Wiki source code of Modelo 220 - Ejercicio 2019

Azken aldaketa ZERGA BIDEA 2018/06/06 06:46

Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Indice**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5 = SARRERA =
6
7
8 220 eredua, Sozietate taldeen erregimen berezian dauden Sozietate taldeei aplikagarri zaie, kooperatibak barne, Sozietate gaineko zergaren 2/2014 Foru Arauaren VI. Tituluko VI. kapituluan araututa dagoen erregimena.
9
10
11 = ENTITATE ORDEZKARIAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK =
12
13
14 Taldeko entitate ordezkariaren datuak beteko dira eta ordezkari hau izango da talde fiskalaren aitorpena aurkeztu beharko duena.
15
16 **Entitateak egindako jarduera nagusiaren azalpena**: zergaldian eragiketa bolumen gehien izan duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat.
17
18 Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean azaltzen dira.
19
20
21 **Taldearen langileria**: bost datu mota desberdin eskatzen dira:
22
23 * //Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua~:// ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
24 * //Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua~:// aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
25 * //Lan kontratu mugagabeko oraingo ekitaldiko batez besteko plantila//: lan kontratu mugagabea duten langile kopurua batu eta.baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
26 * //Lan kontratu mugagabeko aurreko ekitaldiko batez besteko plantila//: aurreko ekitaldian lan kontratu mugagabea zuten langile kopurua batu eta baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
27 * //Lan kontratu mugagabeko ekitaldiko gehienezko langileria//: ekitaldian zergaldiko egun guztietan gehienezko langileria, lan kontratu mugagabekoa.
28
29
30
31 = AITORPENAREN EZAUGARRIAK ETA TALDEAREN BESTE DATU BATZUK =
32
33
34 **Sozietate taldea: zenbakiaren eraketa**
35
36 Talde zenbakia 4 digitu eta letra baten bidez, edo 5 digituz eratzen da.
37
38 Lehenengo 2 edo 3 digituak Administrazioak jakinarazitako zenbakiari dagozkio.
39
40 Azken 2 digituak erregimenaren aplikazioko lehenengo ekitaldiari dagozkio.
41
42 Letra hautazkoa da: A=Araba, B=Bizkaia, G=Gipuzkoa eta N=Nafarroa
43
44
45 **Taldeko entitate nagusia: **Gako honetan X bat jarriko da, baldin eta taldeko entitate ordezkaria eta entitate nagusia berdinak badira.
46
47
48 **Taldeko menpeko entitatea: **Gako honetan X bat jarriko da, talde horizontala izanik, entitate ordezkaria eta entitate nagusia berdina ez denean. Kasu honetan, bete beharko dira talde fiskalaren barruan ez dagoen entitate nagusiaren datuak. Era berean, taldeko entitate ordezkaria eta aurreko ekitaldian bolumen handiena duen entitatea berdina ez denean, bolumen handiena duen entitatearen IFZ ipini beharko da.
49
50
51 **Kreditu entitateez osatutako taldea:** Espainiako Bankuaren kontabilitate arauen mende dauden entitateek jarriko dute gako honetan X bat.
52
53
54 **Kooperatibez osatutako taldea:** 2/1997 Foru Arauaren erregimenaren mende dauden kooperatiba taldeek jarriko dute gako honetan X bat.
55
56
57 **Sozietate taldea mikroenpresa bada (2/2014 F. Arauaren 13.1 artikuluaren arabera):** Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak mikroenpresatzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.
58
59 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak mikroenpresatzat hartuko dira:
60
61 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.
62
63 **~ Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
64
65 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
66 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
67 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
68 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
69
70 b) Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 2 milioi eurotik
71 gorakoa ez izatea
72
73 c) Batez besteko plantila 10 langile baino gutxiago izatea.
74
75 d) Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik
76 ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta
77 haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza
78 sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
79
80
81 **Sozietate taldeak enpresa txikiaren kontsiderazioa badauka (2/2014 F. Arauaren 13.2 artikuluaren arabera):** Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak enpresa txikitzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.
82
83 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:
84
85 a) Ustiapen ekonomiko bat egitea.
86
87 **~ Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
88
89 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez,
90 enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako
91 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian
92 sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
93
94 b) Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 10
95 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.
96
97 c) Batez besteko plantila 50 langile baino gutxiago izatea.
98
99 d) Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela
100 zeharka, %25 edo gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko funts edo sozietateak direnean
101 edo eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta
102 partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
103
104
105 **Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa): **gako honetan X bat jarriko da baldin eta taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean tributatzen badu Estatuan eta Euskal Herriko Foru Aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan.
106
107 **Aitorpen osagarria:** Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean.
108
109
110 **Sozietateen zerrenda**: menpeko entitateen identifikazio datuak beteko dira, taldeko entitate ordezkariaren daturik ez, automatikoki beteta agertuko bait dira.
111
112
113 = INPORTATU DATUAK =
114
115
116 Datuak inportatu daitezke bai 2018 ekitaldiko 220 eredutik eta bai taldeko entitate bakoitzaren 2019 ekitaldiko 200 eredutik.
117
118 Datuak inportatu ahal izateak ez du esan nahi taldeak datu horiek adierazi behar dituenik nahitaez 2019ko sozietateen aitorpenean talde fiskalen araudiaren arabera (2/2014 Foru Arauaren 82-100 artikuluak). Zuzenbidearekin bat etor daitezen, beti izango da inportatutako apartatuak aldatzeko aukera.
119
120 Gipuzkoako Foru Aldundiaren programekin betetzen diren aitorpenei dagokien datuak inportatu daitezke bakarrik.
121
122 == 1. Datuak 2018 ekitaldiko 220 eredutik inportatzea ==
123
124
125 Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:
126
127 1. Zergabidea programatik** “Aitorpen berria”** sortu aukeratuko dugu eta ondoren leihoaren barruan, "Inportatu aurreko lehen ekitaldiko aitorpena” hautatu behar da.
128 1. Hurrengo lehioan** **inportatu nahi den aitorpena aukeratuko da eta** “inportatu” **botoiari eman.
129
130 Aipatu behar da bakar-bakarrik honako datuak inportatu ahal izango dira, taldeko entitate bakoitzak 2018ko 220 ereduan adieraziak:
131
132 * Taldearen zenbakia.
133 * Sozietateen zerrenda (Sozietate izena, IFZ, probintzia, zein ekitalditan sartua eta jabari %).
134 * Egin gabeko ezabaketak.
135 * Taldearen zerga oinarri negatiboak.
136 * Taldean sartu aurretik lortutako zerga oinarri negatiboak.
137 * 2003 eta 2018 bitartean sortutako kenkariak:
138 ** Barruko zergapetze bikoitzagatik kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
139 ** Nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)
140 ** Zergapetze bikoitzaren kenkaria (2014 ekitalditik aurrera)
141 ** Kuotan %35eko muga duten kenkariak
142 ** Kuotan %70eko muga duten kenkariak
143
144 == 2. Datuak taldeko entitate bakoitzaren 2019 ekitaldiko 200 eredutik inportatzea ==
145
146
147 Taldeko entitate bakoitzak 2019ko 200 ereduan adierazitako datuak inportatu daitezke. Datuak inportatzeko, ondorengo atalera jo beharko da:
148
149 Identifikazioa – taldeko sozietateen zerrenda eta ondoren, nahi den enpresa hautatu behar da **200etik** **inportatu** aukeratuz.
150
151 (% style="text-align:center" %)
152 [[image:ImportarEus.png]]
153
154
155 Programak **bakar bakarrik 2019** **ekitaldiko** datuak inportatuko ditu, bereziki honako hauek:
156
157 * Galdu irabazien kontuaren emaitza.
158 * Zergapetze bikoitzagatik kenkaria
159 * Kuotan %35eko muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
160 * Kuotan %70eko muga duten kenkariak (ondorengo parrafoan zehazten direnak ezik)
161
162 Salbuespena:__ __2/2014ko Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde
163 fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak **ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik**.
164 Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:
165
166 * Aktibo korronte berriak. 61. artikulua. (2500 eta 2615 laukiak)
167 * Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)
168 * I+G jarduerak. Kenkari gehigarria (3006 laukia)
169 * Berrikuntza teknologikoa. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3015)
170 * Finantzatzaileei dagokien I+G+b kenkaria (3028)
171
172 Datu horiek inportatuko ez direnez, kenkarien apartatuan jasota dauden jarraibideen arabera bete behar dira.
173
174 = ZERRENDAK =
175
176
177 **Ordezkariak: **Hemen jarri behar da zein pertsonak adierazten duten, entitate aitortzailearen legezko ordezkari gisa, aitorpen-likidazioan idatzi diren datu guztiak bat datozela merkataritza legeriak exijitutako liburu ofizialean ageri den informazioarekin.
178
179 **Harremanetarako pertsona:** Harremanetarako pertsona edo entitatea jarri behar da.
180
181
182 = URTEKO KONTUAK =
183
184
185 Indarrean dagoen merkatal araudiaren arabera eramandako liburu eta erregistroen datuak jarriko dira.
186
187
188 = LIKIDAZIOA =
189
190 == Erreserbak - Murrizketa ==
191
192 **~ **
193
194 **Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua):** 2018 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da, beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da.
195
196 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
197
198 //Zerga ondorioetarako ondare garbia: //FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia. Jatorrizko ekitaldia
199 aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.
200
201 //Gehikuntza garbia//: automatikoki kalkulatuko da, 2019 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko
202 ekitaldiaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori
203 erreserba horietan gutxituko da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.
204
205 //Sortutako murrizketa: zerga oinarrian// sortutako murrizketaren zenbatekoa ipini beharko da. Programak berak egiaztatuko
206 du zenbateko hauek araudian adierazten diren mugak gainditzen ez dituela. Muga hori, orokorrean, gehikuntza garbiaren
207 %10-a izango da eta mikroenpresa edo enpresa txikien kasuan, gehikuntza garbiaren %14-a.
208
209 //Aurreko ekitaldietan aplikatutako murrizketaren zenbatekoa~:// aurreko ekitaldietan aplikatutako zenbatekoa ipini behar
210 da.
211
212 //Oraingo ekitaldiko murrizketa: //oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa.
213
214 //Aplikatu gabeko murrizketa: //automatikoki kalkulatuko da, sortutako murrizketa eta aurreko ekitaldietan
215 aplikatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da.
216
217
218 **Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): **zerga oinarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan.
219
220 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
221
222 //Murriztutako zuzkidura//: zerga oinarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. Murrizketak
223 ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko
224 entitateak).
225
226 //Oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako zenbatekoa//: oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako kopurua.
227
228 //Ekitaldi amaierako saldoa//: automatikoki kalkulatuko da, murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruen
229 artean.
230
231 Murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruak automatikoki likidaziora eramango dira.
232
233
234 **Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): **zerga oinarria gutxituko** **da** **ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean.
235
236 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
237
238 //Zuzkidura/murrizketa: // erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da.
239
240 //Sortutako murrrizketa~:// oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-
241 murrizketaren % 60 izango da.
242
243 //Gauzatutako elementua~:// erreserba gauzatu den elementu mota aukeratu behar da, ondoren aipatzen direnen artean, Foru
244 Arauaren 53. artikuluko 2 atalean ezartzen diren baldintza eta mugekin:
245
246 * 53 2 a) art.: Foru Araueko 61. artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten aktibo ez-korronte berriak.
247 * 53.2 b) art.: Foru Araueko 65.2 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten ondare elementuak.
248 * 53.2 c) art.: partaidetzen eskuratzea, baldin eta partaidetza horiek 53. artikuluko 2 c) atalean aipatzen diren
249 baldintzak betetzen badituzte.
250 * 53.2 d) art.: Enpresa proiektu berrietan inbertsioa egitea, kapitaleko partaidetzen bitartez, 53. artikuluko 2 d)
251 ataleko baldintzak betetzen badituzte.
252
253 //Oraingo ekitaldian gauzatutako zenbatekoa: //oraingo ekitaldian gauzatutako kopurua//.//
254
255 //Gauzatu gabeko zenbatekoa: //automatikoki kalkulatua izango da, eta murrizketa kalkulatzeko zuzkiduraren (7525 laukia)
256 eta gauzatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da, baldin eta aukera __53.2 a) art__. ez bada. Kasu honetan
257 __gauzatutako kopuruaren erdia__ kontutan hartuko da, araudiak dioenez, elementu hauetan egin beharreko inbertsioak,
258 erreserbara eraman den kopuruaren bikoitza izan behar duelako.
259
260 == Erreserbak - Integrazioa ==
261
262
263 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
264
265 //Artikulua eta ez betetzearen zergatia: // azaltzen diren aukeretatik dagokiona ipiniko da ez betetzearen zergatiaren arabera.
266
267 //Oinarria//: sartu (integratu) behar den kopuruaren oinarria.
268
269 //Interesak / Errekargua//: berandutza interesak sartzea dagokionean, hauek automatikoki kalkulatuak izango dira eta horretarako hasiera eta amaierako datak ipiniz. Errekargua dagokionean, kopurua ere kalkulatua izango da, ez betetzearen zergatia “erreserbaren erabilpena” ez bada. Ez betetzearen arrazoia erreserba erabiltzeagatik izan den kasuetan, berriz, dagokion errekarguaren kopurua ipini beharko da.
270
271 //Guztira//: automatikoki kalkulatuko da, oinarria eta interesen edo/eta errekarguaren batura izango delarik.
272
273 == Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa ==
274
275
276 **(2/2014 F. Arauaren 55. eta 92. artikuluak, bostgarren eta hogeitabostgarren xedapen iragankorra, Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra)**
277
278 Taldearen zerga oinarriaren konpentsazioa egin ahal izango da (1121 laukia) , bai taldearen zerga oinarri negatiboekin (1123 laukia), bai taldean sartu aurretik entitate bakoitzak banaka lortutako zerga oinarri negatiboekin (1124 laukia).
279
280 Talde fiskalean sartu aurretik sozietate batek zerga oinarri negatiboak baditu (1124 laukia) eta taldean sartzeko momentuan oinarri horiek konpentsatzeko badaude, bakar-bakarrik sozietate horren banakako zerga oinarriraino konpentsatu ahal izango dira.
281
282
283 **Taldearen zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1123 laukia)**
284
285 Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako zenbatekoa//, //aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “**Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa**” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1123 laukia).
286
287
288 **Taldean sartu aurretik lortutako zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1124 laukia)**
289
290 Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1124 laukia).
291
292 == Karga tasa ==
293
294
295 Talde fiskala osatzen duten **entitate guztiek** **karga tasa berdina** edukiko dute. Orientazio modura, aplika daitezkeen karga tasak honako hauek dira:
296
297
298 **1.- Izaera orokorrez, **karga tasa **%24koa da.**
299
300 **2.- **Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluaetan definitutako__ mikroenpresen__ taldeen, edota __enpresa txikien__ taldeen kasuan, honako karga tasa hau aplikatuko da:
301 - **%18**, Sozietate Kooperatiboak direnean eta, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren arabera,
302 babestuta edo bereziki babestuta daudenean,
303 - **%20**, gainerako entitateen kasuan.
304
305 **3.-** **Kooperatiba talde babestuei eta bereziki babestuei** **%20 **aplikatuko zaie betiere 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluen arabera, mikroenpresa edo enpresa txikiak ez badira.
306
307 **4.- Herri onurakoak izendatutako fundazio eta elkarteek **behar diren baldintzak betetzen badituzte apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, ezartzen duen zerga erregimena aplikatzeko, karga tasa **% 10ekoa** izango da.
308
309 Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenarenan VII. Tituluan definitu eta arautzen diren **Herri onurako eta herri ekimeneko kooperatibek** **%10eko **karga tasa izango dute.
310
311 **5.-** Honako entitate taldeek **% 19ko **karga tasa aplikatuko dute:
312
313 - Elkargo profesionalek, enpresari eta profesionalen elkarteek, ganbara ofizialek, arrantzaleen kofradiek, langileen
314 sindikatuek eta alderdi politikoek.
315 - Irabazi asmorik gabeko fundazio, establezimendu, erakunde eta elkarteek, baldin eta apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak,
316 irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, jasotzen duen
317 zerga erregimenaz gozatzeko baldintzak betetzen ez badituzte.
318 - Birmoldaketa eta Berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan esandakoaren babesean
319 eratutako enplegu sustapenerako fondoek.
320 - Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
321
322 **6.-** Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitate taldeek **%31** aplikatuko dute.
323
324 **7.-** Inbertsio kolektiboko erakundeek aplikatuko duten karga tasa **%1** izango da(46/1984 Legea eta 2/1981 Legea).
325
326 == 117.3 artikuluari buruzko informazio gehigarria ==
327
328
329 Eskualdatutako elementua: kontzeptu hauetako bat jarri behar da, eskualdatutako elementuaren izaera aintzat hartuta:
330
331 1. Ibilgetu ukiezina
332 1. Ibilgetu materiala
333 1. Inbertsioak ondasun higiezinetan
334 1. Epe luzeko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
335 1. Epe luzeko inbertsio finantzarioak
336 1. Epe laburreko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
337 1. Epe laburreko inbertsio finantzarioak
338 1. Bestelakoak
339
340 **Noiz eskuratua:** eskualdatutako elementua noiz eskuratu den adierazi behar da.
341
342 **Noiz eskualdatua:** eskualdaketa noiz egin den adierazi behar da.
343
344 **Kontabilitate balio garbia:** eskualdatzeko unean elementuak zuen kontabilitate balio garbia.
345
346 **Eskualdatze balioa:** ondare elementua eskualdatzeko zenbatekoa.
347
348 **Moneta zuzenketa:** 2/2014 Foru Arauak 40.9 artikuluan jasotakoa aplikatu ondoren egindako moneta zuzenketaren zenbatekoa jarriko da.
349
350 **Bestelako doikuntzak:** beste doikuntza batzuk egin ondoren aplikatu behar den zenbatekoa.
351
352
353 == Kenkariak ==
354
355
356 **Kenkaria aldi baterako neurrien lehengoratzeagatik**
357
358 Hogeitalaugarren xedapen iragankorran xedatutakoaren arabera, 2/2014 Foru Araueko 56. Artikuluaren 1. apartatuko a) eta b) letretan, 3 eta 6 apartatuetan jasotako karga tasetan zergapetuta daudenek, baldin eta Balantzeen eguneratzeari buruzko otsailaren 5eko 1/2013 Foru Dekretu Arauan jasotako balantzeen eguneratzera bildu badira. Derrigorrezkoa da aldez aurretik zerga araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarrien atalean 59 laukia (balantzeak eguneratu izana 1/2013 FDA) markatu izana.
359
360
361 **Zergapetze bikoitzagatik kenkaria**
362
363 Zergapetze bikoitzagatik aplikatzen den kenkariaren zenbatekoa jarri behar da. Honako araudia kontutan hartuta kalkulatuko da: 2/2014 FAren 60.artikulua eta 2ª xedapen gehigarria, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 FAren 19. eta 25. artikuluak (kooperatibak).
364
365 Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “**//Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa//**” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1306 laukia).
366
367 Dena den, 2/2014 FAaren 60.5 artikuluaren arabera sortutako kenkaria bada, subjektu pasiboak sortutako kenkaria ipinita, programak kalkulatuko du oraingo ekitaldian aplikatuko dena (beti ere doitutako kuota osoa eta zergapetze bikoitzagatik oraingo ekitaldian aplikatuaren zenbatekoak kontutan hartuta).
368
369 __Adi__: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:
370
371 * 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin.”
372 * 2/2014 Foru Arauaren 58. artikuluan ezarritakoa, hau da, taldearen kuota osoa.
373
374 **~ **
375 **Bereziki babestutako kooperatiben kenkaria**
376
377 Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 27.2 artikuluan eta 2. xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera kalkulatutako kenkaria jarri behar da.
378
379
380 **Kuotan %35eko muga duten kenkariak**
381
382 **~ **Aurreko ekitaldietatik datozen kenkarietarako, “//+kenkaria//” atalean sartu beharra dago. Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako kenkaria//, //aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera.
383
384 **//Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa//**” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1309 laukia).
385
386 **~ 2019ko ekitaldiaren berezitasuna**
387
388 Lehen aipatu bezala, 2019 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.
389
390 2/2014 Foru Arauaren 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta,
391 beraz, zenbait kenkaritan programak **ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik**. Hona hemen,
392 zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:
393
394 * Aktibo korronte berriak. 61. artikulua. (2500 eta 2615 laukiak)
395 * Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)
396
397 Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2019ko ekitaldian sortutako mugatutako kenkariak
398 ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behekaldean kuotan %35eko muga duten kenkari guztiak erakutsiko ditu.
399 Behar diren kenkariak bete ondoren (//editatu//), programak guztien batura hartuko du (2594 laukia) eta zenbateko hori
400 2019ko “sortutako kenkaria” laukira eramango du.
401
402
403 __Adi:__ datuak banaka sartzerakoan **bi muga** hartu behar dira kontuan:
404
405 * 2/2014 Foru Arauaren **96.2** artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen
406 kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango
407 zuen mugarekin.”
408 * 2/2014 Foru Arauaren 67.1. artikuluan ezarritakoa:
409
410 2003-2011 (biak barne) bitarteko ekitaldietako kenkarietan jarri beharreko zenbatekoak gehi, hala badagokio,
411 aurreko laukietan adierazitako zenbatekoen baturak, ezin dute gainditu kuota likido positiboaren %45. 2012 eta
412 2013 ekitaldietan, berriz, muga hori mantentzen da, 7/1996 Foru Arauaren arabera, ekitaldi horietan subjetktu
413 pasiboa enpresa txikia ez zen kasuetan ezik, hauentzat muga %35ekoa delarik. 2014 eta 2017 bitarteko ekitaldietan
414 kenkarien muga kuota likido positiboaren %45ekoa da eta 2018tik aurrera %35ekoa izango da .
415 Dena den, kenkari guzti hauen __muga osoa kuota likidoaren %35ekoa__ izango da.
416
417
418 **Kuotan %70eko muga duten kenkariak**
419
420 Aurreko ekitaldietatik datozen kenkarietarako, “//+kenkaria//” atalean sartu beharra dago.Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: //sortutako kenkaria//, //aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua//. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera.
421
422 **//Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa//**” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1310 laukia).
423
424 **2019ko ekitaldiaren berezitasuna**
425
426 Lehen aipatu bezala, 2019 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.
427
428 2/2014 Foru Arauak 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta,
429 beraz, zenbait kenkaritan programak **ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik**. Hona hemen, zehazki,
430 inportatuko ez diren kenkariak:
431
432 * I+G jarduerak. Kenkari gehigarria (3006 laukia)
433 * Berrikuntza teknologikoa. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3015)
434 * Finantzatzaileei dagokien I+G+b kenkaria (3028)
435
436 Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2019ko ekitaldia sortutako mugatugabeko kenkariak
437 ipintzen duen botoia klikatu behar da. Pantailaren behekaldean kuotan %70eko muga duten kenkari guztiak erakutsiko ditu. Behar
438 diren kenkariak bete ondoren (//editatu//), programak guztien batura hartuko du (3027 laukia) eta zenbateko hori 2019ko
439 “//sortutako kenkaria//” laukira eramango du.
440
441 __Adi:__ datuak banaka sartzerakoan **bi muga** hartu behar dira kontuan:
442
443 * 2/2014 Foru Arauaren **96**.**2** artikuluan ezarritakoa: “Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin.”
444 * Kuotan %70eko muga duten kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako %35eko muga duten kenkari batura gutxituta ateratzen den kopurua.
445 Aipatutako muga horietako bakoitzak eragindako kenkariak aldi berean gertatzerakoan, %70eko muga kenkarien %35eko muga bateratua aplikatuta ateratzen den kuota likidoaren soberakinaren gainean aplikatuko da.
446
447 **~ **
448 **__GUTXIENGO ZERGA__**
449
450 Programak berak automatikoki kalkulatuko du 2/2014 FAaren 59.3 artikuluan arautzen den gutxiengo zerga aplikagarria gertatzen den ala ez. Gutxiengo zerga hau Sozietate gaineko Zergaren likidazioan aplikatzen den kasuetan, 1315 laukia markatuta agertuko da, eta programan likidazioaren pantailan behekaldeko eskuin aldean honako mezua azalduaz: “2/2014 FAren 59. artikuluaren arabera, GUTXIENGO ZERGA aplikatzen da”.
451
452 = ZERGA ALDI BEREAN ORDAINTZEA ESTATUARI, EUSKAL HERRIKO FORU ADMINISTRAZIOEI ETA NAFARROARI =
453
454
455 Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin hitzartutako Ekonomia Itunari buruzkoak, arautzen du Estatuari eta Euskal Herriko foru administrazioei edota Nafarroako Foru Erkidegoari aldi berean tributatzea. Administrazio bakoitzari egotzi beharreko portzentajeak programak kalkulatzen ditu. Gipuzkoari egozten zaion portzentajea programak berak eramango du likidazioan dagokion laukira.
456
457
458 = INPRIMATU =
459
460
461 Programak aukera ematen du aitorpeneko zirriborroa inprimatzeko.
462
463 Programako “inprimatu” botoia sakatu eta gero aitorpena PDF artxiboaren eran sortzen da. Artxibo honetatik inprima daitezke aurretik bete diren 220 ereduaren orriak.
464
465
466 = AITORPENAREN AURKEZPENA =
467
468
469 Honako zergadunek __bide telematikoz bakarrik__ aurkeztu dezakete 220 eredua:
470
471 * Gipuzkoako araudiaren menpe daudenak.
472 * Bizkaiako, Arabako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
473 * Estatuko araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
474
475 __Paperean__ aurkeztu beharko dutenak, berriz:
476
477 * Nafarroako araudiaren menpe egonik, Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute.
478
479 __**Aurkezteko epea**__
480
481 25 egun naturaleko epean aurkeztu behar da aitorpena, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera kontatuta.
482
483
484 **Aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztea**
485
486 Aitorpena bete ondoren, “ **//aurkeztu//** ” botoia sakatu ondoren, egoitza elektronikotik sartuta bidali ahal izango da aitorpena.
487
488
489 **Aitorpena beste Administrazio batzuetan aurkeztea (Estatua, Bizkaia, Araba eta Nafarroa)**
490
491 Aitorpeneko ezaugarrien atalean baterako tributazioa aukeratzen bada, Gipuzkoan aurkezteko artxiboa sortzen denean Araban, Bizkaian eta Nafarroan aurkezteko fitxategiak ere sortzen dira.
492
493
494 Beste Administrazioetan aitorpena aukeztu ahal izateko, “**kanporako fitxategiak**” atalera jo behar da, eta bertatik fitxategi motaren aukeraketa egingo da. Estatuko Administraziora bidaltzeko bada, aitorpen osoaren zirriborro bat inprimatu ahal izango eta aldiz, Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetara bidaltzeko bada, XML fitxategiaren grabaketa bidez.
495
496 Programak adierazten ditu aukerak hauek dira:
497
498 * Lurralde erkidegoko ziriborroaren inprimakia. (Estatuko Administrazioan aurkezteko).
499 * XML fitxategiaren grabaketa Araba, Bizkaia edo Nafarroko Administrazioetan aurkezteko.
500
501 Beste administrazioetarako fitxategiak transmititzeko, lurralde horietako Administrazioaren webgunean sartu behar da eta bertako azalpenak jarraitu.
502
503
504 * Aitorpena Estatuko Administrazioan aurkeztea
505
506 Aldi berean Estatuko Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “**kanporako fitxategiak** atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta aitorpena PDF formatuan inprimatu ahal izango da Administrazio horretan aurkezpena egin ahal izateko, Zerga Administrazioako Estatu Agentziak bere Web orrialdean azaltzen dituen pausoak jarraituz.
507
508
509 * Aitorpena Bizkaia, Araba eta Nafarroko Administrazioetan aurkeztea
510
511 Aldi berean Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “**kanporako fitxategiak** atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta XML fitxategi bat sortuko da. Ondoren, “//beste administrazioak//” aukera eginez, fitxategia gorde egingo da **Modelo220_2019_AdminXML.zip**, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena.
512
513 Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetarako fitxategia bidaltzeko, dagokion karpeta aukeratu beharko da eta bertan gordeta dagoen fitxategia bidali beharko da, bere Administrazioaren Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituaz.
514
515 Fitxategiaren izena ezingo da aldatu.
516
517
518 Kontsolidazio fiskaleko araubide berezian zergapetuta dauden entitate nagusiek aurkeztu behar dute, 220 ereduko likidazioarekin batera, Gipuzkoako araudian zergapetuta ez dauden edo Gipuzkoan banakako aitorpena aurkeztu behar ez duten taldeko menpeko entitateen banakako autolikidazio guztien kopia informatibo bat.
519
520
521 **Frogagirien aurkezpena**
522
523 Aitorpen eredua onartzen duen Foru Aginduan aipatutako **dokumentazioa** eta, oro har, subjektu pasiboak erantsi nahi dituen bestelakoak **telematikoki** aurkeztu behar dira. Horretarako, Zergabideko urdin koloreko alderditik sartu beharko da, bidalitako aitorpena aukeratuz, eta ondoren dokumentazioa gordeta dagoen fitxategiak bidali.
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia