672 Eredua

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2021/02/18 10:20

PRESTAKETA

AITORPEN ZIRRIBORROAREN LABURPENA

Pantaila honetan, aitorpenaren laburpen bat agertzen da, hainbat ataletan sartutako datuen arabera prestatu dena.

Aitorpenaren ataletan sartzeko, MENUA botoia sakatu daiteke edo, bestela, AURREKOA eta HURRENGOA botoiak, aitorpenaren urrats guztiei jarraipena egiteko aukera ematen baitute.

Behin atalak eta derrigorrezko datu guztiak beteta, aitorpenaren aurkezpena AURKEZTU botoiaren bidez egin ahal izango da.

AURREBISTA edo PDF botoia sakatuta aitorpenaren  zirriborroa agertuko da, baina ez du balio izango aitorpena aurkezteko.

DOKUMENTUAREN DATUAK

  • Erreferentziako pertsona

Dokumentua identifikatzeko pertsona bat aukeratu eta haren datuak adierazi.

  • Dokumentu mota 

Goitibeherako zerrendan aukeratu zerga sortu duen egintza edo kontratua jasotzen  duen dokumentu  mota (notariala, judiziala, administratiboa edo pribatua).

  • Notarioa /Agintaria

Adierazi, hala badagokio, notarioaren izen-abizenak edo dokumentua eman duen organo judizial edo administratiboaren datuak.

  • Protokolo zenbakia / Erreferentzia

Adierazi, hala badagokio, dokumentu notarialaren  protokolo  zenbakia edo dokumentu judizial edo administratiboaren erreferentzia.

  • Dokumentuaren data

Adierazi zein egunetan egin den dokumentua.

  • Dokumentuaren xedea

Dokumentuan ageri diren eskuratzeko modu desberdinak adierazi:

  -Oinordetza: Ondasun eta eskubideak herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza titulu bidez eskuratzea.
  -Dohaintza: Ondasun eta eskubideak eskuratzea dohaintzaz edo “inter vivos” egindako doako beste edozein negozio juridikoren bidez.
  -Asegurua: Bizi aseguruen onuradunek jasotako zenbatekoak, asegurua kontratatu duena eta onuraduna pertsona bera ez bada, 2006ko abenduaren 29ko 10/06 Foru Arauak, Gipuzkoako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 18.a) artikuluan berariaz erregulatutako kasuak salbu.

KAUSATZAILEAK

  • Kausatzailea

Goitibeherako zerrendan aukeratu kausatzaile aseguratua.
Kausatzaile berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den  kausatzaile bat), GEHITU  botoia sakatu eta bere datuak sartu.

  • Sortzapen eguna

Adierazi zein egunetan hil den kausatzailea edo, bestela, zein egunetan irmo bihurtu den  absentearen heriotza-adierazpena Kode Zibilaren 196. artikuluaren arabera.

  • Ohiko bizilekua sortzapen egunean
    • Goitibehereako zerrendan adierazi zein “PROBINTZIA”tan zuen ohiko bizilekua kausatzaileak sortzapen egunean.
      • Kausatzailea ez egoiliarra balitz sortzapen egunean: “Ez egoiliarra” laukitxoa markatu eta adierazi goitibeherako zerrendan zein “HERRI”tan zuen ohiko bizilekua.
    • Ohiko bizilekua Zergaren Foru Arauak 2 bis artikuluan dioenari jarraiki zehaztuko da.                                  
    • Kausatzailearen ohiko bizilekua Gipuzkoan badago sortzapen egunean, ondoko informazioa eman behar da, sortzapen egunaren arabera:
      • “EAEn egun gehiago” (2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga-egitateak):

        BAI adierazi  kausatzaileak zergaren sortzapen egunaren  aurreko 5 urteetako denboraldian ez  baditu egun gehiago pasa lurralde erkidean. 

        Bestela, EZ adierazi. Kasu horretan, obligazio pertsonalagatik tributatuz gero, lurralde erkideko arauak aplikatuko dira. Zein autonomia-erkidegotako arauak aplikatu behar diren zehazteko, kontuan izan behar da zein autonomia-erkidegotan igaro duen denbora gehien sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian, kalkulu horretarako EAEn igarotako egunak kontuan hartu gabe.

        OHARRA: Aplikagarri den  lurralde erkideko araudiak aseguruen zenbatekoa oinordetzaren ondasun edo eskubide bezala sartzera behartzen badu, 670 eredua bete beharko da (ez 672 eredua).  

      • “Ohiko egoitza EAEn” (2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga-egitateak):

        BAI adierazi kausatzaileak ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izan badu aurreko 5 urteetan, zergaren sortzapen egunetik kontatuta. 

        Bestela, EZ adierazi. Kasu horretan, obligazio pertsonalagatik tributatuz gero, lurralde erkideko arauak aplikatuko dira. Zein autonomia-erkidegotako arauak aplikatu behar diren zehazteko, kontuan izan behar da ohiko bizilekua zein autonomia-erkidegotan izan duen denbora gehiagoz sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian, kalkulu horretarako EAEn ohiko bizilekua izandako denboraldia kontuan hartu gabe.

        OHARRA: Aplikagarri den lurralde erkideko araudiak aseguruen zenbatekoa oinordetzaren ondasun edo eskubide bezala sartzera behartzen badu, 670 eredua bete beharko da (ez 672 eredua). 

  • Kausatzailearen datu ekonomikoak

Atal hau oinordetza kasuetan bete behar da. Hortaz, bizi-aseguruen onuradunek jasotako zenbatekoak aitortuz gero bakarrik, atal hau bete beharrik ez dago.

AUTOLIKIDAZIOAK

Autolikidazio berri bat egiteko GEHITU botoia sakatu eta adierazi eredua, kausatzailea eta subjetu pasiboa dagokion goitibeherako zerrendan. Subjektu pasiboa ez bada zerrendan ageri, BERRIA botoia sakatu.

SUBJEKTU PASIBOA

  • Subjektu pasiboaren datuak: datu nagusiak  (NAN, izen-abizenak, jaiotze eguna, sexua, etab.): Ageri diren datuak ez badira zuzenak, EDITATU botoia sakatu zuzentzeko.
  • Zerga helbidea (zerga helbidea Gipuzkoan EZ duten zergadunek soilik)
    Lauki hau ondoko kasuan bakarrik bete behar da: subjektu pasiboaren egungo helbidea Gipuzkoan ez dagoenean.
    Ohiko bizilekua edo egoitza zergaren Foru Arauko 2bis artikuluan xedatutakoaren arabera finkatzen da.
  • Ohiko bizilekua sortzapen egunean
    Goitibehereako zerrendan adierazi zein “PROBINTZIA”tan zuen ohiko bizilekua subjektu pasiboak sortzapen egunean.
    • Subjektu pasiboa ez egoiliarra balitz sortzapen egunean: “Ez egoiliarra” laukitxoa markatu eta adierazi goitibeherako zerrendan zein “HERRI”tan zuen ohiko bizilekua.

            Ohiko bizilekua Zergaren Foru Arauak 2 bis artikuluan dioenari jarraiki zehaztuko da.

AUTOLIKIDAZIOAREN DATU OROKORRAK

  • Ahaidetasuna kausatzailearekin 
    Goitibeherako zerrendan aukeratu zergadunak edo onuradunak kausatzailearekin duen ahaidetasun harremana.
  • Gipuzkoan egoiliarra den aseguru entitatea edo Gipuzkoan jarduten duten atzerriko entitateekin lurralde horretan kontratatutako asegurua
    Lauki hau ondoko kasuan bete behar da bakarrik: subjektu pasiboaren ohiko bizilekua atzerrian dagoenean sortzapen egunean (obligazio erreala).
  • Aseguruaren zenbatekoa herentziaren ondasuntzat hartu behar da
    Lauki hau ondoko kasuan bete behar da bakarrik: Gipuzkoako foru araudia aplikagarri EZ denean.
    - BAI adierazi, aplikagarri den araudiak aseguruaren zenbatekoa herentziaren ondasuntzat hartzen badu. Kasu horretan, 670 eredua behar da (ez 672 eredua).
    - EZ adierazi, kontrako kasuan.
  • Onuradunen kopurua
    Adierazi zenbat diren onuradunak edo subjektu pasiboak.

AUTOLIKIDAZIOAREN DATU EKONOMIKOAK

Autolikidazioaren ezaugarriak:

  • Salbuetsia 

BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergaren  araudiari jarraituta.

  • 3/1990 FAren 2. Xed. Irag

BAI adierazi subjektu pasiboa Foru Arauaren Bigarren Xedapen Iragankorrera biltzen bada.

  • Aurretiaz autolikidatua 

Bizi aseguruen onuradunak jasotako zenbatekoa aurretiaz aurkeztutako eredu batean likidatua izan bada, BAI jarri dagokion laukian. Kasu horretan ez da beharrezkoa izango autolikidazioko lauki bat bera ere betetzea.

  • Terrorismo ekintzengatik, nazioarteko bake misioetan edo misio humanitarioetan egindako zerbitzu publikoengatik eratorritako bizitza-aseguruak

BAI adierazi zergaren Forua Arauko 19.5.b artikuluan xedatutako  bizitza aseguruen ondorioz kopuruak jasotzen badira.
Baiezkoa balitz, dagokizun murrizpenaren zenbatekoa adierazi beharko zenuke “Murrizpena” izeneko laukian.

Bizitza-aseguruaren poliza

1.Bi urtetik gorako aurrerapenez kontratatutako aseguru indibidualak eta aseguru kolektiboak

Lauki honetan ondoko zenbatekoak adieraziko dira: aseguru indibidualetatik jasotakoak (baldin eta polizan adierazitako ezbeharra eta kontratuaren artean bi urte baino gehiago igaro badira) eta aseguru kolektiboetatik jasotakoak. 

2.Bi urtetik beherako aurrerapenez kontratatutako aseguru indibidualak 

Lauki honetan ondoko bizitza-aseguruetatik jasotako zenbatekoak adieraziko dira bakarrik: aseguru indibidualetatik jasotakoak baldin eta polizan adierazitako ezbeharra eta kontratuaren artean bi urte baino gutxiago igaro badira.

Aurretik likidatutako aseguruen metaketa

Atal honetan aurretiaz likidatutako aseguruen zenbatekoak adierazi behar dira, ondoko sailkapena kontuan hartuta:

1.Bi urtetik gorako aurrerapenez kontratatutako aseguru indibidualak eta aseguru kolektiboak: Lauki honetan ondoko zenbatekoak adieraziko dira: aseguru indibidualetatik jasotakoak (baldin eta polizan adierazitako ezbeharra eta kontratuaren artean bi urte baino gehiago igaro badira) eta aseguru kolektiboetatik jasotakoak. 

2.Bi urtetik beherako aurrerapenez kontratatutako aseguru indibidualak:  Lauki honetan ondoko bizitza-aseguruetatik jasotako zenbatekoak adieraziko dira bakarrik: aseguru indibidualetatik jasotakoak baldin eta polizan adierazitako ezbeharra eta kontratuaren artean bi urte baino gutxiago igaro badira. 

Autolikidazioa

  • Bizitza aseguruaren poliza

Programak kalkulatzen du, “BIZITZA ASEGURUEN POLIZA” atalean aldez aurretik adierazitako datuen arabera. 

  • Metatutakoa

Programak kalkulatzen du, “AURRETIK LIKIDATUTAKO ASEGURUEN METAKETA” atalean aldez aurretik adierazitako datuen arabera. 

  • Zerga oinarria

Ondoko eragiketaren emaitza da: Bizitza aseguruaren poliza + Metatutakoa

  • Murrizpenak

Programak kalkulatzen du, “MURRIZPENAK” atalean aldez aurretik adierazitako datuen arabera.

Salbuespena: “Terrorismo ekintzengatik, nazioarteko bake misioetan edo misio humanitarioetan egindako zerbitzu publikoengatik eratorritako bizitza-aseguruak” laukian BAI markatuko balitz, murrizpenaren zenbatekoa adierazi beharko zenuke “Murrizpena” izeneko laukian (programak ez du kalkulatzen).

  • Oinarri likidagarria

Ondoko eragiketaren emaitza da: Zerga oinarria – Murrizpenak

  • Kuota osoa

Ondoko eragiketaren emaitza da: Oinarri likidagarria x Zergak indarrean duen tarifa.

  • Aurreko kuoten kenkaria

Adierazi eskuratzaileak lehenagotik ordaindutako kuotak.

  • Ordaintzekoa, guztira

Ondoko eragiketaren emaitza da: Kuota osoa – Aurreko kuoten kenkaria

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Zerga sortu duen egintza edo kontratua dokumentatzen duen agiriaren jatorrizko alea eta kopia soila. Agiri horretan zehaztu behar da zein den zerga oinarrian sartutako ondasun edo eskubide bakoitzaren benetako balioa.
  • Kausatzaileak hitzartutako kontratuen fotokopia, edo, aseguru kolektiboen kasuan, aseguru-entitateak emandako ziurtagiria, zenbat jasoko den eta onuradunak zein diren adierazi behar duena.
  • Erregistro Zibilak luzatutako heriotza agiriaren fotokopia. Gainera, kausatzailearekiko ahaidetasun maila frogatu behar da, familia liburuaren fotokopia eta bestelako egiaztagiriena aurkeztuta, ahaidetasuna mailarik urrunenekoa denean izan ezik.
  • Onuradunen eta kausatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia.
  • Aseguruaren polizan onuradunak ez badira berariaz eta zehazki aipatzen legezko oinordekoengana bidaltzen duelako, beharrezkoa izango da kausatzailearen testamentu-xedapenak aurkeztea, halakorik bada, azken nahien ziurtagiriarekin batera. Testamenturik ez badago, horren ordez, oinordekoak deklaratzen dituen auto judiziala edo akta aurkeztuko da.
  • Aurrekoa hala izanik ere, Zuzeneko Zergen Kudeaketa Zerbitzuak agiri horien jatorrizko aleak edo horien kopia baimendua aurkezteko eskatu ahal izango du.

 

ARAUDIA 

* 3/1990 Foru Araua, urtarrilaren 11koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa.

* 42/2012 Foru Dekretua, urriaren 22koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.

* 29/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 29koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga autolikidatzeko erabili beharreko 670, 671 eta 672 ereduak onesten dituena.

 

DOKUMENTU PRIBATUEN EREDUAK

Eredu bat prestatu dugu, bizitza aseguruen dokumentu pribatua egin ahal izateko.

Lotura:

       https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/zergak/eredua/672

Agiri hori aukerakoa da, hau da, ez da nahitaez eredu hori erabili behar.

 

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2020/06/19 14:26
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia