Zergabidearen Laguntza

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2018/06/01 10:14

Contents

SARRERA

ZERGABIDEA berria, GFAko Foru Ogasunak zergadunei eskaintzen dien plataforma bakarra da, haien zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko.

Plataforma berri hau ez da instalatzen ekipo pertsonaletan; exekutatzen dena nabigatzaile bat da, eta datuak GFAko ordenagailu zentraletan daude.

Horregatik hain zuzen ere, ZERGABIDEA plataforman sartzeko beti egiaztapena beharko da, erabiltzaile bakoitzari dagokion lan-eremu pribatua identifikatzeko.

Plataforma horrek ordezkatuko ditu egun aitorpenak prestatu eta aurkezteko dauden modu guztiak, Mahaigainerako Zergabidea bera barne. (Laguntza-programak, formularioak, betetzeko pdf-ak).

PLATAFORMA BERRIAREN ESKEMA

Data URI image

Plataforma berriaren eskeman, plataforma horretan sartzen diren esparruak desberdindu ditzakegu.

Puntu gorriek mugaturiko laukiak egiaztatuta dauden erabiltzaileak adierazten ditu. Lauki horretan sartzen dira:

  • Berdez dagoen zatia, “Prestaketa” deitzen dioguna. Horrek zergadunaren eremu pribatua ordezkatzen du, eta bertan egin ditzake aitorpenen zirriborroak nahiz idazkiak.
  • Zati urdinari “Aitorpenak aurkezteko plataforma bateratu berria (ZERGA)” deitzen diogu. Gune publikoa da, eta, bertan, prestaturiko aitorpenak edo idazkiak aurkez ditzake zergadunak eta horiek kontsultatu eta kudeatu.

Zergadunak bere burua ziurtagiri digitalarekin edo pasahitz operatiboarekin identifikatu badu, bi guneek automatikoki eragiten diote elkarri, eta batetik bestera igaro daiteke, berriro identifikatu beharrik gabe.

Zati urdinera zuzenean ere sar daiteke; hemen aurkezten diren aitorpenak kanpoko aplikazioetan eginiko fitxategiak onartzen dituzten ereduei dagozkie.

Puntu gorriek mugaturiko laukiaz kanpo dagoen eta “Barne Kudeaketa” deitzen diogun zati urdinean, jada eginda dauden aitorpenak eskura ditzakete funtzionarioek.

Zergabidea plataformaren AURKEZPENA

Gipuzkoa.eus web-gunearen zenbait puntutan agertuko da Gipuzkoako Foru Ogasuneko laguntza-programen plataforma berrira sartzeko ikonoa.

Ikonotik sartzean, plataforma berria aurkezten duen orrian sartuko gara.

Orri horretatik sartu ahal izango gara, bai Aitorpenen prestaketa eta aurkezpena egiteko zatira bai Aitorpenen aurkezpena eta aurkeztutakoen jarraipena egiteko zatira.

EGIAZTAPEN-MODUAK

ZERGABIDEA plataforman sartzeko beti egiaztapena beharko dugu, erabiltzaile bakoitzari dagokion lan-eremu pribatua identifikatzeko.

Egiaztatzeko hainbat sistema gaituko dira, eta horiek baimen-maila desberdinak emango dituzte.

  • Sarrera pasahitz operatiboarekin edo ziurtagiri digitalarekin
  • Sarrera erabiltzaile erregistratu edo baimenduarekin
  • DEMO modua

Sarrera pasahitz operatiboarekin edo ziurtagiri digitalarekin

Egiaztapen-modu honi esker, plataforman dauden ekintza guztiak egin ahal izango ditu erabiltzaileak:

  • Ogasunean dauden datuak eskuratu beretzat, edo bere ordezkatuen datuak eskuratu
  • Aitorpenak aurkeztu bere izenean edo bere ordezkatuen izenean

Egiaztapen hori egiteko, Gipuzkoataria-ren beraren egiaztapen-zerbitzuarekin egiten du konexioa sistemak.

Egiaztapena hauen bidez egin ahal izango da:

Pasahitz operatiboaren bidez: GFAko Ogasuneko egiaztapen-sistema hau indarrean dagoen bitartean, egiaztatzeko modu hau erabili ahal izango da plataforman lan egiteko, ziurtagiri digitalak dituen aukera berberekin.

Ziurtagiri digitala: Egiaztapen-modu honek Giltz@ izeneko IZENPEren egiaztapen-sistema berriarekin konektatzea aurreikusten du. Sistema hori Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen zerbitzu zentralizatua da, eta bertan sartuko dira, pixkanaka, erkidegoko zerbitzu berriak (esaterako, B@cQ), estatukoak (adibidez, Cl@ve) edo Europakoak.

Erregistraturiko erabiltzaileak

GFAko laguntza-programen plataforma berria hodeian egoteak esan nahi du bertan lan egiteko beharrezkoa dela identifikatzea, lan-eremu pribatua izateko. 

Beraz, erabiltzaile batek ez badu pasahitz operatiboa edo ziurtagiri digitala, sisteman lehenengo aldiz sartzeko erabiltzaile bat sortu beharko du.

Erabiltzaile hori botoi baten bidez sortuko da:   ERABILTZAILEA SORTU  eta urrats hauek egin behar ditu jarraian:

  1. Helbide elektroniko bat eta pasahitz bat eman.
  2. Erabiltzaile hori aktibatu, helbide elektroniko horretara bidaliko zaion estekan sartuz.

Erabiltzailea sortu

ERABILTZAILEA SORTU eskatzen denean, formulario bat agertuko da.

Informazio hau eman beharko du:

  • Helbide elektronikoaren kontua. Hori izango da gero erabiltzaile gisa erabiliko duena, sistemara sartzeko. 
  • Pasahitza. 10 karaktere izan beharko ditu luzeran, eta gutxienez hizki bat. 
  • Pasahitza errepikatu.  
  • Pantailan erakusten den Captcha kodea idatzi.

           Kodearen gainean jartzean, haren neurria handitu egingo da, hobeto irakurtzeko.

           Eskuira dagoen botoiak kode berri bat eskuratzeko aukera ematen du.

Behin formulario hori bete ondoren botoi hau sakatuko da: GORDE

Une horretan, sistemak mezu bat bidaliko du erabiltzaileak emaniko helbide elektronikora, eta bertan erabiltzaile hori aktibatzeko esteka bat egongo da.

Erroreren bat gertatuko balitz, errore hori duen laukitxoaren azpian testu bat agertuko da gorriz, horren berri emanez.

Erabiltzailea aktibatu

Erabiltzailea aktibatzeko, erregistraturiko helbide elektronikoaren kontuan jasoriko mezuan sartu behar da, eta bertan agertzen den esteka-botoiaren bidez sartu. Erabiltzailea aktibatu.

Pasahitza aldatu

Erabiltzailea blokeatuta badago edo pasahitza ahaztuz gero, berriro aktibatu ahal izango da, estekara sartuta  "Pasahitza ahaztu edo erabiltzailea blokeatuta daukazu?"

Erregistraturiko erabiltzaile baten bidez sartu

Behin erregistraturiko erabiltzailea aktibatu ondoren, kontuan sartzeko nahikoa izango da BESTE SARBIDE BATZUK atalean datu hauek jakinaraztea:

Erabiltzailea: Alta egitean eman den helbide elektronikoaren kontua

Pasahitza:   Alta egitean emaniko pasahitza

Pasahitza aldatu ahal izango da, behin erabiltzailea bere lan-eremuan identifikatu ondoren, Kontuaren datuak ataletik.

Erabiltzaile baimenduak

Egiaztapen-maila handiarekin sortu den kontu baten jabeak bere kontuan sartzeko erabiltzaile baimenduak sortu ahal izango ditu (ikus Baimenduen Kudeaketa)

Demo

Modalitate honen bidez erregistratu beharrik gabe sartzeko aukera dago.

Zirriborroak egin daitezke, baina ezin dira aurkeztu.

Egindako lanek saio horretan irauten dute; beraz, ezin dira berreskuratu.

AITORPENA PRESTATZEKO MAHAIGAINA

Lan-eremu pribatua

Sistemara lehenengo aldiz sartzean, automatikoki kontu bat sortzen da eta lan-eremu pribatua esleitzen zaio.

Kontu batekin loturiko lan-eremua esleitzerakoan, kontuan izan behar da konektatuta dagoen erabiltzailea zer motatakoa den.

Norbanakoak

Norbanakoek lan-eremu pribatu bakarra izango dute, eta bertan agertuko dira egiten dituzten aitorpenen edo idazkien zirriborro guztiak.

Norbanako ordezkariak

Beste erabiltzaile batzuen ordezkari diren norbanakoek soilik lan-eremu pribatu bat izango dute: bertan agertuko dira egiten dituzten zirriborro guztiak, bai beren izenean bai beren ordezkatuen izenean.

Beraz, kontuan izan behar da ordezkari batek bere ordezkatuari zirriborroa egiten badio, ordezkatu hori ezingo dela zirriborro horretara sartu.

Profesionalak

Ziurtagiria duen eta profesional gisa alta eginda dagoen pertsona batek bere burua egiaztatzen duenean, galdetzen zaio ea bere izenean edo profesional gisa jardun nahi duen.

Beraz, bi lan-eremu pribatu egon daitezke, ziurtagiri horrekin:

Norbanakoaren lan-eremua: Bertan agertuko dira modu pertsonalean egiten diren aitorpenen edo idazkien zirriborro guztiak.

Lan-eremu profesionala: Bertan agertuko dira profesional horren izenean bere edozein langilek edo erabiltzaile baimenduk egiten dituen aitorpenen edo idazkien zirriborro guztiak.

Profesionalen langileak

Era berean, profesional baten langile batek bere burua egiaztatzen duenean, galdetzen zaio ea bere izenean edo profesional gisa jardun nahi duen.

Beraz, bi lan-eremu pribatu egon daitezke, ziurtagiri horrekin:

Norbanakoaren lan-eremua: Bertan agertuko dira modu pertsonalean egiten diren aitorpenen edo idazkien zirriborro guztiak.

Lan-eremu profesionala:  Lan egiten duen profesionalarentzat sorturiko lan-eremu bera izango da.

Zergabidea plataforman zuzenean sartu ordez Gipuzkoataria-tik zuzenean sartuz gero, eta aitorpen jakin bat egiteko ordezkatuaren mailara iritsiz gero, aitorpen hori eremu profesionalean geratuko da eginda.

Erabiltzaile baimenduak

Ziurtagiri edo pasahitz operatibo baten bidez sorturiko kontu baten jabeak kontu horretan erabiltzaile baimendu bati alta egiten badio, erabiltzaile baimendu horrek kontuaren jabearen lan-eremuan lan egingo du.

Erabiltzaile-kode bat sortuko da haientzat, eta beraiek jarriko dute dagokion password-a. Erabiltzaile horiek aurrizki bakarra izango dute profesional bakoitzeko, erabiltzaileak errepika ez daitezen.

Erabiltzaile baimendu bati alta egitean, erabiltzaile horrek izango duen ikuspegi-maila zehaztuko da. Ikuspegi Osoa edo Mugatua izan dezake.

Ikuspegi Osoa: Kontuaren jabea sar daitekeen zirriborro berberetara sartu ahal izango da

Ikuspegi Mugatua: Berak eginiko zirriborroetara bakarrik sartu ahal izango da.

Informazio gehiago

Erregistraturiko erabiltzaileak

Erregistraturiko erabiltzaileek lan-eremu pribatua izango dute, eta soilik beraiek sartu ahal izango dira.

Kontua

Lan-eremu baten jabea den erabiltzaile bati ematen zaion kontua, kontu horren jabeak bakarrik kudea dezake.

Erabiltzailearen ikonoa

Goiko ezkerreko zatian agertzen da zein den konektatuta dagoen erabiltzailea, ikono bat eta erabiltzailearen izena agertuz; sinbologiak konexioari buruzko ezaugarriak jakinarazten ditu.

Kurtsorea ikonoaren gainean jarriz, konexio-motari buruzko informazioa agertuko da.

IkonoaIzenaEsanahia

 

Data URI image

Norbanako erabiltzaile ahula

Konektaturiko erabiltzailearen izena agertzen da.

erabiltzailea@gmail.com

Erregistraturiko erabiltzaile bat edo izenorde bat da

Egiaztapen-maila txikiarekin konektatuta dago, beraz, ezin da zerga-datuetara sartu edo aitorpenak aurkeztu (salbuespena dira kontraste-datua erabiliz aitorpena aurkeztea ahalbidetzen duten ereduak).

 

Data URI image

Erabiltzaile profesional ahula

 

Kontuaren jabearen izena agertzen da.

Konektaturiko erabiltzailearen izena agertzen da azpian.

Erabiltzaile baimendua da.

Egiaztapen-maila txikiarekin konektatuta dago, beraz, ezin da zerga-datuetara sartu edo aitorpenak aurkeztu (salbuespena dira kontraste-datua erabiliz aitorpena aurkeztea ahalbidetzen duten ereduak).

Data URI image

Norbanako erabiltzaile indartsua

 

Konektaturiko erabiltzailearen izena agertzen da.

Ziurtagiri elektroniko edo pasahitz operatibo bidez konektaturiko norbanakoa da.

Zerga-datuak eskura ditzake eta bere edo bere ordezkatuen aitorpenak aurkeztu.

 

Data URI image

Erabiltzaile profesional indartsua

 

Kontuaren jabe den profesionalaren izena agertzen da.

Konektaturiko erabiltzailearen izena ager daiteke azpian.

Profesional baten langilea da, ziurtagiri elektronikoarekin edo pasahitz operatiboarekin konektatuta.

Zerga-datuak eskura ditzake eta bere edo bere ordezkatuen aitorpenak aurkeztu.

Kontuaren datuak

Aukera honekin ekintza hauek egin daitezke kontuan:

  • Kontuaren izenordea sortzea
  • Baimenduen kudeaketa

Izenordea sortzea

Ziurtagiriarekin sorturiko kontuen kasuan, atal honetan Izenordea deituriko erabiltzaile bat sortu ahal izango da, eta horren bidez lan-eremu berera sartzeko aukera egongo da, ziurtagiria erabili gabe.

Izenordea erabiltzailea sortzeko, helbide elektronikoaren kontu bat eta pasahitz bat emango da.

Izenordea erabiltzailearekin konektatuta, egiaztapen-maila txikiarekin egingo da lan; horregatik, zerga-datuak eskuratzeko edo aitorpena aurkezteko ziurtagiriarekin konektatu beharko da.

Ziurtagiriarekin sartuta ikusten diren zirriborro eta aitortzaile berak ikusiko dira.

Gerta liteke ziurtagiri bati Izenorde bat eman nahi dion erabiltzailea jada aurretik sortuta egotea erregistraturiko erabiltzaile gisa eta jada edukitzea bere lan-eremua, non aitortzaileak eta zirriborroak sortuta dauden.

Izenordearekin konexioa egiteko, KONTUAREN DATUAK ataletik egingo da, botoi honekin: Importatu.

Erregistraturiko erabiltzailearekin sorturiko aitortzaile eta zirriborro guztiak eskuragarri egongo dira izenorde hori konektatu zaion ziurtagiriaren erabiltzailearekin.

Baimenduen kudeaketa

Ziurtagiriarekin sorturiko kontuek erabiltzaile baimenduak sor ditzakete atal honetan, mahaigain horretara sartzeko aukera izango dutenak.

Erabiltzaile baimendu bat sortzeko, erabiltzailearen kodea eta pasahitza tekleatuko dira. Erabiltzaile horiei aurrizki bakarra emango zaie profesional bakoitzeko, erabiltzaileak errepika ez daitezen.

Erabiltzaile baimendu bati alta egitean, erabiltzaile horrek izango duen ikuspegi-maila zehaztuko da. Ikuspegi Osoa edo Mugatua izan dezake.

 Ikuspegi Osoa: Kontuaren jabea sar daitekeen zirriborro berberetara sartu ahal izango da

Ikuspegi Mugatua: Berak eginiko zirriborroetara bakarrik sartu ahal izango da.

Saioa itxi

Aukera honen bidez deskonektatu eta laneko saioa itxi daiteke.

Saioa ixteko, konektaturiko erabiltzailearen izenaren jarraian dagoen gezia zabaldu behar da:  Saioa itxi aukeratu.

Lan-eremuaren atalak

Mahaigainetik eskuragarri daude aitorpena prestatzeko plataforman eskaintzen diren funtzionalitate guztiak.

Zirriborroak (bai aitorpenenak bai idazkienak) prestatzeko sartzen garen mahaigainean aukera hauek daude:

Data URI imageHasierako orrira sartzeko
Data URI imageZirriborroak egiteko eskuragarri dauden aitortzaileen zerrenda kudeatzen den atalera sartzeko
Data URI imageZerga-aitorpenen zirriborroak kudeatu eta egiten diren atalera sartzeko
Data URI imageIdazki-zirriborroak kudeatu eta egiten diren atalera sartzeko
Data URI imageBeste sistema batzuetatik informazioa inportatu daitekeen atalera sartzeko.

HASIERA

Orri honetan sar daiteke behin plataforman logeatu ondoren.

Orri honetan dago bai azken aldian eginiko ekintzei buruzko informazio pertsonalizatua bai interes orokorreko informazioa.

1. maila

Hasierako atalean informazio pertsonalizatua eskaintzen da, eta hauetan zuzenean sartzeko aukera ematen du:

Aitorpen zirriborro berria

Zuzeneko esteka dago aitorpen berri bat sortzeko formulariora.

Taula berean, azken aldian gehien erabili diren ereduak eskaintzen dira; horrela, aitorpen berria sortzeko formulariora sartzean jada eredua aukeratuta egongo da.

Aitorpen zirriborroak – SORTU BERRIAK

Zuzeneko esteka dago azken aldian sorturiko edo aldaturiko aitorpenen zerrendara.

Zerrenda horretan ez dago ekitaldien erlaitzik; beraz, azken aldiko aitorpenak dira egiazki agertzen direnak.

Aurkezpenen jarraipena

Pasahitz operatiboarekin edo ziurtagiri digitalarekin egiaztatuta egonez gero, zuzenean sar daiteke Aitorpenen aurkezpena eta aurkeztutako aitorpenen kudeaketa egiteko zatira.

Atal honetan aplikazio pribatuetan eskuraturiko artxiboetan aurkez daitezke aitorpenak, modalitate hori onartzen duten ereduen kasuan.

2. maila

Bigarren mailan, hiru zutabetan antolaturiko informazioa ageri da:

KLIK BATEAN

Hainbat intereseko esteka agertzen dira. Zerga-egutegia, Araudia, Laguntzak…

ZERGABIDEAN BERRIA

Plataforma berriari, eredu berriei, zerbitzu berriei eta abarri buruzko berrikuntzak argitaratuko dira.

ZERGA AKTUALITATEA

Zerga-arloko berrikuntzak argitaratzen diren departamentuaren web-orriko atal bera agertzen da.

3. maila

Plataforman dauden laguntza-sistemei buruzko informazioa ageri da:

Zerga arloko laguntza

Zerga-arloko kontsultak egiteko telefono-zenbakiari buruzko informazioa. Telefono horretan, teknikarien talde batek emango die erantzuna kontsulta horiei.

Ordutegia: 

Informatika arloko laguntza

On-line txat batekin konexioa eskaintzen du. Bertan, teknikari informatikoen talde batek laguntza eskaintzen du plataformaren instalazioari eta funtzionamenduari buruzko arazoak konpontzeko.

Ordutegia: 

AITORTZAILEAK

Erlaitz honetan alta egiten dute aitortzaileek.

Aitortzaile horiek aitorpenen edo idazkien eredu guztietan erabil daitezke; beraz, nahikoa da horien alta behin bakarrik egitea.

Oharra: Erabiltzaile bat pasahitz operatiboarekin edo ziurtagiriarekin konektatuta badago ere, kontuan izan behar da hau eremu pribatua dela, beraz, hasiera batean ez dira agertzen berak izan ditzakeen ordezkatuak.

Aitortzaileen zerrenda

Aitortzaileen erlaitzean sartzean, jada alta egina duten aitortzaileen zerrenda agertzen da.

Aitortzaileen zerrendan eskuragarri dituen Ekintzak hauek dira:

Data URI imageAitortzaileen zerrenda iragazi daiteke, IFZ edo izen-deituren arabera
Data URI imageZerrenda iragazi denean, ikonoa horrela agertuko da. Hori sakatuz gero, iragazki hori ezeztatu egiten da.
Data URI imageKurtsorea ikonoaren gainean jartzen badugu, ikusi egin daiteke, iragazten ari delako

Aitorpenen zerrendako ekintzak

 Aitorpenen zerrendan dauden ekintza anizkoitzak:

Badira ekintza batzuk aldi berean hainbat aitorpenen gainean gauzatu daitezkeenak.

Aurretik, aitorpenak zerrendan aukeratu beharko dira, eta gero dena delako ekintza sakatu.

Aitorpenak banan-banan aukeratu daitezke; bestela, haietako batzuk hautatzeko botoia sakatu daiteke:        

Data URI image

Hona hemen ekintza anizkoitzak:

Data URI image

Eredu eta ekitaldi bereko aurkezpen kolektiboak egiteko aukera ematen du.

Data URI image

Aukeratutako aitorpenak Excel batera eramateko aukera ematen du.

Esportatu kalkulu orrira:

Honen bidez, aukeratutako aitorpenen zerrenda excel batera eraman daitezke. Ez du haren edukia esportatzen.

Esportatu Zergabidera:

Honen bidez, .zb luzapeneko artxibo bat lortu daiteke, aitorpenak beste lan eremu batera eramateko.  Hainbat eredutako aitorpenak esportatu daitezke.

Aitorpenak ekartzen dituen lan eremura, haiek DATUAK INPORTATU – Zergabideatik aukeraren bidez sartuko dira.

Data URI image

Hainbat aitorpen ezabatzeko aukera ematen du.

Aitortzaile batek eskuragarri dituen Ekintzak hauek dira:

Data URI imageIruzkin bat egin daiteke aitortzaile bati buruz
Data URI imageAitortzaile baten datuak aldatu daitezke
Data URI imageAitortzaile baten aitorpenen zerrendara sar daiteke
Data URI imageAitortzaile horrentzat aitorpen berri bat presta daiteke
Data URI imageAitortzaile bat ezaba daiteke

Aitortzaile berria

Aitortzaileen pantaila barnean, egin klik botoi honi:   + Aitortzaile berria   ; horrela, aitortzaile bat sortuko da, eta hari dagozkion datuak sartu.

Behin datuak sartu ondoren, sakatu botoi hau:   GORDE  .

Beste atal bat agertuko da, eta bertan beste datu-sail bat sartu ahal izango da.

<- Itzuli   botoian klik egiten badugu, aitortzaileen zerrendara itzuliko gara berriro.

Aitortzailea editatu

Aitortzaile bat editatzen denean, informazio gehiago eransteko aukera eskaintzen da.

Oso argi geratu behar da azalpen hori informazio-arlokoa dela soilik, eta hori behar duten ereduetan sartzeko balioko duela.

Hainbat informazio-atal ageri dira:

Datu nagusiak: Atal honetan aitortzailearen NAN eta izena, jaiotza-data eta sexua alda daitezke.

Harremanetarako datuak: Atal honetan harremanetarako datuak jakinaraz daitezke: Emaila, telefonoa eta hizkuntza.

Helbidea: Atal honetan aitortzailearen helbidea jakinaraz daiteke.

Beste datu batzuk: Ordezkaria eta harremanetarako pertsona.

Bankuko kontuak: Atal honetan helbideratze-kontu bat edo batzuk gorde daitezke, aitorpen bat prestatzerakoan sartzeko eta behar denean aitorpen hori aurkezteko.

Helbidea

Aitortzaile baten helbidea gorde daiteke.

GARRANTZITSUA: Kontuan izan behar da helbide hau erabilera pertsonalekoa dela eta informazio-erabilera duela, hau da, zergadun batek bere helbidea aldatu badu Ogasunari jakinarazi beharko dio 109 edo 030 errolda-ereduak betez (jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoen kasuan) edo 036 eredua betez (jarduera ekonomikoa duten entitate edo pertsona fisikoen kasuan).

Baina komeni da eguneratuta edukitzea, eredu horiek betetzeko erabili ahal izango baita.

Helbideak betetzeko laguntza eskaintzen da, hau da, zerrendak agertzen dira datu batzuk aukeratzeko. Gipuzkoaren kasuan, kaleak aukera daitezke beren izen ofizialekin, eta posta-kodea automatikoki jartzen da.

AITORPENEN ZIRRIBORROAK

Aukera egin daiteke hauen artean: aitorpen SORTU BERRIAK edo DENAK.

Aitorpenen zerrenda

Aitorpen-zirriborroen zerrendak bi ikuspegi ditu.

Sortu berriak

Prestatu diren edo prestatzen ari diren azken aldiko zirriborroak agertzen dira, aldaketa-data kontuan izanik beheranzko ordenan; horrela, beti lehenengo postuan agertzen dira une horretan prestatzen ari diren zirriborroak.

Atal honetan ez dago ekitaldien erlaitzik; beraz, azken aldian aldaturiko aitorpenak dira egiazki ikusten direnak.

Formulario horretatik aitorpen DENAK ikustera igaro daiteke, botoi honekin:  Ikusi denak

Denak

Prestatu diren edo prestatzen ari diren aitorpen-zirriborro guztiak erakutsiko dira, aldaketa-data kontuan izanik beherazko ordenan; horrela, beti lehenengo postuan agertuko dira une horretan prestatzen ari diren aitorpenak.

Formulario horretatik aitorpen SORTU BERRIAK ikustera igaro daiteke, botoi honekin:  Sortu berriak

Garrantzitsua da kontuan izatea atal honetan zirriborroak ekitaldien araberako erlaitzen bidez antolatzen direla.

Ekitaldirik ez duten ereduen kasuan, alta egiten zaien urteari dagokion erlaitzean agertzen dira.

Ekintzak

Aitorpenen zerrendan eskuragarri dauden Ekintzak hauek dira:

Data URI imageAitorpenen zerrenda iragazi daiteke, IFZ-ren edo ereduaren eta/edo ekitaldiaren arabera
Data URI imageZerrenda iragazi denean, ikonoa horrela agertuko da. Hori sakatuz gero, iragazki hori ezeztatu egiten da.
Data URI imageKurtsorea ikonoaren gainean jartzen badugu, ikusi egin daiteke, iragazten ari delako

Aitorpen baterako eskuragarri dauden Ekintzak hauek dira:

Data URI imageIruzkin bat egin daiteke aitorpen bati buruz
Data URI imageAitorpen bat edita daiteke
Data URI imageAitorpen amaitu bat aurkez daiteke, “Bidaltzeko prest” egoeran dagoena
Data URI imageBeste ekintza batzuetara sar daiteke
 Data URI imageAitorpena bikoiztu

Eredu batzuetan aukera ematen da beste zergadun batena edo beste epealdi batekoa den aitorpen zirriborro bat bikoizteko.

 
 Data URI imageAitorpen bat ezaba daiteke 

Aitorpen baten Egoerak hauek izan daitezke:

Prestatzen: Aitorpen bat prestatzen hasita

Bidaltzeko prest: Aitorpen baten prestaketa amaitu da

Aurkezten: Aitorpen hori aurkeztu da. Kontuan izan behar da lan-eremu pribatuan gaudela; beraz, aurkezpen horren egoera jakiteko Aurkeztutakoen jarraipena egiteko eremura joan beharko gara (gune urdina – gune publikoa)

Okerra: Erroreren bat du

IDAZKIAK

ZERGABIDEA plataforma berrian aukera dago GFAko zerga-kudeaketa zerbitzuei zuzenduriko edozein idazki-mota prestatu eta aurkezteko (eskaerak, baliabideak, alegazioak, eskaerei emaniko erantzunak…).

Gaur egun Gipuzkoataria-n dauden formularioak eta erregistro elektronikoan zuzenean eginiko aurkezpenak ordezkatzen dituzte.

Sistemari esker, idazkia gorde daiteke eta gero berreskuratu.

Bidalketa burutzen denean, automatikoki erregistratuta geratzen dira GFAko erregistro elektronikoan.

IDAZKIAK erlaitzetik, klikatu + Idazki berria botoia.

Idazkien zerrenda

Atal honetara sartzean, prestaturiko idazki-zirriborroen zerrenda agertzen da.

Idazkiak erlaitzen bidez antolatuta daude, prestaketa-urtearen arabera.

Idazkien zerrendan eskuragarri dauden Ekintzak hauek dira:

Data URI image

Idazkien zerrenda iragazi daiteke, aitortzailearen IFZren, ereduaren eta egoeraren arabera.

 

Prestaketan dauden dokumentuen egoerak:

  • Prestatzen
  • Bidaltzeko prest
  • Aurkezten

Idazki baterako eskuragarri dauden Ekintzak hauek dira:

Data URI imageIruzkin bat egin daiteke idazki bati buruz
Data URI imageIdazki bat edita daiteke
Data URI imageIdazki amaitu bat aurkez daiteke, “Bidaltzeko prest” egoeran dagoena
Data URI imageBeste ekintza batzuetara sar daiteke
 Data URI imageIdazki baten kopia egin daiteke 
 Data URI imageIdazki bat ezaba daiteke 

DATUAK INPORTATU

Atal honetan datuak inportatu daitezke beste informazio-sistema batzuetatik plataforma berrira.

Aitortzaileak inportatu

Honen bidez, aitorpenak inportatu daitezke hona hauetatik:

  • Mahaigaineako Zergabidea
  • BEZeko laguntza programa (300, 310, 320, 330, 353, 270, 390, 391, 392 eta 393 ereduak).

Mahaigainerako Zergabidea-n fitxategi batera esportatu beharko da plataforma berrian kopiatu nahi den aitortzailea edo aitortzaileak.

Inportatze-prozesuari hasiera ematen zaio.

Aitortzaileari buruz dauden datu guztiak kopiatzen dira: IFZ, izen-abizenak, jaiotza-data, sexua, hizkuntza, helbidea, helbideratze-kontuak, etab.

Kopia modu selektiboan egiten da, hau da:

  • Soilik oraindik plataforman ez dauden aitortzaileak kopiatuko dira
  •  Jada hor dauden aitortzaileei desberdina den informazioa eguneratuko zaie.

Aitorpenak inportatu

Honen bidez, hainbat jatorritako aitorpenak inportatu daitezke:

Inportatu aitorpenak mahaigaineko Zergabideatik

Honen bidez, aitorpenak inportatu daitezke mahaigaineko Zergabideatik.

Mahaigaineko Zergabidean, fitxategi batera esportatu beharko dira plataforma berrira kopiatu nahi diren aitorpenak.

Inportazio prozesuari hasiera ematen zaio.
Aitorpenen eredua eta jatorrizko ekitaldia adierazi behar dira, eta aitorpen horien helmugako ekitaldia jarri.

Jatorrizko aitorpenen datuak kopiatzen dira, eta horrela helmugako ekitaldiko aitorpena sortzen da.

Plataforma berrian aitorpenaren aitortzailea ez badago, automatikoki sortuko da.

Inportatu aitorpenak webeko Zergabideatik

Honen bidez, aitorpenak inportatu daitezke lan eremu batetik bestera.

Aitorpenen jatorrizko lan eremuan, fitxategi bat lortu beharko da Esportatu-Zergabidea aukeratik, hain zuzen aukera horretatik inportatuko dena.

Inportazio prozesua hasiko da, eta bertan eskatuko da aurretik esportatutako aitorpenak jasotzen dituen fitxategia.

Aitorpenen zerrenda erakutsiko da, eta bertan aukeratu ahal izango dira inportatu nahi direnak. Hurrengoa botoia sakatzean, aitorpen horiek lan eremura sartuko dira.

Aitorpenak nahiz aitortzaileak eta aitorpen horietan erabilitako kontuak sartuko dira lan eremura.

AITORPENEN ZIRRIBORROAK PRESTATZEA

Prestatu bitartean zirriborro deitzen zaio; izan ere, aurkezpen-zirkuitua osatu bitartean ezin dugu esan aitorpena denik.

Aitorpen-zirriborro bat egiteko antzera jardun behar dugu, prestatu beharreko eredua edozein dela ere.

Desberdintasun txiki batzuk izan daitezke, ereduaren zailtasunaren arabera.

Eredu desberdinak ondorengo multzotan sailka ditzakegu, adibideak emanez.

  • Atal bakarra duten eredu sinpleak. Adibidez, 115 eredua.
  • Atal bat baino gehiago duten eredu sinpleak. Adibidez, 300 eredua.
  • Hainbat kasu edo gertakari dituzten ereduak (eredu informatiboak). Adibidez, 180 eredua.
  • Zenbait atal dituzten eredu konplexuak. Adibidez, 840 eredua.

AITORPEN ZIRRIBOROAK erlaitzetik, egin klik botoi honetan: + Aitorpen berria.

Aitorpen zirriborro berria

Aitorpen-zirriborro berri bati alta egiteko, informazio jakin bat aukeratu behar da:

Eredu bat aukeratzea

Une horretan baliagarriak diren ereduen zerrenda erakusten da.

Nahi dugun eredua aurkitzeko, tekleatu daiteke, ereduaren zenbakia ezagutuz gero edo eredu horren identifikazio-testuari buruzko zerbait jakinez gero.

Aitortzailea aukeratzea

Alta eginiko aitortzaileen zerrenda erakusten da.

Aitortzailea ez badago aitortzaileen zerrendan, une horretan alta eman dakioke, botoi honen bidez: + Aitortzaile berria; horren bidez, aitortzaile berri bati alta egiteko formularioarekin konektatzen da. Behin alta eginda, aukeren zerrendan sartzen da aitortzaile berria.

Ekitaldia aukeratzea

Eredu horretarako dauden ekitaldien zerrenda erakusten da.

Aukeratu den ereduan ekitaldia agertzen ez bada, baizik eta sortzapen-data, ekitaldiaren testuaren ordez Prestaketa Urtea jarriko da, zirriborro horiek urte horri dagokion erlaitzean agertuko direlako.

Epealdia aukeratzea:

Eredu horretarako dauden epealdien zerrenda eskaintzen da.

Eredu batek hainbat epealdi-mota izan ditzake. Eskuragarri dauden guztien zerrenda agertzen da.

Ereduak epealdia aintzat hartzen ez badu, Epealdirik gabe agertzen da, eta Prestaketa urtea testua agertzen da Ekitaldia testuaren ordez.

Nabigazioa

Aitorpenaren menua

Aitorpen-zirriborro bat prestatzeko eta erabiltzailea bideratu eta laguntzeko, aitorpenak ataletan banatzen dira.

Aitorpen sinpleek atal bakarra dute, eta konplexuagoek zenbait atal dituzte.

AITORPENAREN MENUAN   ikusten dira aitorpen bat osatzen duten atalak. Horrela, zuzenean sar daiteke haietako bakoitzera.

Data URI image

Botoiak

Aitorpen bat betetzeko modurik errazena botoi hau erabiltzea da:  Data URI image. Atal gehiago dauden bitartean, botoia berdez ageri da. Azken atalera iristean, botoia grisez ageri da, eta horrek esan nahi du jada amaituta dagoela aitorpen-zirriborroa.

Data URI image eta Data URI image botoien bidez, aitorpen baten atalak bata bestearen jarraian igaro daitezke.

Goiburuan dagoen Data URI imagebotoiarekin, aitorpen-zirriborroa gorde daiteke eta edozein unetan bete berriro ere.

Edozein ataletatik sar daiteke Aitorpenaren laburpenera, botoi hau sakatuta: Data URI image.

Data URI image botoiarekin, aitorpena aurkez daiteke, errorerik ez badu.

Aitorpen-zirriborroa egiten hastean, beti eskura dago Laburpena atala, eta botoi hau sakatu behar da:  Data URI image

Lehenengo atala agertuko da.

Aitorpena editatu

Aitorpen-zirriborro bat egiteko antzera jardun behar dugu, prestatu beharreko eredua edozein dela ere.

Aitorpen bat prestatzeko eta erabiltzailea bideratu eta laguntzeko, aitorpenak ataletan banatzen dira.

LABURPENA atalean aitorpenaren laburpena ikus daiteke. Atal horretara edozein ataletatik sar daiteke.

Atal guztiak kontsulta-eran erakusten dira.

Edizio-erara botoi honekin sartzen da: Editatu.

Edizio-eran informazioa beteko da eta botoi hau sakatuko: GORDE.

Informazioa gorde gabe atera nahi izanez gero, sakatu botoi hau:  Utzi

Ateratzeko, sinbolo hau ere sakatu daiteke: Data URI image; atalaren izenburuan egongo da, ezkerreko goiko zatian.

Kasuak gehitu behar diren ataletan, banaka egingo da, botoi honen bidez: + Gehitu.

Kasu bat osatu ondoren, kontsulta-eran dagoen atalera igarotzen da; bertan agertuko dira alta egindako kasuak.

Aurrebista

Atal guztien goiko zatian botoi hau agertzen da:  AURREBISTA

Prestatzen ari den aitorpenaren zirriborroa        eskuratzen da. Zirriborro horrek ez du balio aurkezteko.

Aurkez daitekeen aitorpenaren bertsioa botoi honetatik lortzen da: AURKEZTU . Papera modalitatea aukeratu behar da. Aurkezteko modalitate hori onartzen duten ereduetan bakarrik egongo da eskuragarri.

Aitorpenen erroreak kudeatu

Erroreak hiru mailatan kontrolatzen dira:

Formularioan:

Formulario batek erroreak baditu, erroreak dituzten eremuak gorriz agertzen dira, eta haren azpian erroreari buruzko mezua.

Aitorpenean:

Errore batzuk aitorpenean agertzen dira. Errore horiek formularioaren eskuineko ertzean agertzen dira, gainjarritako taula batean.

Taula horretan erroreak dituen atal bakoitzeko lerro bat agertzen da. Lerro batean jarrita, erroreak dituen atalera joaten da; bertan agertzen dira formulario horretan dauden erroreak. Gorriz markatzen dira errorea duten eremuak, eta haien azpian adierazten da errorea.

Erroreak dauden bitartean, AURKEZTU botoia desgaituta dago, eta triangelu gorri batekin: Data URI image.

Triangelu gorria sakatuz gero, konpontzeko dauden erroreen zerrenda agertzen da berriro ere.

Aurkeztean:

Zirriborro bat aurkezterakoan, aitorpenak balioztatzen dira berriro ere, eta aurkezpenari dagozkion beste alderdi batzuk ere bai.

AITORPENAK AURKEZTEA

Aitorpenak hainbat modutara aurkez daitezke.

Aurkezpen modalitateak

  • Internet bidezko aurkezpena, pasahitz operatiboa edo ziurtagiri elektronikoa erabilita.   Eredu batzuk –hala nola, jarduera ekonomikoen gaineko zerga– internetez bakarrik aurkeztu daitezke aitorpen zirriborroa prestatzerakoan Ogasuneko datuak egotzi badira.
  • Internet bidezko aurkezpena, kontraste datua sartuta.   Eredu batzuetan aurkezpen modalitate hau erabili daiteke. Modalitate hau erabili ahal izango dute bai pasahitz operatiboarekin edo ziurtagiri digitalarekin identifikatutako erabiltzaileek eta bai erabiltzaile erregistratuek.
  • Paper bidezko aurkezpena.   Oraindik formatu hori mantentzen duten ereduetan bakarrik inprimatu ahal izango da aitorpena, aurrez aurre edo finantza entitate batean aurkeztu ahal izateko.

Internet bidezko aurkezpena

A priori, pasahitz operatiboaren edo ziurtagiri digitalaren bidez autentikatuz gero, beti aukeratuta agertzen da pasahitz operatiboaren edo ziurtagiri digitalaren bidezko interneteko modalitatea.

Aurrerago, xehetasun handiagoa emango da aurkezpen modalitate horretaz.

Internet bidezko aurkezpena, kontraste datua sartuta

Hainbat eredutan aurkezpen modalitate hau erabili daiteke. Modalitate hau erabili ahal izango dute bai pasahitz operatiboarekin edo ziurtagiri digitalarekin identifikatutako erabiltzaileek eta bai erabiltzaile erregistratuek.

Behin aurkezpen modalitate hau aukeratuta, adierazi beharko dira bai kontraste datuaren erreferentziazko eredua eta bai ekitaldia eta zergaldia.

Modalitate hau erabiltzea zilegi duten ereduak:

  • 109 eredua: Jarri beharreko datua izango da aurreko 4 urteetako batean aurkeztutako aitorpenaren emaitza.
  • 180 eredua: jarri beharreko datua izango da ekitaldiko lehen epealdian aurkeztutako 115 ereduko aitorpenaren emaitza.
  • 190 eredua: jarri beharreko datua izango da ekitaldiko lehen epealdian aurkeztutako 110 edo 111 ereduko aitorpenaren emaitza.
  • 345 eredua: jarri beharreko datua izango da ekitaldiko lehen epealdian aurkeztutako 110, 111 edo 115 ereduko aitorpenaren emaitza.
  • 347 eredua: jarri beharreko datua izango da ekitaldian aurkeztutako lehen epealdian aurkeztutako 300, 310, 320, 330, 370, 390, 391 edo 392 ereduko aitorpenaren zenbatekoa. Lehen zergaldiko eredu horietarako dirurik sartu ez denean, kontraste datua 0 izango da.

 Aitorpena errekerimendu bati erantzuteko aurkezten denean, errekerimendu zenbakia ere jarri ahal izango da kontraste datu moduan.

Paper bidezko aurkezpena

Oraindik formatu hori mantentzen duten ereduetan bakarrik inprimatu ahal izango da aitorpena, aurrez aurre edo finantza entitate batean aurkeztu ahal izateko.

Behin aurkezpen modalitate hau erabilita, aurkezlearen edo ordezkariaren datuak eskatu ahal izango dira, ereduaren arabera.

Inprimaketa prozesua abiatuko da. Hori bukatzean, PDF agiri bat lortuko da, gorde edo inprimatu ahal izango dena.

Aukera horiek nabigatzaileak duen PDFen bisore motaren arabera bistaratuko dira.

Banakako aurkezpena, AITORPEN-ZIRRIBORROEN zerrendatik

Aitorpen-zirriborroen zerrendatik aurkezteko, sakatu aurkeztu nahi den aitorpenaren lerroko ikono urdina: .Data URI image

Aukeratu den aitorpena ondo badago, aitorpen bat banaka aurkezteko zirkuitua hasiko da.

Aitorpen baten barrutik aurkeztea

Aitorpen bateko atalen orri guztietan dago botoi hau: Data URI image ; horren bidez, aitorpen hori banaka aurkez daiteke.

Une horretan aitorpen hori balioztatzen da, eta aitorpenak erroreren bat badu, mezu bat iristen da eta ezin da aurkeztu.

Dena ondo badago, aitorpen bat banaka aurkezteko zirkuitua hasiko da.

Aurkezpen kolektiboa, AITORPEN-ZIRRIBORROEN zerrendatik

Aitorpen-zirriborroen zerrendatik, zenbait aitorpen batera aurkez daitezke.

Horretarako, eredu-ekitaldi eta epealdi bereko zenbait aitorpen aukeratzen dira. Botoi hau erabiltzen da, Data URI image. Ekintza kolektiboen goiko zatian agertzen da.

Aitorpen guztiak ondo daudela egiaztatzen da, eta denak ekitaldi, eredu eta epealdi berekoak direla. Orduan, aitorpen horiek batera aurkezteko zirkuituari hasiera ematen zaio.

Aitorpen bat banaka aurkezteko zirkuitua

Aitorpen bat banaka aurkezteko zirkuitua has daiteke:

  • AITORPEN-ZIRRIBORROEN zerrendatik
  • AURKEZTU botoitik, zirriborro bat egin bitartean.

OHARRA: AITORPEN-ZIRRIBORROEN zerrendatik:  Baldin eta aukeratutako aitorpena lehendik bidalia bada, “Aurkezten” egoeran agertzen da, nahasketa baten ondorioz bikoiztutako igorpenak saihesteko, eta ezin da zerrendatik berriro aurkeztu. Aitorpena editatzeko sartu behar da, eta AURKEZTU botoiaren bidez aurkeztu behar da.

Aurkezpen-zirkuituari hasiera ematen zaionean, eredu bakoitza aurkezteko eskuragarri dauden modalitateak eskaintzen dira.

A priori, Interneteko modalitatea agertzen da aukeratuta, pasahitz operatiboarekin edo ziurtagiriarekin.

Aitorpena aurkezteko modua hautatzen da.

Interneteko modalitatea aukeratu bada, HURRENGOA botoia sakatuz, GFAren egoitza elektronikora sartuko dela jakinarazten zaio erabiltzaileari.

 Ziurtagiri digitalarekin egiaztatuta dagoenean,   BIDALI  botoiaren ordez   botoi hau agertuko da:  SINATU ETA BIDALI .  Une horretan, ziurtagiriaren PIN zenbakia sartu beharko da.

Nahi izanez gero, fitxategiaren edukia egiazta daiteke.

Espero dugun edukia ez bada, botoi hau sakatu daiteke: Utzi

Bestela, botoi hauek sakatu: BIDALI  edo SINATU ETA BIDALI , aurkezpena amaitzeko.

Behin aurkezpena amaitu ondoren, aurkezpen hori nola igorri den jakinarazten da.

  • Gaizki igorri bada, mezu baten bidez jakinaraziko da:

              IGORPENAREN XEHETASUNA botoiarekin, aurkezpenaren emaitza ikus daiteke.

  • Ondo burutu bada:

              IGORPENAREN FROGAGARIA IKUSI  Igorpenaren frogagaria jaso dezakegu

             IGORPENAREN XEHETASUNA Igorpenarenxehetasunak ikus ditzakegu

IGORPENAREN XEHETASUNA botoia sakatuta, bidalitako aitorpenen zerrenda agertzen da, haietako bakoitza zer egoeratan dagoen adierazita.

Aitorpen bat Errefusatua, Zuzentzeko errefusatua edo Gorabeherekin onartua egoeran dagoenean, atzemandako gorabeherak bistaratu ahal izango dira Gorabeherak erlaitzean.

Informazio ikonoan sakatuta (gorabehera bakoitzaren eskuinaldean), hari buruzko informazio gehiago ikusi eta hura konpontzeko modua agertzen da.

Aitorpen bakoitza aurkeztu izanaren frogagiria eta aitorpen horren PDFa eskura ditzakegu. Kasu honetan, eredu sinplea denez, bi dokumentu horiek berdinak dira.

IGORPENAREN FROGAGIRIA

Banakako aurkezpenen kasuan, egiaztagiri bat agertzen da, aitorpenaren laburpena eta aurkezpenaren datuak biltzen dituena: aurkezpenaren erregistro zenbakia, aukeratutako kobrantza edo ordainketa modalitatea, aurkezpena balioztatzeko CSV kodea.

Dokumentuak erantsi

Aitorpenetan, egiaztagiriak aitorpenaren aurkezpena zuzen burutu ondoren erantsiko dira.

Idazkietan, erantsi beharreko dokumentazioa aurkezpen prozesuan sartu behar da, idazkia bidaltzearekin batera.

Dokumentuak eransteko mugak

Gehieneko tamaina: 10 Mb.

 Formatu hauek erabili daitezke: "odt", "doc", "docx", "pdf", "jpg", "jpeg", "bmp", "gif", "tif", "xls", "xlsx", "csv", "vis", "zip", "txt".

Aitorpenak modu kolektiboan aurkezteko zirkuitua

AITORPEN ZIRRIBORROAK zerrendatik, aitorpenak modu kolektiboan aurkez daitezke.

Eredu eta ekitaldi bereko aitorpenak aurkez daitezke.

Behin aurkeztu beharreko aitorpenen multzoa aukeratu ondoren, botoia sakatu eta aurkezpen-zirkuituari hasiera ematen zaio.

Modu kolektiboan aurkezteko, soilik Internet modalitatea erabil daiteke (ziurtagiri digitalarekin edo pasahitz operatiboarekin); beraz, ez dago aurkezpen-modalitatea aukeratu beharrik eta zuzenean GFAren egoitza elektronikoarekin egingo da konexioa.

Erakusten da zer eredu ari garen aurkezten eta bertan zenbat aitorpen sartzen diren.

Ziurtagiri digitalarekin identifikatuta gaudenean, BIDALI botoiaren ordez SINATU ETA BIDALI botoia agertuko da.  Une horretan, ziurtagiriaren PIN zenbakia sartu beharko da.

Nahi izanez gero, fitxategiaren edukia egiazta daiteke

spero dugun edukia ez bada, botoi hau sakatu daiteke: Utzi

Bestela, botoi hauek sakatu:   BIDALI edo SINATU ETA BIDALI, aurkezpena amaitzeko.

Aurkezpena nola igorri den jakinarazten da.

IGORPENAREN FROGAGARIA IKUSI  Igorpenaren frogagaria jaso dezakegu

Aurkezpen kolektiboen kasuan, frogagiri bat eskaintzen da, bertan dauden aitorpenen zerrendarekin eta horietako bakoitzaren aurkezpenaren emaitzarekin.

IGORPENAREN XEHETASUNA Igorpenarenxehetasunak ikus ditzakegu

IGORPENAREN XEHETASUNAK atalean aitorpen bakoitzaren egoera ikus daiteke, edo bakarren bat atzera bota badute edo gertakariren bat badu, zer errore dituen.

Aitorpen bakoitza aurkeztu izanaren frogagiria eta aitorpen horren PDFa eskura ditzakegu. Kasu honetan, eredu sinplea denez, bi dokumentu horiek berdinak dira.

Dokumentuak erantsi

Aitorpenetan, egiaztagiriak aitorpenaren aurkezpena zuzen burutu ondoren erantsiko dira.

Idazkietan, erantsi beharreko dokumentazioa aurkezpen prozesuan sartu behar da, idazkia bidaltzearekin batera.

Dokumentuak eransteko mugak

Gehieneko tamaina: 10 Mb.

Formatu hauek erabili daitezke: "odt", "doc", "docx", "pdf", "jpg", "jpeg", "bmp", "gif", "tif", "xls", "xlsx", "csv", "vis", "txt".

Aurkeztutako aitorpenen egoera

EgoeraEsanahiaEkintza
Data URI imageOnartua izan daAurkezpena onartua izan da, inongo errorerik edo gertakaririk gabe Ez da ezer egin behar.
Data URI imageOnartua izan da, gertakariren bat dela-eta

Aurkezpena ONARTUTA izan da, baina gertakariren bat dago.

Adibidez, “Helbideratze-kontua falta da”

Egiaztatu itzazu gorabeherak aitorpenaren xehetasuneko GORABEHERAK erlaitzean sartuta.
Gertakaria zuzendu behar da, aitorpenaren xehetasuna ataletik.
Data URI imageAtzera bota dabaina zuzendu egin behar da

Aurkezpena ATZERA BOTA DA, gertakariren bat dela-eta.

Adibidez. Aitortzaile, ekitaldi eta epealdi bera dituen beste aitorpen bat dago, eta ez da jakinarazi osagarria edo ordezkoa den.

Egiaztatu itzazu gorabeherak aitorpenaren xehetasuneko GORABEHERAK erlaitzean sartuta.

Zuzendu itzazu akatsak jatorrian (bai prestaketako zati berdean edo aplikazio propioetan edo beharrezkoak diren aurretiazko tramiteak eginez).

Une horretan, aitorpena ONARTUTA geratuko da, eta aurkeztu izanaren frogagiria eskuratu ahal izango da, gertakaria zuzendu zen uneko aurkezpen-datarekin.

Ez dago aitorpena berriro aurkeztu beharrik.

Data URI imageAtzera bota da

Aurkezpena ATZERA BOTA DA, gertakari larriren bat dela-eta.

Adibidez. Aitortzailea ez du ordezkatzen aurkezleak.

Erroreak jatorrian konpondu behar dira.

Aitorpena berriro aurkeztu behar da.

IDAZKIEN ZIRRIBORROAK PRESTATZEA

ZERGABIDEA plataforma berrian aukera dago GFAko zerga-kudeaketa zerbitzuei zuzenduriko edozein idazki-mota prestatu eta aurkezteko (eskaerak, baliabideak, alegazioak, eskakizunei emaniko erantzunak…).

Idazkiak prestatzeko, erakusten diren atalak betetzen dira, aukeratu den idazkiaren arabera.  

Idazkia prestatu ondoren, zuzenean aurkez daiteke, eta bidalketa amaitzen denean, zuzenean erregistratuta geratzen da GFAko erregistro elektronikoan.

Idazki berria

Idazkiak honela sailkatzen dira:

  • Eskaerak
  • Erantzunak
  • Alegazioak
  • Baliabideak
  • Beste batzuk

Zerga bakoitzak, sailkapen horietako bakoitzean, zerga horrekin loturiko idazkiak eskaintzen ditu.

Sailkapen horietan guztietan, beti Beste batzuk ageri da; hor sar daitezke eskaini diren idazki-motetan aurkitu ezin izan diren idazkiak.

Interesdun bat aukeratzea   

Alta eginiko aitortzaileen zerrenda erakusten da.

Interesduna ez badago aitortzaileen zerrendan, une horretan alta eman dakioke, botoi honen bidez: + Berria; horren bidez, aitortzaile berri bati alta egiteko formularioarekin konektatzen da. Behin alta eginda, aukeren zerrendan sartuko da aitortzaile berria.

Zerga bat aukeratzea

Eskuragarri dauden zergen zerrenda erakusten da.

Idazkiak zergen arabera antolatzen dira: horrela, automatikoki zehazten da zein zerga-ataletara bideratzen diren, zerga horri esleituriko ereduen zerrenda eskaintzen da eta aurkez daitezkeen idazki-motak agertzen dira.

Dokumentu-mota bat aukeratzea

Dauden dokumentu-moten zerrenda erakusten da

Dauden dokumentu-motak berberak dira zerga guztientzat, eta hauek dira:

  • Eskaerak
  • Erantzunak
  • Alegazioak
  • Baliabideak
  • Beste batzuk

Idazki-mota bat aukeratzea

Zerga batentzat eta dokumentu-mota batentzat espero diren idazkien zerrenda erakusten da, eta, horrela, zergadunak errazago jakingo du zer idazki-mota aurkez dezakeen.

Idazki-mota gehienek bi atal dituzte, baina dokumentu-mota batzuek atal bereziak dituzte, idazki hori osatzeko beharrezkoak diren datuak eskatzeko. Adibidez, Bidegabeko sarrerak itzultzeko eskaeran, atal bat egongo da eskatutako zenbatekoa ordaintzeko kontua jakinarazteko.

Nabigazioa

Idazkiaren menua

Idazkiak ataletan banatuta daude, eta haietan agertzen da berariazko informazioa.

IDAZKIAREN MENUAN, idazki bat osatzen duten atalak ikusten dira, eta zuzenean horietako bakoitzera sartzeko aukera dago.

Data URI image

Botoiak

Idazki bat betetzeko modurik errazena botoi hau erabiltzea da:Data URI image. Atal gehiago dauden bitartean, botoia berdez agertuko da. Azken atalera iristean, botoia grisez agertuko da, eta horrek adieraziko du jada amaituta dagoela idazkiaren prestaketa.

Data URI image eta Data URI image botoien bidez, idazki baten atal batetik bestera iragan daiteke.

Goiburuan dagoen botoiarekin Data URI image, idazkia gorde daiteke, eta edozein unetan bete berriro ere.

Edozein ataletatik joan daiteke Idazkiaren laburpenera, botoi honekin: Data URI image.

Data URI image botoiarekin, idazkia aurkez daiteke, errorerik ez badu.

Idazki bat prestatzen hasteko, botoi hau sakatu behar da:  Data URI image

Lehenengo atala agertuko da.

Atalak

Idazkiak ataletan banatuta daude, eta haietan agertzen da berariazko informazioa.

Idazkiaren laburpena

Laburpena atalean idazkiaren datu nagusiak ikus daitezke.

Harremanetarako datuak

Idazki guztiek harremanetarako pertsona baten datuak jakinarazi behar dituzte.

Edizio-erara botoi honekin sartzen da:  Editatu.

Harremanetarako pertsona edo Ordezkaria aukeratzen bada, automatikoki sartuko dira dauden datuak; soilik telefono-zenbaki bat edo helbide elektroniko bat sartu beharko da.

Beste kasu bat aukeratzen bada, datu guztiak jakinarazi behar dira.

Idazkiaren datuak eta arrazoia

Atal honetan idazkiaren xedea identifikatzen duten datu batzuk agertzen dira. Idazkiaren testua gehitu daiteke, beti ere oso luzea ez bada.

Atal honetan jakinarazten diren datu guztiak borondatezkoak dira:

Eredua: Idazkiaren zergari dagozkion ereduetako bat aukera daiteke.

Ekitaldia: Idazkiak erreferentzia egiten dion ekitaldia adieraz daiteke. Ekitaldi eta/edo epealdi bati baino gehiagori badagokio, Idazkiaren arrazoia eremuan adieraziko dira horiek.

Idazkiaren arrazoia: Testu librea sartzeko laukia.

Lauki honetan gehienez 512 karaktere jar daitezke.

Idazkiaren testua ezin bada edo ez bada sartu nahi atal honetan, aparteko dokumentu bat egin daiteke, aurkeztean eransteko.

Banku-kontua

Atal hau Bidegabeko sarrerak itzultzeko eskaerari buruzko idazkietan agertuko da.

Ezinbestekoa da kontu-zenbaki bat ematea. Aitortzaileen zerrendan pertsona interesdun horrek jakinaraziriko kontu bat aukeratuko da.

Beste atal batzuk

Idazki batzuek informazio gehiago eskatzen duten atalak dituzte, eta hori beharrezkoa da aukeratu den idazki-mota osatzeko.

Idazkia inprimatu

Atal guztien goiko zatian botoi hau agertzen da: IDAZKIA INPRIMATU.

Prestaketan dagoen idazkiaren zirriborroa lortuko da. Zirriborro horrek ez du balio aurkezteko.

Aurkez daitekeen idazkiaren bertsioa botoi honetatik lortzen da: AURKEZTU. Papera modalitatea aukeratu behar da.

Idazkien erroreak kudeatu

Erroreak bi modutara kontrolatzen dira:

Formularioan:

Formulario batek erroreak baditu, erroreak dituzten eremuak gorriz agertzen dira, eta haren azpian erroreari buruzko mezua.

Idazkian:

Errore batzuk idazkian agertzen dira.

Errore horiek formularioaren eskuineko ertzean agertzen dira, gainjarritako taula batean.

Taula horretan erroreak dituen atal bakoitzeko lerro bat agertzen da. Lerro horretan jarriz, erroreak dituen atalera joaten da, eta bertan agertzen dira formulario horrek dituen erroreak.

Erroreak dauden bitartean, AURKEZTU botoia desgaituta dago, eta triangelu gorri batekin: Data URI image

Triangelu gorria sakatuz gero, konpontzeko dauden erroreen zerrenda agertzen da berriro ere.

IDAZKIAK AURKEZTEA

Idazkiak banaka aurkezten dira, eta aurkezpena ez da amaituko harik eta erantsitako artxibo guztiak gehitu arte.

Aurkezpena idazki baten ediziotik

Idazki baten ataletako orri guztietan dago botoi hau: Data URI image; horren bidez, idazki hori aurkez daiteke.

Une horretan, baliozkotze-lan bat egingo da, egiaztatzeko atal guztietan bete direla nahitaezko datuak, eta informazioa koherentea dela.

Erroreren bat badago, mezu bat agertuko da, eta idazkia ezingo da aurkeztu.

Dena ondo badago, idazkia aurkezteko zirkuitua hasiko da.

Aurkezpena IDAZKIEN zerrendatik

Era berean, jada prestatuta dagoen idazki bat ere aurkez daiteke, idazkien zerrendatik. Idazki horren lerroko ikono urdina Data URI image sakatzea nahikoa da, idazki horren aurkezpenari hasiera emateko.

Idazkia aurkezteko zirkuitua hasiko da.

Aurkezteko bi aukera daude:

  1. Internet bidez:  Pasahitz operatiboarekin edo ziurtagiriarekin egiaztatuta egon behar da, eta beste baten izenean aurkeztu nahi izanez gero, ordezkaritza eduki behar da, 2. egiaztapen-mailarekin.
  2. Paperean: PDF bat sortuko da. Hori inprimatu eta aurrez aurre aurkezteko aukera izango da.

Idazkia Internet bidez aurkeztea

Idazkia aurkezteko modua aukeratuko da.

HURRENGOA  botoia sakatuz, GFAren egoitza elektronikora sartuko dela jakinarazten zaio erabiltzaileari.

Hurrengo urratsa Dokumentuak eranstea da.

Idazkietan, erantsi beharreko dokumentazioa aurkezpen prozesuan sartu behar da, idazkia bidaltzearekin batera.

Aurkeztu behar den idazki-motaren arabera, idazki-mota horrentzat beharrezkoak diren dokumentuen zerrenda agertuko da. Gehienek sarrera bakarra dute Borondatezko dokumentazioarentzat.

Dokumentuak eransteko modua hau da:

  • Eransten den dokumentu-mota zehaztu
  • Aztertu, erantsi nahi den artxiboa aurkitzeko
  • Deskribapena eremuan, erantsi beharreko artxiboaren edukia adieraz daiteke
  • Sakatu  + Gehitu  botoia.  

Jarduera errepikatu, artxibo guztiak sartu arte.

Beheko zatian agertuko da erantsitako artxiboen zerrenda.

Amaitzen denean, sakatu  Jarraitu  botoia. 

 Pantaila bat agertuko da, eta hor egiaztatu ahal izango da bidali beharreko informazioa. Pasahitz operatiboarekin konektatuta egonez gero, sakatu   Bidali   botoia. 

 Ziurtagiri batekin konektatuta egonez gero, sakatu   SINATU ETA BIDALI botoia.  

Bidalketa amaitu da.

IDAZKIAREN XEHETASUNAK  botoian sartuz,  idazkiaren aurkezpenaren egoera ikusten da.

Erantsitako dokumentuak erlaitzean, erantsitako artxiboak eskura daitezke.

Aurkezturiko idazkien egoera

Aurkezturiko idazkiak 2 egoeratan gera daitezke.

EgoeraEsanahiaEkintza
Data URI imageOnartuaAurkezpena onartua izan da, inongo errorerik edo gertakaririk gabe Ez da ezer egin behar
Data URI imageAtzera bota da

Aurkezpena atzera bota da, gertakari larriren bat dela-eta.

Adibidez. Aitortzailea ez du ordezkatzen aurkezleak.

Erroreak jatorrian konpondu behar dira.

Idazkia berriro aurkeztu behar da.

 
Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2017/12/31 08:46
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia