SARRERA

NORK AURKEZTU BEHAR DU

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren zergadunak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errenta Zerga aurkeztu behar dutenean eta zerga horien aitorpenak Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurkezten ez dituztenean.
  • Sozietate zibiletan, ondasun komunitateetan edo Zergen Foru Arau Orokorreko 35. artikuluak (PDF) aipatzen dituen entitateetan, 842 eredua aurkezteko obligazioa sozietate zibiletako eta entitate horietako bazkide, oinordeko, komunero eta partaideei aplikatuko zaie. Dena den, sozietate zibilek eta Zergen Foru Arau Orokorraren 35. artikuluko entitateek ez dute 842 eredua aurkeztu beharko euren negozio zifraren zenbateko garbia Gipuzkoan aurkeztutako beste aitorpen batean adierazi dutenean.
  • Sozietate taldeen kasuetan, negozio zifraren zenbateko garbia Merkataritza Kodeko 42. artikuluan (PDF gaztelaniaz) erreferentzia egiten zaion erakunde nagusiak egin beharko du eta horrek 842 ereduari taldeko entitate guztien Identifikazio Fiskaleko Zenbakia erantsi beharko dio.

AURKEZTEKO EPEA

Komunikazioak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ondorioak izan behar dituen ekitaldiko urtarrilaren 1etik otsailaren 14ra bitartean, biak barne.

PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN ZERGADUNA

Aurreko urtean aitortu behar zen epealdiko negozio zifraren zenbateko garbia jarriko da. Adibidez: 2018an aurkeztu behar den komunikaziorako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2017ko aitorpenari dagokion negozio zifraren zenbateko garbia idatziko da. Negozio zifraren zenbateko garbi hori 2016eko zerga ekitaldikoa izango da.

Idatzi zenbateko osoa, zenbaki hamartarrik gabe. Zergaldia urtebetekoa baino laburragoa izan bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtearekin parekatuko da

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ZERGADUNA

Aurreko urtean aitortu behar zen epealdiko negozio zifraren zenbateko garbia jarriko da. Adibidez: 2018an aurkeztu behar den k omunikaziorako, Sozietateen gaineko Zergaren edo Ez-egoiliarren Errenta Zergaren 2017ko aitorpenari dagokion negozio zifraren zenbateko garbia idatziko da. Normalean, negozio zifraren zenbateko garbi hori 2016an hasitako zerga ekitaldikoa izango da.

Idatzi zenbateko osoa, zenbaki hamartarrik gabe. Zergaldia urtebetekoa baino laburragoa izan bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtearekin parekatuko da

Gainera, aitortzaileek adierazi beharko dute, zuzenean edo zeharka %25eko partaidetza edo handiagoa daukaten eta negozio zifraren zenbateko garbiaren salbuespena betetzen ez duten enpresengatik partaidetuak dauden.

EZ-EGOILIARREN ERRENTA ZERGAREN ZERGADUNA, ESTABLEZIMENDU IRAUNKOR BIDEZ DIHARDUENA

Aurreko urtean aitortu behar zen epealdiko negozio zifraren zenbateko garbia jarriko da. Adibidez: 2018an aurkeztu behar den k omunikaziorako, Sozietateen gaineko Zergaren edo Ez-egoiliarren Errenta Zergaren 2017ko aitorpenari dagokion negozio zifraren zenbateko garbia idatziko da. Normalean, negozio zifraren zenbateko garbi hori 2016an hasitako zerga ekitaldikoa izango da.

Idatzi zenbateko osoa, zenbaki hamartarrik gabe. Zergaldia urtebetekoa baino laburragoa izan bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtearekin parekatuko da

 

SOZIETATE ZIBILA EDO ZERGEN FORU ARAU OROKORRAK 35.3 ARTIKULUAN AIPATZEN DUEN ENTITATEA.

Negozio zifraren zenbateko garbia bi urte lehenagokoa. Adibidez 2018an 2016ko negozio zifraren zenbateko garbia jarriko da.

Idatzi zenbateko osoa, zenbaki hamartarrik gabe. Zergaldia urtebetekoa baino laburragoa izan bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtearekin parekatuko da.

SOZIETATE TALDEA, MERKATARITZA KODEAREN 42. ARTIKULUAREN ARABERA.

Taldeko entitate multzoaren negozio zifraren zenbateko garbia. Aurreko urtean aitortu behar zen epealdiko negozio zifraren zenbateko garbia jarriko da. Adibidez: 2018an aurkeztu behar den komunikaziorako, Sozietateen gaineko Zergaren edo Ez-egoiliarren Errenta Zergaren 2017ko aitorpenari dagokion negozio zifraren zenbateko garbia idatziko da. Normalean, negozio zifraren zenbateko garbi hori 2016an hasitako zerga ekitaldikoa izango da.

Idatzi zenbateko osoa, zenbaki hamartarrik gabe. Zergaldia urtebetekoa baino laburragoa izan bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtearekin parekatuko da

ESTABLEZIMENDU IRAUNKOR BAT BAINO GEHIAGO DUTEN EZ-EGOILIARRAK

Establezimendu iraunkor guztiekin lurralde espainiarrean izandako negozio zifraren zenbateko garbia. Aurreko urtean aitortu behar zen epealdiko negozio zifraren zenbateko garbia jarriko da. Adibidez: 2018an aurkeztu behar den komunikaziorako, Ez-egoiliarren Errenta Zergaren 2017ko aitorpenari dagokion negozio zifraren zenbateko garbia idatziko da. Normalean, negozio zifraren zenbateko garbi hori 2016an hasitako zerga ekitaldikoa izango da.

Idatzi zenbateko osoa, zenbaki hamartarrik gabe. Zergaldia urtebetekoa baino laburragoa izan bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtearekin parekatuko da.

ARAUDIA

* 1020/2012 Foru Agindua, azaroaren 15ekoa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan negozio-zifraren zenbateko garbia jakinarazteko erabili behar den 842 eredua onartzen duena.

 

Etiquetas:
Creado por ZERGA BIDEA el 2018/08/07 13:35
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia