840 Eredua

Azken aldaketa ZERGABIDEA administratzailea 2018/05/22 13:17

SARRERA

1.1 ZERGA EGITATEA

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga izaera erreala duen zuzeneko zerga da, eta Gipuzkoako lurralde historikoan enpresa, lanbide edo arte jardueretan aritze hutsa dugu haren zerga egitatea, jarduera horiek toki jakin batean egin edo ez eta zergaren tarifetan zehaztuta egon ala ez.

Zerga honen ondorioetarako, enpresa jardueratzat honako hauek hartuko dira: abeltzaintzakoak (berezko izaera dutenean), meatzaritzakoak, merkataritzakoak eta zerbitzugintzakoak. Beraz, ez dira halakotzat hartuko nekazaritzakoak, berezko izaerarik gabeko abeltzaintzakoak, basozaintzakoak eta arrantzakoak, eta ez dira zerga honen zerga egitatea izango.

Ondorio berberetarako, nekazaritza turismoko ostatu zerbitzua ere ez da hartuko enpresa jardueratzat, baldin eta nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintza jarduera osagarri moduan aitortzen bada.

Berezko izaerako abeltzaintzatzat hartuko da, hain zuzen, ustialekuan sortu ez diren bazka eta pentsuak jangai nagusi moduan erabiltzen dituzten abere ustiapenen multzoa.

Jarduera batean, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan parte hartzeko xedez, norberaren kontura ekoizpen bitartekoak eta giza baliabideak antolatzen badira, ulertuko da jarduera horrek enpresa, lanbide edo arte izaera duela.

Zergapeko jardueren edukia zergaren tarifetan zehaztuko da.

1.2 AITORPENAK AURKEZTEKO EPEAK

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren subjektu pasiboek alta edo baja aitorpena aurkeztu beharko dute jardueraren hasieran edo bukaeran. Era berean, aitorpena aurkezten dutenean behartuta egongo dira zergapeko jarduerak egitean gerta daitezkeen eta zergan garrantzia duten aldaketa fisiko, ekonomiko nahiz juridikoen berri ematera.

1.2.1 Altaren aitorpenak

JEZaren subjektu pasiboak behartuta daude altaren aitorpena aurkeztera ordaindu behar duten gutxieneko udal kuota edo kuota probintzial edo estatal berezi bakoitzeko, kontuan hartu gabe salbuespen eskubidea aitortzen zaien edo ez.

Altaren aitorpenak aurkeztuko dira, jarduerari hasiera eman aurreko lehen hamar egunen barruan.

1.2.2 Bajaren aitorpenak

Jarduera baten matrikulan izena emana duten eta jarduera utzi duten zergaren subjektu pasiboak bajaren aitorpena aurkeztera behartuta daude.

Bajaren aitorpenak jarduerari utzi zaionetik hasita hilabeteko epean aurkeztu behar dira.

1.2.3 Aldaketaren aitorpenak

Subjektu pasiboek aldaketaren aitorpena aurkeztu behar dute, eta zergan garrantzia duten jardueren elementu fisiko, ekonomiko nahiz juridikoetan egon daitezkeen aldaketen berri eman behar dute.

Aldaketaren aitorpenak jardueraren aldaketa gertatu denetik hasita hilabeteko epean aurkeztu behar dira.

840 EREDUAREN LAGUNTZA PROGRAMA

2.1 JARDUEREN ZERRENDA

Gaur egun zergadunak jarduera ekonomikoen gaineko zergaren matrikulan duen egoera.

Besterik adierazi ezean, jardueren zerrenda “ALTA” iragaziarekin azalduko da, “Jardueraren egoera”-n.

ALTA iragaziak “Jardueraren egoera”-n honako hau suposatzen du:

  • Altan dauden jarduera guztiak azaltzen dira.
  • Kontsultako eta aurreko ekitaldiko “Kuota aldakorra” duten jarduerak azaltzen dira.
  • Ez dira agertzen BAJA egoeran dauden jarduerak.
  • Erabiltzaileak BAJA egoeran dauden jarduerak ikus ditzake, “Jardueraren egoera” iragazia erabiliaz.
  • Erabiltzaileak “Kuota aldakorra” duten jarduerak kontsultatu ditzake, “Kuota aldakorra” iragazia erabiliaz.

Kuota aldakorreko jarduerak honakoak dira:

    • 833 taldea (833.1 eta 833.2 epigrafeak): ekitaldiko metro karratu salduen aitorpena.
    • Ikuskizunak (965.1, 965.2 eta 965.5 epigrafeak): ekitaldiko ikuskizun kopuruaren aitorpena.

2.2 AITORPENAREN LABURPENA

Pantaila honetan, aitorpenaren laburpen bat agertzen da, hainbat ataletan sartutako datuen arabera prestatu dena.

Aitorpenaren ataletan sartzeko, aitorpenaren Menua botoia sakatu daiteke edo, bestela, Aurrekoa eta Ondokoa botoiak, aitorpenaren urrats guztiei jarraipena egiteko aukera ematen baitute.

Behin atalak eta derrigorrezko datu guztiak beteta, aitorpenaren aurkezpena Aurkeztu botoiaren bidez egin ahal izango da.

Aurrebista botoia sakatuta aitorpenaren zirriborroaren PDF bat agertuko da, baina ez du balio izango aitorpena aurkezteko.

2.3 JARDUERAREN DATUAK

2.3.1 Jardueraren deskribapena

Jarduera deskribatu behar da, dena delako epigrafea aukeratuta. Jardueraren behin betiko kalifikazioa aitorpena prozesatu ondoren egingo da.

2.3.2 Jardueraren helbidea

Atal honetan, jardueraren helbidea beteko da. Atal hau udal esparruan egiten diren jarduerei dagokienez bakarrik beteko da.

Lokal jakin batean egiten diren jardueretan, helbide osoa adierazi beharko da. Udalerrian egiten bada, aldiz, udalerria bakarrik adierazi behar da.

ZERGA ELEMENTUAK

3.1 LOKALEN AZALERA

Adierazi behar dira jarduerari zuzenean lotutako lokalen azaleraren metro karratuak.

3.2 POTENTZIA INSTALATUA ETA LANGILE KOPURUA

Potentzia instalatua: adierazi behar dira izaera elektrikoa edo mekanikoa duen ekipo industrialari lotutako elementu energetikoetan instalatuta dagoen potentziaren kilowattak (potentzia nominalen batura).

Saiakuntza bankua: baldin eta saiakuntza bankuak, entsegu pataformak eta antzekoak badaude, haiei lotutako potentzia aitortu beharko da.

Langile kopurua: adierazi behar da enpresaren produkzioari zuzenean lotutako langileen plantilla osoa.

3.3 IBILGAILUAREN DATUAK

Ibilgailuaren matrikula adierazi beharko da. Era berean,

  • Merkantzien garraioaren kasuan, ibilgailuaren kargatonak adierazi behar dira, gehienez 24 tonaraino. Hona hemen kalkulua: Gehieneko masa baimendua – Tara

Halaber, zerbitzuan hamar ibilgailu baino gehiago edukiz gero, enpresak altan dituen ibilgailuen kopurua adierazi behar da.

  • Bidaiarien garraioaren kasuan, adierazi behar da zenbat bidaiari eraman dezakeen ibilgailuak.

3.4 OSTALARITZA ETA OSTATUAK

3.4.1 Establezimenduko jolas makinak

Establezimenduan jolas makinak izanez gero, adierazi behar da “A” eta “B” motako makinen eta eta apustu makinen kopurua.

3.4.2 Ostatuak

Adierazi behar da establezimenduaren kategoria eta logela kopurua eta, kanpamenduen kasuan, plaza kopurua.

3.5 ONDASUN HIGIEZINAK ALOKATZEA

Adierazi behar da etxebizitzen alokairuan edo merkataritza eta industria lokalen alokairuan erabiltzen diren hiri lurren katastro balioen batura, edo alokairuan erabiltzen diren landa lurren katastro balioen batura.

3.6 GAINERAKO JARDUERAK

Adierazi behar dira epigrafe bakoitzari dagokion kuotaren kalkuluan esku hartzen duten zerga elementuak.

3.7 BESTELAKO DATUAK

3.7.1 Tarifei buruzko oharrak

Baldin eta epigrafean kuota aldatzen duen oharren bat agertzen bada eta horretara bildu nahi izanez gero, baiezko erantzuna eman behar zaio galderari.

3.7.2 Gipuzkoatik kanpoko zerga helbidea duten subjektu pasiboak

Atal hau bete behar dute negozioen zifraren zenbateko garbia Gipuzkoan aurkeztutako zerga aitorpen batean jarri ez duten zergaren subjektu pasiboek. Normalean, zenbateko hori bat etorriko da Gipuzkoatik kanpoko zerga helbidea duten subjektu pasiboenarekin.

Jardueraren hasierako urtea:

Adierazi behar da jarduera zer urtetan hasi zen lehen aldiz, Gipuzkoan izan edo beste lurralde batean izan.

Negozio zifraren zenbateko garbia.

Adierazi behar da negozio zifraren zenbateko garbia, hau da, bere jardueran ondasun entregetan eta zerbitzu prestazioetan subjektu pasiboak lortu dituen kontraprestazioen zenbateko osoa, alde batera utzita, hala badagokio, balio erantsiaren gaineko zerga eta baliokidetasun errekargua.

Adierazitako ekitaldia urtebetekoa baino laburragoa izan bada, ekitaldian egindako eragiketak urtera eramanez kalkulatuko da negozio zifraren zenbateko garbia.

Sozietate talde bateko entitatea:

Entiateak sozietate talde batean parte hartzen duenean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera, X jarri behar da.

Sozietate partaidetua:

X bat jarri behar da, zergatik salbuetsi gabeko enpresek 100eko 25eko partaidetza edo handiagoa badute sozietatean.

Tags:
Sortzailea ZERGABIDEA administratzailea 2017/06/27 14:13
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia