Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Contents**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5
6 = SORTUTAKO ETA KENDU BEHARREKO BEZ-A. URTEKO LIKIDAZIOA =
7
8
9 **__{{id name="CIRCUNSTANCIAS"/}}Aitortzailearen egoerak__**:
10
11 **Jarduerarik gabe. 01 laukia**: baldin eta hemen aitortzen den ekitaldian ez bada kuotarik sortu edo jasan, X jarri behar da lauki honetan.
12
13
14 **Enpresa handia**: X ipini behar dute lauki honetan Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduari buruzkoak, 71.3. artikuluan aipatutako zergapekoek.
15
16
17 **Hileko itzulketen erregistroa**: X jarri behar da, hileko itzulketen erregistroan inskribatutako subjektu pasiboa bada.
18
19
20 **Autolikidazio konkurtsala: ** Ekitaldian konkurtsoan deklaratu diren zergadunek X ipini behar dute lauki honetan. Era berean, autolikidazioa konkurtso aurrekoa edo ondorengoa den adieraziko dute.
21
22
23 **__{{id name="DEVENGADO"/}}BEZ sortua:__**
24
25 **02 - 07 ERREGIMEN OROKORRA: : **Kasuen arabera, tasa orokorra ~(%21), tasa murriztua ~(%10) edo tasa oso murriztuaz ~(%4) zergapetutako urteko zerga oinarriak eta horietatik lortzen diren urteko kuotak jarri behar dira.
26
27
28
29 **08 - 09 OINARRI ETA KUOTAK ALDATZEA: **Bidaiarien araudian salmentak eginez gero (BEZ araudiko 21. artikulua), erregimen honengatik ekitaldian egindako itzulketei dagozkien zerga oinarriak eta kuotak gutxitu egingo dira aitorpenean.
30
31 Era berean, bidezko zeinuaz jarri behar da sortutako eragiketen zerga oinarrien eta kuoten aldaketa, baldin eta hemen aitortzen den zergaldian indarrean zeudenez besteko tasez zergapetuta badaude, eragiketak erabat edo zati batean indarrik gabe geratu direlako edo haiek gauzatu ondoren prezioa aldatu delako.
32
33 Era berean, kontuan hartuko dira konkurtsoa deklaratzeko autoetan eta kreditu kobraezinetan baimendutako aldaketak.
34
35
36 **10 - 15 BALIOKIDETASUN ERREKARGUA**: Kasuen arabera, %5,2, %1,4 eta %0,5eko tasez zergapetu diren baliokidetasun errekarguaren urteko zerga oinarriak jarri behar dira, bai eta horietatik ateratzen diren urteko kuotak ere.
37
38 Era berean 12 eta 13 laukietan, hurrenez hurren, %1,75eko tasaz zergapetu den baliokidetasun errekarguaren urteko zerga oinarria jarri behar da, hain zuzen Tabako Laboreen gaineko Zerga Bereziari lotutako ondasun salmentei dagokiena, bai eta horretatik ateratzen den urteko kuota ere.
39
40
41 **16 eta 17 BALIOKIDETASUN ERREKARGUA ALDATZEA**: Bidezko zeinuaz jarri behar da aurreko ekitaldietan sortutako eragiketei dagozkien baliokidetasun errekarguaren zerga oinarrien eta kuoten aldaketa, baldin eta hemen aitortzen den zergaldian indarrean zeudenez besteko tasez zergapetuta badaude, eragiketak erabat edo zati batean indarrik gabe geratu direlako edo haiek gauzatu ondoren prezioa aldatu delako.
42
43 Era berean, kontuan hartuko dira konkurtsoa deklaratzeko autoetan eta kreditu kobraezinetan baimendutako aldaketak.
44
45 **18 eta 19 BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZU ESKURAPENAK**: Ekitaldian zergari lotuta eta salbuetsi gabe egin diren BEZaren Erregelamenduak 79. artikuluan ondasun eta zerbitzuen batasun barruko erosketatzat hartuta dauden halako erosketen guztizkoari dagokionez kargatutako zerga oinarria, bai eta horretatik ateratzen den kuota ere.
46
47
48 **106 – 107 SUBJEKTU PASIBOAREN INBERTSIOA DAKARTEN BESTE ERAGIKETA BATZUK (EROSKETAK):** BEZaren araudiko 84.bat artikuluaren 2 eta 4 puntuetan jasotakoaren arabera subjektu pasiboaren inbertsioa dakarten eragiketen zerga oinarria eta kuota jarri behar dira, salbu BEZaren Erregelamenduak 79. Artikuluan halakotzat hartuta dauden batasun barruko zerbitzu eskurapenak.
49
50
51 **20 URTEAN SORTUTAKO KUOTA, GUZTIRA**: Sortutako BEZaren urteko kuoten eta baliokidetasun errekarguaren batura da (03+05+07+09+11+13+15+17+19+107=20).
52
53
54
55 **__{{id name="DEDUCIBLE"/}}BEZ kengarria:__**
56
57 **21 eta 22. ESTATU BARRUKO ERAGIKETEN BEZ KENGARRIA**: BEZaren urteko zerga oinarria eta kuotak jarri behar dira, baldin eta jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden ondasun eta zerbitzuen erosketan jasan badira, behin hainbanaketa araua aplikatuta, bidezkoa denean.
58
59
60 **23 eta 24 INPORTAZIOETAKO BEZ KENGARRIA**: BEZaren urteko zerga oinarria eta kuotak jarri behar dira, baldin eta jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden ondasunen inportazioetan ordaindu badira, behin hainbanaketa araua aplikatuta, bidezkoa denean.
61
62
63 **25 eta 26 BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESKURAKETA BEZ KENGARRIA:** BEZaren urteko zerga oinarria eta kuotak jarri behar dira, baldin eta jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden batasun barruko ondasunen eta zerbitzuen eskurapenetan sortu badira, behin hainbanaketa araua aplikatuta, bidezkoa denean.
64
65
66 **27 NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ARRANTZAREN ERREGIMEN BEREZIKO KONPENTSAZIOAK:** Lauki honetan jarri behar dira jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden eragiketetan nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezira bildutako subjektu pasiboei ordaindu zaizkien konpentsazioak, behin hainbanaketa araua aplikatuta, bidezkoa denean.
67
68
69 **27.1 KENKARIEN ZUZENKETA**: Zergaldiko aitorpen-likidazioetan erregularizatu eta zuzendu diren kenkarien zenbatekoa adierazi behar da. Sartu gabe utziko dira aurreko zergaldietako aitorpen-likidazioetan erregularizatu diren zuzenketak. Zuzenketaren emaitzak kenkariak gutxitzen baditu, zeinu negatiboz jarri behar da.
70
71
72 **28 INBERTSIOAK ERREGULARIZATZEA: **Aurreko zergaldietan inbertsio ondasunengatik egindako kenkarien erregularizazioaren emaitza jarri behar da, eta, bidezkoa denean, jarduera hasi aurretik egindako kenkarien erregularizazioa ere sartu behar da. Erregularizazioaren emaitzak kenkarien gutxipena badakar, zeinu negatiboz jarri behar da.
73
74
75 **29 URTEKO KUOTA KENGARRIA GUZTIRA**: Kenkarien zenbateko oso jarri behar da (29 = 22 + 24 + 26 + 27 + 27.1 + 28).
76
77
78
79 **__{{id name="RESULTADO"/}}Emaitza__**
80
81
82 **30 URTEKO DIFERENTZIA**: Behar den zeinuaz jarri behar da urtean sortutako kuota osoaren (20 laukia) eta urteko kuota kenkaridun osoaren (29 laukia) arteko diferentzia.
83
84
85 **31 - 35 LURRALDEAREN ARABERA ESKUMENA DUEN ADMINISTRAZIOA: **Baldin eta BEZ araudiaren 2.bis artikuluan xedatutakoaren arabera subjektu pasiboak Gipuzkoan bakarrik ordaindu behar badu, 100 jarri behar da 31 laukian.
86
87 Baldin eta subjektu pasiboak zerga administrazio batean baino gehiagotan ordaindu behar badu, haietako bakoitzaren laukian jaso behar da behin betiko portzentajea. Portzentajeen batura 100 izan behar da.
88
89 Portzentajeak beti adieraziko dira, likidazioaren emaitza edozein izanda ere. Portzentajeak erregularizatzen den ekitaldiko behin betikoak izango dira, eta behin-behineko izaeraz aplikatuko dira hurrengo ekitaldian ere.
90
91
92 **36 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOARI EGOZTEKO KUOTA:** Gipuzkoako Lurralde Historikoaren portzentajea (31 laukia) urteko diferentziari (30 laukia) aplikatuta lortuko da kuota hau.
93
94
95 **37 AURREKO EKITALDITIK KONPENTSATZEKO KUOTAK**: Gipuzkoan aurreko ekitalditik konpentsatzeko dauden kuoten zenbatekoa jarri behar da.
96
97
98 **38 EKITALDI HONETAN EGINDAKO SARRERAK, GUZTIRA:** Zergadunak aurkeztutako autolikidazioen ondorioz nahiz administrazio honek egindako behin-behineko likidazioen ondorioz Gipuzkoako Foru Ogasunean "ordaintzeko" kuoten zenbatekoa jarri behar da, ekitaldiko lehen hiru hiruhilekoei edo lehen hamaika hilabeteei dagokienez; gerorapena edo zatikapena eskatzeagatik edo beste edozein arrazoirengatik benetan ordaindu ez direnak ere sartuko dira.
99
100
101 **39 EKITALDI HONETAKO ITZULKETAK, GUZTIRA:** Gipuzkoako Foru Ogasunak egindako itzulketen eta oraindik tramitatu ez diren itzulketa eskaeren batura, okerreko diru sarreren itzulketak barne, jarri behar da, kasuen arabera ekitaldiko lehen hiru hiruhilabeteei edo lehen hamaika hilabeteei dagokienez.
102
103
104 **40 URTEKO EMAITZA:**
105
106 40 = 36 – 37 – 38 + 39
107
108
109 **41 ORDAINTZEKO EMAITZA**: 40 laukiaren zenbatekoa jarri behar da, hori positiboa bada.
110
111
112 **42 KONPENSATZEKO EMAITZA:** 40 laukiaren zenbatekoa jarri behar da, hori positiboa bada eta itzulketa eskatzen ez bada. Ondorengo ekitaldiko lehen zergaldiko aitorpenean jarri behar da emaitza hau, Gipuzkoan aurreko ekitaldietatik konpentsatzeko kuotei dagokien laukian.
113
114
115 **43 ITZULTZEKO EMAITZA**: 40 laukian jasotako zenbatekoa jarri behar da, negatiboa bada eta itzulketa eskatzen bada. Autolikidazioaren emaitza ( 40 laukia) negatiboa bada eta 42 eta 43 laukietan kopururik jartzen ez bada, konpentsazio bidea hautatzen dela ulertuko da.
116
117
118 **BEZEROAREN KONTU KODEA**: Subjektu pasiboaren kontu korronte baten IBAN kodea jarri behar da, BAKARRIK EMAITZA ITZULTZEKOA DENEAN.
119
120 = EROSKETA ERAGIKETAK =
121
122
123 **{{id name="EXISTENCIAS"/}}44 __HASIERAKO IZAKINAK__**: Hasierako izakinen zenbatekoa jarri behar da (urtarrilaren 1ekoak).
124
125 **45 __AMAIERAKO IZAKINAK__**: Amaierako izakinen zenbatekoa jarri behar da (abenduaren 31koak).
126
127 **{{id name="CORRIENTES"/}}46 - 53 __EKITALDIAN ESKURATUTAKO ONDASUN ARRUNTAK__:** Ondasun arrunten erosketa, inportazio eta batasun barruko eskurapenak direla-eta ekitaldian zerga tasa bakoitzean jasan diren oinarri eta kuota kengarrien zenbatekoa jarri behar da, behin ekitaldiko behin betiko hainbanaketa eginda, bidezkoa denean.
128
129
130 **54 eta 55, 63 eta 64, 72 eta 73**: Bidezko zeinuaz jarri behar da hurrenez hurren hemen aitortutako ekitaldian indarrean zeudenez besteko zerga tasetan jasan diren eta ondasun arrunten eskurapenei, gastuei eta inbertsio ondasunen eskurapenei buruzko fakturen zuzenketatik eratorriak diren zerga oinarrien eta kuoten zenbatekoa, behin ekitaldiko behin betiko hainbanaketa araua aplikatuta, bidezkoa denean.
131
132 Era berean, hurrenez hurren hemen aitortutako ekitaldian indarrean zeudenez besteko zerga tasetan jasan diren eta ondasun arrunten eskurapenei, gastuei eta inbertsio ondasunen eskurapenei buruzko fakturetatik eratorriak diren zerga oinarrien eta kuoten zenbatekoa, baldin eta horien kenkari eskubidea iraungi ez bada, behin ekitaldiko behin betiko hainbanaketa araua aplikatuta, bidezkoa denean.
133
134
135 **56** = 47 + 49 + 51 + 53 + 55
136
137
138 **{{id name="GASTOS"/}}57 - 62 __EKITALDIAN SORTUTAKO GASTUAK__:** Sortutako gastuak direla-eta ekitaldian zerga tasa bakoitzean jasan diren oinarri eta kuota kengarrien zenbatekoa jarri behar da, behin ekitaldiko behin betiko hainbanaketa araua aplikatuta, bidezkoa denean.
139
140
141 **65** = 58 + 60 + 62 + 64
142
143
144 **{{id name="INVERSION"/}}66 a 71 __EKITALDIAN ESKURATUTAKO INBERTSIO ONDASUNAK__: **Inbertsio ondasunen erosketak, inportazioak, eta batasun barruko eskurapenak direla-eta ekitaldian zerga tasa bakoitzean jasan diren oinarri eta kuota kengarrien zenbatekoa jarri behar da, behin ekitaldiko behin betiko hainbanaketa-araua aplikatuta, bidezkoa denean.
145
146 **OHARRA:** EKITALDIAN ESKURATUTAKO ONDASUN ARRUNTAK ETA INBERTSIO ONDASUNAK ETA SORTUTAKO GASTUAK adieraztean, tasa orokorraz, tasa murriztuaz edo tasa oso murriztuaz, hala badagokio, kargatutako urteko zerga oinarriak eta horietatik lortzen diren urteko kuota kenkarriak jarri behar dira.
147
148 **{{id name="TOTALES"/}}GUZTIRA:**
149
150
151 **74** = 67 + 69 + 71 + 73
152
153 **75** = 46 + 48 + 50 + 52 + 54 + 57 + 59 + 61 + 63 + 66 + 68 + 70 + 72
154
155 **76** = 47 + 49 + 51 + 53 + 55 + 58 + 60 + 62 + 64 +67 + 69 + 71 + 73
156
157 **77** = 56 + 65 + 74
158
159
160 **__{{id name="OTRAS"/}}BESTE EROSKETA ERAGIKETAK__**
161
162
163 **96. ESTATU BARRUKO ONDASUN ENTREGAK. ERAGIKETA TRIANGELUARREN ONDORIOZ SUBJEKTU PASIBOA INBERTSIOAGATIK SORTUAK: **BEZaren aplikazio lurraldean egoitzarik ez duten eta Europar Batasuneko beste estatu batean identifikatuta dauden enpresari edo profesionalek subjektu pasiboarentzat egindako ondasun entregen zenbatekoa jarri behar da, salmenta horiek BEZ araudiko 26.hiru artikuluan jasotakoaren arabera salbuetsita dagoen batasun barruko eskurapen baten ondoren datozenean.
164
165 Eragiketa horiek fakturan jaso behar dira, berariaz “eragiketa triangeluarra” direla adierazita, eta BEZ araudiko 84. Artikuluan jasotakoaren arabera subjektu pasiboa alderantzikatuz sortuak behar dira izan.
166
167
168 **97 ESTATU BARRUKO ESKURAPEN SALBUETSIAK:** BEZ araudiko 20. artikuluan jasotakoaren arabera BEZetik salbuetsita dauden ondasun eta zerbitzuen estatu barruko eskurapenen zenbatekoa jarri behar da.
169
170
171 **98 INPORTAZIO SALBUETSIAK:** Subjektu pasiboak ekitaldian BEZetik salbuetsita egin diren inportazioen zenbatekoa jarri behar da (BEZ araudiko 27.etik 67.era bitarteko artikuluak).
172
173
174 **99 BATASUN BARRUKO ESKURAPEN SALBUETSIAK**: BEZaren ondorioetarako zergaren aplikazio lurraldean identifikatutako subjektu pasiboek ekitaldian egindako batasun barruko eskurapen salbuetsien zenbatekoa jarri behar da.
175
176 = SALMENTA ERAGIKETAK =
177
178
179 **{{id name="VENTA"/}}108 __ERREGIMEN OROKORREKO ERAGIKETAK, ARAUBIDE BEREZIAK SALBU (ONDASUN ERABILIAK/BIDAI AGENTZIAK/KUTXA IRIZPIDEA)__: **BEZa eta, hala badagokio, baliokidetasun errekargua sartu gabe, BEZaren erregimen orokorrean lotuta eta salbuetsi gabe dauden eragiketen batura. Ez dira araubide berezietako eragiketak aitortuko, alegia, ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma gaien araubide bereziari, bidaia agentzien araubide bereziari eta kutxa irizpidearen araubide bereziari lotutako eragiketak.
180
181
182 **83 __NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ARRANTZAREN ERREGIMEN BEREZIKO ERAGIKETAK__:** Gainera, subjektu pasiboak nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza erregimen berezira bildutako jardueraren bat egiten badu, erregimen berezi horretara bildutako ondasunen entregen eta zerbitzuen prestazioen zenbatekoa jarri behar du atal honetan, jasotako konpentsazioak kanpoan utzita.
183
184
185 **84 __BALIOKIDETASUN ERREKARGUAREN ERREGIMEN BEREZIKO ERAGIKETAK__**: Erregimen berezi horretan egindako ondasun entregen zenbatekoa jarri behar du lauki honetan, baldin eta subjektu pasiboa pertsona fisikoa edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren errenta esleipeneko erregimenean ari den entitatea bada eta baliokidetasun errekarguaren erregimen berezia aplikaziozkoa zaion txikizkako merkataritzako jardueraren bat egiten badu.
186
187 **109 __ONDASUN ERABILIEN, ARTELANEN, ZAHARKINEN ETA BILDUMA GAIEN ARAUBIDE BEREZIKO ERAGIKETAK__**: Baldin eta subjektu pasiboak ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma gaien araubide bereziari lotutako jardueraren bat egiten badu, lauki honetan araubide berezi horri atxikitako ondasun entregen zenbatekoa jasoko du, BEZik gabe.
188
189 Zenbateko hau zero ez bada, X bat jarri behar da 100 laukian, eta ERANSKINA bete beharko duzu.
190
191 **110 __BIDAIA AGENTZIEN ARAUBIDE BEREZIKO ERAGIKETAK__**: Subjektu pasiboak bidaia agentzien araubide bereziari atxikitako jardueraren bat egiten badu, lauki honetan araubide berezi horri atxikitako eragiketa lotu eta salbuetsi gabeen zenbatekoa jasoko du, BEZik gabe.
192
193 Zenbateko hau zero ez bada, X bat jarri behar da 100 laukian, eta ERANSKINA bete beharko duzu.
194
195 **85 __BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZU ENTREGAK__**: Hemen jarri behar da likidazio zergaldian EBko beste estatu partaide batzuei zuzenduriko ondasun entregen zenbatekoa, Gipuzkoako araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legera egokitzen duen abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 25. artikuluan xedatutakoaren arabera. Baita ere BEZaren Erregelamenduari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuak 79. artikuluan definitzen diren batasun barruko zerbitzu prestazioei dagokien zerga oinarria.
196
197
198 **86 __ESPORTAZIOAK ETA KENKARIRAKO ESKUBIDEA EMATEN DUTEN BESTELAKO ERAGIKETAK__:**
199
200 Hauek jarri behar dira:
201
202 - Esportazioei eta esportazioaren pareko eragiketei dagozkien kontraprestazioen batura osoa edo, hala badagokio, aipatutako eragiketek estatu barruan dituzten balioak (BEZ araudiko 21. eta 22. artikuluak).
203
204 - Bidaiarien erregimenean egindako esportazioen ondorioz urtean egindako itzulketen zerga oinarrien zenbatekoa
205
206 - BEZ araudiko 23. eta 24. artikuluetan jasotakoaren arabera BEZetik salbuetsita dauden ondasun entregen eta zerbitzu prestazioen zenbatekoa.
207
208 - Inportazioarekin lotuta dauden eta kontraprestazioa inportazioen zerga oinarrian sartuta duten zerbitzu prestazioen zenbatekoa.
209
210 - Bidai agentzien erregimen berezia aplikatzean salbuetsita dauden zerbitzu prestazioen zenbatekoa (BEZ araudiko 143. artikulua).
211
212
213 **87 __KENKARI ESKUBIDERIK GABEKO ERAGIKETA SALBUETSIAK__**: Lauki honetan jarri behar da BEZ araudiko 20. artikuluan xedatutakoaren arabera kenkari eskubiderik ez duten eragiketa salbuetsien zenbatekoa.
214
215
216 **111 __KOKAPEN ARAUEI JARRAITUZ LOTU GABE DAUDEN ERAGIKETAK (SALBU 112 LAUKIAN JARRITAKOAK).__**__:__
217
218 Eragiketa hauei guztira dagozkien zenbatekoak jarri behar dira, salbu 112 laukian jarritakoenak:
219
220 - BEZaren araudiko 68 artikuluan jasotakoari jarraituz ondasun entrega lotugabeak.
221
222 - BEZaren araudiko 69. eta 70. artikuluetan jasotakoari jarraituz zergari lotu gabe dauden eragiketak, salbu BEZaren Erregelamenduaren 79. artikuluan batasun barruko zerbitzu prestaziotzat hartuta dauden prestazioak.
223
224
225 **88 __ERAGIKETA LOTUAK, SUBJEKTU PASIBOAREN INBERTSIOA DUTENAK__**: BEZaren araudiko 84.1.2 artikuluan b) letratik aurrera jasotako erregelak aplikagarri zaizkien eragiketak.
226
227
228 **112 __OSS. KOKAPEN ARAUEI JARRAITUZ LOTU GABE DAUDEN ERAGIKETAK, OSS-ARI ATXIKITA DAUDENAK__**: OSS. Kokapen arauei jarraituz lotu gabe dauden eta “leiho bakarrari” atxikita dauden eragiketak (One Stop Shop, OSS).
229
230
231 **113 __OSS. ERAGIKETA LOTUAK, OSS-ARI ATXIKITA DAUDENAK__: **OSS. Zergari lotuta eta “leiho bakarrari” atxikita dauden eragiketak (One Stop Shop, OSS).
232
233
234 **91 __ONDASUN HIGIEZINEN EZOHIKO ENTREGAK__**: Ondasun higiezinen entregak jarri behar dira, subjektu pasiboaren ohiko jarduera ez direnean.
235
236
237 **92 __EZOHIKO FINANTZA ERAGIKETAK ETA INBERTSIO URREARI BURUZKO EZOHIKO ERAGIKETAK__**: BEZaren araudiaren 20.Bat.18 artikuluan jasotako finantza eragiketak jasoko dira subjektu pasiboaren ohiko jarduera ez direnean, eta inbertsio urrearen entregak, aldiz, subjektu pasiboaren ohiko jarduera ez direnean.
238
239
240 **93 __INBERTSIO ONDASUNEN ENTREGAK__:** BEZaren araudiko 108. artikuluan jasotakoaren arabera eskualdatzailearentzat inbertsio ondasunak diren ondasunen entregen zenbatekoa jarri behar da.
241
242
243 **95 __ERAGIKETA BOLUMEN OSOA__:** Eragiketen bolumen osoa jasoko da, BEZaren araudiaren 121. Artikuluan ezarritakoaren arabera.
244
245 **~ 95** = 108 + 83 + 84 + 109 + 110 + 85 + 86 + 87 + 111 + 88 + 112 + 113 + 101 - 91 - 92 - 93
246
247 = EGINDAKO ETA JASOTAKO FAKTUREN LIBURUAK =
248
249
250 **__{{id name="EMITIDAS"/}}EGINDAKO FAKTUREN LIBURUAK__:** Lehen zkia. zutabean emandako fakturen serieko lehen zenbakia jarri behar da eta Azken zkia. zutabean serieko azken fakturarena. Fakturen zenbakiak ekitaldian emandako fakturen BEZaren erregistro liburuan idatzita daudenak izan behar dira.
251
252 **__{{id name="RECIBIDAS"/}}JASOTAKO FAKTUREN LIBURUAK__**: Lehen zkia zutabean emandako lehen fakturari jasotzaileak ezarritako zenbakia jarri behar da eta Azken zkia zutabean serieko azken fakturari ezarritakoa. Fakturen zenbakiak ekitaldian jasotako fakturen BEZaren erregistro liburuan idatzita daudenak izan behar dira.
253
254 **OHARRA**: Urte natural osoan, edo urtean zehar jarduera hasi dutenetik, BIH sistemara bilduta dauden zergadunek ez dituzte egindako eta jasotako fakturen liburuen apartatuak bete beharko..
255
256 = PRORRATA BEREZIA =
257
258
259 **{{id name="ESPECIAL"/}}78 - 79 __PRORRATA BEREZIA__**. X ipini behar da, kasuan kasu, prorrata bereziaren aukeratzea edo uko egitea nahi bada, BEZaren araudiaren 103.Bi artikuluak jasotakoari jarraituz.
260
261
262 **__{{id name="ACTIVIDAD"/}}PRORRATA ETA JARDUERA DESBERDINAK__: **Atal hau aldi berean kenkarirako eskubidea duten eragiketak eta ez dutenak egiteagatik hainbanaketaren erregela aplikatzen duten subjektu pasiboek bete behar dute, baita jarduera enpresarial edo profesionalaren sektore desberdinduetan jarduera ekonomikoak egiten dituztenek ere. BEZ araudiko 9.1go c) artikuluan jasotzen da sektore desberdinduaren definizioa.
263
264
265 **Egindako jarduera**: Subjektu pasiboaren jarduera deskribatu behar da, edo jardueraren arloa.
266
267
268 **EJSN**: Subjektu pasiboak egindako jarduera bakoitzak Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean (JESN/CNAE) duen kodea jarri behar da; zerrenda www.gipuzkoa.eus-en kontsulta daiteke.
269
270
271 **Kenkari eskubidea duten eragiketa guztien zenbatekoa**: Subjektu pasiboak egin dituen eta kenkarirako eskubidea ematen duten ondasun entregen eta zerbitzu prestazioen zenbateko osoa jarri behar da, dena delako jarduerari dagokionez. Kenkari eskubidedun eragiketen guztirako zenbatekoa kalkulatzeko ez dira kontuan hartu behar Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araudiko 104. artikuluko hirugarren apartatuan aipatutakoak.
272
273
274 **Mota**: Hainbanaketa orokorra aplikatzen bada, G jarri behar da; hainbanaketa berezia aplikatzen bada, aldiz, E jarri behar da.
275
276
277 **Hainbanaketaren ehunekoa:** Hainbanaketaren behin betiko ehunekoa jarri behar da, ekitaldian dena delako jardueran egindako eragiketen arabera.
278
279
280 **Urtean jasandako BEZa**: Lauki honetan jarri behar da jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidea duten ondasun eta zerbitzuak eskuratzean ekitaldian jasan den BEZaren kuotaren zenbatekoa, hainbanaketa araua aplikatu gabe, bidezkoa denean.
281
282 = ERREGIMEN BEREZIAK =
283
284
285 **__{{id name="CRITERIO"/}}KUTXA IRIZPIDEAREN ERREGIMEN BEREZIA:__** Kutxaren irizpidearen erregimen berezia aplikatzen dutenek edo aplikagarria zaien hartzaileak direnek bete beharrekoa.
286
287
288 **101 102 EGINDAKO ONDASUN ENTREGAK ETA ZERBITZU PRESTAZIOAK: **Hemen jarri behar da kutxa irizpidearen erregimen berezia aplikatu zaien eta BEZaren araudiko 75. artikuluko sortzapenaren arauari jarraituz sortu diren entregen eta zerbitzuen oinarri eta kuoten zenbatekoa.
289
290
291 **103 104 ONDASUN ETA ZERBITZUEN PRESTAZIOAK: **Kutxa irizpidearen erregimen berezia aplikatu zaien ondasun eta zerbitzuen eskurapenen zenbatekoa jarriko da (erregimen bereziaren aipamena duten jasotako fakturen zerga oinarriak eta kuotak).
292
293 **100 ERANSKINA **BEZaren erregimen berezietako batera bilduta egonez gero (ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaiena, edo bidai agentziena), 100 laukian X jarri eta ERANSKINA bete behar da.
294
295 Aldi berean 109 eta/edo 110 laukiei dagozkien zenbatekoak bete beharko dira.
296
297
298 **__{{id name="BIENES"/}}ONDASUN ERABILI, ARTELAN, ZAHARKIN ETA BILDUMAGAIEN ERREGIMEN BEREZIA.__**
299
300
301 (BEZ aren araudiko 135.etik 139.era bitarteko artikuluak)
302
303 Bakarrik zuzenduta dago ondasun erabiliak edo artelan, zaharkin edo bilduma-gaitzat hartzen diren ondasun higigarriak birsaltzen dituzten subjektu pasiboei, baldin eta aplikatu badute ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen berezia.
304
305
306 **01 SALMENTA BOLUMENA, BEZa barne**
307
308 Lauki honetan jarri behar da ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen berezira bilduta ekitaldian egin diren ondasunen salmentei dagozkien kontraprestazioen batura osoa, salmenta horiek zergapetu dituzten BEZaren kuotak barne, bidezkoa denean.
309
310
311 **02 EROSKETA BOLUMENA, BEZa barne**
312
313 Lauki honetan jarri behar da ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma gaien erregimen berezira bilduta dauden ekitaldiko salmentei dagozkien erosketen kontraprestazio osoa, horiek zergapetu dituzten BEZaren kuotak barne, bidezkoa denean.
314
315
316 **03. MOZKIN MARJINA**
317
318 01 eta 02 laukietan jasotako zenbatekoen arteko diferentzia jarri behar da.
319
320
321 **04 ZERGA OINARRIA**
322
323 Lauki honetan jarri behar da subjektu pasibo birsaltzaileak aplikatu eta 03 laukian jaso den mozkin marjina, marjina horri dagokion BEZaren kuota gutxituta.
324
325
326
327 **__{{id name="AGENCIAS"/}}BIDAI AGENTZIEN ERREGIMEN BEREZIA__**
328
329 (BEZ araudiko 141.etik 147.era bitarteko artikuluak)
330
331 Bakarrik erregimen berezi honetara bildutako subjektu pasiboentzat.
332
333 **14 **Lauki honetan jarri behar da beste enpresari edo profesional batzuek egin arren agentziak bidaia egiteko eskuratzen dituen eta zuzenean bidaiarien onurarako diren ondasun entregen edo zerbitzu prestazioen zenbateko efektiboa, zergak barne. Ez da jarri behar salbuetsitako eragiketak egiteko erabiltzen diren ondasun edo zerbitzuen eskurapenen zenbatekoa (BEZ araudiaren 143. artikulua).
334
335
336 **15 **Lauki honetan jarri behar da BEZ araudiaren 145.bat artikuluan jasotakoaren arabera zehaztutako zerga oinarriaren zenbatekoa.
337
338
339 **19 **Lauki honetan jarri behar da ekitaldian sortutako BEZetik salbuetsitako zerbitzuen zenbatekoa, baldin eta bidai agentzien erregimen berezira bildutako subjektu pasiboek ematen badituzte BEZaren araudiko 143. artikuluan jasotakoaren arabera.
340
341
342 **20 **Lauki honetan jarri behar da beste enpresari edo profesional batzuek egindako ondasun entregen eta zerbitzu prestazioen zenbateko efektiboa, baldin eta agentziak ekitaldian eskuratu, bidaiarien onurarako izan eta salbuetsitako eragiketak egiteko erabiltzen badira, BEZ aren araudiko 143. artikuluan jasotakoaren arabera.
343
344
345
346
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia