Toggle navigation
Log-in
Zerga Bidea
Global
Hizkuntzaz
Basque (Spain)
Español (España)
Hasiera
Ereduak
20R Eredua
Wiki source code of
20R Eredua
Azken aldaketa
ZERGA BIDEA
2018/11/22 11:27
Copy
Export
Print preview
View Source
Children
Content
×
Export
Office Formats
Export as PDF
Other Formats
Select the pages to export:
select all
/
none
Export as HTML
Show line numbers
{{box cssClass="floatinginfobox" title="**Contents**"}} {{toc/}} {{/box}} = {{id name="_Toc485639688"/}}SARRERA = 7/1996 Foru Arauan ezarritakoaren arabera Gipuzkoako araudia aplikatu behar duten entitate eskuratzaileetako bakoitzak aurkeztu behar du 20R eredua, egindako eragiketa bakoitzagatik. Hortaz, eskritura publikoan hainbat eragiketa jasotzen badira eta haietan eskuratzailea bat eta bakarra bada, eskuratzaile horrek komunikazio bat aurkeztu behar du eragiketa mota bakoitzeko. Orobat, hainbat eskuratzaile daudenean, bakoitzak komunikazio bat egin behar du eragiketa bakoitzeko. Ondorengo koadroan adierazten da, ematen den eragiketa mota bakoitzean, nor den entitate eskuratzailea, eskualdatzailea, eta zein kasutan egon daitekeen eskuratutako entitatea: (% style="width:914px" %) |**ERAGIKETA MOTA**|**ESKURATZAILEA**|(% style="width:207px" %)**ESKUALDATZAILEA**|(% style="width:220px" %)**ESKURATUTAKOA** |Irenspen bidezko bat-egitea|Bereganatzailea|(% style="width:207px" %)Bereganatua|(% style="width:220px" %)Ez dago |Entitate berria eratzeko bat-egitea|Bereganatzailea|(% style="width:207px" %)Bereganatuak|(% style="width:220px" %)Ez dago |Bat-egite inpropioa|Bereganatzailea|(% style="width:207px" %)Bereganatua|(% style="width:220px" %)Ez dago |Erabateko zatiketa|Onuradunak|(% style="width:207px" %)Zatikatutakoa|(% style="width:220px" %)Ez dago |Zatiketa partziala|Onuradunak|(% style="width:207px" %)Zatikatutakoa|(% style="width:220px" %)Ez dago |Zatiketa finantzarioa|Onuraduna|(% style="width:207px" %)Zatikatutakoa|(% style="width:220px" %)Saltzen den partizipazioarena |((( Aktibo nahiz pasibo osoaren lagapena )))|Aktibo eta pasiboak jasotzen dituena|(% style="width:207px" %)Aktibo eta pasiboak saltzen dituena|(% style="width:220px" %)Ez dago |Jarduera adarren ekarpena|Jarduera adarra jasotzen duena|(% style="width:207px" %)Ekarpena egiten duena|(% style="width:220px" %)Ez dago |Ez diruzko ekarpen berezia|Ekarpena jasotzen duena|(% style="width:207px" %)Ekarpena egiten duena|(% style="width:220px" %)Akzio/partizipazioen kasuan bakarrik |Balore trukea|Entitatearen kontrola hartzen duena|(% style="width:207px" %)Partizipazioak saltzen dituena|(% style="width:220px" %)Kontrola hartzen den entitatearena |Europar sozietate helbidearen aldaketa|Sozietatea|(% style="width:207px" %)Ez dago|(% style="width:220px" %)Ez dago __Entitate eskuratzailea:__ sozietateen gaineko zergaren erregelamendua onartzen duen ekainaren 10eko 4/1997 Foru Dekretuak 43. artikuluan ezarritakoaren arabera komunikazioa aurkeztera behartuta dagoen entitatearen datuak adierazi behar dira. __Gainerako entitate eskuratzaileak:__ eragiketan esku hartu duten gainerako entitate eskuratzaileak adierazi behar dira atal honetan. __Eragiketa mota:__ hurrengo zerrendatik aukeratu behar da zer eragiketa egin den. **Bat bakarrik** aukeratu: ~1. Irenspen bidezko bat-egitea 2. Entitate berria eratzeko bat-egitea 3. Bat-egite inpropioa 4. Erabateko zatiketa 5. Zatiketa partziala 6. Aktibo nahiz pasibo osoaren lagapenak 7. Jarduera adarren ekarpena 8. Ez diruzko ekarpen berezia 9. Balore trukea 10. Zatiketa finantzarioa 12. Europar sozietate baten edo europar sozietate kooperatibo baten sozietate helbidearen aldaketa Eskritura publikoan hainbat eragiketa jasotzen badira, komunikazio bat aurkeztu behar da eragiketa bakoitzeko, nahiz eta entitate eskuratzailea bera izan. __Eskritura publikoa:__ eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren datuak adierazi behar dira. Orobat, adierazi behar da zein egunetatik aurrera dituen eragiketak kontabilitate-ondorioak __Entitate eskualdatzaileak:__ eragiketan parte hartu duten entitate eskualdatzaileak zerrendatu behar dira. __Eskuratutako entitateak:__ eskuratutako entitateren bat ageri bada eragiketan, aipatu egingo da. __Eragiketaren deskribapena:__ xehetasunez deskribatu behar da egindako eragiketa, eskritura publikoan, proiektuan eta merkataritza-araudiaren arabera nahitaezkoak diren bestelako agirietan jasotakoaren arabera. __Arrazoi ekonomiko balioduna:__ hautatu behar da zer arrazoi ekonomiko baliodun izan den eragiketa egiteko: ~1. Kudeaketa sinplifikatzea kostu administratiboak murrizteko. 2. Kaudimena eta zorpetze-ahalmena handitzea finantza-egitura indartzeko. 3. Egindako jarduerak arrazionalizatzea. 4. Ahalmen handiagoa izatea kreditu-entitateekin finantzaketa-baldintza hobeak negoziatzeko (interes tasa txikiagoak...) 5. Entitateak beste entitate batean dituen eskubide politiko eta ekonomikoak batzea. 6. Merkatuan lehiakorragoa izatea. 7. Bat egiten duten enpresetako baliabide material eta pertsonalen erabilera optimizatzea. 8. Sozietatearen ondare higiezina arrisku enpresarialetik babestea. 9. Beste sozietate batean inbertitzeko erabakiak independizatzea. 10. Jarduerak berregituratu eta arrazionalizatzea negozioan eraginkortasun handiagoa lortzeko. ~11. Negozio bakoitza bereizita kudeatzea. 12. Jardueren espezializazio maila handitzea, teknika eta metodologia desberdinak erabiliz, salmenta politika komertzialak aplikatuz eta prezio diferenteak ezarriz. 13. Jarduera mota bakoitzerako behar den finantzazioa errazago lortzea. 14. Beste batzuk __Erantsitako edo erantsi beharreko agiriak:__ markatu behar da zer modu aukeratu den nahitaezkoa den dokumentazioa aurkezteko, ekainaren 10eko 45/1997 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak, 43. artikuluan xedatutakoaren arabera. = BAT-EGITEAK, ZATIKETAK ETA AKTIBO ZEIN PASIBO OSOAREN LAGAPENAK = Jakinarazten den eragiketan parte hartzen duen __entitate eskualdatzaile bakoitzak__ bete behar du atal hau. Datu hauek adierazi behar dira: eskualdatutako ondasunenak edota entitate eskualdatzaileko bazkideek entitate eskuratzailetik jasotako partaidetzenak, proiektuan eta eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoan jasotakoaren arabera. Enpresak berregituratzeko eragiketetan ondasunik eskualdatu ez bada, 53 laukia markatu behar da. Aktibo eta pasibo osoaren lagapenetan (6. mota), lauki hori ezin da markatu, hau da, A atala nahitaez bete behar da, eta B atala (entitate eskuratzailetik bazkideek jasotako partaidetzak) bete gabe utziko da. Gainerako eragiketetarako, B atala beti bete behar da; A atala, ordea, ez. = DIRUZKOA EZ DEN EKARPENA = Diruzkoa ez den ekarpen eragiketan parte hartzen duen __entitate eskualdatzaile bakoitzak__ bete behar du atal hau. Entitate eskualdatzaileak ekarpenean emandako ondasunen deskribapenari dagokionez, zein ondasun mota den hautatu behar da, eta aldi berean, elementuaren deskribapen zehatza ipiniz. \\Eskualdatutako ondasun mota: ~1. Ibilgetu ukiezina 2. ibilgetu materiala 3. Ondasun higiezinetako inbertsioak 4. Taldeko enpresetan eta enpresa elkartuetan egindako epe luzeko inbertsioak 5. Epe luzeko finantza inbertsioak 6. Saltzeko mantendutako aktibo ez- korronteak 7. Izakinak 8. Taldeko enpresetan eta enpresa elkartuetan egindako epe laburreko inbertsioak 9. Epe laburreko finantza inbertsioak 10. Gainerakoak = BALORE TRUKEAK = Balore trukearen eragiketan parte hartzen duen __eskuratutako entitate bakoitzak__ bete behar du atal hau. Eskuratua izan den entitateari buruzko atal ezberdinak bete behar dira eragiketan parte hartzen duen bazkide – eskualdatzaile bakoitzagatik. = OINARRI EZARGARRI NEGATIBOAK, BARRUKO ETA NAZIOARTEKO ZERGAPETZE BIKOITZAREN KENKARIAK, ETA KUOTAN BATERAKO MUGA DUTEN NAHIZ EZ DUTEN KENKARIAK = Hemen adierazi behar da entitate eskualdatzailearen aplikatu gabeko zer onura fiskaletan subrogatzen den entitate eskuratzailea, sozietateen gaineko zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 97. artikuluan xedatutakoaren arabera. Enpresak berregituratzeko eragiketetan horrelako onura fiskalik ez badago, dagokion laukia markatu behar da.