220 Eredua - 2024 Ekitaldia

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2025/05/14 14:47

SARRERA

220 eredua 2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko VI. kapituluan ezarritako zerga-araubide bereziaren arabera (zerga-baterakuntzaren araubidea) tributatzea erabakitzen duten talde fiskalek aurkeztuko dute. Era berean, Kooperatiben Araubide fiskalari buruzko maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauaren VI. tituluan ezarritakoa aplikagarri zaien sozietate kooperatiboen taldeek kontsolidazio fiskalaren araubide berezia aukeratu ahal izango dute.

ENTITATE ORDEZKARIAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Taldeko entitate ordezkariaren datuak beteko dira eta ordezkari hau izango da talde fiskalaren aitorpena aurkeztu beharko duena.

Entitateak egindako jarduera nagusiaren azalpena: zergaldian eragiketa bolumen gehien izan duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat.

Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean azaltzen dira.

Taldearen langileria: bost datu mota desberdin eskatzen dira:

  • Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
  • Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
  • Lan kontratu mugagabeko oraingo ekitaldiko batez besteko plantila: lan kontratu mugagabea duten langile kopurua batu eta.baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
  • Lan kontratu mugagabeko aurreko ekitaldiko batez besteko plantila: aurreko ekitaldian lan kontratu mugagabea zuten langile kopurua batu eta baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
  • Lan kontratu mugagabeko ekitaldiko gehienezko langileria: ekitaldian zergaldiko egun guztietan gehienezko langileria, lan kontratu mugagabekoa.

AITORPENAREN EZAUGARRIAK ETA TALDEAREN BESTE DATU BATZUK

Sozietate taldea: zenbakiaren eraketa

Talde zenbakia 4 digitu eta letra baten bidez, edo 5 digituz eratzen da.

Lehenengo 2 edo 3 digituak Administrazioak jakinarazitako zenbakiari dagozkio.

Azken 2 digituak erregimenaren aplikazioko lehenengo ekitaldiari dagozkio.

Letra hautazkoa da: A=Araba, B=Bizkaia, G=Gipuzkoa eta N=Nafarroa

Taldeko entitate nagusia: Gako honetan X bat jarriko da, baldin eta taldeko entitate ordezkaria eta entitate nagusia berdinak badira.

Taldeko menpeko entitatea: Gako honetan X bat jarriko da, talde horizontala izanik, entitate ordezkaria eta entitate nagusia berdina ez denean. Kasu honetan, bete beharko dira talde fiskalaren barruan ez dagoen entitate nagusiaren datuak. Era berean, taldeko entitate ordezkaria eta aurreko ekitaldian bolumen handiena duen entitatea berdina ez denean, bolumen handiena duen entitatearen IFZ ipini beharko da.

Kreditu entitateez osatutako taldea: Espainiako Bankuaren kontabilitate arauen mende dauden entitateek jarriko dute gako honetan X bat.

Kooperatibez osatutako taldea: 2/1997 Foru Arauaren erregimenaren mende dauden kooperatiba taldeek jarriko dute gako honetan X bat.

Sozietate taldea mikroenpresa bada (2/2014 F. Arauaren 13.1 artikuluaren arabera): Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak mikroenpresatzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.

Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak mikroenpresatzat hartuko dira:

 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.

  Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua

 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”

 b) Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 2 milioi eurotik
 gorakoa ez izatea

 c) Batez besteko plantila 10 langile baino gutxiago izatea.

 d) Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik
 ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta
 haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza
 sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.

Sozietate taldeak enpresa txikiaren kontsiderazioa badauka (2/2014 F. Arauaren 13.2 artikuluaren arabera): Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak enpresa txikitzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.

Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:

 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.

  Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua

 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”

 b) Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 10
 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.

 c) Batez besteko plantila 50 langile baino gutxiago izatea.

 d) Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela
 zeharka, %25 edo gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko funts edo sozietateak direnean
 edo eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta
 partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.

Sozietate taldeak enpresa ertainaren kontsiderazioa badauka (2/2014 F. Arauaren 13.2 artikuluaren arabera): Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak enpresa ertaintzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.

Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:

 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.

  Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua

 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”

 b) Aktiboa ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa edo, bestela, eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, ez izatea 50 miloi eurotik gorakoa.

 c) Batez besteko plantila 250 langile baino gutxiago izatea.

 d) Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela
 zeharka, %25 edo gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko funts edo sozietateak direnean
 edo eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta
 partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.

Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa): gako honetan X bat jarriko da baldin eta taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean tributatzen badu Estatuan eta Euskal Herriko Foru Aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan.

Aitorpen osagarria: Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean.

Sozietateen zerrenda: menpeko entitateen identifikazio datuak beteko dira, taldeko entitate ordezkariaren daturik ez, automatikoki beteta agertuko bait dira.

INPORTATU DATUAK

Datuak inportatu daitezke bai 2023 ekitaldiko 220 eredutik eta bai taldeko entitate bakoitzaren 2024 ekitaldiko 200 eredutik.

Datuak inportatu ahal izateak ez du esan nahi taldeak datu horiek adierazi behar dituenik nahitaez 2024ko sozietateen aitorpenean talde fiskalen araudiaren arabera (2/2014 Foru Arauaren 82-100 artikuluak). Zuzenbidearekin bat etor daitezen, beti izango da inportatutako apartatuak aldatzeko aukera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren programekin betetzen diren aitorpenei dagokien datuak inportatu daitezke bakarrik.

1. Datuak 2023 ekitaldiko 220 eredutik inportatzea

Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:

  1. Zergabidea programatik “Aitorpen berria” sortu aukeratuko dugu eta ondoren leihoaren barruan, "Inportatu aurreko lehen ekitaldiko aitorpena” hautatu behar da.
  2. Hurrengo lehioan inportatu nahi den aitorpena aukeratuko da eta “inportatu” botoiari eman.

Aipatu behar da bakar-bakarrik honako datuak inportatu ahal izango dira, taldeko entitate bakoitzak 2023ko 220 ereduan adieraziak:

  • Taldearen zenbakia.
  • Sozietateen zerrenda (Sozietate izena, IFZ, probintzia, zein ekitalditan sartua eta jabari %).
  • Egin gabeko ezabaketak.
  • Taldearen zerga oinarri negatiboak.
  • Taldean sartu aurretik lortutako zerga oinarri negatiboak.
  • 2003 eta 2023 bitartean sortutako kenkariak:
    • Barruko zergapetze bikoitzagatik kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
    • Nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
    • Zergapetze bikoitzaren kenkaria (2014 ekitalditik aurrera)
    • TicketBAI ren inplementazioaren kenkaria
    • Kuotan %35eko muga duten  kenkariak
    • Kuotan %70eko muga duten kenkariak
    • Kuotan %50eko muga duten kenkariak

2. Datuak taldeko entitate bakoitzaren 2024 ekitaldiko 200 eredutik inportatzea

Taldeko entitate bakoitzak 2024ko 200 ereduan adierazitako datuak inportatu daitezke. Datuak inportatzeko, ondorengo atalera jo beharko da:

                 Identifikazioa – taldeko sozietateen zerrenda eta ondoren, nahi den enpresa hautatu behar da 200etik inportatu aukeratuz.

ImportarEus.png

Programak bakar bakarrik 2024 ekitaldiko datuak inportatuko ditu, bereziki honako hauek:

  • Galdu irabazien kontuaren emaitza.
  • Zergapetze bikoitzagatik kenkaria
  • Kuotan %35eko muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
  • Kuotan %70eko muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
  • Kuotan %50eko  muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)

 Salbuespena: 2/2014ko Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde
 fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik.
 Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:

  • Aktibo korronte berriak. 61. artikulua. (2500 eta 2615 laukiak)
  • Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)
  • I+G jarduerak. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3003 laukia)
  • Finantzatzaileei dagokien kenkaria (3028 laukia)

Datu horiek inportatuko ez direnez, kenkarien apartatuan jasota dauden jarraibideen arabera bete behar dira.

ZERRENDAK

Ordezkariak: Hemen jarri behar da zein pertsonak adierazten duten, entitate aitortzailearen legezko ordezkari gisa, aitorpen-likidazioan idatzi diren datu guztiak bat datozela merkataritza legeriak exijitutako liburu ofizialean ageri den informazioarekin.

Harremanetarako pertsona: Harremanetarako pertsona edo entitatea jarri behar da.

URTEKO KONTUAK

Indarrean dagoen merkatal araudiaren arabera eramandako liburu eta erregistroen datuak jarriko dira.

LIKIDAZIOA

Erreserbak - Murrizketa

 

Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua): 2023 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da, beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da.

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

Zerga ondorioetarako ondare garbia: FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia. Jatorrizko ekitaldia
 aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.

Gehikuntza garbia: automatikoki kalkulatuko da, 2024 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko
 ekitaldiaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori
 erreserba horietan gutxituko da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.

Sortutako murrizketa: zerga oinarrian sortutako murrizketaren zenbatekoa ipini beharko da. Programak berak egiaztatuko du zenbateko hauek araudian adierazten diren mugak gainditzen ez dituela. Muga hori, orokorrean, gehikuntza garbiaren %15-a izango da eta mikroenpresa edo enpresa txikien kasuan, gehikuntza garbiaren %20-a. Jatorrizko ekitaldia aurreko
 ekitaldiren bat baldin bada, dagokion kopurua ipini behar da.

Aurreko ekitaldietan aplikatutako murrizketaren zenbatekoa: aurreko ekitaldietan aplikatutako zenbatekoa ipini behar
 da.

Oraingo ekitaldiko murrizketa: oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa.

Aplikatu gabeko murrizketa: automatikoki kalkulatuko da, sortutako murrizketa eta aurreko ekitaldietan
 aplikatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da.

Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): zerga oinarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan.

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

Murriztutako zuzkidura: zerga oinarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. Orokorrean, murrizketak
 ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko
 entitateak).

Oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako zenbatekoa: oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako kopurua.

Ekitaldi amaierako saldoa: automatikoki kalkulatuko da, murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruen
 artean.

 Murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruak automatikoki likidaziora eramango dira.

Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): zerga oinarria gutxituko da ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean.

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

Zuzkidura/murrizketa:  erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da.

Sortutako murrrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-
 murrizketaren % 60 izango da.

Gauzatutako elementua: erreserba gauzatu den elementu mota aukeratu behar da, ondoren aipatzen direnen artean, Foru
 Arauaren 53. artikuluko 2 atalean ezartzen diren baldintza eta mugekin:

  • 53 2 a) art.: Foru Araueko 61. artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten aktibo ez-korronte berriak.
  • 53.2 b) art.: Foru Araueko 65.2 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten ondare elementuak.
  • 53.2 c) art.: partaidetzen eskuratzea, baldin eta partaidetza horiek 53. artikuluko 2 c) atalean aipatzen diren
     baldintzak betetzen badituzte.
  • 53.2 d) art.: Enpresa proiektu berrietan inbertsioa egitea, kapitaleko partaidetzen bitartez, 53. artikuluko 2 d)
     ataleko baldintzak betetzen badituzte.

Oraingo ekitaldian gauzatutako zenbatekoa: oraingo ekitaldian gauzatutako kopurua.

Gauzatu gabeko zenbatekoa: automatikoki kalkulatua izango da, eta murrizketa kalkulatzeko zuzkiduraren (7525 laukia)
 eta gauzatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da, baldin eta aukera 53.2 a) art. ez bada. Kasu honetan
gauzatutako kopuruaren erdia kontutan hartuko da, araudiak dioenez, elementu hauetan egin beharreko inbertsioak,
 erreserbara eraman den kopuruaren bikoitza izan behar duelako.

Erreserbak - Integrazioa

Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.

Artikulua eta ez betetzearen zergatia:  azaltzen diren aukeretatik dagokiona ipiniko da ez betetzearen zergatiaren arabera.

Oinarria: sartu (integratu) behar den kopuruaren oinarria.

Interesak / Errekargua: berandutza interesak sartzea dagokionean, hauek automatikoki kalkulatuak izango dira eta horretarako hasiera eta amaierako datak ipiniz. Errekargua dagokionean, kopurua ere kalkulatua izango da, ez betetzearen zergatia “erreserbaren erabilpena” ez bada. Ez betetzearen arrazoia erreserba erabiltzeagatik izan den kasuetan, berriz, dagokion errekarguaren kopurua ipini beharko da.

Guztira: automatikoki kalkulatuko da, oinarria eta interesen edo/eta errekarguaren batura izango delarik.

Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa

(2/2014 F. Arauaren 55. eta 92. artikuluak, bostgarren eta hogeitabostgarren xedapen iragankorra, Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra)

Taldearen zerga oinarriaren konpentsazioa egin ahal izango da (1121 laukia) , bai taldearen zerga oinarri negatiboekin (1123 laukia), bai taldean sartu aurretik entitate bakoitzak banaka lortutako zerga oinarri negatiboekin (1124 laukia).

Talde fiskalean sartu aurretik sozietate batek zerga oinarri negatiboak baditu (1124 laukia) eta taldean sartzeko momentuan oinarri horiek konpentsatzeko badaude, bakar-bakarrik sozietate horren banakako zerga oinarriraino konpentsatu ahal izango dira, betiere entitate horri dagozkion ezabapenak eta txertaketak kontuan hartuta, 2/2014 Foru Araueko 90. eta 91. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Taldearen zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1123 laukia)

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1123 laukia).

Taldean sartu aurretik lortutako zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1124 laukia)

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1124 laukia).

Karga tasa

Talde fiskala osatzen duten entitate guztiek karga tasa berdina edukiko dute. Orientazio modura, aplika daitezkeen karga tasak honako hauek dira:

1.- Izaera orokorrez, karga tasa %24koa da.

2.- Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluaetan definitutako mikroenpresen taldeen, edota enpresa txikien taldeen kasuan, honako karga tasa hau aplikatuko da:
    - %18, Sozietate Kooperatiboak direnean eta, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren arabera,
    babestuta edo bereziki babestuta daudenean,
    - %20, gainerako entitateen kasuan.

3.- Kooperatiba talde babestuei eta bereziki babestuei %20 aplikatuko zaie betiere 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluen arabera, mikroenpresa edo enpresa txikiak ez badira.

4.- Herri onurakoak izendatutako fundazio eta elkarteek behar diren baldintzak betetzen badituzte apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, ezartzen duen zerga erregimena aplikatzeko, karga tasa % 10ekoa izango da.

 Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenarenan VII. Tituluan definitu eta arautzen diren Herri onurako eta herri ekimeneko kooperatibek %10eko karga tasa izango dute.

5.- Honako entitate taldeek % 19ko karga tasa aplikatuko dute:

    - Elkargo profesionalek, enpresari eta profesionalen elkarteek, ganbara ofizialek, arrantzaleen kofradiek, langileen
    sindikatuek eta alderdi politikoek.
    - Irabazi asmorik gabeko fundazio, establezimendu, erakunde eta elkarteek, baldin eta apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak,
    irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, jasotzen duen
    zerga erregimenaz gozatzeko baldintzak betetzen ez badituzte.
    - Birmoldaketa eta Berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan esandakoaren babesean
    eratutako enplegu sustapenerako fondoek.
    - Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.

6.- Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitate taldeek %31 aplikatuko dute.

7.- Inbertsio kolektiboko erakundeek aplikatuko duten karga tasa %1 izango da(46/1984 Legea eta 2/1981 Legea).

117.3 artikuluari buruzko informazio gehigarria

Eskualdatutako elementua: kontzeptu hauetako bat jarri behar da, eskualdatutako elementuaren izaera aintzat hartuta:

  1. Ibilgetu ukiezina
  2. Ibilgetu materiala
  3. Inbertsioak ondasun higiezinetan
  4. Epe luzeko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
  5. Epe luzeko inbertsio finantzarioak
  6. Epe laburreko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
  7. Epe laburreko inbertsio finantzarioak
  8. Bestelakoak

Noiz eskuratua: eskualdatutako elementua noiz eskuratu den adierazi behar da.

Noiz eskualdatua: eskualdaketa noiz egin den adierazi behar da.

Kontabilitate balio garbia: eskualdatzeko unean elementuak zuen kontabilitate balio garbia.

Eskualdatze balioa: ondare elementua eskualdatzeko zenbatekoa.

Moneta zuzenketa: 2/2014 Foru Arauak 40.9 artikuluan jasotakoa aplikatu ondoren egindako moneta zuzenketaren zenbatekoa jarriko da.

Bestelako doikuntzak: beste doikuntza batzuk egin ondoren aplikatu behar den zenbatekoa.

Kenkariak

Kenkaria aldi baterako neurrien lehengoratzeagatik

Hogeitalaugarren xedapen iragankorran xedatutakoaren arabera, 2/2014 Foru Araueko 56. Artikuluaren 1. apartatuko a) eta b) letretan, 3 eta 6 apartatuetan jasotako karga tasetan zergapetuta daudenek, baldin eta Balantzeen eguneratzeari buruzko otsailaren 5eko 1/2013 Foru Dekretu Arauan jasotako balantzeen eguneratzera bildu badira. Derrigorrezkoa da aldez aurretik zerga araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarrien atalean 59 laukia (balantzeak eguneratu izana 1/2013 FDA) markatu izana.

Zergapetze bikoitzagatik kenkaria

Zergapetze bikoitzagatik aplikatzen den kenkariaren zenbatekoa jarri behar da. Honako araudia kontutan hartuta kalkulatuko da: 2/2014 FAren 60.artikulua eta 2ª xedapen gehigarria, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 FAren 19. eta 25. artikuluak (kooperatibak).

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1306 laukia).

Dena den, 2/2014 FAaren 60.5 artikuluaren arabera sortutako kenkaria bada, subjektu pasiboak sortutako kenkaria ipinita, programak kalkulatuko du oraingo ekitaldian aplikatuko dena (beti ere doitutako kuota osoa eta zergapetze bikoitzagatik oraingo ekitaldian aplikatuaren zenbatekoak kontutan hartuta).

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin, betiere entitate horri dagozkion ezabapenak eta txertaketak kontuan hartuta, foru arau honetako 90. eta 91. artikuluetan ezarritakoarekin bat.”
  • 2/2014 Foru Arauaren 58. artikuluan ezarritakoa, hau da, taldearen kuota osoa.

 
Bereziki babestutako kooperatiben kenkaria

Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 27.2 artikuluan eta 2. xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera kalkulatutako kenkaria jarri behar da.

Kuotan %35eko muga duten kenkariak

 Aurreko ekitaldietatik datozen kenkarietarako, “+kenkaria” atalean sartu beharra dago. Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera.

"Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1309 laukia).

 2024ko ekitaldiaren berezitasuna

 Lehen aipatu bezala, 2024 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.

 2/2014 Foru Arauaren 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta,
 beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik. Hona hemen,
 zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:

  • Aktibo korronte berriak. 61. artikulua. (2500 eta 2615 laukiak)
  • Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)

 Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2024ko ekitaldian sortutako mugatutako kenkariak
 ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behekaldean kuotan %35eko muga duten kenkari guztiak erakutsiko ditu.
 Behar diren kenkariak bete ondoren (editatu), programak guztien batura hartuko du (2594 laukia) eta zenbateko hori
 2024ko “sortutako kenkaria” laukira eramango du.

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen
     kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango
     zuen mugarekin, betiere entitate horri dagozkion ezabapenak eta txertaketak kontuan hartuta, foru arau honetako 90.
     eta 91. artikuluetan ezarritakoarekin bat.”
  • 2/2014 Foru Arauaren 67.1. artikuluan ezarritakoa:

 2003-2011 (biak barne) bitarteko ekitaldietako kenkarietan jarri beharreko zenbatekoak gehi, hala badagokio,
 aurreko laukietan adierazitako zenbatekoen baturak, ezin dute gainditu kuota likido positiboaren %45. 2012 eta
 2013 ekitaldietan, berriz, muga hori mantentzen da, 7/1996 Foru Arauaren arabera, ekitaldi horietan subjetktu
 pasiboa enpresa txikia ez zen kasuetan ezik, hauentzat muga %35ekoa delarik. 2014 eta 2017  bitarteko ekitaldietan
 kenkarien muga kuota likido positiboaren %45ekoa da eta 2018tik aurrera %35ekoa izango da .
 Dena den, kenkari guzti hauen muga osoa kuota likidoaren %35ekoa izango da.

Kuotan %70eko muga duten kenkariak

Aurreko ekitaldietatik datozen kenkarietarako, “+kenkaria” atalean sartu beharra dago.Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera.

"Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1310 laukia).

2024ko ekitaldiaren berezitasuna

 Lehen aipatu bezala, 2024 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.

 2/2014 Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta,
 beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik. Hona hemen, zehazki,
 inportatuko ez diren kenkariak:

  • I+G jarduerak.  Batez bestekoaren gaineko soberakina (3003 laukia)
  • Finantzatzaileei dagokien I+D+i kenkaria (3028 laukia)

 Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2024ko ekitaldia sortutako mugatugabeko kenkariak
 ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behekaldean kuotan %70eko muga duten kenkari guztiak erakutsiko ditu. Behar
 diren kenkariak bete ondoren (editatu), programak guztien batura hartuko du (3027 laukia) eta zenbateko hori 2024ko
 “sortutako kenkaria” laukira eramango du.

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin, betiere entitate horri dagozkion ezabapenak eta txertaketak kontuan hartuta, foru arau honetako 90. eta 91. artikuluetan ezarritakoarekin bat.”
  • Kuotan %70eko muga duten kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako %35eko muga duten kenkari batura gutxituta ateratzen den kopurua.
    Aipatutako muga horietako bakoitzak eragindako kenkariak aldi berean gertatzerakoan, %70eko muga kenkarien %35eko muga bateratua aplikatuta ateratzen den kuota likidoaren soberakinaren gainean aplikatuko da.

Kuotan %50eko muga duten kenkariak

Aurtengo ekitaldian sortutako kenkariaren alta emango da, zenbateko hori sortutako kenkariaren oinarri gisa jarriz. Programak egingo ditu beharrezkoak diren kalkuluak ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa adierazteko.

Muga desberdinen eraginpean dauden kenkariak aldi berean gertatzen badira, %70eko muga aplikatuko zaio %35eko muga bateratua aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari; aldiz, %50eko muga %35eko eta %70eko kenkari mugak aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari aplikatuko zaio.

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin, betiere entitate horri dagozkion ezabapenak eta txertaketak kontuan hartuta, foru arau honetako 90. eta 91. artikuluetan ezarritakoarekin bat.”
  • Kuotan %50eko muga duten kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako %35eko muga duten kenkari eta %70eko muga duten kenkarien batura gutxituta ateratzen den kopurua.

 

GUTXIENGO ZERGA

Programak berak automatikoki kalkulatuko du 2/2014 FAaren 59.3 artikuluan arautzen den gutxiengo zerga aplikagarria gertatzen den ala ez. Gutxiengo zerga hau Sozietate gaineko Zergaren likidazioan aplikatzen den kasuetan, 1315 laukia markatuta agertuko da, eta programan likidazioaren pantailan behekaldeko eskuin aldean honako mezua azalduaz: “2/2014 FAren 59. artikuluaren arabera, GUTXIENGO ZERGA aplikatzen da”.

Zerga aldi berean ordaintzea Estatuari, Euskal Herriko foru administrazioei eta Nafarroari

Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin hitzartutako Ekonomia Itunari buruzkoak, arautzen du Estatuari eta Euskal Herriko foru administrazioei edota Nafarroako Foru Erkidegoari aldi berean tributatzea. Administrazio bakoitzari egotzi beharreko portzentajeak programak kalkulatzen ditu. Gipuzkoari egozten zaion portzentajea programak berak eramango du likidazioan dagokion laukira.

INPRIMATU

Programak aukera ematen du aitorpeneko zirriborroa inprimatzeko.

Programako “inprimatu” botoia sakatu eta gero aitorpena PDF artxiboaren eran sortzen da. Artxibo honetatik inprima daitezke aurretik bete diren 220 ereduaren orriak.

AITORPENAREN AURKEZPENA

Honako zergadunek bide telematikoz bakarrik aurkeztu dezakete 220 eredua:

  • Gipuzkoako araudiaren menpe daudenak.
  • Bizkaiako, Arabako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
  • Estatuko araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.

Paperean aurkeztu beharko dutenak, berriz:

  • Nafarroako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.

Aurkezteko epea

25 egun naturaleko epean aurkeztu behar da aitorpena, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera kontatuta.

Aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztea

Aitorpena bete ondoren, “aurkeztu ” botoia sakatu ondoren, egoitza elektronikotik sartuta bidali ahal izango da aitorpena.

Aitorpena beste Administrazio batzuetan aurkeztea (Estatua, Bizkaia, Araba eta Nafarroa)

Aitorpeneko ezaugarrien atalean baterako tributazioa aukeratzen bada, Gipuzkoan aurkezteko artxiboa sortzen denean Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Estatuan aurkezteko fitxategiak ere sortzen dira.

Beste Administrazioetan aitorpena aukeztu ahal izateko, “kanporako fitxategiak” atalera jo behar da, eta bertatik fitxategi motaren aukeraketa egingo da.  Estatuko Administraziora bidaltzeko bada, aitorpen osoaren zirriborro bat inprimatu ahal izango  da baita XML fitxategia ere. Aldiz, Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetara bidaltzeko bada, XML fitxategiaren grabaketa bidez egingo da.

Programak adierazten dituen aukerak hauek dira:

  • Lurralde erkidegoko ziriborroaren inprimakia. (Estatuko Administrazioan aurkezteko).
  • XML fitxategiaren grabaketa Araba, Bizkaia, Nafarroko edo Estatuko Administrazioetan aurkezteko.

Beste administrazioetarako fitxategiak transmititzeko, lurralde horietako Administrazioaren webgunean sartu behar da eta bertako azalpenak jarraitu.

  • Aitorpena Estatuko Administrazioan aurkeztea

Aldi berean Estatuko Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “kanporako fitxategiak atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta aitorpena PDF formatuan inprimatu ahal izango da Administrazio horretan aurkezpena egin ahal izateko, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak bere Web orrialdean azaltzen dituen pausoak jarraituz. Programak XML fitxategia sortuko du ere, fitxategi hau Zerga Administrazioko Estatu Agentzian aurkeztu ahal izateko.

XML fitxategi hau lortzeko, “beste administrazioak” aukera eginez, fitxategia gorde egingo da Modelo220_2024_AdminXML.zip, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena.

Aitorpena PDF formatuan eta baita fitxategia ere, Zerga Administrazioko Estatu Agentzian aurkeztu ahal izango dira, bere Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituz.

  • Aitorpena Bizkaia, Araba eta Nafarroko Administrazioetan aurkeztea

Aldi berean Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “kanporako fitxategiak atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta XML fitxategi bat sortuko da. Ondoren, “beste administrazioak” aukera eginez,  fitxategia gorde egingo da Modelo220_2024_AdminXML.zip, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena.

Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetarako fitxategia bidaltzeko, dagokion karpeta aukeratu beharko da eta bertan gordeta dagoen fitxategia bidali beharko da, bere Administrazioaren Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituaz.

Fitxategiaren izena ezingo da aldatu.

Kontsolidazio fiskaleko araubide berezian zergapetuta dauden entitate nagusiek aurkeztu behar dute, 220 ereduko likidazioarekin batera, Gipuzkoako araudian zergapetuta ez dauden edo Gipuzkoan banakako aitorpena aurkeztu behar ez duten taldeko menpeko entitateen banakako autolikidazio guztien kopia informatibo bat.

Frogagirien aurkezpena

Aitorpen eredua onartzen duen Foru Aginduan aipatutako dokumentazioa eta, oro har, subjektu pasiboak erantsi nahi dituen bestelakoak telematikoki aurkeztu behar dira. Horretarako, Zergabideko urdin koloreko alderditik sartu beharko da, bidalitako aitorpena aukeratuz, eta ondoren dokumentazioa gordeta dagoen fitxategiak bidali.

Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:

  • ­Baldin eta zergadunari merkataritza funts finantzario­rako xedatutako zerga oinarriaren murriztapena aplikagarri ba­zaio (2/2014 Foru Arauaren 24. artikulua), ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Errege­lamendua onartzen duenak, 9. artikuluan aipatutako informa­zioa aurkeztu beharko du.
  • Zergadunak errentak ez integratze aplikatu badezake nazioarteko zergapetze bikoitza dela eta (2/2014 Foru Araua­ren 33., 34. eta 35. artikuluak), beste orri batean ondoko infor­mazio hau adierazi beharko du eragiketa bakoitzeko:
    • Entitatearen edo establezimendu iraunkorraren IFZ, izena, eta ber tan duen partaidetza portzentajea.
    • Herrialdea.
    • Eragiketaren zenbatekoa.
  • Aitortzen duen zergaduna bazkide bada ekonomia inte­reseko talde batean edo aldi baterako enpresa elkarte batean, edo bazkide izaerari dagozkion eskubide ekonomikoak baditu, entitateak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da, guztira egotzi beharreko zenbatekoak eta entitateak egin duen banaka­ko egozpena bertan adierazita.
  • Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik ga­beko entitateen eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei bu­ruzkoak, II. tituluan ezarritako zerga araubidea aplikatzea auke­ratu duten entitateek, aipatutako foru arauaren 5. artikuluko 6. zenbakian adierazten den memoria aurkeztu beharko dute azaroa ren 2ko 87/2004 Foru Dekretuko 3. artikuluan finkatutako eran. Dena den, entitateek zergaldian izan duten diru sarrera bolumen osoa ez bada 30.000 eurotik gorakoa eta merkataritza sozietateetan parte hartzen ez badute, ez daude behartuta me­moria ekonomikoa aurkeztera, entitate horiek memoria ekono­miko hori egiteko duten obligazioa eragotzi gabe.
Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2025/05/14 13:03
Translated into eu_ES by ZERGA BIDEA on 2025/05/14 13:03
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia