ERAGIKETA MOTAK

200, 201 eta 202 ERAGIKETA BOLUMENA:

Adierazitako erregimen berezi bakoitzera bildutako jardueretan subjektu pasiboak urte naturalaren barruan egin dituen ondasun entregen eta zerbitzu prestazioen zenbateko osoa jarriko da  –kanpoan utzita balio erantsiaren zerga eta, hala badagokio baliokidetasun errekargua eta oroharreko prezioaren konpentsazioa–, zerga honetatik salbuetsitako eragiketak ere sartuta. Aipatu zenbatekoan ez dira sartuko ondasun higiezinen entregak eta eragiketa finantzarioak, subjektu pasiboaren jarduera enpresarial edo profesionalean ohikoak ez direnean, ez eta eskualdatzailearentzat inbertsiokoak kalifikatutako ondasunen entregak ere.

203 BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZU ENTREGAK:

Hemen jarri behar da likidazio zergaldian EBko beste estatu kide batzuei zuzenduriko ondasun entregen zenbatekoa, Gipuzkoako araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legera egokitzen duen abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 25. artikuluan xedatutakoaren arabera. Baita ere BEZaren Erregelamenduari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuak 79. artikuluan definitzen diren batasun barruko zerbitzu prestazioei dagokien zerga oinarria.

204 ESPORTAZIOAK:

Hemen jarri behar da ekitaldiaren barruan egindako esportazioei eta esportazioarekin parekatutako eragiketei dagozkien kontraprestazioen batura osoa, edo, horiek ez badira, aipatu eragiketek estatuaren lurraldean dituzten balioak (102/1992 Foru Dekretuko 21. eta 22. artikuluak).

205 ZERGARI LOTU GABEKO GAINONTZEKO ERAGIKETAK ETA SUBJEKTU PASIBOAREN INBERTSIOA DAKARTEN ERAGIKETAK (84.bat.2.b, c, d, e eta f artikulua):

Jarri behar da hemen aitortzen den zergaldian BEZari lotu gabe egin diren eragiketen zenbatekoa, baldin eta eragiketa horiek 102/1992 Foru Dekretuko 68., 69., 70., artikuluen arabera BEZaren ezarpen eremutik kanpo eginak badira (salbu ondorengo apartatuan adierazitako eragiketak) eta kontuan izan gabe BEZaren

Erregelamenduari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuak 79. artikuluan halakotzat hartuta dauden batasun barruko zerbitzu prestazioak.

Baita ere ondoko hauek jarri behar dira:

- 84.bat.2.b artikuluan araututako urre salmentak.

- 84.bat.2.c artikuluan araututako zabor materialen salmentak.

- 84.bat.2.d. artikuluan araututako zerbitzuak.

- 84.bat.2.e artikuluan araututako ondasun higiezinen entregak.

- 84.bat.2. f. artikuluan araututako eragiketak.)

206 EROSKETAK ETA GASTUAK, IBILGETUAREN EROSKETA SARTU GABE, GUZTIRA.

Lauki honetan jarri behar da ondasun eta zerbitzuen erosketen zenbateko osoa, zergatik salbuetsitako eragiketak barne, zergadunak egindako jarduera guztien multzorako, kanpoan utzita BEZa bera eta, bidezkoa denean, oroharreko prezioan egindako konpentsazioa. Muga horren barruan, obra eta zerbitzu azpikontratatuak ere kontuan hartuko dira eta ibilgetuaren erosketak kanpoan utziko dira.

JARDUERAK

01 etik 04 ra Epigrafea JEZean

Hemen jarri behar d(ir)a erregimen erraztura bildutako jarduerei ekonomia jardueren gaineko zergan (JEZ) dagozkien epigrafea(k).

MODULUAK.11tik 14ra 21tik 24ra, 31tik 34ra, 41etik 44ra, 51tik 54ra eta 61etik 64ra.

Jarduera bakoitzeko jaso behar da jarduerarentzat jarritako oinarrizko datuen urteko batez bestekoa. Moduluaren zenbatekoa zenbaki osoa ez bada, bi zifra hamartar jarriko dira.

Jarduera osagarrien komisioak. 71 tik 74 ra:

Jarduera profesional osagarriak egiten direnean (komisioak loteriengatik eta beste batzuengatik), hemen jarri behar dira jarduera horietatik eratorritako urteko diru sarrera guztiak.

Urtean sortutako kuota. 81 etik 84 ra:

BEZean sortu diren kuoten zenbatekoa jarri behar da jarduera bakoitzeko. Moduluak aplikatuz kalkulatuko dira kuota horiek.

Urteko BEZ kengarria. 91etik 94ra

Jarduera garatzeko erabili diren eta kenkari eskubidetik salbuetsi gabe dauden aktibo finkoez bestelako ondasun eta zerbitzuak erostean edo inportatzean ekitaldiaren barruan balio erantsiaren gaineko zergan jasandako kuoten zenbatekoa jarri behar da, hala  dagokionean hainbanaketaren araua aplikatu ondoren. 102/1992 Foru Dekretuak 130. artikuluan aipatutako nekazaritzako konpentsazioak ere kengarriak dira, baldin eta subjektu pasiboek ordainduak badira nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezira bildutako enpresariei ondasun edo zerbitzuak erosteagatik. Eragiketa arruntengatik sortutako zenbatekoaren 100eko 1 kengarria izango da, nekez froga daitezkeen kuoten kontzeptuan.

Aurreko paragrafoan aipatutako kenkariak egitean, arau hauek erabiliko dira:

1. Ez dira kengarriak izango joan-etorriko edo bidaietako zerbitzuengatik nahiz ostalaritza edo jatetxe zerbitzuengatik jasandako kuotak, irailaren 28ko 1175/1990 Errege Dekretu Legegileak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifak eta Jarraibidea onartzen dituenak, xedatutakoaren arabera lokal jakin batean jarduera egiten duten subjektu pasiboak direnean.

2. Ekitalditik kanpo jasandako kuotak ez dira kengarriak izango.

3. Eragiketa arruntengatik jasan edo ordaindutako kuoten kenkariari ez dio eragingo subjektu pasiboak erregimen erraztura bildutako jarduerarentzako diru laguntzak jaso izanak.

4. Erregimen horretara bildutako jarduera batzuetan guztien artean erabiliak izateko ondasun eta zerbitzuak erosi edo inportatzen denean, horietako bakoitzean kendu beharreko kuota hainbanaketaren ondorioz ateratzen dena izango da benetako erabilpenaren arabera. Prozedura hori erabiltzea ezinezkoa bada, hainbana egotziko zaie jarduerei.

Indize zuzentzailea. 101etik 104ra:

Denboraldiko jarduerengatik aplikatu beharreko indize zuzentzailea jarriko da:

Denboraldiko 60 egunera arte........................... 1,50

Denboraldiko 61 egunetik 120ra....................... 1,35

Denboraldiko 121 egunetik 180ra..................... 1,25

Denboraldiko jardueratzat hartuko dira urtean jarraian edo txandaka egun jakin batzuetan egin ohi direnak, baldin eta urtean ehun eta laurogei egun baino gehiago ez badira.

Eragiketa arrunten emaitza 111tik 114ra

Urtean sortutako kuotaren (81etik 84ra bitarteko laukiak) eta BEZaren urteko kuota kenkaridunaren (91tik 94ra bitarteko laukiak) arteko diferentzia da, jarduera bakoitzeko. Denboraldiko jarduerak direnean, indize zuzentzaileak kontuan hartu beharko dira, eragiketa arrunten urteko emaitza kalkulatzeko.

Ordaintzeko gutxieneko kuota 121tik 124ra

Jarduera bakoitzeko jarri behar da eragiketa arruntengatik sortutako urteko kuotari jarduera bakoitzarentzat jarritako gutxieneko kuotaren portzentajea aplikatuz ateratzen den emaitza. Denboraldiko jarduerak direnean, indize zuzentzaileak kontuan hartu beharko dira.

Europako batasunaren itzulketak 131tik 134ra

Erregimen erraztutik eratorritako kuota kalkulatzean gutxieneko kuota aplikatu denean, zergaren aplikazio lurraldetik kanpo jasandako BEZaren edo antzeko zergaren kuotak ere jarri behar dira, baldin eta ekitaldiaren barruan subjektu pasiboari itzuli bazaizkio eta erregimen erraztura bildutako jarduera garatzean erabiliak izateko erosi diren ondasun edo zerbitzuei badagozkie.

Erregimen erraztuko eratorritako kuota 141tik 144ra:

Erregimen erraztutik eratorritako kuota, jarduera bakoitzeko, handiena izango da ondorengo kopuruen artean:

- Eragiketa arruntengatik urtearen barruan sortutako emaitza (111 tik 114ra bitarteko laukiak).

- Gutxieneko kuota (121etik 124ra bitarteko laukiak). Aipatu gutxieneko kuotari gehitu behar zaizkio zergaren aplikazio lurraldetik kanpo jasandako BEZaren edo antzeko zergaren kuotak, baldin eta ekitaldiaren barruan subjektu pasiboari itzuli bazaizkio eta erregimen erraztura bildutako jarduera garatzean erabiliak izateko erosi diren ondasun edo zerbitzuei badagozkie (131tik 134ra bitarteko laukiak).

URTEKO EMAITZA

Sortutako BEZa. Zerga oinarriak eta kuotak. 145tik 152ra

- 145. JARDUERA MULTZOAREN URTEKO KUOTAK, GUZTIRA: 

Jarduera multzoaren erregimen erraztutik eratorritako urteko kuoten zenbatekoaren batura jarri behar da.

-  146 eta 147. BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZU ESKURAPENAK: 

Hemen jarri behar da batasunaren barruko ondasun eta zerbitzu eskurapenengatik likidazio aldian sortu diren zerga oinarrien eta kuoten zenbatekoa. Abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuak, BEZaren Erregelamendua onartzen duenak, 79. artikuluan definitzen dituen eskurapenak izan behar dira.

-  148 eta 149. AKTIBO FINKOEN ENTREGAK:

Aktibo finkoak entregatzeagatik urtearen barruan sortutako zerga oinarrien eta kuoten zenbateko osoak jarri behar dira.

- 150 eta 151 SUBJEKTU PASIBOAREN INBERTSIOA DUTEN GAINONTZEKO ERAGIKETAK: 

Subjektu pasiboaren inbertsioa gisa sortu den zerga oinarriaren eta kuoten zenbatekoa jarri behar da (abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuaren 84. Bat. 2na, 3na eta 4na artikulua). Salbu BEZaren Erregelamendu buruzko 1624/1992 Errege Dekretu 79. artikuluan halakotzat hartuta dauden batasun barruko zerbitzu eskurapenak.

- 152. URTEAN SORTUTAKO BEZa, GUZTIRA: 

Ondoko hauek batuz ateratzen den emaitza jarri behar da: jarduera multzoaren urteko kuoten kopuru osoa (145 laukia), Batasunaren barruan ondasunak eta zerbitzuak erosteagatik sortutako kuotak (147 laukia), aktibo finkoak emateagatik sortutako kuotak (149. laukia) eta subjektu pasiboaren inbertsioa eragiten duten gainontzeko operazioetan sortutako kuotak (151. laukia).

BEZ kengarria. Zerga oinarriak eta kuotak. 153 eta 154.

-  153 eta 154. AKTIBO FINKOEN EROSKETA EDO INPORTAZIOA: 

Aktibo finkoak erosi edo inportatzean jasan diren zerga oinarrien eta kuota kengarrien zenbatekoak jarri behar dira, hurrenez hurren, hala dagokionean hainbanaketa araua erabili ondoren.

- 155. INBERTSIOEN ERREGULARIZAZIOA: 

Aurreko zergaldietan inbertsio ondasunengatik egindako kenkarien erregularizazioaren emaitza jarri behar da; hala behar denean, jarduera hasi aurreko kenkarien erregularizazioa ere sartu behar da. Erregulazioaren emaitzak berarekin kenkarien gutxipena badakar, zeinu negatiboz jarriko da.

-  156.URTEKO BEZ KENGARRIA, GUZTIRA:

154 eta 155 laukien arteko batura jarri behar da.

Urteko diferentzia. 157

Urtean sortutako BEZ osoaren (152 laukia) eta urteko BEZ kengarri osoaren (156 laukia) arteko diferentzia jarri behar da, behar den zeinua adieraziz.

Aurreko urtetik konpentsatu beharreko kuotak. 158

Aurreko ekitaldiaz geroztik Gipuzkoako lurralde historikoan konpentsatu beharreko kuoten zenbatekoa jarri behar da.

Aurtengo ekitaldiak egindako ordainketak, guztira. 159

Zergadunak aurkeztutako autolikidazioen nahiz administrazio honek ekitaldiaren lehen hiru hiruhilekoei dagokienean egindako behin-behineko likidazioen ondorioz Gipuzkoako Foru Ogasunean “ordaintzeko” kuoten zenbatekoa jarri behar da. Geroratzea edo atzeratzea eskatzeagatik edo bestelako arrazoiengatik ordaindu ez diren likidazioak ere sartu behar dira.

Aurtengo ekitaldian egindako itzulketak, guztira. 160:

Hemen jarri behar da “bidegabeko sarrera” kontzeptuan Gipuzkoako Foru Ogasunak egindako itzulketen eta oraindik tramitatu ez dituen “bidegabeko sarrerei” buruzko itzulketa eskaeren zenbatekoaren batura, betiere ekitaldiaren lehen hiruhilekoei dagokienez.

Urteko emaitza. 161

Behar den zeinua adieraziz, ondoko eragiketaren emaitza jarri behar duzu: (161 = 157 - 158 - 159 + 160)

Emaitzak:

  • Ordaintzekoa. 162: Urteko likidazioaren emaitza jarri behar duzu, positiboa denean.
  • Konpentsatzekoa. 163: Urteko likidazioaren emaitza jarri behar duzu, negatiboa denean eta zure aldeko saldoa konpentsatu nahi duzunean.
  • Itzultzekoa. 164: Urteko likidazioaren emaitza jarri behar duzu, negatiboa denean eta zure aldeko saldoa urte amaieran itzultzea eskatu nahi duzunean.

 

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2018/12/19 10:30
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia