20R Eredua
SARRERA
7/1996 Foru Arauan ezarritakoaren arabera Gipuzkoako araudia aplikatu behar duten entitate eskuratzaileetako bakoitzak aurkeztu behar du 20R eredua, egindako eragiketa bakoitzagatik. Hortaz, eskritura publikoan hainbat eragiketa jasotzen badira eta haietan eskuratzailea bat eta bakarra bada, eskuratzaile horrek komunikazio bat aurkeztu behar du eragiketa mota bakoitzeko. Orobat, hainbat eskuratzaile daudenean, bakoitzak komunikazio bat egin behar du eragiketa bakoitzeko.
Ondorengo koadroan adierazten da, ematen den eragiketa mota bakoitzean, nor den entitate eskuratzailea, eskualdatzailea, eta zein kasutan egon daitekeen eskuratutako entitatea:
BAT-EGITEAK, ZATIKETAK ETA AKTIBO ZEIN PASIBO OSOAREN LAGAPENAK
Jakinarazten den eragiketan parte hartzen duen entitate eskualdatzaile bakoitzak bete behar du atal hau.
Datu hauek adierazi behar dira: eskualdatutako ondasunenak edota entitate eskualdatzaileko bazkideek entitate eskuratzailetik jasotako partaidetzenak, proiektuan eta eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoan jasotakoaren arabera.
Enpresak berregituratzeko eragiketetan ondasunik eskualdatu ez bada, 53 laukia markatu behar da. Aktibo eta pasibo osoaren lagapenetan (6. mota), lauki hori ezin da markatu, hau da, A atala nahitaez bete behar da, eta B atala (entitate eskuratzailetik bazkideek jasotako partaidetzak) bete gabe utziko da. Gainerako eragiketetarako, B atala beti bete behar da; A atala, ordea, ez.
DIRUZKOA EZ DEN EKARPENA
Diruzkoa ez den ekarpen eragiketan parte hartzen duen entitate eskualdatzaile bakoitzak bete behar du atal hau.
Entitate eskualdatzaileak ekarpenean emandako ondasunen deskribapenari dagokionez, zein ondasun mota den hautatu behar da, eta aldi berean, elementuaren deskribapen zehatza ipiniz.
Eskualdatutako ondasun mota:
- Ibilgetu ukiezina
2. ibilgetu materiala
3. Ondasun higiezinetako inbertsioak
4. Taldeko enpresetan eta enpresa elkartuetan egindako epe luzeko inbertsioak
5. Epe luzeko finantza inbertsioak
6. Saltzeko mantendutako aktibo ez- korronteak
7. Izakinak
8. Taldeko enpresetan eta enpresa elkartuetan egindako epe laburreko inbertsioak
9. Epe laburreko finantza inbertsioak
10. Gainerakoak
AURKEZTEKO EPEA
Eman beharreko informazioari dagokion zergaldia amaitu ondorengo hamar hilabeteak bukatu eta hurrengo hilean aurkeztu beharko da eragiketa lotuen eta paradisu fiskal gisa kalifikatutako herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketen eta egoeren 232 eredu informatiboa.
AURKEZTEKO ERA ETA PROZEDURA
Aipatutako 232 eredua formatu elektronikoan baino ez da egongo eskuragarri, eta bide telematikoz aurkeztu beharko da.
Aurkezpen elektronikoa Internet bidez egingo da, ZERGABIDEA plataforma erabiliz.