Wiki source code of Familia-unitatearen modalitatea
Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2026/01/22 14:36
Show last authors
| 1 | Atal honetan, urtarrilaren 17ko, 3/2014 PFEZaren Foru Arauaren 97. artikuluaren 1. ataleko A, B, C eta D letretan jasotako definizioen arabera integratuta zauden familia-unitatearen modalitatea hautatu beharko duzu. Zure egoera pertsonala lau letra horietan deskribatutako egoerekin bat ez badator, "familia-unitatean sartu gabeko subjektu pasiboa" aukera hautatu beharko duzu. |
| 2 | |
| 3 | |
| 4 | 3/2014 Foru Arauaren 97. artikulua: |
| 5 | |
| 6 | ~1. Familia unitatea osatzen dute: |
| 7 | A) Legez bananduta ez dauden ezkontideek, izatezko bikotekideek, eta, egonez gero: |
| 8 | a) Adingabeko seme-alabek, gurasoen edo adoptatzaileen baimenarekin haiengandik independenteki bizi direnak izan ezik. |
| 9 | b) Adin nagusiko seme-alabek, baldin eta, Kode Zibilaren XI. tituluan xedatutakoaren esparruan, ordezkaritza ahalmena duen kuradoretzapean badaude, eta kuradoretza hori gurasoen edo adoptatzaileen esku badago. |
| 10 | c) Harrera iraunkorragatik edo adopzio helburuko zaintzagatik zergadunarekin lotuta dauden adingabeek, lotura hori adingabeak babesteko eskumena duten entitate publikoen aurrean formalizatuta badago. |
| 11 | B) Familia unitatea ere izango da guraso, adoptatzaile edo hartzaile bakar batek eta aurreko A) letrako a), b) eta c) letretan aipatzen diren pertsonek osatutakoa. |
| 12 | C) Familia unitatea ere izan daiteke zergadunek eta aurreko A) letrako a), b) eta c) letretan aipatzen diren pertsonek osatutakoa, haien zaintza etxeko indarkeriagatik edo genero indarkeriagatik esleitua badute, eta esandako indarkeria erregelamenduz ezarriko den eran frogatuta badago. Ondorio horietarako, ez da kontuan hartuko zaintzapean hartzen diren pertsonen mendekotasun ekonomikoa, hurrengo D) letran aipa tzen dena. |
| 13 | |
| 14 | D) Orobat, legezko banantze kasuetan, ezkontza bidezko loturarik edo izatezko bikoterik ez dagoenean, edo propio ebazpen judizial bat eman den kasuetan, familia unitatea osatuko dute gurasoak, adoptatzaileak edo hartzaileak eta, harengandik bakarrik mendekotasun ekonomikoa edukita, aurreko A) letrako a), b) eta c) letretan aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek. Kontrako frogarik ezean, presuntzioa egingo da seme-alaben, adoptatuen eta etxean hartutakoen mantenu ekonomikoa bi gurasoek, adoptatzaileek edo hartzaileek ordaintzen dutela. Ondorio horietarako, honako hauek ez dira hartuko guraso, adoptatzaile edo hartzaile bakar baten mantenu ekonomiko esklusiboaren frogatzat: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioa banakako modalitatean aurkeztea; pertsona horietako batek mantenu ekonomiko horretan ez duela parte hartzen dioen zinpeko aitorpena aurkeztea; pertsonetako bati modu artifiziotsuan esleitzea gastuak; haietako bati guraso ahalakentzea; haietako bat familia unitateko gainerako kideekin ez bizitzea; edo pertsonetako batek, konkurtso legeriaren arabera, zorrak izatea eta haiengatik mantenuan ezin laguntzea. Erregelamendu bidez, bestelako kasuak ezarri ahal izango dira aurreko paragrafoan aurreikusitakoez gain. |
| 15 | |
| 16 | Aurrekoa gorabehera, letra honetan aipatzen diren kasuetan, agintari judizial eskudunak xedatutakoari jarraituko zaio, eta aipatutako mantenu ekonomiko esklusiboa benetakoa eta eraginkorra dela frogatu beharko da. |
| 17 | 2. Inor ezingo da bi familia unitateko kide izan aldi berean. |
| 18 | |
| 19 | 3. Urte bakoitzeko abenduaren 31ko egoera kontuan izanik zehaztuko da zeintzuk diren familia unitateko kideak. Urtean zehar familia unitateko kideren bat hiltzen bada, familia unitateko gainerako kideek batera aitortzea aukeratu dezakete eta beren autolikidazioan hildakoaren errentak sartu. Gainera, hildakoak foru arau honetan aipatutako kenkarietarako eskubidea sortu badu, autolikidazioan kenkari horiek ere sartu ditzakete, haien zenbatekoa egun horretara arte proportzionalki murriztu gabe. |