Wiki source code of 20R Eredua

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2018/11/22 11:27

Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Contents**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5
6 = {{id name="_Toc485639688"/}}SARRERA =
7
8
9 7/1996 Foru Arauan ezarritakoaren arabera Gipuzkoako araudia aplikatu behar duten entitate eskuratzaileetako bakoitzak aurkeztu behar du 20R eredua, egindako eragiketa bakoitzagatik. Hortaz, eskritura publikoan hainbat eragiketa jasotzen badira eta haietan eskuratzailea bat eta bakarra bada, eskuratzaile horrek komunikazio bat aurkeztu behar du eragiketa mota bakoitzeko. Orobat, hainbat eskuratzaile daudenean, bakoitzak komunikazio bat egin behar du eragiketa bakoitzeko.
10
11 Ondorengo koadroan adierazten da, ematen den eragiketa mota bakoitzean, nor den entitate eskuratzailea, eskualdatzailea, eta zein kasutan egon daitekeen eskuratutako entitatea:
12
13
14 (% style="width:914px" %)
15 |**ERAGIKETA MOTA**|**ESKURATZAILEA**|(% style="width:207px" %)**ESKUALDATZAILEA**|(% style="width:220px" %)**ESKURATUTAKOA**
16 |Irenspen bidezko bat-egitea|Bereganatzailea|(% style="width:207px" %)Bereganatua|(% style="width:220px" %)Ez dago
17 |Entitate berria eratzeko bat-egitea|Bereganatzailea|(% style="width:207px" %)Bereganatuak|(% style="width:220px" %)Ez dago
18 |Bat-egite inpropioa|Bereganatzailea|(% style="width:207px" %)Bereganatua|(% style="width:220px" %)Ez dago
19 |Erabateko zatiketa|Onuradunak|(% style="width:207px" %)Zatikatutakoa|(% style="width:220px" %)Ez dago
20 |Zatiketa partziala|Onuradunak|(% style="width:207px" %)Zatikatutakoa|(% style="width:220px" %)Ez dago
21 |Zatiketa finantzarioa|Onuraduna|(% style="width:207px" %)Zatikatutakoa|(% style="width:220px" %)Saltzen den partizipazioarena
22 |(((
23 Aktibo nahiz pasibo osoaren lagapena
24
25
26 )))|Aktibo eta pasiboak jasotzen dituena|(% style="width:207px" %)Aktibo eta pasiboak saltzen dituena|(% style="width:220px" %)Ez dago
27 |Jarduera adarren ekarpena|Jarduera adarra jasotzen duena|(% style="width:207px" %)Ekarpena egiten duena|(% style="width:220px" %)Ez dago
28 |Ez diruzko ekarpen berezia|Ekarpena jasotzen duena|(% style="width:207px" %)Ekarpena egiten duena|(% style="width:220px" %)Akzio/partizipazioen kasuan bakarrik
29 |Balore trukea|Entitatearen kontrola hartzen duena|(% style="width:207px" %)Partizipazioak saltzen dituena|(% style="width:220px" %)Kontrola hartzen den entitatearena
30 |Europar sozietate helbidearen aldaketa|Sozietatea|(% style="width:207px" %)Ez dago|(% style="width:220px" %)Ez dago
31
32 __Entitate eskuratzailea:__ sozietateen gaineko zergaren erregelamendua onartzen duen ekainaren 10eko 4/1997 Foru Dekretuak 43. artikuluan ezarritakoaren arabera komunikazioa aurkeztera behartuta dagoen entitatearen datuak adierazi behar dira.
33
34
35 __Gainerako entitate eskuratzaileak:__ eragiketan esku hartu duten gainerako entitate eskuratzaileak adierazi behar dira atal honetan.
36
37
38 __Eragiketa mota:__ hurrengo zerrendatik aukeratu behar da zer eragiketa egin den. **Bat bakarrik** aukeratu:
39
40 ~1. Irenspen bidezko bat-egitea
41 2. Entitate berria eratzeko bat-egitea
42 3. Bat-egite inpropioa
43 4. Erabateko zatiketa
44 5. Zatiketa partziala
45 6. Aktibo nahiz pasibo osoaren lagapenak
46 7. Jarduera adarren ekarpena
47 8. Ez diruzko ekarpen berezia
48 9. Balore trukea
49 10. Zatiketa finantzarioa
50 12. Europar sozietate baten edo europar sozietate kooperatibo baten sozietate helbidearen aldaketa
51
52 Eskritura publikoan hainbat eragiketa jasotzen badira, komunikazio bat aurkeztu behar da eragiketa bakoitzeko, nahiz eta entitate eskuratzailea bera izan.
53
54
55 __Eskritura publikoa:__ eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren datuak adierazi behar dira. Orobat, adierazi behar da zein egunetatik aurrera dituen eragiketak kontabilitate-ondorioak
56
57
58 __Entitate eskualdatzaileak:__ eragiketan parte hartu duten entitate eskualdatzaileak zerrendatu behar dira.
59
60
61 __Eskuratutako entitateak:__ eskuratutako entitateren bat ageri bada eragiketan, aipatu egingo da.
62
63
64 __Eragiketaren deskribapena:__ xehetasunez deskribatu behar da egindako eragiketa, eskritura publikoan, proiektuan eta merkataritza-araudiaren arabera nahitaezkoak diren bestelako agirietan jasotakoaren arabera.
65
66
67 __Arrazoi ekonomiko balioduna:__ hautatu behar da zer arrazoi ekonomiko baliodun izan den eragiketa egiteko:
68
69
70 ~1. Kudeaketa sinplifikatzea kostu administratiboak murrizteko.
71
72 2. Kaudimena eta zorpetze-ahalmena handitzea finantza-egitura indartzeko.
73
74 3. Egindako jarduerak arrazionalizatzea.
75
76 4. Ahalmen handiagoa izatea kreditu-entitateekin finantzaketa-baldintza hobeak negoziatzeko (interes tasa txikiagoak...)
77
78 5. Entitateak beste entitate batean dituen eskubide politiko eta ekonomikoak batzea.
79
80 6. Merkatuan lehiakorragoa izatea.
81
82 7. Bat egiten duten enpresetako baliabide material eta pertsonalen erabilera optimizatzea.
83
84 8. Sozietatearen ondare higiezina arrisku enpresarialetik babestea.
85
86 9. Beste sozietate batean inbertitzeko erabakiak independizatzea.
87
88 10. Jarduerak berregituratu eta arrazionalizatzea negozioan eraginkortasun handiagoa lortzeko.
89
90 ~11. Negozio bakoitza bereizita kudeatzea.
91
92 12. Jardueren espezializazio maila handitzea, teknika eta metodologia desberdinak erabiliz, salmenta politika komertzialak aplikatuz eta prezio diferenteak ezarriz.
93
94 13. Jarduera mota bakoitzerako behar den finantzazioa errazago lortzea.
95
96 14. Beste batzuk
97
98
99 __Erantsitako edo erantsi beharreko agiriak:__ markatu behar da zer modu aukeratu den nahitaezkoa den dokumentazioa aurkezteko, ekainaren 10eko 45/1997 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak, 43. artikuluan xedatutakoaren arabera.
100
101
102
103 = BAT-EGITEAK, ZATIKETAK ETA AKTIBO ZEIN PASIBO OSOAREN LAGAPENAK =
104
105
106 Jakinarazten den eragiketan parte hartzen duen __entitate eskualdatzaile bakoitzak__ bete behar du atal hau.
107
108 Datu hauek adierazi behar dira: eskualdatutako ondasunenak edota entitate eskualdatzaileko bazkideek entitate eskuratzailetik jasotako partaidetzenak, proiektuan eta eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoan jasotakoaren arabera.
109
110 Enpresak berregituratzeko eragiketetan ondasunik eskualdatu ez bada, 53 laukia markatu behar da. Aktibo eta pasibo osoaren lagapenetan (6. mota), lauki hori ezin da markatu, hau da, A atala nahitaez bete behar da, eta B atala (entitate eskuratzailetik bazkideek jasotako partaidetzak) bete gabe utziko da. Gainerako eragiketetarako, B atala beti bete behar da; A atala, ordea, ez.
111
112
113
114 = DIRUZKOA EZ DEN EKARPENA =
115
116
117 Diruzkoa ez den ekarpen eragiketan parte hartzen duen __entitate eskualdatzaile bakoitzak__ bete behar du atal hau.
118
119 Entitate eskualdatzaileak ekarpenean emandako ondasunen deskribapenari dagokionez, zein ondasun mota den hautatu behar da, eta aldi berean, elementuaren deskribapen zehatza ipiniz.
120 \\Eskualdatutako ondasun mota:
121
122 ~1. Ibilgetu ukiezina
123 2. ibilgetu materiala
124 3. Ondasun higiezinetako inbertsioak
125 4. Taldeko enpresetan eta enpresa elkartuetan egindako epe luzeko inbertsioak
126 5. Epe luzeko finantza inbertsioak
127 6. Saltzeko mantendutako aktibo ez- korronteak
128 7. Izakinak
129 8. Taldeko enpresetan eta enpresa elkartuetan egindako epe laburreko inbertsioak
130 9. Epe laburreko finantza inbertsioak
131 10. Gainerakoak
132
133
134
135 = BALORE TRUKEAK =
136
137
138 Balore trukearen eragiketan parte hartzen duen __eskuratutako entitate bakoitzak__ bete behar du atal hau.
139
140 Eskuratua izan den entitateari buruzko atal ezberdinak bete behar dira eragiketan parte hartzen duen bazkide – eskualdatzaile bakoitzagatik.
141
142
143
144
145 = OINARRI EZARGARRI NEGATIBOAK, BARRUKO ETA NAZIOARTEKO ZERGAPETZE BIKOITZAREN KENKARIAK, ETA KUOTAN BATERAKO MUGA DUTEN NAHIZ EZ DUTEN KENKARIAK =
146
147
148 Hemen adierazi behar da entitate eskualdatzailearen aplikatu gabeko zer onura fiskaletan subrogatzen den entitate eskuratzailea, sozietateen gaineko zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 97. artikuluan xedatutakoaren arabera.
149
150 Enpresak berregituratzeko eragiketetan horrelako onura fiskalik ez badago, dagokion laukia markatu behar da.
151
152
153
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia