Wiki source code of Modelo 220 - Ejercicio 2023

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2020/04/24 10:33

Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Indice**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5 = SARRERA =
6
7
8 220 eredua 2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko VI. kapituluan ezarritako zerga-araubide bereziaren arabera (zerga-baterakuntzaren araubidea) tributatzea erabakitzen duten talde fiskalek aurkeztuko dute. Era berean, Kooperatiben Araubide fiskalari buruzko maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauaren VI. tituluan ezarritakoa aplikagarri zaien sozietate kooperatiboen taldeek kontsolidazio fiskalaren araubide berezia aukeratu ahal izango dute.
9
10
11
12 = ENTITATE ORDEZKARIAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK =
13
14
15 Taldeko entitate ordezkariaren datuak beteko dira eta ordezkari hau izango da talde fiskalaren aitorpena aurkeztu beharko duena.
16
17 **Entitateak egindako jarduera nagusiaren azalpena**: zergaldian eragiketa bolumen gehien izan duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat.
18
19 Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean azaltzen dira.
20
21
22 **Taldearen langileria**: bost datu mota desberdin eskatzen dira:
23
24 * //Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua~:// ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
25 * //Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua~:// aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
26 * //Lan kontratu mugagabeko oraingo ekitaldiko batez besteko plantila//: lan kontratu mugagabea duten langile kopurua batu eta.baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
27 * //Lan kontratu mugagabeko aurreko ekitaldiko batez besteko plantila//: aurreko ekitaldian lan kontratu mugagabea zuten langile kopurua batu eta baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
28 * //Lan kontratu mugagabeko ekitaldiko gehienezko langileria//: ekitaldian zergaldiko egun guztietan gehienezko langileria, lan kontratu mugagabekoa.
29
30 = AITORPENAREN EZAUGARRIAK ETA TALDEAREN BESTE DATU BATZUK =
31
32
33 **Sozietate taldea: zenbakiaren eraketa**
34
35 Talde zenbakia 4 digitu eta letra baten bidez, edo 5 digituz eratzen da.
36
37 Lehenengo 2 edo 3 digituak Administrazioak jakinarazitako zenbakiari dagozkio.
38
39 Azken 2 digituak erregimenaren aplikazioko lehenengo ekitaldiari dagozkio.
40
41 Letra hautazkoa da: A=Araba, B=Bizkaia, G=Gipuzkoa eta N=Nafarroa
42
43
44 **Taldeko entitate nagusia: **Gako honetan X bat jarriko da, baldin eta taldeko entitate ordezkaria eta entitate nagusia berdinak badira.
45
46
47 **Taldeko menpeko entitatea: **Gako honetan X bat jarriko da, talde horizontala izanik, entitate ordezkaria eta entitate nagusia berdina ez denean. Kasu honetan, bete beharko dira talde fiskalaren barruan ez dagoen entitate nagusiaren datuak. Era berean, taldeko entitate ordezkaria eta aurreko ekitaldian bolumen handiena duen entitatea berdina ez denean, bolumen handiena duen entitatearen IFZ ipini beharko da.
48
49
50 **Kreditu entitateez osatutako taldea:** Espainiako Bankuaren kontabilitate arauen mende dauden entitateek jarriko dute gako honetan X bat.
51
52
53 **Kooperatibez osatutako taldea:** 2/1997 Foru Arauaren erregimenaren mende dauden kooperatiba taldeek jarriko dute gako honetan X bat.
54
55
56 **Sozietate taldea mikroenpresa bada (2/2014 F. Arauaren 13.1 artikuluaren arabera):** Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak mikroenpresatzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.
57
58 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak mikroenpresatzat hartuko dira:
59
60 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.
61
62 **~ Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
63
64 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
65 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
66 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
67 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
68
69 b) Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 2 milioi eurotik
70 gorakoa ez izatea
71
72 c) Batez besteko plantila 10 langile baino gutxiago izatea.
73
74 d) Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik
75 ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta
76 haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza
77 sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
78
79
80 **Sozietate taldeak enpresa txikiaren kontsiderazioa badauka (2/2014 F. Arauaren 13.2 artikuluaren arabera):** Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak enpresa txikitzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.
81
82 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:
83
84 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.
85
86 **~ Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
87
88 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
89 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
90 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
91 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
92
93 b) Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 10
94 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.
95
96 c) Batez besteko plantila 50 langile baino gutxiago izatea.
97
98 d) Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela
99 zeharka, %25 edo gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko funts edo sozietateak direnean
100 edo eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta
101 partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
102
103 **Sozietate taldeak enpresa ertainaren kontsiderazioa badauka (2/2014 F. Arauaren 13.2 artikuluaren arabera):** Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak enpresa ertaintzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.
104
105 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:
106
107 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.
108
109 **~ Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
110
111 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
112 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
113 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
114 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
115
116 b) Aktiboa ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa edo, bestela, eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, ez izatea 50 miloi eurotik gorakoa.
117
118 c) Batez besteko plantila 250 langile baino gutxiago izatea.
119
120 d) Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela
121 zeharka, %25 edo gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko funts edo sozietateak direnean
122 edo eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta
123 partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
124
125 **Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa): **gako honetan X bat jarriko da baldin eta taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean tributatzen badu Estatuan eta Euskal Herriko Foru Aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan.
126
127 **Aitorpen osagarria:** Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean.
128
129
130 **Sozietateen zerrenda**: menpeko entitateen identifikazio datuak beteko dira, taldeko entitate ordezkariaren daturik ez, automatikoki beteta agertuko bait dira.
131
132
133
134 = INPORTATU DATUAK =
135
136
137 Datuak inportatu daitezke bai 2023 ekitaldiko 220 eredutik eta bai taldeko entitate bakoitzaren 2024 ekitaldiko 200 eredutik.
138
139 Datuak inportatu ahal izateak ez du esan nahi taldeak datu horiek adierazi behar dituenik nahitaez 2024ko sozietateen aitorpenean talde fiskalen araudiaren arabera (2/2014 Foru Arauaren 82-100 artikuluak). Zuzenbidearekin bat etor daitezen, beti izango da inportatutako apartatuak aldatzeko aukera.
140
141 Gipuzkoako Foru Aldundiaren programekin betetzen diren aitorpenei dagokien datuak inportatu daitezke bakarrik.
142
143 == 1. Datuak 2023 ekitaldiko 220 eredutik inportatzea ==
144
145
146 Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:
147
148 1. Zergabidea programatik** “Aitorpen berria”** sortu aukeratuko dugu eta ondoren leihoaren barruan, "Inportatu aurreko lehen ekitaldiko aitorpena” hautatu behar da.
149 1. Hurrengo lehioan** **inportatu nahi den aitorpena aukeratuko da eta** “inportatu” **botoiari eman.
150
151 Aipatu behar da bakar-bakarrik honako datuak inportatu ahal izango dira, taldeko entitate bakoitzak 2023ko 220 ereduan adieraziak:
152
153 * Taldearen zenbakia.
154 * Sozietateen zerrenda (Sozietate izena, IFZ, probintzia, zein ekitalditan sartua eta jabari %).
155 * Egin gabeko ezabaketak.
156 * Taldearen zerga oinarri negatiboak.
157 * Taldean sartu aurretik lortutako zerga oinarri negatiboak.
158 * 2003 eta 2023 bitartean sortutako kenkariak:
159 ** Barruko zergapetze bikoitzagatik kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
160 ** Nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
161 ** Zergapetze bikoitzaren kenkaria (2014 ekitalditik aurrera)
162 ** TicketBAI ren inplementazioaren kenkaria
163 ** Kuotan %35eko muga duten kenkariak
164 ** Kuotan %70eko muga duten kenkariak
165 ** Kuotan %50eko muga duten kenkariak
166
167 == 2. Datuak taldeko entitate bakoitzaren 2024 ekitaldiko 200 eredutik inportatzea ==
168
169
170 Taldeko entitate bakoitzak 2024ko 200 ereduan adierazitako datuak inportatu daitezke. Datuak inportatzeko, ondorengo atalera jo beharko da:
171
172 Identifikazioa – taldeko sozietateen zerrenda eta ondoren, nahi den enpresa hautatu behar da **200etik** **inportatu** aukeratuz.
173
174 (% style="text-align:center" %)
175 [[image:ImportarEus.png]]
176
177
178 Programak **bakar bakarrik 2024** **ekitaldiko** datuak inportatuko ditu, bereziki honako hauek:
179
180 * Galdu irabazien kontuaren emaitza.
181 * Zergapetze bikoitzagatik kenkaria
182 * Kuotan %35eko muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
183 * Kuotan %70eko muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
184 * Kuotan %50eko muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
185
186 Salbuespena:__ __2/2014ko Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde
187 fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak **ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik**.
188 Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:
189
190 * Aktibo korronte berriak. 61. artikulua. (2500 eta 2615 laukiak)
191 * Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)
192 * I+G jarduerak. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3003 laukia)
193 * Finantzatzaileei dagokien kenkaria (3028 laukia)
194
195 Datu horiek inportatuko ez direnez, kenkarien apartatuan jasota dauden jarraibideen arabera bete behar dira.
196
197 = ZERRENDAK =
198
199
200 **Ordezkariak: **Hemen jarri behar da zein pertsonak adierazten duten, entitate aitortzailearen legezko ordezkari gisa, aitorpen-likidazioan idatzi diren datu guztiak bat datozela merkataritza legeriak exijitutako liburu ofizialean ageri den informazioarekin.
201
202 **Harremanetarako pertsona:** Harremanetarako pertsona edo entitatea jarri behar da.
203
204
205 = URTEKO KONTUAK =
206
207
208 Indarrean dagoen merkatal araudiaren arabera eramandako liburu eta erregistroen datuak jarriko dira.
209
210
211 = LIKIDAZIOA =
212
213 == Erreserbak - Murrizketa ==
214
215 **~ **
216
217 **Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua):** 2023 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da, beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da.
218
219 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
220
221 //Zerga ondorioetarako ondare garbia: //FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia. Jatorrizko ekitaldia
222 aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.
223
224 //Gehikuntza garbia//: automatikoki kalkulatuko da, 2024 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko
225 ekitaldiaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori
226 erreserba horietan gutxituko da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.
227
228 //Sortutako murrizketa: zerga oinarrian// sortutako murrizketaren zenbatekoa ipini beharko da. Programak berak egiaztatuko du zenbateko hauek araudian adierazten diren mugak gainditzen ez dituela. Muga hori, orokorrean, gehikuntza garbiaren %15-a izango da eta mikroenpresa edo enpresa txikien kasuan, gehikuntza garbiaren %20-a. Jatorrizko ekitaldia aurreko
229 ekitaldiren bat baldin bada, dagokion kopurua ipini behar da.
230
231 //Aurreko ekitaldietan aplikatutako murrizketaren zenbatekoa~:// aurreko ekitaldietan aplikatutako zenbatekoa ipini behar
232 da.
233
234 //Oraingo ekitaldiko murrizketa: //oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa.
235
236 //Aplikatu gabeko murrizketa: //automatikoki kalkulatuko da, sortutako murrizketa eta aurreko ekitaldietan
237 aplikatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da.
238
239
240 **Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): **zerga oinarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan.
241
242 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
243
244 //Murriztutako zuzkidura//: zerga oinarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. Orokorrean, murrizketak
245 ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko
246 entitateak).
247
248 //Oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako zenbatekoa//: oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako kopurua.
249
250 //Ekitaldi amaierako saldoa//: automatikoki kalkulatuko da, murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruen
251 artean.
252
253 Murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruak automatikoki likidaziora eramango dira.
254
255
256 **Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): **zerga oinarria gutxituko** **da** **ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean.
257
258 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
259
260 //Zuzkidura/murrizketa: // erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da.
261
262 //Sortutako murrrizketa~:// oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-
263 murrizketaren % 60 izango da.
264
265 //Gauzatutako elementua~:// erreserba gauzatu den elementu mota aukeratu behar da, ondoren aipatzen direnen artean, Foru
266 Arauaren 53. artikuluko 2 atalean ezartzen diren baldintza eta mugekin:
267
268 * 53 2 a) art.: Foru Araueko 61. artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten aktibo ez-korronte berriak.
269 * 53.2 b) art.: Foru Araueko 65.2 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten ondare elementuak.
270 * 53.2 c) art.: partaidetzen eskuratzea, baldin eta partaidetza horiek 53. artikuluko 2 c) atalean aipatzen diren
271 baldintzak betetzen badituzte.
272 * 53.2 d) art.: Enpresa proiektu berrietan inbertsioa egitea, kapitaleko partaidetzen bitartez, 53. artikuluko 2 d)
273 ataleko baldintzak betetzen badituzte.
274
275 //Oraingo ekitaldian gauzatutako zenbatekoa: //oraingo ekitaldian gauzatutako kopurua//.//
276
277 //Gauzatu gabeko zenbatekoa: //automatikoki kalkulatua izango da, eta murrizketa kalkulatzeko zuzkiduraren (7525 laukia)
278 eta gauzatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da, baldin eta aukera __53.2 a) art__. ez bada. Kasu honetan
279 __gauzatutako kopuruaren erdia__ kontutan hartuko da, araudiak dioenez, elementu hauetan egin beharreko inbertsioak,
280 erreserbara eraman den kopuruaren bikoitza izan behar duelako.
281
282 == Erreserbak - Integrazioa ==
283
284
285 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
286
287 //Artikulua eta ez betetzearen zergatia: // azaltzen diren aukeretatik dagokiona ipiniko da ez betetzearen zergatiaren arabera.
288
289 //Oinarria//: sartu (integratu) behar den kopuruaren oinarria.
290
291 //Interesak / Errekargua//: berandutza interesak sartzea dagokionean, hauek automatikoki kalkulatuak izango dira eta horretarako hasiera eta amaierako datak ipiniz. Errekargua dagokionean, kopurua ere kalkulatua izango da, ez betetzearen zergatia “erreserbaren erabilpena” ez bada. Ez betetzearen arrazoia erreserba erabiltzeagatik izan den kasuetan, berriz, dagokion errekarguaren kopurua ipini beharko da.
292
293 //Guztira//: automatikoki kalkulatuko da, oinarria eta interesen edo/eta errekarguaren batura izango delarik.
294
295 == Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa ==
296
297
298 **(2/2014 F. Arauaren 55. eta 92. artikuluak, bostgarren eta hogeitabostgarren xedapen iragankorra, Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra)**
299
300 Taldearen zerga oinarriaren konpentsazioa egin ahal izango da (1121 laukia) , bai taldearen zerga oinarri negatiboekin (1123 laukia), bai taldean sartu aurretik entitate bakoitzak banaka lortutako zerga oinarri negatiboekin (1124 laukia).
301
302 Talde fiskalean sartu aurretik sozietate batek zerga oinarri negatiboak baditu (1124 laukia) eta taldean sartzeko momentuan oinarri horiek konpentsatzeko badaude, bakar-bakarrik sozietate horren banakako zerga oinarriraino konpentsatu ahal izango dira, betiere entitate horri dagozkion ezabapenak eta txertaketak kontuan hartuta, 2/2014 Foru Araueko 90. eta 91. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
303
304
305 **Taldearen zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1123 laukia)**
306
307 Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako zenbatekoa//, //aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “**Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa**” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1123 laukia).
308
309
310 **Taldean sartu aurretik lortutako zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1124 laukia)**
311
312 Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1124 laukia).
313
314 == Karga tasa ==
315
316
317 Talde fiskala osatzen duten **entitate guztiek** **karga tasa berdina** edukiko dute. Orientazio modura, aplika daitezkeen karga tasak honako hauek dira:
318
319
320 **1.- Izaera orokorrez, **karga tasa **%24koa da.**
321
322 **2.- **Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluaetan definitutako__ mikroenpresen__ taldeen, edota __enpresa txikien__ taldeen kasuan, honako karga tasa hau aplikatuko da:
323 - **%18**, Sozietate Kooperatiboak direnean eta, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren arabera,
324 babestuta edo bereziki babestuta daudenean,
325 - **%20**, gainerako entitateen kasuan.
326
327 **3.-** **Kooperatiba talde babestuei eta bereziki babestuei** **%20 **aplikatuko zaie betiere 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluen arabera, mikroenpresa edo enpresa txikiak ez badira.
328
329 **4.- Herri onurakoak izendatutako fundazio eta elkarteek **behar diren baldintzak betetzen badituzte apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, ezartzen duen zerga erregimena aplikatzeko, karga tasa **% 10ekoa** izango da.
330
331 Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenarenan VII. Tituluan definitu eta arautzen diren **Herri onurako eta herri ekimeneko kooperatibek** **%10eko **karga tasa izango dute.
332
333 **5.-** Honako entitate taldeek **% 19ko **karga tasa aplikatuko dute:
334
335 - Elkargo profesionalek, enpresari eta profesionalen elkarteek, ganbara ofizialek, arrantzaleen kofradiek, langileen
336 sindikatuek eta alderdi politikoek.
337 - Irabazi asmorik gabeko fundazio, establezimendu, erakunde eta elkarteek, baldin eta apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak,
338 irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, jasotzen duen
339 zerga erregimenaz gozatzeko baldintzak betetzen ez badituzte.
340 - Birmoldaketa eta Berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan esandakoaren babesean
341 eratutako enplegu sustapenerako fondoek.
342 - Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
343
344 **6.-** Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitate taldeek **%31** aplikatuko dute.
345
346 **7.-** Inbertsio kolektiboko erakundeek aplikatuko duten karga tasa **%1** izango da(46/1984 Legea eta 2/1981 Legea).
347
348 == 117.3 artikuluari buruzko informazio gehigarria ==
349
350
351 Eskualdatutako elementua: kontzeptu hauetako bat jarri behar da, eskualdatutako elementuaren izaera aintzat hartuta:
352
353 1. Ibilgetu ukiezina
354 1. Ibilgetu materiala
355 1. Inbertsioak ondasun higiezinetan
356 1. Epe luzeko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
357 1. Epe luzeko inbertsio finantzarioak
358 1. Epe laburreko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
359 1. Epe laburreko inbertsio finantzarioak
360 1. Bestelakoak
361
362 **Noiz eskuratua:** eskualdatutako elementua noiz eskuratu den adierazi behar da.
363
364 **Noiz eskualdatua:** eskualdaketa noiz egin den adierazi behar da.
365
366 **Kontabilitate balio garbia:** eskualdatzeko unean elementuak zuen kontabilitate balio garbia.
367
368 **Eskualdatze balioa:** ondare elementua eskualdatzeko zenbatekoa.
369
370 **Moneta zuzenketa:** 2/2014 Foru Arauak 40.9 artikuluan jasotakoa aplikatu ondoren egindako moneta zuzenketaren zenbatekoa jarriko da.
371
372 **Bestelako doikuntzak:** beste doikuntza batzuk egin ondoren aplikatu behar den zenbatekoa.
373
374
375 == Kenkariak ==
376
377
378 **Kenkaria aldi baterako neurrien lehengoratzeagatik**
379
380 Hogeitalaugarren xedapen iragankorran xedatutakoaren arabera, 2/2014 Foru Araueko 56. Artikuluaren 1. apartatuko a) eta b) letretan, 3 eta 6 apartatuetan jasotako karga tasetan zergapetuta daudenek, baldin eta Balantzeen eguneratzeari buruzko otsailaren 5eko 1/2013 Foru Dekretu Arauan jasotako balantzeen eguneratzera bildu badira. Derrigorrezkoa da aldez aurretik zerga araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarrien atalean 59 laukia (balantzeak eguneratu izana 1/2013 FDA) markatu izana.
381
382
383 **Zergapetze bikoitzagatik kenkaria**
384
385 Zergapetze bikoitzagatik aplikatzen den kenkariaren zenbatekoa jarri behar da. Honako araudia kontutan hartuta kalkulatuko da: 2/2014 FAren 60.artikulua eta 2ª xedapen gehigarria, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 FAren 19. eta 25. artikuluak (kooperatibak).
386
387 Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “**//Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa//**” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1306 laukia).
388
389 Dena den, 2/2014 FAaren 60.5 artikuluaren arabera sortutako kenkaria bada, subjektu pasiboak sortutako kenkaria ipinita, programak kalkulatuko du oraingo ekitaldian aplikatuko dena (beti ere doitutako kuota osoa eta zergapetze bikoitzagatik oraingo ekitaldian aplikatuaren zenbatekoak kontutan hartuta).
390
391 __Adi__: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:
392
393 * 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin, betiere entitate horri dagozkion ezabapenak eta txertaketak kontuan hartuta, foru arau honetako 90. eta 91. artikuluetan ezarritakoarekin bat.”
394 * 2/2014 Foru Arauaren 58. artikuluan ezarritakoa, hau da, taldearen kuota osoa.
395
396 **~ **
397 **Bereziki babestutako kooperatiben kenkaria**
398
399 Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 27.2 artikuluan eta 2. xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera kalkulatutako kenkaria jarri behar da.
400
401
402 **Kuotan %35eko muga duten kenkariak**
403
404 **~ **Aurreko ekitaldietatik datozen kenkarietarako, “//+kenkaria//” atalean sartu beharra dago. Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako kenkaria//, //aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera.
405
406 **//"Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa//”** apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1309 laukia).
407
408 **~ 2024ko ekitaldiaren berezitasuna**
409
410 Lehen aipatu bezala, 2024 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.
411
412 2/2014 Foru Arauaren 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta,
413 beraz, zenbait kenkaritan programak **ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik**. Hona hemen,
414 zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:
415
416 * Aktibo korronte berriak. 61. artikulua. (2500 eta 2615 laukiak)
417 * Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)
418
419 Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2024ko ekitaldian sortutako mugatutako kenkariak
420 ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behekaldean kuotan %35eko muga duten kenkari guztiak erakutsiko ditu.
421 Behar diren kenkariak bete ondoren (//editatu//), programak guztien batura hartuko du (2594 laukia) eta zenbateko hori
422 2024ko “sortutako kenkaria” laukira eramango du.
423
424 __Adi:__ datuak banaka sartzerakoan **bi muga** hartu behar dira kontuan:
425
426 * 2/2014 Foru Arauaren **96.2** artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen
427 kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango
428 zuen mugarekin, betiere entitate horri dagozkion ezabapenak eta txertaketak kontuan hartuta, foru arau honetako 90.
429 eta 91. artikuluetan ezarritakoarekin bat.”
430 * 2/2014 Foru Arauaren 67.1. artikuluan ezarritakoa:
431
432 2003-2011 (biak barne) bitarteko ekitaldietako kenkarietan jarri beharreko zenbatekoak gehi, hala badagokio,
433 aurreko laukietan adierazitako zenbatekoen baturak, ezin dute gainditu kuota likido positiboaren %45. 2012 eta
434 2013 ekitaldietan, berriz, muga hori mantentzen da, 7/1996 Foru Arauaren arabera, ekitaldi horietan subjetktu
435 pasiboa enpresa txikia ez zen kasuetan ezik, hauentzat muga %35ekoa delarik. 2014 eta 2017 bitarteko ekitaldietan
436 kenkarien muga kuota likido positiboaren %45ekoa da eta 2018tik aurrera %35ekoa izango da .
437 Dena den, kenkari guzti hauen __muga osoa kuota likidoaren %35ekoa__ izango da.
438
439
440 **Kuotan %70eko muga duten kenkariak**
441
442 Aurreko ekitaldietatik datozen kenkarietarako, “//+kenkaria//” atalean sartu beharra dago.Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako kenkaria//, //aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera.
443
444 **//"Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa//”** apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1310 laukia).
445
446 **2024ko ekitaldiaren berezitasuna**
447
448 Lehen aipatu bezala, 2024 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.
449
450 2/2014 Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta,
451 beraz, zenbait kenkaritan programak **ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik**. Hona hemen, zehazki,
452 inportatuko ez diren kenkariak:
453
454 * I+G jarduerak. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3003 laukia)
455 * Finantzatzaileei dagokien I+D+i kenkaria (3028 laukia)
456
457 Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2024ko ekitaldia sortutako mugatugabeko kenkariak
458 ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behekaldean kuotan %70eko muga duten kenkari guztiak erakutsiko ditu. Behar
459 diren kenkariak bete ondoren (//editatu//), programak guztien batura hartuko du (3027 laukia) eta zenbateko hori 2024ko
460 “//sortutako kenkaria//” laukira eramango du.
461
462 __Adi:__ datuak banaka sartzerakoan **bi muga** hartu behar dira kontuan:
463
464 * 2/2014 Foru Arauaren **96**.**2** artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin, betiere entitate horri dagozkion ezabapenak eta txertaketak kontuan hartuta, foru arau honetako 90. eta 91. artikuluetan ezarritakoarekin bat.”
465 * Kuotan %70eko muga duten kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako %35eko muga duten kenkari batura gutxituta ateratzen den kopurua.
466 Aipatutako muga horietako bakoitzak eragindako kenkariak aldi berean gertatzerakoan, %70eko muga kenkarien %35eko muga bateratua aplikatuta ateratzen den kuota likidoaren soberakinaren gainean aplikatuko da.
467
468 **Kuotan %50eko muga duten kenkariak**
469
470 Aurtengo ekitaldian sortutako kenkariaren alta emango da, zenbateko hori sortutako kenkariaren oinarri gisa jarriz. Programak egingo ditu beharrezkoak diren kalkuluak ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa adierazteko.
471
472 Muga desberdinen eraginpean dauden kenkariak aldi berean gertatzen badira, %70eko muga aplikatuko zaio %35eko muga bateratua aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari; aldiz, %50eko muga %35eko eta %70eko kenkari mugak aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari aplikatuko zaio.
473
474 __Adi:__ datuak banaka sartzerakoan **bi muga** hartu behar dira kontuan:
475
476 * 2/2014 Foru Arauaren **96**.**2** artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin, betiere entitate horri dagozkion ezabapenak eta txertaketak kontuan hartuta, foru arau honetako 90. eta 91. artikuluetan ezarritakoarekin bat.”
477 * Kuotan %50eko muga duten kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako %35eko muga duten kenkari eta %70eko muga duten kenkarien batura gutxituta ateratzen den kopurua.
478
479 **~ **
480
481 === __GUTXIENGO ZERGA__ ===
482
483 Programak berak automatikoki kalkulatuko du 2/2014 FAaren 59.3 artikuluan arautzen den gutxiengo zerga aplikagarria gertatzen den ala ez. Gutxiengo zerga hau Sozietate gaineko Zergaren likidazioan aplikatzen den kasuetan, 1315 laukia markatuta agertuko da, eta programan likidazioaren pantailan behekaldeko eskuin aldean honako mezua azalduaz: “2/2014 FAren 59. artikuluaren arabera, GUTXIENGO ZERGA aplikatzen da”.
484
485 == Zerga aldi berean ordaintzea Estatuari, Euskal Herriko foru administrazioei eta Nafarroari ==
486
487
488 Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin hitzartutako Ekonomia Itunari buruzkoak, arautzen du Estatuari eta Euskal Herriko foru administrazioei edota Nafarroako Foru Erkidegoari aldi berean tributatzea. Administrazio bakoitzari egotzi beharreko portzentajeak programak kalkulatzen ditu. Gipuzkoari egozten zaion portzentajea programak berak eramango du likidazioan dagokion laukira.
489
490 = INPRIMATU =
491
492
493 Programak aukera ematen du aitorpeneko zirriborroa inprimatzeko.
494
495 Programako “inprimatu” botoia sakatu eta gero aitorpena PDF artxiboaren eran sortzen da. Artxibo honetatik inprima daitezke aurretik bete diren 220 ereduaren orriak.
496
497
498 = AITORPENAREN AURKEZPENA =
499
500
501 Honako zergadunek __bide telematikoz bakarrik__ aurkeztu dezakete 220 eredua:
502
503 * Gipuzkoako araudiaren menpe daudenak.
504 * Bizkaiako, Arabako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
505 * Estatuko araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
506
507 __Paperean__ aurkeztu beharko dutenak, berriz:
508
509 * Nafarroako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
510
511 __**Aurkezteko epea**__
512
513 25 egun naturaleko epean aurkeztu behar da aitorpena, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera kontatuta.
514
515
516 **Aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztea**
517
518 Aitorpena bete ondoren, “**//aurkeztu//** ” botoia sakatu ondoren, egoitza elektronikotik sartuta bidali ahal izango da aitorpena.
519
520
521 **Aitorpena beste Administrazio batzuetan aurkeztea (Estatua, Bizkaia, Araba eta Nafarroa)**
522
523 Aitorpeneko ezaugarrien atalean baterako tributazioa aukeratzen bada, Gipuzkoan aurkezteko artxiboa sortzen denean Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Estatuan aurkezteko fitxategiak ere sortzen dira.
524
525
526 Beste Administrazioetan aitorpena aukeztu ahal izateko, “**kanporako fitxategiak**” atalera jo behar da, eta bertatik fitxategi motaren aukeraketa egingo da. Estatuko Administraziora bidaltzeko bada, aitorpen osoaren zirriborro bat inprimatu ahal izango da baita XML fitxategia ere. Aldiz, Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetara bidaltzeko bada, XML fitxategiaren grabaketa bidez egingo da.
527
528 Programak adierazten dituen aukerak hauek dira:
529
530 * Lurralde erkidegoko ziriborroaren inprimakia. (Estatuko Administrazioan aurkezteko).
531 * XML fitxategiaren grabaketa Araba, Bizkaia, Nafarroko edo Estatuko Administrazioetan aurkezteko.
532
533 Beste administrazioetarako fitxategiak transmititzeko, lurralde horietako Administrazioaren webgunean sartu behar da eta bertako azalpenak jarraitu.
534
535
536 * Aitorpena Estatuko Administrazioan aurkeztea
537
538 Aldi berean Estatuko Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “**kanporako fitxategiak** atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta aitorpena PDF formatuan inprimatu ahal izango da Administrazio horretan aurkezpena egin ahal izateko, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak bere Web orrialdean azaltzen dituen pausoak jarraituz. Programak XML fitxategia sortuko du ere, fitxategi hau Zerga Administrazioko Estatu Agentzian aurkeztu ahal izateko.
539
540 XML fitxategi hau lortzeko, “//beste administrazioak//” aukera eginez, fitxategia gorde egingo da **Modelo220_2024_AdminXML.zip**, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena.
541
542 Aitorpena PDF formatuan eta baita fitxategia ere, Zerga Administrazioko Estatu Agentzian aurkeztu ahal izango dira, bere Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituz.
543
544
545 * Aitorpena Bizkaia, Araba eta Nafarroko Administrazioetan aurkeztea
546
547 Aldi berean Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “**kanporako fitxategiak** atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta XML fitxategi bat sortuko da. Ondoren, “//beste administrazioak//” aukera eginez, fitxategia gorde egingo da **Modelo220_2024_AdminXML.zip**, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena.
548
549 Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetarako fitxategia bidaltzeko, dagokion karpeta aukeratu beharko da eta bertan gordeta dagoen fitxategia bidali beharko da, bere Administrazioaren Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituaz.
550
551 Fitxategiaren izena ezingo da aldatu.
552
553
554 Kontsolidazio fiskaleko araubide berezian zergapetuta dauden entitate nagusiek aurkeztu behar dute, 220 ereduko likidazioarekin batera, Gipuzkoako araudian zergapetuta ez dauden edo Gipuzkoan banakako aitorpena aurkeztu behar ez duten taldeko menpeko entitateen banakako autolikidazio guztien kopia informatibo bat.
555
556
557 **Frogagirien aurkezpena**
558
559 Aitorpen eredua onartzen duen Foru Aginduan aipatutako **dokumentazioa** eta, oro har, subjektu pasiboak erantsi nahi dituen bestelakoak **telematikoki** aurkeztu behar dira. Horretarako, Zergabideko urdin koloreko alderditik sartu beharko da, bidalitako aitorpena aukeratuz, eta ondoren dokumentazioa gordeta dagoen fitxategiak bidali.
560
561 **Derrigorrez** aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:
562
563 * ­Baldin eta zergadunari **__merkataritza funts finantzario­rako__** xedatutako zerga oinarriaren murriztapena aplikagarri ba­zaio (2/2014 Foru Arauaren 24. artikulua), ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Errege­lamendua onartzen duenak, 9. artikuluan aipatutako informa­zioa aurkeztu beharko du.
564 * Zergadunak errentak ez integratze aplikatu badezake **__nazioarteko zergapetze bikoitza__** dela eta (2/2014 Foru Araua­ren 33., 34. eta 35. artikuluak), beste orri batean ondoko infor­mazio hau adierazi beharko du eragiketa bakoitzeko:
565 ** Entitatearen edo establezimendu iraunkorraren IFZ, izena, eta ber tan duen partaidetza portzentajea.
566 ** Herrialdea.
567 ** Eragiketaren zenbatekoa.
568 * Aitortzen duen zergaduna **__bazkide bada ekonomia inte­reseko talde batean edo aldi baterako enpresa elkarte batean,__** edo bazkide izaerari dagozkion eskubide ekonomikoak baditu, entitateak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da, guztira egotzi beharreko zenbatekoak eta entitateak egin duen banaka­ko egozpena bertan adierazita.
569 * Apirilaren 7ko **3/2004 Foru Arauak**, irabazi asmorik ga­beko entitateen eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei bu­ruzkoak, II. tituluan ezarritako **zerga araubidea aplikatzea** auke­ratu duten entitateek, aipatutako foru arauaren 5. artikuluko 6. zenbakian adierazten den memoria aurkeztu beharko dute azaroa ren 2ko 87/2004 Foru Dekretuko 3. artikuluan finkatutako eran. Dena den, entitateek zergaldian izan duten diru sarrera bolumen osoa ez bada **30.000 eurotik gorakoa** eta merkataritza sozietateetan parte hartzen ez badute, ez daude behartuta me­moria ekonomikoa aurkeztera, entitate horiek memoria ekono­miko hori egiteko duten obligazioa eragotzi gabe.
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia