Kenkaria TicketBai sistemaren ezarpenagatik

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2024/10/16 11:04

Kenkariaren oinarriak egindako gastu eta inbertsio guztiak biltzen ditu, bai aurreko errenta aitorpenetan eta KTB Kenkariback ereduan sartutakoak, bai aurtengo ekitaldian egindakoak. Ticket Bai sistemaren ezarpenari dagozkion gastu eta inbertsioak batu beharko dira.

1. Kenkariaren oinarria Ticket Bai sistema ezartzearekin lotutako gastu eta inbertsio hauen zenbatekoaz osatuta egongo da:

a) Behar diren ekipoak eta terminalak erostea, baita horiekin lotutako softwarea eta periferikoak ere, 3/2020 Foru Arauaren 122 bis artikuluan aipatutako obligazioa bete ahal izateko, instalazio eta ezarpen gastuak ere barne.

b) 3/2020 Foru Arauaren 122 bis artikuluko 2. apartatuaren b) letran aipatzen diren ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak dokumentatzen dituzten fitxategien inguruko betebeharrak betetzeko behar den softwarea eskuratu, harpidetu, entregatu, eguneratu edo berritzea, instalazio eta ezarpen gastuak ere barne.

c) Ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak dokumentatzen dituzten fitxategien inguruko betebeharrak betetzeko ezarri behar den sinadura elektronikoko softwarea eskuratu, harpidetu, entregatu, eguneratu edo berritzea, instalazio eta ezarpen gastuak ere barne.

2. Horrela kalkulatutako kenkariaren oinarria ezingo da handiagoa izan hauek baino:

a) 5.000 euro.

b) 2019an amaitutako azken zergaldiari dagokion negozio zifraren zenbateko garbiaren 100eko 1. Jarduera 2019. urtearen ondoren hasi bada, jarduera hasi den zergaldia hartuko da.

Horretarako, zergaldia urte naturala baino laburragoa denean edo zergaldi horretan jarduera ekonomikoa hasi denean, negozio zifraren zenbateko garbiari dagokion magnitudea urtebetera eramango da.

b) letra honen lehen paragrafoan jasotakoa jasota ere, emaitza hori 500 eurotik beherakoa denean (1.500 TicketBAI betebeharra aurreratzeagatik gehitutako kenkariaren kasuan), kenkariaren oinarria bi hauetako txikiena izango da:

a´) Gastu eta inbertsioen zenbatekoa.

b´) 500 euro (1.500 TicketBAI betebeharra aurreratzeagatik gehitutako kenkariaren kasuan).

3. Kenkarirako eskubidea ematen duten gastu eta inbertsioek zergaldi bat baino gehiago hartzen badute, aurreko 2. apartatuan jasotako gehieneko muga bakarra izango da zergaldi guztietarako.

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2024/10/16 11:04
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia