220 Eredua - 2017 Ekitaldia

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2018/06/06 07:43

SARRERA

220 eredua, Sozietate taldeen erregimen berezian dauden Sozietate taldeei aplikagarri zaie, kooperatibak barne, Sozietate gaineko zergaren 2/2014 Foru Arauaren VI. Tituluko VI. kapituluan araututa dagoen erregimena.

 

ENTITATE ORDEZKARIAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Taldeko entitate ordezkariaren datuak beteko dira eta ordezkari hau izango da talde fiskalaren aitorpena aurkeztu beharko duena.

Entitateak egindako jarduera nagusiaren azalpena: zergaldian eragiketa bolumen gehien izan duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat.

Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean azaltzen dira.

Taldearen langileria: bost datu mota desberdin eskatzen dira:

  • Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
  • Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
  • Lan kontratu mugagabeko oraingo ekitaldiko batez besteko plantila: lan kontratu mugagabea duten langile kopurua batu eta.baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
  • Lan kontratu mugagabeko aurreko ekitaldiko batez besteko plantila: aurreko ekitaldian lan kontratu mugagabea zuten langile kopurua batu eta baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
  • Lan kontratu mugagabeko ekitaldiko gehienezko langileria: ekitaldian zergaldiko egun guztietan gehienezko langileria, lan kontratu mugagabekoa.

 

AITORPENAREN EZAUGARRIAK ETA TALDEAREN BESTE DATU BATZUK

Sozietate taldea:  zenbakiaren eraketa

Talde zenbakia 4 digitu eta letra baten bidez, edo 5 digituz eratzen da.

Lehenengo 2 edo 3 digituak Administrazioak jakinarazitako zenbakiari dagozkio.

Azken 2 digituak erregimenaren aplikazioko lehenengo ekitaldiari dagozkio.

Letra hautazkoa da: A=Araba, B=Bizkaia, G=Gipuzkoa eta N=Nafarroa

Taldeko entitate nagusia: Gako honetan X bat jarriko da, baldin eta taldeko entitate ordezkaria eta entitate nagusia berdinak badira.

Taldeko menpeko entitatea: Gako honetan X bat jarriko da, talde horizontala izanik, entitate ordezkaria eta entitate nagusia berdina ez denean. Kasu honetan, bete beharko dira talde fiskalaren barruan ez dagoen entitate nagusiaren datuak. Era berean, taldeko entitate ordezkaria eta aurreko ekitaldian bolumen handiena duen entitatea berdina ez denean, bolumen handiena duen entitatearen IFZ ipini beharko da.

Kreditu entitateez osatutako taldea: Espainiako Bankuaren kontabilitate arauen mende dauden entitateek jarriko dute gako honetan X bat.

Kooperatibez osatutako taldea: 2/1997 Foru Arauaren erregimenaren mende dauden kooperatiba taldeek jarriko dute gako honetan X bat.

Sozietate taldea mikroenpresa bada (2/2014 F. Arauaren 13.1 artikuluaren arabera): Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak mikroenpresatzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.

Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak mikroenpresatzat hartuko dira:

    a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.

 Ustiapen ekonomikoaren definizioa,  13.4 artikukua

    “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
    enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
    48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
    sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”

    b) Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 2 milioi eurotik
    gorakoa ez izatea

    c) Batez besteko plantila 10 langile baino gutxiago izatea.

    d) Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik
    ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta
    haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza
    sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.

Sozietate taldeak enpresa txikiaren kontsiderazioa badauka (2/2014 F. Arauaren 13.2 artikuluaren arabera): Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak enpresa txikitzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.

Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:

    a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.

  Ustiapen ekonomikoaren definizioa,  13.4 artikukua

    “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
    enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
    48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
    sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”

    b) Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 10
    milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.

    c) Batez besteko plantila 50 langile baino gutxiago izatea.

    d) Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela
    zeharka, %25 edo gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko funts edo sozietateak direnean
    edo eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta
    partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.

Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa): gako honetan X bat jarriko da baldin eta taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean tributatzen badu Estatuan eta Euskal Herriko Foru Aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan.

Aitorpen osagarria: Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean.

Sozietateen zerrenda: menpeko entitateen identifikazio datuak beteko dira, taldeko entitate ordezkariaren daturik ez, automatikoki beteta agertuko bait dira.

 

INPORTATU DATUAK

Datuak inportatu daitezke bai 2016 ekitaldiko 220 eredutik eta bai taldeko entitate bakoitzaren 2017 ekitaldiko 200 eredutik.

Datuak inportatu ahal izateak ez du esan nahi taldeak datu horiek adierazi behar dituenik nahitaez 2017ko sozietateen aitorpenean talde fiskalen araudiaren arabera (2/2014 Foru Arauaren 82-100 artikuluak). Zuzenbidearekin bat etor daitezen, beti izango da inportatutako apartatuak aldatzeko aukera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren programekin betetzen diren aitorpenei dagokien datuak inportatu daitezke bakarrik.

1. Datuak 2016 ekitaldiko 220 eredutik inportatzea

Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:

  1. Aukerak leihoaren barruan, "Inportatu datuak" hautatu behar duzu. Leiho berriaren barruan “Aurreko ekitaldietako aitorpenak inportatu” aukeratu eta hurrengoa botoiari eman.
  2. Hurrengo leihoan hautatu behar da eredua, jatorrizko ekitaldia (bikoiztu nahi duzuna) eta helmugako ekitaldia.
  3. Azkenik, inportatu nahi dituzun aitorpenak hautatu eta gero Hurrengoa sakatu behar duzu. Hurrengo leihoan aitorpenak ongi inportatu direla baieztatzen da.

Aipatu behar da bakar-bakarrik honako datuak inportatu ahal izango dira, taldeko entitate bakoitzak 2016ko  220 ereduan adieraziak:

  • Taldearen zenbakia.
  • Sozietateen zerrenda (Sozietate izena, IFZ, probintzia, zein ekitalditan sartua eta jabari %).
  • Egin gabeko ezabaketak.
  • Taldearen zerga oinarri negatiboak.
  • Taldean sartu aurretik lortutako oinarri ezargarri negatiboak.
  • 2002 eta 2016 bitartean sortutako kenkariak:

          - Barruko zergapetze bikoitzagatik kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
          - Nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
          - Zergapetze bikoitzaren kenkaria (2014 ekitalditik aurrera)
          - Kuotan mugatutako kenkariak
          - Kuotan mugatu gabeko kenkariak

2. Datuak taldeko entitate bakoitzaren 2017 ekitaldiko 200 eredutik inportatzea

Taldeko entitate bakoitzak 2017ko 200 ereduan adierazitako datuak inportatu daitezke. Datuak inportatzeko, ondorengo atalera jo beharko da:

Identifikazioa – taldeko sozietateen zerrenda  eta ondoren, nahi den enpresa hautatu behar da 200etik inportatu aukeratuz.

ImportarEus.png

Programak bakar bakarrik 2017 ekitaldiko datuak inportatuko ditu, bereziki honako hauek:

  • Galdu irabazien kontuaren emaitza.
  • Zergapetze bikoitzagatik kenkaria
  • Kuotan mugatutako kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
  • Kuotan mugatu gabeko kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)

Salbuespena: 2/2014ko Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde
    fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik.
    Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:

  • Aktibo korronte berriak. 61. artikulua. (2500 eta 2615 laukiak)
  • Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)
  • I+G jarduerak. Kenkari gehigarria (3006 laukia)
  • Berrikuntza teknologikoa. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3015)
  • Finantzatzaileei dagokien I+G+b kenkaria (3028)

Datu horiek inportatuko ez direnez, kenkarien apartatuan jasota dauden jarraibideen arabera bete behar dira.

 

ZERRENDAK

  

Ordezkariak: Hemen jarri behar da zein pertsonak adierazten duten, entitate aitortzailearen legezko ordezkari gisa, aitorpen-likidazioan idatzi diren datu guztiak bat datozela merkataritza legeriak exijitutako liburu ofizialean ageri den informazioarekin.

Harremanetarako pertsona: Harremanetarako pertsona edo entitatea jarri behar da.

 

URTEKO KONTUAK

Indarrean dagoen merkatal araudiaren arabera eramandako liburu eta erregistroen datuak jarriko dira.

 

LIKIDAZIOA

Erreserbak - Murrizketa

  

Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua): 2016 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da, beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da.

   Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

   Zerga ondorioetarako ondare garbia: FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia. Jatorrizko ekitaldia
    aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.

   Gehikuntza garbia: automatikoki kalkulatuko da, 2017 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko
    ekitaldiaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori
    erreserba horietan gutxituko da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.

   Sortutako murrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketaren zenbatekoa. Automatikoki kalkulatuko du programak
    eta gehikuntza garbiaren %14 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %10 (gainontzeko entitateak) izango da. Jatorrizko
    ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, dagokion kopurua ipini behar da.

   Aurreko ekitaldietan aplikatutako murrizketaren zenbatekoa: aurreko ekitaldietan aplikatutako zenbatekoa ipini behar
    da.

   Oraingo ekitaldiko murrizketa: oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa.

   Aplikatu gabeko murrizketa: automatikoki kalkulatuko da, sortutako murrizketa eta aurreko ekitaldietan
    aplikatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da.

Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): zerga oinarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan.

   Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

   Murriztutako zuzkidura: zerga oinarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. Murrizketak
    ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko
    entitateak).

   Oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako zenbatekoa: oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako kopurua.

   Ekitaldi amaierako saldoa: automatikoki kalkulatuko da, murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruen
    artean.

    Murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruak automatikoki likidaziora eramango dira.

Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): zerga oinarria gutxituko da ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean.

   Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

   Zuzkidura/murrizketa:  erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da.

   Sortutako murrrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-
    murrizketaren  % 60 izango da.

   Gauzatutako elementua: erreserba gauzatu den elementu mota aukeratu behar da, ondoren aipatzen direnen artean, Foru
    Arauaren 53. artikuluko 2 atalean ezartzen diren baldintza eta mugekin:

  • 53 2 a) art.: Foru Araueko 61. artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten aktibo ez-korronte berriak.
  • 53.2 b) art.: Foru Araueko 65.2 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten ondare elementuak.
  • 53.2 c) art.: partaidetzen eskuratzea, baldin eta partaidetza horiek 53. artikuluko 2 c) atalean aipatzen diren  
            baldintzak betetzen badituzte.
  • 53.2 d) art.: Enpresa proiektu berrietan inbertsioa egitea, kapitaleko partaidetzen bitartez, 53. artikuluko 2 d)
            ataleko baldintzak betetzen badituzte.

   Oraingo ekitaldian gauzatutako zenbatekoa: oraingo ekitaldian gauzatutako kopurua.

   Gauzatu gabeko zenbatekoa: automatikoki kalkulatua izango da, eta murrizketa kalkulatzeko zuzkiduraren (7525 laukia)
    eta gauzatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da, baldin eta aukera 53.2 a) art. ez bada. Kasu honetan
   gauzatutako kopuruaren erdia kontutan hartuko da, araudiak dioenez, elementu hauetan egin beharreko inbertsioak,
    erreserbara eraman den kopuruaren bikoitza izan behar duelako.

Erreserbak - Integrazioa

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

Artikulua eta ez betetzearen zergatia:  azaltzen diren aukeretatik dagokiona ipiniko da ez betetzearen zergatiaren arabera.

Oinarria: sartu (integratu) behar den kopuruaren oinarria.

Interesak / Errekargua: berandutza interesak sartzea dagokionean, hauek automatikoki kalkulatuak izango dira eta horretarako hasiera eta amaierako datak ipiniz. Errekargua dagokionean, kopurua ere kalkulatua izango da, ez betetzearen zergatia “erreserbaren erabilpena” ez bada. Ez betetzearen arrazoia erreserba erabiltzeagatik izan den kasuetan, berriz, dagokion errekarguaren kopurua ipini beharko da.

Guztira: automatikoki kalkulatuko da, oinarria eta interesen edo/eta errekarguaren batura izango delarik.

Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa

(2/2014 F. Arauaren 55. eta 92. artikuluak eta bostgarren xedapen iragankorra, Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra)

 Taldearen zerga oinarriaren konpentsazioa egin ahal izango da (1121 laukia) , bai taldearen zerga oinarri negatiboekin (1123 laukia), bai taldean sartu aurretik entitate bakoitzak banaka lortutako zerga oinarri negatiboekin (1124 laukia).

Talde fiskalean sartu aurretik sozietate batek zerga oinarri negatiboak baditu (1124 laukia) eta taldean sartzeko momentuan oinarri horiek konpentsatzeko badaude, bakar-bakarrik sozietate horren banakako zerga oinarriraino konpentsatu ahal izango dira.

Taldearen zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1123 laukia)

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1123 laukia).

Taldean sartu aurretik lortutako zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1124 laukia)

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1124 laukia).

Karga tasa

Talde fiskala osatzen duten entitate guztiek karga tasa berdina edukiko dute. Orientazio modura, aplika daitezkeen karga tasak honako hauek dira:

1.- Izaera orokorrez, karga tasa %28koa da.

2.- Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluaetan definitutako mikroenpresen taldeen, edota enpresa txikien taldeen kasuan, honako karga tasa hau aplikatuko da:
- %18, Sozietate Kooperatiboak direnean eta, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren arabera, babestuta edo bereziki babestuta daudenean,  
- %24, gainerako entitateen kasuan.

3.- Kooperatiba talde babestuei eta bereziki babestuei %20 aplikatuko zaie betiere 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluen arabera, mikroenpresa edo enpresa txikiak ez badira.

4.- Herri onurakoak izendatutako fundazio eta elkarteek behar diren baldintzak betetzen badituzte apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, ezartzen duen zerga erregimena aplikatzeko, karga tasa % 10ekoa izango da.

    Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenarenan VII. Tituluan definitu eta arautzen diren Herri onurako eta herri ekimeneko kooperatibek %10eko karga tasa izango dute.                

5.- Honako entitate taldeek % 21eko karga tasa aplikatuko dute:

- Elkargo profesionalek, enpresari eta profesionalen elkarteek, ganbara ofizialek, arrantzaleen kofradiek, langileen sindikatuek eta alderdi politikoek.
- Irabazi asmorik gabeko fundazio, establezimendu, erakunde eta elkarteek, baldin eta apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, jasotzen duen zerga erregimenaz gozatzeko baldintzak betetzen ez badituzte.
- Birmoldaketa eta Berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan esandakoaren babesean eratutako enplegu  sustapenerako fondoek.
- Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.

6.- Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitate taldeek % 35 aplikatuko dute.

7.- 24/1988 Legearen arabera, balore burtsetako sozietate zuzentzaile diren entitateek % 20 aplikatuko dute.

8.- Inbertsio kolektiboko erakundeek aplikatuko duten karga tasa  % 1 izango da(46/1984 Legea eta 2/1981 Legea).

117.3 artikuluari buruzko informazio gehigarria

Eskualdatutako elementua: kontzeptu hauetako bat jarri behar da, eskualdatutako elementuaren izaera aintzat hartuta:

  1. Ibilgetu ukiezina
  2. Ibilgetu materiala
  3. Inbertsioak ondasun higiezinetan
  4. Epe luzeko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
  5. Epe luzeko inbertsio finantzarioak
  6. Epe laburreko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
  7. Epe laburreko inbertsio finantzarioak
  8. Bestelakoak

Noiz eskuratua: eskualdatutako elementua noiz eskuratu den adierazi behar da.

Noiz eskualdatua: eskualdaketa noiz egin den adierazi behar da.

Kontabilitate balio garbia: eskualdatzeko unean elementuak zuen kontabilitate balio garbia.

Eskualdatze balioa: ondare elementua eskualdatzeko zenbatekoa.

Moneta zuzenketa: 2/2014 Foru Arauak 40.9 artikuluan jasotakoa aplikatu ondoren egindako moneta zuzenketaren zenbatekoa jarriko da.

Bestelako doikuntzak: beste doikuntza batzuk egin ondoren aplikatu behar den zenbatekoa.

Kenkariak

Zergapetze bikoitzagatik kenkaria

Zergapetze bikoitzagatik aplikatzen den kenkariaren zenbatekoa jarri behar da. Honako araudia kontutan hartuta kalkulatuko da: 2/2014 FAren 60.artikulua eta 2ª xedapen gehigarria, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 FAren 19. eta 25. artikuluak (kooperatibak).

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1306 laukia).

Dena den, 2/2014 FAaren 60.5 artikuluaren arabera sortutako kenkaria bada, subjektu pasiboak sortutako kenkaria ipinita, programak kalkulatuko du oraingo ekitaldian aplikatuko dena (beti ere doitutako kuota osoa eta zergapetze bikoitzagatik oraingo ekitaldian aplikatuaren zenbatekoak kontutan hartuta).

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin.”
  • 2/2014 Foru Arauaren 58. artikuluan ezarritakoa, hau da, taldearen kuota osoa.

Bereziki babestutako kooperatiben kenkaria

Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 27.2 artikuluan eta 2. xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera kalkulatutako kenkaria jarri behar da.

Kuotan mugatutako kenkariak

 Aurreko ekitaldietatik datozen kenkarietarako, “+kenkaria” atalean sartu beharra dago. Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera.

Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1309 laukia).

    2017ko ekitaldiaren berezitasuna

    Lehen aipatu bezala, 2017 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.

    2/2014 Foru Arauaren 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta,
    beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik. Hona hemen,
    zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:

  • Aktibo korronte berriak. 61. artikulua. (2500  eta 2615 laukiak)
  • Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)

    Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2017ko ekitaldian sortutako mugatutako kenkariak
    ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behekaldean kuotan mugatuta dauden kenkari guztiak erakutsiko ditu.
    Behar diren kenkariak bete ondoren (editatu), programak guztien batura hartuko du (2594 laukia) eta zenbateko hori
    2017ko “sortutako kenkaria” laukira eramango du.

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen
        kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango
        zuen mugarekin.”
  • 2/2014 Foru Arauaren 67.1. artikuluan ezarritakoa:

            2002-2011 (biak barne) bitarteko ekitaldietako kenkarietan jarri beharreko zenbatekoak gehi, hala badagokio,
            aurreko laukietan adierazitako zenbatekoen baturak, ezin dute gainditu kuota likido positiboaren %45. 2012 eta
            2013 ekitaldietan, berriz, muga hori mantentzen da, 7/1996 Foru Arauaren arabera, ekitaldi horietan subjetktu
            pasiboa enpresa txikia ez zen kasuetan ezik, hauentzat muga %35ekoa delarik.

            2014 ekitalditik aurrera, kenkariaren muga osoa kuota likido positiboaren  %45ekoa izango da, edozein
            entitaterako.

Kuotan mugatu gabeko kenkariak

Aurreko ekitaldietatik datozen kenkarietarako, “+kenkaria” atalean sartu beharra dago.Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera.

Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1310 laukia).

    2017ko ekitaldiaren berezitasuna

     Lehen aipatu bezala, 2017 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.

     2/2014 Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta,
     beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik. Hona hemen, zehazki,
     inportatuko ez diren kenkariak:

  • I+G jarduerak. Kenkari gehigarria (3006 laukia)
  • Berrikuntza teknologikoa. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3015)
  • Finantzatzaileei dagokien I+G+b kenkaria (3028)

     Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2017ko ekitaldia sortutako mugatugabeko kenkariak
     ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behekaldean kuotan mugatugabeko kenkari guztiak erakutsiko ditu. Behar
     diren kenkariak bete ondoren (editatu), programak guztien batura hartuko du (3027 laukia) eta zenbateko hori 2017ko
     “sortutako kenkaria” laukira eramango du.

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin.”
  • Kuotan mugatu gabeko kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako kenkari mugatuen batura gutxituta ateratzen den kopurua.

GUTXIENGO ZERGA

Programak berak automatikoki kalkulatuko du 2/2014 FAaren 59.3 artikuluan arautzen den gutxiengo zerga aplikagarria gertatzen den ala ez. Gutxiengo zerga hau Sozietate gaineko Zergaren likidazioan aplikatzen den kasuetan, 1315 laukia markatuta agertuko da, eta programan likidazioaren pantailan behekaldeko eskuin aldean honako mezua azalduaz: “2/2014 FAren 59. artikuluaren arabera, GUTXIENGO  ZERGA aplikatzen da”.

 

ZERGA ALDI BEREAN ORDAINTZEA ESTATUARI, EUSKAL HERRIKO FORU ADMINISTRAZIOEI ETA NAFARROARI

Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin hitzartutako Ekonomia Itunari buruzkoak, arautzen du Estatuari eta Euskal Herriko foru administrazioei edota Nafarroako Foru Erkidegoari aldi berean tributatzea. Administrazio bakoitzari egotzi beharreko portzentajeak programak kalkulatzen ditu. Gipuzkoari egozten zaion portzentajea programak berak eramango du likidazioan dagokion laukira.

 

INPRIMATU

Programak aukera ematen du aitorpeneko zirriborroa inprimatzeko.

Programako “inprimatu” botoia sakatu eta gero aitorpena PDF artxiboaren eran sortzen da. Artxibo honetatik inprima daitezke aurretik bete diren 220 ereduaren orriak.

 

AITORPENAREN AURKEZPENA

 

Honako zergadunek bide telematikoz bakarrik aurkeztu dezakete 220 eredua:

  • Gipuzkoako araudiaren menpe daudenak.
  • Bizkaiako, Arabako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
  • Estatuko araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.

Paperean aurkeztu beharko dutenak, berriz:

  • Nafarroako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.

Aurkezteko epea

25 egun naturaleko epean aurkeztu behar da aitorpena, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera kontatuta.

Aurkezpen telematikoa

Aitorpen guztiak modu telematikoz bakarrik egin behar dira, nahitaez. Pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabilita baino ezingo dira autentikatu transmisio telematikoak. Horretarako, aitortzaileak Ogasunatarira jo behar du, bertan zerbitzu informatikoen dagokion orrian sartu, eta han dagoela berak nahi duen identifikazio sistema aukeratu.

Telematikoki egiten diren transmisio guztietan, autolikidazioaren kopia bat inprimatu daiteke, zigilu digitalaz hornitua, aurkezpena egin izana frogatzeko. Transmititu bezain pronto autolikidazioaren laburpena agertuko da “aitorpena aurkeztuta eta prozesatu gabe” izenburuarekin. Hortik 24 ordura “aitorpena aurkeztuta eta prozesatuta” moduan agertuko da.

Aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztea

Aitorpena bete ondoren, “ aurkezpena ” botoia sakatu bezain pronto transmititu beharreko fitxategia sortzen da. Programaren urratsak jarraituz Ogasunataria-ra iritsiko da. Hortik aukeratutako identifikazio sistema osatu ondoren transmititu daiteke aitorpena.

Aitorpena beste administrazio batzuetan aurkeztea (Bizkaia, Araba)

Aitorpeneko ezaugarrien atalean baterako tributazioa aukeratzen bada, Gipuzkoan aurkezteko artxiboa sortzen denean Araban eta Bizkaian aurkezteko fitxategiak ere sortzen dira.

Beste administrazioetarako fitxategiak transmititzeko, Araba edo Bizkaiko administrazioaren webgunean sartu behar da eta bertako azalpenak jarraitu.

Aitorpena "profesionalen" bidez aurkeztea

Aurkezlea aholkularitza profesional bat bada, dagokion laukian sakatu behar du, eta grabazio zenbaki sekuentzial bat sortuko da. Ondoren, aitorpena aurkezteko urratsak jarraitu behar dira Ogasunatarian sartuta.

Frogagirien aurkezpena

Aitorpen eredua onartzen duen Foru Aginduan aipatutako dokumentazioa eta, orobat, subjektu pasiboak erantsi nahi duen bestelakoa telematikoki aurkeztu behar da beti (“Gipuzkoataria” erabilita) aitorpenarekin batera (2 mega gehienez). Igorpen bat baino gehiago egin daiteke, baina betiere bakoitzerako adierazi den 2 megako mugarekin.

Autolikidazioa bidali eta gero aurkeztu ahal izango da dokumentazioa, hurrengo pausuak jarraituz:

  1. Aitorpena kontsultatu
  2. Akzioak
  3. Artxiboak erantsi:   - Dokumentuaren deskripzioa

                                               - Artxiboa erantsi

                                               - Berria

Kontsolidazio fiskaleko araubide berezian zergapetuta dauden entitate nagusiek aurkeztu behar dute, 220 ereduko likidazioarekin batera, Gipuzkoako araudian zergapetuta ez dauden edo Gipuzkoan banakako aitorpena aurkeztu behar ez duten taldeko menpeko entitateen banakako autolikidazio guztien kopia informatibo bat.

 

15/1999 LEGE ORGANIKOAREN APLIKAZIOA

Programa hau erabiliz bidaltzen diren datuak Foru Ogasunaren fitxategi informatikoetan gordeko dira zerga helburuetarako. Datu horietan sartu nahiz horiek zuzendu, deuseztatu eta haien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duzu Foru Ogasunaren aurrean, 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duen eran. Helbidea: Errotaburu pasealekua 2, Donostia.

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2023/02/23 16:26
Translated into eu_ES by ZERGA BIDEA on 2018/06/05 09:53
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia