671 Eredua

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2021/02/04 12:42

PRESTAKETA

AITORPEN ZIRRIBORROAREN LABURPENA

Pantaila honetan, aitorpenaren laburpen bat agertzen da, hainbat ataletan sartutako datuen arabera prestatu dena.

Aitorpenaren ataletan sartzeko, AITORPENAREN MENUA botoia sakatu daiteke edo, bestela, AURREKOA eta HURRENGOA botoiak, aitorpenaren urrats guztiei jarraipena egiteko aukera ematen baitute.

Behin atalak eta derrigorrezko datu guztiak beteta, aitorpenaren aurkezpena AURKEZTU botoiaren bidez egin ahal izango da.

AURREBISTA edo PDF botoia sakatuta aitorpenaren  zirriborroa agertuko da, baina ez du balio izango aitorpena aurkezteko.

DOKUMENTUAREN DATUAK

  • Erreferentziako pertsona

Dokumentua identifikatzeko pertsona bat aukeratu eta haren datuak adierazi.

  • Dokumentu mota

Goitibeherako zerrendan aukeratu zerga sortu duen egintza edo kontratua jasotzen  duen dokumentu  mota (notariala, judiziala, administratiboa edo pribatua).

  • Notarioa /Agintaria

Adierazi, hala badagokio, notarioaren izen-abizenak edo dokumentua eman duen organo judizial edo administratiboaren datuak.

  • Protokolo zenbakia / Erreferentzia

Adierazi, hala badagokio, dokumentu notarialaren  protokolo  zenbakia edo dokumentu judizial edo administratiboaren erreferentzia.

  • Dokumentuaren data

Adierazi zein egunetan egin den dokumentua.

  • Dokumentuaren xedea

Dokumentuan ageri diren eskuratzeko modu desberdinak adierazi:

- Oinordetza: Ondasun eta eskubideak herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza titulu bidez eskuratzea.
- Dohaintza: Ondasun eta eskubideak eskuratzea dohaintzaz edo “inter vivos” egindako doako beste edozein negozio juridikoren bidez.
- Asegurua: Bizi aseguruen onuradunek jasotako zenbatekoak, asegurua kontratatu duena eta onuraduna pertsona bera ez bada, 2006ko abenduaren 29ko 10/06 Foru Arauak, Gipuzkoako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 18.a) artikuluan berariaz erregulatutako kasuak salbu.

 

DOHAINTZA-EMAILEAK

  • Dohaintza-emailea

Goitibeherako zerrendan aukeratu dohaintza-emailea.

Dohaintza-emaile berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den  dohaintza-emaile bat), GEHITU  botoia sakatu eta bere datuak adierazi.

  • Jaioteguna

Dohaintza-emailearen jaiotze-data adierazi.

  • Baliaezintasun handia edo ezintasun iraunkor absolutua

Dagokionaren arabera, BAI ala EZ adierazi.

 

AUTOLIKIDAZIOAK

Autolikidazio berri bat egiteko GEHITU botoia sakatu eta adierazi eredua, eskualdatzailea eta subjetu pasiboa dagokion goitibeherako zerrendan. Subjektu pasiboa ez bada zerrendan ageri, BERRIA botoia sakatu.

Dohaintza bidez ibilgailuak eskualdatzen badira, autolikidazioa ezin da bide telematikoz aurkeztu. Hala ez bada, “EZ da ibilgailurik eskualdatu” botoia sakatuko da.

SUBJEKTU PASIBOA

  • Subjektu pasiboaren datuak: datu nagusiak (NAN, izen-abizenak edo sozietatearen izena, jaiotze eguna, sexua, etab.)

Ageri diren datuak ez badira zuzenak, EDITATU botoia sakatu zuzentzeko.

  • Zerga helbidea (zerga helbidea Gipuzkoan EZ duten zergadunek soilik)

Lauki hau ondoko kasuan bakarrik bete behar da: subjektu pasiboaren egungo helbidea Gipuzkoan ez dagoenean.

Ohiko bizilekua edo egoitza zergaren Foru Arauko 2bis artikuluan xedatutakoaren arabera finkatzen da.

  • Sortzapen eguna

Adierazi zein egunetan egin den zergaren sortzapena ekarri duen egintza edo kontratua. Ondasun edo eskubideak eskuratzean, horien eraginkortasuna etenda baldin badago Zergaren Foru Arauak 23.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, muga horiek zein egunetan desagertu diren jarriko da.

  • Dohaintza-emailearekin ahaidetasuna

Goitibeherako zerrendan aukeratu zergadunak edo dohaintza-hartzaileak dohaintza-emailearekin duen ahaidetasun harremana.

OHARRA 1: Usufruktua iraungitzean adierazi beharreko ahaidetasuna ondokoa da: lehen eskualdatzaileak eta jabetza soilaren lehen titularrak elkarren artean zutena jabetza soila banatu zen unean.

OHARRA 2: Dohaintzaz edo «inter vivos» egindako doako beste negozio juridiko baten bidez ondorengo ahaide edo adoptatu batek ondasun edo eskubideak eskuratzen baditu, eta dohaintza-emailea izan den aurreko ahaide edo adoptatzaile horrek ondasun edo eskubide horiek berak beste ondorengo ahaide edo adoptatu batengandik eskuratu izan baditu aurreko bost urteen barruan, dohaintzaz edo «inter vivos» egindako doako negozio juridiko baten bidez, lehen dohaintza-emaileak azken dohaintza-hartzailearekin duen ahaidetasuna kontuan hartuta ordainduko du zerga.

  • Usufruktua iraungitzea
    • BAI adierazi, baldin eta jabetza osoa banatu zen unean, jabetza soila eskuratzearen zerga ordainarazteko eskuduntza Gipuzkoako Lurralde Historikoari egokitu izan bazitzaion.
    • Dohaintza emailearekin ahaidetasuna: adierazi beharreko ahaidetasuna ondokoa da: lehen eskualdatzaileak eta jabetza soilaren lehen titularrak elkarren artean zutena jabetza soila banatu zen unean.
    • Zerga zehazterakoan Erregelamenduko 29. artikuluak dioena aplikatuko da.
    • Subjektu pasiboak ez du “ohiko bizilekua sortzapen egunean” atala beteko.
    • Usufruktua iraungitzearen autolikidazioa paperean aurkez daiteke bakarrik.
  • Ohiko bizilekua sortzapen egunean
    • Aukeratu HERRIA eta, kasua bada, PROBINTZIA, dagokion goitibeherako zerrendan.
    • Ohiko bizilekua Zergaren Foru Arauak 2 bis artikuluan dioenari jarraiki zehaztuko da.
    • Atal hau ez da bete behar usufruktua iraungitzen den kasuetan.
    • Kasuak:
      a) Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua Gipuzkoan badago sortzapen egunean (Obligazio pertsonalagatik tributatzea)
      Ondoko informazioa eman behar da, sortzapen egunaren arabera:
       - 2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga-egitateak: “EAEn egun gehiago" laukian BAI ala EZ adierazi.
       BAI adierazi  subjektu pasiboak zergaren sortzapen egunaren  aurreko 5 urteetako denboraldian ez  baditu egun gehiago pasa lurralde erkidean. EZ adierazi kontrako kasuan.
       - 2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga-egitateak: “Ohiko egoitza EAEn”  laukian BAI ala EZ adierazi.
       BAI adierazi subjektu pasiboak ohiko bizilekua EAEn izan baldin badu aurreko 5 urteetan, zergaren sortzapen egunetik kontatuta. EZ adierazi, kontrako kasuan.
      b) Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua atzerrian badago sortzapen egunean (Obligazio errealagatik tributatzea):
      Zergadunak ohiko bizilekua atzerrian badu, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga ordainarazteko eskuduntza izango du -obligazio errealagatik- eta Gipuzkoako Foru Araudia aplikagarri izango da,  ondoko kasuan bakarrik:
       - 2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga egitateakEdozein izaeratako ondasun eta eskubideen eskurapenetan, baldin eta, EAEn kokatutako ondasun eta eskubideen balioa lurralde erkidean kokatutakoena baino handiagoa izanik, Gipuzkoan kokatutakoen balioa beste bi lurralde historikoetako edozeinetan kokatutakoena baino handiagoa bada.
       - 2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga egitateak  Oso-osorik euskal lurraldean kokatuta dauden, gauzatu daitezkeen edo bete behar diren edozein izaeratako ondasun eta eskubideak eskuratzean, baldin eta Gipuzkoan kokatuta dauden, gauzatu daitezkeen edo bete behar diren edozein izaeratako ondasun eta eskubideen balioa handiagoa bada beste bi lurralde historikoetako bakoitzean duten balioa baino. 

AUTOLIKIDAZIOAREN DATU OROKORRAK

  •  Gipuzkoan kokatutako higiezinen dohaintzak  (higiezinen gaineko eskubideak barne)

BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera.

  •  Atzerrian kokatutako higiezinen dohaintzak  (higiezinen gaineko eskubideak barne)

BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera.

  •  Bestelako ondasun edo/eta eskubideen dohaintza (hau da, higiezinak edo haien gaineko eskubideak EZ direnak) 

BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera.

- 2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga-egitateak:

“Bestelako ondasun edo/eta eskubideen” dohaintzetan, subjektu pasiboak ohiko egoitza Gipuzkoan badu sortzapen egunean, baina zergaren sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian egun gehiago pasa baditu lurralde erkidean, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren lurralde erkideko arauak aplikatuko dira. Zein autonomia-erkidegotako arauak aplikatu behar diren zehazteko, kontuan izan behar da zein autonomia-erkidegotan igaro duen denbora gehien sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian, kalkulu horretarako EAEn igarotako egunak kontuan hartu gabe.

- 2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga-egitateak: 

“Bestelako ondasun edo/eta eskubideen” dohaintzetan, subjektu pasiboak ohiko egoitza Gipuzkoan badu sortzapen egunean, baina zergaren sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian ez badu ohiko bizilekua EAEn izan, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren lurralde erkideko arauak aplikatuko dira. Zein autonomia-erkidegotako arauak aplikatu behar diren zehazteko, kontuan izan behar da ohiko bizilekua zein autonomia-erkidegotan izan duen denbora gehiagoz sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian, kalkulu horretarako EAEn ohiko bizilekua izandako denboraldia kontuan hartu gabe.

  •  Subjektu pasiboen kopurua

Adierazi zenbat diren subjektu pasiboak.

  •  Eskualdatzaile kopurua

Adierazi zenbat diren eskualdatzaileak.

AUTOLIKIDAZIOAREN DATU EKONOMIKOAK

Murrizpenak

  • Murrizpena etxebizitza eskuratzeagatik 

Murrizpen hau Zergaren Foru Arauko 19.1 artikuluak zehazten du. Murrizpenaren oinarria zergadunak adierazi behar du.

  • Murrizpena enpresa, negozio profesional edo entitate-partaidetzak eskuratzeagatik 

Murrizpen hau Zergaren Foru Arauko 19.4 artikuluak zehazten du. Murrizpenaren oinarria zergadunak adierazi behar du.

Murrizpena aplikatzeko ondoko baldintza hauetako bat bete behar da: dohaintza-emaileak hirurogei urte edo gehiago izatea, edo ezintasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handiko egoeran egotea. Datu horiek “DOHAINTZA-EMAILEAK” atalean  adierazi behar dira.

  • Beste murrizpenak

Indarrean dagoen araudian zehaztutako beste murrizpen batzuk. Murrizpenaren zenbatekoa zergadunak adierazi behar du.

  • Metatutako dohaintzei dagokien murrizpena

Aurreko 3 urteetan jasotako dohaintzei dagokien murrizpena, zergaren Foru Arauko 29.1 artikuluak eta Erregelamenduko 37 artikuluak dioenari jarraiki. Murrizpenaren zenbatekoa zergadunak adierazi behar du.

Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria

Kenkari hau Zergaren Foru Arauko 22 artikuluak arautzen du.

Kenkari hau kalkulatzeko, zergadunak ondoko datuak adierazi behar ditu:

  • Izaera berdina edo antzekoa duen zerga bat dela medio ondare gehikuntzaren gainean atzerrian ordaindu den benetako zenbatekoa.
  • Atzerrian kokatutako ondasunei edo erabil daitezkeen eskubideei dagokien ondare gehikuntza, beti ere, ondare gehikuntza hori antzeko izaera duen zerga batek zergapetu badu.

Autolikidazioaren ezaugarriak

  • Aurretiaz likidatua

Ondasun eta eskubideen eskuratzea aurretiaz aurkeztutako eredu batean likidatua izan bada, BAI jarri dagokion laukian. Kasu horretan ez da beharrezkoa izango autolikidazioko lauki bat bera ere betetzea.

  • Salbuetsia

BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergaren  araudiari jarraituta.

  • Preskribatua

BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergaren  araudiari jarraituta.

Autolikidazioa

  • Ondasun eta eskubideen benetako balioa 

Adierazi zenbatekoa den kosturik gabeko “inter vivos” eskualdaketa bidez eskuratutako ondasun eta eskubideen benetako balioa.

  • Salbuespenak

Adierazi zergaren araudian salbuetsita dauden ondasun eta eskubideen balio osoa.

  • Zor eta karga kengarriak 

Jarri honako zor hauen balio osoa: eskualdatutako ondasun edo eskubideen gainean ezarritako eskubide errealekin bermatutakoak, baldin eta eskuratzaileak bermatutako zorra ordaintzeko beharra modu frogagarrian bere gain hartu badu (Zergaren Foru Arauaren 16. artikulua eta Erregelamenduaren 21. artikulua). Halaber, bakar-bakarrik jarriko dira ondasunen gainean zuzenean ezarrita azaltzen diren kargak, ondasunen kapital edo balioa murrizten dutenean (Zergaren Foru Arauaren 15. artikulua eta Erregelamenduaren 20. artikulua).

  • Balio garbia

Ondoko eragiketaren emaitza da: Ondasun eta eskubideen benetako balioa – Salbuespena – Zor eta Karga kengarriak.

  • Aurreko dohaintzak metatzea

Adierazi dohaintza-emaile edo eskualdatzaile berberak aurreko hiru urteetan eskuratzaileari egindako dohaintzen balioa, Zergaren Foru arauak 29.1 artikuluan eta Erregelamenduak 37. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

  • Batez besteko tasa kalkulatzeko dohaintzak metatzea

Lauki hau, Zergaren Foru Arauko 2. artikuluaren 4 eta 5 apartatuetan xedatutakoa aplikagarri denean bakarrik bete behar da.

  • Zerga oinarria

Ondoko eragiketaren emaitza da: Balio garbia + Aurreko dohaintzak metatzea.

  • Murrizpena

Programak kalkulatzen du, “MURRIZPENAK” atalean aldez aurretik adierazitako datuen arabera. 

  • Oinarri likidagarria

Ondoko eragiketaren emaitza da: Zerga oinarria – Murrizpena

  • Batez besteko tasa kalkulatzeko oinarria 

Programak kalkulatuko du, “Batez besteko tasa kalkulatzeko dohaintzak metatzea” laukia beteta dagoenean.

  • Batez besteko zerga-tasa 

Programak kalkulatuko du “Batez-besteko tasa kalkulatzeko oinarria” laukia beteta dagoenean, batez-besteko tasa kalkulatzeko oinarria eta ahaidetasun harremana kontuan hartuta.

  • Kuota osoa

Ondoko eragiketaren emaitza da: Oinarri likidagarria x Zergak indarrean duen tarifa
Nolanahi ere, “Batez-besteko tasa kalkulatzeko oinarria” laukia beteta dagoenean, ondoko eragiketaren emaitza izango da: Oinarri likidagarria x Batez-besteko zerga-tasa.

  • Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria

Programak kalkulatuko du, “NAZIOARTEKO EZARPEN BIKOITZAGATIK KENKARIA” atalean aldez aurretik adierazitako datuen arabera.

  • Aurreko kuoten kenkaria

Jar itzazu eskuratzaileak lehenagotik ordaindutako kuotak.

  • Ordaintzekoa, guztira

Ondoko eragiketaren emaitza da: Kuota osoa – Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria – Aurreko kuoten kenkaria

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Zerga sortu duen egintza edo kontratua dokumentatzen duen agiri notarial, judizial, administratibo edo pribatua (paperean aurkeztuz gero, agiriaren jatorrizko alea eta kopia soila aurkeztu behar dira). Agiri horretan zehaztu behar da zein den zergaren oinarri ezargarrian sartutako ondasun edo eskubide bakoitzaren benetako balioa. Ondasun higiezinak eskualdatzen direnean, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako esleitutako erreferentzia katastrala eta zenbaki finkoa adierazi beharko dira agiri horietan.
  • Dohaintza-emailearen eta dohaintza-hartzaileen nortasun agiriaren fotokopia, salbu eta agirien zenbakiak lehendik aurkeztutako dokumentu publikoetan agertzen direnean eta haien adina zein den aintzat hartu behar ez denean. Gainera, eskualdatzailearekiko ahaidetasun maila frogatu behar da, familia liburuaren fotokopia eta bestelako egiaztagiriena aurkeztuta, ahaidetasuna mailarik urrunenekoa denean izan ezik.
  • Jabetza osoa banatu zen unean, jabetza soila eskuratzeko titulua zein izan zen jasotzen duen agiriaren fotokopia.
  • Kentzen diren zama, karga eta zorren frogagiriak. Ibilgailuen kasuan, zirkulazio baimenaren eta fitxa teknikoaren fotokopia erantsi behar dira.
  • Zergaren Foru Arauak 19. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusten duen murrizpena aplikagarria denean, beharrezkoa da aurkeztea bai errolda agiria eta bai bizikidetzarena, kasuan kasuko udalak eginak, etxebizitza eskualdatu aurreko bi urteetan eskuratzailea doako eskualdatzailearekin etenik gabe bizi izan dela frogatzeko; horrek ez du eragozten bizikidetza frogatzea zuzenbidean onartuta dagoen beste edozein bide erabilita.
  • Autolikidazioa aurkeztean subjektu pasiboak salbuetsitzat hartzen badu eskurapena Zergaren Foru Arauko 5.1 artikuluan xedatutakoaren babesean, agiri hauek erantsi behar ditu:
    • Nekazaritza gaietan Gipuzkoako Foru Aldundian eskumena duen Departamentuak luzatutako ziurtagiria. Bertan titularra identifikatu behar da, eta jasota utzi eskualdatutako finka Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan inskribatuta dagoela.
    • Bai eskualdatzailea eta bai eskuratzailea dagokien zentsu fiskalean alta emanda egotearen frogagiriak.
    • Eskualdatzailea nekazaritza jardueragatik Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta emanda egotearen frogagiria. Eskuratzailearen alta eskaera ere erantsi beharko da.
  • Aurrekoa hala izanik ere, Zuzeneko Zergen Kudeaketako Zerbitzuak agiri horien jatorrizko aleak edo horien kopia baimendua aurkezteko eskatu ahal izango du.

 

ARAUDIA

* 3/1990 Foru Araua, urtarrilaren 11koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa.

* 42/2012 Foru Dekretua, urriaren 22koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.

* 29/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 29koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga autolikidatzeko erabili beharreko 670, 671 eta 672 ereduak onesten dituena.

 

DOKUMENTU PRIBATUEN EREDUAK

Eredu bat prestatu dugu, hiru dohaintza mota hauen dokumentu pribatua egin ahal izateko:

Bestalde, usufruktuaren iraungitzea (PDF) aitortzeko dokumentu pribatuaren eredua prestatu dugu.

Agiri horiek aukerakoak dira, hau da, ez dira nahitaez eredu horiek erabili behar.

 

Tags:
Sortzailea ZERGABIDEA administratzailea 2017/11/15 15:25
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia