228 Eredua

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2019/10/16 15:33

AURKEZPENA

Modulo hau Gipuzkoako Foru Aldundiak bakar bakarrik landu duen aplikazio informatikoa da. Programa honek 228 eredua bete, inprimatu eta telematikoki (Internet bidez) aurkezteko aukera ematen du, talde fiskal berria sortzeari edo talde fiskala aldatzeari buruzko jakinarazpena egite aldera.

 

AURKEZTERA BEHARTUAK

228 eredua aurkeztera behartuta daude Gipuzkoako Lurralde Historikoan bateratze fiskaleko araubidean tributatu  behar duten talde fiskalen entitate ordezkariek, urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Sozietateen gaineko Zergarena,  2. artikuluaren 5. atalean xedatutakoaren arabera, honako egoeraren batean daudenean:

a) Sozietate gaineko Zergan bateratze fiskaleko araubidea aukeratzen dutenean,  urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Sozietateen gaineko Zergarena,  88. artikuluaren 6. ataleko lehenengo parrafoan jasotakoari jarraituz, talde berriaren alta jakinarazi nahi denean.

b) Baldin eta urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 85. artikuluaren 1. apartatuko bigarren parrafoan jasotakoaren arabera eratutako talde fiskal bat bada, jakinarazi beharko du alta eman izana, zeintzuk diren foru arau horrek 88. artikuluaren 6. ataleko bigarren parrafoan jasotako entitate ordezkariak eta hala badagokio, zein den foru arau horrek 5. artikuluaren 2. apartatuan jasotako eragiketa bolumenik handiena duen entitatea.

c) Sozietateen gaineko Zergan bateratze fiskaleko araubidearen menpe tributatuta, talde fiskalaren osaera aldatzen denean, urtarrilaren 17ko 2/2014  Foru Arauak, Sozietateen gaineko Zergarena,  88. artikuluaren 6. ataleko laugarren parrafoan xedatutakoaren arabera.

 

AITORPENAREN LABURPENA

Identifikazio atalean betebeharreko datuak talde fiskalaren ordezkariarenak izango da, hau da, taldeko buru den entitatearena edo, entitate ez egoilarren kasuan, sozietate nagusitzat hartuta dagoen establezimendu iraunkorrarenak.

Talde mota

Talde bertikala: 2/2014 Foru Arauaren 85. artikuluaren 1.apartatuko lehenengo parrafoan jastotakoaren arabera eratutako talde fiskala  denean.

Talde horizontala: 2/2014 Foru Arauaren 85. artikuluaren 1.apartatuko bigarren parrafoan jastotakoaren arabera eratutako talde fiskala  denean. Kasu honetan derrigorrezkoa da talde fiskalaren sozietate nagusiaren IFZ eta izena jartzea.

Eragiketa mota

Zer jakinarazi nahi den hautatu behar da: talde fiskalari alta ematea edo talde fiskalaren osaketa aldatzea. Azken kasu horretan, talde fiskalaren zenbakia adierazi behar da.

Alta ematea bada, talde bateratuaren entitate ordezkariak adierazi beharko du 2/2014 Zergaren Foru Arauak 85. artikuluan ezartzen dituen baldintza guztiak bete egiten dituela.

Helbide elektronikoa

Taldearen helbide elektronikoa ipini behar da.

Ekitaldia

Talde fiskalaren altak edo aldaketak ondorioak zein ekitalditan izango dituen.

Ekitaldi sozialaren hasiera

Talde fiskalaren alta edo aldaketa aplikatuko den zergaldiaren lehen eguna.

Talde fiskalean sartutako edo hortik kanporatutako entitateak

Talde fiskalean entitate bat sartu dela edo taldetik kanpo geratu dela jakinarazi nahi bada, entitate honen datuak bete behar dira. Hain zuzen ere, sozietatearen izena, IFZ eta zer egunetan sartu den edo taldetik zer egunetan kanporatu den adierazi behar da.

 Entitate bat talde fiskal batean sartu dela jakinarazi nahi bada, sarrera-data entitatea taldeko kide bihurtu den lehen eguna izango da. Aldiz, entitate bat taldetik kanpo gelditu dela adierazi nahi bada, entitatea taldeko kide izan den azken eguna jarriko da.

Zuzeneko partaidetza %

Taldeko entitate berrian edo taldea uzten duenekoan entitate nagusiak  zuzenean duen partaidetza portzentajea jarri behar da eremu honetan. Portzentajea 0 eta 100 arteko zenbaki bat izango da, eta bi dezimalez jaso daiteke.

Zeharkako partaidetza %

Taldeko entitate berrian edo taldea uzten duenekoan entitate nagusiak zeharka duen partaidetza portzentajea jarri behar da eremu honetan. Portzentajea 0 eta 100 arteko zenbaki bat izango da, eta bi dezimalez jaso daiteke.

Aurreko ekitaldiko eragiketa bolumena handienaren entitatea

Lauki hau bakarrik bete beharko da baldin eta taldeko ordezkaria ez bada eragiketa bolumen handiena duen entitatea.

 

IMPRIMATU

Programako “zirriborroa inprimatu” botoia sakatu eta gero, aitorpena PDF artxibo eran sortzen da, talde fiskal berria sortzeari edo talde fiskala aldatzeari buruzko jakinarazpena inprimatu daitekeelarik.

 

AITORPENAREN AURKEZPENA

Aurkezteko modua eta tokia

228 eredua modu telematikoz bakarrik egin behar da  eta sujektu pasiboak berak edo ordezkaritza daukan pertsona edo entitatearen bitartez egin beharko da.

Aitorpena bete ondoren, “aitorpena aurkeztu” botota sakatu bezain pronto transmititu beharreko fitxategia sortzen da. Fitxategi hau igortzeko, laguntza programak berak erraztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuko web orrian kokatuta dagoen “Zergabidea” atarian sartzea. Behin fitxategia igorrita, zergadunak frogagiri bat inprimatu ahal izango du, non “ogasunatik onartu gabe oraindik" esapidea jasoko baita.

Geroago, Zerga Administrazioak berari igorritako informazioa eta, hala badagokio, dokumentazioa egiaztatuko ditu, eta honela jokatuko du:

a) Komunikazioa zuzena bada, Administrazioak hori subjektu pasiboaren eskura jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan kokatutako “Gipuzkoataria” zerbitzu informatikoen atarian, eta hark inprimatu ahal izango du. Komunikazioak zigilu digital bat eramango du, telematikoki aurkeztu izana frogatze aldera.

Komunikazioa taldearen altari buruzkoa denean, Zerga Administrazioak emandako taldearen zenbakia zehaztuko du, gainera, eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduari buruzko ekainaren 16eko 17/2015 Foru Dekretuak 41. artikuluaren 2. apartatuan aipatutako komunikazioa burututzat emango da.

Subjektu pasiboari komunikazioaren prozesaketaren dataren berri eman eta komunikazioa haren esku jartze aldera, mezu elektroniko bat bidaliko zaio hark ereduan adierazten duen posta helbidera.

b) Igorritako informazioa okerra dela edo erroreak dituela uste denean, edo errekeritutako dokumentazioa aurkezten ez denean, subjektu pasiboari jakinaraziko zaizkio berak aurkeztutako komunikazioaren errefusa eta horren arrazoiak, eta 228 ereduaren aurkezpena baliogabea izango da. Komunikazio hori idatziz bidaliko zaio, subjektu pasiboak zehaztutako helbidera mezu elektronikoa igorriz ere egitea eragotzi gabe. Subjektu pasiboak 228 eredu berri bat aurkeztu beharko du, erroreak konponduta edo berari errekeritutako dokumentazioa aurkeztuta.

Aurkezteko epea

228 eredua aurkezteko epeak honakoak izango dira:

a) Altaren jakinarazpenaren kasuan, ondorioak izango dituen aurreko zergaldiaren azken hilabetean zehar.

b) Talde horizontalen kasuan, epea hiruhilabetekoa izango da honako hauek jakinarazteko: alta emana izana, zeintzuk diren foru arau horrek 88. artikuluaren 6. apartatuko bigarren parrafoan jasotako entitate ordezkariak eta, hala badagokio, zein den eragiketa bolumenik handiena duen entitatea.

c) Talde fiskalaren osaketaren aldaketaren jakinarazpenaren kasuan, aldaketa hori izan denetik bi hilabete.

ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

228 ereduari erantsi behar zaio bateratze fiskaleko araubidea aukeratzeari buruz sozietateek hartutako ereabakien kopia. Dokumentazio hori telematikoki aurkeztu behar da (Gipuzkoataria erablita) ereduarekin batera (2 mega gehienez). Igorpen bat baino gehiago egin daiteke, baina beti ere bakoitzerako adierazi den 2 megako mugarekin.

Aitorpena bidali eta gero, goian aipatutako dokumentazioa edo, bestelakoa ere, erantsi daiteke hurrengo pausuak jarraituz:

       Aitorpena kontsultatu

       Akzioak

       Artxiboak erantsi:       Dokumentuaren deskripzioa

                                              Artxiboa erantsi

                                              Berria

Hala ere, aipatutako dokumentua ez da eskatuko dagoeneko Gipuzkoako Foru aldundian esku badago (036 edo 60S ereduen bidez).

ZUZENBIDE ARAUDIA

654/2015 Foru Agindua, abenduaren 121ekoa, taldeen baterakuntza fiskaleko araubideko alta eta haien osaeraren aldaketa jakinarazteko 228 eredua onartzen duena.

 

Tags:
Sortzailea ZERGA BIDEA 2019/07/11 09:10
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia