Wiki source code of 671 Eredua

Version 1.1 by ZERGABIDEA administratzailea on 2018/05/22 11:17

Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Edukiak**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5
6 = {{id name="_Toc485639688"/}}SARRERA =
7
8
9 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
10 == 1.1 ZERGA EGITATEA ==
11
12
13 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
14 (% style="text-autospace:none" %)Jarduera ekonomikoen gaineko zerga izaera erreala duen zuzeneko zerga da, eta Gipuzkoako lurralde historikoan enpresa, lanbide edo arte jardueretan aritze hutsa dugu haren zerga egitatea, jarduera horiek toki jakin batean egin edo ez eta zergaren tarifetan zehaztuta egon ala ez.
15
16
17
18 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
19 (% style="text-autospace:none" %)Zerga honen ondorioetarako, enpresa jardueratzat honako hauek hartuko dira: abeltzaintzakoak (berezko izaera dutenean), meatzaritzakoak, merkataritzakoak eta zerbitzugintzakoak. Beraz, ez dira halakotzat hartuko nekazaritzakoak, berezko izaerarik gabeko abeltzaintzakoak, basozaintzakoak eta arrantzakoak, eta ez dira zerga honen zerga egitatea izango.
20
21
22 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
23 (% style="text-autospace:none" %)Ondorio berberetarako, nekazaritza turismoko ostatu zerbitzua ere ez da hartuko enpresa jardueratzat, baldin eta nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintza jarduera osagarri moduan aitortzen bada.
24
25
26 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
27 Berezko izaerako abeltzaintzatzat hartuko da, hain zuzen, ustialekuan sortu ez diren bazka eta pentsuak jangai nagusi moduan erabiltzen dituzten abere ustiapenen multzoa.
28
29
30 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
31 Jarduera batean, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan parte hartzeko xedez, norberaren kontura ekoizpen bitartekoak eta giza baliabideak antolatzen badira, ulertuko da jarduera horrek enpresa, lanbide edo arte izaera duela.
32
33
34 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
35 Zergapeko jardueren edukia zergaren tarifetan zehaztuko da.
36
37
38
39 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
40 == 1.2 AITORPENAK AURKEZTEKO EPEAK ==
41
42
43 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
44 Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren subjektu pasiboek alta edo baja aitorpena aurkeztu beharko dute jardueraren hasieran edo bukaeran. Era berean, aitorpena aurkezten dutenean behartuta egongo dira zergapeko jarduerak egitean gerta daitezkeen eta zergan garrantzia duten aldaketa fisiko, ekonomiko nahiz juridikoen berri ematera.
45
46
47
48 (% style="margin-top:0cm; margin-right:0cm; margin-bottom:.0001pt; margin-left:36.0pt; tab-stops:list 36.0pt left 42.55pt" %)
49 === 1.2.1 Altaren aitorpenak ===
50
51
52 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
53 JEZaren subjektu pasiboak behartuta daude altaren aitorpena aurkeztera ordaindu behar duten gutxieneko udal kuota edo kuota probintzial edo estatal berezi bakoitzeko, kontuan hartu gabe salbuespen eskubidea aitortzen zaien edo ez.
54
55
56 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
57 Altaren aitorpenak aurkeztuko dira, jarduerari hasiera eman aurreko lehen hamar egunen barruan.
58
59
60 (% style="margin-top:0cm; margin-right:0cm; margin-bottom:.0001pt; margin-left:36.0pt; tab-stops:list 36.0pt left 42.55pt" %)
61 === 1.2.2 Bajaren aitorpenak ===
62
63
64 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
65 Jarduera baten matrikulan izena emana duten eta jarduera utzi duten zergaren subjektu pasiboak bajaren aitorpena aurkeztera behartuta daude.
66
67
68
69 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
70 Bajaren aitorpenak jarduerari utzi zaionetik hasita hilabeteko epean aurkeztu behar dira.
71
72
73 (% style="margin-top:0cm; margin-right:0cm; margin-bottom:.0001pt; margin-left:36.0pt; tab-stops:list 36.0pt left 42.55pt" %)
74 === 1.2.3 Aldaketaren aitorpenak ===
75
76
77 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
78 Subjektu pasiboek aldaketaren aitorpena aurkeztu behar dute, eta zergan garrantzia duten jardueren elementu fisiko, ekonomiko nahiz juridikoetan egon daitezkeen aldaketen berri eman behar dute.
79
80
81
82 Aldaketaren aitorpenak jardueraren aldaketa gertatu denetik hasita hilabeteko epean aurkeztu behar dira.
83
84 = {{id name="_Toc485639689"/}}840 EREDUAREN LAGUNTZA PROGRAMA =
85
86
87 == {{id name="_Toc485639690"/}}2.1 JARDUEREN ZERRENDA ==
88
89 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
90 Gaur egun zergadunak jarduera ekonomikoen gaineko zergaren matrikulan duen egoera.
91
92
93
94 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
95 Besterik adierazi ezean, jardueren zerrenda “ALTA” iragaziarekin azalduko da, “Jardueraren egoera”-n.
96
97
98 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
99 ALTA iragaziak “Jardueraren egoera”-n honako hau suposatzen du:
100
101
102 * (% style="tab-stops:list 36.0pt" %)Altan dauden jarduera guztiak azaltzen dira.
103 * (% style="tab-stops:list 36.0pt" %)Kontsultako eta aurreko ekitaldiko “Kuota aldakorra” duten jarduerak azaltzen dira.
104 * (% style="tab-stops:list 36.0pt" %)Ez dira agertzen BAJA egoeran dauden jarduerak.
105 * (% style="tab-stops:list 36.0pt" %)Erabiltzaileak BAJA egoeran dauden jarduerak ikus ditzake, “Jardueraren egoera” iragazia erabiliaz.
106 * (% style="tab-stops:list 36.0pt" %)Erabiltzaileak “Kuota aldakorra” duten jarduerak kontsultatu ditzake, “Kuota aldakorra” iragazia erabiliaz.
107
108 (% style="margin-bottom:.0001pt" %)
109 Kuota aldakorreko jarduerak honakoak dira:
110
111
112 *
113 (% style="list-style-type:circle" %)
114 ** (% style="line-height:normal" %)833 taldea (833.1 eta 833.2 epigrafeak): ekitaldiko metro karratu salduen aitorpena.
115 ** (% style="line-height:normal" %)Ikuskizunak (965.1, 965.2 eta 965.5 epigrafeak): ekitaldiko ikuskizun kopuruaren aitorpena.
116
117 == {{id name="resumen"/}}2.2 AITORPENAREN LABURPENA ==
118
119 Pantaila honetan, aitorpenaren laburpen bat agertzen da, hainbat ataletan sartutako datuen arabera prestatu dena.
120
121 Aitorpenaren ataletan sartzeko, aitorpenaren Menua botoia sakatu daiteke edo, bestela, Aurrekoa eta Ondokoa botoiak, aitorpenaren urrats guztiei jarraipena egiteko aukera ematen baitute.
122
123 Behin atalak eta derrigorrezko datu guztiak beteta, aitorpenaren aurkezpena Aurkeztu botoiaren bidez egin ahal izango da.
124
125
126 Aurrebista botoia sakatuta aitorpenaren zirriborroaren PDF bat agertuko da, baina ez du balio izango aitorpena aurkezteko.
127
128
129 == {{id name="datosActividad"/}}2.3 JARDUERAREN DATUAK ==
130
131 === {{id name="datosActividad_datos"/}}2.3.1 Jardueraren deskribapena ===
132
133 Jarduera deskribatu behar da, dena delako epigrafea aukeratuta. Jardueraren behin betiko kalifikazioa aitorpena prozesatu ondoren egingo da.
134
135 (% style="margin-left:0cm; tab-stops:35.4pt" %)
136 === ===
137
138 === {{id name="datosActividad_domicilio"/}}2.3.2 Jardueraren helbidea ===
139
140 Atal honetan, jardueraren helbidea beteko da. Atal hau udal esparruan egiten diren jarduerei dagokienez bakarrik beteko da.
141
142 Lokal jakin batean egiten diren jardueretan, helbide osoa adierazi beharko da. Udalerrian egiten bada, aldiz, udalerria bakarrik adierazi behar da.
143
144
145 = {{id name="_Toc485639695"/}}ZERGA ELEMENTUAK =
146
147 == {{id name="local"/}}3.1 LOKALEN AZALERA ==
148
149 Adierazi behar dira jarduerari zuzenean lotutako lokalen azaleraren metro karratuak.
150
151
152 == {{id name="potencia"/}}3.2 POTENTZIA INSTALATUA ETA LANGILE KOPURUA ==
153
154 Potentzia instalatua: adierazi behar dira izaera elektrikoa edo mekanikoa duen ekipo industrialari lotutako elementu energetikoetan instalatuta dagoen potentziaren kilowattak (potentzia nominalen batura).
155
156 Saiakuntza bankua: baldin eta saiakuntza bankuak, entsegu pataformak eta antzekoak badaude, haiei lotutako potentzia aitortu beharko da.
157
158 Langile kopurua: adierazi behar da enpresaren produkzioari zuzenean lotutako langileen plantilla osoa.
159
160
161 == {{id name="vehiculos"/}}3.3 IBILGAILUAREN DATUAK ==
162
163 Ibilgailuaren matrikula adierazi beharko da. Era berean,
164
165 * (% style="tab-stops:list 36.0pt" %)Merkantzien garraioaren kasuan, ibilgailuaren kargatonak adierazi behar dira, gehienez 24 tonaraino. Hona hemen kalkulua: Gehieneko masa baimendua – Tara
166
167 (% style="margin-left:36.0pt" %)
168 Halaber, zerbitzuan hamar ibilgailu baino gehiago edukiz gero, enpresak altan dituen ibilgailuen kopurua adierazi behar da.
169
170 * (% style="tab-stops:list 36.0pt" %)Bidaiarien garraioaren kasuan, adierazi behar da zenbat bidaiari eraman dezakeen ibilgailuak.
171
172 == {{id name="hosteleria"/}}3.4 OSTALARITZA ETA OSTATUAK ==
173
174 === {{id name="hosteleria_maquinas"/}}3.4.1 Establezimenduko jolas makinak ===
175
176 Establezimenduan jolas makinak izanez gero, adierazi behar da “A” eta “B” motako makinen eta eta apustu makinen kopurua.
177
178 (% style="margin-top:0cm; margin-right:0cm; margin-bottom:.0001pt; margin-left:36.0pt; line-height:9.6pt; tab-stops:35.4pt" %)
179 === ===
180
181 === {{id name="hosteleria_hospedajes"/}}3.4.2 Ostatuak ===
182
183 Adierazi behar da establezimenduaren kategoria eta logela kopurua eta, kanpamenduen kasuan, plaza kopurua.
184
185
186 == {{id name="bienes"/}}3.5 ONDASUN HIGIEZINAK ALOKATZEA ==
187
188 Adierazi behar da etxebizitzen alokairuan edo merkataritza eta industria lokalen alokairuan erabiltzen diren hiri lurren katastro balioen batura, edo alokairuan erabiltzen diren landa lurren katastro balioen batura.
189
190
191 == {{id name="resto"/}}3.6 GAINERAKO JARDUERAK ==
192
193 Adierazi behar dira epigrafe bakoitzari dagokion kuotaren kalkuluan esku hartzen duten zerga elementuak.
194
195
196 == {{id name="otros"/}}3.7 BESTELAKO DATUAK ==
197
198 === {{id name="otros_tarifas"/}}3.7.1 Tarifei buruzko oharrak ===
199
200 Baldin eta epigrafean kuota aldatzen duen oharren bat agertzen bada eta horretara bildu nahi izanez gero, baiezko erantzuna eman behar zaio galderari.
201
202
203 === {{id name="otros_sujetos"/}}3.7.2 Gipuzkoatik kanpoko zerga helbidea duten subjektu pasiboak ===
204
205 Atal hau bete behar dute negozioen zifraren zenbateko garbia Gipuzkoan aurkeztutako zerga aitorpen batean jarri ez duten zergaren subjektu pasiboek. Normalean, zenbateko hori bat etorriko da Gipuzkoatik kanpoko zerga helbidea duten subjektu pasiboenarekin.
206
207 Jardueraren hasierako urtea:
208
209 Adierazi behar da jarduera zer urtetan hasi zen lehen aldiz, Gipuzkoan izan edo beste lurralde batean izan.
210
211 (% style="margin-bottom:.0001pt; text-align:left;text-align:left" %)
212 Negozio zifraren zenbateko garbia.
213
214
215 (% style="margin-bottom:.0001pt; text-align:left;text-align:left" %)
216 Adierazi behar da negozio zifraren zenbateko garbia, hau da, bere jardueran ondasun entregetan eta zerbitzu prestazioetan subjektu pasiboak lortu dituen kontraprestazioen zenbateko osoa, alde batera utzita, hala badagokio, balio erantsiaren gaineko zerga eta baliokidetasun errekargua.
217
218
219 (% style="margin-bottom:.0001pt; text-align:left;text-align:left" %)
220 Adierazitako ekitaldia urtebetekoa baino laburragoa izan bada, ekitaldian egindako eragiketak urtera eramanez kalkulatuko da negozio zifraren zenbateko garbia.
221
222
223 (% style="margin-bottom:.0001pt; text-align:left;text-align:left" %)
224 Sozietate talde bateko entitatea:
225
226
227 (% style="margin-bottom:.0001pt; text-align:left;text-align:left" %)
228 Entiateak sozietate talde batean parte hartzen duenean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera, X jarri behar da.
229
230
231 (% style="margin-bottom:.0001pt; text-align:left;text-align:left" %)
232 Sozietate partaidetua:
233
234
235 X bat jarri behar da, zergatik salbuetsi gabeko enpresek 100eko 25eko partaidetza edo handiagoa badute sozietatean.
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia