347 Eredua

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2019/11/20 16:46

ERAGIKETAREN DATUAK

Aitortzailearen datuak

EZ-EGOILIARRA: hautatu lauki hau aitortua ez denean egoiliarra Espainiako lurraldean.

IFZ: datu hau bete behar da abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuak, identifikazio fiskaleko zenbakiari dagozkion obligazioak garatzen dituenak, VI. tituluan ezarritako erregelen arabera. Aitortua adingabea bada eta IFZ/NANrik ez badu, lauki honetan legezko ordezkariaren IFZ/NAN jarriko da.

Deiturak eta izena edo sozietate izena:

a) Pertsona fisikoen kasuan, lehen deitura, bigarren deitura eta izen osoa jarri behar dira, ordena horretan. Aitortua adingabea bada, lauki honetan haren deiturak eta izena jarriko dira.

b) Pertsona juridikoen eta errentak esleitzen dituzten entitateen kasuan, entitatearen izendapen osoa edo sozietate izena jarriko da, anagramarik gabe.

Probintzia: aitortutako pertsona egoiliarra bada Espainiako lurraldean, hautatu zerrendatik probintzia hauetako bat:

01 ARABA

02 ALBACETE

03 ALACANT

04 ALMERÍA

33 ASTURIAS

05 ÁVILA

06 BADAJOZ

07 BALEARRAK

08 BARTZELONA

09 BURGOS

10 CÁCERES

11 CÁDIZ

39 KANTABRIA

12 CASTELLÓ;

13 CIUDAD REAL

14 KORDOBA

15 A CORUÑA

16 CUENCA

17 GIRONA

18 GRANADA

19 GUADALAJARA

20 GIPUZKOA

21 HUELVA

22 HUESCA

23 JAÉN

24 LEÓN

25 LLEIDA

27 LUGO

28 MADRIL

29 MÁLAGA

30 MURTZIA

31 NAFARROA

32 OURENSE

34 PALENTZIA

35 LAS PALMAS

36 PONTEVEDRA

26 ERRIOXA

37 SALAMANCA

38 S.C. TENERIFEKOA

40 SEGOVIA

41 SEVILLA

42 SORIA

43 TARRAGONA

44 TERUEL

45 TOLEDO

46 VALENTZIA

47 VALLADOLID

48 BIZKAIA

49 ZAMORA

50 ZARAGOZA

51 CEUTA

52 MELILLA

BATASUN BARRUKO IFZ:  aitortua ez bada egoiliarra eta Batasun barruko IFZ bat eskuratu badu, jarri datua kontuan hartuta honela osatzen dela:

Herrialdea                                        Herrialde kodea                                             Zenbakia

Alemania                                          DE                                                 9 karaktere numeriko

Austria                                              AT                                                 9 karaktere alfanumeriko

Belgika                                              BE                                                10 karaktere numeriko

Bulgaria                                            BG                                                9 edo 10 karaktere numeriko

Zipre                                                 CY                                                9 karaktere alfanumeriko

Kroazia                                             HR                                                11 karaktere numeriko

Danimarka                                       DK                                                8 karaktere numeriko

Eslovakia                                          SK                                                 10 karaktere numeriko

Eslovenia                                         SI                                                  8 karaktere numeriko

Estonia                                             EE                                                9 karaktere numeriko

Finlandia                                          FI                                                 8 karaktere numeriko

Frantzia                                           FR                                                11 karaktere alfanumeriko

Britainia Handia                            GB                                                5, 9 edo 12 karaktere alfanumeriko

Grezia                                             EL                                                 9 karaktere numeriko

Herbehereak                                 NL                                                12 karaktere alfanumeriko

Hungaria                                        HU                                                8 karaktere numeriko

Irlanda                                            IE                                                  8 karaktere alfanumeriko

Italia                                                IT                                                  11 karaktere numeriko

Letonia                                           LV                                                 11 karaktere numeriko

Lituania                                          LT                                                  9 edo 12 karaktere numeriko

Luxenburgo                                   LU                                                 8 karaktere numeriko

Malta                                              MT                                                8 karaktere numeriko

Polonia                                           PL                                                 10 karaktere numeriko

Portugal                                         PT                                                 9  karaktere numeriko

Txekiar Errepublika                     CZ                                                 8, 9 edo 10 karaktere numeriko

Errumania                                    RO                                                 2tik 10era bitarteko karaktere numeriko

Suedia                                           SE                                                 12 karaktere numeriko

EGOITZAKO HERRIALDEA: aitortua ez bada egoiliarra eta BATASUN BARRUKO IFZ adierazi ez badu, hautatu haren egoitzako herrialdea proposatzen den zerrenda erabiliz. Zerrenda hori abenduaren 21eko 1.070/2011 Foru Aginduko III. eranskinean herrialde eta lurraldeei buruz jasotzen dena da.

ORDEZKARIA: markatu lauki hau baldin eta aitortuaren IFZ adingabe baten ordezkariarena bada.

Eragiketaren datuak

Eragiketaren gakoa: zerrenda honetatik bat hautatu behar da:

A gakoa: Erosketak: 3.005,06 eurotik gorako ondasun eta zerbitzu eskurapenak.

B gakoa: Salmentak: 3.005,06 eurotik gorako ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak.

C gakoa: 300,51 eurotik gorako kobrantzak, hirugarrenen kontura egindakoak.

D gakoa: 3.005,06 eurotik gorako ondasun edo zerbitzu eskurapenak, entitate publikoek edozein enpresa edo lanbide jardueratik aparte egindakoak.

E gakoa: Administrazio publikoek emandako dirulaguntzak, sorospenak eta laguntzak. (dirulaguntza, sorospen eta laguntza horiek ematen dituzten entitate publikoek bakarrik erabil dezaketen gako hau; horien hartzaileek inoiz ez).

F gakoa: Bidaia-agentzien salmentak: bidaia-agentziek, fakturatzeko obligazioak arautzen dituen otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian jasotakoari jarraituz, emandako fakturekin dokumentatzen diren zerbitzuak.

G gakoa. Bidaia-agentzien erosketak: bidaiariak eta haien ekipajeak airez garraiatzeko zerbitzu prestazioak, fakturatzeko obligazioak arautzen dituen otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian aipatuak.

Aseguru eragiketak: aseguru etxeek bakarrik betetzeko. aseguru eragiketak identifikatzeko markatu behar dute lauki hau aseguru etxeek, gainerako eragiketetatik bereizita adieraziz.

Negozio-lokalaren errentamendua: (Negozio-lokalen errentatzaileek eta errentariek bakarrik bete beharrekoa). Negozio-lokalen errentamendu eragiketak identifikatzeko markatu behar dute lauki hau errentatzaileek eta errentariek, gainerako eragiketetatik bereizita adieraziz. Gainera, errentatzaileek HIGIEZINEN ERREGISTROA apartatuan eskatzen diren datuak bete behar dituzte, aitortzen den urte naturaleko errentamendu bakoitzaren zenbateko osoa jarriz, errentamendu hori dagoeneko salmenta eragiketa batean sartu den kontuan hartu gabe.

Kutxako irizpidearen araberako eragiketa: markatu lauki hau kutxako irizpidearen araubide berezia aplikatuta egin diren eragiketak identifikatzeko. Bereizita identifikatu behar dia.

Subjektu pasiboaren inbertsioa izan duen eragiketa: markatu lauki hau, bereizita identifikatzeko, zer eragiketatan izan den hartzailea eragiketaren subjektu pasiboa BEZaren araudiko 84.Bat.2 artikuluaren arabera.

Aduanaz besteko gordailu araubideari lotutako eragiketa: markatu lauki hau, bereizita identifikatzeko, aduanaz besteko gordailu araubideri lotuta dauden edo lotzekoak diren ondasunekin zerikusia izateagatik BEZetik salbuetsitako eragiketak.

Urteko zenbatekoak

Eragiketen urteko zenbatekoa: eragiketen zenbateko osoa adierazi behar da. Aseguru etxeen kasuan, ordea, aseguru eragiketak gainerakoetatik aparte adierazi behar dira, eta negozio-lokalen errentatzaile eta errentariek ere berdin egingo dute, hau da, negozio-lokalen errentamendu eragiketak gainerakoetatik aparte adierazi behar dituzte. Zenbateko horiek dagokien hiruhilekoan banakatuko dira. Kutxako irizpidearen araubide berezira bildutako subjektu pasiboek BEZaren araudiko 75. artikuluaren arabera (egindako edo jasotako fakturak) sortu diren eragiketen zenbateko osoa jarri behar dute lauki honetan.

Ondasun higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik urtean jasotako zenbatekoa: Dagoeneko egin diren edo egiteko dauden higiezinen eskualdaketengatik kontraprestazio gisa jasotzen diren zenbatekoak alderdi berberen artean egin litezkeen bestelako eragiketetatik bereizita adieraziko dira, BEZari lotutako entregak badira (BEZa barne). Zenbateko horiek dagokien hiruhilekoan banakatuko dira.

Kutxako irizpidea aplikatuta egindako eragiketen urteko zenbatekoa: bai kutxako irizpidearen araubide berezira bildutako subjektu pasiboek eta bai eragiketak araubide horretan hartzen dituztenek gainerako eragiketetatik aparte adierazi behar dute araubide berezi hori aplikatu zaien eragiketen zenbatekoa. Eragiketa horien sortzapen osoak zein partzialak 37/1992 Legearen 163. terdecies artikuluan ezarritako irizpideen araberakoa izan behar du.Urtea izango da konputuko oinarria. Eragiketa hauen identifikazioa bateragarria da aseguru eragiketak eta negozio-lokalen errentamenduak identifikatzeko erarekin.

Eragiketaren zenbatekoak

Lehen hiruhilekoaren zenbatekoa:  eragiketaren zenbatekoa, aitortzen den ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagokiona.

Bigarren hiruhilekoaren zenbatekoa:  eragiketaren zenbatekoa, aitortzen den ekitaldiko bigarren hiruhilekoari dagokiona.

Hirugarren hiruhilekoaren zenbatekoa:  eragiketaren zenbatekoa, aitortzen den ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagokiona.

Laugarren hiruhilekoaren zenbatekoa:  eragiketaren zenbatekoa, aitortzen den ekitaldiko laugarren hiruhilekoari dagokiona.

Higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik jasotako zenbatekoak

Lehen hiruhilekoaren zenbatekoa:  ondasun higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik aitortzen den ekitaldiko lehen hiruhilekoan jaso den zenbatekoa.

Bigarren hiruhilekoaren zenbatekoa:  ondasun higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik aitortzen den ekitaldiko bigarren hiruhilekoan jaso den zenbatekoa.

Hirugarren hiruhilekoaren zenbatekoa:  ondasun higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik aitortzen den ekitaldiko hirugarren hiruhilekoan jaso den zenbatekoa.

Laugarren hiruhilekoaren zenbatekoa:  ondasun higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik aitortzen den ekitaldiko laugarren hiruhilekoan jaso den zenbatekoa.

Eskudirutan jasotako zenbatekoak

Zenbatekoa: eragiketan aipatutako pertsona edo entitate bakoitzetik eskudirutan jasotako zenbatekoak, 6.000 eurotik gorakoak.

Ekitaldia:  6.000 eurotik gorako zenbatekoa eskudirutan kobratzea ekarri duten eragiketak aitortu diren ekitaldiaren lau zifrak.

ERRENTAMENDUAREN DATUAK

Errentariaren datuak

IFZ: ondasun higiezina errentan hartu duenaren IFZ jarri behar da.

Errentariaren deiturak eta izena edo sozietate izena: ondasun higiezina errentan hartu duenarenak jarriko dira.

Errentamenduaren datuak

Eragiketaren zenbatekoa: aitortzen den urte naturalean negozio-lokala errentan emateagatik lortutako zenbateko osoa adierazi behar da, kopurua zeinahi dela ere.

Probintzia: Hurrengo zerrendatik hautatu behar da alokatutako lokalari dagokiona:

01 ARABA

02 ALBACETE

03 ALACANT

04 ALMERÍA

33 ASTURIAS

05 ÁVILA

06 BADAJOZ

07 BALEARRAK

08 BARTZELONA

09 BURGOS

10 CÁCERES

11 CÁDIZ

39 KANTABRIA

12 CASTELLÓ;

13 CIUDAD REAL

14 KORDOBA

15 A CORUÑA

16 CUENCA

17 GIRONA

18 GRANADA

19 GUADALAJARA

20 GIPUZKOA

21 HUELVA

22 HUESCA

23 JAÉN

24 LEÓN

25 LLEIDA

27 LUGO

28 MADRIL

29 MÁLAGA

30 MURTZIA

31 NAFARROA

32 OURENSE

34 PALENTZIA

35 LAS PALMAS

36 PONTEVEDRA

26 ERRIOXA

37 SALAMANCA

38 S.C. TENERIFEKOA

40 SEGOVIA

41 SEVILLA

42 SORIA

43 TARRAGONA

44 TERUEL

45 TOLEDO

46 VALENTZIA

47 VALLADOLID

48 BIZKAIA

49 ZAMORA

50 ZARAGOZA

51 CEUTA

52 MELILLA

Udalerria: alokatutako lokalari dagokiona jarriko da.

Siglak: proposatzen den zerrendatik hautatu behar dira alokatutako lokala kokatzen den bide motari dagozkionak.

Bidearen izena: alokatutako lokala kokatuta dagoen bidearen izena jarriko da.

Zenbakia, eskailera, oina, atea: alokatutako lokala kokatuta dagoen helbideari dagozkionak jarriko dira.

Katastroko erreferentzia: alokatutako lokalari dagokiona jarriko da.

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2019/11/20 15:47
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia