SARRERA

7/1996 Foru Arauan ezarritakoaren arabera Gipuzkoako araudia aplikatu behar duten entitate eskuratzaileetako bakoitzak aurkeztu behar du 20R eredua, egindako eragiketa bakoitzagatik. Hortaz, eskritura publikoan hainbat eragiketa jasotzen badira eta haietan eskuratzailea bat eta bakarra bada, eskuratzaile horrek komunikazio bat aurkeztu behar du eragiketa mota bakoitzeko. Orobat, hainbat eskuratzaile daudenean, bakoitzak komunikazio bat egin behar du eragiketa bakoitzeko.

Ondorengo koadroan adierazten da, ematen den eragiketa mota bakoitzean, nor den entitate eskuratzailea, eskualdatzailea, eta zein kasutan egon daitekeen eskuratutako entitatea:

ERAGIKETA MOTAESKURATZAILEAESKUALDATZAILEAESKURATUTAKOA
Irenspen bidezko bat-egiteaBereganatzaileaBereganatuaEz dago
Entitate berria eratzeko bat-egiteaBereganatzaileaBereganatuakEz dago
Bat-egite inpropioaBereganatzaileaBereganatuaEz dago
Erabateko zatiketaOnuradunakZatikatutakoaEz dago
Zatiketa partzialaOnuradunakZatikatutakoaEz dago
Zatiketa finantzarioaOnuradunaZatikatutakoaSaltzen den partizipazioarena

Aktibo nahiz pasibo osoaren lagapena

 

Aktibo eta pasiboak jasotzen dituenaAktibo eta pasiboak saltzen dituenaEz dago
Jarduera adarren ekarpenaJarduera adarra jasotzen duenaEkarpena egiten duenaEz dago
Ez diruzko ekarpen bereziaEkarpena jasotzen duenaEkarpena egiten duenaAkzio/partizipazioen kasuan bakarrik
Balore trukeaEntitatearen kontrola hartzen duenaPartizipazioak saltzen dituenaKontrola hartzen den entitatearena
Europar sozietate helbidearen aldaketaSozietateaEz dagoEz dago

Entitate eskuratzailea: sozietateen gaineko zergaren erregelamendua onartzen duen ekainaren 10eko 4/1997 Foru Dekretuak 43. artikuluan ezarritakoaren arabera komunikazioa aurkeztera behartuta dagoen entitatearen datuak adierazi behar dira.

Gainerako entitate eskuratzaileak: eragiketan esku hartu duten gainerako entitate eskuratzaileak adierazi behar dira atal honetan.

Eragiketa mota: hurrengo zerrendatik aukeratu behar da zer eragiketa egin den. Bat bakarrik aukeratu:

        1. Irenspen bidezko bat-egitea
        2. Entitate berria eratzeko bat-egitea
        3. Bat-egite inpropioa
        4. Erabateko zatiketa
        5. Zatiketa partziala
        6. Aktibo nahiz pasibo osoaren lagapenak
        7. Jarduera adarren ekarpena
        8. Ez diruzko ekarpen berezia
        9. Balore trukea
       10. Zatiketa finantzarioa  
       12. Europar sozietate baten edo europar sozietate kooperatibo baten sozietate helbidearen  aldaketa

Eskritura publikoan hainbat eragiketa jasotzen badira,  komunikazio bat aurkeztu behar da eragiketa bakoitzeko, nahiz eta entitate eskuratzailea bera izan.

Eskritura publikoa: eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren datuak adierazi behar dira. Orobat, adierazi behar da zein egunetatik aurrera dituen eragiketak kontabilitate-ondorioak

Entitate eskualdatzaileak: eragiketan parte hartu duten entitate eskualdatzaileak zerrendatu behar dira.

Eskuratutako entitateak: eskuratutako entitateren bat ageri bada eragiketan, aipatu egingo da.

Eragiketaren deskribapena: xehetasunez deskribatu behar da egindako eragiketa, eskritura publikoan, proiektuan eta merkataritza-araudiaren arabera nahitaezkoak diren bestelako agirietan jasotakoaren arabera.

Arrazoi ekonomiko balioduna: hautatu behar da zer arrazoi ekonomiko baliodun izan den eragiketa egiteko:

    1. Kudeaketa sinplifikatzea kostu administratiboak murrizteko.

    2. Kaudimena eta zorpetze-ahalmena handitzea finantza-egitura indartzeko.

    3. Egindako jarduerak arrazionalizatzea.

    4. Ahalmen handiagoa izatea kreditu-entitateekin finantzaketa-baldintza hobeak negoziatzeko (interes tasa txikiagoak...)

    5. Entitateak beste entitate batean dituen eskubide politiko eta ekonomikoak batzea.

    6. Merkatuan lehiakorragoa izatea.

    7. Bat egiten duten enpresetako baliabide material eta pertsonalen erabilera optimizatzea.

    8. Sozietatearen ondare higiezina arrisku enpresarialetik babestea.

    9. Beste sozietate batean inbertitzeko erabakiak independizatzea.

    10.  Jarduerak berregituratu eta arrazionalizatzea negozioan eraginkortasun handiagoa lortzeko.

    11.  Negozio bakoitza bereizita kudeatzea.

    12.  Jardueren espezializazio maila handitzea, teknika eta metodologia desberdinak erabiliz, salmenta politika komertzialak aplikatuz eta prezio     diferenteak ezarriz.

    13.  Jarduera mota bakoitzerako behar den finantzazioa errazago lortzea.

    14.   Beste batzuk

Erantsitako edo erantsi beharreko agiriak: markatu behar da zer modu aukeratu den nahitaezkoa den dokumentazioa aurkezteko, ekainaren 10eko 45/1997 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak, 43. artikuluan xedatutakoaren arabera.

 

BAT-EGITEAK, ZATIKETAK ETA AKTIBO ZEIN PASIBO OSOAREN LAGAPENAK

Jakinarazten den eragiketan parte hartzen duen entitate eskualdatzaile bakoitzak bete behar du atal hau.

Datu hauek adierazi behar dira: eskualdatutako ondasunenak edota entitate eskualdatzaileko bazkideek entitate eskuratzailetik jasotako partaidetzenak, proiektuan eta eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoan jasotakoaren arabera.

Enpresak berregituratzeko eragiketetan ondasunik eskualdatu ez bada, 53 laukia markatu behar da. Aktibo eta pasibo osoaren lagapenetan (6. mota), lauki hori ezin da markatu, hau da, A atala nahitaez bete behar da, eta B atala (entitate eskuratzailetik bazkideek jasotako partaidetzak) bete gabe utziko da. Gainerako eragiketetarako, B atala beti bete behar da; A atala, ordea, ez.

DIRUZKOA EZ DEN EKARPENA

Diruzkoa ez den ekarpen eragiketan parte hartzen duen entitate eskualdatzaile bakoitzak bete behar du atal hau.

Entitate eskualdatzaileak ekarpenean emandako ondasunen deskribapenari dagokionez, zein ondasun mota den hautatu behar da, eta aldi berean, elementuaren deskribapen zehatza ipiniz.

Eskualdatutako ondasun mota: 

         1. Ibilgetu ukiezina
         2. ibilgetu materiala
         3. Ondasun higiezinetako inbertsioak
         4. Taldeko enpresetan eta enpresa elkartuetan egindako epe luzeko inbertsioak
         5. Epe luzeko finantza inbertsioak
         6. Saltzeko mantendutako aktibo ez- korronteak
         7. Izakinak
         8. Taldeko enpresetan eta enpresa elkartuetan egindako epe laburreko inbertsioak
         9. Epe laburreko finantza inbertsioak
         10. Gainerakoak

BALORE TRUKEAK

Balore trukearen eragiketan parte hartzen duen eskuratutako entitate bakoitzak bete behar du atal hau.

Eskuratua izan den entitateari buruzko atal ezberdinak bete behar dira eragiketan parte hartzen duen bazkide – eskualdatzaile bakoitzagatik.

 

OINARRI EZARGARRI NEGATIBOAK, BARRUKO ETA NAZIOARTEKO ZERGAPETZE BIKOITZAREN KENKARIAK, ETA KUOTAN BATERAKO MUGA DUTEN NAHIZ EZ DUTEN KENKARIAK

Hemen adierazi behar da entitate eskualdatzailearen aplikatu gabeko zer onura fiskaletan subrogatzen den entitate eskuratzailea, sozietateen gaineko zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 97. artikuluan xedatutakoaren arabera. 

Enpresak berregituratzeko eragiketetan horrelako onura fiskalik ez badago, dagokion laukia markatu behar da.

 

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2018/11/22 10:21
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia