Wiki source code of Modelo 200 - Ejercicio 2023
Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2020/05/05 07:27
Show last authors
| 1 | {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Indice**"}} |
| 2 | {{toc/}} |
| 3 | {{/box}} |
| 4 | |
| 5 | |
| 6 | = SARRERA = |
| 7 | |
| 8 | |
| 9 | 200 eredua aurkeztera behartuta daude Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudia aplikagarri zaien subjektu pasiboak, eta Ez –egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak, eta errentak egozteko araubidean dauden entitateak, atzerrian eratuak, Gipuzkoan dihardutenak) aplikagarri zaien subjektu pasiboak ere. |
| 10 | |
| 11 | |
| 12 | = ENTITATE AITORTZAILEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK = |
| 13 | |
| 14 | |
| 15 | Entitate aitortzailearen identifikazio datuak jarri behar dira. Era berean, harremanetarako pertsona, honen helbide elektronikoa eta harremaneterako telefono bat jarri behar dira. Hala ere, helbide elektroniko hau ez da erabiliko jakinarazpen elektronikoen berri emateko, irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, 39.4 artikuluan jasotzen duen eran. |
| 16 | |
| 17 | Horretarako, enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan ageri dena erabiliko da. |
| 18 | |
| 19 | = DATUAK INPORTATU = |
| 20 | |
| 21 | |
| 22 | Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da: |
| 23 | |
| 24 | 1. Zergabidea programatik** “Aitorpen berria”** sortu aukeratuko dugu eta ondoren leihoaren barruan, "Inportatu aurreko lehen ekitaldiko aitorpena” hautatu behar da. |
| 25 | 1. Hurrengo lehioan** **inportatu nahi den aitorpena aukeratuko da eta** “Inportatu” **botoiari eman. |
| 26 | |
| 27 | Aitorpen berrian agertuko dira: aitortzailearen datuak, zerrendak, merkataritza taldeko entitateak, konpentsazioak eta aurreko ekitaldietan aplikatu gabeko kenkariak. |
| 28 | |
| 29 | |
| 30 | = AITORPENAREN EZAUGARRIAK = |
| 31 | |
| 32 | == ZERGA ARAUBIDE BEREZIAK == |
| 33 | |
| 34 | |
| 35 | **(8) 3/2004 FAko zerga araubidera bildutako entitatea:** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aplikaziozkoa bazaie apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, II. tituluaren II. kapituluan ezarritako zerga araubidea. |
| 36 | |
| 37 | Aitorpenarekin batera Memoria Ekonomikoa aurkeztu behar dute 87/2004 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako edukia bertan adierazita.// //Dena den, zergaldian 30.000 euroko sarrera kopurua gainditu ez duten eta merkataritza sozietateetako partaide ez diren entitateak ez daude behartuta memoria ekonomikoa aurkeztera. Nolanahi ere, entitate horien berezko obligazioa da memoria ekonomiko hori prestatzea. |
| 38 | |
| 39 | |
| 40 | **(9) Partzialki salbuetsitako entitatea. 2/2014 FAren 12.2 eta 38 artikuluak:** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 12.2. artikuluan zerrendatuta badaude eta foru arau horren 38. artikulua aplikagarri bazaie. |
| 41 | Hauek dira artikulu horretan zerrendatzen diren subjektu pasiboak: |
| 42 | |
| 43 | 1. Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimena eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak aplikatzeko baldintzak betetzen ez dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta erakundeak. |
| 44 | 1. Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak. |
| 45 | 1. Elkargo profesionalak, enpresarien eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak. |
| 46 | 1. Enplegua sustatzeko fondoak. |
| 47 | 1. Lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren mutuak, beren araudian jasotako beharkizunak betetzen badituzte. |
| 48 | |
| 49 | **(10) BGAEak (7/1988 FA) eta pentsio fondoak (1/2002 LED):** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan zerga araubide hauetako bat aplikagarri bazaie: uztailaren 15eko 7/1988 Foru Arauak, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateen Zerga Araubideari buruzkoak, ezarritakoa, edo, bestela, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko 1/2002 Legegintzazko Errege Dekretuan jasotakoa. |
| 50 | |
| 51 | |
| 52 | **(11) Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak--:--** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko IV. kapituluan ezartzen duen zerga araubidea aplikagarri badute. |
| 53 | |
| 54 | |
| 55 | **(13) Talde zk.: **4 digitu gehi letra bat, edo 5 digitu. |
| 56 | |
| 57 | |
| 58 | **(14, 15, 77, 85) Sozietate taldeen tributazioa: **Sozietate taldeen araubidearen arabera tributatzen duten subjektu pasiboek (2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko VI. kapitulua) adierazi behar dute talde fiskalaren zenbakia zein duten eta entitate nagusia, menpekoa edo talde fiskalaren ordezkaria den. Era berean, talde fiskalaren aitorpena (220 eredua) aurkeztuko duen entitate ordezkariaren IFZ ipiniko da. |
| 59 | |
| 60 | |
| 61 | **(16) Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitatea: 2/2014** Foru Araueko 29. artikuluan arautzen dena aplikagarria zaien subjektu pasiboek jarriko dute gako honetan X bat. |
| 62 | |
| 63 | |
| 64 | **(17) Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea (2/2014 FAaren 115.1 artikulua):** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta 2/2014 FAaren 115.1 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela behin jakinarazita. Jakinarazpen horren data ere ipini beharko dute. |
| 65 | |
| 66 | |
| 67 | **(73) Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea (2/2014 FAaren 115.2 artikulua):** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta 2/2014 FAaaren 115.2 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela behin jakinarazita. Jakinarazpen horren data ere ipini beharko dute. Jakinarazpen horren data ere ipini beharko dute. |
| 68 | |
| 69 | |
| 70 | **(19) Establezimendu iraunkorra:** Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzen duten pertsona eta entitate ez-egoiliarrek jarri behar dute gako honetan X bat (16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa). |
| 71 | |
| 72 | |
| 73 | **(74) Mikroenpresa (2/2014 FAaren 13.1 artikulua): **Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian mikroenpresa izateko baldintzak betetzen baditu Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Foru Arauak 13.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. |
| 74 | |
| 75 | |
| 76 | Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak mikroenpresatzat hartuko dira: |
| 77 | |
| 78 | |
| 79 | * Ustiapen ekonomiko bat egitea. |
| 80 | |
| 81 | **Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua** |
| 82 | |
| 83 | “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.” |
| 84 | |
| 85 | * Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 2 milioi eurotik gorakoa ez izatea |
| 86 | |
| 87 | * Batez besteko plantila 10 langile baino gutxiago izatea. |
| 88 | * Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean. |
| 89 | |
| 90 | Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira. |
| 91 | |
| 92 | |
| 93 | **(75) Mikroenpresen zerga konpentsazioagatik aukera (2/2014 FAaren 32. artikulua):** Mikroenpresa izateko baldintzak beteta eta zerga konpentsazioa aukeratzen duten entitateek jarriko dute X bat gako honetan. Beraz, zerga-oinarritik kengarritzat jo ahal izango dute euren zerga-oinarri positiboaren %15, zenbaki honetan ezarritakoa aplikatu baino lehen. |
| 94 | |
| 95 | Aukera hau egiten bada, ezingo da IV. Tituluko V kapituluan arautzen diren erreserbak aplikatu . |
| 96 | |
| 97 | |
| 98 | **(20) Enpresa txikia (2/2014 FAren 13.2 art.): **Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian enpresa txikia izateko baldintzak betetzen baditu Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Foru Arauak 13.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. |
| 99 | |
| 100 | Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira: |
| 101 | |
| 102 | |
| 103 | * Ustiapen ekonomiko bat egitea. |
| 104 | |
| 105 | **Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua** |
| 106 | |
| 107 | “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.” |
| 108 | |
| 109 | * Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea. |
| 110 | * Batez besteko plantila 50 langile baino gutxiago izatea. |
| 111 | * Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean. |
| 112 | |
| 113 | Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira. |
| 114 | |
| 115 | |
| 116 | |
| 117 | **(21) Enpresa ertaina (2/2014 FAren 13.3 art.):** Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian enpresa ertaina izateko baldintzak betetzen baditu Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Foru Arauak 13.3 artikuluan xedatutakoaren arabera. |
| 118 | |
| 119 | |
| 120 | Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa ertaintzat hartuko dira: |
| 121 | |
| 122 | |
| 123 | * Ustiapen ekonomiko bat egitea. |
| 124 | |
| 125 | **Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua** |
| 126 | |
| 127 | “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.” |
| 128 | |
| 129 | * Aktiboa eez izatea 43 milioi eurotik gorakoa edo, bestela, ergiketa bolumena Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea. |
| 130 | * Batez besteko plantila 250 langile baino gutxiago izatea. |
| 131 | * Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean. |
| 132 | |
| 133 | Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira. |
| 134 | |
| 135 | |
| 136 | **(23) Meatzaritza:** 2/2014 Foru Arauak 28. artikuluan arautzen dena aplikagarri duten subjektu pasiboek jarri behar dute X bat gako honetan. |
| 137 | |
| 138 | |
| 139 | **(24) Jarduerarik gabeko entitatea:** Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan, baldin eta aitortzen den zergaldian aitorpen eredu honen galera eta irabazien kontuan zenbateko bat bera ere idatzi ez badute, aplikagarri diren kontabilitate arauen arabera kontu horretan erregistratu beharreko eragiketarik egin ez dutelako. Aurrekoa hala izanik ere, Balantzea nahitaez bete beharko dute. |
| 140 | |
| 141 | |
| 142 | **(25) Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa): **gako honetan X bat jarriko da baldin eta entitateek, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean Estatuan eta Euskal Herriko foru aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan tributatzen badute. |
| 143 | |
| 144 | |
| 145 | **(26 eta 27) Finantzetako inbertsio fondoa, eta ondasun higiezinetako inbertsio sozietatea edo ondasun higiezinetako inbertsio fondoa: **Honako entitateak direnean X bat jarriko da gako honetan (2/2014 FAren 56.4 arikulua): |
| 146 | |
| 147 | |
| 148 | * Finantzetako inbertsio fondoak, Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Legean arautuak, baldin eta exijitutako partaide kopurua gutxienez lege horren 5 artikuluan aipatzen dena bada. |
| 149 | * Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio fondoak, denak ere Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko 35/2003 Legean arautuak, baldin eta, exijitutako akziodun edo partaide kopurua gutxienez lege horren bosgarren eta bederatzigarren artikuluetako laugarren apartatuetan aipatzen dena bada, eta inbertsio kolektiboko erakunde ez-finantzarioak izanik, beren xede sozial bakarra edozein motatako ondasun higiezin hiritarretan inbertitzea bada, horiek gero errentan emateko, eta gainera, inbertsio gai diren etxebizitzak, ikasleen egoitzak eta zaharren egoitzak, batera hartuta, gutxienez aktibo osoaren 100eko 50era iristen badira. |
| 150 | * Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio fondoak, 35/2003 Legean arautuak, baldin eta b) letran aurreikusitako baldintzak betetzeaz gainera, euren jarduera etxebizitzak bakarrik sustatzea bada horiek errentan emateko. |
| 151 | * Hipoteka merkatua arautzeko fondo publikoa, Hipoteka Merkatuari buruzko martxoaren 25eko 21/1981 Legeak 25. artikuluan ezarritakoa. |
| 152 | |
| 153 | **(28) Kreditu entitatea:** Espainiako Bankuaren kontabilitate arauak bete behar dituzten entitateek jarriko dute gako honetan X bat. |
| 154 | |
| 155 | |
| 156 | **(78) Banku fundazioa:** 26/2013 legeari atxikituta dauden banku fundazio diren entitateek jarriko dute gako honetan X bat. |
| 157 | |
| 158 | |
| 159 | **(29) Aseguru entitatea:** Aseguru entitateen Kontabilitate Plana nahitaez aplikatu behar duten entitateek jarriko dute gako honetan X bat (1317/2008 ED, uztailaren 24koa). |
| 160 | |
| 161 | |
| 162 | **(30) Balore jakin batzu dauzkaten entitateak: **2/2014 Foru Arauaren 14º xedapen gehigarrian eta 13º xedapen iragankorrean arautzen dena aplikagarria zaien entitateek jarriko dute gako honetan X bat. |
| 163 | |
| 164 | |
| 165 | **(31) Kooperatiba babestua:** Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko I. kapituluaren 4. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat. |
| 166 | |
| 167 | |
| 168 | **(32) Bereziki babestutako kooperatiba:** Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko II. kapituluaren 5. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat. |
| 169 | |
| 170 | |
| 171 | **(33) Babestu gabeko kooperatiba:** Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko III. kapituluaren 11. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat. |
| 172 | |
| 173 | |
| 174 | **(79) Bigarren mailako kooperatiba:** Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, IV. tituluko 28. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat |
| 175 | |
| 176 | |
| 177 | **(34) Aitorpen osagarria:** Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean. |
| 178 | |
| 179 | |
| 180 | **(35) Aldi baterako enpresa-elkarteak:** 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko III. Kapituluan eta 75 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan. |
| 181 | |
| 182 | |
| 183 | **(36) Interes ekonomikoko espainiar elkarteak :** 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko III. Kapituluan eta 73 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan. |
| 184 | |
| 185 | |
| 186 | **(37) Interes ekonomikoko europar elkarteak:** 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko III. Kapituluan eta 74 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan. |
| 187 | |
| 188 | |
| 189 | **(38) Ondare sozietateak:** 2/2014 Foru Arauak 14 eta 32.1 eta 32.2 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan. |
| 190 | |
| 191 | |
| 192 | **(39) 2/2014 Foru Arauaren 56.3 arikuluko entitateak: **Honako entitateak direnean X bat jarriko da gako honetan: |
| 193 | |
| 194 | * Aseguru orokorreko mutuak eta gizarte aurreikuspeneko entitateak, baldin eta beren arauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta karga tasa % 0 ez denean.. |
| 195 | |
| 196 | * Elkarrekiko bermedun sozietateak eta birfinantzamendu sozietateak Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta badaude. |
| 197 | |
| 198 | * Balore eta burtsa sozietate artezkariek eta agentziek eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak ezarritakoaren arabera Bilboko Balore Burtsako legezko kide diren balore eta burtsa sozietateek eta agentziek Burtsako kide diren balore eta burtsa sozietateek eta agentziek. |
| 199 | |
| 200 | **(40) Merkataritza taldeko entitatea:** Entitateak merkataritza talde bateko kide badira Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, X bat jarri behar dute gako honetan. |
| 201 | |
| 202 | |
| 203 | **(41) Itsas garraioko enpresen araubidea:** 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko II kapituluan definitu eta arautzen den erregimen berezia aplikagarria zaien entitateek jarriko dute X bat gako honetan. |
| 204 | |
| 205 | |
| 206 | **(52) Entitate desegina eta likidatua: **Ekitaldian desegin eta likidatu diren** **entitateek jarriko dute X bat gako honetan. |
| 207 | |
| 208 | |
| 209 | **(54) Entitate desegina, likidatu gabea (enpresa berregituratzeko prozesuak): E**npresa berregituratzeko prozesu baten ondorioz, ekitaldian desegin eta likidatu gabeko** **entitateek jarriko dute X bat gako honetan, 2/2014 Foru Araueko VI Tituluko VII kapituluan arautzen den erregimen berezia aplikatzea aukeratua izana ala ez. |
| 210 | |
| 211 | |
| 212 | **(71) Kapital aldakorreko inbertsio sozietatea: **Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Legean arautuak, baldin eta exijitutako akziodun kopurua gutxienez lege horren 9 artikuluan aipatzen dena bada. |
| 213 | |
| 214 | |
| 215 | **(95) Elkarrekiko garantia sozietateak:** 2/2014 Foru Arauak 56. artikuluko 3.c) apartatuan aipatutako entitateek X bat jarriko dute gako honetan. |
| 216 | |
| 217 | |
| 218 | **(96) Eraldaketarako nekazaritza sozietatea: **Entitatea eraldaketako nekazaritza sozietatea bada, X bat jarriko du gako honetan. |
| 219 | |
| 220 | |
| 221 | **(59) Balantzeak eguneratzea FDA 1/2013: **Otsailaren 5eko 1/2013 Foru Dekretu Arauak dionaren arabera balantzeak eguneratzea erabaki duten entitateek jarriko dute X bat gako honetan. |
| 222 | |
| 223 | |
| 224 | **(80) Bazkideak egindako ekarpenak ezaugarri berezidun ondare tresna gisa kalifikatuta daudenean: **X bat jarri beharko du gako honetan, baldin eta AEE edo IET baten bazkidea bada eta egindako ekarpenak ezaugarri berezidun ondare tresna gisa kalifikatuta dituenean. |
| 225 | |
| 226 | |
| 227 | **(87) Inbertsio kolektibo itxiko entitateen sozietate kudeatzailea: **X bat jarri beharko du gako honetan, baldin eta Inbertsio kolektibo itxiko entitateen sozietate izaera badute**.** |
| 228 | |
| 229 | |
| 230 | **(12) SGZ FA 29ª XI: **Sozietate gaineko zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 legearen berrogeita batgarren xedapen iragankorraren 1. apartatuan ezarritakoaren arabera desegin ete likidatzen diren kapital aldakorreko inbertsio sozietateetako bazkideek X bat jarriko dute gako honetan. |
| 231 | |
| 232 | |
| 233 | == KONTUEN EGOERA-ORRIAK == |
| 234 | |
| 235 | |
| 236 | Balantzea eta OGAE: Erabili duen eredua markatu behar du entitateak. Kontabilitate Plan Orokorra (azaroaren 16ko 1514/2007 ED) edo Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra (azaroaren 16ko 1514/2007 ED) aplikatuta erabilitako eredua izango da. |
| 237 | |
| 238 | |
| 239 | Galdu-irabaziak: Erabili duen eredua markatu behar du entitateak. Kontabilitate Plan Orokorra (azaroaren 16ko 1514/2007 ED) edo Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra (azaroaren 16ko 1514/2007 ED) aplikatuta erabilitako eredua izango da. |
| 240 | |
| 241 | |
| 242 | == JARDUERAK == |
| 243 | |
| 244 | **~ ** |
| 245 | |
| 246 | **Entitateak egindako jarduera nagusiaren deskribapena: **Ekitaldian eragiketa bolumenik handiena sortu duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat. Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean ageri dira. |
| 247 | |
| 248 | Entitateak jarduera ekonomiko zergan altarik ez badu, “Markatu //JEZ-an altarik ez badago”// kasilan klikatu beharko du. |
| 249 | |
| 250 | |
| 251 | **Entitateko plantilla**: ondorengo datuak eskatzen dira. Bertan jartzen diren datuak eragina edukiko dute ondoren gutxiengo zergaren kalkuluan eta baita enplegua sortzeagatik sortu daitekeen kenkarian. |
| 252 | |
| 253 | |
| 254 | (6) Batez bestekoa ekitaldian (kontratu mota guztiak): enplegatuek guztira lan egin duten egun kopurua batu behar da. Baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da batez besteko plantila. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira. |
| 255 | |
| 256 | |
| 257 | (7) Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira. |
| 258 | |
| 259 | |
| 260 | (94) Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira. |
| 261 | |
| 262 | |
| 263 | (68) Lan kontratu mugagabeko oraingo ekitaldiko batez besteko plantila: lan kontratu mugagabea duten langile kopurua batu eta.baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira. |
| 264 | |
| 265 | |
| 266 | (69) Lan kontratu mugagabeko aurreko ekitaldiko batez besteko plantila: aurreko ekitaldian lan kontratu mugagabea zuten langile kopurua batu eta baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira. |
| 267 | |
| 268 | |
| 269 | (76) Lan kontratu mugagabeko ekitaldiko gehienezko langileria: ekitaldian zergaldiko egun guztietan gehienezko langileria, lan kontratu mugagabekoa. |
| 270 | |
| 271 | |
| 272 | (72) Higiezin sustapen, salerosketa edo errentamendu ekonomia jarduera: batez besteko langilegoa lanaldi osoarekin eta dedikazio esklusiboarekin: batez besteko plantila, inoren kontura enplegatuak, lanaldi osoarekin eta jarduera horretarako dedikazio esklusiboarekin. Ez dira konputatuko 2/2014 Foru Arau honetako 42. artikuluan ezarritakoaren arabera zergadunarekin lotutzat jotzen diren langileak. |
| 273 | |
| 274 | |
| 275 | 68 eta 69 laukietan ipintzen diren datuek eragina edukiko dute 2/2014 FAreko 56.3 artikuluko gutxiengo zergaren kalkuluan. |
| 276 | |
| 277 | 7 eta 94 laukietan jarritako kopuruek eragina edukiko dute enplegua sortzeagatik kalkulatzen den kenkarian. 94 laukian ipintzen den kopuruak 2545 eta 2548 laukien batura izan behar du eta 7 laukian ipintzen den kopuruak, berriz, 2546 eta 2549 laukien batura izan behar du. |
| 278 | |
| 279 | |
| 280 | = ZERRENDAK = |
| 281 | |
| 282 | == Ordezkariak == |
| 283 | |
| 284 | |
| 285 | Hemen jarri behar da zein pertsonak adierazten duten, entitate aitortzailearen legezko ordezkari gisa, aitorpen-likidazioan idatzi diren datu guztiak bat datozela merkataritza legeriak exijitutako liburu ofizialean ageri den informazioarekin. |
| 286 | |
| 287 | Harremanetarako pertsona edo entitatea jarri behar da. __Datu hauek aitorpena aurkezten den egunekoak izango dira__. |
| 288 | |
| 289 | |
| 290 | == Administratzaileak == |
| 291 | |
| 292 | |
| 293 | Entitatearen zuzendaritza, administrazioa edo kontrola daramaten pertsona fisiko zein juridikoak jarri behar dira apartatu honetan: kontseilariak, kudeatzaileak, zuzendariak, administratzaile orokorrak, eta antzekoak. __Datu hauek aitorpena aurkezten den egunekoak izango dira.__ |
| 294 | |
| 295 | |
| 296 | == Aitortzailearen zuzeneko partaidetzak beste entitate batzuetan == |
| 297 | |
| 298 | |
| 299 | __Aitortutako zergaldiaren itxiera egunean__ entitate aitortzaileak zuzenean %5eko edo hortik gorako partaidetza badu beste entitate batzuetan ~(%1ekoa edo handiagoa bigarren mailako merkatu antolatuan kotizatzen duten baloreak izanez gero), entitate horiei buruz eskatzen diren datu guztiak adierazi behar dira. |
| 300 | |
| 301 | Aitortutako zergaldiaren itxiera egunean entitate aitortzaileak beste entitate batzuenetako kapital sozialean dituen partaidetzak %5etik beherakoak badira ~(%1etik beherakoak, bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatzen duten baloreak izanez gero), laukia markatu behar da. |
| 302 | |
| 303 | |
| 304 | == Pertsona edo entitateen zuzeneko partaidetzak entitate aitortzailean == |
| 305 | |
| 306 | |
| 307 | __Aitortutako zergaldiaren itxiera egunean__ beste pertsona edo entitate batzuek %5eko edo hortik gorako partaidetza badute entitate aitortzailearen kapital sozialean ~(%1ekoa edo handiagoa bigarren mailako merkatu antolatuan kotizatzen duten baloreak izanez gero), haiei buruz eskatzen diren datu guztiak adierazi behar dira. |
| 308 | |
| 309 | Aitortutako zergaldiaren itxiera egunean entitate aitortzaileko bazkide edo partaide bakoitzak kapital sozialean dituen partaidetzak %5etik beherakoak badira ~(%1etik beherakoak, bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatzen duten baloreak izanez gero), laukia markatu behar da. |
| 310 | |
| 311 | |
| 312 | == Establezimenduak == |
| 313 | |
| 314 | |
| 315 | Entitate aitortzailearekin erlazionatuta dauden establezimendu guzti-guztiak jarri behar dira. Erlazio hori izan daiteke aitortzailea jabea delako, errentaria edo lagapenduna: |
| 316 | |
| 317 | |
| 318 | **JABEA **bada: idatzi X bat **PR siglei dagokien laukian**. |
| 319 | |
| 320 | |
| 321 | **ERRENTARIA **bada: idatzi X bat **AR siglei dagokien laukian**. Kasu honetan, errentatzailearen identifikazio datuak jarri behar dira, bai eta entitateak ordaindu dion urteko errentaren zenbatekoa ere (BEZa kanpo utzita). |
| 322 | |
| 323 | |
| 324 | **LAGAPENDUNA **bada: idatzi X bat **CE siglei dagokien laukian**. Kasu honetan, entitate aitortzaileari establezimendua INOLAKO KONTRAPRESTAZIORIK GABE laga dion pertsona edo entitatearen identifikazio datuak adierazi behar dira. |
| 325 | |
| 326 | |
| 327 | Entitate aitortzaileak ez badu inolako establezimendurik ez jabetzan, ez errentan hartua eta ez lagata, zirkunstantzia hori adierazi behar du dagokion laukian X bat jarriz. |
| 328 | |
| 329 | |
| 330 | = ERRENTEN EGOZPENA = |
| 331 | |
| 332 | == AEEak, IETak, IETEak == |
| 333 | |
| 334 | **~ ** |
| 335 | |
| 336 | Bazkideak: Ekitaldia ixteko egunean entitateko bazkide direnen artean egozpenak jasan behar dituztenak zerrendatu behar dira (bazkide egoiliarrak zein ez-egoiliarrak, edo bazkideen eskubide ekonomikoak dituzten pertsona edo entitateak). Partaidetza portzentajearen arabera adieraziko dira, goitik beherako hurrenkeran, beren identifikazio datuak eta data horretan duten partaidetza jarrita. |
| 337 | |
| 338 | |
| 339 | "**Egozgarria den zerga oinarria**" zutabean, eta hala badagokio, programak idatziko du zer portzentaje egozten zaion oinarri ezargarritik bazkideari edo bazkidearen eskubide ekonomikoak dituen pertsonari. |
| 340 | |
| 341 | |
| 342 | |
| 343 | **Oinarri ezargarrietatik eta gainerako likidazio kontzeptuetatik egotzi beharreko portzentajea** |
| 344 | |
| 345 | |
| 346 | Aitortzaileak emandako datuetatik abiatuta, programak kalkulatuko du zer egozpen portzentaje dagokien zerga oinarrietatik eta gainerako likidazio kontzeptuetatik entitateko bazkideei edo bazkideen eskubide ekonomikoak dituzten pertsonei, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo egoiliarrak direnean. |
| 347 | |
| 348 | |
| 349 | Entitate aitortzailea interes ekonomikoko talde egoiliarra denean, egozpen portzentajea bazkide egoiliarrei dagokiena izango da. |
| 350 | |
| 351 | |
| 352 | Entitate aitortzailea aldi baterako enpresa-elkarte bat bada eta 2/2014 Foru Arauaren 75. artikuluan aipatzen den erregistro berezian izena emanda badago, egozpen portzentajea bertako kide diren enpresa egoiliarrei dagokiena izango da. |
| 353 | |
| 354 | |
| 355 | Entitate aitortzailea interes ekonomikoko talde europarra denean, ez da inolako kalkulurik egin behar. Egozpen portzentajea programak kalkulatu behar duenean, portzentaje hori sozietatearen estatutuetan ezarritako proportziotik aterako da, eta halakorik ez badago, egozpena jasan behar duten pertsonek kapital sozialean duten partaidetzaren arabera kalkulatuko da, aitortzen duen entitatearen zergaldiko azken egunean bazkide egoiliar izatea aintzat hartuta. |
| 356 | |
| 357 | |
| 358 | Egozpen portzentajea zenbaki oso bat ez denean, bi zenbaki hamartar idatziko dira. |
| 359 | |
| 360 | |
| 361 | |
| 362 | **Hobariak eta kenkariak (kalkulu oinarria)** |
| 363 | |
| 364 | |
| 365 | Apartatu honetako “Guztira” zutabean kenkari eta hobarien kalkulu oinarrien zenbateko osoa adierazi behar da. Apartatu honetako “Egozgarriak“ zutabeko laukietan, programak adieraziko du zenbatekoa den entitate aitortzaileak egozten dituen kenkari eta hobarien kalkulu oinarria programak berak kalkulatutako egozpen portzentajearen arabera. Entitate aitortzailea interes ekonomiko talde europarra denean, programak ez du kalkulurik egingo "Egozgarriak" zutabean eskatzen diren datuak betetzeko. |
| 366 | |
| 367 | |
| 368 | |
| 369 | **Entitateak izan dituen atxikipenak eta kontura egindako ordainketak** |
| 370 | |
| 371 | |
| 372 | Apartatu honetako "Guztira" zutabean adierazi behar da entitateak izan dituen atxikipenen eta kontura egindako ordainketen zenbateko osoa. Apartatu honetako “Egozgarriak” zutabeko laukietan, programak adieraziko du zenbatekoak izan diren entitate aitortzaileak egozten dituen atxikipenak eta konturako ordainketak, programak berak kalkulatutako egozpen portzentajearen arabera. Entitate aitortzailea interes ekonomiko talde europarra denean, programak ez du kalkulurik egingo "Egozgarriak" zutabean eskatzen diren datuak betetzeko. |
| 373 | |
| 374 | |
| 375 | |
| 376 | **Erreserben kontura banatutako dibidendu eta partaidetzak.** |
| 377 | |
| 378 | |
| 379 | Apartatu honetan adierazi beharreko informazioa emango da baldin eta aitortzen den zergaldian horretarako araututa dauden kasuak gertatu badira (entitatearen dibidenduak eta mozkin-partaidetzak banatzea). Bereizita adierazi behar da informazioa: batetik, entitate aitortzailea araubide orokorrean egon den ekitaldietatik datozenak eta, bestetik, entitate aitortzailea araubide bereziaren menpe egon den ekitaldietatik datozenak. Hori guztia, 2/2014 Foru Arauak 73.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. |
| 380 | |
| 381 | |
| 382 | = URTEKO KONTUAK = |
| 383 | |
| 384 | |
| 385 | Urteko kontuak bete daitezke, __datuak eskuz sartuz__ edo __kontabilitate datuak inportatuz__ fitxategi baten bidez. |
| 386 | |
| 387 | Oro har, laguntza-programak ez du zenbateko negatiborik onartzen balantzearen, galera eta irabazien kontuaren eta ondare garbiaren aldaketen egoera-orriaren laukietan. Zenbatekoak zeinu positiboarekin betetzen dira, eta programaren eragiketan bertan batura edo kenketa izaera ematen zaio, dagokion kontzeptuaren arabera. |
| 388 | |
| 389 | Salbuespen gisa, zenbateko negatiboa onartzen dute urteko kontuen egoera-orrietan batzuetan batura eta beste batzuetan kenketa izan dezaketen partidek. |
| 390 | |
| 391 | |
| 392 | == Nola bete == |
| 393 | |
| 394 | |
| 395 | Aurrenik Galera-Irabaziak betetzea gomendatzen da, atal honen emaitzak gainerako kontuak baldintzatzen ditu-eta. |
| 396 | |
| 397 | |
| 398 | Urteko kontuek atal hauek dituzte: |
| 399 | |
| 400 | |
| 401 | * Galera-Irabaziak: lehen bete behar den atala. |
| 402 | |
| 403 | * Balantzea. bi atal hauek osatuta: |
| 404 | ** Aktiboa, guztira |
| 405 | ** Pasiboa, guztira. Ondare Garbia betetzean kontuan izan behar dira: |
| 406 | *** Ekitaldiko emaitza kontuan agertzen den zenbatekoa aurrenik betetako Galera-Irabazien kontutik dator. Zenbateko hori aldatzeko, balantzeko kontu bereko goitibehera ireki behar da. |
| 407 | *** Kolore urdinez ageri diren kontu guztiak honela bete behar dira: |
| 408 | **** Klikatu kontuaren gainean, eta Ondare Garbiaren aldaketen egoera-orria zabalduko da (OGAE). |
| 409 | **** Beharrezko eremuak bete. |
| 410 | **** Zutabearen bukaerako zenbatekoa (Guztira) Balantzeko Ondare Garbira eramango du zuzenean programak, eta dagokion laukian ipiniko du. |
| 411 | |
| 412 | * Bete Emaitzen banaketa atala. |
| 413 | * Beharrezkoa denean (Merkataritza Erregistroan urteko kontu-gordailuaren eredu arrunta edo eredu laburtua aurkezten denean), "Kontabilizatutako sarrerak eta gastuak, guztira" atala bete behar du entitateak. Programak automatikoki eramango du emaitza ondare garbiaren aldaketen egoera-orrira, eta dagokion laukian ipiniko du. |
| 414 | * Ondare garbiaren aldaketen egoera-orrian __kontsultatzeko moduan__ izango da taula, 3. puntuan bete baitira eremuak (aldaketak egiteko, 3. puntura jo behar da). |
| 415 | * Eragiketa bolunema: Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran kalkulatutako eragiketa bolumena adierazi behar da. |
| 416 | |
| 417 | == Inportatu kontuen fitxategia == |
| 418 | |
| 419 | |
| 420 | Aukera dago kontabilitate datuak inportatu eta aitorpenean sartzea. Horretarako, kontabilitate alorreko informazioa biltzen duen fitxategia hautatu behar duzu. |
| 421 | |
| 422 | Pertsonal espezializatuak sortutako fitxategia izan behar da, Departamentu honek emandako zehaztasun teknikoen araberakoa. **__Zehaztasun teknikoak__** hauek zergen **__webgunean__** argitaratuta daude, 2023ko sozietate gaineko zergaren kanpainaren nobedadeen atalean. |
| 423 | |
| 424 | = KONTABILITATEZ KANPOKO DOIKETAK = |
| 425 | |
| 426 | |
| 427 | “KONTABILITATEZ KANPOKO DOIKETAK” apartatua osatzen duten laukiak Sozietateen gaineko Zergaren oinarri ezargarria zenbatespen objektiboaren erregimenean kalkulatzeko erabiltzen dira. Kontabilitate emaitzari Zergaren 2/2014 Foru Arauaren prezeptuak aplikatuz egiten da zuzenketa, aipatutako foru arauaren 15.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hortaz, Kontabilitate Emaitzari aplikatu beharreko gehikuntzak edo gutxipenak adierazi behar dira lauki horietan, aitortzen den zergaldiko oinarri ezargarria kalkulatzeko. |
| 428 | |
| 429 | |
| 430 | Hona hemen, orientabide modura, kontabilitate emaitzen zuzenketak betetzera behartzen duten legezko prezeptuak: |
| 431 | |
| 432 | |
| 433 | * **Sozietateen gaineko zerga:** 2/2014 Foru Arauaren 31. artikuluko 1 apartatuaren b) letra. |
| 434 | |
| 435 | * **Amortizazioak:** 2/2014 Foru Arauaren 16, 17, 19, 20 eta 21. artikuluak. |
| 436 | |
| 437 | * **Mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainak (amortizazio libre eta azkartua): **2/2014 Foru Arauaren 21. artikulua. |
| 438 | |
| 439 | * **Aparteko amortizazio azkartua: **5/2020 FDA 12.artikulua. |
| 440 | * **Aparteko amortizazio askatasuna: **11/2020 FDA 8. artikulua eta 1/2022 FDA 7. Artikulua. |
| 441 | * **Finantza errentamendua:** 2/2014 Foru Arauaren 18. artikulua. |
| 442 | |
| 443 | * **Ondare elementuen balio narriadurak sortutako galera: **2/2014 Foru Arauaren 22 artikulua. |
| 444 | |
| 445 | * **Kaudimen gabezietarako kredituen narriadurak sortutako galera **mikroenpresak**, **enpresa txikiak eta ertainak: 2/2014 Foru Arauaren 22. artikulua. |
| 446 | |
| 447 | * **Finantza gastuen kengarritasuna mugatzeagatik doikuntza: **2/2014 FAren 25.bis artikulua. |
| 448 | |
| 449 | * **Zergan kenkaridunak ez diren hornidurak: **2/2014 Foru Arauaren 26 artikulua. |
| 450 | |
| 451 | * **Zergan kenkaridunak ez diren gastuak/ Tributatu duten errenta positiboen konpentsazioa: **2/2014 FA 31 bis artikulua. |
| 452 | * **Zergan kenkaridunak ez diren gastuak/ Tributatu duten EI-en errenta positiboen konpentsazioa: **16/2014 FA 18 artikulua. |
| 453 | * **Zergan kenkaridunak ez diren gastuak: **2/2014 Foru Arauaren 31. artikulua. |
| 454 | * **Jarduera ekonomikoetan erabilitako lokalen alokairuaren errentan adostutako beherapenak:** 2/2021 FDA 2. artikulua. |
| 455 | |
| 456 | * **Merkatuko balio normalaren aplikazioa: **2/2014 Foru Arauaren 40, 41, 42, 49. eta 50. artikuluak. |
| 457 | |
| 458 | * **Errentak zuzentzea monetaren balio galeragatik: **2/2014 Foru Arauaren 40.9 artikulua. |
| 459 | |
| 460 | * **Kita edo itxaronaldien eragiketen ondorioz sortutako errentengatik doikuntzak: **2/2014 FAren 54.10 artikulua. |
| 461 | |
| 462 | * **Salbuespena dibidenduen eta mozkin partaidetzen gaineko zergapetze bikoitzarengatik: **2/2014 Foru Arauaren 33. artikulua eta 2/1997 Foru Arauaren 25. artikulua. |
| 463 | |
| 464 | * **Salbuespena entitateen partaidetza eskualdatuz lortutako errenten zergapetze bikoitzarengatik: **2/2014 Foru Arauaren 34. artikulua. |
| 465 | |
| 466 | * **Salbuespena establezimendu iraunkorrek lortutako errentarengatik**: 2/2014 Foru Arauaren 35. artikulua. |
| 467 | * **Sarreren eta gastuen denborazko egozpena: **2/2014 Foru Arauaren 54. artikulua. |
| 468 | |
| 469 | * **Azpikapitalizazioa: **2/2014 Foru Arauaren 47. artikulua. |
| 470 | |
| 471 | * **Berrinbertsioaren salbuespena (2/2014 FA aren 36. artikulua eta 2º xedapen iragankorra): **Atal hau 36. artikuluan jasotako beharkizunak betetzen direnean, bai aparteko mozkinak berinbertitzeagatik edo berinbertsioaren onura galtzeagatik. |
| 472 | |
| 473 | * **Jabetza intelektualetik edo industrialetik datozen sarreren murrizketa: **2/2014 Foru Arauaren 37. artikulua. |
| 474 | |
| 475 | * **Itsas garraioko enpresen araubidea**: 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko II kapituluan arautzen den erregimen berezia aplikagarria aukeratu egin badute. |
| 476 | |
| 477 | * **Errenten egozpena (AEE, IET, AIETE): **2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko II kapitulua. |
| 478 | |
| 479 | * **Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak: **2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko IV kapitulua. |
| 480 | |
| 481 | * **Ondasun eta eskubideen balorazioa. Berregituratze eragiketen araubide berezia: **2/2014 Foru Arauaren VII. tituluko VI. kapitulua. |
| 482 | |
| 483 | * **Meatzaritza eta hidrokarburoak (agortze faktorea):** 2/2014 Foru Arauaren 28 eta 29. artikuluak. |
| 484 | |
| 485 | * **Balore jakin batzu dauzkaten entitateak: **2/2014 Foru Arauaren 14º xedapen gehigarria. |
| 486 | |
| 487 | * **Partzialki salbuetsitako entitateen zerga araubidea: **2/2014 Foru Arauaren 32.3 eta 38 artikuluak. |
| 488 | |
| 489 | * **Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga araubidea: **3/2004 Foru Araua. |
| 490 | |
| 491 | * **Kooperatibak: nahitaezko erreserba fondorako zuzkiduraren %50:** Legean edo estatutuetan hala ezarrita egoteagatik, kooperatibek nahitaezko erreserba fondorako ematen duten zenbatekoaren %50 adierazi behar da apartatu honetan, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 16.2 artikuluan jasotakoaren arabera. |
| 492 | |
| 493 | * **Lehen aplikazioaren doikuntzak (45/1997 Foru Dekretuaren hamaikagarren xedapen iragankorra):** |
| 494 | ** Lehendabizi aplikatzekoa den doiketaren saldoaren zenbateko osoa 2008ko oinarri ezargarrian integratzea aukeratu zuten subjektu pasiboek ez dute beste zuzenketa bat egin beharrik. |
| 495 | ** Doiketak aipatutako xedapen gehigarriaren 2. puntuaren arabera aplikatzea erabaki zuten entitateek, aldiz, ekitaldiko oinarri ezargarrian integratu behar dituzte Kontabilitate Plan Orokor berriaren arabera sortutako gastu eta sarrerei dagozkien abonuak edo karguak. |
| 496 | |
| 497 | * **Balio gehikuntza garbiaren kontabilitateko amortizazioaren eta amortizazio fiskalaren arteko diferentzia, balantzeen eguneratzea FDA 1/2013: **1/2013 Foru Dekretu Arauaren 9.1 artikulua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa. |
| 498 | |
| 499 | * **Eguneratutako ondare elementuen balio narriadura, balantzeen eguneratzea FDA 1/2013: **1/2013 Foru Dekretu Arauaren 9.2 artikulua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa. |
| 500 | |
| 501 | * **Eguneratutako ondare elementuen eskualdaketan izandako galerak, balantzeen eguneratzea FDA 1/2013: **1/2013 Foru Dekretu Arauaren 9.2 artikulua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa. |
| 502 | |
| 503 | * Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea**: **Subjektu pasiboek 2/2014 FAaren 115.1 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela jakinarazi dutenek. |
| 504 | |
| 505 | * **Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea: **Subjektu pasiboek** **2/2014 FAaren 115.2 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela jakinarazi dutenak. |
| 506 | |
| 507 | * **Tokiko zerbitzu publikoak emateagatik eratorritako errentak**: 2/2014 FAaren 39.1 artikulua. |
| 508 | |
| 509 | * **Partaidetza maileguak emateagatik lortutako errentak** :2/2014 FAaren 39.3 artikulua. |
| 510 | |
| 511 | * **Bestelako zuzenketak: **Gako hauetan kontabilitate emaitzaren beste zuzenketa batzuei dagozkien zenbatekoak adieraziko dira, hain zuzen ere, zerrenda honetan orientabide modura azaldu diren zuzenketen gakoetan sartu ezin daitezkeenak. |
| 512 | |
| 513 | = Aparteko mozkinen berrinbertsioari buruzko informazioa = |
| 514 | |
| 515 | **~ ** |
| 516 | |
| 517 | Aparteko mozkinen berrinbertsioari buruzko informazio gehigarria ipini behar da berrinbertsioaren salbuespena aplikatutako elementuei buruzkoa. |
| 518 | |
| 519 | **Besterentzako data: **elementuaren salmenta egin den data. |
| 520 | |
| 521 | **Berrinbertitzeko konpromisoa:** hemen adierazi behar da salmentan edo besterentzean lortutako zenbateko osotik entitatea zenbateko berrinbertsio egitera konprometitzen den 2/2014 Foru Arauak 36. artikuluan ezarritako baldintza eta epeetan. |
| 522 | |
| 523 | **Aurreko ekitaldiak:** aurreko ekitaldietan egindako eskurapenen zenbatekotik aparteko mozkinen berrinbertsiorako erabili den kopurua adierazi behar da. |
| 524 | |
| 525 | **2023 ekitaldia:** 2023ko ekitaldian egindako eskurapenen zenbatekotik aparteko mozkinen berrinbertsiorako erabili den kopurua adierazi behar da. |
| 526 | |
| 527 | = Errebalorizazio erreserbaren informazio gehigarria FDA 1/2013 = |
| 528 | |
| 529 | **~ ** |
| 530 | |
| 531 | Otsailaren 5ean onartutako 1/2013// Foru Dekretu Arauaren arabera, e//ntitateak balantzeen eguneratzea aukeratu bazuen, eta 2023ko ekitaldi honetan ez badu errebalorizazio erreserba kontuan aplikaziorik egin, 2457 laukia markatu beharko du. Aplikaziorik egin badu, aldiz, errebalorizazio erreserbaren hasierako zuzkidura zenbatekoa izan den jarri beharko du, eta baita aipatutako kontu erreserban eginiko aplikazioena ere. |
| 532 | |
| 533 | = Merkataritza taldearen informazioa = |
| 534 | |
| 535 | |
| 536 | Entitate aitortzailea merkataritza-talde bateko kide denean bete beharko da atal hau, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera. Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera, talde bat dagoela ulertuko da sozietate batek, zuzenean edo zeharka, beste baten edo batzuen kontrola duenean edo izan dezaketenean. |
| 537 | |
| 538 | |
| 539 | Merkataritza-talde bateko kide izateko baldintzak betetzen badira, merkataritza-taldeari berari dagozkion magnitude batzuk bete beharko dira (eragiketa-bolumena, aktiboa eta plantillaren batez bestekoa), baita taldeko erakunde guztien zerrenda ere. |
| 540 | \\Adierazi beharreko magnitudeak taldeko erakundeen zenbateko bateratuei dagozkienak dira. |
| 541 | \\Merkataritzako araudiak kontsolidazioa egiteko betebeharretik salbuesten duen kasuetan, ipini beharreko zenbatekoak taldeko erakundeen agregatuak izango dira. |
| 542 | \\Era berean, taldeko erakunde nagusiaren IFZ jaso beharko da, eta horretarako eremu berezi bat du. |
| 543 | |
| 544 | |
| 545 | = LIKIDAZIOA = |
| 546 | |
| 547 | |
| 548 | == Likidazioa == |
| 549 | |
| 550 | |
| 551 | **Mikroenpresen zerga konpentsazioa**: Mikroenpresa izateko baldintzak bete eta FAaren 32.4 artikuluan arautzen den zerga konpentsazioa aukeratzen duten entitateei aplikatuko zaie (2023 ekitaldian %15ekoa da). Horretarako aitorpeneko ezaugarrien atalean 74 eta 75 laukiak markatuta egon behar dira eta konpentsazioaren zenbatekoa programak berak kalkulatuko du automatikoki. |
| 552 | |
| 553 | |
| 554 | **__Erreserbak – Murrizketa__** |
| 555 | |
| 556 | |
| 557 | **Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua):** 2022 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da, beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da. |
| 558 | |
| 559 | |
| 560 | //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia. |
| 561 | |
| 562 | //Zerga ondorioetarako ondare garbia: //FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko. |
| 563 | |
| 564 | //Gehikuntza garbia//: automatikoki kalkulatuko da, 2023 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko ekitaldiaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori erreserba horietan gutxituko da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko |
| 565 | |
| 566 | //Sortutako murrizketa: zerga oinarrian// sortutako murrizketaren zenbatekoa ipini beharko da. Programak berak egiaztatuko du zenbateko hauek araudian adierazten diren mugak gainditzen ez dituela. Muga hori, orokorrean gehikuntza garbiaren %15-a izango da eta mikroenpresa edo enpresa txikien kasuan, gehikuntza garbiaren %20-a. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, dagokion kopurua ipini behar da. |
| 567 | |
| 568 | //Aurreko ekitaldietan aplikatutako murrizketaren zenbatekoa~:// aurreko ekitaldietan aplikatutako zenbatekoa ipini behar da, |
| 569 | |
| 570 | //Oraingo ekitaldiko murrizketa: //oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa. |
| 571 | |
| 572 | //Aplikatu gabeko murrizketa: //automatikoki kalkulatuko da, sortutako murrizketa eta aurreko ekitaldietan aplikatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da. |
| 573 | |
| 574 | |
| 575 | **Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): **zerga oinarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan. |
| 576 | |
| 577 | |
| 578 | //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia. |
| 579 | |
| 580 | //Murriztutako zuzkidura//: zerga oinarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. __Orokorrean__, murrizketak ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko entitateak). |
| 581 | |
| 582 | //Oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako zenbatekoa//: oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako kopurua. |
| 583 | |
| 584 | //Ekitaldi amaierako saldoa//: automatikoki kalkulatuko da, murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruen artean. |
| 585 | |
| 586 | Murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruak automatikoki likidaziora eramango dira. |
| 587 | |
| 588 | |
| 589 | **Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): **zerga oinarria gutxituko** **da** **ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean. |
| 590 | |
| 591 | |
| 592 | //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia. |
| 593 | |
| 594 | //Zuzkidura/murrizketa: // erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da. |
| 595 | |
| 596 | //Sortutako murrrizketa~:// oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-murrizketaren % 60 izango da. |
| 597 | |
| 598 | //Gauzatutako elementua~:// erreserba gauzatu den elementu mota aukeratu behar da, ondoren aipatzen direnen artean, Foru Arauaren 53. artikuluko 2 atalean ezartzen diren baldintza eta mugekin: |
| 599 | |
| 600 | |
| 601 | * 53 2 a) art.: Foru Araueko 61. artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten aktibo ez-korronte berriak. |
| 602 | * 53.2 b) art.: Foru Araueko 65.2 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten ondare elementuak. |
| 603 | * 53.2 c) art.: partaidetzen eskuratzea, baldin eta partaidetza horiek 53. artikuluko 2 c) atalean aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte. |
| 604 | * 53.2 d) art.: Enpresa proiektu berrietan inbertsioa egitea, kapitaleko partaidetzen bitartez, 53. artikuluko 2 d) ataleko baldintzak betetzen badituzte. |
| 605 | |
| 606 | //Oraingo ekitaldian gauzatutako zenbatekoa: //oraingo ekitaldian gauzatutako kopurua//.// |
| 607 | |
| 608 | //Gauzatu gabeko zenbatekoa: //automatikoki kalkulatua izango da, eta murrizketa kalkulatzeko zuzkiduraren (7525 laukia) eta gauzatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da, baldin eta aukera __53.2 a) art__. ez bada. Kasu honetan __gauzatutako kopuruaren erdia__ kontutan hartuko da, araudiak dioenez, elementu hauetan egin beharreko inbertsioak, erreserbara eraman den kopuruaren bikoitza izan behar duelako. |
| 609 | |
| 610 | |
| 611 | **__Erreserbak – Integrazioa__** |
| 612 | |
| 613 | |
| 614 | //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia. |
| 615 | |
| 616 | //Artikulua eta ez betetzearen zergatia: // azaltzen diren aukeretatik dagokiona ipiniko da ez betetzearen zergatiaren arabera. |
| 617 | |
| 618 | //Oinarria//: sartu (integratu) behar den kopuruaren oinarria. |
| 619 | |
| 620 | //Interesak / Errekargua//: berandutza interesak sartzea dagokionean, hauek automatikoki kalkulatuak izango dira eta horretarako hasiera eta amaierako datak ipiniz. Errekargua dagokionean, kopurua ere kalkulatua izango da, ez betetzearen zergatia “erreserbaren erabilpena” ez bada. Ez betetzearen arrazoia erreserba erabiltzeagatik izan den kasuetan, berriz, dagokion errekarguaren kopurua ipini beharko da. |
| 621 | |
| 622 | //Guztira//: automatikoki kalkulatuko da, oinarria eta interesen edo/eta errekarguaren batura izango delarik. |
| 623 | |
| 624 | |
| 625 | **Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa:** 2/2014 Foru Arauaren 55. artikulua eta bostgarren eta hogeitabostgarren xedapen iragankorra, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra. Ekitaldiko** **aurretiko oinarri ezargarria positiboa denean bakarrik konpentsatu daiteke. |
| 626 | |
| 627 | |
| 628 | **Kita edo itxadonaldien eragiketen ondorioz sortutako errentengatik doikuntzak 54.10 artikuluan ez daudenak:** 2/2014 Foru Arauaren 55. Artikuluaren arabera, zerga oinarria konpentsatu ahal izango da aurreko ekitaldietako zerga oinarri negatiboekin, baina muga batzuekin. Hala ere, zerga oinarri negatiboen konpentsazioak duen muga ez da aplikagarria izango zergadunaren hartzekodunekin adostutako kitei edo itxaronaldiei dagozkien errenten zenbatekoan. Horregatik, errenta hauen zenbatekoa adierazi beharko da 1573 kasilan, informazio moduan soilik, eta programak zenbateko hori ez du mugarako kontutan hartuko. |
| 629 | |
| 630 | |
| 631 | **Karga tasak: **hona hemen, orientabide modura, aplikatu daitezkeen karga tasak: |
| 632 | |
| 633 | **1.- Oro har, %24.** |
| 634 | |
| 635 | **2.- Mikroenpresa, enpresa txikiak **badira (sozietateen gaineko zergaren 2/2014 Foru Arauak 14..1 eta 14.2 artikuluetan definitutako eran), |
| 636 | |
| 637 | - **%18**, sozietate kooperatiba babestuak direnean edo babes berezia dutenean, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 26.2 artikuluan jasotakoaren arabera. |
| 638 | |
| 639 | - **%20**, gainerako entitateentzat. |
| 640 | |
| 641 | **3.- **Gainerako Sozietate kooperatiba babestuak edo bereziki babestutakoak, **%20**ko tasa** **aplikatzen zaie. |
| 642 | |
| 643 | 4.- **Herri onurakotzat hartutako fundazio eta elkarteak, herri onurako kooperatibak eta gizarte ekimeneko kooperatibak **direnean, **%10 **aplikatzen da 3/2004 Foru Arauak ezarritako araubidera biltzeko beharkizunak betetzen badituzte. |
| 644 | |
| 645 | **5.- **Honako entitateak direnean **%19** aplikatzen da: |
| 646 | |
| 647 | * Aseguru orokorren mutuak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateak, hurrengo 8. idatz-zatiko tasa aplikatzen ez bazaie, eta lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren mutuak, beren araudian jasotako beharkizunak betetzen badituzte. |
| 648 | * Elkarrekiko bermedun sozietateak eta birfinkapeneko sozietateak, Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta badaude. |
| 649 | * Elkargo profesionalak, enpresarien eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak. |
| 650 | * Irabazi asmorik gabeko entitateak, 3/2004 Foru Arauan ezarritako erregimena aplikagarri ez zaienean. |
| 651 | * Enplegua sustatzeko fondoak |
| 652 | * Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak. |
| 653 | * Balore eta burtsa sozietate eta agentziak, baldin eta legez Bilboko Balore Burtsako kide badira, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak ezarritakoaren arabera. |
| 654 | |
| 655 | **6.- **Hidrokarburoen ikerketan eta ustiaketan jarduten duten entitateek **%31** aplikatzen dute. |
| 656 | |
| 657 | **7. **- Inbertsio kolektiboko erakundeek **%1, **2/2014 Foru-araueko VI. tituluko V. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikagarri zaienei. |
| 658 | |
| 659 | **8. **BGAEak (7/1998 FA) eta pentsio fondoak (8/1987 Legea) direnean, **%0** aplikatzen da. 5/2012 Legeko 24. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritako prestazioetako bat ematen dutenean. |
| 660 | |
| 661 | == 117.3 artikuluari buruzko informazio gehigarria == |
| 662 | |
| 663 | **~ ** |
| 664 | |
| 665 | **Eskualdatutako elementua**: kode hauetako bat jarri behar da, eskualdatutako elementuaren izaera aintzat hartuta: |
| 666 | |
| 667 | |
| 668 | 1. Ibilgetu ukiezina |
| 669 | 1. Ibilgetu materiala |
| 670 | 1. Inbertsioak ondasun higiezinetan |
| 671 | 1. Epe luzeko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan |
| 672 | 1. Epe luzeko inbertsio finantzarioak |
| 673 | 1. Epe laburreko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan |
| 674 | 1. Epe laburreko inbertsio finantzarioak |
| 675 | 1. Bestelakoak |
| 676 | |
| 677 | **Noiz eskuratua:** eskualdatutako elementua noiz eskuratu den adierazi behar da. |
| 678 | |
| 679 | |
| 680 | **Noiz eskualdatua:** eskualdaketa noiz egin den adierazi behar da. |
| 681 | |
| 682 | |
| 683 | **Kontabilitate balio garbia:** eskualdatzeko unean elementuak zuen kontabilitate balio garbia. |
| 684 | |
| 685 | |
| 686 | **Eskualdatze balioa:** ondare elementua eskualdatzeko zenbatekoa. |
| 687 | |
| 688 | |
| 689 | **Moneta zuzenketa:** 2/2014 Foru Arauak 40.9 artikuluan jasotakoa aplikatu ondoren egindako moneta zuzenketaren zenbatekoa jarriko da. |
| 690 | |
| 691 | |
| 692 | **Bestelako doikuntzak:** beste doikuntza batzuk egin ondoren aplikatu behar den zenbatekoa. |
| 693 | |
| 694 | |
| 695 | |
| 696 | == Kenkariak == |
| 697 | |
| 698 | **~ ** |
| 699 | |
| 700 | **TicketBAIren inplementaziorako kenkaria: **2/2014** **Foru arauaren 122 bis artikuluan aipatutako beharkizunak betetzen dituen sistema informatiko bat erabiltzera behartutako zergadunek ekitaldian egindako inbertsio eta gastuengatik kenkaria sortu ahal izango dute beren kuota osotik, sistema horren ezarpenarekin erlazionatuta badaude FAren 22ª XG xedatutakoaren arabera eta 2/2021 Foru Dekretu Arauan jasotzen denaren arabera. |
| 701 | |
| 702 | 2725 kasilan ipiniko da __ekitaldian eginiko inbertsio eta gastu guztien__ zenbatekoa eta 2726 kasilan, inbertsio hori egiteagatik jasotako diru laguntzaren zenbatekoa. Era berean, zergadunak ipini beharko du 2727 kasilan ekitaldian sortutako kenkariaren oinarria. Oinarria hau ezingo da hauek baino handiagoa izan: |
| 703 | |
| 704 | //a) 5.000,00 euro.// |
| 705 | |
| 706 | //b) 2019an amaitutako azken zergaldiari dagokion negozio zifraren zenbateko garbiaren (NZZG) %1 ekoa. Jarduera 2019. urtearen ondoren hasi bada, jarduera hasi den zergaldia hartuko da. Zergaldia urte naturala baino laburragoa denean edo zergaldi horretan jarduera ekonomikoa hasi denean, NZZG-ri dagokion magnitudea urtebetera eramango da.// |
| 707 | |
| 708 | //NZZG-ren %1eko emaitza hori 500,00 eurotik beherakoa denean (1.500,00 eurotik beherakoa %60ko kenkarirako eskubidea dutenentzat), kenkariaren oinarria bi hauetatik txikiena izango da: inbertsio eta gastuei dagokion kenkariaren oinarria, edo 500,00 euro (1.500,00 euro, %60ko kenkarirako eskubidea dutenentzat).// |
| 709 | |
| 710 | |
| 711 | Ondoren, dagokion kenkariaren portzentajea aukeratu beharko da ~(%30 edo %60) eta programak kalkulatuko du oraingo __ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa__ (2729 kasila). Zenbateko hori 6533 kasilara eramango du zuzenean, baldin eta zergadunak ez badu KTB eredu bitartez aurreratu kenkaria. |
| 712 | |
| 713 | Zergadunak KTB ereduaren bidez aurreratu izan balu kenkaria, zenbatekoa “//KTB ereduaren bitartez aurreratutako kenkaria//” deritzon kasilan ipiniko du, 6538 kasila markatuko delarik. Hau kontutan izanik, programak kalkulatuko du diferentzia (sortutako kenkaria-KTB bidez aurreratuko kenkaria) eta zenbateko hori 6533 kasilara eramango du. Hau izango da aitorpenean __aplikatu dezakeen kenkariaren zenbatekoa__. |
| 714 | |
| 715 | Azkenik, zergadunak ipini beharko du ekitaldi honetan aplikatuko duen kenkariaren zenbatekoa eta programak kalkulatuko du ondorengo ekitaldietan aplikatzeko geratzen zaion zenbatekoa. |
| 716 | |
| 717 | |
| 718 | **Kenkaria aldi baterako neurrien lehengoratzeagatik** |
| 719 | |
| 720 | Hogeitalaugarren xedapen iragankorran xedatutakoaren arabera, 2/2014 Foru Araueko 56. Artikuluaren 1. apartatuko a) eta b) letretan, 3 eta 6 apartatuetan jasotako karga tasetan zergapetuta daudenek, baldin eta Balantzeen eguneratzeari buruzko otsailaren 5eko 1/2013 Foru Dekretu Arauan jasotako balantzeen eguneratzera bildu badira. Derrigorrezkoa da aldez aurretik zerga araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarrien atalean 59 laukia (balantzeak eguneratu izana 1/2013 FDA) markatu izana. |
| 721 | |
| 722 | |
| 723 | **Kenkaria portu agintaritzek egindako inbertsioengatik** |
| 724 | |
| 725 | 2/2014 FAaren 60 bis artikularen arabera** **ekitaldian eginiko inbertsio eta gastuen zenbatekoa 2381 laukian ipiniko da eta inbertsio hori egiteagatik jasotako diru laguntzaren zenbatekoa 2382 laukian. Programak automatikoki kalkulatuko du ekitaldian sortutako kenkaria. Zergadunak ipini beharko du zein den ekitaldi honetan aplikatuko duen zenbatekoa eta programak kalkulatuko du ondorengo ekitaldietan aplikatzeko geratzen den zenbatekoa. |
| 726 | |
| 727 | |
| 728 | **Bereziki babestutako kooperatiben kenkaria** |
| 729 | |
| 730 | Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 27.2 artikuluan eta 2. xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera kalkulatutako kenkaria jarri behar da. |
| 731 | |
| 732 | Bigarren mailako kooperatiba bada, 2/1997 Foru Arauak 28.3 artikuluan jasotakoaren arabera dagokion portzentajea jarriko da. |
| 733 | |
| 734 | |
| 735 | **Kenkaria zergapetze bikoitzagatik** |
| 736 | |
| 737 | |
| 738 | Kenkari berri bat sartzerakoan, kenkaria sortu den ekitaldia ipini beharko da lehenik. |
| 739 | |
| 740 | Aurreko ekitaldiren batean sortutakoa bada, orduan sortutako kopurua ipiniko da eta baita aurreko ekitaldietan aplikatutakoa. Programak kalkulatuko du aplikatugabeko saldoa eta "//Oraingo ekitaldiko kenkariaren zenbatekoa//" laukian adierazi behar da sortutako kenkari horretatik zer zenbateko aplikatzen den aitortutako zergaldiko likidazioan. |
| 741 | |
| 742 | Dena den, 2/2014 FAaren 60.5 artikuluaren arabera sortutako kenkaria bada, subjektu pasiboak sortutako kenkaria ipinita, programak kalkulatuko du oraingo ekitaldian aplikatuko dena (beti ere doitutako kuota osoa eta zergapetze bikoitzagatik oraingo ekitaldian aplikatuaren zenbatekoak kontutan hartuta). |
| 743 | |
| 744 | |
| 745 | **Kuota likidoan %35ean mugatutako kenkariak** |
| 746 | |
| 747 | |
| 748 | Kenkari berri bati alta ematean, hura sortu zen ekitaldiaren datua sartu behar da lehendabizi: |
| 749 | |
| 750 | |
| 751 | * Oraingoaren aurreko ekitaldi bat bada, sartu behar dira jatorrizko ekitaldian sortutako zenbatekoa eta ondorengo ekitaldietan aplikatutako kopuruen zenbateko metatua. Programak kalkulatuko du oraingo aitorpenean aplikatu beharreko zenbatekoa nahiz geroko ekitaldietan kenkaria egiteko geratzen den zenbatekoa. Kontuan hartu behar da kenkariak 2/2014 Foru Arauak 67.7 artikuluan jasotako ordenari jarraituz aplikatuko direla. Horrek berarekin dakar, besteak beste, antzinatasun ordena nahiz jatorrizko araudietan jasotako muga errespetatzea: 2011 ekitaldirarte, hau barne, muga kuota likido positiboaren %45ekoa izango da. 2012 eta 2013 ekitaldietan, berriz, portzentaje hori mantentzen da, 7/1996 Foru Araueko 49. artikuluan enpresa txikitzat jotzeko aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten entitateentzat ezik, hauentzat muga %35ekoa delarik. 2014 eta 2017 bitarteko ekitaldietan kenkarien muga kuota likido positiboaren %45ekoa da eta 2018tik aurrera %35ekoa izango da. Dena den, kenkari guzti hauen__ muga osoa kuota likidoaren %35ekoa__ izango da. |
| 752 | |
| 753 | * Oraingo ekitaldian sortutako kenkari bat bada, leiho bat zabalduko da automatikoki, eta bertan jarri behar da, dena delako kontzeptuan, kenkari eskubidea sortzen duen zenbatekoa. Programak egingo ditu ekitaldian sortutako kenkaria zehazteko behar diren kalkuluak. Kenkari hauetan, aldiz, informazio gehiago eskatzen du programak: |
| 754 | ** Aktibo ez-korronte berriak: leiho bat zabaltzen da, eta bertan kenkari hori 2/2014 Foru Arauaren 61. artikuluaren arabera kenkari hori sortzeko behar den informazio osoa adieraziko da.. |
| 755 | ** Enplegu sorrera (lan kontratu mugagabeak bakarrik): goitibeherako menuak eskatzen du aurreko ekitaldiko nahiz oraingo ekitaldiko lan kontratu mugagabea duten langile kopurua. Handitu denean bakarrik irekiko da handitu den kolektiboaren laukia, kenkari eskubidea sortzen duten pertsona kontratatuen kopurua betetzeko. |
| 756 | |
| 757 | **Filmen eta ikus-entzunezkoen ekoizpen informazio gehigarria (2/2014 FAko XG)** |
| 758 | |
| 759 | |
| 760 | Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren lehenengo eta bigarren parrafoetan araututako kenkaria sortzen denean, //"Filmen eta ikus-entzunezkoen ekoizpenen informazio gehigarria"// izeneko taula bete beharko da (2/2014 Foru Arauaren 15. xedapen gehigarria). Taula hori 6. eranskinean dago. Horretarako, 2022ko ekitaldian egindako inbertsioengatik kenkarirako eskubidea sortzen duten ekoizpen bakoitzari buruz ondorengo informazioa adierazi beharko du: |
| 761 | |
| 762 | - Ekoizpenaren izenburua. |
| 763 | |
| 764 | - Ekoizpenaren kostu osoa. |
| 765 | |
| 766 | - Zergadunak bere gain hartutako ekoizpenaren kostua. |
| 767 | |
| 768 | - Ekoizpenarekin lotutako gainerako gastuak (kopiak, publizitatea eta sustapena), zergadunak bere gain hartzen dituenak. |
| 769 | |
| 770 | - Zergadunak ekoizpenarekin lotuta dauden diru-laguntzen zerrenda, diru-laguntza eman duen erakundea adierazita eta zenbatekoa zehaztuta. |
| 771 | |
| 772 | - Gainera, ekoizpen bakoitzerako adierazi beharko du Europar Batasuneko estatu kide batek baino gehiagok finantzatutako ekoizpena den mugaz gaindikoa denean ~(% 60ko muga), edo ikus-entzunezko lan zail bat edo koprodukzio bat, non Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen Garapenari Laguntzeko Batzordearen zerrendako herrialdeek parte hartzen duten ~(% 100eko muga). Aurreko kasuetako bat ere aukeratzen ez bada, muga orokorra % 50 izango da. |
| 773 | |
| 774 | - Sortutako kenkariaren oinarria. |
| 775 | |
| 776 | |
| 777 | **Kuota likidoan %70ean mugatutako kenkariak** |
| 778 | |
| 779 | |
| 780 | **~ **Kenkari berri bati alta ematean, zer ekitalditan sortu zen sartu behar da lehendabizi: |
| 781 | |
| 782 | * Oraingoaren aurreko ekitaldi bat bada, sartu behar dira jatorrizko ekitaldian sortutako zenbatekoa eta ondorengo ekitaldietan aplikatutako kopuruen zenbateko metatua. Programak kalkulatuko du oraingo aitorpenean aplikatu beharreko zenbatekoa nahiz geroko ekitaldietan kenkaria egiteko geratzen den zenbatekoa. |
| 783 | * Oraingo ekitaldian sortutako kenkari bat bada, leiho bat zabalduko da automatikoki, eta bertan jarri behar da, dena delako kontzeptuan, kenkari eskubidea sortzen duen zenbatekoa. Programak egingo ditu ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa zehazteko behar diren kalkuluak. |
| 784 | |
| 785 | Kenkari hauen muga kuota likidoaren %70ekoa izango da. |
| 786 | |
| 787 | Aipatutako muga horietako bakoitzak eragindako kenkariak aldi berean gertatzerakoan, %70eko muga kenkarien %35eko muga bateratua aplikatuta ateratzen den kuota likidoaren soberakinaren gainean aplikatuko da. |
| 788 | |
| 789 | |
| 790 | **Kuota likidoan %50an mugatutako kenkariak** |
| 791 | |
| 792 | |
| 793 | Oraingo ekitaldian sortutako kenkaria ipini beharko da, leiho bat zabalduko da automatikoki, eta bertan jarri behar da, dena delako kontzeptuan, kenkari eskubidea sortzen duen oinarriaren zenbatekoa. Programak egingo ditu ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa zehazteko behar diren kalkuluak. |
| 794 | |
| 795 | Kenkari honen muga kuota likidoaren %50koa izango da. |
| 796 | |
| 797 | __Muga desberdinen eraginpean dauden kenkariak__ aldi berean gertatzen badira, %70eko muga aplikatuko zaio %35eko muga bateratua aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari; aldiz, %50eko muga, %35eko eta %70eko kenkari mugak aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari aplikatuko zaio. |
| 798 | |
| 799 | |
| 800 | **Ikerketa eta garapeneko jardueren kenkariaren informazio gehigarria** |
| 801 | |
| 802 | |
| 803 | I+G kenkariari dagokionez, atal hau bete beharko da proiektu bakoitzaren xehetasunak adieraziz. Espediente zenbakia deritzon laukian, proiektua identifikatzen duen erreferentzia ipini behar da. SPRI ziurtagiria edo bestelako ziurtagiriak izanez gero, horietan zehaztutako espediente zenbakia jarriko da (adib.: IG-2023/01234). Beste kasuetan, proiektua bere izen edo akronimoaren bitartez identifikatuko da. |
| 804 | |
| 805 | |
| 806 | === __GUTXIENGO ZERGA__ === |
| 807 | |
| 808 | |
| 809 | Programak berak automatikoki kalkulatuko du 2/2014 FAaren 59.3 artikuluan arautzen den gutxiengo zerga aplikagarria gertatzen den ala ez. Gutxiengo zerga hau Sozietate gaineko Zergaren likidazioan aplikatzen den kasuetan, 1540 laukia markatuta agertuko da, eta programan likidazioaren pantailan behekaldeko eskuin aldean honako mezua azalduaz: “2/2014 FAren 59. artikuluaren arabera, GUTXIENGO ZERGA aplikatzen da”. |
| 810 | |
| 811 | Aipatutako 59.3 artikularen arabera, zerga oinarri positiboak eduki dituzten zergadunen kuota efektiboa, hau da, kuota likidoari kenkariak (foru arau honetako 62.etik 64.era bitarteko artikuluetakoak ez beste guztiak) aplikatzearen ondorioko kopurua ezin da izan zerga oinarriaren **100eko 17 baino gutxiago, oro har.** |
| 812 | |
| 813 | * **Enpresa txikiak edo mikroenpresak**: zerga oinarriaren **100eko 15**. |
| 814 | * %19ko karga tasa jasaten duten entitateak: zerga oinarriaren 100eko 11,75. |
| 815 | * %31ko karga tasajasaten duten entitateak: zerga oinarriaren 100eko 20,25 |
| 816 | * Kreditu entitateentzat eta foru arau honen VI. tituluaren VI. kapituluan jasotako erregelei jarraituz zergapetuta dagoen talde fiskal baten barruan dauden entitateentzat taldearen barruan dauden entitateetako bat kreditu entitatea denean, 100eko 13. |
| 817 | |
| 818 | //Entitateak aurreko ekitaldiko plantillako lan kontratudunen batez besteko kopurua mantentzen badu edo gehitzen badu, aurreko apartatuko ehunekoak barik ondoko hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren//: **//100eko 15//**//, **100eko 13,** 100eko 9,75 eta 100eko 18,25 eta 100eko 11.// |
| 819 | |
| 820 | **Babestutako kooperatibentzat:** |
| 821 | |
| 822 | * Orokorrean, 100eko 9 eta enpresa txikiak edo mikroenpresantzat, 100eko 8. //Aurreko ekitaldiko plantillako lan kontratudunen batez besteko kopurua mantentzen badu edo gehitzen badu, aurreko apartatuko ehunekoak 7 eta 6 izango dira.// |
| 823 | * **Bereziki babestutako kooperatibentzat**, 100eko 4,5 a eta enpresa txikiak edo mikroenpresantzat, 100eko 4. //Aurreko ekitaldiko plantillako lan kontratudunen batez besteko kopurua mantentzen badu edo gehitzen badu, aurreko apartatuko ehunekoak 3,5 eta 3 izango dira.// |
| 824 | |
| 825 | Hori aplikatuz gero, ekitaldian aplikatzen diren kuotan muga duten kenkariak murriztu egingo dira benetako kuota gutxieneko tributaziora iritsi arte, eta aplikatzen ez den saldoa hurrengo ekitaldietan aplikatu ahal izango da. |
| 826 | |
| 827 | Gutxieneko tributazioa bereziki babestutako kooperatibei aplikatu behar bazaie eta kuotan muga duten kenkariak badaude, lehenik eta behin bereziki babestutako kooperatiben kenkaria aplikatuko da eta, ondoren, kenkariak aplikatuko dira muga batekin, benetako kuota gutxieneko tributazio horretara iritsi arte. |
| 828 | |
| 829 | == Zerga aldi berean ordaintzea Estatuari, Euskal Herriko foru administrazioei eta Nafarroari == |
| 830 | |
| 831 | |
| 832 | Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin hitzartutako Ekonomia Itunari buruzkoak, arautzen du Estatuari eta Euskal Herriko foru administrazioei edota Nafarroako Foru Erkidegoari aldi berean tributatzea. Administrazio bakoitzari egotzi beharreko portzentajeak programak kalkulatzen ditu. Gipuzkoari egozten zaion portzentajea programak berak eramango du likidazioan dagokion laukira. |
| 833 | |
| 834 | |
| 835 | == Entitate ez-egoiliarrek lortutako zenbait errenta positiboren zerga-oinarriaren barruan sartzea == |
| 836 | |
| 837 | |
| 838 | 2/2014 Foru Arauaren 48 artikuluaren arabera, entitate ez egoiliarrek lortutako zenbait errenta positiboren zera oinarriaren barruan sartu behar dutenek bete beharko dute bakarrik atal hau. |
| 839 | |
| 840 | |
| 841 | Entitate aitortzaileak entitate ez-egoiliar baten errenta positiboak sartu baldin baditu bere oinarri ezargarrian, honako datu hauek eman beharko ditu hari buruz: |
| 842 | |
| 843 | * Izena edo sozietate izena. |
| 844 | * Sozietatearen helbidea. |
| 845 | * Herrialdea. Goitibeherako menuan atzerriko entitatearen egoitzako herrialdea aukeratu behar da. |
| 846 | * Oinarri ezargarrian sartu behar den errenta positiboaren zenbatekoa. |
| 847 | |
| 848 | * ((( |
| 849 | Entitate ez-egoiliarraren administratzaileen zerrenda. |
| 850 | |
| 851 | |
| 852 | ))) |
| 853 | |
| 854 | = GORDAILU DIGITALA - MERKATARITZA ERREGISTROA = |
| 855 | |
| 856 | |
| 857 | Zergabideak fitxategi bat sortzea ahalbideratzen du, 200 ereduan aitortutako urteko kontuen datuekin, urteko kontu hauek Merkataritza Erregistroan aurkeztu ahal izateko. __Ekitaldiko datuak__ eta baita ere __aurreko ekitaldiko kontuak__ ere sortzea ahalbideratzen da. |
| 858 | |
| 859 | Horretarako honako pausuak jarraitu behar dira: |
| 860 | |
| 861 | |
| 862 | 1) Merkataritza Erregistroaren laguntza programa instalatu behar da, 2023ko gordailu digitala. Besterik ezean, lan direktorio hau agertuko da: |
| 863 | |
| 864 | **//C:\Users\Public\Documents\D2_2023//** |
| 865 | |
| 866 | //(C:\Usuarios\Acceso público\Documentos públicos\D2_2023)// |
| 867 | |
| 868 | [[image:http://wiki.gipuzkoa.eus/xwiki/bin/download/Main/Ereduak/Modelo%20200/Modelo%20200%20-%20Ejercicio%202023/WebHome/1710244002800-475.png||alt="1710244002800-475.png"]] |
| 869 | |
| 870 | |
| 871 | |
| 872 | 2) **//C:\Users\Public\Documents\D2_2023 //**//(C:\Usuarios\Acceso público\Documentos públicos\D2_2023) karpetara joan behar da eta bertan karpeta berri bat sortu// (aitortzailearen izenarekin, adibidez). |
| 873 | |
| 874 | __Oharra__: gordailu bakoitzeko karpeta bat sortu behar da, hau da, aitortzaile edo gordailu bakoitzak bere karpeta eduki behar du. |
| 875 | |
| 876 | |
| 877 | 3) Ondoren, ZergaBidean, 200 ereduko aitorpena ireki eta **KANPORAKO FITXATEGIAK// //**aukera egin behar da: |
| 878 | |
| 879 | [[image:1715763224249-941.png]] |
| 880 | |
| 881 | |
| 882 | Hurrengo pantailan “//Merkataritza erregistroko kontuak dituen XML fitxategiaren grabaketa//” aukeratu beharko da. Aurreko ekitaldiko datuak baldin badaude eta bidali nahi badira depositora aurtengo datuekin batera, dagokion laukia aukeratu beharko da: |
| 883 | |
| 884 | [[image:image-20200505092838-1.png]] |
| 885 | |
| 886 | |
| 887 | [[image:1559896805658-327.png]] |
| 888 | |
| 889 | |
| 890 | [[image:image-20190607103910-1.png]]Ikonoari eman eta fitxategia gorde behar da, ondorengo direktorioan: |
| 891 | |
| 892 | //C:\Users\Public\Documents\D2_2023\[sortutako karpeta]// |
| 893 | |
| 894 | //C:\Usuarios\Acceso público\Documentos públicos\D2_2023\sortutako karpeta]// |
| 895 | |
| 896 | |
| 897 | 4) Azkenik, Erregistroko //Gordailu Digitaleko programa ireki eta esportatuko informazioa azalduko da~:// |
| 898 | |
| 899 | [[image:1710247481325-874.png]] |
| 900 | |
| 901 | |
| 902 | |
| 903 | = ONDARE SOZIETATEAK = |
| 904 | |
| 905 | |
| 906 | Programak automatikoki kalkulatuko ditu ekitaldiko sarrera osoak eta Galdu-Irabazien kontutik hartuko dira. |
| 907 | |
| 908 | |
| 909 | Entitateak PFEG Foru Arauaren 32. artikuluan aipatzen diren eta etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinak dituenean, __zuzenketei __dagokien atalean ipiniko ditu, baldin baditu, eraikinak eskuratzen, birgaitzen edo hobetzen inbertitutako besteren kapitalen interesen zenbatekoa eta, higiezin bakoitzeko errentamendu edo lagapenen sarreren %20a. Bien baturak ezin izango du higiezin bakoitzarentzat, etekin garbi negatiborik eman. |
| 910 | |
| 911 | |
| 912 | Halaber, entitatearen sarreren artean baldin badaude beste ondasun higiezin batzuk lagata edo haien gaineko erabilera eta gozamen eskubideak eratuta lortutako etekinak, __zuzenketei__ dagokien atalean ipiniko dira, baldin baditu, etekinak sortu dituzten ondasunak, eskubideak edo erabili eta lupertzeko ahalmenak eskuratzeko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren inoren kapitalen interesen zenbatekoa eta, higiezin bakoitzetik ateratako errentamendu edo lagapenen sarreren %30a. Bien baturak ezin izango du higiezin bakoitzarentzat, etekin garbi negatiborik eman. |
| 913 | |
| 914 | |
| 915 | Galdu-Irabazien kontutik hartutako sarreren artean dibidenduak eta entitateen mozkinen partaidetzak badaude (PFEG 3/2004 FAren 34. artikuluaren a) eta b) apartaduan aipatzen direnak), __zuzenketei __dagokien apartaduan ipiniko da (4230 laukitxoan) dagokion zenbatekoa, beti ere, gehienez 1.500 euroko zenbatekoa. |
| 916 | |
| 917 | |
| 918 | **3/2014 FAko 66. artikuluko integratzea eta konpentsatzea**: Atal honetan ipiniko dira ondare irabazi eta galeren zenbatekoa, eta kapital higigarriaren etekinak positiboak eta negatiboak, PFEG 3/2004 FAren 63. artikuluaren b) eta c) apartaduan arautzen direnak. |
| 919 | |
| 920 | |
| 921 | Entitatearen ekitaldiko sarreren artean ondare irabaziak badaude, “ondare galeren” laukitxoan ipinitako zenbatekoa likidaziora eramango da, aurretiko oinarri ezargarria gutxituz, dituen ondare irabazien zenbatekoraino Entitateak “Aurreko ekitaldiko ondare galerak” baditu, zenbateko hau 4252 laukitxoan ipiniko da eta ekitaldiko ondare irabazi/galeren saldo positiboarekin konpentsatuko da. Likidaziora eramango den zenbatekoa ekitaldiko ondare galeren eta aurreko ekitaldiko ondare galeren batura izango da, 3/2004 FAaren 66. artikuluan araututakoaren arabera. |
| 922 | |
| 923 | |
| 924 | Entitatearen ekitaldiko sarreren artean aurrezkiaren etekin positiboak badaude, “Aurrezpenaren errenta negatiboak” laukitxoan ipinitako zenbatekoa likidazioara eramango da, aurretiko oinarri ezargarria gutxituz, dituen aurrezpenaren errenta positiboraino. Entitateak “Aurreko ekitaldiko errenta negatiboak” baditu, zenbateko hau 4253 laukitxoan ipiniko da, eta ekitaldiko errenta positibo/negatiboen saldo positiboarekin konpentsatuko da. Likidaziora eramango den zenbatekoa ekitaldiko errenta negatiboen eta aurreko ekitaldiko errenta negatiboen batura izango da, 3/2004 FAaren 66. artikuluan araututakoaren arabera. |
| 925 | |
| 926 | |
| 927 | **Zerga oinarria/Oinarri likidagarria:** Aurretiko zerga oinarria ondare irabazi eta galerak alde batetik eta aurrezkiaren etekinak beraien artean bestetik, integratze eta konpentsatzearen bidez murriztuko da. |
| 928 | |
| 929 | |
| 930 | 55.5 artikuluak ezarritakoaren arabera, ondare sozietateek ezin izango dituzte beren zerga oinarriak konpentsatu ondare sozietate moduan tributatu ez zuten zergaldiei dagozkien zerga oinarri negatiboekin. |
| 931 | |
| 932 | |
| 933 | Entitateak aurreko ekitaldiren batean, ondare sozietatea ez zenean, erreserben murrizketa aplikatu izan balu, eta 2/2014 Foru Arauaren 51, 52 edo 53. artikuluetan ezartzen diren baldintzak bete ez baditu, sartu beharreko kopuruak jarri beharko ditu, “integrazioa” atalean sartuz, kontutan izanik erreserba mota eta ez betetzearen zergatia zein izan den, beti ere oinarriaz gain, araudiaren arabera kalkulatutako interes edo errekarguekin. |
| 934 | |
| 935 | |
| 936 | **Zergapetze bikoitza sahiesteko kenkaria**: 2/2014 FAaren 60.1, 60.5 eta 60.6 artikuluetan ezarritakoaren arabera dagozkien zergapetze bikoitza sahiesteko kenkariak adieraziko dira. |
| 937 | |
| 938 | |
| 939 | **TicketBAIren inplementaziorako kenkaria: **2/2014** **Foru arauaren 122 bis artikuluan aipatutako beharkizunak betetzen dituen sistema informatiko bat erabiltzera behartutako zergadunek ekitaldian egindako inbertsio eta gastuengatik kenkaria sortu ahal izango dute beren kuota osotik, sistema horren ezarpenarekin erlazionatuta badaude FAren 22ª XG xedatutakoaren arabera eta 2/2021 Foru Dekretu Arauan jasotzen denaren arabera. |
| 940 | |
| 941 | Zergadunak sortutako kenkariengatik aplikatu beharreko zenbatekoa ipiniko beharko du. |
| 942 | |
| 943 | = INPRIMATU = |
| 944 | |
| 945 | |
| 946 | Programak aukera ematen du aitorpeneko zirriborroa inprimatzeko. |
| 947 | |
| 948 | |
| 949 | Programako “inprimatu” botoia sakatu eta gero aitorpena PDF artxibo eran sortzen da. Artxibo honetatik inprima daitezke aurretik bete diren 200 ereduaren orriak. |
| 950 | |
| 951 | |
| 952 | = AITORPENAREN AURKEZPENA = |
| 953 | |
| 954 | |
| 955 | Aitorpen guztiak modu telematikoz bakarrik egin behar dira, nahitaez. Pasahitz operatiboa, B@KQ edo sinadura elektronikoa erabilita baino ezingo dira autentikatu transmisio telematikoak. |
| 956 | |
| 957 | |
| 958 | Telematikoki egiten diren transmisio guztietan, autolikidazioaren kopia bat inprimatu daiteke, zigilu digitalaz hornitua, aurkezpena egin izana frogatzeko. |
| 959 | |
| 960 | |
| 961 | **Aurkezteko epea** |
| 962 | |
| 963 | |
| 964 | 25 egun naturaleko epean aurkeztu behar da aitorpena, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera kontatuta. |
| 965 | |
| 966 | |
| 967 | |
| 968 | **Aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztea** |
| 969 | |
| 970 | |
| 971 | Aitorpena bete ondoren, “ //aurkezpena// ” botoia sakatu bezain pronto transmititu beharreko fitxategia sortzen da eta ondoren egoitza elektronikotik sartuta bidali ahal izango da. Hortik aukeratutako identifikazio sistema osatu ondoren transmititu daiteke aitorpena. |
| 972 | |
| 973 | |
| 974 | |
| 975 | **Aitorpena beste Administrazio batzuetan aurkeztea (Estatua, Bizkaia, Araba eta Nafarroa)** |
| 976 | |
| 977 | |
| 978 | Aitorpeneko ezaugarrien atalean baterako tributazioa aukeratzen bada, Gipuzkoan aurkezteko artxiboa sortzen denean Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Estatuan aurkezteko fitxategiak ere sortzen dira. |
| 979 | |
| 980 | |
| 981 | Beste Administrazioetan aitorpena aukeztu ahal izateko, "**kanporako fitxategiak"** atalera jo behar da, eta bertatik fitxategi motaren aukeraketa egingo da. Estatuko Administraziora bidaltzeko bada, aitorpen osoaren zirriborro bat inprimatu ahal izango da, baita XML fitxategia ere. Aldiz, Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetara bidaltzeko bada, XML fitxategiaren grabaketa bidez egingo da. |
| 982 | |
| 983 | Programak adierazten dituen aukerak hauek dira: |
| 984 | |
| 985 | |
| 986 | * Lurralde erkidegoko ziriborroaren inprimakia. (Estatuko Administrazioan aurkezteko). |
| 987 | * XML fitxategiaren grabaketa Araba, Bizkaia, Nafarroko edo Estatuko Administrazioetan aurkezteko. |
| 988 | |
| 989 | Beste administrazioetarako fitxategiak transmititzeko, lurralde horietako Administrazioaren webgunean sartu behar da eta bertako azalpenak jarraitu. |
| 990 | |
| 991 | |
| 992 | * Aitorpena Estatuko Administrazioan aurkeztea |
| 993 | |
| 994 | Aldi berean Estatuko Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “**kanporako fitxategiak"** atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta aitorpena PDF formatuan inprimatu ahal izango da Administrazio horretan aurkezpena egin ahal izateko, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak bere Web orrialdean azaltzen dituen pausoak jarraituz. Programak XML fitxategia sortuko du ere, fitxategi hau Zerga Administrazioko Estatu Agentzian aurkeztu ahal izateko. |
| 995 | |
| 996 | XML fitxategi hau lortzeko, “//beste administrazioak//” aukera eginez, fitxategia gorde egingo da **Modelo200_2023_AdminXML.zip**, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena. |
| 997 | |
| 998 | Aitorpena PDF formatuan eta baita fitxategia ere, Zerga Administrazioko Estatu Agentzian aurkeztu ahal izango dira, bere Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituz. |
| 999 | |
| 1000 | |
| 1001 | * Aitorpena Bizkaia, Araba eta Nafarroko Administrazioetan aurkeztea |
| 1002 | |
| 1003 | Aldi berean Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “**kanporako fitxategiak"** atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta XML fitxategi bat sortuko da. Ondoren, “//beste administrazioak//” aukera eginez, fitxategia gorde egingo da **Modelo200_2023_AdminXML.zip**, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena. |
| 1004 | |
| 1005 | Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetarako fitxategia bidaltzeko, dagokion karpeta aukeratu beharko da eta bertan gordeta dagoen fitxategia bidali beharko da, bere Administrazioaren Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituaz. |
| 1006 | |
| 1007 | Fitxategiaren izena ezingo da aldatu. |
| 1008 | |
| 1009 | |
| 1010 | **Frogagirien aurkezpena** |
| 1011 | |
| 1012 | |
| 1013 | Aitorpen eredua onartzen duen Foru Aginduan aipatutako **dokumentazioa** eta, oro har, subjektu pasiboak erantsi nahi dituen bestelakoak **telematikoki** aurkeztu behar dira. Horretarako, Zergabideko urdin koloreko alderditik sartu beharko da, bidalitako aitorpena aukeratuz, eta ondoren dokumentazioa gordeta dagoen fitxeroak bidali. |
| 1014 | |
| 1015 | __**Derrigorrez**__ aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da: |
| 1016 | |
| 1017 | * Baldin eta zergadunari **__merkataritza funts finantzariorako__** xedatutako zerga oinarriaren murriztapena aplikagarri bazaio (2/2014 Foru Arauaren 24. artikulua), ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak, 9. artikuluan aipatutako informazioa aurkeztu beharko du. |
| 1018 | * Zergadunak errentak ez integratze aplikatu badezake **__nazioarteko zergapetze bikoitza__** dela eta (2/2014 Foru Arauaren 33., 34. eta 35. artikuluak), beste orri batean ondoko informazio hau adierazi beharko du eragiketa bakoitzeko: |
| 1019 | ** Entitatearen edo establezimendu iraunkorraren IFZ, izena, eta ber tan duen partaidetza portzentajea. |
| 1020 | ** Herrialdea. |
| 1021 | ** Eragiketaren zenbatekoa. |
| 1022 | |
| 1023 | * Aitortzen duen zergaduna **__bazkide bada ekonomia intereseko talde batean edo aldi baterako enpresa elkarte batean,__** edo bazkide izaerari dagozkion eskubide ekonomikoak baditu, entitateak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da, guztira egotzi beharreko zenbatekoak eta entitateak egin duen banakako egozpena bertan adierazita. |
| 1024 | * Apirilaren 7ko **3/2004 Foru Arauak**, irabazi asmorik gabeko entitateen eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, II. tituluan ezarritako **zerga araubidea aplikatzea** aukeratu duten entitateek, aipatutako foru arauaren 5. artikuluko 6. zenbakian adierazten den memoria aurkeztu beharko dute azaroa ren 2ko 87/2004 Foru Dekretuko 3. artikuluan finkatutako eran. Dena den, entitateek zergaldian izan duten diru sarrera bolumen osoa ez bada **30.000 eurotik gorakoa** eta merkataritza sozietateetan parte hartzen ez badute, ez daude behartuta memoria ekonomikoa aurkeztera, entitate horiek memoria ekonomiko hori egiteko duten obligazioa eragotzi gabe. |