Wiki source code of 671 Eredua

Version 23.1 by ZERGA BIDEA on 2020/07/06 11:43

Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Contents**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5
6 = **PRESTAKETA** =
7
8
9 == __AITORPEN ZIRRIBORROAREN LABURPENA__ ==
10
11
12 Pantaila honetan, aitorpenaren laburpen bat agertzen da, hainbat ataletan sartutako datuen arabera prestatu dena.
13
14
15 Aitorpenaren ataletan sartzeko, AITORPENAREN MENUA botoia sakatu daiteke edo, bestela, AURREKOA eta HURRENGOA botoiak, aitorpenaren urrats guztiei jarraipena egiteko aukera ematen baitute.
16
17
18 Behin atalak eta derrigorrezko datu guztiak beteta, aitorpenaren aurkezpena AURKEZTU botoiaren bidez egin ahal izango da.
19
20
21 AURREBISTA edo PDF botoia sakatuta aitorpenaren zirriborroa agertuko da, baina ez du balio izango aitorpena aurkezteko.
22
23
24 == __DOKUMENTUAREN DATUAK__ ==
25
26
27 * **Erreferentziako pertsona**
28
29 Dokumentua identifikatzeko pertsona bat aukeratu eta haren datuak adierazi.
30
31
32 * **Dokumentu mota**
33
34 Goitibeherako zerrendan aukeratu zerga sortu duen egintza edo kontratua jasotzen duen dokumentu mota (notariala, judiziala, administratiboa edo pribatua).
35
36
37 * **Notarioa /Agintaria**
38
39 Adierazi, hala badagokio, notarioaren izen-abizenak edo dokumentua eman duen organo judizial edo administratiboaren datuak.
40
41
42 * **Protokolo zenbakia / Erreferentzia**
43
44 Adierazi, hala badagokio, dokumentu notarialaren protokolo zenbakia edo dokumentu judizial edo administratiboaren erreferentzia.
45
46
47 * **Dokumentuaren data**
48
49 Adierazi zein egunetan egin den dokumentua.
50
51
52 * **Dokumentuaren xedea**
53
54 Dokumentuan ageri diren eskuratzeko modu desberdinak adierazi:
55
56 - __Oinordetza__: Ondasun eta eskubideak herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza titulu bidez eskuratzea.
57 - __Dohaintza__: Ondasun eta eskubideak eskuratzea dohaintzaz edo “inter vivos” egindako doako beste edozein negozio juridikoren bidez.
58 - __Asegurua__: Bizi aseguruen onuradunek jasotako zenbatekoak, asegurua kontratatu duena eta onuraduna pertsona bera ez bada, 2006ko abenduaren 29ko 10/06 Foru Arauak, Gipuzkoako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 18.a) artikuluan berariaz erregulatutako kasuak salbu.
59
60
61
62
63 == __DOHAINTZA-EMAILEAK__ ==
64
65
66 * **Dohaintza-emailea**
67
68 Goitibeherako zerrendan aukeratu dohaintza-emailea.
69
70 Dohaintza-emaile berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den dohaintza-emaile bat), GEHITU botoia sakatu eta bere datuak adierazi.
71
72
73 * **Jaioteguna**
74
75 Dohaintza-emailearen jaiotze-data adierazi.
76
77
78 * **Baliaezintasun handia edo ezintasun iraunkor absolutua**
79
80 Dagokionaren arabera, BAI ala EZ adierazi.
81
82
83
84 == A__UTOLIKIDAZIOAK__ ==
85
86
87 Autolikidazio berri bat egiteko GEHITU botoia sakatu eta adierazi __eredua__, __eskualdatzailea__ eta __subjetu pasiboa__ dagokion goitibeherako zerrendan. Subjektu pasiboa ez bada zerrendan ageri, BERRIA botoia sakatu.
88
89 === SUBJEKTU PASIBOA ===
90
91 * **Subjektu pasiboaren datuak: datu nagusiak **(NAN, izen-abizenak edo sozietatearen izena, jaiotze eguna, sexua, etab.)
92
93 Ageri diren datuak ez badira zuzenak, EDITATU botoia sakatu zuzentzeko.
94
95
96 * **Zerga helbidea (zerga helbidea Gipuzkoan EZ duten zergadunek soilik)**
97
98 Lauki hau ondoko kasuan bakarrik bete behar da: subjektu pasiboaren __egungo__ helbidea Gipuzkoan ez dagoenean.
99
100 Ohiko bizilekua edo egoitza zergaren Foru Arauko 2bis artikuluan xedatutakoaren arabera finkatzen da.
101
102
103 * **Sortzapen eguna**
104
105 Adierazi zein egunetan egin den zergaren sortzapena ekarri duen egintza edo kontratua. Ondasun edo eskubideak eskuratzean, horien eraginkortasuna etenda baldin badago Zergaren Foru Arauak 23.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, muga horiek zein egunetan desagertu diren jarriko da.
106
107
108 * **Dohaintza-emailearekin ahaidetasuna**
109
110 Goitibeherako zerrendan aukeratu zergadunak edo dohaintza-hartzaileak dohaintza-emailearekin duen ahaidetasun harremana.
111
112 OHARRA: Dohaintzaz edo «inter vivos» egindako doako beste negozio juridiko baten bidez ondorengo ahaide edo adoptatu batek ondasun edo eskubideak eskuratzen baditu, eta dohaintza-emailea izan den aurreko ahaide edo adoptatzaile horrek ondasun edo eskubide horiek berak beste ondorengo ahaide edo adoptatu batengandik eskuratu izan baditu aurreko bost urteen barruan, dohaintzaz edo «inter vivos» egindako doako negozio juridiko baten bidez, lehen dohaintza-emaileak azken dohaintza-hartzailearekin duen ahaidetasuna kontuan hartuta ordainduko du zerga.
113
114
115 * **Usufruktua iraungitzea**
116 ** BAI adierazi, baldin eta jabetza osoa banatu zen unean, jabetza soila eskuratzearen zerga ordainarazteko eskuduntza Gipuzkoako Lurralde Historikoari egokitu izan bazitzaion.
117 ** Dohaintza emailearekin ahaidetasuna: jabetza osoa banatu zen unean jabetza soila eskuratu zuen pertsonarekin dagoen ahaidetasuna adieraziko da.
118 ** Zerga zehazterakoan Erregelamenduko 29. artikuluak dioena aplikatuko da.
119 ** Subjektu pasiboak ez du “ohiko bizilekua sortzapen egunean” atala beteko.
120
121 * **Ohiko bizilekua sortzapen egunean**
122 ** Aukeratu __HERRIA__ eta, kasua bada, __PROBINTZIA__, dagokion goitibeherako zerrendan.
123 ** Ohiko bizilekua Zergaren Foru Arauak 2 bis artikuluan dioenari jarraiki zehaztuko da.
124 ** Atal hau ez da bete behar usufruktua iraungitzen den kasuetan.
125 ** __Kasuak__:
126 **a) Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua Gipuzkoan badago sortzapen egunean (Obligazio pertsonalagatik tributatzea)**
127 Ondoko informazioa eman behar da, sortzapen egunaren arabera:
128 - __//2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga-egitateak//__: “__//EAEn egun gehiago//__" laukian BAI ala EZ adierazi.
129 BAI adierazi subjektu pasiboak zergaren sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian ez baditu egun gehiago pasa lurralde erkidean. EZ adierazi kontrako kasuan.
130 - __//2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga-egitateak//__: “__//Ohiko egoitza EAEn//__” laukian BAI ala EZ adierazi.
131 BAI adierazi subjektu pasiboak ohiko bizilekua EAEn izan baldin badu aurreko 5 urteetan, zergaren sortzapen egunetik kontatuta. EZ adierazi, kontrako kasuan.
132 **b) Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua atzerrian badago sortzapen egunean (Obligazio errealagatik tributatzea):**
133 Zergadunak ohiko bizilekua atzerrian badu, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga ordainarazteko eskuduntza izango du -obligazio errealagatik- eta Gipuzkoako Foru Araudia aplikagarri izango da, ondoko kasuan bakarrik:
134 __ - //2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga egitateak//: __Edozein izaeratako ondasun eta eskubideen eskurapenetan, baldin eta, EAEn kokatutako ondasun eta eskubideen balioa lurralde erkidean kokatutakoena baino handiagoa izanik, Gipuzkoan kokatutakoen balioa beste bi lurralde historikoetako edozeinetan kokatutakoena baino handiagoa bada.
135 __ - //2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga egitateak//: __ Oso-osorik euskal lurraldean kokatuta dauden, gauzatu daitezkeen edo bete behar diren edozein izaeratako ondasun eta eskubideak eskuratzean, baldin eta Gipuzkoan kokatuta dauden, gauzatu daitezkeen edo bete behar diren edozein izaeratako ondasun eta eskubideen balioa handiagoa bada beste bi lurralde historikoetako bakoitzean duten balioa baino.
136
137 === AUTOLIKIDAZIOAREN DATU OROKORRAK ===
138
139
140 * ** Gipuzkoan kokatutako higiezinen dohaintzak ** (higiezinen gaineko eskubideak barne)
141
142 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera.
143
144
145 * ** Atzerrian kokatutako higiezinen dohaintzak ** (higiezinen gaineko eskubideak barne)
146
147 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera.
148
149
150 * ** Bestelako ondasun edo/eta eskubideen dohaintza (hau da, higiezinak edo haien gaineko eskubideak EZ direnak) **
151
152 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera.
153
154 - __//2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga-egitateak~://__
155
156 “Bestelako ondasun edo/eta eskubideen” dohaintzetan, subjektu pasiboak ohiko egoitza Gipuzkoan badu sortzapen egunean, baina zergaren sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian egun gehiago pasa baditu lurralde erkidean, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren lurralde erkideko arauak aplikatuko dira. Zein autonomia-erkidegotako arauak aplikatu behar diren zehazteko, kontuan izan behar da zein autonomia-erkidegotan igaro duen denbora gehien sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian, kalkulu horretarako EAEn igarotako egunak kontuan hartu gabe.
157
158 - //__2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga-egitateak: __//
159
160 “Bestelako ondasun edo/eta eskubideen” dohaintzetan, subjektu pasiboak ohiko egoitza Gipuzkoan badu sortzapen egunean, baina zergaren sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian ez badu ohiko bizilekua EAEn izan, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren lurralde erkideko arauak aplikatuko dira. Zein autonomia-erkidegotako arauak aplikatu behar diren zehazteko, kontuan izan behar da ohiko bizilekua zein autonomia-erkidegotan izan duen denbora gehiagoz sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian, kalkulu horretarako EAEn ohiko bizilekua izandako denboraldia kontuan hartu gabe.
161
162
163 * ** Subjektu pasiboen kopurua**
164
165 Adierazi zenbat diren subjektu pasiboak.
166
167
168 * ** Eskualdatzaile kopurua**
169
170 Adierazi zenbat diren eskualdatzaileak.
171
172
173 * ** Ibilgailuren bat duen dohaintza**
174
175 === AUTOLIKIDAZIOAREN DATU EKONOMIKOAK ===
176
177
178 ==== __Murrizpenak__ ====
179
180
181 * **Murrizpena etxebizitza eskuratzeagatik **
182
183 Murrizpen hau Zergaren Foru Arauko 19.1 artikuluak zehazten du. Murrizpenaren oinarria zergadunak adierazi behar du.
184
185
186 * **Murrizpena enpresa, negozio profesional edo entitate-partaidetzak eskuratzeagatik **
187
188 Murrizpen hau Zergaren Foru Arauko 19.4 artikuluak zehazten du. Murrizpenaren oinarria zergadunak adierazi behar du.
189
190 Murrizpena aplikatzeko ondoko baldintza hauetako bat bete behar da: dohaintza-emaileak hirurogei urte edo gehiago izatea, edo ezintasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handiko egoeran egotea. Datu horiek “DOHAINTZA-EMAILEAK” atalean adierazi behar dira.
191
192
193 * **Beste murrizpenak**
194
195 Indarrean dagoen araudian zehaztutako beste murrizpen batzuk. Murrizpenaren zenbatekoa zergadunak adierazi behar du.
196
197
198 * **Metatutako dohaintzei dagokien murrizpena**
199
200 Aurreko 3 urteetan jasotako dohaintzei dagokien murrizpena, zergaren Foru Arauko 29.1 artikuluak eta Erregelamenduko 37 artikuluak dioenari jarraiki. Murrizpenaren zenbatekoa zergadunak adierazi behar du.
201
202
203 ==== __Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria__ ====
204
205
206 Kenkari hau Zergaren Foru Arauko 22 artikuluak arautzen du.
207
208 Kenkari hau kalkulatzeko, zergadunak ondoko datuak adierazi behar ditu:
209
210 * Izaera berdina edo antzekoa duen zerga bat dela medio ondare gehikuntzaren gainean atzerrian ordaindu den benetako zenbatekoa.
211
212 * Atzerrian kokatutako ondasunei edo erabil daitezkeen eskubideei dagokien ondare gehikuntza, beti ere, ondare gehikuntza hori antzeko izaera duen zerga batek zergapetu badu.
213
214 ==== __Autolikidazioaren ezaugarriak__ ====
215
216
217 * **Aurretiaz likidatua**
218
219 Ondasun eta eskubideen eskuratzea aurretiaz aurkeztutako eredu batean likidatua izan bada, BAI jarri dagokion laukian. Kasu horretan ez da beharrezkoa izango autolikidazioko lauki bat bera ere betetzea.
220
221 * **Salbuetsia**
222
223 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergaren araudiari jarraituta.
224
225 * **Preskribatua**
226
227 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergaren araudiari jarraituta.
228
229
230 ==== __Autolikidazioa__ ====
231
232
233 * **Ondasun eta eskubideen benetako balioa **
234
235 Adierazi zenbatekoa den kosturik gabeko “inter vivos” eskualdaketa bidez eskuratutako ondasun eta eskubideen benetako balioa.
236
237
238 * **Salbuespenak**
239
240 Adierazi zergaren araudian salbuetsita dauden ondasun eta eskubideen balio osoa.
241
242
243 * **Zor eta karga kengarriak **
244
245 Jarri honako zor hauen balio osoa: eskualdatutako ondasun edo eskubideen gainean ezarritako eskubide errealekin bermatutakoak, baldin eta eskuratzaileak bermatutako zorra ordaintzeko beharra modu frogagarrian bere gain hartu badu (Zergaren Foru Arauaren 16. artikulua eta Erregelamenduaren 21. artikulua). Halaber, bakar-bakarrik jarriko dira ondasunen gainean zuzenean ezarrita azaltzen diren kargak, ondasunen kapital edo balioa murrizten dutenean (Zergaren Foru Arauaren 15. artikulua eta Erregelamenduaren 20. artikulua).
246
247
248 * **Balio garbia**
249
250 Ondoko eragiketaren emaitza da: Ondasun eta eskubideen benetako balioa – Salbuespena – Zor eta Karga kengarriak.
251
252
253 * **Aurreko dohaintzak metatzea**
254
255 Adierazi dohaintza-emaile edo eskualdatzaile berberak aurreko hiru urteetan eskuratzaileari egindako dohaintzen balioa, Zergaren Foru arauak 29.1 artikuluan eta Erregelamenduak 37. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
256
257
258 * **Batez besteko tasa kalkulatzeko dohaintzak metatzea**
259
260 Lauki hau, Zergaren Foru Arauko 2. artikuluaren 4 apartatuan xedatutakoa aplikagarri denean bakarrik bete behar da (hau da, dokumentu batean dohaintza-emaile berak hartzaile berari ondasun edo eskubideak dohaintzan ematen dizkionean eta etekina Gipuzkoako lurralde historikoan eta beste edozein zerga administrazioren lurraldean sortu dela ulertu behar denean). Kasu horretan, ondoko zenbatekoa adieraziko da: beste zerga administrazioan zergapetu behar diren ondasun eta eskubideen benetako balioa.
261
262
263 * **Zerga oinarria**
264
265 Ondoko eragiketaren emaitza da: Balio garbia + Aurreko dohaintzak metatzea.
266
267
268 * **Murrizpena**
269
270 Programak kalkulatzen du, “MURRIZPENAK” atalean aldez aurretik adierazitako datuen arabera.
271
272
273 * **Oinarri likidagarria**
274
275 Ondoko eragiketaren emaitza da: Zerga oinarria – Murrizpena
276
277
278 * **Batez besteko tasa kalkulatzeko oinarria **
279
280 Programak kalkulatuko du, “Batez besteko tasa kalkulatzeko dohaintzak metatzea” laukia beteta dagoenean.
281
282
283 * **Batez besteko zerga-tasa **
284
285 Programak kalkulatuko du “Batez-besteko tasa kalkulatzeko oinarria” laukia beteta dagoenean, batez-besteko tasa kalkulatzeko oinarria eta ahaidetasun harremana kontuan hartuta.
286
287
288 * **Kuota osoa**
289
290 Ondoko eragiketaren emaitza da: Oinarri likidagarria x Zergak indarrean duen tarifa
291 Nolanahi ere, “Batez-besteko tasa kalkulatzeko oinarria” laukia beteta dagoenean, ondoko eragiketaren emaitza izango da: Oinarri likidagarria x Batez-besteko zerga-tasa.
292
293
294
295 * **Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria**
296
297 Programak kalkulatuko du, “NAZIOARTEKO EZARPEN BIKOITZAGATIK KENKARIA” atalean aldez aurretik adierazitako datuen arabera.
298
299
300 * **Aurreko kuoten kenkaria**
301
302 Jar itzazu eskuratzaileak lehenagotik ordaindutako kuotak.
303
304
305 * **Ordaintzekoa, guztira**
306
307 Ondoko eragiketaren emaitza da: Kuota osoa – Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria – Aurreko kuoten kenkaria
308
309
310
311 = **AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK** =
312
313
314 * Zerga sortu duen egintza edo kontratua dokumentatzen duen agiri notarial, judizial, administratibo edo pribatua (paperean aurkeztuz gero, agiriaren jatorrizko alea eta kopia soila aurkeztu behar dira). Agiri horretan zehaztu behar da zein den zergaren oinarri ezargarrian sartutako ondasun edo eskubide bakoitzaren benetako balioa. Ondasun higiezinak eskualdatzen direnean, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako esleitutako erreferentzia katastrala eta zenbaki finkoa adierazi beharko dira agiri horietan.
315
316 * Dohaintza-emailearen eta dohaintza-hartzaileen nortasun agiriaren fotokopia, salbu eta agirien zenbakiak lehendik aurkeztutako dokumentu publikoetan agertzen direnean eta haien adina zein den aintzat hartu behar ez denean. Gainera, eskualdatzailearekiko ahaidetasun maila frogatu behar da, familia liburuaren fotokopia eta bestelako egiaztagiriena aurkeztuta, ahaidetasuna mailarik urrunenekoa denean izan ezik.
317
318 * Jabetza osoa banatu zen unean, jabetza soila eskuratzeko titulua zein izan zen jasotzen duen agiriaren fotokopia.
319
320 * Kentzen diren zama, karga eta zorren frogagiriak. Ibilgailuen kasuan, zirkulazio baimenaren eta fitxa teknikoaren fotokopia erantsi behar dira.
321
322 * Zergaren Foru Arauak 19. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusten duen murrizpena aplikagarria denean, beharrezkoa da aurkeztea bai errolda agiria eta bai bizikidetzarena, kasuan kasuko udalak eginak, etxebizitza eskualdatu aurreko bi urteetan eskuratzailea doako eskualdatzailearekin etenik gabe bizi izan dela frogatzeko; horrek ez du eragozten bizikidetza frogatzea zuzenbidean onartuta dagoen beste edozein bide erabilita.
323
324 * Autolikidazioa aurkeztean subjektu pasiboak salbuetsitzat hartzen badu eskurapena Zergaren Foru Arauko 5.1 artikuluan xedatutakoaren babesean, agiri hauek erantsi behar ditu:
325 ** Nekazaritza gaietan Gipuzkoako Foru Aldundian eskumena duen Departamentuak luzatutako ziurtagiria. Bertan titularra identifikatu behar da, eta jasota utzi eskualdatutako finka Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan inskribatuta dagoela.
326 ** Bai eskualdatzailea eta bai eskuratzailea dagokien zentsu fiskalean alta emanda egotearen frogagiriak.
327 ** Eskualdatzailea nekazaritza jardueragatik Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta emanda egotearen frogagiria. Eskuratzailearen alta eskaera ere erantsi beharko da.
328
329 * Aurrekoa hala izanik ere, Zuzeneko Zergen Kudeaketako Zerbitzuak agiri horien jatorrizko aleak edo horien kopia baimendua aurkezteko eskatu ahal izango du.
330
331
332
333 = **ARAUDIA** =
334
335 ~* **__3/1990 Foru Araua__**, urtarrilaren 11koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa.
336
337 ~* **__42/2012 Foru Dekretua__**, urriaren 22koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.
338
339 ~* **__361/2013 Foru Agindua__**, apirilaren 15ekoa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko 670, 671 eta 672 eredu berriak onartzen dituena.
340
341
342
343
344 = **DOKUMENTU PRIBATUEN EREDUAK** =
345
346
347 Eredu bat prestatu dugu, hiru dohaintza mota hauen dokumentu pribatua egin ahal izateko:
348
349 * [[**ibilgailu motordunen dohaintza**>>url:https://www.gipuzkoa.eus/documents/2456431/2529807/671_ID_DV_Reader_20121126.pdf/c25745e6-64d8-e583-3cfd-6f3e50bcd86a]] (PDF);
350 * [[**diruaren dohaintza**>>url:https://www.gipuzkoa.eus/documents/2456431/2529807/671_DD_1_0.pdf/61ff8add-4cc3-24a5-67db-802c4e97386c]] (PDF);
351 * [[**aseguru kontratuen dohaintza**>>url:https://www.gipuzkoa.eus/documents/2456431/2529807/671_Aseguru-kontratua-dohaintza_Donacion-contratos-seguros.pdf.pdf/a8497a17-e027-b816-d375-4d8a279def51]] (PDF), baldin eta, onuraduna aseguruaren kontratatzailea ez izanik, aseguratua bizirik badago.
352
353 Bestalde, [[**usufruktuaren iraungitzea**>>url:https://www.gipuzkoa.eus/documents/2456431/2529807/Iraungitze-usufruktua_extincion-usufructo.pdf.pdf/2931f01b-532a-16ad-57bb-0a804b2c73d0]] (PDF) aitortzeko dokumentu pribatuaren eredua prestatu dugu.
354
355 Agiri horiek aukerakoak dira, hau da, ez dira nahitaez eredu horiek erabili behar.
356
357
358
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia