EUSKERA Deducción por Implantación de medidas de conciliación laboral

Última modificación por ZERGA BIDEA el 2025/11/04 14:59

66 quater artikulua. Kenkaria bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak ezartzeagatik.

1. Zergadunek kenkari bat aplikatu ahal izango dute kuota likidoan langileen bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko neurri berriak ezartzeagatik, hurrengo apartatuetan aurreikusten diren baldintzetan.

2. Bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko neurritzat hartuko dira honako hauek:

a) Ordutegiak malgutzeko neurriak.

b) Lanaldi jarraituaren modalitatean jarduteko aukera ezartzea lehenago lanaldia zatituta zeukaten lanpostuetarako.

c) Telelanaren modalitatean jarduteko aukera ezarri edo zabaltzea.

d) Lanaldia murrizteko edo eszedentzia eskatzeko kasu berriak eratzea.

e) Doako haurtzaindegi zerbitzu bat jartzea langileen eskura, zuzenean edo hirugarrenen bitartez.

f) Enplegatuak beren bizilekutik lantokira joatea errazten duten neurriak ezartzea.

3. Artikulu honetan aipatzen den kenkariaren zenbatekoa portzentaje hauen araberakoa izango da:

a) Zergadunaren kuota likidoaren 100eko 5, aurreko apartatuko a) eta f) letren bitartean aipatutako neurrietako bat jasotzen duen Kontziliazio Plan bat ezartzen den ekitaldian, 2.500 euroko mugarekin.

b) Zergadunaren kuota likidoaren 100eko 15, plantillaren gutxienez heren bat aurreko apartatuko a) eta f) letren bitartean aipatutako neurrietako batera biltzen den lehen ekitaldian, Kontziliazio Planarekin bat, 7.500 euroko mugarekin. Foru arau honen 13. artikuluan aipatzen diren mikroenpresek eta enpresa txikiek 5 puntu portzentual gehituko dituzte apartatu honetako a) eta b) letretan ezarritako portzentajeak.

4. Artikulu honetan araututako kenkaria aplikatu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko ezartzen diren neurri berriak zergadunaren Kontziliazio Planean jasota egotea, aplikatzekoa den lege esparruan ezartzen diren nahitaezko gutxienekoak gainditze a eta aplikagarri zaizkien langile guztientzat eskura egotea. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, zerga dunak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, erregelamenduz ezarriko den eran.

5. Erregelamendu bidez zehaztuko da zer baldintza eta beharkizun bete beharko diren kenkari hau aplikatzeko, entitatearen tipologiaren arabera desberdinak izan litezkeenak.

Etiquetas:
Creado por ZERGA BIDEA el 2025/11/04 13:44
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia