Wiki source code of 036 Eredua

Version 12.1 by ZERGA BIDEA on 2021/09/29 09:17

Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Aurkibidea**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5 {{id name="CAUSA"/}}
6
7 = 1. ATALA. AURKEZTEKO ARRAZOIAK =
8
9
10 == {{id name="OBLIGACION"/}}1. __ZENTSU AITORPENA AURKEZTERA BEHARTUTA DAUDENAK__ ==
11
12
13 (% style="text-align:justify" %)
14 Zentsuko alta, aldaketa eta bajen berri ematera behartuta daude Gipuzkoan empresa jarduera edo jarduera profesiónalak egin edo egingo dituzten persona edo entitateak edo lurralde horretan atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako errentak ordaintzen dituzten persona edo entitateak, bai eta empresa jarduera edo profesional gisa jarduten ez diren persona juridikoak ere baldin eta haien batasun barruko ondasunen erosketak BEZari lotuta badaude.
15
16 (% style="text-align:justify" %)
17 Merkataritza entitateek IFZa eskatzearekin batera ez badute aurkezten eragiketak hasi aurreko aitorpena edo hasi izanaren aitorpena, gainera, aurkezteko arrazoi gisa aldaketa adierazi behar dute eta 5. atala bete.
18
19
20
21 == 2. __AURKEZPENAREN ZERGATIA. IFZ- AREN, IZENAREN EDO IZEN SOZIALAREN ALDAKETA__ ==
22
23
24 === 2.1 __AURKEZPENAREN ZERGATIA__ ===
25
26
27 ==== {{id name="CAUSA_ANTERIOR"/}}//2.1.1 __ERAGIKETAK HASI AURREKO AITORPENA__// ====
28
29
30 (% style="text-align:justify" %)
31 Aitorpen hau aurkeztu beharko dute enpresariek edo profesionalek, haien jardueraren xede diren ondasun salmentak edo zerbitzu prestazioak benetan maiztasunez hasi aurretik jasan dituzten kuoten itzulketa eskatzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitzen duen abenduaren 29ko, 102/1992 Foru Dekretuak, 111. artikuIuan jasotakoaren arabera.
32
33 (% style="text-align:justify" %)
34 "2. Atala: kokalekua", "3. Atala: datu zentsalak" eta "5. Atala: zerga egoera eta aitorpen-likidazioak" bete behar dira kasu guztietan.
35
36 (% style="text-align:justify" %)
37 __Aurkezteko epea__. Eragiketak egiten hasi aurreko aitorpen zentsalak aurkezten den data eta ondorengo hilabete barneko baliozko data izan dezake gehienez.
38
39
40 ==== {{id name="CAUSA_INICIO"/}}//2.1.2 __ERAGIKETAK HASI IZANAREN AITORPENA__// ====
41
42
43 (% style="text-align:justify" %)
44 Empresa jarduera edo jarduera profesional bat edo batzuk hasi behar dituzten enpresari edo profesionalek, baita enpresari edo profesional izan gabe, atxikipen edo konturako sarrerak egitera lotuak dauden errentak ordaindu edo zor dituzten persona juridikoek eta entitateek aurkeztu beharko dute aitorpen hau. Era berean, enpresari edo profesional gisa jardun gabe, edo atxikipenei lotutako errentarik ordaindu gabe, BEZari lotutako europar batasun barruan ondasun erosketak egiten dituzten persona juridikoak ere aurkeztu beharko dute aitorpen hau.
45
46 (% style="text-align:justify" %)
47 Kasu guztietan"2. Atala: kokalekua", "3. Atala: datu zentsalak" eta "5. Atala: zerga egoera eta aitorpen-likidazioak" bete beharko dira. Gainera, dagokion kasuan, "4. Atala: eskaera bereziak", "7. Atala: batasunaren barruko eragiketak", l.go Eranskina, kide eta partaideena, eta ll. Eranskina, ez egoiliarren eta BEZaren beste hainbat egoera eta aukerena bete beharko dira.
48
49 (% style="text-align:justify" %)
50 __Aurkezteko epea__. Jarduerak hasi, atxikitzeko obligazioa sortu edo batasun barruko eragiketak egin aurretik. Epe barruan aurkeztutako aitorpena bai PFEZ eta BEZeko, bai Sozietateen gaineko Zergako aukerak, altak eta uko egiteak aitortzeko balio du.
51
52
53 ==== {{id name="CAUSA_MODIFICACION"/}}//2.1.3 __ALDAKETA AITORPENA__// ====
54
55
56 (% style="text-align:justify" %)
57 ldentifikazio datuak edo zentsu aitorpenaren ataletan jasotako datuak aldatzen direnean aurkeztu behar da aitorpen hau. Atalean eskatutako datu guztiak bete behar dira. Aldaketak indarrean noiz sartuko diren adieraziko da.
58
59 (% style="text-align:justify" %)
60 Zerga betebeharren aldaketak "4. Atala: datu zentsalak"-ean jaso behar dira, aukera egin edo uko egiteko; "5. Atala: zerga egoera eta aitorpen-likidazioak" zerga betebeharrak adierazi behar dira.
61
62 __Aurkezteko epea__.
63
64 (% style="text-align:justify" %)
65 -Datuen aldaketa: oro har, hilabeteko epean, aldaketa eragin duten gertakariak izan diren egunetik aurrera.
66
67 (% style="text-align:justify" %)
68 -Betebeharren aldaketa: aldaketa horrek eragindako aldizkako lehen aitorpena edo aldaketa hori gertatu ez balitz aurkeztu behar litzatekeen aitorpena aurkezteko epearen azken egunera arte.
69
70 (% style="text-align:justify" %)
71 -Araudian jasotakoak.
72
73
74 ==== {{id name="CAUSA_CESE"/}}//2.1.4 __AMAIERA AITORPENA__// ====
75
76
77 (% style="text-align:justify" %)
78 Aitorpen hau aurkeztera behartuta daude empresa jarduera edo jarduera profesional guztiak amaitu dituztenek edo, enpreari edo profesionalak izan gabe, atxikipenari lotutako etekinak ordaintzeari utzi diotenek.
79
80 (% style="text-align:justify" %)
81 Atal hau betetzean, amaiera eguna eta arrazoia adierazi behar dira (jarduera amaitzea, desegitea, likidatzea). Likidaziorik egin ez duten persona juridikoak direnean (fusio, bereizketa osoa eta aktibo eta pasibo osoaren lagapena salbu), "5. Atala: Zerga egoera eta aitorpen-likidazioak", bete beharko dute, eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko betebeharra adierazi.
82
83 (% style="text-align:justify" %)
84 Amaieraren arrazoia fusioa, erabateko bereizketa edo aktibo eta pasiboaren lagapen osoa izan denean, entitateak eragiketaren azalpen laburra aurkeztu beharko du, bertan merkataritza eragiketaren izena eta deskripzioa agertuz, entitate eskuhartzaile guztiak identifikatzeaz gainera (lFZa eta izen deiturak edo sozietate izena).
85
86 (% style="text-align:justify" %)
87 Amaieraren arrazoia jarduera amaitzea eta zerga helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpora aldatzea ez denean (heriotza, desegitea, likidazioa, fusioa, erabateko bereizketa edo aktibo eta pasiboaren lagapen osoa), ondorengoen lll. Eranskina bete beharko dute, eta aurkezpena ezin izango da bide elektronikoz egin, heriotza kasutan izan ezik.
88
89 (% style="text-align:justify" %)
90 __Aurkezpen epea__. Hilabeteko epea, aipatutako amaieraren ondorengo egunetik aurrera. Dena dela, amaieraren aitorpena hilabeteko epean aurkeztu beharko da Merkataritza Erregistroan oharpenak deuseztatu ondoren, sozietate bat likidatzen denean, edo fusio, erabateko bereizketa edo aktibo eta pasiboaren lagapen osoa dela medio desagertzen denean.
91
92
93 ==== {{id name="SOLICITUD_NIF"/}}2.1.5 //__IFZ-AREN ETA/EDO IFZ-AREN TXARTELAREN ESKAERA__// ====
94
95
96 (% style="text-align:justify" %)
97 Sozietateek eta gainerako entitateek lFZa eta/edo lFZaren txartela eskatu beharko diote Gipuzkoako Foru Aldundiari:
98
99 (% style="text-align:justify" %)
100 -Gipuzkoan eratzen direnean edo Gipuzkoan zerga helbidea kokatzen dutenean,
101
102 (% style="text-align:justify" %)
103 -lurralde espainiarrean egoitzarik ez badute eta establezimendu iraunkorrik gabe bertan aritzen badira, euren ordezkariaren helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikoan dagoenean, edo
104
105 (% style="text-align:justify" %)
106 -lFZaren identifikazio txartelaren datuak aldatu eta beste txartel bat eskatu behar dutenean.
107
108 (% style="text-align:justify" %)
109 Kokalekuari buruzko atala eta lFZaren eskaerari buruzkoa bete behar dira. Errenten esleipen erregimeneko entitateak izanez gero, partaideei buruzko l. Eranskina ere bete beharko da.
110
111 (% style="text-align:justify" %)
112 Pertsona juridikoak direnean, zerga egoerari buruzko atala eta aitorpen-likidazioei buruzkoa ere beteko dira. Baldin eta Sozietateen gaineko Zergari lotuta badaude eraketa dela eta IFZa eskatzen dutenean, l. Eranskina beteko dute, eta eranskin horretan bazkide, kide edo partaide sortzaileei edo eraketa sustatzen dutenei buruzko informazioa adierazi behar dute, partaidetza portzentaia jarrita.
113
114 (% style="text-align:justify" %)
115 Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateak direnean, ll. Eranskina bete behar dute.
116
117 (% style="text-align:justify" %)
118 __Aurkezteko epea__. Sozietateek eta gainerako entitateek hogeita hamar eguneko epean aurkeztu behar dute eredua, lurralde espainiarrean eratu edo kokatu ondorengo egunetik aurrera edo lFZaren txartel berria eskatzeko aldaketak edo zirkunstantziak gertatzen direnetik aurrera.
119
120
121
122 __{{id name="SOLICITUD_NIF_DOCUMENTACION"/}}IFZ-AREN ESKAERA. DOKUMENTAZIOA__
123
124 (% style="text-align:justify" %)
125 **__Zenbaki eskaera__**. Dokumentazio hau aurkeztu behar da: entitatearen eraketa agiria (eskriturak, aktak, kontratuak eta abar), aitorpenaren sinatzailearen nortasun agiriaren kopia (enpresaren administratzaile edo ahalordedun batena), ahalordeei buruzko agiriaren kopia, erregistroetako inskripzioaren kopia.
126
127 (% style="text-align:justify" %)
128 **__Txartelaren eskaera galera dela eta__**. Aitorpenaren sinatzailearen nortasun agiriaren kopia aurkeztu behar da, bai eta haren ahalordeen kopia ere.
129
130 (% style="text-align:justify" %)
131 **__Txartelaren eskaera, izaera iuridikoa edo izendapena aldatzeagatik__**. Ondoko hauek aurkeztu behar dira: aldaketa hori benetan gauzatzen duen agiriaren kopia, aitorpenaren sinatzailearen nortasun agiriaren kopia eta haren ahalordeen kopia, eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren jatorrizko agiri zaharra eman behar da.
132
133 (% style="text-align:justify" %)
134 **lFZa, deiturak eta izena edo sozietate izena aldatzeari** buruzko laukietan zehaztu behar dira aurreko datuetatik zein aldatu nahi den eta zergatik, eta datu berriak lehen orriko 1 eta 2 laukietan jarri behar dira.
135
136 (% style="text-align:justify" %)
137 **__Behin betiko txartelaren eskaera__**. Ondoko hauek aurkeztu behar dira: aitorpenaren sinatzailearen nortasun agiriaren kopia eta Merkataritza Erregistroko zigilua jasotzen duen eskriturako orriaren kopia edo erregistroko inskripzioaren justifikazioa.
138
139 (% style="text-align:justify" %)
140 **__Amaieragatik deuseztatzeko eskaera__**. Entitatea likidatu edo desegiteko erabili den agiria aurkeztu behar da, dagokion erregistroan inskribatua. l. eranskina bete behar da, errenten esleipeneko entitateak badira. Aitorpenaren sinatzailearen nortasun agiriaren kopia aurkeztu behar da, bai eta haren ahalordeen kopia ere, eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren jatorrizko txartel zaharra aurkeztuko da.
141
142
143 === {{id name="MODIFICACION_NIF"/}}2.2 __IFZ-AN, IZENEAN EDO IZEN SOZIALAN ALDAKETAK__ ===
144
145
146 (% style="text-align:justify" %)
147 Aldaketaren zergatia, 212 laukia, 10, 20 edo 30 izan daitezke. Aldaketaren arrazoia izena edo arrazoi soziala ezin da momentuan erabiltzen ari den berdina izan. Aldaketa horien kasuan eta entitateen forma juridikoaren kasuan, aldez aurretik zeuden aldatu nahi diren datuak zehaztu beharko dira, baita aldaketaren zergatia. Aitorpenarekin batera aldaketa baieztatzen duten dokumentuak aurkeztuko dira. Lauki hauek identifikazio datuetan erroreak komunikatzeko ere erabiliko dira.
148
149 {{id name="LOCALIZACION"/}}
150
151 = 2. ATALA. KOKALEKUA =
152
153
154 **{{id name="DOMFISCAL"/}}Zerga helbidea:**
155
156 (% style="text-align:justify;margin-left:50px" %)
157 A) Pertsona fisikoak direnean, zerga helbidea ohiko egoitzarena izango da gehienetan. Ekonomia Itunak jasotakoaren arabera, pertsona fisikoek ohiko egoitza Gipuzkoan dutela ulertu behar da baldin eta zergaldiko egun gehienetan lurralde horretan ematen badute (ikus Ekonomia Itunari buruzko 12/2002 Legeak 43. artikuluan jasotakoa).
158
159 (% style="text-align:justify;margin-left:50px" %)
160 B) Pertsona juridikoak direnean, zerga helbidea sozietatearen helbidea izango da gehienetan, betiere kudeaketa administratiboa eta negozioen zuzendaritza azken horretan zentralizatuta badaude. Establezimendu iraunkorrak direnean, beren negozioen kudeaketa administratiboaren eta zuzendaritzaren benetako egonlekua izango da haien zerga helbidea.
161
162 (% style="text-align:justify;margin-left:50px" %)
163 C) Establezimendu iraunkorrik gabeko subjektu pasibo ez-egoiliarren zerga helbidea Espainian izendatutako ordezkariaren zerga helbidearena izango da gehienetan.
164
165 (% style="text-align:justify" %)
166 **{{id name="DOMSOCIAL"/}}Sozietate helbidea:** bakarrik pertsona juridikoek eta errenten esleipen erregimenean ari diren entitateek bete behar dute atal hau. Sozietate helbide gisa agertzen da merkataritzako sozietateen estatutuetan.
167
168 (% style="text-align:justify" %)
169 **{{id name="DOMACTIVIDAD"/}}Jardueraren helbidea:** jarduera egiten den tokia izango da, bai pertsona fisikoentzat, bai juridikoentzat. Derrigorrezkoa da 2. atala dagonean, aurkezpenaren zergatia “eragiketak hasi aurreko aitorpena” denean izan ezik.
170
171 {{id name="OTROS_CENSALES"/}}
172
173 = 3. ATALA. BESTE DATU ZENTSALAK =
174
175 (% style="text-align:justify" %)
176 {{id name="CENSALES_RESIDENTE_THG"/}}
177 **Gipuzkoan al duzu egoitza?:** “Bai” erantzun behar diozu galderari, baldin eta zerga helbidea Gipuzkoan baduzu. Beste kasutan “Ez” erantzun behar da.
178
179 (% style="text-align:justify" %)
180 **Eragiketak hasi aurreko aitorpenerako proposatutako kenkariaren behin-behineko portzentaia:** eragiketak hasi aurreko aitorpena denean, BEZaren ondorioetarako proposatutako behin-behineko portzentaia jarri behar duzu, betiere %100aren ezberdina bada.
181
182 (% style="text-align:justify" %)
183 {{id name="CENSALES_ACTIVIDAD"/}}
184 **Jarduera ekonomiko nagusia:** epigraferik ez dagoenean, lauki hau beteta egon behar da, hasi aurreko aitorpena denean izan ezik, non edozein balio jar daiteke.
185
186 (% style="text-align:justify" %)
187 **Jardueraren ohiko eta benetako hasiera data:** jardueraren ohiko hasiera zein egunetan gertatu den adierazi behar da, eragiketak hasi izanaren aitorpena aurkeztean.
188
189 (% style="text-align:justify" %)
190 {{id name="CENSALES_ACTIVIDAD_CHK"/}}
191 **Ba al duzu Telefono mugikorren, bideo-joko kontsolen, ordenagailu eramangarrien eta tableta digitalen birsaltzaile izaera, BEZaren araudiko 84.Bat 2. artikuluaren arabera?: **“Bai”erantzun beharko duzu egoera horretan bazaude eta “Ez” egoera horretan egoteaeri uzten diozunean.
192
193 (% style="text-align:justify" %)
194 **Sozietate lozorrotuaren izaera:** sozietate lozorrotutzat hartzen dira partaidetzak, akzioak eta fondo propioen gainerako tituluak hirugarren batzuei gerora eskualdatzeko asmoz eratzen diren eta eskualdaketa gauzatu egin bitartean inolako jarduera ekonomikorik egin gabe egoten diren sozietateak.
195
196 (% style="text-align:justify" %)
197 {{id name="CENSALES_FORMJURIDICA"/}}
198 **Izaera juridikoa: **ezin da hutsik geratu aitortzailea persona juridikoa bada eta IFZaren letra hauetako bat bada: A, B, C, D, F, G, N, P, Q, R, S, U, V edo W.
199
200 (% style="text-align:justify" %)
201 3. Atala egonik, lauki hau bete behar da, IFZaren letra hauetako bat bada: A, B, C, D, F, G, N, P, Q, R, S, U, V edo W.
202
203 (% style="text-align:justify" %)
204 Izaera juridikoen kodea hutsik ez badago, IFZaren hasierako letrarekin bat egon behar da eta, hutsik badago, aldiz, IFZa letra hauetako batekin hasi behar da: H, J edo E.
205
206 {{id name="SOLICITUDES"/}}
207
208 = 4. ATALA. ESKAERA BEREZIAK =
209
210
211 (% style="text-align:justify" %)
212 “X” jarri behar da bidezko laukietan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren eskaera bereziak egiteko.
213
214
215 __ESKAERA BEREZIAK__
216
217 (% style="text-align:justify" %)
218 **Ondoren zerrendatuko diren a), b), c), d), f), g) eta h) erregimenen eta metodoen aldeko aukerak eta uko egiteak jardueraren hasieraren aitorpenean adierazi ahal izango dira.**
219 {{id name="SOLICITUDES_IRPF"/}}
220 **PFEZaren zenbatespen metodoa:**
221
222 (% style="text-align:justify" %)
223 a) __Zuzeneko zenbatespen erraztua__: metodo honen aldeko aukera, ondorioak izan behar dituen urteko martxoaren 1a baino lehenago egin behar da. Ezingo da modalitate hau hautatu baldin eta jardueraren batean zuzeneko zenbatespen arruntaren metodoko arauak aplikatzen badira edo aurreko urtean jarduera guztien eragiketa bolumena **600.000 euro** baino handiagoa bada.
224
225 (% style="text-align:justify" %)
226 Atal honetan inolako aukerarik adierazten ez bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zuzeneko zenbatespenaren erregimen arrunteko araudi ezango da aplikagarria.
227 {{id name="SOLICITUDES_IVA"/}}
228 **BEZaren erregimen bereziak eta aukerak:**
229
230 (% style="text-align:justify" %)
231 b) __GFAko Egoitza Elektroniko bitartez BEZeko Erregistro Liburuak eramateko aukera, uko egitea edo baztertzea komunikatzea__: aukera edo uko egitea ondorioak izan behar dituen urte naturalaren aurreko urteko **azaroan** aurkeztu behar dira.
232
233 (% style="text-align:justify" %)
234 c) __Faktura egiteko obligazioa hartzaileek edo hirugarrengoek beteko dutenaren komunikazioa__: aukera edo uko egitea, ondorioak izan behar dituen urte naturalaren aurreko urteko **azaroan** aurkeztu behar dira.
235
236 (% style="text-align:justify" %)
237 d) __Kutxa irizpidearen araubide bereziaren aukera__: kutxa irizpidearen araubide bereziaren aukera eta uko egitea, ondorioak izango dituen urte naturalaren aurreko urteko **abenduan** egin behar da. Araubide berezi honen aukera subjetu pasiboak araubide berezi honetatik baztertuak ez dauden eragiketa guztie adierazia izan behar da. Erregimen berezi honen aplikazioari uko egiteak hiru urteko epeko eragina dauka gutxienez.
238
239 (% style="text-align:justify" %)
240 e) __Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezia__: erregimen honen aplikazioari uko egiteak BEZaren erregimen arrunta hiru urtetan gutxienez aplikatzera eramaten du. Erregimen honetatik kanpo geratuko dira BEZaren Erreglamentuko 43. artikuluan jasotzen diren erosketak eta/edo diru sarreren kopuruak gainditzen dituztenek.
241
242 (% style="text-align:justify" %)
243 f) __BEZaren erregimen berezi erraztua__: erregimen honi uko egiteak hiru urteko ondorioa izango du gutxienez, eta denbora horretan Zergaren erregimen arruntaren arauak aplikatu beharko dira. Erregimen berezi honen aplikaziotik kanpo geratuko da, BEZaren Erreglamentuko 36. artikuluko erosketa eta/edo diru sarreren kopuruak gainditzen badira.
244
245 (% style="text-align:justify" %)
246 g)__ Hileko itzulketa erregistroan **alta** edo **baja** ematea__: hileko itzulketen erregistroan alta edo baja ematea, oro har, erregistroan sartzea nahi den urtearen aurreko **azaroan** eskatuko da. Inskripzioa erregistroan ondorioak izango dituen urtarrileko batetik aurrera egingo da. Dena den, erregistroan inskribatzea eskatu dezakete, aldizkako aitorpen-likidazioak aurkezteko epearen barruan, lehen aipatutako epean erregistroan inskribatzeko eskatu ez dutenek eta jarduerak egitera zuzentzeko asmoz ondasun edo zerbitzuak erosi dituzten enpresari edo profesionalek. Bi kasuotan, aitorpen-likidazio horien likidazio aldia amaitu eta ondorengo egunetik aurrera izango du ondorioa erregistroko inskripzioak. BEZaren Erreglamentuko 30.3 d) artikuluak jasotzen duen baldintza betetzen ez denean erregistroan baja eskatzea derrigorrezkoa da. Eskaera baldintzak betetzen ez diren hileko aitorpen-likidazioa aurkezteko epearen barruan egingo da, eta ondorioak hil horren hasieratik izango ditu. Ezingo da inskripziorik eskatu baja aurkeztu den urte natural berean.
247
248 (% style="text-align:justify" %)
249 h) __Ondasun erabilien, artegaien eta abarren erregimen bereziaren aldeko aukera: mozkin marjina batera zehaztea__: aukera hau ondorioa izango duen urte naturala hasi aurreko **abenduan** egin behar da. Aukera horri epe berean uko egiten bazaio, aukeraren epea luzatu egingo da ondorengo urteetarako eta, gutxienez, ondorengo urte naturala amaitu arte.
250
251 (% style="text-align:justify" %)
252 i) __Alta edo baja Batasun barruko operadoreen erregistroan__.
253
254 (% style="text-align:justify" %)
255 **Alta: **zerga horri lotutako ondasunen batasun barruko salmentak edo erosketak hasi aurretik aurkeztu behar da.
256
257 (% style="text-align:justify" %)
258 **Baja: **BEZari lotutako jarduerak amaitu ahala aurkeztuko da, baina horrek berarekin ez du ekarriko baja ematea zergapekoen erroldan, eta aurreko 12 hilabeteetan ondasunen batasun barruko erosketa edo salmentarik egin ez dutenean.
259
260 (% style="text-align:justify" %)
261 **¿Errentak esleitzen dituen entitate bateko bazkide, komunero edo partaide al zara?:** errentak esleitzen dituen entitate bateko kidea zaren edo ez adierazi behar duzu (ondasun komunitateak, banatu gabeko herentziak edo sozietate zibilak). Baiezko erantzuna bada, entitatearen izena eta IFZa jarri behar dituzu. Entitatearen IFZa E, H edo J letraz hasi behar da.
262
263 {{id name="SITUACION"/}}
264
265 = 5. ATALA. ZERGA EGOERA ETA AITORPEN-LIKIDAZIOAK =
266
267
268 (% style="text-align:justify" %)
269 Atal honetan zerga egoera adierazi behar duzu zure jarduera guztien arabera, eskaera bereziei buruzko atalean egindako aukerak kontua hartuta.
270 {{id name="SITUACION_SOCIEDAD"/}}
271 **Empresa handiaren izaera al duzu? **Eragiketa bolumena 6.010.121,04 €tik gorakoa denean.
272
273 (% style="text-align:justify" %)
274 Laburbilduta aipatu daitezke zergadunen zergen ordainarazpenerako Administrazio eskuduna zehazteko arauak:
275
276 (% style="text-align:justify" %)
277 {{id name="SITUACION_IVA"/}}
278 __Sozietateen gaineko Zerga eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga__
279
280 (% style="text-align:justify" %)
281 A) Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio bakarrik Sozietateen gaineko Zerga eta BEZaren ordainarazpena, kasu hauetan:
282
283 (% style="text-align:justify" %)
284 a) Zerga helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikoan dutenean eta aurreko ekitaldiko eragiketa-bolumen osoa 10 milio eurotik gorakoa izan ez denean.
285
286 (% style="text-align:justify" %)
287 b) Bakarrik GIpuzkoa jarduten direnean eta aurreko ekitaldiko eragiketa bolumen osoa 10 milioi eurotik gorakoa izan ez denean, zerga helbidea edonon edukita ere.
288
289 (% style="text-align:justify" %)
290 B) Gipuzkoan eta beste edozein lurraldetan (amankomuna nahiz foru lurraldea) jarduten diren eta aurreko ekitaldiko eragiketa bolumen osoa 10 milioi eurotik gorakoa izan duten zergadunek, batera ordainduko dituzte zergak Administrazio bakoitzean, zerga helbidea edonon edukita ere. Ekitaldiaren barruan lurralde bakoitzean egindako eragiketa bolumenaren hein berean ordainduko dituzte zergak (eragiketak non egin diren zehazteko, ikus Ekonomia Ituneko 16. eta 28. artikuluak).
291
292 {{id name="SITUACION_IRPF"/}}
293 __Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga__
294
295 (% style="text-align:justify" %)
296 A) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainarazpeko du baldin eta zergadunak Gipuzkoan badu ohiko egoitza.
297
298 (% style="text-align:justify" %)
299 B) Familia-unitate bereko zergadunek ohiko bizilekua toki desberdinetan baldin badaukate eta zergak batera aitortzea erabakitzen badute, araudiari jarraituz kalkulatutako oinarri likidagarririk handiena duen kideak ohiko bizilekua duen lurraldeko Administrazioak izango du eskumena.
300
301 (% style="text-align:justify" %)
302 **Sartuta al zaude baliokidetasun errekarguaren erregimen berezian? **Baldin eta badira ondasun higigarrien edo ibiltzeko gai diren ondasunen salmentak haien kasa nahiz hirugarrenen bitartez sarritan egiten dituzten persona fisikoak edo errenten esleipen erregimeneko entitateak, ondasun horiek fabrikazio, lanketa edo eskulanketa prozesuen menpe jarri izan gabe, eta ondasun salmenta horiengatik Gizarte Segurantzari, bere entitate kudeatzaile edo laguntzaileei edo enpresari edo profesional ez direnei aurreko urtean ordaindutako kontraprestazioen baturak gainditzen badu egindako ondasun horien salmenta guztien %80.
303
304 {{id name="CESE"/}}
305
306 = 6. ATALA. AMAIERA =
307
308
309 (% style="text-align:justify" %)
310 Gipuzkoan egindako jarduera **guztiak** zein egunetan amaitu diren adierazi behar da, bai eta amaieraren arrazoia azaldu ere.
311
312 (% style="text-align:justify" %)
313 Amaieraren arrazoia fusioa, erabateko bereizketa edo aktibo eta pasiboaren lagapen osoa izan denean, entitateak eragiketaren azalpen laburra aurkeztu beharko du, eta bertan merkataritza eragiketaren izena eta deskribapena agertu, entitate eskuhartzaile guztiak identifikatzeaz gainera (IFKa, eta izen-deiturak edo sozietate izena).
314
315 (% style="text-align:justify" %)
316 Baldin eta jardueraren amaiera sozietatea desegin edo likidatzearen ondorioz eman bada, erabakiaren data eta erregistroko inskripzio data jarri beharko dira.
317
318 (% style="text-align:justify" %)
319 Amaieraren arrazoia jarduera amaitzea eta zerga helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpora aldatzea ez denean (heriotza, desegitea, likidazioa, fusioa, erabateko bereizketa edo aktibo eta pasiboaren lagapen osoa), ondorengoen III. eranskina bete beharko da.
320
321 {{id name="OP_INTRACOMUNITARIAS"/}}
322
323 = 7. ATALA. BATASUN BARRUKO ERAGIKETAK =
324
325
326 {{id name="INTRACOMUNITARIOS_VENTAS"/}}
327
328 == __Urrutiko salmentak__ ==
329
330
331 (% style="text-align:justify" %)
332 Ondasun salmentei **helmugako herrian finkaturiko zergak** aplikatuko zaizkie baldin eta ondasun horiek EBko beste estatu batetik igorri edo garraiatu badira eta herri horretan badute helmuga, beti ere baldintza hauek betetzen direnean:
333
334 (% style="text-align:justify" %)
335 ~1. Ondasunak saltzailearen bitartez edo bere kontura igortzea edo garraiatzea.
336
337 (% style="text-align:justify" %)
338 2. Salmenta horien hartzaileak zergari lotu gabeko ondasunen batasun barruko erosketak egiten dituzten pertsonak izatea (nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezian dauden zergadunak, subjektu pasibo salbuetsiak eta enpresari edo profesional moduan jarduten ez diren pertsona juridikoak) edo, bestela, subjektu pasiboa ez den beste edozein pertsona izatea.
339
340 (% style="text-align:justify" %)
341 3. Saltzen diren ondasunak jarraian adieraziko direnak ez izatea:
342
343 (% style="text-align:justify" %)
344 a) Garraiobide berriak, BEZaren 102/1992 Foru Dekretuko 13. artikuluaren 2 zenbakian definituak.
345
346 (% style="text-align:justify" %)
347 b) Instalatu edo muntatzeko ondasunak, BEZaren 102/1992 Foru Dekretuko 68.bi artikuluan aipatuak.
348
349 (% style="text-align:justify" %)
350 c) Sorburuko estatuan ondasun erabilien, arte-lanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen berezian tributatu duten salmentei dagozkien ondasunak.
351
352 (% style="text-align:justify" %)
353 4. Enpresariak edo profesionalak, aurreko zenbakietako baldintzak beteta, beste estatu kide batetik zergaren aplikazio lurraldera egindako salmenten zenbateko osoa, zerga kenduta**, 10.000 eurotik** gorakoa izatea aurreko urte naturalaren barruan.
354
355 (% style="text-align:justify" %)
356 Atal honetan jasotakoa, nolanahi ere, urtearen barruan egindako salmentei aplikatuko zaie aurreko paragrafoan adierazitako kopurua behin gainditu ondoren.
357
358 (% style="text-align:justify" %)
359 Goian adierazitako baldintzetan burutzen diren emateak ere helburuko lurraldean egindakotzat hartuko dira, aipatutako gehieneko zenbatekoa gainditzen ez badute ere, beti ere enpresariek tributu ordainketa; lekutzat luzapen edo garraioaren abiapuntuko elkartekidea hautatu dutenean. Gutxienez **bi urte naturalerako** egingo da aukera, eta ondorioa izan behar duen urte naturalaren aurreko **abenduan** aurkeztu behar da. Behin bi urte naturalak igarota, subjektu pasiboak **berritu beharko du aukera. Hori egin ezean, atzera egiten duela ulertuko da zuzenean**.
360
361 (% style="text-align:justify" %)
362 Beti ulertuko da zerga bereziei lotuta dauden eta aurreko atalaren 1. eta 2. zenbakietan azaldutako baldintzetan egiten diren ondasun entregak zergaren aplikazio lurraldean egin direla, igorpenaren edo garraioaren iriste tokia lurralde horretan dagoenean.
363
364 (% style="text-align:justify" %)
365 Aurreko paragrafoan aipatutako ondasun entregen zenbatekoa ez da kontuan hartuko aurreko hiru eta lau ataletan jasotako mugak zehazteko.
366
367 (% style="text-align:justify" %)
368 == ==
369
370 (% style="text-align:justify" %)
371 == __Telekomunikazio, irrati, telebista eta bide elektronikoz emandako zerbitzuak__ ==
372
373
374 (% style="text-align:justify" %)
375 Zergaren aplikazio lurraldean bakarrik finkatuta dauden subjektu pasiboek, baldin eta beharkizun hauek betetzen badituzte:
376
377 (% style="text-align:justify" %)
378 1.- Zerbitzuak enpresaburu edo profesional ez diren eta beste estatu kide batean bizilekua edo ohiko helbidea duten hartzaileei ematea bide elektronikoz edo telekomunikazio, irrati eta telebista zerbitzuen bidez.
379
380 (% style="text-align:justify" %)
381 2. Zenbateko osoa -zerbitzu prestazio horien zerga kenduta- handiagoa ez izatea aurreko urte naturalean **10.000 euro** edo orri moneta nazionalean dagokion kopuru baliokidea baino.
382
383 (% style="text-align:justify" %)
384 Atal hau bete beharko dute, aipatutako zerbitzuak helmugan tributatzeko aukera erabili ahal izateko, haien zenbatekoa edozein izanik ere (BEZaren Legearen 70.Bat.8 artikulua). Aukera hori gutxienez bi urte naturalerako egin beharko da. Aukeraren hasiera data adierazi beharko da.
385
386 (% style="text-align:justify" %)
387 Atal hau bete beharko dute, behean aipatzen diren kasuetan, beste estatu kide batean bakarrik finkatuta dauden eta bide elektronikoz edo telekomunikazio, irrati eta telebista zerbitzuen bidez enpresaburu edo profesional ez diren eta beste estatu kide batean bizilekua edo ohiko helbidea duten hartzaileei zerbitzuak ematen dizkieten subjektu pasiboek:
388
389 (% style="text-align:justify" %)
390 ~1. Aurreko urtean **10.000 euro** baino handiagoa izan denean enpresaburu edo profesional ez diren eta Batasunaren lurraldean -salbu establezimenduko estatu kidean- bizilekua edo ohiko helbidea duten hartzaileei emandako zerbitzu horien zenbatekoa.
391
392 (% style="text-align:justify" %)
393 2. Uneko urtean **10.000 euro** baino handiagoa izan denean enpresaburu edo profesional ez diren eta Batasunaren lurraldean -salbu establezimenduko estatu kidean- bizilekua edo ohiko helbidea duten hartzaileei emandako zerbilzu horien zenbatekoa.
394
395 (% style="text-align:justify" %)
396 3. Establezimenduko estatu kidean aipatutako zerbitzuak helmugan tributatzearen aldeko aukera egin dutenean, haien zenbatekoa edozein izanik ere.
397
398 {{id name="INTRACOMUNITARIOS_PASIVOS"/}}
399
400 (% style="text-align:justify" %)
401 == __Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezian dauden subjektu pasiboak, salbuetsitako subjektu pasiboak eta enpresari edo profesional moduan jarduten ez diren persona juridikoak__ ==
402
403
404 (% style="text-align:justify" %)
405 **A)** Batasunaren barruko ondasun erosketak ez dira zergari loturik egongo, horiek egiten dituenak ondoko hauek direnean: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezian dauden zergadunak, jarduera garatzeko erabilitako ondasunei dagokienez, zergan kenkari osoa edo partzialerako eskubiderik sortzen ez duten eragiketak bakarrik egiten dituzten subjektu pasiboak eta enpresari edo profesional moduan jarduten ez diren persona juridikoak.
406
407 (% style="text-align:justify" %)
408 **B)** Aipatutako pertsonek egiten dituzten batasun barruko ondasun erosketak ez zergapetzeko, ezinbesteko baldintza izango da horien zenbateko osoa **10.000 eurotik** beherakoa izatea aurreko urte naturalean. Beraz, urte naturalaren barruan zergari lotu gabe egongo dira aipatutako zenbatekoraino iristen diren arte.
409
410 (% style="text-align:justify" %)
411 **C)** Garraiobide berrien eta zerga bereziei lotutako ondasunen erosketei ez zaie aplikatuko atal honetan xedatutakoa.
412
413 (% style="text-align:justify" %)
414 **D)** Dena den, lehenago deskribatutako eragiketak, nahiz eta muga ez gainditu, zergari lotuta geratuko dira horiek egiten dituzten pertsonek hari lotuta geratzea aukeratzen dutenean. Edozein momentutan egin ahal izango da **aukera**, eta gutxienez indarrean dagoen urtea amaitzeko falta den urtea eta ondorengo **bi urteak** hartuko ditu, eta hurrengo urteetan izango ditu ondorioak **harik eta atzera egin arte**.
415
416 (% style="text-align:justify" %)
417 Aukera egina dela ulertuko da, aitorpen zentsala ez aurkeztu arren, aitorpen-likidazioaren zergaldian egindako ondasunen batasun barruko erosketei dagokion aitorpen-likidazioa aurkezten den momentutik.
418
419 {{id name="ANEXOI"/}}
420
421 (% style="text-align:justify" %)
422 = I. ERANSKINA. SOZIETATEEN GAINEKO ZERGARI LOTU GABEKO ENTITATEETAKO KIDE EDO PARTAIDEEN ZERRENDA =
423
424
425 (% style="text-align:justify" %)
426 Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35. artikuluan aipatutako sozietate zibilei (nortasun juridikoa izan edo ez), banatu gabeko herentziei, ondasun komunitateei eta gainerako entitateei dagozkien errentak, hurrenez hurren, bazkideei, oinordekoei, komuneroei edo partaideei esleituko zaizkie, kasu bakoitzean aplikagarriak diren arauei eta akordioei jarraiki. Zerga Administrazioak akordio horien berri modu sinesgarrian izan ez badu zati berdinetan esleituko dira.
427
428 (% style="text-align:justify" %)
429 Ente horiek eragiketa sozietarioengatik aurkeztu beharreko aitorpenez gain, eranskin hau erabiliko dute errentak esleitzen dituzten entitateen osaera eta kideen arteko esleipen portzentajeak jakinarazteko. Azkenik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren metodoak eta BEZaren zenbait erregimen berezi aukeratu nahiz horiei uko egiten zaiela jakinarazteko ere erabiliko da eranskina.
430
431 (% style="text-align:justify" %)
432 Nortasun juridikoa duten entitateak eratzen badira, I. eranskinean adieraziko dira bazkide, kide edo partaide sortzaile nahiz sustatzaile bakoitzaren deiturak eta izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta zerga helbidea, partaidetza kuota jarrita.
433
434 (% style="text-align:justify" %)
435 Oharra: zentsu aitorpen bana aurkeztu behar dute errenta esleipeneko erregimenean dauden entitateetako komunero edo kideek, baldin eta behartuta badaude konturako sarrerak egitera. Aitorpen horretan adierazi behar dira zein entitatetakoa den, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen metodoen aukerak eta ukoak egiteko erabili ahal izango da. Azken kasu horretan, beharrezkoa da entitateko kide guztien adostasuna.
436
437 {{id name="ANEXOII"/}}
438
439 (% style="text-align:justify" %)
440 = II. ERANSKINA. LURRALDE ESPAINIARREAN EGOILIARRAK EZ DIREN SUBJEKTU PASIBOAK ETA BEZ-AREN BESTE HAINBAT EGOERA ETA AUKERA =
441
442
443 {{id name="ANEXOII_PASIVOS"/}}
444 **__Subjektu pasibo ez-egoiliarrak__**
445
446 (% style="text-align:justify" %)
447 Pertsona edo entitate ez-egoiliarren kasuan, ondoko hauek eman beharko dute izena zentsuan:
448
449 (% style="text-align:justify" %)
450 a) Pertsona edo entitate ez egoiliarrak, lurralde espainiarrean establezimendu iraunkorraren bidez jarduten denean edo, bestela, atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako errentak ordaintzera mugatzen denean.
451
452 (% style="text-align:justify" %)
453 b) Lurralde espainiarrean egoitzarik ez duen pertsona edo entitate berberaren establezimendu iraunkor guztiek, baldin eta horietan abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak 17. artikuluan jasotzen dituen zirkunstantziak gertatzen badira. Horrelakoetan, hasieraren aitorpen zentsalean establezimendu iraunkorrari emandako izena adierazi behar da. Desberdina izango da aitorpenean aipatzen den entitatearen izenaren aldean.
454
455
456 **__Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga__**
457
458 (% style="text-align:justify" %)
459 Lurralde espainiarrean establezimendu iraunkorraren bidez aritzen diren subjektu pasibo ez-egoiliarrek abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak establezimendu iraunkorretarako jasotzen duen erregimen orokorra aukeratu nahi badute Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga ordaintzeko, eragiketak hasi izanaren aitorpen zentsalean adierazi beharko dute. Aukera hori egin ahal izateko, dena den, ezinbestekoa izango da subjektu pasibo horiek honako jarduerak egitea: sei hilabetetik gorako iraupena duten eraikuntza, instalazio edo muntaia lanak, denboraldiko edo urtaro jakineko jarduera edo ustiapen ekonomikoak, edo natur baliabideen miaketa jarduerak.
460
461 {{id name="ANEXOII_OTRASOPCIONES"/}}
462
463 (% style="text-align:justify" %)
464 **__Balio Erantsiaren gaineko Zergaren beste hainbat aukera eta egoera tributario__**
465
466 (% style="text-align:justify" %)
467 **Hainbanaketa bereziaren erregela aplikatzeko aukera egitea edo aukera horretan atzera egitea**. Hainbanaketa bereziaren erregela aplikatzeko aukera ondorioak sortu behar dituen urtea iritsi aurreko **abenduan** egingo da; hala ere, jarduerak hasten direnean edo sektore desberdindua eratzen duen jarduera bati ekiten zaionean, erregela aplikatzeko aukera jarduera horietan ondasun salmentak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi diren zergaldiko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea amaitu arte egin ahal izango da. Aukera horretan atzera egin nahi bada, atzera egite horrek ondorioak sortu behar dituen urtea iritsi aurreko **abenduan** adieraziko da beti.
468
469 (% style="text-align:justify" %)
470 **Hainbanaketa orokorraren behin behineko portzentaia aldatzea**. Aurreko urterako finkatu den hainbanaketaren behin betiko portzentaia aldatzea eta, bere ordez, behin-behineko portzentaia bat aplikatzea eskatu ahal izango da aldaketa garrantzitsu bat ekar diezaioketen zirkunstantziak gertatzen direnean. Eskaera hori portzentaiak ondorioak sortu behar dituen urteko **urtarrilean** aurkeztuko da edo, bestela, aurreko urtean behin betikotzat jo den portzentaia aldatzeko zirkunstantziak gertatu ondorengo hilabetea amaitu arte.
471
472 (% style="text-align:justify" %)
473 **Inbertsio urrearen erregimena**. Zentsuan jakinaraziko da erregimen honetan sartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla.
474
475 {{id name="ANEXOIII"/}}
476
477 = III. ERANSKINA. ONDORENGOEN ZERRENDA =
478
479
480 (% style="text-align:justify" %)
481 Atal honetan, beren ondorengoei buruzko informazioa bete beharko dute heriotzarengatik (pertsona fisikoak) eta iraungita egoteagatik (pertsona juridikoak) enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan jardueraren AMAIERA komunikatzen duten pertsona fisikoek edo entitateek, alegia, “Amaieraren arrazoia” hauetako bat denean: desegitea, likidazioa, xurgapen bidez fusioa, enpresa berriaren sorrerarengatik egitea, bereizketa, aktibo eta pasiboaren lagapen osoa edo heriotza.
482
483 (% style="text-align:justify" %)
484 Kasu horietan, atal honetan komunikatu beharko dira, ondorengo bakoitzaren nortasunaz gain (lFZa eta izen-deiturak edo sozietate izena), likidazioan egokitutako portzentaia eta kuota (eurotan) edo, erabateko bereizketa bada, jasotako ondare kuota.
485
486 (% style="text-align:justify" %)
487 Aipatutako arrazoietako batengatik iraungitako sozietateek zentsu aitorpenarekin batera aurkeztu beharko dituzte, eskritura publikoaz eta dena delako erregistro publikoko idazpenen deuseztapen efektiboaren ziurtagiriaz gain, bazkide likidatzaileen edo xurgapen, fusio edo erabateko bereizketako prozesutik ateratzen den entitatearen nortasunari, portzentaiei eta kuotei buruzko egiaztagiriak. Baldin eta hala agertzen badira eskritura publikoan edo iraungipenaren egiaztagirietan, ez da agiri gehiago aurkeztu beharrik izango.
488
489 (% style="text-align:justify" %)
490 Pertsona fisikoen heriotza gertatzen denean, enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan baja komunikatzeko zentsu ereduarekin batera aurkeztu beharko dira heriotza ziurtagiria, azken borondateen ziurtagiria eta testamentua edo oinordekoen aitorpenaren notario akta eta haien nortasun agiriak. Herentzia banatu gabe dagoenean, lFZaren identifikazio txartelaz eta haien ordezkariarenaz identifikatuko da.
491
492
493
494
495
496
497
498
499
500
501
502
503
504
505
506
507
508
509
510
511
512
513
514
515
516
517
518
519
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia