FAQS

Azken aldaketa ZERGABIDEA administratzailea 2018/05/22 13:17

Nola aritu lan gune pribatuan?

Zer den lan gune pribatu bat

ZergaBidea plataforma berriak ez du behar instalaziorik, eta zuzenean nabigatzaile batean exekutatzen da. Informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) dituen ordenagailuetako gune pribatu batean gordetzen da.

Plataforma berriaren ezaugarri hori dela eta, autentikatu egin behar da plataforman sartzeko eta, beraz, lan gune pribatuan aritzeko.

Beraz, lan gune pribatua deitzen diogu erabiltzaileari esleitutako eremuari, non haren informazio partikularra gordeko den eta bakarrik bera edo berak baimendutako pertsonak sartu ahal izango diren.

Lan gune pribatu hori automatikoki sortzen da erabiltzailea ZergaBidean sartzen den lehen aldian.

Argibide gehiago izateko, joan Zergabidearen laguntza gunera.

Nola partekatu lan gune pribatua

Badira lan gune pribatuak beren ezaugarriak direla-eta automatikoki partekatzen direnak. Horixe gertatzen da ziurtagiri profesionalei esleitutako lan gune pribatuekin, zeinetara automatikoki sartzen diren Gipuzkoako Foru Ogasuneko profesionalen erregistroan hala inskribatutako langile guztiak.

Gainerako kasuetan, aldiz, erabiltzaileak lan gune berean sartu ahal izateko, baimendu moduan eman behar zaie alta, eta batzuetan sarbide maila mugatua izan dezakete. Ikusgarritasun osoa ematen bada, lan gune horretan prestatutako zirriborro guztietan sartzeko aukera ematen zaie; sarbide partziala emanez gero, berriz, erabiltzaileek beraiek prestatutako zirriborroetan bakarrik sartu ahal izango dira.    Argibide gehiago izateko, sakatu hemen.

Nola sartu nire lan gunean ziurtagirien irakurgailurik ez duen gailu batean

Ziurtagiri digital fisikoaren bidez erregistratutako lan gune pribatu batean irakurgailurik gabeko gailu batetik sartzeko, alias bat sortu ahal izango da, alegia, gune horri posta kontu bat esleitu ahal zaio, bertan sartu ahal izateko.

Bi identifikazio horiek erabilita, informazio bera eskuratu ahal izango da, baina, aliasa erabiliz gero, salbuespen hauek egingo dira: ezingo da informazio fiskala eskuratu, eta ezingo da agiririk aurkeztu. Horretarako, ziurtagiriaren bidez konektatu beharko da.  Argibide gehiago izateko, sakatu hemen.

Pantaila oso handia ikusten da

Hasieran, eta idazmahai bertsioko Zergabildearen aldean, oso testu handia agertzen dela eta pantailaren tamaina ez da behar bezala aprobetxatzen.

Gaur egun, oso sistema desberdinetarako prestatu behar dira euskarriak (tabletak eta gailu mugikorrak barne), eta erabiltzaile motak ere askotarikoak dira.   Hori dela eta, uste dugu web aplikazio bihurtzea ZergaBidearen bilakaera logikoa izan dela. Webak hainbat abantaila ditu, hala nola, plataforma askorekin bateragarria izatea, hainbat tamainatako pantailetara egokitzea, eguneratzea, irisgarritasun ona izatea eta pertsonalizatzea.

Irudi berri horretara hobeto egokitzeko, bi ekintza hauek egitea proposatzen dugu:

Gomendiozko bereizmena ezarri

Gomendiozko bereizmena 1280 x 1024 da.

Zooma aplikatu

Bada beste modu bat pantaila batean informazio gehiago edo gutxiago ikusteko, alegia, ZOOMA erabilita.   Horretarako, nahikoa da aldi berean sakatzea kontrol tekla [ktrl] eta [+] tekla, tamaina handitzeko, edo [-] tekla, tamaina txikiagotzeko:

  • Handiagotu (kontrol +)  
  • Txikiagotu (kontrol -)

Nola aldatu aitorpenak lan eremu pribatu batetik bestera

Lan eremu pribatu batean prestatutako aitorpenak beste lan eremu batera aldatzeko, batean esportatu eta bestean inportatu daitezke.

Horretarako, aitorpenen zerrendan, esportatu nahi diren aitorpenak hautatu behar dira, eta Esportatu aukeran sartu behar da.

Esportatu aukeraren barruan, bi modutan jokatu daiteke:

  • Kalkulu orrira esportatu: aukera honen bidez, aitorpenen zerrenda esportatzen da, eta ez, ordea, haren edukia.
  • ZergaBideara esportatu: aukera honen bidez, .zb luzapeneko artxibo bat lortu daiteke, hain zuzen aitorpen horiek jasotzea nahi den lan eremuaren jabeari entregatu behar zaiona.

Hainbat eredutako aitorpenak esportatu daitezke.

Argibide gehiago izateko, sakatu hemen.

Aitorpenak jasotzeko eremuan, lan eremuaren goialdeko DATUAK INPORTATU erlaitzean sartu beharko da, eta AITORPENAK aukera hautatu.

Orduan, leiho bat agertuko da, aitorpenak inportatzeko hainbat aukera emango duena. Zergabideatik aukera hautatu behar da. Inportazio prozesua hasiko da, eta bertan eskatuko da aurretik esportatutako aitorpenak jasotzen dituen fitxategia. Aitorpenen zerrenda erakutsiko da, eta bertan aukeratu ahal izango dira inportatu nahi direnak. Hurrengoa botoia sakatzean, aitorpen horiek lan eremura sartuko dira. Aitorpenak nahiz aitortzaileak eta aitorpen horietan erabilitako kontuak sartuko dira lan eremura. Argibide gehiago izateko, sakatu hemen.

 

Ikono arraroak agertzen dira

Hainbat nabigatzailetan, zerbait eguneratzen denean, gerta daiteke aukeren aurrean edo ekintzetan agertzen diren ikonoak galtzea.

Jatorrizko ikonoak berreskuratzeko, Kontrola [ktrl] eta F5 teklak aldi berean sakatu behar dira.

Tags:
Sortzailea ZERGABIDEA administratzailea 2018/01/02 05:48
Translated into eu_ES by ZERGABIDEA administratzailea on 2018/01/02 05:48
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia