I. PRESTAKETA

1. AITORPEN ZIRRIBORRO BERRIA

  • Eredua
    Goitibeherako zerrendan aukeratu “60A – Egintza juridiko dokumentatuak. Agiri notarialak eta administratiboak”.
  • Aitortzailea
    Goitibeherako zerrendan aukeratu aitortzailea (subjektu pasiboa).
    Aitortzaile berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den  aitortzaile bat), AITORTZAILE BERRIA botoia sakatu eta bere datuak sartu (IFZ; abizenak eta izena edo enpresaren izena).
  • Urtea 
    Goitibeherako zerrendan aukeratu ereduaren prestaketa urtea.

2. AITORPEN ZIRRIBORROAREN LABURPENA 

Pantaila honetan, aitorpenaren laburpen bat agertzen da, hainbat ataletan sartutako datuen arabera prestatu dena.

Aitorpenaren ataletan sartzeko, MENUA botoia sakatu daiteke edo, bestela, AURREKOA eta HURRENGOA botoiak, aitorpenaren urrats guztiei jarraipena egiteko aukera ematen baitute.

Behin atalak eta derrigorrezko datu guztiak beteta, aitorpenaren aurkezpena AURKEZTU botoiaren bidez egin ahal izango da.

AURREBISTA edo PDF botoia sakatuta aitorpenaren  zirriborroa agertuko da, baina ez du balio izango aitorpena aurkezteko.

3. AGIRIAREN ETA ERAGIKETAREN DATUAK 

  • Sortzapen data
    Adierazi zein egunetan egin den zergapeturiko egintza edo kontratua (eskritura data, kontratuarena, etab.). 
  • Kontzeptua eta gakoa
    Goitibeherako zerrendan aukeratu kontzeptua eta dagokion gakoa.
  • Eragiketaren identifikazioan
    Deskribatu egindako eragiketa. Hiri finken eskualdaketetan, helbide osoa adieraziko da; landakoetan, finkak duen azalera eta kokalekua.
  • Agiriaren izaera 
    Goitibeherako zerrendan aukeratu zerga sortu duen egintza edo kontratua jasotzen  duen dokumentu mota (publikoa ala pribatua). Gainera, izaera publikoa duen agiria bada, honako datuak adierazi behar dira:
    • Dokumentuaren jatorria
      Adierazi agiria “notario” batek ala “beste agintari” batek egin duen.
    • Notarioa
      Goitibeherako zerrendan aukeratu notarioaren izen abizenak.
      • “Beste notario” marka: Notarioa ez bada goitibeherako zerrendan ageri, aukeratu “Beste notario” marka eta adierazi notarioaren izen abizenak.
    • Agintaria
      Adierazi agiria egin duen agintariaren datuak.
    • Protokolo zk. / Espediente zk.
      Adierazi, hala badagokio, dokumentu notarialaren protokolo zenbakia edo dokumentu judizial edo administratiboaren espediente zenbakia.
  • Katastroko erreferentzia eta finka zenbakia 
    Ondasun higiezinen eskualdaketetan eta horien gaineko eskubide errealen kasuan, sakatu "EDITATU" botoia eta adierazi higiezin bakoitzaren finka zenbakia (edo “zenbaki finkoa”).
    Katastroko erreferentziarik eta finka zenbakirik ez duen finka berria baldin bada, jatorrizko finkaren datuak jarriko dira.

4. AUTOLIKIDAZIOAREN DATUAK 

  • Aitortutako balioa 
    Adierazi egindako eragiketa juridikoagatik subjektu pasiboek Zerga Administrazioan aitortutako balioa.
  • Salbuetsia / Zergari lotugabea 
    Goitibeherako zerrendan hautatu ondoko aukeretako bat:
    • “Salbuetsia”: egindako eragiketa juridikoa salbuetsita dagoenean.
    • “Zergari lotugabea”: egindako eragiketa juridikoa ez dagoenean zergari lotuta.
    • “Baliorik gabe”: egindako eragiketa juridikoa lotua eta salbuetsi gabea denean, baina ez duenean baliorik.
    • Hutsik: Aurreko hiru kasuetako bat bera ere ez denean betetzen.
  • Onura fiskalaren funtsa 
    Zehaztu zein xedapenetan eta zein artikulutan jasotzen den onura fiskala (salbuespena, murrizpena, hobaria) edo, kasua bada, zeinek uzten duen eragiketa zergapetu gabe.
  • Autolikidazio mota 
    Goitibeherako zerrendan aukeratu autolikidazio mota:
    • “Arrunta”
    • “Zuzenketa” : aurretik aurkeztutako autolikidazioa zuzentzeko eta kopuru gehigarri bat ordaintzeko aurkezten dena.
  • Oinarri ezargarria 
    Egindako eragiketaren benetako balioa adierazi.
  • Murrizpena
    Jarri oinarri ezargarriari aplikatu beharreko murrizpen portzentajea.
  • (Murrizpenaren) zenbatekoa 
    Honako eragiketaren emaitza da: Oinarri ezargarria – Murrizpena (%)
  • Oinarri likidagarria
    Honako eragiketaren emaitza da: Oinarri ezargarria – (Murrizpenaren) zenbatekoa
  • Tasa
    Aplikazioak eragiketari aplikatu beharreko zerga-tasa adierazten du.
  • Kuota
    Honako eragiketaren emaitza da: Zerga oinarria * zerga-tasa.
  • Hobaria
    Adierazi kuotari aplikatu beharreko hobariaren portzentajea.
  • (Hobariaren) zenbatekoa
    Honako eragiketaren emaitza da: Kuota * Hobaria (%)
  • Aurreko kuoten kenkaria (aurretik aurkeztutako autolikidazioen zuzenketa)
    Aurretik ordaindutako kuoten zenbatekoa adierazi.
  • Ordaintzekoa, guztira 
    Honako eragiketaren emaitza da: Kuota – (Hobariaren) zenbatekoa – Aurreko kuoten kenkaria.

5. SUBJEKTU PASIBOEN DATUAK EDITATU 

  • Subjektu pasiboa
    • Lehenengo subjektu pasiboa: programak AITORTZAILEAren datuak jasotzen ditu (AITORPEN ZIRRIBORRO BERRIA pantailan adierazitako aitortzailearenak, hain zuzen). 
    • Bigarren eta hurrengo subjektu pasiboak:
      Aukeratu subjektu pasiboa goitibeherako zerrendan.
      Subjektu pasibo berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den  subjektu pasibo bat), BERRIA  botoia sakatu eta bere datuak adierazi.
  • Partaidetza portzentajea 
    Adierazi subjektu pasibo bakoitzaren partaidetza portzentaje edo koefizientea.
    Subjektu pasiboen partaidetza portzentajeen batura 100 izan behar da.

6. ESKUALDATZAILEEN DATUAK EDITATU 

  • Eskualdatzailea
    Aukeratu eskualdatzailea goitibeherako zerrendan.
    Eskualdatzaile berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den  eskualdatzaile bat), BERRIA  botoia sakatu eta bere datuak adierazi.
  • Partaidetza portzentajea 
    Adierazi eskualdatzaile bakoitzaren partaidetza portzentaje edo koefizientea.
    Eskualdatzaileen partaidetza portzentajeen batura 100 izan behar da.

II. AURKEZPENA

1. EREDUAK NOLA AURKEZTU ETA DIRU-SARRERA NOLA EGIN

Modu hauek daude 60A, 60S eta 60T ereduak aurkezteko:

  I.- Bide TELEMATIKOA, Internet bidez, «ZERGABIDEA» plataforma erabilita.

    Hala ere, 60A, 60S eta 60T ereduak ezingo dira bide telematikoz aurkeztu ondoko bi kasu hauetan:
      a) Zerga egitatea eskritura publiko batean dokumentatu denean.
      b) Zerga egitatea gozamen bat azkentzea denean (usufruktuaren iraungitzea).
      OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin hitzarmena formalizatu duten kolektiboetako subjektuei ez zaie murrizketa hori aplikatuko. 

    Aurkezpena bide telematikoz egiten bada, emaitza ordaintzekoa izanik, autolikidazioa aurkeztutzat joko da diru-sarrera honako bide hauen bidez egiten denean:

  1. Ordainketa-pasabidearen bidez, abenduaren 11ko 1074/2008 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera (1074/2008 Foru Agindua, abenduaren 11koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zuzenbide publikoko diru-sarrerak ordainketa-pasabidearen bidez ordaintzea arautzen duena).
  2. Ordainketa-gutunaren bidez: Zergabidea plataformatik ordainketa-gutuna inprimatu beharko da, eta ondoren, zenbatekoa erakunde laguntzaileetako batean ordaindu. Gipuzkoako Foru Ogasunean ordainketaren baieztapena jaso eta gero (egun gutxi batzuk), autolikidazioaren aurkezpena automatikoa izango da eta aurkezpenaren egiaztagiria eskuratu ahal izango da.

  II.- PAPEREZKO EUSKARRIA. Interesdunek honela eskuratu dezakete paperezko euskarria: eredua PDF formatuan inprimatuz Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikotik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) eta Ogasun eta
    Finantza Departamentuaren webgune ofizialetik (https://www.gipuzkoa.eus/ogasuna), edo, bestela, zuzenean «ZERGABIDEA» plataformatitik inprimatuz, betiere dagokion eredua bete eta gero. Orobat, eredu horiek Gipuzkoan
    baimendutako estankoetan ere eskura daitezke.

    Aurkezpena paperean egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, inprimakia aurkeztu baino lehen autolikidazioaren zenbatekoa ordaindu beharko da abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Gipuzkoako
    Lurralde Historikoko Zerga-bilketa Erregelamenduan aipatzen diren entitate laguntzaileetako batean. Hori egin ondoren, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan aurkeztu ahal
    izango dute eredua eta hari dagokion dokumentazioa.

    Aurkezpena paperean egiten bada ordaindu beharreko kuotarik izan gabe, eredua eta dokumentazioa zuzenean aurkeztuko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan.

2. EREDUA AURKEZTEKO EPEA

Zergaren sortzapena gertatu ondorengo 30 egun baliodunen barruan aurkeztu behar da, ordainketa burutu eta gero.

 

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2022/06/03 08:44
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia