Wiki source code of 671 Eredua

Version 22.1 by ZERGA BIDEA on 2020/07/06 11:43

Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Contents**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5
6 = **PRESTAKETA** =
7
8
9 == __AITORPEN ZIRRIBORROAREN LABURPENA__ ==
10
11
12 Pantaila honetan, aitorpenaren laburpen bat agertzen da, hainbat ataletan sartutako datuen arabera prestatu dena.
13
14
15 Aitorpenaren ataletan sartzeko, AITORPENAREN MENUA botoia sakatu daiteke edo, bestela, AURREKOA eta HURRENGOA botoiak, aitorpenaren urrats guztiei jarraipena egiteko aukera ematen baitute.
16
17
18 Behin atalak eta derrigorrezko datu guztiak beteta, aitorpenaren aurkezpena AURKEZTU botoiaren bidez egin ahal izango da.
19
20
21 AURREBISTA edo PDF botoia sakatuta aitorpenaren zirriborroa agertuko da, baina ez du balio izango aitorpena aurkezteko.
22
23
24 == __DOKUMENTUAREN DATUAK__ ==
25
26
27 * **Erreferentziako pertsona**
28
29 Dokumentua identifikatzeko pertsona bat aukeratu eta haren datuak adierazi.
30
31
32 * **Dokumentu mota**
33
34 Goitibeherako zerrendan aukeratu zerga sortu duen egintza edo kontratua jasotzen duen dokumentu mota (notariala, judiziala, administratiboa edo pribatua).
35
36
37 * **Notarioa /Agintaria**
38
39 Adierazi, hala badagokio, notarioaren izen-abizenak edo dokumentua eman duen organo judizial edo administratiboaren datuak.
40
41
42 * **Protokolo zenbakia / Erreferentzia**
43
44 Adierazi, hala badagokio, dokumentu notarialaren protokolo zenbakia edo dokumentu judizial edo administratiboaren erreferentzia.
45
46
47 * **Dokumentuaren data**
48
49 Adierazi zein egunetan egin den dokumentua.
50
51
52 * **Dokumentuaren xedea**
53
54 Dokumentuan ageri diren eskuratzeko modu desberdinak adierazi:
55
56 - __Oinordetza__: Ondasun eta eskubideak herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza titulu bidez eskuratzea.
57 - __Dohaintza__: Ondasun eta eskubideak eskuratzea dohaintzaz edo “inter vivos” egindako doako beste edozein negozio juridikoren bidez.
58 - __Asegurua__: Bizi aseguruen onuradunek jasotako zenbatekoak, asegurua kontratatu duena eta onuraduna pertsona bera ez bada, 2006ko abenduaren 29ko 10/06 Foru Arauak, Gipuzkoako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 18.a) artikuluan berariaz erregulatutako kasuak salbu.
59
60 == __DOHAINTZA-EMAILEAK__ ==
61
62
63 * **Dohaintza-emailea**
64
65 Goitibeherako zerrendan aukeratu dohaintza-emailea.
66
67 Dohaintza-emaile berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den dohaintza-emaile bat), GEHITU botoia sakatu eta bere datuak adierazi.
68
69
70 * **Jaioteguna**
71
72 Dohaintza-emailearen jaiotze-data adierazi.
73
74
75 * **Baliaezintasun handia edo ezintasun iraunkor absolutua**
76
77 Dagokionaren arabera, BAI ala EZ adierazi.
78
79
80
81 == A__UTOLIKIDAZIOAK__ ==
82
83
84 Autolikidazio berri bat egiteko GEHITU botoia sakatu eta adierazi __eredua__, __eskualdatzailea__ eta __subjetu pasiboa__ dagokion goitibeherako zerrendan. Subjektu pasiboa ez bada zerrendan ageri, BERRIA botoia sakatu.
85
86 === SUBJEKTU PASIBOA ===
87
88 * **Subjektu pasiboaren datuak: datu nagusiak **(NAN, izen-abizenak edo sozietatearen izena, jaiotze eguna, sexua, etab.)
89
90 Ageri diren datuak ez badira zuzenak, EDITATU botoia sakatu zuzentzeko.
91
92
93 * **Zerga helbidea (zerga helbidea Gipuzkoan EZ duten zergadunek soilik)**
94
95 Lauki hau ondoko kasuan bakarrik bete behar da: subjektu pasiboaren __egungo__ helbidea Gipuzkoan ez dagoenean.
96
97 Ohiko bizilekua edo egoitza zergaren Foru Arauko 2bis artikuluan xedatutakoaren arabera finkatzen da.
98
99
100 * **Sortzapen eguna**
101
102 Adierazi zein egunetan egin den zergaren sortzapena ekarri duen egintza edo kontratua. Ondasun edo eskubideak eskuratzean, horien eraginkortasuna etenda baldin badago Zergaren Foru Arauak 23.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, muga horiek zein egunetan desagertu diren jarriko da.
103
104
105 * **Dohaintza-emailearekin ahaidetasuna**
106
107 Goitibeherako zerrendan aukeratu zergadunak edo dohaintza-hartzaileak dohaintza-emailearekin duen ahaidetasun harremana.
108
109 OHARRA: Dohaintzaz edo «inter vivos» egindako doako beste negozio juridiko baten bidez ondorengo ahaide edo adoptatu batek ondasun edo eskubideak eskuratzen baditu, eta dohaintza-emailea izan den aurreko ahaide edo adoptatzaile horrek ondasun edo eskubide horiek berak beste ondorengo ahaide edo adoptatu batengandik eskuratu izan baditu aurreko bost urteen barruan, dohaintzaz edo «inter vivos» egindako doako negozio juridiko baten bidez, lehen dohaintza-emaileak azken dohaintza-hartzailearekin duen ahaidetasuna kontuan hartuta ordainduko du zerga.
110
111
112 * **Usufruktua iraungitzea**
113 ** BAI adierazi, baldin eta jabetza osoa banatu zen unean, jabetza soila eskuratzearen zerga ordainarazteko eskuduntza Gipuzkoako Lurralde Historikoari egokitu izan bazitzaion.
114 ** Dohaintza emailearekin ahaidetasuna: jabetza osoa banatu zen unean jabetza soila eskuratu zuen pertsonarekin dagoen ahaidetasuna adieraziko da.
115 ** Zerga zehazterakoan Erregelamenduko 29. artikuluak dioena aplikatuko da.
116 ** Subjektu pasiboak ez du “ohiko bizilekua sortzapen egunean” atala beteko.
117
118 * **Ohiko bizilekua sortzapen egunean**
119 ** Aukeratu __HERRIA__ eta, kasua bada, __PROBINTZIA__, dagokion goitibeherako zerrendan.
120 ** Ohiko bizilekua Zergaren Foru Arauak 2 bis artikuluan dioenari jarraiki zehaztuko da.
121 ** Atal hau ez da bete behar usufruktua iraungitzen den kasuetan.
122 ** __Kasuak__:
123 **a) Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua Gipuzkoan badago sortzapen egunean (Obligazio pertsonalagatik tributatzea)**
124 Ondoko informazioa eman behar da, sortzapen egunaren arabera:
125 - __//2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga-egitateak//__: “__//EAEn egun gehiago//__" laukian BAI ala EZ adierazi.
126 BAI adierazi subjektu pasiboak zergaren sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian ez baditu egun gehiago pasa lurralde erkidean. EZ adierazi kontrako kasuan.
127 - __//2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga-egitateak//__: “__//Ohiko egoitza EAEn//__” laukian BAI ala EZ adierazi.
128 BAI adierazi subjektu pasiboak ohiko bizilekua EAEn izan baldin badu aurreko 5 urteetan, zergaren sortzapen egunetik kontatuta. EZ adierazi, kontrako kasuan.
129 **b) Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua atzerrian badago sortzapen egunean (Obligazio errealagatik tributatzea):**
130 Zergadunak ohiko bizilekua atzerrian badu, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga ordainarazteko eskuduntza izango du -obligazio errealagatik- eta Gipuzkoako Foru Araudia aplikagarri izango da, ondoko kasuan bakarrik:
131 __ - //2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga egitateak//: __Edozein izaeratako ondasun eta eskubideen eskurapenetan, baldin eta, EAEn kokatutako ondasun eta eskubideen balioa lurralde erkidean kokatutakoena baino handiagoa izanik, Gipuzkoan kokatutakoen balioa beste bi lurralde historikoetako edozeinetan kokatutakoena baino handiagoa bada.
132 __ - //2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga egitateak//: __ Oso-osorik euskal lurraldean kokatuta dauden, gauzatu daitezkeen edo bete behar diren edozein izaeratako ondasun eta eskubideak eskuratzean, baldin eta Gipuzkoan kokatuta dauden, gauzatu daitezkeen edo bete behar diren edozein izaeratako ondasun eta eskubideen balioa handiagoa bada beste bi lurralde historikoetako bakoitzean duten balioa baino.
133
134 === AUTOLIKIDAZIOAREN DATU OROKORRAK ===
135
136
137 * ** Gipuzkoan kokatutako higiezinen dohaintzak ** (higiezinen gaineko eskubideak barne)
138
139 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera.
140
141
142 * ** Atzerrian kokatutako higiezinen dohaintzak ** (higiezinen gaineko eskubideak barne)
143
144 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera.
145
146
147 * ** Bestelako ondasun edo/eta eskubideen dohaintza (hau da, higiezinak edo haien gaineko eskubideak EZ direnak) **
148
149 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera.
150
151 - __//2017ko abenduaren 30etik aurrera sortutako zerga-egitateak~://__
152
153 “Bestelako ondasun edo/eta eskubideen” dohaintzetan, subjektu pasiboak ohiko egoitza Gipuzkoan badu sortzapen egunean, baina zergaren sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian egun gehiago pasa baditu lurralde erkidean, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren lurralde erkideko arauak aplikatuko dira. Zein autonomia-erkidegotako arauak aplikatu behar diren zehazteko, kontuan izan behar da zein autonomia-erkidegotan igaro duen denbora gehien sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian, kalkulu horretarako EAEn igarotako egunak kontuan hartu gabe.
154
155 - //__2017ko abenduaren 29 arte sortutako zerga-egitateak: __//
156
157 “Bestelako ondasun edo/eta eskubideen” dohaintzetan, subjektu pasiboak ohiko egoitza Gipuzkoan badu sortzapen egunean, baina zergaren sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian ez badu ohiko bizilekua EAEn izan, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren lurralde erkideko arauak aplikatuko dira. Zein autonomia-erkidegotako arauak aplikatu behar diren zehazteko, kontuan izan behar da ohiko bizilekua zein autonomia-erkidegotan izan duen denbora gehiagoz sortzapen egunaren aurreko 5 urteetako denboraldian, kalkulu horretarako EAEn ohiko bizilekua izandako denboraldia kontuan hartu gabe.
158
159
160 * ** Subjektu pasiboen kopurua**
161
162 Adierazi zenbat diren subjektu pasiboak.
163
164
165 * ** Eskualdatzaile kopurua**
166
167 Adierazi zenbat diren eskualdatzaileak.
168
169
170 * ** Ibilgailuren bat duen dohaintza**
171
172 === AUTOLIKIDAZIOAREN DATU EKONOMIKOAK ===
173
174
175 ==== __Murrizpenak__ ====
176
177
178 * **Murrizpena etxebizitza eskuratzeagatik **
179
180 Murrizpen hau Zergaren Foru Arauko 19.1 artikuluak zehazten du. Murrizpenaren oinarria zergadunak adierazi behar du.
181
182
183 * **Murrizpena enpresa, negozio profesional edo entitate-partaidetzak eskuratzeagatik **
184
185 Murrizpen hau Zergaren Foru Arauko 19.4 artikuluak zehazten du. Murrizpenaren oinarria zergadunak adierazi behar du.
186
187 Murrizpena aplikatzeko ondoko baldintza hauetako bat bete behar da: dohaintza-emaileak hirurogei urte edo gehiago izatea, edo ezintasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handiko egoeran egotea. Datu horiek “DOHAINTZA-EMAILEAK” atalean adierazi behar dira.
188
189
190 * **Beste murrizpenak**
191
192 Indarrean dagoen araudian zehaztutako beste murrizpen batzuk. Murrizpenaren zenbatekoa zergadunak adierazi behar du.
193
194
195 * **Metatutako dohaintzei dagokien murrizpena**
196
197 Aurreko 3 urteetan jasotako dohaintzei dagokien murrizpena, zergaren Foru Arauko 29.1 artikuluak eta Erregelamenduko 37 artikuluak dioenari jarraiki. Murrizpenaren zenbatekoa zergadunak adierazi behar du.
198
199
200 ==== __Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria__ ====
201
202
203 Kenkari hau Zergaren Foru Arauko 22 artikuluak arautzen du.
204
205 Kenkari hau kalkulatzeko, zergadunak ondoko datuak adierazi behar ditu:
206
207 * Izaera berdina edo antzekoa duen zerga bat dela medio ondare gehikuntzaren gainean atzerrian ordaindu den benetako zenbatekoa.
208
209 * Atzerrian kokatutako ondasunei edo erabil daitezkeen eskubideei dagokien ondare gehikuntza, beti ere, ondare gehikuntza hori antzeko izaera duen zerga batek zergapetu badu.
210
211 ==== __Autolikidazioaren ezaugarriak__ ====
212
213
214 * **Aurretiaz likidatua**
215
216 Ondasun eta eskubideen eskuratzea aurretiaz aurkeztutako eredu batean likidatua izan bada, BAI jarri dagokion laukian. Kasu horretan ez da beharrezkoa izango autolikidazioko lauki bat bera ere betetzea.
217
218 * **Salbuetsia**
219
220 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergaren araudiari jarraituta.
221
222 * **Preskribatua**
223
224 BAI ala EZ adierazi, dagokionaren arabera, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergaren araudiari jarraituta.
225
226
227 ==== __Autolikidazioa__ ====
228
229
230 * **Ondasun eta eskubideen benetako balioa **
231
232 Adierazi zenbatekoa den kosturik gabeko “inter vivos” eskualdaketa bidez eskuratutako ondasun eta eskubideen benetako balioa.
233
234
235 * **Salbuespenak**
236
237 Adierazi zergaren araudian salbuetsita dauden ondasun eta eskubideen balio osoa.
238
239
240 * **Zor eta karga kengarriak **
241
242 Jarri honako zor hauen balio osoa: eskualdatutako ondasun edo eskubideen gainean ezarritako eskubide errealekin bermatutakoak, baldin eta eskuratzaileak bermatutako zorra ordaintzeko beharra modu frogagarrian bere gain hartu badu (Zergaren Foru Arauaren 16. artikulua eta Erregelamenduaren 21. artikulua). Halaber, bakar-bakarrik jarriko dira ondasunen gainean zuzenean ezarrita azaltzen diren kargak, ondasunen kapital edo balioa murrizten dutenean (Zergaren Foru Arauaren 15. artikulua eta Erregelamenduaren 20. artikulua).
243
244
245 * **Balio garbia**
246
247 Ondoko eragiketaren emaitza da: Ondasun eta eskubideen benetako balioa – Salbuespena – Zor eta Karga kengarriak.
248
249
250 * **Aurreko dohaintzak metatzea**
251
252 Adierazi dohaintza-emaile edo eskualdatzaile berberak aurreko hiru urteetan eskuratzaileari egindako dohaintzen balioa, Zergaren Foru arauak 29.1 artikuluan eta Erregelamenduak 37. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
253
254
255 * **Batez besteko tasa kalkulatzeko dohaintzak metatzea**
256
257 Lauki hau, Zergaren Foru Arauko 2. artikuluaren 4 apartatuan xedatutakoa aplikagarri denean bakarrik bete behar da (hau da, dokumentu batean dohaintza-emaile berak hartzaile berari ondasun edo eskubideak dohaintzan ematen dizkionean eta etekina Gipuzkoako lurralde historikoan eta beste edozein zerga administrazioren lurraldean sortu dela ulertu behar denean). Kasu horretan, ondoko zenbatekoa adieraziko da: beste zerga administrazioan zergapetu behar diren ondasun eta eskubideen benetako balioa.
258
259
260 * **Zerga oinarria**
261
262 Ondoko eragiketaren emaitza da: Balio garbia + Aurreko dohaintzak metatzea.
263
264
265 * **Murrizpena**
266
267 Programak kalkulatzen du, “MURRIZPENAK” atalean aldez aurretik adierazitako datuen arabera.
268
269
270 * **Oinarri likidagarria**
271
272 Ondoko eragiketaren emaitza da: Zerga oinarria – Murrizpena
273
274
275 * **Batez besteko tasa kalkulatzeko oinarria **
276
277 Programak kalkulatuko du, “Batez besteko tasa kalkulatzeko dohaintzak metatzea” laukia beteta dagoenean.
278
279
280 * **Batez besteko zerga-tasa **
281
282 Programak kalkulatuko du “Batez-besteko tasa kalkulatzeko oinarria” laukia beteta dagoenean, batez-besteko tasa kalkulatzeko oinarria eta ahaidetasun harremana kontuan hartuta.
283
284
285 * **Kuota osoa**
286
287 Ondoko eragiketaren emaitza da: Oinarri likidagarria x Zergak indarrean duen tarifa
288 Nolanahi ere, “Batez-besteko tasa kalkulatzeko oinarria” laukia beteta dagoenean, ondoko eragiketaren emaitza izango da: Oinarri likidagarria x Batez-besteko zerga-tasa.
289
290
291
292 * **Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria**
293
294 Programak kalkulatuko du, “NAZIOARTEKO EZARPEN BIKOITZAGATIK KENKARIA” atalean aldez aurretik adierazitako datuen arabera.
295
296
297 * **Aurreko kuoten kenkaria**
298
299 Jar itzazu eskuratzaileak lehenagotik ordaindutako kuotak.
300
301
302 * **Ordaintzekoa, guztira**
303
304 Ondoko eragiketaren emaitza da: Kuota osoa – Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria – Aurreko kuoten kenkaria
305
306
307
308 = **AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK** =
309
310
311 * Zerga sortu duen egintza edo kontratua dokumentatzen duen agiri notarial, judizial, administratibo edo pribatua (paperean aurkeztuz gero, agiriaren jatorrizko alea eta kopia soila aurkeztu behar dira). Agiri horretan zehaztu behar da zein den zergaren oinarri ezargarrian sartutako ondasun edo eskubide bakoitzaren benetako balioa. Ondasun higiezinak eskualdatzen direnean, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako esleitutako erreferentzia katastrala eta zenbaki finkoa adierazi beharko dira agiri horietan.
312
313 * Dohaintza-emailearen eta dohaintza-hartzaileen nortasun agiriaren fotokopia, salbu eta agirien zenbakiak lehendik aurkeztutako dokumentu publikoetan agertzen direnean eta haien adina zein den aintzat hartu behar ez denean. Gainera, eskualdatzailearekiko ahaidetasun maila frogatu behar da, familia liburuaren fotokopia eta bestelako egiaztagiriena aurkeztuta, ahaidetasuna mailarik urrunenekoa denean izan ezik.
314
315 * Jabetza osoa banatu zen unean, jabetza soila eskuratzeko titulua zein izan zen jasotzen duen agiriaren fotokopia.
316
317 * Kentzen diren zama, karga eta zorren frogagiriak. Ibilgailuen kasuan, zirkulazio baimenaren eta fitxa teknikoaren fotokopia erantsi behar dira.
318
319 * Zergaren Foru Arauak 19. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusten duen murrizpena aplikagarria denean, beharrezkoa da aurkeztea bai errolda agiria eta bai bizikidetzarena, kasuan kasuko udalak eginak, etxebizitza eskualdatu aurreko bi urteetan eskuratzailea doako eskualdatzailearekin etenik gabe bizi izan dela frogatzeko; horrek ez du eragozten bizikidetza frogatzea zuzenbidean onartuta dagoen beste edozein bide erabilita.
320
321 * Autolikidazioa aurkeztean subjektu pasiboak salbuetsitzat hartzen badu eskurapena Zergaren Foru Arauko 5.1 artikuluan xedatutakoaren babesean, agiri hauek erantsi behar ditu:
322 ** Nekazaritza gaietan Gipuzkoako Foru Aldundian eskumena duen Departamentuak luzatutako ziurtagiria. Bertan titularra identifikatu behar da, eta jasota utzi eskualdatutako finka Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan inskribatuta dagoela.
323 ** Bai eskualdatzailea eta bai eskuratzailea dagokien zentsu fiskalean alta emanda egotearen frogagiriak.
324 ** Eskualdatzailea nekazaritza jardueragatik Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta emanda egotearen frogagiria. Eskuratzailearen alta eskaera ere erantsi beharko da.
325
326 * Aurrekoa hala izanik ere, Zuzeneko Zergen Kudeaketako Zerbitzuak agiri horien jatorrizko aleak edo horien kopia baimendua aurkezteko eskatu ahal izango du.
327
328
329
330 = **ARAUDIA** =
331
332 ~* **__3/1990 Foru Araua__**, urtarrilaren 11koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa.
333
334 ~* **__42/2012 Foru Dekretua__**, urriaren 22koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.
335
336 ~* **__361/2013 Foru Agindua__**, apirilaren 15ekoa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko 670, 671 eta 672 eredu berriak onartzen dituena.
337
338
339
340
341 = **DOKUMENTU PRIBATUEN EREDUAK** =
342
343
344 Eredu bat prestatu dugu, hiru dohaintza mota hauen dokumentu pribatua egin ahal izateko:
345
346 * [[**ibilgailu motordunen dohaintza**>>url:https://www.gipuzkoa.eus/documents/2456431/2529807/671_ID_DV_Reader_20121126.pdf/c25745e6-64d8-e583-3cfd-6f3e50bcd86a]] (PDF);
347 * [[**diruaren dohaintza**>>url:https://www.gipuzkoa.eus/documents/2456431/2529807/671_DD_1_0.pdf/61ff8add-4cc3-24a5-67db-802c4e97386c]] (PDF);
348 * [[**aseguru kontratuen dohaintza**>>url:https://www.gipuzkoa.eus/documents/2456431/2529807/671_Aseguru-kontratua-dohaintza_Donacion-contratos-seguros.pdf.pdf/a8497a17-e027-b816-d375-4d8a279def51]] (PDF), baldin eta, onuraduna aseguruaren kontratatzailea ez izanik, aseguratua bizirik badago.
349
350 Bestalde, [[**usufruktuaren iraungitzea**>>url:https://www.gipuzkoa.eus/documents/2456431/2529807/Iraungitze-usufruktua_extincion-usufructo.pdf.pdf/2931f01b-532a-16ad-57bb-0a804b2c73d0]] (PDF) aitortzeko dokumentu pribatuaren eredua prestatu dugu.
351
352 Agiri horiek aukerakoak dira, hau da, ez dira nahitaez eredu horiek erabili behar.
353
354
355
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia