Beharkizun teknikoak
Hona hemen "Sinadura elektronikoaren zerbitzuak" exekutatzeko beharkizun teknikoak:
- Sistema eragilea:
- Windows 7
- Windows 8
- Windows 10
- Ubuntu 14.04
- OSX 10.9
- Nabigatzailea:
- Internet Explorer 10 edo bertsio berriagoa.
- Firefox 3 edo bertsio berriagoa.
- Chrome 42 edo bertsio berriagoa.
- Safari 7
- Idazki Desktop osagaia.
Idazki Desktop programa instalatuta ez badago, Idazki Desktop instalatzeko programa Gipuzkoatariako webgunetik jaitsi daiteke (https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/WESEstaticoWEB/jsps/asistenciaIdazkiDesktop.jsp)
- Javascript baimendu.
- Txartel kriptografikoen irakurgailua eta pkcs#11 modulua.
Txartelen irakurgailuaren programa instalatuta ez badago, txartelaren middleware-a instalatzeko programa Izenperen programak deskargatzeko webgunetik jaitsi daiteke (http://www.izenpe.eus/jartzea). Programak deskargatzeko orrian Middleware SafeSign programa jaisteko esteka ageri da.
Instalazio programa honek pkcs#11 modulua ere instalatzen du Mozillan oinarritutako nabigatzaileetarako.
Mozillan oinarritutako nabigatzaileetan pkcs#11 modulua instalatuta dagoela egiaztatzeko, honako hau egin behar da: aukeratu Tresnak > Aukerak > Aurreratua > Segurtasun-gailuak botoia. Botoi hori sakatzen denean, leiho batek esaten digu zer modulu dauden instalatuta nabigatzailean.
- NAN elektronikoarentzako modulu kriptografiakoa.
Baldin NAN elektronikoarentzako modulu kriptografiakoa instalaturik ez badago, modulu hau instalatzeko softwarea NAN elektronikoari buruzko Atari Nagusiko Deskarga Eremuko orrialdetik jaitsi daiteke (http://www.dnielectronico.es/PortalDNIe/PRF1_Cons02.action?pag=REF_1100)Windows sistementzako Driverrak jaisteko lotura hautatuz.
NAN elektronikoarentzako modulu kriptografiakoa jartzeko argibide gehiago behar izan ezkero, modulu kriptografiakoaren dokumentazioa NAN elektronikoari buruzko Atari Nagusiko Deskarga Eremuko orrialdetik jaitsi daiteke. (http://www.dnielectronico.es/PortalDNIe/PRF1_Cons02.action?pag=REF_1100) Instalatzeko gomendioak dituen dokumentua jaisteko lotura hautatuz.
- Camerfirma ziurtagirientzako modulu kriptografiakoa.
Baldin Camerfirma ziurtagirientzako modulu kriptografiakoa instalaturik ez badago, modulu hau instalatzeko softwarea Camerfirma-ri buruzko Atari Nagusiko Deskarga Eremuko orrialdetik jaitsi daiteke (http://www.camerfirma.com/area-de-usuario/area-de-descargas/) jaisteko Descargar lotura hautatuz Kit Camerfirma y controladores para las tarjetas y lectores atalean.