AHAIDETASUNA (adingabeko seme-alabak edo ondorengo ahaidea) . Balio GAKOak

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2024/10/16 11:04

1)AHAIDETASUNA = Adingabeko seme-alabak, edo AHAIDETASUNA = Ondorengo ahaidea

- GAKOA = (lauki zuria) -> Bi ezkontideek edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako bikoteko bi kideek partekatutako seme-alaba, baldin eta kenkaria bien artean hainbanatu beharrekoa bada.

- GAKOA = C -> Beste ezkontidea ez den edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako bikoteko beste kidea ez den guraso batekin partekatutako seme-alaba, baldin eta kenkaria bi gurasoen artean hainbanatu beharrekoa bada.

- GAKOA = H -> Ezkontide bakar baten seme-alaba, baldin eta kenkaria ez bada beste gurasoarekin hainbanatu behar.

2)AHAIDETASUNA = Adingabeko seme-alabak

- GAKOA = P -> Seme-alaba adinduna, judizialki desgaituta dagoena eta guraso aginte luzatuari edo birgaituari lotuta dagoena.

3)AHAIDETASUNA = Ondorengo ahaidea

- GAKOA: T -> Adingabeen babesaren arloan eskumena duen entitate publiko baten aurrean formalizatutako tutoretzarengatik edo harrerarengatik lotura duen pertsona.

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2024/10/16 11:04
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia