Zer da Zergabidea?

 

Zergabidea plataforma berria Gipuzkoako Foru Ogasunaren laguntza programen plataforma bakarra izatera iritsiko da pixkanaka.

Plataforma berriak egungo sistemak ordezkatuko ditu: laguntza programa deskargatuak, mahaigaineko Zergabidea plataforma, formularioak, pdf betegarriak eta abar. 

Plataforma berrian, zerga obligazioak betetzeko beharrezkoak diren ekintzak sartuko dira: aitorpenak eta idazkiak prestatzea, aurkeztea eta kudeatzea.

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren hodeiko zerbitzu bat

    Hodeiko zerbitzu bat da: ez da instalatu behar, zuzenean nabigatzaile batean exekutatzen da eta, gainera, informazioa Foru Aldundiaren ordenagailuetako gune pribatu batean gordetzen da.

    Plataforma berriaren ezaugarri hori dela eta, autentifikatu beharra dago, bertan sartu eta gune pribatua erabili ahal izateko.

    Nola autentifikatu

    Hiru modutan autentifikatu daiteke plataforman sartzeko:

    • Ziurtagiri elektronikoa: modu honetan autentifikatzeko, Gipuzkoatariko autentifikazio zerbitzua erabiliko da; beraz, ziurtagiri berberak onartuta daude.
    • Pasahitz operatiboa: Gipuzkoako Foru Ogasunaren pasahitz operatiboa indarrean dagoen bitartean, modu hau erabili ahal izango da plataforman sartzeko.
    • Erabiltzaile erregistratua: plataforman sartzeko, ziurtagiri elektronikorik eta pasahitz operatiborik ez duten zergadunak posta kontu baten bidez erregistratu ahal izango dira, nahiz eta hainbat zerbitzu ezin izango duten erabili. Horrela, aitorpenak eta idazkiak prestatu ahal izango dira, hala badagokio, paperean aurkeztu ahal izateko. Ezin izango dute beren zerga informazioa deskargatu, ez eta aitorpenak telematikoki aurkeztu ere, salbu eta kontraste datuaren bidez aurkeztu daitekeen zerga eredu bat bada, hala nola urteko errenta aitorpena.

    Plataformaren ezaugarriak

    • Ez da instalatu behar.
    • Responsive diseinua: pantailaren tamainara moldatzen denez, hainbat gailutan erabili daiteke (mugikorrak, tabletak eta abar).
    • Integrazioa: Eredu guztietan badira aitorpen eta idazki orotarako atal orokorrak: aitortzaileak, kontuak eta abar. Informazioa behin bakarrik sartuko da, eta edozein ataletan erabili ahal izango da.
    • Normalizazioa : Eredu guztiak modu berdinean prestatzen dira.
    • Erraztasuna.: Eredu konplexuagoak hainbat ataletan banatuta daude, zergaduna bideratu eta haren arreta deitzeko.
    • Plataformaren beharkizun teknikoak
  • Zerbitzu honen bidez, zure aitorpenen zirriborroak prestatu ahal izango dituzu.

    Zergabidea plataforma berria Gipuzkoako Foru Ogasunaren laguntza programen plataforma bakarra izango da.

    Bertan, zerga eredu guztiak sartuko dira pixkanaka, eta gaur erabiltzen diren  sistemak ordezkatuko ditu (laguntza programa deskargatuak, mahaigaineko Zergabidea plataforma, formularioak eta abar).

  • Zerbitzu honen bidez, zergadunak prestatutako aitorpenak Ogasunean aurkeztu ahal izango dira.

    Plataforma berrian, aurkezpen telematikorako hiru modu daude:

  1. Zuzenean prestaketa gunetik aurkeztu, fitxategiak norberaren ordenagailuan gorde beharrik gabe. Horretarako, ziurtagiri elektronikoaren bidez edo pasahitz operatiboaren bidez sartu behar da, salbu eta kontraste datuaren bidez aurkeztu daitezkeen eredu batzuen kasuan.
  2. Plataformaz besteko aplikazioen bidez lortutako fitxategiak aurkeztu. 
  3. Aukera ematen duten eredu batzuetan, laguntza bidez prestatu ahal izango da aitorpenaren zirriborroa eta, ondoren, aitorpena paperean inprimatu ahal izango da, gero aurkezteko.
  • Zerbitzu honen bidez, mota guztietako idazkiak aurkeztu ahal izango dira Ogasunean.

    Zergabidea plataforma berrian, mota guztietako idazkiak prestatu eta aurkeztu ahal izango dira, zerga kudeaketako zerbitzuei zuzenduak direnean: eskaerak, errekurtsoak, alegazioak, errekerimenduen erantzunak...

    Idazkiak plataforman prestatuko dira, eta, behin bidaltzen bukatu ondoren, automatikoki erregistratuta geldituko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoan.

Zer zerga sartuko dira Zergabidean?

Zergabidea plataforma berrian, indarrean dauden zerga eredu guztiak sartuko dira.

Ereduak pixkanaka sartzen joango dira, aldizkako ereduen 2018ko zerga egutegiaren arabera, hau da: hilean behin aurkeztekoak diren zergetatik hasiko da, hiru hilabetean behin aurkeztekoak direnekin jarraituko da, eta abar. Azkenik, 2019ko urtarrilean eredu informatiboak sartzen bukatuko da.

Aldizkakoak ez diren ereduak aldizkako ereduen ezarpen aldian sartzen joango dira. Behar bezala jakinaraziko da plataforman noiz sartzen diren.

Lehendik dauden ereduak

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ)

840 eredua: jardueraren aitorpena

841 eredua: jarduerari zeharka atxikitako lokalaren aitorpena

842 eredua: eragiketa bolumenaren zenbatekoaren komunikazioa

810 eredua: Telekomunikazioetako enpresen hiru hilabeteko aitorpen-likidazioa  

890 eredua: Telecomunikazioetako Operadoreak. Behin betiko aitorpen-likidazioa

Simulatzaileak

Errenta aitorpenaren simulatzailea (109)

Aberastasun aitorpenaren simulatzailea (714)

 Autolikidazioak

109 eredua: PFEZ      

714 eredua: Aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zerga

136 eredua: Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa.

Atxikipenen eta konturako sarreren autolikidazioak

110 eredua: lan etekinen, jarduera ekonomikoen etekinen eta sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Hiruhileko autolikodazioa

111 eredua: lan etekinen, jarduera ekonomikoen etekinen eta sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Hileko autolikidazioa

115 eredua: hiri ondasun higiezinen errentamendutik datozen etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Aitorpena-ordainketa agiria

117 eredua: errenten edo ondare irabazien gaineko atxikipenen eta konturako sarreren autolikidazioa: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio eta partaidetzen eskualdaketa edo itzulketa. Konturako ordainketa

123 eredua: errenten eta kapital higigarriaren etekinen gainean egindako atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa

124 eredua: aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa

126 eredua: finantza erakundeetan zabaldutako kontuetatik, aktibo finantzarioetan oinarritutakoak barne, eratorritako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Aitorpen-likidazioa

128 eredua: kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguru kontratuetatik eratorritako errenten edo kapital higigarriaren etekinen atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa

130 eredua: Errentako ordainketa zatikatuak

202 eredua: Ordainketa Zatikatuak-Sozietateen gaineko zerga eta Ez-egoilarren Errentaren gaineko zerga

222 eredua: Ordainketa Zatikatua-Sozietateen gaineko Zerga. Bateratze fiskaleko erregimena

230 eredua: Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gainezko karga berezien atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa

Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ)300 eredua: BEZ orokorra

308 eredua: BEZa: Itzulketa eskaera

309 eredua: BEZ: Aldizkakoa ez den aitorpen-likidazioa

310 eredua: BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen Erraztua

320 eredua: BEZaren hileko autolikidazioa. Enpresa handiak

322 eredua: entitate taldea. Banakako eredua

330 eredua: hileko autolikidazioa. Hileko itzulketen erregistroa

341 eredua: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza araubide bereziko konpentsazioen eskaera

353 eredua: entitate taldea. Eredu bateratua

370 eredua: BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen orokorra eta erraztua

952 eredua: zerga oinarriaren aldaketaren komunikazioa. Hartzekoduna

95B eredua: faktura zuzentzaileak jaso izanaren komunikazioa. Hartzailea

Ez-egoiliarren errenta (EEEZ)

213 eredua: entitate ez-egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga berezia

216 eredua: establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrek lortutako errenten gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Aitorpen-likidazioa

Jokuren zerga

40E eredua: Jokoaren gaineko zerga.  Bingo elektronikoa 

763 eredua: Joko jarduerak (urtekoak eta urte anitzekoak)   

Zerga bereziak (ZB)

512 eredua: hidrokarburoen gaineko zerga. 2. tarifako produktuen hartzaileen urteko zerrenda

596 eredua: egindako eragiketen urteko laburpena. Ikatzaren gaineko zerga

Zer ekitalditako ereduak sartuko diren

Ereduak pixkanaka sartzen joango dira, aldizkako ereduen 2018ko zerga egutegiaren arabera.

Indarrean dagoen ekitaldiko ereduak sartuko dira, eta, epez kanpoko aurkezpenen kudeaketa errazteko, aurreko lehen ekitaldiko eredua ereduak ere txertatuko dira plataforman.

Gainerako ekitaldiak egungo sistemak erabilita prestatzen eta aurkezten jarraitu beharko da.

 

Zer idazki sartuko dira Zergabidean?

Zergabidea plataforma berritik, zerga kudeaketako zerbitzuetara zuzendutako edozein idazki mota aurkeztu ahal izango da: eskaerak, errekurtsoak, alegazioak, errekerimenduen erantzuna...

Idatziak plataforman prestatuko dira, eta, behin bidaltzen bukatu ondoren, automatikoki erregistratuta geldituko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoan.

Honela sailkatuta daude idazkiak:

  • Eskaerak
  • Erantzunak
  • Alegazioak
  • Errekurtsoak
  • Beste batzuk

 

Zerga bakoitzari dagokionez, berariazko idazkiak prestatu ahal izango dira sailkapen talde bakoitzean.

  • Eskaerak
    • Bidegabeko sarrerak itzultzeko eskaera                         
    • Aitorpena zuzentzeko eskaera
    • Berandutze interesen eskaera
    • Espedientearen kopien eskaera   
    • Balorazio eskaera 
    • Beste eskaera batzuk
  • Erantzunak
    • Informazio errekerimenduaren erantzuna
    • Aitorpena ez aurkezteagatik egindako errekerimenduaren erantzuna
    • Egiaztapen prozeduraren erantzuna
    • Beste erantzun batzuk
  • Alegazioak
    • Ofiziozko altaren aurkako alegazioak    
    • Likidazio proposamenaren aurkako alegazioak
    • Zehapen proposamenaren aurkako alegazioak
    • Beste alegazio batzuk    
  • Errekurtsoak
    • Kuotaren likidazioaren aurkako errekurtsoa
    • Errekarguen edo interesen aurkako errekurtsoa   
    • Ordainagiriaren aurkako errekurtsoa   
    • Zehapenaren aurkako errekurtsoa   
    • Katastro balorazioaren aurkako errekurtsoa  
    • Beste errekurtso batzuk

 

Tags:
Sortzailea ZERGABIDEA administratzailea 2017/11/27 09:49
Translated into eu_ES by ZERGABIDEA administratzailea on 2017/12/04 13:00
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia