393 Eredua

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2018/12/19 16:14

SORTUTAKO ETA KENDU BEHARREKO BEZ-A. URTEKO LIKIDAZIOA

Jardueraren datuak

JARDUERARIK GABE. 01: X bat jarri behar da lauki honetan, baldin eta hemen aitortzen den ekitaldian kuotarik sortu edo jasan ez bada.

BEZ sortua. Zerga oinarriak eta kuotak. 02tik 28ra eta 112tik 113ra.

02 - 07 TALDE BARRUKO ERAGIKETAK: abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak 16.sexies.bost artikuluan jasotako aukera erabili dutenek bakarrik bete behar dituzte lauki hauek. Tasa orokorraz (%21), tasa murriztuaz (%10) edo tasa oso murriztuaz (%4) zergapetutako urteko zerga oinarria eta horietatik lortzen diren urteko kuotak jarri behar dira , bai eta abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak IX. tituluaren IX. kapituluan jasotako erregimen berezia aplikatzen duten talde bereko entitateen artean BEZaren aplikazio lurraldean egindako ondasun salmentetan eta zerbitzu prestazioetan sortutako urteko kuotak ere.

08 eta 09 OINARRIAK ETA KUOTAK ALDATZEA: Bidaiarien erregimenean salmentak eginez gero (abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 21. artikulua), erregimen honengatik ekitaldian egindako itzulketei dagozkien zerga oinarriak eta kuotak gutxitu egingo dira aitorpenean. Era berean, behar den zeinuaz jarri behar da sortutako eragiketen zerga oinarrien eta kuoten aldaketa, baldin eta hemen aitortzen den zergaldian indarrean zeudenez besteko tasez zergapetuta badaude, eragiketak erabat edo zati batean indarrik gabe geratu direlako edo haiek gauzatu ondoren prezioa aldatu delako. Era berean, kontuan hartuko dira konkurtsoa deklaratzeko autoetan eta kreditu kobraezinetan baimendutako aldaketak.

10 - 15 ERREGIMEN OROKORRA: Tasa orokorraz (%21), tasa murriztuaz (%10) edo tasa oso murriztuaz (%4) zergapetutako zerga oinarriak eta urteko kuotak jarri behar dira.

16 eta 17 OINARRIAK ETA KUOTAK ALDATZEA: Bidaiarien erregimenean salmentarik eginez gero (1992ko abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuko 21. artikulua), ekitaldian erregimen honengatik egindako itzulketei dagozkien zerga oinarriak eta kuotak gutxituko dira aitorpenean. Era berean, behar den zeinuaz jarri behar da sortutako eragiketen zerga oinarrien eta kuoten aldaketa, baldin eta hemen aitortzen den zergaldian indarrean zeudenez besteko tasez zergapetuta badaude, eragiketak erabat edo zati batean indarrik gabe geratu direlako edo haiek gauzatu ondoren prezioa aldatu delako. Kontuan hartuko dira ere konkurtsoa.

18 eta 23 BALIOKIDETASUN ERREKARGUA: Hemen jarri behar dira, kasuen arabera, %5,2, %1,4 eta % 0,5eko tasez zergapetu diren baliokidetasun errekarguaren urteko zerga oinarriak, bai eta horietatik ateratzen diren urteko kuotak ere. 20 eta 21 laukietan, hurrenez hurren, %1,75eko tasaz zergapetu den baliokidetasun errekarguaren urteko zerga oinarria jarri behar da, hain zuzen tabako laboreen gaineko zerga bereziari lotutako ondasun salmentei dagokiena, bai eta horretatik ateratzen den urteko kuota ere.

24 eta 25 BALIOKIDETASUN ERREKARGUA ALDATZEA: Behar den zeinuaz jarri behar da aurreko ekitaldietan sortu diren eta hemen aitortzen den zergaldian indarrean daudenez besteko tasetan zergapetu diren eragiketei dagokien baliokidetasun errekarguaren zerga oinarrien eta kuoten aldaketak, eragiketak erabat edo zati batean baliogabetuta geratzeagatik edo horiek egin ondoren prezioa aldatzeagatik. Konkurtsoa edo kreditu kobraezinak deklaratzeko auto batean baimendutako aldaketak hartuko dira kontuan.

26 eta 27 BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESKURAPENAK: Ekitaldian zergari lotuta eta salbuetsi gabe egin diren 1624/1992 Errege Dekretuak 79. artikuluan ondasun eta zerbitzuen batasun barruko erosketatzat hartuta dauden halako erosketen guztizkoari dagokion zerga oinarri zergapetua, bai eta horretatik ateratzen den kuota ere.

112 - 113 SUBJEKTU PASIBOAREN INBERTSIOA DAKARTEN BESTE ERAGIKETAK (EROSKETAK):

BEZaren araudiko 84.bat artikuluaren 2. eta 4. puntuetan jasotakoaren arabera subjektu pasiboaren inbertsioa dakarten eragiketen zerga oinarria eta kuota jarri behar dira, salbu BEZaren Erregelamendu buruzko 1624/1992 Errege Dekretu 79. artikuluan halakotzat hartuta dauden batasun barruko zerbitzu eskurapenak.

28 URTEAN SORTUTAKO KUOTA OSOA: Urtean sortutako BEZaren eta baliokidetasun errekarguaren kuoten batura jarri behar da.

28 = 03 + 05 + 07 + 09 + 11 + 13 + 15 + 17 + 19 + 21 + 23 + 25 + 27+ 113

BEZ kengarria. Zerga oinarria eta kuotak: 29tik 40ra

ERAGIKETETAN JASANDAKO KUOTENGATIK : Hemen jarri behar dira, hala badagokio, hainbanaketa araua erabili ondoren abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak 163.octies artikuluan eta VIII. tituluaren I. kapituluko gainerako artikuluetan ezarritako erregela bereziak aplikatzean ateratzen diren BEZaren urteko zerga oinarria eta kuota.

31 eta 32 ESTATU BARRUKO ERAGIKETEN BEZ KENGARRIA: BEZaren urteko zerga oinarria eta kuotak jarri behar dira, baldin eta jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden ondasun eta zerbitzuen erosketan jasan badira, behin hainbanaketa araua aplikatuta, bidezkoa denean.

33 eta 34 INPORTAZIOETAKO BEZ KENGARRIA: BEZaren urteko zerga oinarria eta kuotak jarri behar dira, baldin eta jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden ondasunen inportazioetan ordaindu badira, behin prorrata edo hainbanaketa araua aplikatuta, bidezkoa denean.

35 eta 36 BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZU ESKURAPENAK: BEZaren urteko zerga oinarria eta kuotak jarri behar dira, baldin eta jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden batasun barruko ondasun eta zerbitzu eskurapenetan sortu badira, behin hainbanaketa araua aplikatuta, hala badagokio.

37 NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ARRANTZA ERREGIMEN BEREZIAREN KONPENTSAZIOAK: Lauki honetan jarri behar dira jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden eragiketetan nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezira bildutako subjektu pasiboei ordaindu zaizkien konpentsazioak, behin hainbanaketa araua aplikatuta, hala badagokio.

38 KENKARIEN ZUZENKETA: Zergaldiko autolikidazioetan erregularizatu eta zuzendu diren kenkarien zenbatekoa jarri behar da. Sartu gabe utziko dira aurreko zergaldietako autolikidazioetan erregularizatu diren zuzenketak. Zuzenketaren emaitzak kenkariak gutxitzen baditu, zeinu negatiboz jarri behar da.

39 INBERTSIOAK ERREGULARIZATZEA: Aurreko zergaldietan inbertsio ondasunengatik egindako kenkarien erregularizazioaren emaitza jarri behar da, hala badagokio jarduera hasi aurreko kenkarien erregularizazioa barne. Erregularizazioaren emaitzak kenkariak gutxitzea badakar, zeinu negatiboa jarri beharko da.

40 URTEKO KUOTA KENGARRIA, GUZTIRA. Kenkarien zenbateko osoa jarri behar da:

40 = 30 + 32 + 34 + 36 + 37 + 38 + 341

Konpentsazioa. 41tik 48ra

41 URTEKO DIFERENTZIA: Behar den zeinuaz jarri behar da urtean sortutako kuota osoaren (28. laukia) eta urteko kuota kengarri osoaren (40 laukia) arteko diferentzia.

42 eta 46 LURRALDEAREN ARABERA ESKUMENA DUEN ADMINISTRAZIOA: Baldin eta abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 2.bis artikuluan xedatutakoaren arabera subjektu pasiboak Gipuzkoan bakarrik ordaindu behar badu, 100 jarri behar da 31 laukian. Baldin eta subjektu pasiboak zerga administrazio batean baino gehiagotan ordaindu behar badu, haietako bakoitzaren laukian jaso behar da behin betiko portzentajea. Portzentajeen batura 100 izan behar da. Portzentajeak beti adieraziko dira, likidazioaren emaitza edozein izanda ere. Portzentajeak erregularizatzen den ekitaldiko behin betikoak izango dira, eta behin-behineko izaeraz aplikatuko dira hurrengo ekitaldian ere.

47 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOARI EGOZTEKO KUOTA: Gipuzkoari dagokion portzentajea (42 laukia) urteko diferentziari (41 laukia) aplikatuz ateratzen den emaitza izan behar da.

48 TALDEAN SARTU AURREKO ZERGALDIETAKO KUOTA KONPENTSATU BEHARREKOAK: Entitate taldean sartu aurreko zergaldietako kuota sortuen zenbatekoa gainditzeagatik kendu ez diren eta jasan diren kuotak jarri behar dira, betiere lau urteko epea igaro ez bada, kenkarirako eskubidea sortu denetik aurrera.

Emaitza. 49 laukia

49 URTEKO EMAITZA: 49 = 47 – 48

EROSKETA ERAGIKETAK

Hasierako eta bukaerako izakinak. 50 eta 51

50 HASIERAKO IZAKINAK: Hasierako izakinen kopurua jarri behar da (urtarrilaren 1era bitartekoak).

51 AMAIERAKO IZAKINAK: Amaierako izakinen kopurua jarri behar da (abenduaren 31era  bitartekoak).

Ekitaldian eskuratutako ondasun arruntak: 52 laukitik 62 laukira.

 

52 - 59 EKITALDIAN ESKURATUTAKO ONDASUN ARRUNTAK: Ondasun arrunten erosketak, inportazioak eta batasun barruko eskurapenak direla-eta ekitaldian zerga tasa bakoitzean jasan diren oinarri eta kuota kengarrien zenbatekoa jarri behar da, ekitaldiko behin betiko hainbanaketa aplikatu ondoren, hala badagokio.

60 eta 61 69 eta 70 78 eta 79: Behar den zeinuaz jarri behar da hurrenez hurren hemen aitortutako ekitaldian indarrean zeudenez besteko zerga tasetan jasan diren eta ondasun arrunten erosketei, gastuei eta inbertsio ondasunen erosketei buruzko fakturen zuzenketatik eratorriak diren zerga oinarrien eta kuoten zenbatekoa, behin ekitaldiko behin betiko hainbanaketa-araua aplikatuta, bidezkoa denean. Era berean, hurrenez hurren hemen aitortutako ekitaldian indarrean zeudenez besteko zerga tasetan jasan diren eta ondasun arrunten erosketei, gastuei eta inbertsio ondasunen erosketei buruzko fakturetatik eratorriak diren zerga oinarrien eta kuoten zenbatekoa, baldin eta horien kenkari eskubidea iraungi ez bada, behin ekitaldiko behin betiko hainbanaketa-araua aplikatuta, bidezkoa denean.

62 = 53 + 55 + 57 + 59 + 61

63 - 68 EKITALDIAN SORTUTAKO GASTUAK: Ekitaldian sortutako gastuak direla-eta ekitaldian zerga tasa bakoitzean jasan diren oinarri eta kuota kengarrien zenbatekoa jarri behar da, ekitaldiko behin betiko hainbanaketa aplikatu ondoren, hala badagokio.

71 = 64 + 66 + 68 + 70

Ekitaldian eskuratutako inbertsio ondasunak. 72 tik 80ra

Inbertsio ondasunen erosketak, inportazioak, eta batasun barruko erosketak direla-eta ekitaldian zerga tasa bakoitzean jasan diren oinarri eta kuota kengarrien zenbatekoa jarri behar da, behin ekitaldiko behin betiko hainbanaketa-araua aplikatuta, bidezkoa denean.

OHARRA: EKITALDIAN ESKURATUTAKO ONDASUN ARRUNTAK, INBERTSIO ONDASUNAK ETA SORTUTAKO GASTUEN kasuen arabera, jarri behar dira tasa orokorra (%21), tasa murriztuaz (%10) edo tasa oso murriztuaz jasandako urteko zerga oinarriak eta horietatik lortzen diren urteko kuota kengarriak.

80 = 73 + 75 + 77 + 79

Guztira. 81tik  83ra

81 = 52 + 54 + 56 + 58 + 60 + 63 + 65 + 67 + 69 + 72 + 74 + 76 + 78

82 = 53 + 55 + 57 + 59 + 61 + 64 + 66 + 68 + 70 + 73 + 75 + 77 + 79

83 = 62 + 71 + 80

Beste erosketa eragiketak: 102tik 105ra

102. ESTATU BARRUKO ONDASUN ENTREGAK. ERAGIKETA TRIANGELUARREN ONDORIOZ SUBJEKTU PASIBOA INBERTSIOAGATIK SORTUAK: BEZaren aplikazio lurraldean egoitzarik ez duten eta Europar Batasuneko beste estatu batean identifikatuta dauden enpresari edo profesionalek subjektu pasiboarentzat egindako ondasun entregen zenbatekoa jarri behar da, salmenta horiek 1992ko abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak 26.hiru artikuluan jasotakoaren arabera salbuetsita dagoen batasun barruko eskurapen baten ondoren datozenean.

Eragiketa horiek fakturan jaso behar dira, berariaz “eragiketa triangeluarra” direla adierazita, eta abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak 84. artikulua jasotakoaren arabera subjektu pasiboa inbertituz sortuak behar dira izan.

103.ESTATU BARRUKO EROSKETA SALBUETSIAK: abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak 20. artikuluan jasotakoaren arabera BEZetik salbuetsita dauden ondasun eta zerbitzuen estatu barruko erosketen zenbatekoa jarri behar da.

104. INPORTAZIO SALBUETSIAK: Subjektu pasiboak ekitaldian BEZetik salbuetsita egin diren inportazioen zenbatekoa jarri behar da (abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuko 27.etik 67.era bitarteko artikuluak).

105. BATASUN BARRUKO ESKURAPEN SALBUETSIAK: BEZaren ondorioetarako zergaren aplikazio lurraldean identifikatutako subjektu pasiboek ekitaldian egindako batasun barruko eskurapen salbuetsien zenbatekoa jarri behar da..

SALMENTA ERAGIKETAK

88tik 99ra eta  101

88 ERREGIMEN OROKORREKO ERAGIKETAK: BEZ eta, hala badagokio, baliokidetasun errekargua sartu gabe jarri behar da BEZaren erregimen orokorrari lotuta eta salbuetsi gabe dauden eragiketen batura eta aldizkako aitorpen-likidazioak aurkeztera behartzen duten erregimen berezietako edozeinetako eragiketen batura.

Zerga oinarria kalkulatzeko murrizpenak aplikatu gabe jarri behar dira datuak (adibidez: ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumagaien erregimen bereziak).

89 NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ARRANTZAREN ERREGIMEN BEREZIKO ERAGIKETAK: Gainera, subjektu pasiboak nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza erregimen berezira bildutako jardueraren bat egiten badu, erregimen berezi horretara bildutako ondasunen entregen eta zerbitzuen prestazioen zenbatekoa jarri behar du atal honetan, jasotako konpentsazioak kanpoan utzita.

90 BALIOKIDETASUN ERREKARGUAREN ERREGIMEN BEREZIKO ERAGIKETAK: Erregimen berezi horretan egindako ondasun entregen zenbatekoa jarri behar du lauki honetan, baldin eta subjektu pasiboa pertsona fisikoa edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren errenta esleipeneko erregimenean ari den entitatea bada eta baliokidetasun errekarguaren erregimen berezia aplikaziozkoa zaion txikizkako merkataritzako jardueraren bat egiten badu.

91 BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZU EMATEAK: Likidazio zergaldian EBko beste estatu partaide batzuei zuzenduriko ondasun emateen zenbatekoa jarri beharko da, Gipuzkoako araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legera egokitzen duen abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 25. artikuluan xedatutakoaren arabera. Baita ere BEZaren Erregelamenduari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuak 79. artikuluan definitzen diren batasun barruko zerbitzu prestazioei dagokien zerga oinarria.

92 KENKARI ESKUBIDEA EMATEN DUTEN ESPORTAZIOAK ETA BESTELAKO ERAGIKETA SALBUETSIAK:

Hauek jarri behar dira:

- Esportazioei eta esportazioaren pareko eragiketei dagozkien kontraprestazioen batura osoa edo, hala badagokio, aipatutako eragiketek estatu barruan dituzten balioak (abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuko 21. eta 22. artikuluak).

- Bidaiarien erregimenean egindako esportazioen ondorioz urtean egindako itzulketen zerga oinarrien zenbatekoa.

- abenduaren 102/92 Foru Dekretuak 23. eta 24. artikuluetan jasotakoaren arabera BEZetik salbuetsita dauden ondasun entregen eta zerbitzu prestazioen zenbatekoa.

- Inportazioarekin lotuta dauden eta kontraprestazioa inportazioen zerga oinarrian sartuta duten zerbitzu prestazioen zenbatekoa.

- Bidai agentzien erregimen berezia aplikatzean salbuetsita dauden zerbitzu prestazioen zenbatekoa (1992ko abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuko 143. artikulua).

93 KENKARI ESKUBIDERIK GABEKO ERAGIKETA SALBUETSIAK: Lauki honetan jarri behar da abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 20. artikuluan xedatutakoaren arabera kenkari eskubiderik ez duten eragiketa salbuetsien zenbatekoa.

94 SUBJEKTU PASIBOAREN ALDERANZKETA DAKARTEN ERAGIKETAK ( 84.Bat.2,b), c), d), e) eta f) artikulua) :

Ondoko hauek jarri behar dira:

· 84.bat.2.b artikuluan araututako urre entregak.

· 84.bat.2.c artikuluan araututako zabor materialen entregak.

· 84.bat.2.d. artikuluan araututako zerbitzuak.

· 84.bat.2.e artikuluan araututako eraikin entregak.

· 84.bat.2. f. artikuluan araututako eragiketak.

95 GAINONTZEKO LOTU GABEKO ERAGIKETAK EDO SUBJEKTU PASIBOAREN INBERTSIOA DUTEN ERAGIKETAK: Eurotan jarri behar da hemen aitortzen den zergaldian BEZari lotu gabe egin diren eragiketen zenbatekoa, baldin eta eragiketa horiek abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 68., 69. eta 70. artikuluen arabera BEZaren ezarpen eremutik kanpo eginak badira (salbu ondorengo apartatuan adierazitako eragiketak) eta kontuan izan gabe BEZaren Erregelamenduari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuak 79. artikuluan halakotzat hartuta dauden batasun barruko zerbitzu prestazioak.

96 BATASUNEKO BESTE ESTATU BATZUETAN ISNTALATU EDO MUNTATZEKO DIREN ONDASUNEN ENTREGAK: Eskura jarri aurretik instalatu edo muntatu beharreko ondasunen entregen zenbatekoa jarri behar da, betiere instalazioa beste estatu kide batzuetan amaitzen bada.Instalazioak edo muntaketak saldutako ondasunak ibilgetzea dakarrenean eta kostua ondasun entregen kontraprestazio osoaren % 15etik gorakoa denean bakarrik konputatu behar dira eragiketak.

97 ONDASUN HIGIEZINEN EZ-OHIKO ENTREGAK: Ondasun higiezinen entregak jarri behar dira, subjektu pasiboaren ohiko jarduera ez direnean.

98 EZ-OHIKO FINANTZA ERAGIKETAK: Abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak 20.bat.18 artikuluan jasotako eragiketa finantzarioak jarri behar dira, subjektu pasiboaren ohiko jarduera ez direnean.

99 INBERTSIO ONDASUNEN ENTREGAK: Abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak 108. artikuluan jasotakoaren arabera eskualdatzailearentzat inbertsio ondasunak diren ondasunen entregen zenbatekoa jarri behar da.

101 ERAGIKETA BOLUMEN OSOA: Eragiketa bolumen osoa jarri behar da, abenduaren 29ko 102/92 Foru Dekretuak 121. artikuluan jasotakoaren arabera kalkulatua.

101 = 88 + 89 + 90 + 91 + 92 + 93 + 94 + 95 + 96 - 97 - 98 - 99

EGINDAKO ETA JASOTAKO FAKTUREN LIBURUAK

EGINDAKO FAKTUREN LIBURUAK: “Lehen zki.” zutabean emandako fakturen serieko lehen zenbakia jarri behar da eta “Azken zki.” zutabean serieko azken fakturarena. Fakturen zenbakiak ekitaldian emandako fakturen BEZaren erregistro liburuan idatzita daudenak izan behar dira.

JASOTAKO FAKTUREN LIBURUAK: “Lehen zki.” zutabean emandako lehen fakturari jasotzaileak ezarritako zenbakia jarri behar da eta “Azken zki.” zutabean serieko azken fakturari ezarritakoa. Fakturen zenbakiak ekitaldian jasotako fakturen BEZaren erregistro liburuan idatzita daudenak izan behar dira.

PRORRATA BEREZIA

PRORRATA BEREZIA. X ipini behar da, kasuan kasu, prorrata bereziaren aukeratzea edo uko egitea nahi bada, BEZaren araudiaren 103.Bi artikuluak jasotakoari jarraituz.

PRORRATA ETA JARDUERA DESBERDINDUAK: Atal hau aldi berean kenkarirako eskubidea duten eragiketak eta ez dutenak egiteagatik hainbanaketaren erregela aplikatzen duten subjektu pasiboek bete behar dute, baita jarduera enpresarial edo profesionalaren sektore desberdinduetan jarduera ekonomikoak egiten dituztenek ere. BEZa arautzen duen 102/1992 Foru Dekretuko 9.1.c) artikuluan jasotzen da sektore desberdinduaren definizioa.

Egindako jarduera: Subjektu pasiboaren jarduera deskribatu behar da, edo jardueraren arloa.

EJSN: Subjektu pasiboak egindako jarduera bakoitzak Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean duen kodea jarri behar da; zerrenda www.gipuzkoa.eus-en kontsulta daiteke.

Kenkari eskubidea duten eragiketa guztien zenbatekoa: Subjektu pasiboak jarduera bakoitzean egindako ondasun entrega eta zerbitzu prestazioetatik kenkaria aplikatzeko eskubidea dutenen guztirako zenbatekoa jarri behar da. Kenkari eskubidedun eragiketen guztirako zenbatekoa kalkulatzeko ez dira kontuan hartu behar Balio Erantsiaren gaineko Zergaren 102/1992 Foru Arauaren 104. artikuluko hirugarren apartatuan aipatutakoak (aurreko puntuan aipatu dira).

Mota: Hainbanaketa orokorra aplikatzen bada, G jarri behar da; hainbanaketa berezia aplikatzen bada, aldiz, E jarri behar da.

Hainbanaketaren ehunekoa: Hainbanaketaren behin betiko ehunekoa jarri behar da, ekitaldian dena delako jardueran egindako eragiketen arabera.

Urtean jasandako BEZa: Lauki honetan jarri behar da jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidea duten ondasun eta zerbitzuak erostean ekitaldian jasan den BEZaren kuotaren zenbatekoa, hainbanaketa araua aplikatu gabe, bidezkoa denean.

ERREGIMEN BEREZIAK

Kutxa irizpidearen erregimen berezia. 107tik 110era eta 106.

KUTXA IRIZPIDEAREN ERREGIMEN BEREZIA: Kutxa irizpidearen erregimen berezia aplikatzen dutenek edo aplikagarria zaien hartzaileak direnek bete beharrekoa.

107 108 EGINDAKO ONDASUN ENTREGAK ETA ZERBITZU PRESTAZIOAK: Hemen jarri behar da BEZaren araudiko 75.artikuluak jasotzen duen sortzapenaren araua kontuan izanik, kutxa irizpidearen erregimen berezia aplikatu zaien ondasun eta zerbitzu entregekin sortu den zenbatekoa (egindako fakturen oinarriak eta kuotak).

109 110 ONDASUN ETA ZERBITZU ESKURAPENAK: Hemen jarri behar da kutxa irizpidearen erregimen berezia aplikatu zaien ondasunen eta zerbitzuen eskurapenen zenbatekoa (erregimen bereziaren aipamena duten jasotako fakturen zerga oinarriak eta kuotak).

Ondasun, artelan, zaharkin eta bilduma-gaien erregimen berezia.

(Abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 135.etik 139.era bitarteko artikuluak). Bakarrik zuzenduta dago ondasun erabiliak edo artelan, zaharkin edo bilduma-gaitzat hartzen diren ondasun higikorrak birsaltzen dituzten subjektu pasiboei, baldin eta aplikatu badute ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen berezia.

01 SALMENTA BOLUMENA, BEZa barne

Lauki honetan jarri behar da ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen berezira bilduta ekitaldian eskualdatu diren ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien kontraprestazioen batura osoa, erosketa horiek zergapetu dituzten BEZaren kuotak barne, bidezkoa denean .

02 EROSKETA BOLUMENA, BEZa barne

Lauki honetan jarri behar da ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen berezira bilduta ekitaldian egin diren ondasunen salmentei dagozkien kontraprestazioen batura osoa, salmenta horiek zergapetu dituzten BEZaren kuotak barne, hala badagokio.

03 MOZKIN MARJINA

01 eta 02 laukietan jasotako zenbatekoen arteko diferentzia jarri behar da.

04 ZERGA OINARRIA

Lauki honetan jarri behar da subjektu pasibo birsaltzaileak aplikatu eta 03 laukian jaso den mozkin marjina, marjina horri dagokion BEZaren kuota gutxituta.

Bidai agentzien erregimen berezia

(Abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 141.etik 147.era bitarteko artikuluak). Bakarrik erregimen berezi honetara bildutako subjektu pasiboentzat. Bakarrik zerga oinarria eragiketaz eragiketa zehazten dituzten subjektu pasiboek bete beharko dituzte 13 , 14 eta 15 laukiak.

13 Lauki honetan jarri behar da bezeroei kargatutako kopuru osoa, eragiketa zergapetzen duen BEZa kanpoan utzita. Ez da jarri behar abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 143. artikuluan jasotakoaren arabera BEZetik salbuetsita dauden eragiketen zenbatekoa.

14 Lauki honetan jarri behar da beste enpresari edo profesional batzuek saldu arren agentziak bidaia egiteko erosten dituen eta zuzenean bidaiarien onurarako diren ondasunen edo zerbitzu prestazioen salmenten zenbateko efektiboa, zergak barne. Ez da jarri behar salbuetsitako eragiketak egiteko erabiltzen diren ondasun edo zerbitzuen eskurapenen zenbatekoa (abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 143. artikulua).

15 Lauki honetan jarri behar da abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 145.bat artikuluan jasotakoaren arabera zehaztutako zerga oinarriaren zenbatekoa. Bakarrik zerga oinarria batera zehazten duten subjektu pasiboek bete beharko dituzte 16, 17 eta 18 laukiak.

16 Lauki honetan jarri behar da bezeroei kargatu zaien eta ekitaldian sortu diren eragiketei dagokien zenbateko osoa, BEZa barne. Ez da jarri behar abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 143. artikuluan jasotakoaren arabera BEZetik salbuetsita dauden eragiketen zenbatekoa.

17 Lauki honetan jarri behar da beste enpresari edo profesional batzuek egindako salmenten zenbateko efektibo osoa, zergak barne, baldin eta ondasun eta prestazio horiek agentziak zergaldi berean erosi, bidaia egiteko erabili eta bidaiarien onurarako badira. Ez da jarri behar salbuetsitako eragiketak egiteko erabiltzen diren ondasun edo zerbitzuen erosketen zenbatekoa (abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 143. artikulua).

18 Lauki honetan jarri behar da abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 146.bi artikuluan jasotakoaren arabera zehaztutako zerga oinarriaren zenbatekoa.

19 Lauki honetan jarri behar da ekitaldian sortutako BEZetik salbuetsitako zerbitzuen zenbatekoa, baldin eta bidai agentzien erregimen berezira bildutako subjektu pasiboek ematen badituzte abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 143. artikuluan jasotakoaren arabera.

20 Lauki honetan jarri behar da beste enpresari edo profesional batzuek egindako ondasunen eta zerbitzu prestazioen salmenten zenbateko efektiboa, baldin eta agentziak ekitaldian erosi, bidaiarien onurarako izan eta salbuetsitako eragiketak egiteko erabiltzen badira, abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 143. artikuluan jasotakoaren arabera.

 

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2018/12/19 11:26
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia