392 Eredua

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2018/12/20 08:44

ERREGIMEN ERRAZTUA. JARDUERA MOTAK

-Epigrafeak eta moduluak. 01etik 144ra.

01etik 04ra: Hemen jarri behar dira erregimen erraztura bildutako jarduerei jarduera ekonomikoen gaineko zergan dagozkien epigrafea(k).

11tik 64ra 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 MODULUAK: Hemen jarri behar dira jarduera bakoitzeko jaso behar da jarduerarentzat jarritako oinarrizko datuen urteko batez bestekoa. Moduluaren zenbatekoa zenbaki osoa ez bada, bi zifra hamartar jarriko dira.

71tik 74ra KOMISIOAK: Hemen jarri behar dira jarduera profesional osagarriak egiten direnean (komisioak loteriengatik eta beste batzuengatik), jarduera horietatik eratorritako urteko diru sarrera guztiak.

81etik 84ra URTEAN SORTUTAKO KUOTA: BEZean sortu diren kuoten zenbatekoa jarri behar da jarduera bakoitzeko. Moduluak aplikatuz kalkulatuko dira kuota horiek.

91tik 94ra URTEKO BEZ KENGARRIA: Hemen jarri behar da jarduera garatzeko erabili diren eta kenkari eskubidetik salbuetsi gabe dauden aktibo finkoez bestelako ondasun eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean ekitaldiaren barruan balio erantsiaren zergan jasandako kuoten zenbatekoa, hala dagokionean hainbanaketa araua aplikatu ondoren. Abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 130. artikuluan aipatutako nekazaritzako konpentsazioak ere kengarriak dira, baldin eta subjektu pasiboek ordainduak badira nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezira bildutako enpresariei ondasun edo zerbitzuak erosteagatik. Eragiketa arruntengatik sortutako zenbatekoaren 100eko 1 kengarria izango da, nekez froga daitezkeen kuoten kontzeptuan.

Aurreko paragrafoan aipatutako kenkariak egitean, arau hauek erabiliko dira:

1. Ez dira kengarriak izango joan-etorriko edo bidaietako zerbitzuengatik nahiz ostalaritza edo jatetxe zerbitzuengatik jasandako kuotak, irailaren 28ko 1175/1990 Errege Dekretu Legegileak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifak eta Jarraibidea onartzen dituenak, xedatutakoaren arabera lokal jakin batean jarduera egiten duten subjektu pasiboak direnean.

2. Ekitalditik kanpo jasandako kuotak ez dira kengarriak izango.

3. Eragiketa arruntengatik jasan edo ordaindutako kuoten kenkariari ez dio eragingo subjektu pasiboak erregimen erraztura bildutako jarduerarentzako diru laguntzak jaso izanak.

4. Erregimen horretara bildutako jarduera batzuetan guztien artean erabiliak izateko ondasun eta zerbitzuak erosi edo inportatzen denean, horietako bakoitzean kendu beharreko kuota hainbanaketaren ondorioz ateratzen dena izango da benetako erabilpenaren arabera. Prozedura hori erabiltzea ezinezkoa bada, hainbana egotziko zaie jarduerei

101etik 104ra INDIZE ZUZENTZAILEA: Denboraldiko jarduerengatik aplikatu beharreko indize zuzentzailea jarriko da:

Denboraldiko 60 egunera arte........................... 1,50

Denboraldiko 61 egunetik 120ra....................... 1,35

Denboraldiko 121 egunetik 180ra..................... 1,25

Denboraldiko jardueratzat hartuko dira urtean jarraian edo txandaka egun jakin batzuetan egin ohi direnak, baldin eta urtean ehun eta laurogei egun baino gehiago ez badira.

111tik 114ra ERAGIKETA ARRUNTEN EMAITZA: Urtean sortutako kuotaren (81etik 84ra bitarteko laukiak) eta BEZaren urteko kuota kengarriaren (91tik 94ra bitarteko laukiak) arteko diferentzia da, jarduera bakoitzeko. Denboraldiko jarduerak direnean, indize zuzentzaileak kontuan hartu beharko dira, eragiketa arrunten urteko emaitza kalkulatzeko.

121etik 124ra ORDAINTZEKO GUTXIENEKO KUOTA: Jarduera bakoitzeko jarri behar da eragiketa arruntengatik sortutako urteko kuotari jarduera bakoitzarentzat jarritako gutxieneko kuotaren portzentajea aplikatuz ateratzen den emaitza. Denboraldi jarduerak direnean, indize zuzentzaileak kontuan hartu beharko dira.

131tik 134ra EUROPAR BATASUNAREN ITZULKETAK: Erregimen erraztutik eratorritako kuota kalkulatzean gutxieneko kuota aplikatu denean, zergaren aplikazio lurraldetik kanpo jasandako BEZaren edo antzeko zergaren kuotak ere jarri behar dira, baldin eta ekitaldiaren barruan subjektu pasiboari itzuli bazaizkio eta erregimen erraztura bildutako jarduera garatzean erabiliak izateko eskuratu diren ondasun edo zerbitzuei badagozkie.

141etik 144ra ERREGIMEN ERRAZTUTIK ERATORRITAKO KUOTA: Erregimen erraztutik eratorritako kuota, jarduera bakoitzeko, handiena izango da ondorengo kopuruen artean:

- Eragiketa arruntengatik urtearen barruan sortutako emaitza (111tik 114ra bitarteko laukiak).

- Gutxieneko kuota (121etik 124ra bitarteko laukiak). Aipatutako gutxieneko kuotari gehitu behar zaizkio zergaren aplikazio lurraldetik kanpo jasandako BEZaren edo antzeko zergaren kuotak, baldin eta ekitaldiaren barruan subjektu pasiboari itzuli bazaizkio eta erregimen erraztura bildutako jarduera garatzean erabiliak izateko erosi diren ondasun edo zerbitzuei badagozkie (131tik 134ra bitarteko laukiak).

ERREGIMEN ERRAZTUA. URTEKO EMAITZA

- BEZ sortua. 145etik 152ra.

145: Hemen jarri behar da jarduera multzoaren erregimen erraztutik eratorritako urteko kuoten zenbatekoaren batura.

146 eta 147 BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZU ESKURAPENAK: Batasunaren barruko ondasun eta zerbitzu eskurapenengatik likidazio aldian sortu diren zerga oinarrien eta kuoten zenbatekoa jarri behar da. Abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuak, BEZaren Erregelamendua onartzen duenak, 79. artikuluan definitzen dituen eskurapenak izan behar dira:

148 eta 149 AKTIBO FINKOEN SALMENTAK: Hemen jarri behar dira aktibo finkoak saltzeagatik urtearen barruan sortutako zerga oinarrien eta kuoten zenbateko osoak.

150 eta 151 SUBJEKTU PASIBOAREN INBERTSIOA DUTEN GAINONTZEKO ERAGIKETAK: Hemen jarri behar da establezimendurik gabeko pertsonek egindako, edo gainerako eragiketa lotuengatik likidazio-aldian sortu diren zerga oinarrien eta kuoten zenbatekoa, abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 84.bat. artikuluko 2. eta 4. zenbakietan xedatutakoaren arabera.

152 URTEAN SORTUTAKO BEZa, GUZTIRA. Ondoko hauek batuz ateratzen den emaitza jarri behar da: jarduera multzoaren urteko kuoten kopuru osoa (145 laukia), Batasunaren barruan ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeagatik sortutako kuotak (147 laukia) aktibo finkoak saltzeagatik sortutako kuotak (149 laukia) eta subjektu pasiboaren inbertsioagatik sortutako kuotak (151 laukia).

- BEZ kengarria. 153tik 156ra.

153 eta 154 AKTIBO FINKOEN EROSKETA EDO INPORTAZIOA: Hemen jarri behar dira aktibo finkoak eskuratzean edo inportatzean jasan diren zerga oinarrien eta kuota kengarrien zenbatekoak, hurrenez hurren, hala dagokionean hainbanaketa araua erabili ondoren.

155 INBERTSIOEN ERREGULARIZAZIOA: Aurreko zergaldietan inbertsio ondasunengatik egindako kenkarien erregularizazioaren emaitza jaso behar da; hala behar denean, jarduera hasi aurreko kenkarien erregularizazioa ere sartu behar da. Erregularizazioaren emaitzak berarekin kenkarien gutxipena badakar, zeinu negatiboz jarriko da.

156 URTEKO BEZ KENGARRIA, GUZTIRA: 154 eta 155 laukien arteko batura jarri behar da.

Erregimen erraztuaren emaitza.  157.

157 ERREGIMEN ERRAZTUAREN EMAITZA: Urtean sortutako BEZ osoaren (152 laukia) eta urteko BEZ kengarri osoaren (156 laukia) arteko diferentzia jarri behar da, behar den zeinua adieraziz.

EREGIMEN ERRAZTUA. BESTE ERAGIKETAK

254 SARRERAK ERREGIMEN BEREZI ERRAZTUAN: Lauki honetan jarri behar da erregimen berezi horretara bildutako ondasun entregen eta zerbitzu prestazioen zenbatekoa, alde batera utzita 102/1192 Foru Dekretuak 121.hiru artikuluan jasotako eragiketak.

255 JARDUERA GUZTIEN EROSKETAK ETA GASTUAK, IBILGETUAREN ELEMENTUAK SARTU GABE, GUZTIRA: Lauki honetan jarri behar da jarduera ekonomiko guztien multzoan egin diren ondasun eta zerbitzu erosketen bolumena, ibilgetuaren erosketak alde batera utzita.

ERREGIMEN OROKORRA. SORTUTAKO ETA KENDU BEHARREKO BEZA. URTEKO LIKIDAZIOA

Aitortzailearen egoerak:

Jarduerarik gabe: Lauki honetan X jarri behar da, baldin eta hemen aitortzen den ekitaldian ez bada kuotarik sortu edo jasan.

Autolikidazio konkurtsala: Ekitaldian konkurtsoan aitortu diren zergadunak X ipini behar dute lauki honetan. Era berean, autolikidazioa konkurtso aurrekoa edo ondorengoa den adieraziko dute.

BEZ sortua. Zerga oinarriak eta kuotak.

158tik  163ra  ERREGIMEN OROKORRA: Hemen jarri behar dira, kasuen arabera, tasa orokorrean (%21), tasa murriztuan (%10) edo tasa oso murriztuan (%4) zergapetutako urteko zerga oinarriak eta horietatik lortzen diren urteko kuotak.

164tik  165ra OINARRI ETA KUOTEN ALDAKETAK: Bidaiarien erregimenean salmentak eginez gero (abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 21. artikulua), erregimen horretan ekitaldiaren barruan egindako itzulketei dagozkien zerga oinarrien eta kuotak gutxituko ditu aitorpenean.

Era berean, behar den zeinua erabiliz jarriko da aurreko ekitaldietan sortu eta aitorpen honen zergaldian indarrean zeuden tasa desberdinetan zergapetu diren eragiketen zerga oinarri eta kuoten aldaketa, eragiketak oso-osorik edo zati batean indarrik gabe gelditzeagatik edo eragiketak egin ondoren prezioa aldatzeagatik. Era berean, kontuan hartuko dira konkurtsoa deklaratzeko autoetan eta kreditu kobraezinetan baimendutako aldaketak.

166tik  171ra BALIOKIDETASUN ERREKARGUA: Hemen jarri behar dira, kasuen arabera, %5,2, %1,4 eta % 0,5eko tasez zergapetu diren baliokidetasun errekarguaren urteko zerga oinarriak, bai eta horietatik ateratzen diren urteko kuotak ere.

172 eta 173 BALIOKIDETASUN ERREKARGUAREN ALDAKETA: Hemen jarri behar da, behar den zeinua erabiliz, aurreko ekitaldietan sortu eta aitorpen honen zergaldian indarrean zeudenez bestelako tasak erabiliz zergapetu diren eragiketei dagozkien baliokidetasun errekarguaren zerga oinarrien eta kuoten aldaketa, eragiketak oso-osorik edo zati batean indarrik gabe gelditzeagatik edo eragiketak egin ondoren prezioa aldatzeagatik.

Era berean, kontuan hartuko dira konkurtsoa deklaratzeko autoetan eta kreditu kobraezinetan egindako aldaketak.

174 eta 175 BA TASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESKURAPENAK: Hemen jarri behar da ekitaldian zergari lotuta eta salbuetsi gabe egin diren 1624/1992 Errege Dekretuak 79. artikuluan ondasun eta zerbitzuen batasun barruko erosketatzat hartuta dauden halako erosketen guztizkoari dagokion zerga oinarri zergapetua, bai eta horretatik ateratzen den kuota ere.

176 URTEAN SORTUTAKO KUOTA GUZTIRA: Sortutako BEZaren urteko kuoten eta baliokidetasun errekarguaren batura da. (159+161+163+165+167+169+171+173+175+263=176).

262 - 263 SUBJEKTU PASIBOAREN INBERTSIOA DAKARTEN BESTE ERAGIKETA BATZUK (EROSKETAK): Hemen jarri behar dira BEZaren araudiko 84.bat artikuluaren 2. eta 4. puntuetan jasotakoaren arabera subjektu pasiboaren inbertsioa dakarten eragiketen zerga oinarria eta kuota, salbu BEZaren Erregelamenduari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuko 79. artikuluan halakotzat hartuta dauden batasun barruko zerbitzu eskurapenak.

BEZ kengarria. Zerga oinarriak eta kuotak.

177 eta 178 BEZ KENGARRIA ESTATU BARRUKO ERAGIKETETAN:

Hemen jarri behar dira jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden ondasun eta zerbitzuak erostean balio erantsiaren gaineko zergan jasandako kuoten urteko zerga oinarria eta zenbatekoa, hala dagokionean hainbanaketa araua aplikatu ondoren.

179 eta 180 BEZ KENGARRIA INPORTAZIOETAN: Hemen jarri behar dira jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden ondasunak inportatzean balio erantsiaren zergan ordaindutako kuoten urteko zerga oinarria eta zenbatekoa, hala dagokionean hainbanaketa araua aplikatu ondoren.

181 eta 182 BEZ KENGARRIA BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZU ESKURAPENETAN: Hemen jarri behar dira jarduerari zuzenean lotuta eta kenkarirako eskubidetik kanpo ez dauden ondasun eta zerbitzuen erosketetan sortu diren BEZaren urteko zerga oinarria eta kuotak, hainbanaketa araua aplikatu ondoren, hala badagokio.

183 KONPENTSAZIOAK NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ARRANTZAREN ERREGIMEN BEREZIAN: Hemen jarri behar da jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidetik salbuetsita ez dauden eragiketetan nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimenera bildutako subjektu pasiboei ordaindu zaizkien konpentsazioen zenbatekoa.

184 KENKARIEN ZUZENKETA: Zergaldiko autolikidazioetan erregularizatu eta zuzendu diren kenkarien zenbatekoa adierazi behar da. Aurreko zergaldietako aitorpen-likidazioetan erregularizatu diren zuzenketak sartu gabe utziko dira. Zuzenketaren emaitzak kenkariak gutxitzen baditu, zeinu negatibo bat jarriko da.

185 INBERTSIOEN ERREGULARIZAZIOA: Hemen jarri behar da aurreko zergaldietan inbertsio ondasunengatik egindako kenkarien erregularizazioaren emaitza, hala dagokionean jarduera hasi aurreko kenkarien erregularizazioa barne sartuta. Erregularizazioaren emaitzak kenkarien gutxipena badakar, zeinu negatiboz jarriko da.

186 URTEKO KUOTA KENGARRIA, GUZTIRA: Kenkarien zenbateko osoa jarri behar da.

(186=178+180+182+183+184+185)

Erregimen orokorraren emaitza. 187.

187 ERREGIMEN OROKORRAREN EMAITZA: Behar den zeinuaz jarri behar da urtean sortutako kuota osoaren (176 laukia) eta urteko kuota kengarri osoaren (186 laukia) arteko diferentzia.

URTEKO EMAITZA. ERREGIMEN ERRAZTUA ETA ERREGIMEN OROKORRA

188 EMAITZEN BATURA. ERREGIMEN ERRAZTUA + ERREGIMEN OROKORRA: Hemen jarri behar da erregimen erraztuaren emaitzari eta erregimen orokorraren emaitzari hurrenez hurren dagozkien 157 eta 186 laukietako kopuruak batuz ateratzen den zenbatekoa.

189. GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOARI EGOTZI BEHARREKOA: Baldin eta, abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, subjektu pasiboak bakar-bakarrik Gipuzkoako lurralde historikoan ordaindu behar badu BEZa, 100 jarriko du 189 laukian. Subjektu pasiboak zerga administrazio batean baino gehiagotan ordaindu behar badu BEZa, aldiz, 189 laukian Gipuzkoako lurralde historikoari dagokion behin betiko portzentajea jarriko du.

Portzentajea beti jarriko da, likidazioaren emaitza edozein izanik ere. Portzentaje hori erregularizatu nahi den ekitaldiaren behin betiko portzentajea izango da eta, era berean, ondorengo ekitaldian behin-behinik aplikatuko da.

190: Hemen jarri behar da Gipuzkoako lurralde historikoari egotzi beharreko portzentajea (189 laukia) “Emaitzen batura. Erregimen erraztua + erregimen orokorrari” (188 laukia) aplikatuz ateratzen den emaitza.

191 GIPUZKOAN AURREKO URTETIK KONPENTSATU BEHARREKO KUOTAK: Gipuzkoako lurralde historikoan aurreko ekitalditik konpentsatu beharreko kuoten zenbatekoa jarriko da.

192 AURTENGO EKITALDIAN EGINDAKO ORDAINKETAK, GUZTIRA: Hemen jarri behar da zergadunak aurkeztutako autolikidazioen nahiz administrazio honek ekitaldiaren lehen hiru hiruhilekoei dagokienez egindako behin-behineko likidazioen ondorioz Gipuzkoako Foru Ogasunean “ordaintzeko” kuoten zenbatekoa. Geroratzea edo atzeratzea eskatzeagatik edo bestelako arrazoiengatik ordaindu ez diren likidazioak ere sartu behar dira.

193 AURTENGO EKITALDIAN EGINDAKO ITZULKETAK, GUZTIRA: Hemen jarri behar da “bidegabeko sarrera” kontzeptuan Gipuzkoako Foru Ogasunak egindako itzulketen eta oraindik tramitatu ez dituen “bidegabeko sarrerei” buruzko itzulketa eskaeren zenbatekoaren batura, betiere ekitaldiaren lehen hiruhilekoei dagokienez.

194 URTEKO EMAITZA 194=190-191-192+193

Emaitza mota:

ORDAINTZEKOA. 195: 194 laukian jasotako urteko likidazioaren emaitza jarri behar duzu, positiboa denean.

KONPENTSATZEKOA. 196: 194 laukian jasotako likidazioaren emaitza jarri behar duzu, negatiboa denean eta zure aldeko saldoa konpentsatu nahi duzunean.

ITZULTZEKOA. 197: 194 laukian jasotako likidazioaren emaitza jarri behar duzu, negatiboa denean eta zure aldeko saldoa urte amaieran itzultzea eskatu nahi duzunean.

ERREGIMEN OROKORRA. EROSKETA ERAGIKETAK

Hasierako eta bukaerako izakinak: 198 eta 199.

198. HASIERAKO IZAKINAK: Hasierako izakinen kopurua jarri behar da ( urtarrilaren 1era bitartekoak).

199 AMAIERAKO IZAKINAK: Amaierako izakinen kopurua jarri behar da (abenduaren 31ra  bitartekoak).

Ekitaldian erositako ondasun arruntak: 200etik 210ra

200etik 207ra EKITALDIAN EROSITAKO ONDASUN ARRUNTAK. Ekitaldiaren barruan erosiak: hemen jarri behar da ekitaldiaren barruan zerga tasa bakoitzean erosketengatik, inportazioengatik eta batasun barruko ondasun erosketengatik jasandako oinarri eta kuota kengarrien zenbatekoa, hala badagokio ekitaldiko behin betiko hainbanaketa aplikatu ondoren.

208 eta 209,  217 eta 218 , 226 eta 227: behar den zeinua erabiliz jarriko da hemen aitortutako zergaldiaren barruan indarrean zeudenez bestelako zerga tasetan jasan diren eta ondasun korronteei, gastuei eta inbertsio ondasunei hurrenez hurren dagozkien fakturak zuzendu ondoren ateratzen diren zerga oinarri eta kuoten zenbatekoa, ekitaldiko behin betiko hainbanaketa aplikatu eta gero. Era berean hemen jarriko da hemen aitortutako zergaldiaren barruan indarrean zeudenez bestelako zerga tasetan jasan diren eta ondasun korronteei, gastuei eta inbertsio ondasunei hurrenez hurren dagozkien fakturen zerga oinarri eta kuoten zenbatekoa, baldin eta kenkari eskubidea ez bazaie iraungi, ekitaldiko behin betiko hainbanaketa aplikatu ondoren.

210 = 201+203+205+207+209

Ekitaldian sortutako gastua: 211tik 219ra.

211tik 216ra EKITALDIAN SORTUTAKO GASTUAK. Ekitaldiaren barruan sortuak: hemen jarri behar da ekitaldian sortutako gastuengatik zerga tasa bakoitzean jasan diren oinarrien eta kuota kengarrien zenbatekoa, ekitaldiko behin betiko hainbanaketa aplikatu ondoren.

219 = 212+214+216+218

Ekitaldian erositako inbertsio ondasunak: 220tik 228ra.

220tik a 225era EKITALDIAN EROSITAKO INBERTSIO ONDASUNAK: Hemen jarri behar da inbertsio ondasunen erosketak, inportazioak, eta batasun barruko erosketak direla-eta ekitaldian zerga tasa bakoitzean jasan diren oinarrien eta kuota kengarrien zenbatekoa, behin ekitaldiko behin betiko hainbanaketa araua aplikatuta, bidezkoa denean.

OHARRA: EKITALDIAN EROSITAKO ONDASUN ARRUNTAK, INBERTSIO ONDASUNAK ETA SORTUTAKO GASTUEN kasuen arabera, hemen jarri behar dira tasa orokorra (%21 eta %18), tasa murriztuaz (%10 eta %8) edo tasa oso murriztuaz jasandako urteko zerga oinarriak eta horietatik lortzen diren urteko kuota kengarriak.

228= 221+223+225+227

Guztira. 229tik 231ra.

229 = 200+202+204+206+208+211+213+215+217+220+222+ 224+226

230 = 201+203+205+207+209+212+214+216+218+221+223+ 225+227

231 = 210+219+228

Eragiketaren deskribapena: 250etik  253ra.

250 ONDASUNEN BARRUKO ENTREGAK, ERAGIKETA TRIANGELUARREN ONDORIOZ SUBJEKTU PASIBOA INBERTITZEAGATIK SORTUAK: BEZaren aplikazio lurraldean establezimendurik ez duten eta Europar Batasuneko beste estatu batean identifikatuta dauden enpresari edo profesionalek subjektu pasiboarentzat egindako ondasun entregen zenbatekoa jarri behar da, entrega horiek abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 26.hiru artikuluan xedatutakoaren arabera salbuetsita dagoen Batasun barruko erosketaren ondorio direnean.

Faktura bidez dokumentatutako eragiketa horiek subjektu pasiboaren inbertsioengatik sortuak behar dute izan abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 84. artikuluan xedatutakoaren arabera. Era berean, “eragiketa triangularra” ote den espresuki adierazi behar da.

251 ESTATU BARRUKO EROSKETA SALBUETSIAK: Lauki honetan jarri behar da abenduaren 9ko 102/1992 Foru Dekretuak 20. artikuluan jasotakoaren arabera BEZetik salbuetsita dauden ondasun eta zerbitzuen estatu barruko erosketen zenbatekoa.

252 INPORTAZIO SALBUETSIAK: Eurotan jarri behar da subjektu pasiboak ekitaldian BEZetik salbuetsita egin dituen inportazioen zenbatekoa (abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 27.etik 67.era bitarteko artikuluak).

253 BATASUN BARRUKO EROSKETA SALBUETSIAK: Lauki honetan eurotan jarri behar da zergaren aplikazio lurraldean BEZaren ondorioetarako identifikatutako subjektu pasiboek ekitaldian egin dituzten batasun barruko erosketa salbuetsien zenbatekoa.

ERREGIMEN ORROKORRA. SALMENTA ERAGIKETAK

236 ERREGIMEN OROKORREKO ERAGIKETAK: BEZ eta, hala badagokio, baliokidetasun errekargua sartu gabe jarri behar da BEZaren erregimen orokorrari lotuta eta salbuetsi gabe dauden eragiketen batura eta aldizkako aitorpen-likidazioak aurkeztera behartzen duten erregimen berezietako edozeinetako eragiketen batura. Zerga oinarria kalkulatzeko murriztapenak aplikatu gabe jarri behar dira datuak (adibidez: ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen bereziak).

237 NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ARRANTZAREN ERREGIMEN BEREZIKO ERAGIKETAK: Gainera, subjektu pasiboak nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimenera bildutako jardueraren bat egiten badu, lauki honetan jarriko du erregimen berezi horretara bildutako ondasun entregen eta zerbitzu prestazioen zenbatekoa, berak jaso dituen konpentsazioak kanpoan utzita.

238 BALIOKIDETASUN ERREKARGUAREN ERREGIMEN BEREZIKO ERAGIKETAK: Subjektu pasiboa Errentaren Zergan errentak esleitzeko erregimenera bildutako pertsona fisikoa edo entitatea izanez gero, baldin eta baliokidetasun errekarguaren erregimen berezia aplikagarria zaion txikizkako merkataritzaren jardueraren bat egiten badu, lauki honetan jarriko du erregimen berezi horren esparruan egindako ondasun entregen zenbatekoa, BEZa eta baliokidetasun errekargua kanpoan utzita.

239 BATASUN BARRUKO ONDASUN ETA ZERBITZU EMATEAK: Hemen jarri behar da likidazio zergaldian EBko beste estatu kide batzuei zuzenduriko ondasun entregen zenbatekoa, Gipuzkoako araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legera egokitzen duen abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 25. artikuluan xedatutakoaren arabera. Baita ere BEZaren Erregelamenduari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuko 79. artikuluan definitzen diren batasun barruko zerbitzu entregei dagokien zerga oinarria.

240 KENKARI ESKUBIDEA EMATEN DUTEN ESPORTAZIOAK ETA BESTELAKO ERAGIKETA SALBUETSIAK: Honako hauek jarriko dira:

- Esportazioen eta esportazioarekin parekatutako eragiketen kontraprestazioen edo, horien ezean, aipatu eragiketek estatu barruan dituzten balioen batura osoa (abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 21. eta 22. artikuluak).

- Urtearen barruan bidaiarien erregimenean burutu diren esportazioen ondorioz egindako itzulketen zerga oinarrien zenbatekoa.

- Abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoaren arabera BEZetik salbuetsita dauden salmenten eta zerbitzu prestazioen zenbatekoa.

 - BEZetik salbuetsita dauden eta inportazioarekin lotuta dauden zerbitzu prestazioen zenbatekoa, kontraprestazioa inportazioen zerga oinarrian sartuta dagoenean.

- BEZetik salbuetsita dauden eta bidai agentzien erregimen berezia aplikatuz egindako zerbitzu prestazioen zenbatekoa (abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 143. artikulua).

241 KENKARI ESKUBIDERIK GABEKO ERAGIKETA SALBUETSIAK: Hemen jarri behar da abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 20. artikuluan xedatutakoaren arabera kenkari eskubiderik ez duten eragiketa salbuetsien zenbatekoa.

242 SUBJEKTU PASIBOAREN INBERTSIOA DAKARTEN ERAGIKETAK (84.BAT.2.b),  c), d), e) eta f)).

Hauek jarri behar dira:

- 84.bat.2.b artikuluan araututako urre salmentak

- 84.bat.2.c artikuluan araututako zabor materialen salmentak

- 84.bat 2.d. artikuluan araututako zerbitzu prestazioak

- 84.bat.2.e artikuluan araututako eraikinen entregak.

- 84.bat.2. f. artikuluan araututako eragiketak.

243 LOTU GABEKO ERAGIKETAK: Eurotan jarri behar da hemen aitortzen den zergaldian BEZari lotu gabe egin diren eragiketen zenbatekoa, baldin eta eragiketa horiek abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 68., 69. eta 70. artikuluen arabera BEZ ezarpen eremutik kanpo eginak badira (salbu ondorengo apartatuan adierazitako eragiketak) eta kontuan izan gabe BEZaren Erregelamenduari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuak 79. artikuluan halakotzat hartuta dauden batasun barruko zerbitzu prestazioak.

244 BATASUNEKO BESTE ESTATU BATZUETAN INSTALATU EDO MUNTATZEKO DIREN ONDASUNEN ENTREGAK: Hemen jarri behar da inoren eskuetan jarri aurretik instalatu edo muntatu beharreko ondasunen entregen zenbatekoa, instalazioa beste estatu kide batzuetan amaitzen denean. Bakarrik konputatuko dira instalazioak edo muntaiak dagoenekoz entregatutako ondasunak ibilgetzea badakar eta beren kostuak ondasun entregen kontraprestazio osoaren ehuneko 15 gainditzen badu.

245 ONDASUN HIGIEZINEN EZ-OHIKO ENTREGAK: Ondasun entregak jarri behar dira, subjektu pasiboaren ohiko jarduera ez direnean.

246 EZ-OHIKO FINANTZA ERAGIKETAK: Abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 20.bat.18 artikuluan jasotako eragiketa finantzarioak jarriko dira, subjektu pasiboaren ohiko jarduera ez direnean.

247 INBERTSIO ONDASUNEN ENTREGAK: Eskualdatzailearentzat inbertsio ondasunen izaera duten ondasunen entregen zenbatekoa jarriko da, abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 108. artikuluan xedatutakoaren arabera.

249 ERAGIKETA BOLUMEN OSOA: Eragiketa bolumen osoa jarriko da, abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

249=236+237+238+239+240+241+242+243+244-245-246-247

ERREGIMEN OROKORRA.PRORRATA

Prorrata orokorra: 232 eta 234.

232 eta 233: Markatu X batez, hala badagokio, aplikagarria zaizun hainbanaketaren erregimena.

234: Kasu bakoitzean aplikagarria zaizun hainbanaketa orokorraren portzentajea adierazi behar duzu.

Prorrata berezia. 264 eta 265

264 eta 265: X bat jarri behar da, kasuan kasu, prorrata bereziaren aukeratzea edo uko egitea nahi bada, BEZaren araudiaren 103.Bi artikuluak jasotakoari jarraituz.

Urteko BEZ sortua: 235

235: Hemen jarri behar da jarduerarekin zuzenean lotuta dauden eta kenkari eskubidea baduten ondasun eta zerbitzuak erostean ekitaldiaren barruan jasandako BEZaren kuotaren zenbatekoa, hala badagokio hainbanaketaren araua aplikatu gabe.

ERREGIMEN BEREZIAK

Kutxa irizpidearen erregimen berezia: 257tik 260ra.

257-258 EGINDAKO ONDASUN ENTREGAK ETA ZERBITZU PRESTAZIOAK: BEZaren araudiko 75. artikuluak jasotzen duen sortzapenaren araua kontuan izanik, hemen jarri behar da kutxa irizpidearen erregimen berezia aplikatu zaien ondasun eta zerbitzu emateekin sortu den zenbatekoa (egindako fakturen oinarriak eta kuotak).

259-260 ONDASUN ETA ZERBITZUEN PRESTAZIOAK: Hemen jarri behar da kutxaren irizpidearen erregimen berezia aplikatu zaien ondasunen eta zerbitzuen eskurapen zenbatekoa (erregimen bereziaren aipamena duten jasotako fakturen zerga oinarriak eta kuotak).

Ondasun erabilien, artelan, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen bereziari lotutako aitortzailea: 256.

BEZaren erregimen berezietako batera bilduta egonez gero (ondasun erabilien, artegaien, zaharkinen eta bilduma-gaiena; bidai agentziena edo zerga oinarriak proportzionalki kalkulatzeko erregimena), X bat jarri behar da lauki honetan, eta 390 392 eta 393 ereduen eranskin amankomuna bete behar da.

Ondasun erabilien, artelan, zaharkinen eta bildumagaien erregimen bereziari.

(Abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 135.etik 139.era bitarteko artikuluak). Bakarrik zuzenduta dago ondasun erabiliak edo artelan, zaharkin edo bilduma-gaitzat hartzen diren ondasun higikorrak birsaltzen dituzten subjektu pasiboei, baldin eta aplikatu badute ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen berezia.

01 SALMENTA BOLUMENA, BEZa barne

Lauki honetan jarri behar da ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen berezira bilduta ekitaldian eskualdatu diren ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien kontraprestazioen batura osoa, erosketa horiek zergapetu dituzten BEZaren kuotak barne, bidezkoa denean.

02 EROSKETA BOLUMENA, BEZa barne

Lauki honetan jarri behar da ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen berezira bilduta ekitaldian egin diren ondasunen salmentei dagozkien kontraprestazioen batura osoa, salmenta horiek zergapetu dituzten BEZaren kuotak barne, bidezkoa denean.

03 MOZKIN MARJINA

01 eta 02 laukietan jasotako zenbatekoen arteko diferentzia jarri behar da.

04 ZERGA OINARRIA

Lauki honetan jarri behar da subjektu pasibo birsaltzaileak aplikatu eta 03 laukian jaso den mozkin marjina, marjina horri dagokion BEZaren kuota gutxituta.

Bidai agentzien erregimen berezia

(Abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 141.etik 147.era bitarteko artikuluak). Bakarrik erregimen berezi honetara bildutako subjektu pasiboentzat. Bakarrik zerga oinarria eragiketaz eragiketa zehazten dituzten subjektu pasiboek bete beharko dituzte 13 , 14 eta 15 laukiak.

13 Lauki honetan jarri behar da bezeroei kargatutako kopuru osoa, eragiketa zergapetzen duen BEZa kanpoan utzita. Ez da jarri behar abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 143. artikuluan jasotakoaren arabera BEZetik salbuetsita dauden eragiketen zenbatekoa.

14 Lauki honetan jarri behar da beste enpresari edo profesional batzuek saldu arren agentziak bidaia egiteko erosten dituen eta zuzenean bidaiarien onurarako diren ondasunen edo zerbitzu prestazioen salmenten zenbateko efektiboa, zergak barne. Ez da jarri behar salbuetsitako eragiketak egiteko erabiltzen diren ondasun edo zerbitzuen erosketen zenbatekoa (abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 143. artikulua).

15 Lauki honetan jarri behar da abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 145.bat artikuluan jasotakoaren arabera zehaztutako zerga oinarriaren zenbatekoa. Bakarrik zerga oinarria batera zehazten duten subjektu pasiboek bete beharko dituzte 16, 17 eta 18 laukiak.

16 Lauki honetan jarri behar da bezeroei kargatu zaien eta ekitaldian sortu diren eragiketei dagokien zenbateko osoa, BEZa barne. Ez da jarri behar abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 143. artikuluan jasotakoaren arabera BEZetik salbuetsita dauden eragiketen zenbatekoa.

17 Lauki honetan jarri behar da beste enpresari edo profesional batzuek egindako salmenten zenbateko efektibo osoa, zergak barne, baldin eta ondasun eta prestazio horiek agentziak zergaldi berean erosi, bidaia egiteko erabili eta bidaiarien onurarako badira. Ez da jarri behar salbuetsitako eragiketak egiteko erabiltzen diren ondasun edo zerbitzuen erosketen zenbatekoa (abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko 143. artikulua).

18 Lauki honetan jarri behar da abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 146.bi artikuluan jasotakoaren arabera zehaztutako zerga oinarriaren zenbatekoa.

19 Lauki honetan jarri behar da ekitaldian sortutako BEZetik salbuetsitako zerbitzuen zenbatekoa, baldin eta bidai agentzien erregimen berezira bildutako subjektu pasiboek ematen badituzte abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 143. artikuluan jasotakoaren arabera.

20 Lauki honetan jarri behar da beste enpresari edo profesional batzuek egindako ondasunen eta zerbitzu prestazioen salmenten zenbateko efektiboa, baldin eta agentziak ekitaldian erosi, bidaiarien onurarako izan eta salbuetsitako eragiketak egiteko erabiltzen badira, abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak 143. artikuluan jasotakoaren arabera.

 

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2018/12/19 11:13
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia