Wiki source code of 670 Eredua

Version 43.1 by ZERGA BIDEA on 2021/02/04 11:43

Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Contents**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5
6 = **PRESTAKETA** =
7
8
9 == __AITORPEN ZIRRIBORROAREN LABURPENA__ ==
10
11
12 Pantaila honetan, aitorpenaren laburpen bat agertzen da, hainbat ataletan sartutako datuen arabera prestatu dena.
13
14 Aitorpenaren ataletan sartzeko, MENUA botoia sakatu daiteke edo, bestela, AURREKOA eta HURRENGOA botoiak, aitorpenaren urrats guztiei jarraipena egiteko aukera ematen baitute.
15
16 Behin atalak eta derrigorrezko datu guztiak beteta, aitorpenaren aurkezpena AURKEZTU botoiaren bidez egin ahal izango da.
17
18 AURREBISTA edo PDF botoia sakatuta aitorpenaren zirriborroa agertuko da, baina ez du balio izango aitorpena aurkezteko.
19
20
21 == __DOKUMENTUAREN DATUAK__ ==
22
23
24 * **Erreferentziako pertsona**
25
26 Dokumentua identifikatzeko pertsona bat aukeratu eta haren datuak adierazi.
27
28
29 * **Dokumentu mota**
30
31 Goitibeherako zerrendan aukeratu zerga sortu duen egintza edo kontratua jasotzen duen dokumentu mota (notariala, judiziala, administratiboa edo pribatua).
32
33
34 * **Notarioa /Agintaria**
35
36 Adierazi, hala badagokio, notarioaren izen-abizenak edo dokumentua eman duen organo judizial edo administratiboaren datuak.
37
38
39 * **Protokolo zenbakia / Erreferentzia**
40
41 Adierazi, hala badagokio, dokumentu notarialaren protokolo zenbakia edo dokumentu judizial edo administratiboaren erreferentzia.
42
43
44 * **Dokumentuaren data**
45
46 Adierazi zein egunetan egin den dokumentua.
47
48
49 * **Dokumentuaren xedea**
50
51 Dokumentuan ageri diren eskuratzeko modu desberdinak adierazi:
52
53 -__Oinordetza__: Ondasun eta eskubideak herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza titulu bidez eskuratzea.
54 -__Dohaintza__: Ondasun eta eskubideak eskuratzea dohaintzaz edo “inter vivos” egindako doako beste edozein negozio juridikoren bidez.
55 -__Asegurua__: Bizi aseguruen onuradunek jasotako zenbatekoak, asegurua kontratatu duena eta onuraduna pertsona bera ez bada, 2006ko abenduaren 29ko 10/06 Foru Arauak, Gipuzkoako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 18.a) artikuluan berariaz erregulatutako kasuak salbu.
56
57 == KAUSATZAILEAK ==
58
59
60 * **Kausatzailea**
61
62 Goitibeherako zerrendan aukeratu kausatzailea.
63
64 Kausatzaile berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den kausatzaile bat), GEHITU botoia sakatu eta bere datuak sartu.
65
66
67 * **Sortzapen eguna**
68
69 Adierazi zein egunetan hil den kausatzailea edo, bestela, zein egunetan irmo bihurtu den absentearen heriotza-adierazpena Kode Zibilaren 196. artikuluaren arabera.
70
71 Testamendu-ahalorde bidez gauzatzen diren herentzietan, zerga sortuko da ahalordea modu ezeztaezinez erabiltzen denean edo ahalordea azkentzeko arrazoietako bat gertatzen denean.
72
73 Oinordetza-itunek unean bertan dutenean eraginkortasuna edo herentziari uko egiteko oinordetza-tituluak direnean –foru arau honen 3.1.a) artikuluan aipatuak-, izendatzailea bizirik dagoela gertatuko da zergaren sortzapena, eskualdaketa egiten den unean.
74
75
76 * ** Ohiko bizilekua sortzapen egunean.**
77 ** Goitibehereako zerrendan adierazi zein “PROBINTZIA”tan zuen ohiko bizilekua kausatzaileak sortzapen egunean.
78 *** __ Kausatzailea ez egoiliarra balitz sortzapen egunean: __“__Ez egoiliarra__” laukitxoa markatu eta adierazi goitibeherako zerrendan zein “HERRI”tan zuen ohiko bizilekua.
79 ** Ohiko bizilekua Zergaren Foru Arauak 2 bis artikuluan dioenari jarraiki zehaztuko da.
80 ** Kausatzailearen ohiko bizilekua Gipuzkoan badago sortzapen egunean, ondoko informazioa eman behar da, sortzapen egunaren arabera:
81 *** __“EAEn egun gehiago”__ (2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga-egitateak):(((
82 (% id="HSeindicarE1SCDencasodequeelcausantenohubierepermanecidoenterritoriocomFAnunmayornFAmerodedEDasdelperiododelos5aF1osinmediatosanteriores2Ccontadosdesdelafechadeldevengodelimpuesto." %)
83 **BAI** adierazi kausatzaileak zergaren sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian ez baditu egun gehiago pasa lurralde erkidean.
84
85 (% id="HSeindicarE1NOencasocontrario.EnesteFAltimosupuesto2CsielsujetopasivotributaporobligaciF3npersonal2CseaplicarE1nlasnormasdeterritoriocomFAn28enparticular2ClasnormasdelacomunidadautF3nomaenlaqueelcausantehubierapermanecidodurantemE1sdEDasenlos5aF1osinmediatosanteriores2CsintenerencuentaparadichocE1lculoelperEDododepermanenciaenelPaEDsVasco29." %)
86 Bestela, **EZ** adierazi. Kasu horretan, obligazio pertsonalagatik tributatuz gero, lurralde erkideko arauak aplikatuko dira. Zein autonomia-erkidegotako arauak aplikatu behar diren zehazteko, kontuan izan behar da zein autonomia-erkidegotan igaro duen denbora gehien sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian, kalkulu horretarako EAEn igarotako egunak kontuan hartu gabe.
87 )))
88 *** __“Ohiko egoitza EAEn”__ (2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga-egitateak):(((
89 (% id="HSeindicarE1SCDencasodequeelcausantenohubierepermanecidoenterritoriocomFAnunmayornFAmerodedEDasdelperiododelos5aF1osinmediatosanteriores2Ccontadosdesdelafechadeldevengodelimpuesto." %)
90 **BAI** adierazi kausatzaileak ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izan badu aurreko 5 urteetan, zergaren sortzapen egunetik kontatuta.
91
92 (% id="HSeindicarE1NOencasocontrario.EnesteFAltimosupuesto2CsielsujetopasivotributaporobligaciF3npersonal2CseaplicarE1nlasnormasdeterritoriocomFAn28enparticular2ClasnormasdelacomunidadautF3nomaenlaqueelcausantehubierapermanecidodurantemE1sdEDasenlos5aF1osinmediatosanteriores2CsintenerencuentaparadichocE1lculoelperEDododepermanenciaenelPaEDsVasco29." %)
93 Bestela, **EZ** adierazi. Kasu horretan, obligazio pertsonalagatik tributatuz gero, lurralde erkideko arauak aplikatuko dira. Zein autonomia-erkidegotako arauak aplikatu behar diren zehazteko, kontuan izan behar da ohiko bizilekua zein autonomia-erkidegotan izan duen denbora gehiagoz sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian, kalkulu horretarako EAEn ohiko bizilekua izandako denboraldia kontuan hartu gabe.
94 )))
95
96 * ** Kausatzailearen datu ekonomikoak**
97 ** __Ondasun eta eskubideen benetako balioa__:
98 Jarri Oinordetzen gaineko Zergari atxikita egonik, kausatzailearenak diren ondasun eta eskubide guztien benetako balioa, bizi den ezkontideari irabazizko lege sozietatean dagokion zatia sartu gabe.
99 ** __Ondasunen gehiketa__:
100 Jarri kausatzailearen ondareari gehitu zaizkion ondasun guztien benetako balioa, Zergaren Foru Arauak 11. artikuluan eta Erregelamenduak 14tik 17ra arteko artikuluetan eta 19. artikuluan xedatutako presuntzioak aintzat hartuta.
101 ** __Salbuespenak__:
102 Jarri indarrean dagoen araudiaren arabera salbuetsita dauden ondasunen balio osoa.
103 ** __Herentzia masa__:
104 Ondoko eragiketaren emaitza da: Ondasun eta eskubideen benetako balioa + Ondasunen gehiketa - Salbuespenak
105 ** __Karga kengarriak__:
106 Jarri zein karga dauden zuzenean ezarrita ondasunen gainean, hauen kapital edo balioa benetan murrizten dutenean (Zergaren Foru Arauaren 12. artikulua eta Erregelamenduaren 20. artikulua).
107 ** __Zor kengarriak__:
108 Jarri oinordetzaren kausatzaileak utzitako zorrak, betiere zor horiek egon badaudela behar bezala frogatzen bada (Zergaren Foru Arauaren 13. artikulua eta Erregelamenduaren 21. artikulua).
109 ** __Gastu kengarriak__:
110 Honako gastuak jarriko dira, betiere frogaturik badaude: kausatzailearen azken gaixotasun, hileta eta lurperatzeagatik oinordekoek ordaindutako gastuak, oinordeko guztien interes orokorrean izandako auzian sortutako gastuak -testamentuak edo abintestatuak auzi izaera hartzen dutenean-, eta, orobat, arbitraje gastuak, baldintza berdinetan, jarduketen testigantzaz frogatuta badaude. Hala ere, utzitako ondasunen administrazio gastuak ez dira sartzen (Zergaren Foru Arauaren 14. artikulua eta Erregelamenduaren 22. artikulua).
111 ** __Herentzia masa garbia__:
112 Ondoko eragiketaren emaitza da: Herentzia masa – Karga kengarriak – Zor kengarriak – Gastu kengarriak
113
114 == AUTOLIKIDAZIOAK ==
115
116
117 Autolikidazio berri bat egiteko GEHITU botoia sakatu eta adierazi __eredua__, __kausatzailea__ eta __subjetu pasiboa__ dagokion goitibeherako zerrendan. Subjektu pasiboa ez bada zerrendan ageri, BERRIA botoia sakatu.
118
119 Oinordetza bidez **__ibilgailuak__** eskualdatu badira, autolikidazioa ezin da bide telematikoz aurkeztu. Hala ez bada, “**__EZ__** da ibilgailurik eskualdatu” botoia sakatuko da.
120
121 === SUBJEKTU PASIBOA ===
122
123 * **Subjektu pasiboaren datuak: datu nagusiak ** (NAN, izen-abizenak, jaiotze eguna, sexua, etab.): Ageri diren datuak ez badira zuzenak, EDITATU botoia sakatu zuzentzeko.
124
125 * **Zerga helbidea (zerga helbidea Gipuzkoan EZ duten zergadunek soilik)**
126 Lauki hau ondoko kasuan bakarrik bete behar da: subjektu pasiboaren egungo helbidea Gipuzkoan ez dagoenean.
127 Ohiko bizilekua edo egoitza zergaren Foru Arauko 2bis artikuluan xedatutakoaren arabera finkatzen da.
128
129 * **Minusbaliotasuna duten subjektu pasiboak edo mendetasun egoeran daudenak**
130 Dagokionaren arabera, BAI ala EZ adierazi.
131 Ondorio horietarako, ulertuko da minusbaliotasuna duten pertsonek edo mendetasun egoeran daudenek murriztapenerako eskubidea dutela, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen dutenean zerga horren araudiaren arabera.
132
133 * ** Usufruktua iraungitzea**
134 ** BAI adierazi, baldin eta jabetza osoa banatu zen unean, jabetza soila eskuratzearen zerga ordainarazteko eskuduntza Gipuzkoako Lurralde Historikoari egokitu bazitzaion.
135 ** Kausatzailearekin ahaidetasuna: Adierazi beharreko ahaidetasuna ondokoa da: jabetza osoa banatu zen unean lehen eskualdatzaileak eta jabetza soilaren lehen titularrak elkarren artean zutena.
136 ** Zerga zehazterakoan Erregelamenduko 29. artikuluak dioena aplikatuko da.
137 ** Subjektu pasiboak ez du “ohiko bizilekua sortzapen egunean” atala beteko.
138 ** Usufruktua iraungitzearen autolikidazioa paperean aurkez daiteke bakarrik.
139
140 * **Ohiko bizilekua sortzapen egunean**
141 Goitibehereako zerrendan adierazi zein “PROBINTZIA”tan zuen ohiko bizilekua subjektu pasiboak sortzapen egunean.
142 ** __ Subjektu pasiboa ez egoiliarra balitz sortzapen egunean__: “__Ez egoiliarra__” laukitxoa markatu eta adierazi goitibeherako zerrendan zein “HERRI”tan zuen ohiko bizilekua.
143
144 Ohiko bizilekua Zergaren Foru Arauak 2 bis artikuluan dioenari jarraiki zehaztuko da.
145
146 === AUTOLIKIDAZIOAREN DATU OROKORRAK ===
147
148
149 * **Kausatzailearekin ahaidetasuna**
150
151 Goitibeherako zerrendan aukeratu zergadunak edo onuradunak kausatzailearekin duen ahaidetasun harremana.
152
153 OHARRA: __Usufruktua iraungitzen__ denean adierazi beharreko ahaidetasuna ondokoa da: jabetza osoa banatu zen unean lehen eskualdatzaileak eta jabetza soilaren lehen titularrak elkarren artean zutena.
154
155
156 * **Herentzia / Legatua / Beste oinordetza titulu batzuk / Zati alikuotadun legatu-hartzailea**
157
158 Jarri “X” bat dagokion lekuan.
159
160
161 * **Subjektu pasibo kopurua**
162
163 Adierazi zenbat diren onuradunak edo subjektu pasiboak.
164
165
166 === AUTOLIKIDAZIOAREN DATU EKONOMIKOAK ===
167
168
169 ==== __Murrizpenak__ ====
170
171
172 * ** Etxebizitza eskuratzeagatik murrizpena.**
173
174 Murrizpen hau Zergaren Foru Arauko 19.1 artikuluak zehazten du. Murrizpenaren oinarria zergadunak adierazi behar du.
175
176
177 * ** Murrizpena enpresa, negozio profesional edo entitate-partaidetzak eskuratzeagatik .**
178
179 Murrizpen hau Zergaren Foru Arauko 19.3 artikuluak zehazten du. Murrizpenaren oinarria zergadunak adierazi behar du.
180
181
182 * ** Murrizpena minusbaliotasun edo mendetasun egoeragatik**
183
184 Murrizpen hau zergaren Foru Arauko 19.2 artikuluak zehazten du.
185
186 Ulertuko da duten pertsonek edo mendetasun egoeran daudenek murriztapenerako eskubidea dutela, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen dutenean zerga horren araudiaren arabera. Datu horiek “SUBJEKTU PASIBOA” atalean adierazi behar dira.
187
188
189 * ** Beste murrizpenak**
190
191 Indarrean dagoen araudian zehaztutako beste murrizpen batzuk. __Murrizpenaren zenbatekoa__ zergadunak adierazi behar du.
192
193
194 * ** Metatutako ondasunei dagokien murrizpena**
195
196 Aurreko lau urteetan jasotako dohaintzei dagokien murrizpena, zergaren Foru Arauko 29.2 artikuluak eta Erregelamenduko 38 artikuluak dioenari jarraiki. __Murrizpenaren zenbatekoa__ zergadunak adierazi behar du.
197
198
199 ==== __Nazioarteko zergapetze bikoitzagatik kenkaria__ ====
200
201 Kenkari hau Zergaren Foru Arauko 22 artikuluak arautzen du.
202 Kenkari hau kalkulatzeko, zergadunak ondoko datuak adierazi behar ditu:
203
204 * Izaera berdina edo antzekoa duen zerga bat dela medio ondare gehikuntzaren gainean atzerrian ordaindu den benetako zenbatekoa.
205
206 * Atzerrian kokatutako ondasunei edo erabil daitezkeen eskubideei dagokien ondare gehikuntza, beti ere, ondare gehikuntza hori antzeko izaera duen zerga batek zergapetu badu.
207
208 ==== __Autolikidazioaren ezaugarriak__ ====
209
210
211 * ** Aitorpen mota**
212
213 Goitibeherako zerrendan aukeratu egin beharreko aitorpen mota (arrunta, partziala, gehigarria, aurretiaz likidatua).
214
215 - __ Aurretiaz likidatua__
216
217 Ondasun eta eskubideen eskuratzea aurretiaz aurkeztutako eredu batean likidatua izan bada, ez da beharrezkoa izango autolikidazioko lauki bat bera ere betetzea.
218
219 * ** Salbuetsia **
220
221 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergaren araudiari jarraituta.
222
223 * ** Preskribatua**
224
225 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergaren araudiari jarraituta.
226
227
228 ==== __Autolikidazioa__ ====
229
230
231 * ** Herentziaren banakako zatia**
232
233 Jarri zein zati dagokion herentzian subjektu pasibo bakoitzari testamentuko xedapenen edo abintestatuko arauen arabera.
234
235
236 * ** Metatutakoa**
237
238 Jarri itzazu herentzia masaren parte izan gabe Oinordetzaren gaineko Zergaren ondorioetarako metatu behar diren ondasun eta eskubideen balioa. Esate baterako: Zergaren Foru Arauak 29.2 artikuluan eta Erregelamenduak 38. artikuluan aipatzen dituen dohaintzak.
239
240
241 * ** Zerga oinarria**
242
243 Ondoko eragiketaren emaitza da: Herentziaren banakako zatia + Metatutakoa
244
245
246 * ** Murrizpenak**
247
248 Programak kalkulatzen du, aldez aurretik “MURRIZPENAK” atalean adierazitako datuen arabera.
249
250
251 * ** Ahaidetasun murrizpena**
252
253 Programak kalkulatuko du aldez aurretik “AUTOLIKIDAZIOAREN DATU OROKORRAK” atalean adierazitako ahaidetasun harremanaren arabera.
254
255
256 * ** Oinarri likidagarria**
257
258 Ondoko eragiketaren emaitza da: Zerga oinarria – Murrizpenak – Ahaidetasun murrizpena
259
260
261 * ** Kuota osoa**
262
263 Ondoko eragiketaren emaitza da: Oinarri likidagarria x Zergak indarrean duen tarifa
264
265
266 * ** Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria**
267
268 Programak kalkulatuko du, “NAZIOARTEKO EZARPEN BIKOITZAGATIK KENKARIA” atalean aldez aurretik adierazitako datuen arabera.
269
270
271 * ** Aurreko kuoten kenkaria**
272
273 Adierazi eskuratzaileak lehenagotik ordaindutako kuotak.
274
275
276 * ** Ordaintzekoa, guztira**
277
278 Ondoko eragiketaren emaitza da: Kuota osoa – Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria - Aurreko kuoten kenkaria
279
280 = **AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK** =
281
282
283 * Zerga sortu duen egintza edo kontratua dokumentatzen duen agiri notarial, judizial, administratibo edo pribatuaren jatorrizko alea eta kopia soila. Agiri horretan zehaztu behar da zein den zergaren oinarri ezargarrian sartutako ondasun edo eskubide bakoitzaren benetako balioa. Ondasun higiezinak eskualdatzen direnean, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako esleitutako erreferentzia katastrala eta zenbaki finkoa adierazi beharko dira agiri horietan.
284
285 * Kausatzailearen heriotza agiriaren fotokopia (Erregistro Zibilak luzatu behar du agiria) eta Azken Nahien Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiriaren fotokopia. Orobat, kausatzailearen eta haren oinordekoen edota legatudunen nortasun agiriaren fotokopia erantsi behar da, salbu eta agirien zenbakiak lehendik aurkeztutako dokumentu publikoetan ageri direnean eta haien adina zein den aintzat hartu behar ez denean. Gainera, kausatzailearekiko ahaidetasun maila frogatu behar da, familia liburuaren fotokopia eta bestelako egiaztagiriena aurkeztuta, ahaidetasuna mailarik urrunenekoa denean izan ezik.
286
287 * Testamentuko xedapenen fotokopia, halakorik balego, edo horien ezean, oinordekoen deklarazioarena. Testamenturik gabeko oinordetzaren kasuan, oinordekoen deklarazio judiziala egin gabe badago edo ezaguntasun-agiria eman gabe egonez gero, ustezkoen zerrenda bat aurkeztuko da kausatzailearekin duten ahaidetasuna adierazita.
288
289 * Kentzen diren zama, karga, zor eta gastuen frogagiriak eta, hala badagokio, bai finantza-entitateetan irekitako kontuen saldoei eta bai Burtsan kotizatzen ez duten entitate juridikoetako kapital partaidetzen balio teorikoari dagozkienak. Ibilgailuen kasuan, zirkulazio baimenaren eta fitxa teknikoaren fotokopia erantsi behar dira.
290
291 * Oinordetzan sartutako ondasun higiezinak kausatzaileak eskuratzeko eratutako tituluaren frogagiria. Horretarako, ondasun eta eskubideen eskritura publikoen fotokopia aurkeztu behar da, salbu eta aurkezten diren agiri publikoetan ondasunen deskripzioa eta titulua jasota ageri direnean.
292
293 * Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak, abenduaren 18ko 137/2007 Foru Dekretuaren bidez onartuak, desgaitasun eta mendetasun mailak frogatzeko 67. eta 68. artikuluetan aipatzen dituen ziurtagiriak.
294
295 * Zergaren Foru Arauak 19. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusten duen murrizpena aplikagarria denean, beharrezkoa da aurkeztea bai errolda agiria eta bai bizikidetzarena, kasuan kasuko udalak eginak, etxebizitza eskualdatu aurreko bi urteetan eskuratzailea kausatzailearekin edo doako eskualdatzailearekin etenik gabe bizi izan dela frogatzeko; horrek ez du eragozten bizikidetza frogatzea zuzenbidean onartuta dagoen beste edozein bide erabilita.
296
297 * Autolikidazioa aurkeztean subjektu pasiboak salbuetsitzat hartzen badu eskurapena Zergaren Foru Arauko 5.1 artikuluan xedatutakoaren babesean, agiri hauek erantsi behar ditu:
298 ** Nekazaritza gaietan Gipuzkoako Foru Aldundian eskumena duen Departamentuak luzatutako ziurtagiria. Bertan titularra identifikatu behar da, eta jasota utzi eskualdatutako finka Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan inskribatuta dagoela.
299 ** Bai eskualdatzailea eta bai eskuratzailea dagokien zentsu fiskalean alta emanda egotearen frogagiria.
300 ** Eskualdatzailea nekazaritza jardueragatik Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta emanda egotearen frogagiria. Eskuratzailearen alta eskaera ere erantsi beharko da.
301 * Aurrekoa hala izanik ere, Zuzeneko Zergen Kudeaketa Zerbitzuak agiri horien jatorrizko aleak edo horien kopia baimendua aurkezteko eskatu ahal izango du.
302
303 = **ARAUDIA ** =
304
305
306 ~* **__3/1990 Foru Araua__**, urtarrilaren 11koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa.
307
308 ~* **__42/2012 Foru Dekretua__**, urriaren 22koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.
309
310 ~* __**29/2021 Foru Agindua**__, urtarrilaren 29koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga autolikidatzeko erabili beharreko 670, 671 eta 672 ereduak onesten dituena.
311
312
313
314 = **DOKUMENTU PRIBATUEN EREDUAK** =
315
316
317 Dokumentu pribatuen ondoko ereduak prestatu ditugu:
318
319 * ** Herentziako dokumentu pribatua**
320 * ** Usufruktua iraungitzen ** denerako dokumentu pribatua
321
322 Lotura:
323 https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/zergak/eredua/670
324
325 Agiri hauuek aukerakoak dira, hau da, ez da nahitaez eredu hori erabili behar.
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia