Wiki source code of Modelo 220 - Ejercicio 2022

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2021/05/17 07:03

Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Indice**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5 = SARRERA =
6
7
8 220 eredua, Sozietate taldeen erregimen berezian dauden Sozietate taldeei aplikagarri zaie, kooperatibak barne, Sozietate gaineko zergaren 2/2014 Foru Arauaren VI. Tituluko VI. kapituluan araututa dagoen erregimena.
9
10
11
12
13 = ENTITATE ORDEZKARIAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK =
14
15
16 Taldeko entitate ordezkariaren datuak beteko dira eta ordezkari hau izango da talde fiskalaren aitorpena aurkeztu beharko duena.
17
18 **Entitateak egindako jarduera nagusiaren azalpena**: zergaldian eragiketa bolumen gehien izan duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat.
19
20 Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean azaltzen dira.
21
22
23 **Taldearen langileria**: bost datu mota desberdin eskatzen dira:
24
25 * //Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua~:// ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
26 * //Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua~:// aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
27 * //Lan kontratu mugagabeko oraingo ekitaldiko batez besteko plantila//: lan kontratu mugagabea duten langile kopurua batu eta.baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
28 * //Lan kontratu mugagabeko aurreko ekitaldiko batez besteko plantila//: aurreko ekitaldian lan kontratu mugagabea zuten langile kopurua batu eta baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
29 * //Lan kontratu mugagabeko ekitaldiko gehienezko langileria//: ekitaldian zergaldiko egun guztietan gehienezko langileria, lan kontratu mugagabekoa.
30
31
32
33 = AITORPENAREN EZAUGARRIAK ETA TALDEAREN BESTE DATU BATZUK =
34
35
36 **Sozietate taldea: zenbakiaren eraketa**
37
38 Talde zenbakia 4 digitu eta letra baten bidez, edo 5 digituz eratzen da.
39
40 Lehenengo 2 edo 3 digituak Administrazioak jakinarazitako zenbakiari dagozkio.
41
42 Azken 2 digituak erregimenaren aplikazioko lehenengo ekitaldiari dagozkio.
43
44 Letra hautazkoa da: A=Araba, B=Bizkaia, G=Gipuzkoa eta N=Nafarroa
45
46
47 **Taldeko entitate nagusia: **Gako honetan X bat jarriko da, baldin eta taldeko entitate ordezkaria eta entitate nagusia berdinak badira.
48
49
50 **Taldeko menpeko entitatea: **Gako honetan X bat jarriko da, talde horizontala izanik, entitate ordezkaria eta entitate nagusia berdina ez denean. Kasu honetan, bete beharko dira talde fiskalaren barruan ez dagoen entitate nagusiaren datuak. Era berean, taldeko entitate ordezkaria eta aurreko ekitaldian bolumen handiena duen entitatea berdina ez denean, bolumen handiena duen entitatearen IFZ ipini beharko da.
51
52
53 **Kreditu entitateez osatutako taldea:** Espainiako Bankuaren kontabilitate arauen mende dauden entitateek jarriko dute gako honetan X bat.
54
55
56 **Kooperatibez osatutako taldea:** 2/1997 Foru Arauaren erregimenaren mende dauden kooperatiba taldeek jarriko dute gako honetan X bat.
57
58
59 **Sozietate taldea mikroenpresa bada (2/2014 F. Arauaren 13.1 artikuluaren arabera):** Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak mikroenpresatzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.
60
61 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak mikroenpresatzat hartuko dira:
62
63 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.
64
65 **~ Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
66
67 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
68 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
69 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
70 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
71
72 b) Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 2 milioi eurotik
73 gorakoa ez izatea
74
75 c) Batez besteko plantila 10 langile baino gutxiago izatea.
76
77 d) Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik
78 ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta
79 haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza
80 sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
81
82
83 **Sozietate taldeak enpresa txikiaren kontsiderazioa badauka (2/2014 F. Arauaren 13.2 artikuluaren arabera):** Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak enpresa txikitzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.
84
85 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:
86
87 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.
88
89 **~ Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
90
91 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
92 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
93 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
94 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
95
96 b) Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 10
97 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.
98
99 c) Batez besteko plantila 50 langile baino gutxiago izatea.
100
101 d) Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela
102 zeharka, %25 edo gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko funts edo sozietateak direnean
103 edo eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta
104 partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
105
106 **Sozietate taldeak enpresa ertainaren kontsiderazioa badauka (2/2014 F. Arauaren 13.2 artikuluaren arabera):** Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak enpresa ertaintzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.
107
108 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:
109
110 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.
111
112 **~ Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
113
114 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
115 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
116 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
117 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
118
119 b) Aktiboa ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa edo, bestela, eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, ez izatea 50 miloi eurotik gorakoa.
120
121 c) Batez besteko plantila 250 langile baino gutxiago izatea.
122
123 d) Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela
124 zeharka, %25 edo gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko funts edo sozietateak direnean
125 edo eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta
126 partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
127
128 **Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa): **gako honetan X bat jarriko da baldin eta taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean tributatzen badu Estatuan eta Euskal Herriko Foru Aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan.
129
130 **Aitorpen osagarria:** Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean.
131
132
133 **Sozietateen zerrenda**: menpeko entitateen identifikazio datuak beteko dira, taldeko entitate ordezkariaren daturik ez, automatikoki beteta agertuko bait dira.
134
135 = INPORTATU DATUAK =
136
137
138 Datuak inportatu daitezke bai 2021 ekitaldiko 220 eredutik eta bai taldeko entitate bakoitzaren 2022 ekitaldiko 200 eredutik.
139
140 Datuak inportatu ahal izateak ez du esan nahi taldeak datu horiek adierazi behar dituenik nahitaez 2022ko sozietateen aitorpenean talde fiskalen araudiaren arabera (2/2014 Foru Arauaren 82-100 artikuluak). Zuzenbidearekin bat etor daitezen, beti izango da inportatutako apartatuak aldatzeko aukera.
141
142 Gipuzkoako Foru Aldundiaren programekin betetzen diren aitorpenei dagokien datuak inportatu daitezke bakarrik.
143
144 == 1. Datuak 2021 ekitaldiko 220 eredutik inportatzea ==
145
146
147 Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:
148
149 1. Zergabidea programatik** “Aitorpen berria”** sortu aukeratuko dugu eta ondoren leihoaren barruan, "Inportatu aurreko lehen ekitaldiko aitorpena” hautatu behar da.
150 1. Hurrengo lehioan** **inportatu nahi den aitorpena aukeratuko da eta** “inportatu” **botoiari eman.
151
152 Aipatu behar da bakar-bakarrik honako datuak inportatu ahal izango dira, taldeko entitate bakoitzak 2021eko 220 ereduan adieraziak:
153
154 * Taldearen zenbakia.
155 * Sozietateen zerrenda (Sozietate izena, IFZ, probintzia, zein ekitalditan sartua eta jabari %).
156 * Egin gabeko ezabaketak.
157 * Taldearen zerga oinarri negatiboak.
158 * Taldean sartu aurretik lortutako zerga oinarri negatiboak.
159 * 2003 eta 2021 bitartean sortutako kenkariak:
160 ** Barruko zergapetze bikoitzagatik kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
161 ** Nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
162 ** Zergapetze bikoitzaren kenkaria (2014 ekitalditik aurrera)
163 ** Kuotan %35eko muga duten kenkariak
164 ** Kuotan %70eko muga duten kenkariak
165
166 == 2. Datuak taldeko entitate bakoitzaren 2022 ekitaldiko 200 eredutik inportatzea ==
167
168
169 Taldeko entitate bakoitzak 2022ko 200 ereduan adierazitako datuak inportatu daitezke. Datuak inportatzeko, ondorengo atalera jo beharko da:
170
171 Identifikazioa – taldeko sozietateen zerrenda eta ondoren, nahi den enpresa hautatu behar da **200etik** **inportatu** aukeratuz.
172
173 (% style="text-align:center" %)
174 [[image:ImportarEus.png]]
175
176
177 Programak **bakar bakarrik 2022** **ekitaldiko** datuak inportatuko ditu, bereziki honako hauek:
178
179 * Galdu irabazien kontuaren emaitza.
180 * Zergapetze bikoitzagatik kenkaria
181 * Kuotan %35eko muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
182 * Kuotan %70eko muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
183 * Kuotan %50eko muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
184
185 Salbuespena:__ __2/2014ko Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde
186 fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak **ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik**.
187 Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:
188
189 * Aktibo korronte berriak. 61. artikulua. (2500 eta 2615 laukiak)
190 * Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)
191 * I+G jarduerak. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3003 laukia)
192 * Finantzatzaileei dagokien I+G+b kenkaria (3028)
193 * 65. art. Teknologia Garbien Euskal Zerrendako inbertsioak (2662 laukia)
194 * 65. art. Lurren garbiketa. Garapen iraunkorra. Ingurumena babestu eta hobetzea (2669 laukia)
195
196 Datu horiek inportatuko ez direnez, kenkarien apartatuan jasota dauden jarraibideen arabera bete behar dira.
197
198 = ZERRENDAK =
199
200
201 **Ordezkariak: **Hemen jarri behar da zein pertsonak adierazten duten, entitate aitortzailearen legezko ordezkari gisa, aitorpen-likidazioan idatzi diren datu guztiak bat datozela merkataritza legeriak exijitutako liburu ofizialean ageri den informazioarekin.
202
203 **Harremanetarako pertsona:** Harremanetarako pertsona edo entitatea jarri behar da.
204
205
206 = URTEKO KONTUAK =
207
208
209 Indarrean dagoen merkatal araudiaren arabera eramandako liburu eta erregistroen datuak jarriko dira.
210
211
212 = LIKIDAZIOA =
213
214 == Erreserbak - Murrizketa ==
215
216 **~ **
217
218 **Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua):** 2021 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da, beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da.
219
220 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
221
222 //Zerga ondorioetarako ondare garbia: //FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia. Jatorrizko ekitaldia
223 aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.
224
225 //Gehikuntza garbia//: automatikoki kalkulatuko da, 2022 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko
226 ekitaldiaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori
227 erreserba horietan gutxituko da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.
228
229 //Sortutako murrizketa: zerga oinarrian// sortutako murrizketaren zenbatekoa ipini beharko da. Programak berak egiaztatuko du zenbateko hauek araudian adierazten diren mugak gainditzen ez dituela. Muga hori, orokorrean, gehikuntza garbiaren %15-a izango da eta mikroenpresa edo enpresa txikien kasuan, gehikuntza garbiaren %20-a. Jatorrizko ekitaldia aurreko
230 ekitaldiren bat baldin bada, dagokion kopurua ipini behar da.
231
232 //Aurreko ekitaldietan aplikatutako murrizketaren zenbatekoa~:// aurreko ekitaldietan aplikatutako zenbatekoa ipini behar
233 da.
234
235 //Oraingo ekitaldiko murrizketa: //oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa.
236
237 //Aplikatu gabeko murrizketa: //automatikoki kalkulatuko da, sortutako murrizketa eta aurreko ekitaldietan
238 aplikatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da.
239
240
241 **Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): **zerga oinarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan.
242
243 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
244
245 //Murriztutako zuzkidura//: zerga oinarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. Orokorrean, murrizketak
246 ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko
247 entitateak).
248
249 //Oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako zenbatekoa//: oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako kopurua.
250
251 //Ekitaldi amaierako saldoa//: automatikoki kalkulatuko da, murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruen
252 artean.
253
254 Murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruak automatikoki likidaziora eramango dira.
255
256
257 **Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): **zerga oinarria gutxituko** **da** **ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean.
258
259 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
260
261 //Zuzkidura/murrizketa: // erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da.
262
263 //Sortutako murrrizketa~:// oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-
264 murrizketaren % 60 izango da.
265
266 //Gauzatutako elementua~:// erreserba gauzatu den elementu mota aukeratu behar da, ondoren aipatzen direnen artean, Foru
267 Arauaren 53. artikuluko 2 atalean ezartzen diren baldintza eta mugekin:
268
269 * 53 2 a) art.: Foru Araueko 61. artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten aktibo ez-korronte berriak.
270 * 53.2 b) art.: Foru Araueko 65.2 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten ondare elementuak.
271 * 53.2 c) art.: partaidetzen eskuratzea, baldin eta partaidetza horiek 53. artikuluko 2 c) atalean aipatzen diren
272 baldintzak betetzen badituzte.
273 * 53.2 d) art.: Enpresa proiektu berrietan inbertsioa egitea, kapitaleko partaidetzen bitartez, 53. artikuluko 2 d)
274 ataleko baldintzak betetzen badituzte.
275
276 //Oraingo ekitaldian gauzatutako zenbatekoa: //oraingo ekitaldian gauzatutako kopurua//.//
277
278 //Gauzatu gabeko zenbatekoa: //automatikoki kalkulatua izango da, eta murrizketa kalkulatzeko zuzkiduraren (7525 laukia)
279 eta gauzatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da, baldin eta aukera __53.2 a) art__. ez bada. Kasu honetan
280 __gauzatutako kopuruaren erdia__ kontutan hartuko da, araudiak dioenez, elementu hauetan egin beharreko inbertsioak,
281 erreserbara eraman den kopuruaren bikoitza izan behar duelako.
282
283 == Erreserbak - Integrazioa ==
284
285
286 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
287
288 //Artikulua eta ez betetzearen zergatia: // azaltzen diren aukeretatik dagokiona ipiniko da ez betetzearen zergatiaren arabera.
289
290 //Oinarria//: sartu (integratu) behar den kopuruaren oinarria.
291
292 //Interesak / Errekargua//: berandutza interesak sartzea dagokionean, hauek automatikoki kalkulatuak izango dira eta horretarako hasiera eta amaierako datak ipiniz. Errekargua dagokionean, kopurua ere kalkulatua izango da, ez betetzearen zergatia “erreserbaren erabilpena” ez bada. Ez betetzearen arrazoia erreserba erabiltzeagatik izan den kasuetan, berriz, dagokion errekarguaren kopurua ipini beharko da.
293
294 //Guztira//: automatikoki kalkulatuko da, oinarria eta interesen edo/eta errekarguaren batura izango delarik.
295
296 == Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa ==
297
298
299 **(2/2014 F. Arauaren 55. eta 92. artikuluak, bostgarren eta hogeitabostgarren xedapen iragankorra, Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra)**
300
301 Taldearen zerga oinarriaren konpentsazioa egin ahal izango da (1121 laukia) , bai taldearen zerga oinarri negatiboekin (1123 laukia), bai taldean sartu aurretik entitate bakoitzak banaka lortutako zerga oinarri negatiboekin (1124 laukia).
302
303 Talde fiskalean sartu aurretik sozietate batek zerga oinarri negatiboak baditu (1124 laukia) eta taldean sartzeko momentuan oinarri horiek konpentsatzeko badaude, bakar-bakarrik sozietate horren banakako zerga oinarriraino konpentsatu ahal izango dira.
304
305
306 **Taldearen zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1123 laukia)**
307
308 Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako zenbatekoa//, //aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “**Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa**” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1123 laukia).
309
310
311 **Taldean sartu aurretik lortutako zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1124 laukia)**
312
313 Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1124 laukia).
314
315 == Karga tasa ==
316
317
318 Talde fiskala osatzen duten **entitate guztiek** **karga tasa berdina** edukiko dute. Orientazio modura, aplika daitezkeen karga tasak honako hauek dira:
319
320
321 **1.- Izaera orokorrez, **karga tasa **%24koa da.**
322
323 **2.- **Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluaetan definitutako__ mikroenpresen__ taldeen, edota __enpresa txikien__ taldeen kasuan, honako karga tasa hau aplikatuko da:
324 - **%18**, Sozietate Kooperatiboak direnean eta, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren arabera,
325 babestuta edo bereziki babestuta daudenean,
326 - **%20**, gainerako entitateen kasuan.
327
328 **3.-** **Kooperatiba talde babestuei eta bereziki babestuei** **%20 **aplikatuko zaie betiere 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluen arabera, mikroenpresa edo enpresa txikiak ez badira.
329
330 **4.- Herri onurakoak izendatutako fundazio eta elkarteek **behar diren baldintzak betetzen badituzte apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, ezartzen duen zerga erregimena aplikatzeko, karga tasa **% 10ekoa** izango da.
331
332 Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenarenan VII. Tituluan definitu eta arautzen diren **Herri onurako eta herri ekimeneko kooperatibek** **%10eko **karga tasa izango dute.
333
334 **5.-** Honako entitate taldeek **% 19ko **karga tasa aplikatuko dute:
335
336 - Elkargo profesionalek, enpresari eta profesionalen elkarteek, ganbara ofizialek, arrantzaleen kofradiek, langileen
337 sindikatuek eta alderdi politikoek.
338 - Irabazi asmorik gabeko fundazio, establezimendu, erakunde eta elkarteek, baldin eta apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak,
339 irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, jasotzen duen
340 zerga erregimenaz gozatzeko baldintzak betetzen ez badituzte.
341 - Birmoldaketa eta Berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan esandakoaren babesean
342 eratutako enplegu sustapenerako fondoek.
343 - Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
344
345 **6.-** Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitate taldeek **%31** aplikatuko dute.
346
347 **7.-** Inbertsio kolektiboko erakundeek aplikatuko duten karga tasa **%1** izango da(46/1984 Legea eta 2/1981 Legea).
348
349 == 117.3 artikuluari buruzko informazio gehigarria ==
350
351
352 Eskualdatutako elementua: kontzeptu hauetako bat jarri behar da, eskualdatutako elementuaren izaera aintzat hartuta:
353
354 1. Ibilgetu ukiezina
355 1. Ibilgetu materiala
356 1. Inbertsioak ondasun higiezinetan
357 1. Epe luzeko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
358 1. Epe luzeko inbertsio finantzarioak
359 1. Epe laburreko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
360 1. Epe laburreko inbertsio finantzarioak
361 1. Bestelakoak
362
363 **Noiz eskuratua:** eskualdatutako elementua noiz eskuratu den adierazi behar da.
364
365 **Noiz eskualdatua:** eskualdaketa noiz egin den adierazi behar da.
366
367 **Kontabilitate balio garbia:** eskualdatzeko unean elementuak zuen kontabilitate balio garbia.
368
369 **Eskualdatze balioa:** ondare elementua eskualdatzeko zenbatekoa.
370
371 **Moneta zuzenketa:** 2/2014 Foru Arauak 40.9 artikuluan jasotakoa aplikatu ondoren egindako moneta zuzenketaren zenbatekoa jarriko da.
372
373 **Bestelako doikuntzak:** beste doikuntza batzuk egin ondoren aplikatu behar den zenbatekoa.
374
375
376 == Kenkariak ==
377
378
379 **__TicketBAIren inplementaziorako kenkaria/Txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkaria__**
380
381 **TicketBAIren inplementaziorako kenkaria:** 2/2014** **Foru arauaren 122 bis artikuluan aipatutako beharkizunak betetzen dituen sistema informatiko bat erabiltzera behartutako zergadunek ekitaldian egindako inbertsio eta gastuengatik kenkaria sortu ahal izango dute beren kuota osotik, sistema horren ezarpenarekin erlazionatuta badaude FAren 22ª XG xedatutakoaren arabera eta 2/2021 Foru Dekretu Arauan jasotzen denaren arabera.
382
383
384 **Txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkaria: **
385
386 2/2014** **FAren13. artikuluaren arabera mikroenpresatzat edo enpresa txikitzat direnek eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren testu bateratzailea I eranskineko I. sekzioaren 64 eta 65 multzoetan eta 622 taldean sartuta daudenek, kuota osoan kenkaria sortu ahal izango dute digitalki eraldatu eta merkataritza elektronikoa ezartzeko ekitaldian egindako gastu eta inbertsioengatik, 5/2020 eta 11/2020 Foru Dekretu Arauaren 15. artikuluan aurreikusten dena eta 2/2021 Foru Dekretu Arauan jasotzen denaren arabera.
387
388
389 2725 kasilan ipiniko da __ekitaldian eginiko inbertsio eta gastu guztien__ zenbatekoa eta 2726 kasilan, inbertsio hori egiteagatik jasotako diru laguntzaren zenbatekoa. Era berean, zergadunak ipini beharko du 2727 kasilan ekitaldian sortutako kenkariaren oinarria. Oinarria hau ezingo da hauek baino handiagoa izan:
390
391 //a) 5.000,00 euro.//
392
393 //b) 2019an amaitutako azken zergaldiari dagokion negozio zifraren zenbateko garbiaren (NZZG) %1 ekoa. Jarduera 2019. urtearen ondoren hasi bada, jarduera hasi den zergaldia hartuko da. Zergaldia urte naturala baino laburragoa denean edo zergaldi horretan jarduera ekonomikoa hasi denean, NZZG-ri dagokion magnitudea urtebetera eramango da.//
394
395 //NZZG-ren %1eko emaitza hori 500,00 eurotik beherakoa denean (1.500,00 eurotik beherakoa %60ko kenkarirako eskubidea dutenentzat), kenkariaren oinarria bi hauetatik txikiena izango da: inbertsio eta gastuei dagokion kenkariaren oinarria, edo 500,00 euro (1.500,00 euro, %60ko kenkarirako eskubidea dutenentzat).//
396
397
398 Ondoren, dagokion kenkariaren portzentajea aukeratu beharko da ~(%30 edo %60) eta programak kalkulatuko du oraingo __ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa__ (2729 kasila). Zenbateko hori 6533 kasilara eramango du zuzenean, baldin eta zergadunak ez badu KTB eredu bitartez aurreratu kenkaria.
399
400 Zergadunak KTB ereduaren bidez aurreratu izan balu kenkaria, zenbatekoa //“KTB ereduaren bitartez aurreratutako kenkaria”// deritzon kasilan ipiniko du, 6537 kasila markatuko delarik. Hau kontutan izanik, programak kalkulatuko du diferentzia (sortutako kenkaria-KTB bidez aurreratuko kenkaria) eta zenbateko hori 6533 kasilara eramango du. Hau izango da aitorpenean __aplikatu dezakeen kenkariaren zenbatekoa__.
401
402 Azkenik, zergadunak ipini beharko du ekitaldi honetan aplikatuko duen kenkariaren zenbatekoa eta programak kalkulatuko du ondorengo ekitaldietan aplikatzeko geratzen zaion zenbatekoa.
403
404
405 **Kenkaria aldi baterako neurrien lehengoratzeagatik**
406
407 Hogeitalaugarren xedapen iragankorran xedatutakoaren arabera, 2/2014 Foru Araueko 56. Artikuluaren 1. apartatuko a) eta b) letretan, 3 eta 6 apartatuetan jasotako karga tasetan zergapetuta daudenek, baldin eta Balantzeen eguneratzeari buruzko otsailaren 5eko 1/2013 Foru Dekretu Arauan jasotako balantzeen eguneratzera bildu badira. Derrigorrezkoa da aldez aurretik zerga araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarrien atalean 59 laukia (balantzeak eguneratu izana 1/2013 FDA) markatu izana.
408
409
410 **Zergapetze bikoitzagatik kenkaria**
411
412 Zergapetze bikoitzagatik aplikatzen den kenkariaren zenbatekoa jarri behar da. Honako araudia kontutan hartuta kalkulatuko da: 2/2014 FAren 60.artikulua eta 2ª xedapen gehigarria, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 FAren 19. eta 25. artikuluak (kooperatibak).
413
414 Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “**//Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa//**” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1306 laukia).
415
416 Dena den, 2/2014 FAaren 60.5 artikuluaren arabera sortutako kenkaria bada, subjektu pasiboak sortutako kenkaria ipinita, programak kalkulatuko du oraingo ekitaldian aplikatuko dena (beti ere doitutako kuota osoa eta zergapetze bikoitzagatik oraingo ekitaldian aplikatuaren zenbatekoak kontutan hartuta).
417
418 __Adi__: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:
419
420 * 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin.”
421 * 2/2014 Foru Arauaren 58. artikuluan ezarritakoa, hau da, taldearen kuota osoa.
422
423 **~ **
424 **Bereziki babestutako kooperatiben kenkaria**
425
426 Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 27.2 artikuluan eta 2. xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera kalkulatutako kenkaria jarri behar da.
427
428
429 **Kuotan %35eko muga duten kenkariak**
430
431 **~ **Aurreko ekitaldietatik datozen kenkarietarako, “//+kenkaria//” atalean sartu beharra dago. Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako kenkaria//, //aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera.
432
433 **//Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa//**” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1309 laukia).
434
435 **~ 2022ko ekitaldiaren berezitasuna**
436
437 Lehen aipatu bezala, 2022 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.
438
439 2/2014 Foru Arauaren 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta,
440 beraz, zenbait kenkaritan programak **ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik**. Hona hemen,
441 zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:
442
443 * Aktibo korronte berriak. 61. artikulua. (2500 eta 2615 laukiak)
444 * Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)
445
446 Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2022ko ekitaldian sortutako mugatutako kenkariak
447 ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behekaldean kuotan %35eko muga duten kenkari guztiak erakutsiko ditu.
448 Behar diren kenkariak bete ondoren (//editatu//), programak guztien batura hartuko du (2594 laukia) eta zenbateko hori
449 2022ko “sortutako kenkaria” laukira eramango du.
450
451
452 __Adi:__ datuak banaka sartzerakoan **bi muga** hartu behar dira kontuan:
453
454 * 2/2014 Foru Arauaren **96.2** artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen
455 kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango
456 zuen mugarekin.”
457 * 2/2014 Foru Arauaren 67.1. artikuluan ezarritakoa:
458
459 2003-2011 (biak barne) bitarteko ekitaldietako kenkarietan jarri beharreko zenbatekoak gehi, hala badagokio,
460 aurreko laukietan adierazitako zenbatekoen baturak, ezin dute gainditu kuota likido positiboaren %45. 2012 eta
461 2013 ekitaldietan, berriz, muga hori mantentzen da, 7/1996 Foru Arauaren arabera, ekitaldi horietan subjetktu
462 pasiboa enpresa txikia ez zen kasuetan ezik, hauentzat muga %35ekoa delarik. 2014 eta 2017 bitarteko ekitaldietan
463 kenkarien muga kuota likido positiboaren %45ekoa da eta 2018tik aurrera %35ekoa izango da .
464 Dena den, kenkari guzti hauen __muga osoa kuota likidoaren %35ekoa__ izango da.
465
466
467 **Kuotan %70eko muga duten kenkariak**
468
469 Aurreko ekitaldietatik datozen kenkarietarako, “//+kenkaria//” atalean sartu beharra dago.Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako kenkaria//, //aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera.
470
471 **//Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa//**” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1310 laukia).
472
473 **2022ko ekitaldiaren berezitasuna**
474
475 Lehen aipatu bezala, 2022 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.
476
477 2/2014 Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta,
478 beraz, zenbait kenkaritan programak **ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik**. Hona hemen, zehazki,
479 inportatuko ez diren kenkariak:
480
481 * I+G jarduerak. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3003 laukia)
482 * Finantzatzaileei dagokien I+G+b kenkaria (3028)
483
484 Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2022ko ekitaldia sortutako mugatugabeko kenkariak
485 ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behekaldean kuotan %70eko muga duten kenkari guztiak erakutsiko ditu. Behar
486 diren kenkariak bete ondoren (//editatu//), programak guztien batura hartuko du (3027 laukia) eta zenbateko hori 2022ko
487 “//sortutako kenkaria//” laukira eramango du.
488
489 __Adi:__ datuak banaka sartzerakoan **bi muga** hartu behar dira kontuan:
490
491 * 2/2014 Foru Arauaren **96**.**2** artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin.”
492 * Kuotan %70eko muga duten kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako %35eko muga duten kenkari batura gutxituta ateratzen den kopurua.
493 Aipatutako muga horietako bakoitzak eragindako kenkariak aldi berean gertatzerakoan, %70eko muga kenkarien %35eko muga bateratua aplikatuta ateratzen den kuota likidoaren soberakinaren gainean aplikatuko da.
494
495 **Kuotan %50eko muga duten kenkariak**
496
497 Aurtengo ekitaldian sortutako kenkariaren alta emango da, zenbateko hori sortutako kenkariaren oinarri gisa jarriz. Programak egingo ditu beharrezkoak diren kalkuluak ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa adierazteko.
498
499 Muga desberdinen eraginpean dauden kenkariak aldi berean gertatzen badira, %70eko muga aplikatuko zaio %35eko muga bateratua aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari; aldiz, %50eko muga %35eko eta %70eko kenkari mugak aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari aplikatuko zaio
500
501 **2022ko ekitaldiaren berezitasuna**
502
503 Lehen aipatu bezala,** 2022** ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.
504
505 2/2014 Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak **ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik**. Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:
506
507 * 65. art. Teknologia Garbien Euskal Zerrendako inbertsioak (2662 laukia)
508 * 65. art. Lurren garbiketa. Garapen iraunkorra. Ingurumena babestu eta hobetzea (2669 laukia)
509
510 Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2022ko ekitaldia sortutako %50eko kenkariak ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behealdean kuotan %50eko muga duten kenkari guztiak erakutsiko ditu. Behar diren kenkariak bete ondoren (//editatu//), programak guztien batura hartuko du (2668 laukia) eta zenbateko hori 2022ko “//sortutako kenkaria//” laukira eramango du.
511
512 __Adi:__ datuak banaka sartzerakoan **bi muga** hartu behar dira kontuan:
513
514 * 2/2014 Foru Arauaren **96**.**2** artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin.”
515 * Kuotan %50eko muga duten kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako %35eko muga duten kenkari eta %70eko muga duten kenkarien batura gutxituta ateratzen den kopurua.
516
517 Muga desberdinen eraginpean dauden kenkariak aldi berean gertatzen badira, %70eko muga aplikatuko zaio %35eko muga bateratua aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari; aldiz, %50eko muga %35eko eta %70eko kenkari mugak aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari aplikatuko zaio
518
519 **~ **
520
521 **__GUTXIENGO ZERGA__**
522
523 Programak berak automatikoki kalkulatuko du 2/2014 FAaren 59.3 artikuluan arautzen den gutxiengo zerga aplikagarria gertatzen den ala ez. Gutxiengo zerga hau Sozietate gaineko Zergaren likidazioan aplikatzen den kasuetan, 1315 laukia markatuta agertuko da, eta programan likidazioaren pantailan behekaldeko eskuin aldean honako mezua azalduaz: “2/2014 FAren 59. artikuluaren arabera, GUTXIENGO ZERGA aplikatzen da”.
524
525 == Zerga aldi berean ordaintzea Estatuari, Euskal Herriko foru administrazioei eta Nafarroari ==
526
527
528 Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin hitzartutako Ekonomia Itunari buruzkoak, arautzen du Estatuari eta Euskal Herriko foru administrazioei edota Nafarroako Foru Erkidegoari aldi berean tributatzea. Administrazio bakoitzari egotzi beharreko portzentajeak programak kalkulatzen ditu. Gipuzkoari egozten zaion portzentajea programak berak eramango du likidazioan dagokion laukira.
529
530 = INPRIMATU =
531
532
533 Programak aukera ematen du aitorpeneko zirriborroa inprimatzeko.
534
535 Programako “inprimatu” botoia sakatu eta gero aitorpena PDF artxiboaren eran sortzen da. Artxibo honetatik inprima daitezke aurretik bete diren 220 ereduaren orriak.
536
537
538 = AITORPENAREN AURKEZPENA =
539
540
541 Honako zergadunek __bide telematikoz bakarrik__ aurkeztu dezakete 220 eredua:
542
543 * Gipuzkoako araudiaren menpe daudenak.
544 * Bizkaiako, Arabako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
545 * Estatuko araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
546
547 __Paperean__ aurkeztu beharko dutenak, berriz:
548
549 * Nafarroako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
550
551 __**Aurkezteko epea**__
552
553 25 egun naturaleko epean aurkeztu behar da aitorpena, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera kontatuta.
554
555
556 **Aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztea**
557
558 Aitorpena bete ondoren, “**//aurkeztu//** ” botoia sakatu ondoren, egoitza elektronikotik sartuta bidali ahal izango da aitorpena.
559
560
561 **Aitorpena beste Administrazio batzuetan aurkeztea (Estatua, Bizkaia, Araba eta Nafarroa)**
562
563 Aitorpeneko ezaugarrien atalean baterako tributazioa aukeratzen bada, Gipuzkoan aurkezteko artxiboa sortzen denean Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Estatuan aurkezteko fitxategiak ere sortzen dira.
564
565
566 Beste Administrazioetan aitorpena aukeztu ahal izateko, “**kanporako fitxategiak**” atalera jo behar da, eta bertatik fitxategi motaren aukeraketa egingo da. Estatuko Administraziora bidaltzeko bada, aitorpen osoaren zirriborro bat inprimatu ahal izango da baita XML fitxategia ere. Aldiz, Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetara bidaltzeko bada, XML fitxategiaren grabaketa bidez egingo da.
567
568 Programak adierazten dituen aukerak hauek dira:
569
570 * Lurralde erkidegoko ziriborroaren inprimakia. (Estatuko Administrazioan aurkezteko).
571 * XML fitxategiaren grabaketa Araba, Bizkaia, Nafarroko edo Estatuko Administrazioetan aurkezteko.
572
573 Beste administrazioetarako fitxategiak transmititzeko, lurralde horietako Administrazioaren webgunean sartu behar da eta bertako azalpenak jarraitu.
574
575
576 * Aitorpena Estatuko Administrazioan aurkeztea
577
578 Aldi berean Estatuko Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “**kanporako fitxategiak** atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta aitorpena PDF formatuan inprimatu ahal izango da Administrazio horretan aurkezpena egin ahal izateko, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak bere Web orrialdean azaltzen dituen pausoak jarraituz. Programak XML fitxategia sortuko du ere, fitxategi hau Zerga Administrazioko Estatu Agentzian aurkeztu ahal izateko.
579
580 XML fitxategi hau lortzeko, “//beste administrazioak//” aukera eginez, fitxategia gorde egingo da **Modelo220_2022_AdminXML.zip**, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena.
581
582 Aitorpena PDF formatuan eta baita fitxategia ere, Zerga Administrazioko Estatu Agentzian aurkeztu ahal izango dira, bere Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituz.
583
584
585 * Aitorpena Bizkaia, Araba eta Nafarroko Administrazioetan aurkeztea
586
587 Aldi berean Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “**kanporako fitxategiak** atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta XML fitxategi bat sortuko da. Ondoren, “//beste administrazioak//” aukera eginez, fitxategia gorde egingo da **Modelo220_2022_AdminXML.zip**, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena.
588
589 Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetarako fitxategia bidaltzeko, dagokion karpeta aukeratu beharko da eta bertan gordeta dagoen fitxategia bidali beharko da, bere Administrazioaren Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituaz.
590
591 Fitxategiaren izena ezingo da aldatu.
592
593
594 Kontsolidazio fiskaleko araubide berezian zergapetuta dauden entitate nagusiek aurkeztu behar dute, 220 ereduko likidazioarekin batera, Gipuzkoako araudian zergapetuta ez dauden edo Gipuzkoan banakako aitorpena aurkeztu behar ez duten taldeko menpeko entitateen banakako autolikidazio guztien kopia informatibo bat.
595
596
597 **Frogagirien aurkezpena**
598
599 Aitorpen eredua onartzen duen Foru Aginduan aipatutako **dokumentazioa** eta, oro har, subjektu pasiboak erantsi nahi dituen bestelakoak **telematikoki** aurkeztu behar dira. Horretarako, Zergabideko urdin koloreko alderditik sartu beharko da, bidalitako aitorpena aukeratuz, eta ondoren dokumentazioa gordeta dagoen fitxategiak bidali.
600
601 **Derrigorrez** aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:
602
603 * ­Baldin eta zergadunari **__merkataritza funts finantzario­rako__** xedatutako zerga oinarriaren murriztapena aplikagarri ba­zaio (2/2014 Foru Arauaren 24. artikulua), ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Errege­lamendua onartzen duenak, 9. artikuluan aipatutako informa­zioa aurkeztu beharko du.
604 * Zergadunak errentak ez integratze aplikatu badezake **__nazioarteko zergapetze bikoitza__** dela eta (2/2014 Foru Araua­ren 33., 34. eta 35. artikuluak), beste orri batean ondoko infor­mazio hau adierazi beharko du eragiketa bakoitzeko:
605 ** Entitatearen edo establezimendu iraunkorraren IFZ, izena, eta ber tan duen partaidetza portzentajea.
606 ** Herrialdea.
607 ** Eragiketaren zenbatekoa.
608 * Aitortzen duen zergaduna **__bazkide bada ekonomia inte­reseko talde batean edo aldi baterako enpresa elkarte batean,__** edo bazkide izaerari dagozkion eskubide ekonomikoak baditu, entitateak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da, guztira egotzi beharreko zenbatekoak eta entitateak egin duen banaka­ko egozpena bertan adierazita.
609 * Apirilaren 7ko **3/2004 Foru Arauak**, irabazi asmorik ga­beko entitateen eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei bu­ruzkoak, II. tituluan ezarritako **zerga araubidea aplikatzea** auke­ratu duten entitateek, aipatutako foru arauaren 5. artikuluko 6. zenbakian adierazten den memoria aurkeztu beharko dute azaroa ren 2ko 87/2004 Foru Dekretuko 3. artikuluan finkatutako eran. Dena den, entitateek zergaldian izan duten diru sarrera bolumen osoa ez bada **30.000 eurotik gorakoa** eta merkataritza sozietateetan parte hartzen ez badute, ez daude behartuta me­moria ekonomikoa aurkeztera, entitate horiek memoria ekono­miko hori egiteko duten obligazioa eragotzi gabe.
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia