SARRERA

352/2018 Foru Agindua, uztailaren 4koa, zeinaren bidez onartzen baitira, batetik, 203 eredua, sozietateen gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuak eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarenak (establezimendu iraunkorrenak eta, atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita , errentak esleitzeko araubidean  dauden  entitateenak) egiteko erabiliko dena, bestetik, 223 eredua, sozietateen gaineko zergaren konturako ordainketa  zatikatuak zerga baterakuntzaren  araubidean egiteko erabiltzekoa, eta, azkenik, eredu horiek aurkezteko prozedura eta baldintza orokorrak ezartzen baitira.

Aurkeztera behartuta:                          

203 eredua aurkeztera behartuta daude Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zerga eta Ez Egoiliarren gaineko Zergara behartuta dauden subjektu pasiboak (establezimendu iraunkorrenak eta, atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita , errentak esleitzeko araubidean  dauden  entitateenak).

Hala ere, aipatutako  ordainketa zatikatuak egitera ez dira behartuak egongo,  Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Arau Foraleko 13.artikuluaren arabera, mikroenpresa edo enpresa txiki bezala kontsideratuta dauden entitateak ezta Arau Foraleko 56.artikuluko 4. eta 5. azpiataletan aipatutako karga tasaren arabera tributatzen dutenak.

203 ereduaren aurkezpena ez da beharrezkoa izango Sozietateen Gaineko zerga edo  Ez Egoiliarren gaineko zergetan ordainketa zatikatuak erregulatzen dituen arauen arabera, ordainketa zatikatuak egitera behartuta ez dauden kasuetan.

Aurkezteko epea:

Urtero, urriko lehenengo 25 egun naturaletan zergadunak autolikidatu beharko du eta ordainketa zatikatu bat burutu, urte horretako urriaren 1ean indarrean dagoen zergaldiaren  likidazioagatik.

 

ZERGAREN SORTZAPENA

Ekitaldia:

Ordainketa zatikatuagatik ordaindu beharreko lau zifrak ezarri beharko dira bertan.

Zergaldiaren hasierako data:

Lauki honen barruan, zergaldiaren hasierako data sei zenbakiekin ipiniko da  EE/HH/UU (E=eguna, H= Hilabetea, U= urtea).

Baterako tributazioa: Estatua/ Aldundi Foralak/ Nafarroako Erkidego Forala:

Modu honetan tributatzen baldin bada lauki hau  “X” baten bidez beteko da.

Aitorpen osagarria:

Aldez aurretik kontzeptu eta ekitaldi berdinagatik aitorpena aurkeztu eta hori aldatu nahi  baldin bada, lauki hau “X” batekin markatuko da.

IDENTIFIKAZIOA

Hurrengo datu identifikatzaileak esleituko dira:
-Deklaratzailea: Nortasun agiria, abizenak eta izena edo enpresaren izena.
-Kontaktuko pertsona: Nortasun agiria, abizenak, izena , telefonoa eta posta elektronikoa.

 

LIKIDAZIOA

(1). Laukia:  Azken zergaldiaren oinarri ezargarria.

Ordainketa zatikatuaren basea kalkulatzeko  urriaren 1ean iraungita dagoen azken zergaldiko oinarri zergagarria izango da.

Aurreko urtean, behartuta egonda,  Sozietatearen Gaineko Zerga aurkeztu  izan ez balitz, oinarri gisa, aurkeztutako azken autolikidazioko oinarri ezargarria edo burututako azken likidazioa kontuan hartuko da.

Aurreko paragrafoan esan bezala, azken oinarri zergagarria aurkezteko autolikidazio epea iraungita egongo balitz eta aktibitatea urtebete baina gutxiagokoa baldin bada, oinarri ezargarria urte osokoa kontsideratuko da (12 hilabete bete arte).

(3). Laukia: Ordainketa zatikatuaren zenbatekoa.

Azken urteko oinarri ezargarria (1.laukia) eta ordainketa zatikatuaren ehunekoaren (%5-a; 2. laukia) arteko biderketaren emaitza izango da.

(4). Laukia: Azken zergaldiko atxikipenak eta konturako ordainketak.

Aurreko laukiko emaitzatik (ordainketa zatikatua) kendu ahal izango dira zergadunaren etekinetatik sortutako  atxikipenak  eta konturako ordainketak.

(5). Laukia: Diferentzia.

Ordainketa zatikatuaren emaitzari (3. laukia) zerga ekitaldi horretako (4. laukia) atxikipenak eta konturako ordainketak kentzearen emaitza izango da. 203 eredua soilik aurkeztu ahal izango da diferentzia hau positiboa den kasuetan.

(6). Laukia: Azken zergaldian Gipuzkoako LH izandako operazioen ehunekoa.

Baterako tributazioaren laukia markatu baldin bada (85 laukia), azken zergaldian Gipuzkoako Lurralde Historikoan burututako operazio bolumena esleitu beharko da.

(7). Laukia: ordaintzeko kuota.

Ordainketa zatikatuen eta  egindako atxikipen  eta konturako ordainketen (5.laukia) diferentziaren  eta azken zergaldian Gipuzkoako Lurralde Historikoan burututako operazioen ehunekoaren arteko biderketaren  emaitza izango da.

(8). Laukia: Aurreko aitorpenean ordaindutako  zenbatekoa (soilik aurreko aitorpena osagarria izan bada).

Aitorpen hau aurretik kontzeptu eta ekitaldi berdinagatik aurkeztu den aitorpenaren osagarria baldin bada, lauki honetan, aurretik ordainketa zatikatuagatik ordaindutako kantitatea zehaztu beharko da. Kasu honetan, 81.laukian, aitorpen osagarria dela ipini beharko da.

(11). Laukia: Ordaindu beharreko kantitate likidoa.

Ordaindu beharreko kuotarekin bat etorriko da (7.laukia). Aitorpena osagarria baldin bada, aitorpen osagarrian ordaindutako zenbatekoa kenduko zaio (8.laukia).

Ordaindu beharreko kantitatea, bi hamartarrekin ipini beharko da. Horretarako, behar baldin bada, goraka edo beheraka,  jarraian edo aurreko zentimora biribilduko da. Lortutako emaitzaren azken hamarrekoa zehazki zentimo baten erdia baldin bada, biribilketa jarraian doan zifrarekin egingo da.

Soilik 203.eredua aurkeztu ahal izango dute, ordaindu beharreko likidoaren kantitatea positiboa baldin bada.

 

BATERAKO TRIBUTAZIOA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, GAINONTZEKO FORU ALDUNDI, NAFARROA EDOTA ESTATUARI

Baterako tributazioa aldi berean Gipuzkoako Foru Aldundian, gainontzeko Foru Aldundi, Nafarroa edota Estatuan burutu behar duten entitateak, ordaindu behar duten zatikako ordainketen oinarria zehazteko orduan (kasuan kasu Administrazio bakoitzean), zergaren azken deklarazio/likidazioan aintzat hartutako proportzioaren arabera (totalarekiko) lurralde bakoitzean burututako operazio bolumena erreferentziatzat hartuta egingo da.

(21-61) laukiak: azken zergaldiko operazio bolumena.

Lurralde bakoitzean azken zergaldian burututako operazio bolumena ipiniko da dagokion laukian.

(22-62) laukiak: Azken zergaldiko operazioen ehunekoa.

Zenbateko kalkulatua da. Lurralde bakoitzean izandako operazio bolumenaren eta erabateko operazio bolumenaren arteko zatiketa izango da.

(23-63) laukiak: Ordaindu beharreko kuota.

Kasu honetan ere, zenbateko kalkulatua da. Azken zergaldiko operazio bolumenaren (21-61 laukiak) eta zergaldi horretako operazioen ehunekoaren arteko biderketa izango da (22-62 laukiak).

Atzerapen interesak eta errekarguak soilik Arabako Foru Aldundian eta Nafarroako Autonomi Foralean aurreikusten dira.

(24-64) laukiak: Aurreko aitorpenean ordaindutako zenbatekoa (soilik  aitorpena osagarria  bada).

Aitorpen hau aurretik kontzeptu eta ekitaldi berdinagatik aurkeztu den aitorpenaren osagarria baldin bada, lauki honetan, aurretik ordainketa zatikatuagatik ordaindutako kantitatea zehaztu beharko da. Kasu honetan, 81.laukian, aitorpen osagarria dela ipini beharko da.

(27-67) laukiak: ordaindu edo itzuli beharreko kantitate likidoa.

Ordaindu beharreko kuotaren zenbatekoari (23-63 laukiak), aurreko aitorpenean ordaindutako kantitatea kentzearen emaitza izango da.

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2018/08/08 09:26
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia