Itzuli

Hona hemen "Sinadura elektronikoaren zerbitzuak" exekutatzeko beharkizun teknikoak:

  • Sistema eragilea:
    • Windows 7
    • Windows 8
    • Windows 10
    • Ubuntu 14.04
    • OSX 10.9
  • Nabigatzailea:
    • Internet Explorer 10 edo bertsio berriagoa.
    • Firefox 3 edo bertsio berriagoa.
    • Chrome 42 edo bertsio berriagoa.
    • Safari 7
  • Idazki Desktop osagaia.

    Idazki Desktop programa instalatuta ez badago, Idazki Desktop instalatzeko programa Gipuzkoatariako webgunetik jaitsi daiteke (https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/WESEstaticoWEB/jsps/asistenciaIdazkiDesktop.jsp)

  • Javascript baimendu.
  • Txartel kriptografikoen irakurgailua eta pkcs#11 modulua.

    Txartelen irakurgailuaren programa instalatuta ez badago, txartelaren middleware-a instalatzeko programa Izenperen programak deskargatzeko webgunetik jaitsi daiteke (http://www.izenpe.eus/jartzea). Programak deskargatzeko orrian Middleware SafeSign programa jaisteko esteka ageri da.

    Instalazio programa honek pkcs#11 modulua ere instalatzen du Mozillan oinarritutako nabigatzaileetarako.

    Mozillan oinarritutako nabigatzaileetan pkcs#11 modulua instalatuta dagoela egiaztatzeko, honako hau egin behar da: aukeratu Tresnak > Aukerak > Aurreratua > Segurtasun-gailuak botoia. Botoi hori sakatzen denean, leiho batek esaten digu zer modulu dauden instalatuta nabigatzailean.

               https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/WFRServicioFirmaWEB/images/ayuda/dispositivosSeguridadFirefoxGrande.jpg

  • NAN elektronikoarentzako modulu kriptografiakoa.

    Baldin NAN elektronikoarentzako modulu kriptografiakoa instalaturik ez badago, modulu hau instalatzeko softwarea NAN elektronikoari buruzko Atari Nagusiko Deskarga Eremuko orrialdetik jaitsi daiteke (http://www.dnielectronico.es/PortalDNIe/PRF1_Cons02.action?pag=REF_1100)Windows sistementzako Driverrak jaisteko lotura hautatuz.

    NAN elektronikoarentzako modulu kriptografiakoa jartzeko argibide gehiago behar izan ezkero, modulu kriptografiakoaren dokumentazioa NAN elektronikoari buruzko Atari Nagusiko Deskarga Eremuko orrialdetik jaitsi daiteke. (http://www.dnielectronico.es/PortalDNIe/PRF1_Cons02.action?pag=REF_1100) Instalatzeko gomendioak dituen dokumentua jaisteko lotura hautatuz.

  • Camerfirma ziurtagirientzako modulu kriptografiakoa.

    Baldin Camerfirma ziurtagirientzako modulu kriptografiakoa instalaturik ez badago, modulu hau instalatzeko softwarea Camerfirma-ri buruzko Atari Nagusiko Deskarga Eremuko orrialdetik jaitsi daiteke (http://www.camerfirma.com/area-de-usuario/area-de-descargas/) jaisteko Descargar lotura hautatuz Kit Camerfirma y controladores para las tarjetas y lectores atalean.

Tags:
Sortzailea ZERGABIDEA administratzailea 2017/11/30 09:43
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia