Toggle navigation
Log-in
Zerga Bidea
Global
Hizkuntzaz
Basque (Spain)
Español (España)
Hasiera
Ereduak
347 Eredua
Wiki source code of
347 Eredua
Azken aldaketa
ZERGA BIDEA
2019/11/20 16:46
Copy
Export
Print preview
View Source
Children
Content
×
Export
Office Formats
Export as PDF
Other Formats
Select the pages to export:
select all
/
none
Export as HTML
Show line numbers
{{box cssClass="floatinginfobox" title="**Contents**"}} {{toc/}} {{/box}} = **ERAGIKETAREN DATUAK** = == **__{{id name="DATOSDECLARADO"/}}Aitortzailearen datuak__** == **EZ-EGOILIARRA:** hautatu lauki hau aitortua ez denean egoiliarra Espainiako lurraldean. **IFZ:** datu hau bete behar da abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuak, identifikazio fiskaleko zenbakiari dagozkion obligazioak garatzen dituenak, VI. tituluan ezarritako erregelen arabera. Aitortua adingabea bada eta IFZ/NANrik ez badu, lauki honetan legezko ordezkariaren IFZ/NAN jarriko da. **Deiturak eta izena edo sozietate izena:** a) Pertsona fisikoen kasuan, lehen deitura, bigarren deitura eta izen osoa jarri behar dira, ordena horretan. Aitortua adingabea bada, lauki honetan haren deiturak eta izena jarriko dira. b) Pertsona juridikoen eta errentak esleitzen dituzten entitateen kasuan, entitatearen izendapen osoa edo sozietate izena jarriko da, anagramarik gabe. **Probintzia:** aitortutako pertsona egoiliarra bada Espainiako lurraldean, hautatu zerrendatik probintzia hauetako bat: 01 ARABA 02 ALBACETE 03 ALACANT 04 ALMERÍA 33 ASTURIAS 05 ÁVILA 06 BADAJOZ 07 BALEARRAK 08 BARTZELONA 09 BURGOS 10 CÁCERES 11 CÁDIZ 39 KANTABRIA 12 CASTELLÓ; 13 CIUDAD REAL 14 KORDOBA 15 A CORUÑA 16 CUENCA 17 GIRONA 18 GRANADA 19 GUADALAJARA 20 GIPUZKOA 21 HUELVA 22 HUESCA 23 JAÉN 24 LEÓN 25 LLEIDA 27 LUGO 28 MADRIL 29 MÁLAGA 30 MURTZIA 31 NAFARROA 32 OURENSE 34 PALENTZIA 35 LAS PALMAS 36 PONTEVEDRA 26 ERRIOXA 37 SALAMANCA 38 S.C. TENERIFEKOA 40 SEGOVIA 41 SEVILLA 42 SORIA 43 TARRAGONA 44 TERUEL 45 TOLEDO 46 VALENTZIA 47 VALLADOLID 48 BIZKAIA 49 ZAMORA 50 ZARAGOZA 51 CEUTA 52 MELILLA **BATASUN BARRUKO IFZ:** aitortua ez bada egoiliarra eta Batasun barruko IFZ bat eskuratu badu, jarri datua kontuan hartuta honela osatzen dela: __Herrialdea__ __Herrialde kodea__ __Zenbakia__ Alemania DE 9 karaktere numeriko Austria AT 9 karaktere alfanumeriko Belgika BE 10 karaktere numeriko Bulgaria BG 9 edo 10 karaktere numeriko Zipre CY 9 karaktere alfanumeriko Kroazia HR 11 karaktere numeriko Danimarka DK 8 karaktere numeriko Eslovakia SK 10 karaktere numeriko Eslovenia SI 8 karaktere numeriko Estonia EE 9 karaktere numeriko Finlandia FI 8 karaktere numeriko Frantzia FR 11 karaktere alfanumeriko Britainia Handia GB 5, 9 edo 12 karaktere alfanumeriko Grezia EL 9 karaktere numeriko Herbehereak NL 12 karaktere alfanumeriko Hungaria HU 8 karaktere numeriko Irlanda IE 8 karaktere alfanumeriko Italia IT 11 karaktere numeriko Letonia LV 11 karaktere numeriko Lituania LT 9 edo 12 karaktere numeriko Luxenburgo LU 8 karaktere numeriko Malta MT 8 karaktere numeriko Polonia PL 10 karaktere numeriko Portugal PT 9 karaktere numeriko Txekiar Errepublika CZ 8, 9 edo 10 karaktere numeriko Errumania RO 2tik 10era bitarteko karaktere numeriko Suedia SE 12 karaktere numeriko **EGOITZAKO HERRIALDEA:** aitortua ez bada egoiliarra eta BATASUN BARRUKO IFZ adierazi ez badu, hautatu haren egoitzako herrialdea proposatzen den zerrenda erabiliz. Zerrenda hori abenduaren 21eko 1.070/2011 Foru Aginduko III. eranskinean herrialde eta lurraldeei buruz jasotzen dena da. **ORDEZKARIA:** markatu lauki hau baldin eta aitortuaren IFZ adingabe baten ordezkariarena bada. == **__{{id name="DATOSOPERACION"/}}Eragiketaren datuak__** == **Eragiketaren gakoa: **zerrenda honetatik bat hautatu behar da: __A gakoa__: Erosketak: 3.005,06 eurotik gorako ondasun eta zerbitzu eskurapenak. __B gakoa__: Salmentak: 3.005,06 eurotik gorako ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak. __C gakoa__: 300,51 eurotik gorako kobrantzak, hirugarrenen kontura egindakoak. __D gakoa__: 3.005,06 eurotik gorako ondasun edo zerbitzu eskurapenak, entitate publikoek edozein enpresa edo lanbide jardueratik aparte egindakoak. __E gakoa__: Administrazio publikoek emandako dirulaguntzak, sorospenak eta laguntzak. (dirulaguntza, sorospen eta laguntza horiek ematen dituzten entitate publikoek bakarrik erabil dezaketen gako hau; horien hartzaileek inoiz ez). __F gakoa__: Bidaia-agentzien salmentak: bidaia-agentziek, fakturatzeko obligazioak arautzen dituen otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian jasotakoari jarraituz, emandako fakturekin dokumentatzen diren zerbitzuak. __G gakoa__. Bidaia-agentzien erosketak: bidaiariak eta haien ekipajeak airez garraiatzeko zerbitzu prestazioak, fakturatzeko obligazioak arautzen dituen otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian aipatuak. **Aseguru eragiketak:** aseguru etxeek bakarrik betetzeko. aseguru eragiketak identifikatzeko markatu behar dute lauki hau aseguru etxeek, gainerako eragiketetatik bereizita adieraziz. **Negozio-lokalaren errentamendua: **(Negozio-lokalen errentatzaileek eta errentariek bakarrik bete beharrekoa). Negozio-lokalen errentamendu eragiketak identifikatzeko markatu behar dute lauki hau errentatzaileek eta errentariek, gainerako eragiketetatik bereizita adieraziz. Gainera, errentatzaileek HIGIEZINEN ERREGISTROA apartatuan eskatzen diren datuak bete behar dituzte, aitortzen den urte naturaleko errentamendu bakoitzaren zenbateko osoa jarriz, errentamendu hori dagoeneko salmenta eragiketa batean sartu den kontuan hartu gabe. **Kutxako irizpidearen araberako eragiketa: **markatu lauki hau kutxako irizpidearen araubide berezia aplikatuta egin diren eragiketak identifikatzeko. Bereizita identifikatu behar dia. **Subjektu pasiboaren inbertsioa izan duen eragiketa: **markatu lauki hau, bereizita identifikatzeko, zer eragiketatan izan den hartzailea eragiketaren subjektu pasiboa BEZaren araudiko 84.Bat.2 artikuluaren arabera. **Aduanaz besteko gordailu araubideari lotutako eragiketa:** markatu lauki hau, bereizita identifikatzeko, aduanaz besteko gordailu araubideri lotuta dauden edo lotzekoak diren ondasunekin zerikusia izateagatik BEZetik salbuetsitako eragiketak. == **__{{id name="IMPORTESANUALES"/}}Urteko zenbatekoak__** == **Eragiketen urteko zenbatekoa:** eragiketen zenbateko osoa adierazi behar da. Aseguru etxeen kasuan, ordea, aseguru eragiketak gainerakoetatik aparte adierazi behar dira, eta negozio-lokalen errentatzaile eta errentariek ere berdin egingo dute, hau da, negozio-lokalen errentamendu eragiketak gainerakoetatik aparte adierazi behar dituzte. Zenbateko horiek dagokien hiruhilekoan banakatuko dira. Kutxako irizpidearen araubide berezira bildutako subjektu pasiboek BEZaren araudiko 75. artikuluaren arabera (egindako edo jasotako fakturak) sortu diren eragiketen zenbateko osoa jarri behar dute lauki honetan. **Ondasun higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik urtean jasotako zenbatekoa:** Dagoeneko egin diren edo egiteko dauden higiezinen eskualdaketengatik kontraprestazio gisa jasotzen diren zenbatekoak alderdi berberen artean egin litezkeen bestelako eragiketetatik bereizita adieraziko dira, BEZari lotutako entregak badira (BEZa barne). Zenbateko horiek dagokien hiruhilekoan banakatuko dira. **Kutxako irizpidea aplikatuta egindako eragiketen urteko zenbatekoa:** bai kutxako irizpidearen araubide berezira bildutako subjektu pasiboek eta bai eragiketak araubide horretan hartzen dituztenek gainerako eragiketetatik aparte adierazi behar dute araubide berezi hori aplikatu zaien eragiketen zenbatekoa. Eragiketa horien sortzapen osoak zein partzialak 37/1992 Legearen 163. terdecies artikuluan ezarritako irizpideen araberakoa izan behar du.Urtea izango da konputuko oinarria. Eragiketa hauen identifikazioa bateragarria da aseguru eragiketak eta negozio-lokalen errentamenduak identifikatzeko erarekin. == **__{{id name="IMPORTESOPERACION"/}}Eragiketaren zenbatekoak__** == **Lehen hiruhilekoaren zenbatekoa:** eragiketaren zenbatekoa, aitortzen den ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagokiona. **Bigarren hiruhilekoaren zenbatekoa:** eragiketaren zenbatekoa, aitortzen den ekitaldiko bigarren hiruhilekoari dagokiona. **Hirugarren hiruhilekoaren zenbatekoa:** eragiketaren zenbatekoa, aitortzen den ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagokiona. **Laugarren hiruhilekoaren zenbatekoa:** eragiketaren zenbatekoa, aitortzen den ekitaldiko laugarren hiruhilekoari dagokiona. == **__{{id name="IMPORTESPERCIBIDOS"/}}Higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik jasotako zenbatekoak__** == **Lehen hiruhilekoaren zenbatekoa:** ondasun higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik aitortzen den ekitaldiko lehen hiruhilekoan jaso den zenbatekoa. **Bigarren hiruhilekoaren zenbatekoa:** ondasun higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik aitortzen den ekitaldiko bigarren hiruhilekoan jaso den zenbatekoa. **Hirugarren hiruhilekoaren zenbatekoa:** ondasun higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik aitortzen den ekitaldiko hirugarren hiruhilekoan jaso den zenbatekoa. **Laugarren hiruhilekoaren zenbatekoa:** ondasun higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik aitortzen den ekitaldiko laugarren hiruhilekoan jaso den zenbatekoa. == **__{{id name="IMPORTESMETALICO"/}}Eskudirutan jasotako zenbatekoak__** == **Zenbatekoa:** eragiketan aipatutako pertsona edo entitate bakoitzetik eskudirutan jasotako zenbatekoak, 6.000 eurotik gorakoak. **Ekitaldia:** 6.000 eurotik gorako zenbatekoa eskudirutan kobratzea ekarri duten eragiketak aitortu diren ekitaldiaren lau zifrak. = **ERRENTAMENDUAREN DATUAK** = == **__{{id name="DATOSARRENDATARIO"/}}Errentariaren datuak__** == **IFZ:** ondasun higiezina errentan hartu duenaren IFZ jarri behar da. **Errentariaren deiturak eta izena edo sozietate izena:** ondasun higiezina errentan hartu duenarenak jarriko dira. == **__{{id name="DATOSARRENDAMIENTO"/}}Errentamenduaren datuak__** == **Eragiketaren zenbatekoa:** aitortzen den urte naturalean negozio-lokala errentan emateagatik lortutako zenbateko osoa adierazi behar da, kopurua zeinahi dela ere. **Probintzia:** Hurrengo zerrendatik hautatu behar da alokatutako lokalari dagokiona: 01 ARABA 02 ALBACETE 03 ALACANT 04 ALMERÍA 33 ASTURIAS 05 ÁVILA 06 BADAJOZ 07 BALEARRAK 08 BARTZELONA 09 BURGOS 10 CÁCERES 11 CÁDIZ 39 KANTABRIA 12 CASTELLÓ; 13 CIUDAD REAL 14 KORDOBA 15 A CORUÑA 16 CUENCA 17 GIRONA 18 GRANADA 19 GUADALAJARA 20 GIPUZKOA 21 HUELVA 22 HUESCA 23 JAÉN 24 LEÓN 25 LLEIDA 27 LUGO 28 MADRIL 29 MÁLAGA 30 MURTZIA 31 NAFARROA 32 OURENSE 34 PALENTZIA 35 LAS PALMAS 36 PONTEVEDRA 26 ERRIOXA 37 SALAMANCA 38 S.C. TENERIFEKOA 40 SEGOVIA 41 SEVILLA 42 SORIA 43 TARRAGONA 44 TERUEL 45 TOLEDO 46 VALENTZIA 47 VALLADOLID 48 BIZKAIA 49 ZAMORA 50 ZARAGOZA 51 CEUTA 52 MELILLA **Udalerria:** alokatutako lokalari dagokiona jarriko da. **Siglak:** proposatzen den zerrendatik hautatu behar dira alokatutako lokala kokatzen den bide motari dagozkionak. **Bidearen izena:** alokatutako lokala kokatuta dagoen bidearen izena jarriko da. **Zenbakia, eskailera, oina, atea:** alokatutako lokala kokatuta dagoen helbideari dagozkionak jarriko dira. **Katastroko erreferentzia:** alokatutako lokalari dagokiona jarriko da.