Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Indice**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5
6 = SARRERA =
7
8
9 200 eredua aurkeztera behartuta daude Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudia aplikagarri zaien subjektu pasiboak, eta Ez –egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak, eta errentak egozteko araubidean dauden entitateak, atzerrian eratuak, Gipuzkoan dihardutenak) aplikagarri zaien subjektu pasiboak ere.
10
11
12 = ENTITATE AITORTZAILEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK =
13
14
15 Entitate aitortzailearen identifikazio datuak jarri behar dira. Era berean, harremanetarako pertsona, honen helbide elektronikoa eta harremaneterako telefono bat jarri behar dira. Hala ere, helbide elektroniko hau ez da erabiliko jakinarazpen elektronikoen berri emateko, irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, 39.4 artikuluan jasotzen duen eran.
16
17 Horretarako, enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan ageri dena erabiliko da.
18
19
20 = DATUAK INPORTATU =
21
22
23 Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:
24
25 1. Zergabidea programatik** “Aitorpen berria”** sortu aukeratuko dugu eta ondoren leihoaren barruan, "Inportatu aurreko lehen ekitaldiko aitorpena” hautatu behar da.
26 1. Hurrengo lehioan** **inportatu nahi den aitorpena aukeratuko da eta** “Inportatu” **botoiari eman.
27
28 Aitorpen berrian agertuko dira: aitortzailearen datuak, zerrendak, merkataritza taldeko entitateak, konpentsazioak eta aurreko ekitaldietan aplikatu gabeko kenkariak.
29
30
31 = AITORPENAREN EZAUGARRIAK =
32
33 == ZERGA ARAUBIDE BEREZIAK ==
34
35
36 **(8) 3/2004 FAko zerga araubidera bildutako entitatea:** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aplikaziozkoa bazaie apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, II. tituluaren II. kapituluan ezarritako zerga araubidea.
37
38 Aitorpenarekin batera Memoria Ekonomikoa aurkeztu behar dute 87/2004 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako edukia bertan adierazita.// //Dena den, zergaldian 30.000 euroko sarrera kopurua gainditu ez duten eta merkataritza sozietateetako partaide ez diren entitateak ez daude behartuta memoria ekonomikoa aurkeztera. Nolanahi ere, entitate horien berezko obligazioa da memoria ekonomiko hori prestatzea.
39
40
41 **(9) Partzialki salbuetsitako entitatea. 2/2014 FAren 12.2 eta 38 artikuluak:** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 12.2. artikuluan zerrendatuta badaude eta foru arau horren 38. artikulua aplikagarri bazaie.
42 Hauek dira artikulu horretan zerrendatzen diren subjektu pasiboak:
43
44 1. Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimena eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak aplikatzeko baldintzak betetzen ez dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta erakundeak.
45 1. Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
46 1. Elkargo profesionalak, enpresarien eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.
47 1. Enplegua sustatzeko fondoak.
48 1. Lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren mutuak, beren araudian jasotako beharkizunak betetzen badituzte.
49
50 **(10) BGAEak (7/1988 FA) eta pentsio fondoak (1/2002 LED):** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan zerga araubide hauetako bat aplikagarri bazaie: uztailaren 15eko 7/1988 Foru Arauak, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateen Zerga Araubideari buruzkoak, ezarritakoa, edo, bestela, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko 1/2002 Legegintzazko Errege Dekretuan jasotakoa.
51
52
53 **(11) Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak--:--** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko IV. kapituluan ezartzen duen zerga araubidea aplikagarri badute.
54
55
56 **(13) Talde zk.: **4 digitu gehi letra bat, edo 5 digitu.
57
58
59 **(14, 15, 77) Sozietate taldeen tributazioa: **Sozietate taldeen araubidearen arabera tributatzen duten subjektu pasiboek (2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko VI. kapitulua) adierazi behar dute talde fiskalaren zenbakia zein duten eta entitate nagusia, menpekoa edo talde fiskalaren ordezkaria den.
60
61
62 **(16) Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitatea: 2/2014** Foru Araueko 29. artikuluan arautzen dena aplikagarria zaien subjektu pasiboek jarriko dute gako honetan X bat.
63
64
65 **(17) Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea (2/2014 FAaren 115.1 artikulua):** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta 2/2014 FAaren 115.1 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela behin jakinarazita. Jakinarazpen horren data ere ipini beharko dute.
66
67
68 **(73) Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea (2/2014 FAaren 115.2 artikulua):** Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta 2/2014 FAaren 115.2 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela behin jakinarazita. Jakinarazpen horren data ere ipini beharko dute. Jakinarazpen horren data ere ipini beharko dute.
69
70
71 **(19) Establezimendu iraunkorra:** Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzen duten pertsona eta entitate ez-egoiliarrek jarri behar dute gako honetan X bat (16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa).
72
73
74 **(74) Mikroenpresa (2/2014 FAaren 13.1 artikulua): **Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian mikroenpresa izateko baldintzak betetzen baditu Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Foru Arauak 13.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
75
76
77 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak mikroenpresatzat hartuko dira:
78
79
80 * Ustiapen ekonomiko bat egitea.
81
82 **Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
83
84 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
85
86 * Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 2 milioi eurotik gorakoa ez izatea
87
88 * Batez besteko plantila 10 langile baino gutxiago izatea.
89 * Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
90
91 Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira.
92
93
94 **(75) Mikroenpresen zerga konpentsazioagatik aukera (2/2014 FAaren 32. artikulua):** Mikroenpresa izateko baldintzak beteta eta zerga konpentsazioa aukeratzen duten entitateek jarriko dute X bat gako honetan. Beraz, zerga-oinarritik kengarritzat jo ahal izango dute euren zerga-oinarri positiboaren %15, zenbaki honetan ezarritakoa aplikatu baino lehen.
95
96 Aukera hau egiten bada, ezingo da IV. Tituluko V kapituluan arautzen diren erreserbak aplikatu .
97
98
99 **(20) Enpresa txikia (2/2014 FAren 13.2 art.): **Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian enpresa txikia izateko baldintzak betetzen baditu Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Foru Arauak 13.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
100
101 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:
102
103
104 * Ustiapen ekonomiko bat egitea.
105
106 **Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
107
108 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
109
110 * Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
111 * Batez besteko plantila 50 langile baino gutxiago izatea.
112 * Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
113
114 Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira.
115
116
117
118 **(21) Enpresa ertaina (2/2014 FAren 13.3 art.):** Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian enpresa ertaina izateko baldintzak betetzen baditu Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Foru Arauak 13.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
119
120
121 Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa ertaintzat hartuko dira:
122
123
124 * Ustiapen ekonomiko bat egitea.
125
126 **Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua**
127
128 “Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
129
130 * Aktiboa eez izatea 43 milioi eurotik gorakoa edo, bestela, ergiketa bolumena Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
131 * Batez besteko plantila 250 langile baino gutxiago izatea.
132 * Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
133
134 Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira.
135
136
137 **(23) Meatzaritza:** 2/2014 Foru Arauak 28. artikuluan arautzen dena aplikagarri duten subjektu pasiboek jarri behar dute X bat gako honetan.
138
139
140 **(24) Jarduerarik gabeko entitatea:** Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan, baldin eta aitortzen den zergaldian aitorpen eredu honen galera eta irabazien kontuan zenbateko bat bera ere idatzi ez badute, aplikagarri diren kontabilitate arauen arabera kontu horretan erregistratu beharreko eragiketarik egin ez dutelako. Aurrekoa hala izanik ere, Balantzea nahitaez bete beharko dute.
141
142
143 **(25) Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa): **gako honetan X bat jarriko da baldin eta entitateek, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean Estatuan eta Euskal Herriko foru aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan tributatzen badute.
144
145
146 **(26 eta 27) Finantzetako inbertsio fondoa, eta ondasun higiezinetako inbertsio sozietatea edo ondasun higiezinetako inbertsio fondoa: **Honako entitateak direnean X bat jarriko da gako honetan (2/2014 FAren 56.4 arikulua):
147
148
149 * Finantzetako inbertsio fondoak, Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Legean arautuak, baldin eta exijitutako partaide kopurua gutxienez lege horren 5 artikuluan aipatzen dena bada.
150 * Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio fondoak, denak ere Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko 35/2003 Legean arautuak, baldin eta, exijitutako akziodun edo partaide kopurua gutxienez lege horren bosgarren eta bederatzigarren artikuluetako laugarren apartatuetan aipatzen dena bada, eta inbertsio kolektiboko erakunde ez-finantzarioak izanik, beren xede sozial bakarra edozein motatako ondasun higiezin hiritarretan inbertitzea bada, horiek gero errentan emateko, eta gainera, inbertsio gai diren etxebizitzak, ikasleen egoitzak eta zaharren egoitzak, batera hartuta, gutxienez aktibo osoaren 100eko 50era iristen badira.
151 * Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio fondoak, 35/2003 Legean arautuak, baldin eta b) letran aurreikusitako baldintzak betetzeaz gainera, euren jarduera etxebizitzak bakarrik sustatzea bada horiek errentan emateko.
152 * Hipoteka merkatua arautzeko fondo publikoa, Hipoteka Merkatuari buruzko martxoaren 25eko 21/1981 Legeak 25. artikuluan ezarritakoa.
153
154 **(28) Kreditu entitatea:** Espainiako Bankuaren kontabilitate arauak bete behar dituzten entitateek jarriko dute gako honetan X bat.
155
156
157 **(78) Banku fundazioa:** 26/2013 legeari atxikituta dauden banku fundazio diren entitateek jarriko dute gako honetan X bat.
158
159
160 **(29) Aseguru entitatea:** Aseguru entitateen Kontabilitate Plana nahitaez aplikatu behar duten entitateek jarriko dute gako honetan X bat (1317/2008 ED, uztailaren 24koa).
161
162
163 **(30) Balore jakin batzu dauzkaten entitateak: **2/2014 Foru Arauaren 14º xedapen gehigarrian eta 13º xedapen iragankorrean arautzen dena aplikagarria zaien entitateek jarriko dute gako honetan X bat.
164
165
166 **(31) Kooperatiba babestua:** Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko I. kapituluaren 4. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat.
167
168
169 **(32) Bereziki babestutako kooperatiba:** Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko II. kapituluaren 5. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat.
170
171
172 **(33) Babestu gabeko kooperatiba:** Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko III. kapituluaren 11. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat.
173
174
175 **(79) Bigarren mailako kooperatiba:** Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, IV. tituluko 28. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat
176
177
178 **(34) Aitorpen osagarria:** Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean.
179
180
181 **(35) Aldi baterako enpresa-elkarteak:** 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko III. Kapituluan eta 75 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.
182
183
184 **(36) Interes ekonomikoko espainiar elkarteak :** 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko III. Kapituluan eta 73 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.
185
186
187 **(37) Interes ekonomikoko europar elkarteak:** 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko III. Kapituluan eta 74 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.
188
189
190 **(38) Ondare sozietateak:** 2/2014 Foru Arauak 14 eta 32.1 eta 32.2 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.
191
192
193 **(39) 2/2014 Foru Arauaren 56.3 arikuluko entitateak: **Honako entitateak direnean X bat jarriko da gako honetan:
194
195 * Aseguru orokorreko mutuak eta gizarte aurreikuspeneko entitateak, baldin eta beren arauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta karga tasa % 0 ez denean..
196
197 * Elkarrekiko bermedun sozietateak eta birfinantzamendu sozietateak Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta badaude.
198
199 * Balore eta burtsa sozietate artezkariek eta agentziek eta Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak ezarritakoaren arabera Bilboko Balore Burtsako legezko kide diren balore eta burtsa sozietateek eta agentziek Burtsako kide diren balore eta burtsa sozietateek eta agentziek.
200
201 **(40) Merkataritza taldeko entitatea:** Entitateak merkataritza talde bateko kide badira Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, X bat jarri behar dute gako honetan.
202
203
204 **(41) Itsas garraioko enpresen araubidea:** 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko II kapituluan definitu eta arautzen den erregimen berezia aplikagarria zaien entitateek jarriko dute X bat gako honetan.
205
206
207 **(52) Entitate desegina eta likidatua: **Ekitaldian desegin eta likidatu diren** **entitateek jarriko dute X bat gako honetan.
208
209
210 **(54) Entitate desegina, likidatu gabea (enpresa berregituratzeko prozesuak): E**npresa berregituratzeko prozesu baten ondorioz, ekitaldian desegin eta likidatu gabeko** **entitateek jarriko dute X bat gako honetan, 2/2014 Foru Araueko VI Tituluko VII kapituluan arautzen den erregimen berezia aplikatzea aukeratua izana ala ez.
211
212
213 **(71) Kapital aldakorreko inbertsio sozietatea: **Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Legean arautuak, baldin eta exijitutako akziodun kopurua gutxienez lege horren 9 artikuluan aipatzen dena bada.
214
215
216 **(95) Elkarrekiko garantia sozietateak:** 2/2014 Foru Arauak 56. artikuluko 3.c) apartatuan aipatutako entitateek X bat jarriko dute gako honetan.
217
218
219 **(96) Eraldaketarako nekazaritza sozietatea: **Entitatea eraldaketako nekazaritza sozietatea bada, X bat jarriko du gako honetan.
220
221
222 **(59) Balantzeak eguneratzea FDA 1/2013: **Otsailaren 5eko 1/2013 Foru Dekretu Arauak dionaren arabera balantzeak eguneratzea erabaki duten entitateek jarriko dute X bat gako honetan.
223
224
225 **(80) Bazkideak egindako ekarpenak ezaugarri berezidun ondare tresna gisa kalifikatuta daudenean: **X bat jarri beharko du gako honetan, baldin eta AEE edo IET baten bazkidea bada eta egindako ekarpenak ezaugarri berezidun ondare tresna gisa kalifikatuta dituenean.
226
227
228 **(87) Inbertsio kolektibo itxiko entitateen sozietate kudeatzailea: **X bat jarri beharko du gako honetan, baldin eta Inbertsio kolektibo itxiko entitateen sozietate izaera badute**.**
229
230 == KONTUEN EGOERA-ORRIAK ==
231
232
233 Balantzea eta OGAE: Erabili duen eredua markatu behar du entitateak. Kontabilitate Plan Orokorra (azaroaren 16ko 1514/2007 ED) edo Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra (azaroaren 16ko 1514/2007 ED) aplikatuta erabilitako eredua izango da.
234
235
236 Galdu-irabaziak: Erabili duen eredua markatu behar du entitateak. Kontabilitate Plan Orokorra (azaroaren 16ko 1514/2007 ED) edo Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra (azaroaren 16ko 1514/2007 ED) aplikatuta erabilitako eredua izango da.
237
238
239 == JARDUERAK ==
240
241 **~ **
242
243 **Entitateak egindako jarduera nagusiaren deskribapena: **Ekitaldian eragiketa bolumenik handiena sortu duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat. Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean ageri dira.
244
245
246 **Entitateko plantilla**: ondorengo datuak eskatzen dira. Bertan jartzen diren datuak eragina edukiko dute ondoren gutxiengo zergaren kalkuluan eta baita enplegua sortzeagatik sortu daitekeen kenkarian.
247
248
249 (6) Batez bestekoa ekitaldian (kontratu mota guztiak): enplegatuek guztira lan egin duten egun kopurua batu behar da. Baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da batez besteko plantila. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
250
251
252 (7) Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
253
254
255 (94) Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
256
257
258 (68) Lan kontratu mugagabeko oraingo ekitaldiko batez besteko plantila: lan kontratu mugagabea duten langile kopurua batu eta.baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
259
260
261 (69) Lan kontratu mugagabeko aurreko ekitaldiko batez besteko plantila: aurreko ekitaldian lan kontratu mugagabea zuten langile kopurua batu eta baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
262
263
264 (76) Lan kontratu mugagabeko ekitaldiko gehienezko langileria: ekitaldian zergaldiko egun guztietan gehienezko langileria, lan kontratu mugagabekoa.
265
266
267 (72) Higiezin sustapen, salerosketa edo errentamendu ekonomia jarduera: batez besteko langilegoa lanaldi osoarekin eta dedikazio esklusiboarekin: batez besteko plantila, inoren kontura enplegatuak, lanaldi osoarekin eta jarduera horretarako dedikazio esklusiboarekin. Ez dira konputatuko 2/2014 Foru Arau honetako 42. artikuluan ezarritakoaren arabera zergadunarekin lotutzat jotzen diren langileak.
268
269
270 68 eta 69 laukietan ipintzen diren datuek eragina edukiko dute 2/2014 FAreko 56.3 artikuluko gutxiengo zergaren kalkuluan.
271
272 7 eta 94 laukietan jarritako kopuruek eragina edukiko dute enplegua sortzeagatik kalkulatzen den kenkarian. 94 laukian ipintzen den kopuruak 2545 eta 2548 laukien batura izan behar du eta 7 laukian ipintzen den kopuruak, berriz, 2546 eta 2549 laukien batura izan behar du.
273
274
275 = ZERRENDAK =
276
277 == Ordezkariak ==
278
279
280 Hemen jarri behar da zein pertsonak adierazten duten, entitate aitortzailearen legezko ordezkari gisa, aitorpen-likidazioan idatzi diren datu guztiak bat datozela merkataritza legeriak exijitutako liburu ofizialean ageri den informazioarekin.
281
282 Harremanetarako pertsona edo entitatea jarri behar da. __Datu hauek aitorpena aurkezten den egunekoak izango dira__.
283
284 == Administratzaileak ==
285
286
287 Entitatearen zuzendaritza, administrazioa edo kontrola daramaten pertsona fisiko zein juridikoak jarri behar dira apartatu honetan: kontseilariak, kudeatzaileak, zuzendariak, administratzaile orokorrak, eta antzekoak. __Datu hauek aitorpena aurkezten den egunekoak izango dira.__
288
289 == Aitortzailearen zuzeneko partaidetzak beste entitate batzuetan ==
290
291
292 __Aitortutako zergaldiaren itxiera egunean__ entitate aitortzaileak zuzenean %5eko edo hortik gorako partaidetza badu beste entitate batzuetan ~(%1ekoa edo handiagoa bigarren mailako merkatu antolatuan kotizatzen duten baloreak izanez gero), entitate horiei buruz eskatzen diren datu guztiak adierazi behar dira.
293
294 Aitortutako zergaldiaren itxiera egunean entitate aitortzaileak beste entitate batzuenetako kapital sozialean dituen partaidetzak %5etik beherakoak badira ~(%1etik beherakoak, bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatzen duten baloreak izanez gero), laukia markatu behar da.
295
296 == Pertsona edo entitateen zuzeneko partaidetzak entitate aitortzailean ==
297
298
299 __Aitortutako zergaldiaren itxiera egunean__ beste pertsona edo entitate batzuek %5eko edo hortik gorako partaidetza badute entitate aitortzailearen kapital sozialean ~(%1ekoa edo handiagoa bigarren mailako merkatu antolatuan kotizatzen duten baloreak izanez gero), haiei buruz eskatzen diren datu guztiak adierazi behar dira.
300
301 Aitortutako zergaldiaren itxiera egunean entitate aitortzaileko bazkide edo partaide bakoitzak kapital sozialean dituen partaidetzak %5etik beherakoak badira ~(%1etik beherakoak, bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatzen duten baloreak izanez gero), laukia markatu behar da.
302
303 == Establezimenduak ==
304
305
306 Entitate aitortzailearekin erlazionatuta dauden establezimendu guzti-guztiak jarri behar dira. Erlazio hori izan daiteke aitortzailea jabea delako, errentaria edo lagapenduna:
307
308
309 **JABEA **bada: idatzi X bat **PR siglei dagokien laukian**.
310
311
312 **ERRENTARIA **bada: idatzi X bat **AR siglei dagokien laukian**. Kasu honetan, errentatzailearen identifikazio datuak jarri behar dira, bai eta entitateak ordaindu dion urteko errentaren zenbatekoa ere (BEZa kanpo utzita).
313
314
315 **LAGAPENDUNA **bada: idatzi X bat **CE siglei dagokien laukian**. Kasu honetan, entitate aitortzaileari establezimendua INOLAKO KONTRAPRESTAZIORIK GABE laga dion pertsona edo entitatearen identifikazio datuak adierazi behar dira.
316
317
318 Entitate aitortzaileak ez badu inolako establezimendurik ez jabetzan, ez errentan hartua eta ez lagata, zirkunstantzia hori adierazi behar du dagokion laukian X bat jarriz.
319
320
321 = ERRENTEN EGOZPENA =
322
323 == AEEak, IETak, IETEak ==
324
325 **~ **
326
327 Bazkideak: Ekitaldia ixteko egunean entitateko bazkide direnen artean egozpenak jasan behar dituztenak zerrendatu behar dira (bazkide egoiliarrak zein ez-egoiliarrak, edo bazkideen eskubide ekonomikoak dituzten pertsona edo entitateak). Partaidetza portzentajearen arabera adieraziko dira, goitik beherako hurrenkeran, beren identifikazio datuak eta data horretan duten partaidetza jarrita.
328
329
330 "**Egozgarria den zerga oinarria**" zutabean, eta hala badagokio, programak idatziko du zer portzentaje egozten zaion oinarri ezargarritik bazkideari edo bazkidearen eskubide ekonomikoak dituen pertsonari.
331
332
333
334 **Oinarri ezargarrietatik eta gainerako likidazio kontzeptuetatik egotzi beharreko portzentajea**
335
336
337 Aitortzaileak emandako datuetatik abiatuta, programak kalkulatuko du zer egozpen portzentaje dagokien zerga oinarrietatik eta gainerako likidazio kontzeptuetatik entitateko bazkideei edo bazkideen eskubide ekonomikoak dituzten pertsonei, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo egoiliarrak direnean.
338
339
340 Entitate aitortzailea interes ekonomikoko talde egoiliarra denean, egozpen portzentajea bazkide egoiliarrei dagokiena izango da.
341
342
343 Entitate aitortzailea aldi baterako enpresa-elkarte bat bada eta 2/2014 Foru Arauaren 75. artikuluan aipatzen den erregistro berezian izena emanda badago, egozpen portzentajea bertako kide diren enpresa egoiliarrei dagokiena izango da.
344
345
346 Entitate aitortzailea interes ekonomikoko talde europarra denean, ez da inolako kalkulurik egin behar. Egozpen portzentajea programak kalkulatu behar duenean, portzentaje hori sozietatearen estatutuetan ezarritako proportziotik aterako da, eta halakorik ez badago, egozpena jasan behar duten pertsonek kapital sozialean duten partaidetzaren arabera kalkulatuko da, aitortzen duen entitatearen zergaldiko azken egunean bazkide egoiliar izatea aintzat hartuta.
347
348
349 Egozpen portzentajea zenbaki oso bat ez denean, bi zenbaki hamartar idatziko dira.
350
351
352
353 **Hobariak eta kenkariak (kalkulu oinarria)**
354
355
356 Apartatu honetako “Guztira” zutabean kenkari eta hobarien kalkulu oinarrien zenbateko osoa adierazi behar da. Apartatu honetako “Egozgarriak“ zutabeko laukietan, programak adieraziko du zenbatekoa den entitate aitortzaileak egozten dituen kenkari eta hobarien kalkulu oinarria programak berak kalkulatutako egozpen portzentajearen arabera. Entitate aitortzailea interes ekonomiko talde europarra denean, programak ez du kalkulurik egingo "Egozgarriak" zutabean eskatzen diren datuak betetzeko.
357
358
359
360 **Entitateak izan dituen atxikipenak eta kontura egindako ordainketak**
361
362
363 Apartatu honetako "Guztira" zutabean adierazi behar da entitateak izan dituen atxikipenen eta kontura egindako ordainketen zenbateko osoa. Apartatu honetako “Egozgarriak” zutabeko laukietan, programak adieraziko du zenbatekoak izan diren entitate aitortzaileak egozten dituen atxikipenak eta konturako ordainketak, programak berak kalkulatutako egozpen portzentajearen arabera. Entitate aitortzailea interes ekonomiko talde europarra denean, programak ez du kalkulurik egingo "Egozgarriak" zutabean eskatzen diren datuak betetzeko.
364
365
366
367 **Erreserben kontura banatutako dibidendu eta partaidetzak.**
368
369
370 Apartatu honetan adierazi beharreko informazioa emango da baldin eta aitortzen den zergaldian horretarako araututa dauden kasuak gertatu badira (entitatearen dibidenduak eta mozkin-partaidetzak banatzea). Bereizita adierazi behar da informazioa: batetik, entitate aitortzailea araubide orokorrean egon den ekitaldietatik datozenak eta, bestetik, entitate aitortzailea araubide bereziaren menpe egon den ekitaldietatik datozenak. Hori guztia, 2/2014 Foru Arauak 73.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
371
372
373 = URTEKO KONTUAK =
374
375
376 Urteko kontuak bete daitezke, datuak eskuz sartuz edo kontabilitate datuak inportatuz fitxategi baten bidez.
377
378
379 == Nola bete ==
380
381
382 Aurrenik Galera-Irabaziak betetzea gomendatzen da, atal honen emaitzak gainerako kontuak baldintzatzen ditu-eta.
383
384
385 Urteko kontuek atal hauek dituzte:
386
387
388 * Galera-Irabaziak: lehen bete behar den atala.
389
390 * Balantzea. bi atal hauek osatuta:
391 ** Aktiboa, guztira
392 ** Pasiboa, guztira. Ondare Garbia betetzean kontuan izan behar dira:
393 *** Ekitaldiko emaitza kontuan agertzen den zenbatekoa aurrenik betetako Galera-Irabazien kontutik dator. Zenbateko hori aldatzeko, balantzeko kontu bereko goitibehera ireki behar da.
394 *** Kolore urdinez ageri diren kontu guztiak honela bete behar dira:
395 **** Klikatu kontuaren gainean, eta Ondare Garbiaren aldaketen egoera-orria zabalduko da (OGAE).
396 **** Beharrezko eremuak bete.
397 **** Zutabearen bukaerako zenbatekoa (Guztira) Balantzeko Ondare Garbira eramango du zuzenean programak, eta dagokion laukian ipiniko du.
398
399 * Bete Emaitzen banaketa atala.
400 * Beharrezkoa denean (Merkataritza Erregistroan urteko kontu-gordailuaren eredu arrunta edo eredu laburtua aurkezten denean), "Kontabilizatutako sarrerak eta gastuak, guztira" atala bete behar du entitateak. Programak automatikoki eramango du emaitza ondare garbiaren aldaketen egoera-orrira, eta dagokion laukian ipiniko du.
401 * Ondare garbiaren aldaketen egoera-orrian __kontsultatzeko moduan__ izango da taula, 3. puntuan bete baitira eremuak (aldaketak egiteko, 3. puntura jo behar da).
402 * Eragiketa bolunema: Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran kalkulatutako eragiketa bolumena adierazi behar da.
403
404 == Inportatu kontuen fitxategia ==
405
406
407 Aukera dago kontabilitate datuak inportatu eta aitorpenean sartzea. Horretarako, kontabilitate alorreko informazioa biltzen duen fitxategia hautatu behar duzu.
408
409 Pertsonal espezializatuak sortutako fitxategia izan behar da, Departamentu honek emandako zehaztasun teknikoen araberakoa. Zehaztasun teknikoak hauek zergen webgunean argitaratuta daude, 2021eko sozietate gaineko zergaren kanpainaren nobedadeen atalean.
410
411 = KONTABILITATEZ KANPOKO DOIKETAK =
412
413
414 “KONTABILITATEZ KANPOKO DOIKETAK” apartatua osatzen duten laukiak Sozietateen gaineko Zergaren oinarri ezargarria zenbatespen objektiboaren erregimenean kalkulatzeko erabiltzen dira. Kontabilitate emaitzari Zergaren 2/2014 Foru Arauaren prezeptuak aplikatuz egiten da zuzenketa, aipatutako foru arauaren 15.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hortaz, Kontabilitate Emaitzari aplikatu beharreko gehikuntzak edo gutxipenak adierazi behar dira lauki horietan, aitortzen den zergaldiko oinarri ezargarria kalkulatzeko.
415
416
417 Hona hemen, orientabide modura, kontabilitate emaitzen zuzenketak betetzera behartzen duten legezko prezeptuak:
418
419
420 * **Sozietateen gaineko zerga:** 2/2014 Foru Arauaren 31. artikuluko 1 apartatuaren b) letra.
421
422 * **Amortizazioak:** 2/2014 Foru Arauaren 16, 17, 19, 20 eta 21. artikuluak.
423
424 * **Mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainak (amortizazio libre eta azkartua): **2/2014 Foru Arauaren 21. artikulua.
425
426 * **Aparteko amortizazio azkartua: **5/2020 FDA 12.artikulua.
427 * **Aparteko amortizazio askatasuna: **11/2020 FDA 8. artikulua.
428 * **Finantza errentamendua:** 2/2014 Foru Arauaren 18. artikulua.
429
430 * **Ondare elementuen balio narriadurak sortutako galera: **2/2014 Foru Arauaren 22 artikulua.
431
432 * **Kaudimen gabezietarako kredituen narriadurak sortutako galera **mikroenpresak**, **enpresa txikiak eta ertainak: 2/2014 Foru Arauaren 22. artikulua.
433
434 * **Finantza gastuen kengarritasuna mugatzeagatik doikuntza: **2/2014 FAren 25.bis artikulua.
435
436 * **Zergan kenkaridunak ez diren hornidurak: **2/2014 Foru Arauaren 26 artikulua.
437
438 * **Zergan kenkaridunak ez diren gastuak/ Tributatu duten errenta positiboen konpentsazioa: **2/2014 FA 31 bis artikulua.
439 * **Zergan kenkaridunak ez diren gastuak/ Tributatu duten EI-en errenta positiboen konpentsazioa: **16/2014 FA 18 artikulua.
440 * **Zergan kenkaridunak ez diren gastuak: **2/2014 Foru Arauaren 31. artikulua.
441 * **Jarduera ekonomikoetan erabilitako lokalen alokairuaren errentan adostutako beherapenak:** 2/2021 FDA 2. artikulua.
442
443 * **Merkatuko balio normalaren aplikazioa: **2/2014 Foru Arauaren 40, 41, 42, 49. eta 50. artikuluak.
444
445 * **Errentak zuzentzea monetaren balio galeragatik: **2/2014 Foru Arauaren 40.9 artikulua.
446
447 * **Kita edo itxaronaldien eragiketen ondorioz sortutako errentengatik doikuntzak: **2/2014 FAren 54.10 artikulua.
448
449 * **Salbuespena dibidenduen eta mozkin partaidetzen gaineko zergapetze bikoitzarengatik: **2/2014 Foru Arauaren 33. artikulua.
450
451 * **Salbuespena entitateen partaidetza eskualdatuz lortutako errenten zergapetze bikoitzarengatik: **2/2014 Foru Arauaren 34. artikulua.
452
453 * **Salbuespena establezimendu iraunkorrek lortutako errentarengatik**: 2/2014 Foru Arauaren 35. artikulua.
454 * **Sarreren eta gastuen denborazko egozpena: **2/2014 Foru Arauaren 54. artikulua.
455
456 * **Azpikapitalizazioa: **2/2014 Foru Arauaren 47. artikulua.
457
458 * **Berrinbertsioaren salbuespena (2/2014 FA aren 36. artikulua eta 2º xedapen iragankorra): **Atal hau 36. artikuluan jasotako beharkizunak betetzen direnean, bai aparteko mozkinak berinbertitzeagatik edo berinbertsioaren onura galtzeagatik.
459
460 * **Jabetza intelektualetik edo industrialetik datozen sarreren murrizketa: **2/2014 Foru Arauaren 37. artikulua.
461
462 * **Itsas garraioko enpresen araubidea**: 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko II kapituluan arautzen den erregimen berezia aplikagarria aukeratu egin badute.
463
464 * **Errenten egozpena (AEE, IET, AIETE): **2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko II kapitulua.
465
466 * **Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak: **2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko IV kapitulua.
467
468 * **Ondasun eta eskubideen balorazioa. Berregituratze eragiketen araubide berezia: **2/2014 Foru Arauaren VII. tituluko VI. kapitulua.
469
470 * **Meatzaritza eta hidrokarburoak (agortze faktorea):** 2/2014 Foru Arauaren 28 eta 29. artikuluak.
471
472 * **Balore jakin batzu dauzkaten entitateak: **2/2014 Foru Arauaren 14º xedapen gehigarria.
473
474 * **Partzialki salbuetsitako entitateen zerga araubidea: **2/2014 Foru Arauaren 32.3 eta 38 artikuluak.
475
476 * **Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga araubidea: **3/2004 Foru Araua.
477
478 * **Kooperatibak: nahitaezko erreserba fondorako zuzkiduraren %50:** Legean edo estatutuetan hala ezarrita egoteagatik, kooperatibek nahitaezko erreserba fondorako ematen duten zenbatekoaren %50 adierazi behar da apartatu honetan, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 16.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
479
480 * **Lehen aplikazioaren doikuntzak (45/1997 Foru Dekretuaren hamaikagarren xedapen iragankorra):**
481 ** Lehendabizi aplikatzekoa den doiketaren saldoaren zenbateko osoa 2008ko oinarri ezargarrian integratzea aukeratu zuten subjektu pasiboek ez dute beste zuzenketa bat egin beharrik.
482 ** Doiketak aipatutako xedapen gehigarriaren 2. puntuaren arabera aplikatzea erabaki zuten entitateek, aldiz, ekitaldiko oinarri ezargarrian integratu behar dituzte Kontabilitate Plan Orokor berriaren arabera sortutako gastu eta sarrerei dagozkien abonuak edo karguak.
483
484 * **Balio gehikuntza garbiaren kontabilitateko amortizazioaren eta amortizazio fiskalaren arteko diferentzia, balantzeen eguneratzea FDA 1/2013: **1/2013 Foru Dekretu Arauaren 9.1 artikulua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa.
485
486 * **Eguneratutako ondare elementuen balio narriadura, balantzeen eguneratzea FDA 1/2013: **1/2013 Foru Dekretu Arauaren 9.2 artikulua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa.
487
488 * **Eguneratutako ondare elementuen eskualdaketan izandako galerak, balantzeen eguneratzea FDA 1/2013: **1/2013 Foru Dekretu Arauaren 9.2 artikulua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa.
489
490 * Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea**: **Subjektu pasiboek 2/2014 FAaren 115.1 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela jakinarazi dutenek.
491
492 * **Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea: **Subjektu pasiboek** **2/2014 FAaren 115.2 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela jakinarazi dutenak.
493
494 * **Tokiko zerbitzu publikoak emateagatik eratorritako errentak**: 2/2014 FAaren 39.1 artikulua.
495
496 * **Partaidetza maileguak emateagatik lortutako errentak** :2/2014 FAaren 39.3 artikulua.
497
498 * **Bestelako zuzenketak: **Gako hauetan kontabilitate emaitzaren beste zuzenketa batzuei dagozkien zenbatekoak adieraziko dira, hain zuzen ere, zerrenda honetan orientabide modura azaldu diren zuzenketen gakoetan sartu ezin daitezkeenak.
499
500 = Aparteko mozkinen berrinbertsioari buruzko informazioa =
501
502 **~ **
503
504 Aparteko mozkinen berrinbertsioari buruzko informazio gehigarria ipini behar da berrinbertsioaren salbuespena aplikatutako elementuei buruzkoa.
505
506 **Besterentzako data: **elementuaren salmenta egin den data.
507
508 **Berrinbertitzeko konpromisoa:** hemen adierazi behar da salmentan edo besterentzean lortutako zenbateko osotik entitatea zenbateko berrinbertsio egitera konprometitzen den 2/2014 Foru Arauak 36. artikuluan ezarritako baldintza eta epeetan.
509
510 **Aurreko ekitaldiak:** aurreko ekitaldietan egindako eskurapenen zenbatekotik aparteko mozkinen berrinbertsiorako erabili den kopurua adierazi behar da.
511
512 **2021 ekitaldia:** 2021eko ekitaldian egindako eskurapenen zenbatekotik aparteko mozkinen berrinbertsiorako erabili den kopurua adierazi behar da.
513
514 = Errebalorizazio erreserbaren informazio gehigarria FDA 1/2013 =
515
516 **~ **
517
518 Otsailaren 5ean onartutako 1/2013// Foru Dekretu Arauaren arabera, e//ntitateak balantzeen eguneratzea aukeratu bazuen, eta 2021eko ekitaldi honetan ez badu errebalorizazio erreserba kontuan aplikaziorik egin, 2457 laukia markatu beharko du. Aplikaziorik egin badu, aldiz, errebalorizazio erreserbaren hasierako zuzkidura zenbatekoa izan den jarri beharko du, eta baita aipatutako kontu erreserban eginiko aplikazioena ere.
519
520 = LIKIDAZIOA =
521
522
523 == Likidazioa ==
524
525
526 **Mikroenpresen zerga konpentsazioa**: Mikroenpresa izateko baldintzak bete eta FAaren 32.4 artikuluan arautzen den zerga konpentsazioa aukeratzen duten entitateei aplikatuko zaie. Horretarako aitorpeneko ezaugarrien atalean 74 eta 75 laukiak markatuta egon behar dira eta konpentsazioaren zenbatekoa programak berak kalkulatuko du automatikoki.
527
528
529 **__Erreserbak – Murrizketa__**
530
531
532 **Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua):** 2020 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da, beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da.
533
534
535 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
536
537 //Zerga ondorioetarako ondare garbia: //FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.
538
539 //Gehikuntza garbia//: automatikoki kalkulatuko da, 2021 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko ekitaldiaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori erreserba horietan gutxituko da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko
540
541 //Sortutako murrizketa: zerga oinarrian// sortutako murrizketaren zenbatekoa ipini beharko da. Programak berak egiaztatuko du zenbateko hauek araudian adierazten diren mugak gainditzen ez dituela. Muga hori, orokorrean gehikuntza garbiaren %10-a izango da eta mikroenpresa edo enpresa txikien kasuan, gehikuntza garbiaren %14-a. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, dagokion kopurua ipini behar da.
542
543 //Aurreko ekitaldietan aplikatutako murrizketaren zenbatekoa~:// aurreko ekitaldietan aplikatutako zenbatekoa ipini behar da,
544
545 //Oraingo ekitaldiko murrizketa: //oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa.
546
547 //Aplikatu gabeko murrizketa: //automatikoki kalkulatuko da, sortutako murrizketa eta aurreko ekitaldietan aplikatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da.
548
549
550 **Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): **zerga oinarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan.
551
552
553 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
554
555 //Murriztutako zuzkidura//: zerga oinarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. __Orokorrean__, murrizketak ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko entitateak).
556
557 //Oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako zenbatekoa//: oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako kopurua.
558
559 //Ekitaldi amaierako saldoa//: automatikoki kalkulatuko da, murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruen artean.
560
561 Murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruak automatikoki likidaziora eramango dira.
562
563
564 **Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): **zerga oinarria gutxituko** **da** **ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean.
565
566
567 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
568
569 //Zuzkidura/murrizketa: // erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da.
570
571 //Sortutako murrrizketa~:// oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-murrizketaren % 60 izango da.
572
573 //Gauzatutako elementua~:// erreserba gauzatu den elementu mota aukeratu behar da, ondoren aipatzen direnen artean, Foru Arauaren 53. artikuluko 2 atalean ezartzen diren baldintza eta mugekin:
574
575
576 * 53 2 a) art.: Foru Araueko 61. artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten aktibo ez-korronte berriak.
577 * 53.2 b) art.: Foru Araueko 65.2 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten ondare elementuak.
578 * 53.2 c) art.: partaidetzen eskuratzea, baldin eta partaidetza horiek 53. artikuluko 2 c) atalean aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
579 * 53.2 d) art.: Enpresa proiektu berrietan inbertsioa egitea, kapitaleko partaidetzen bitartez, 53. artikuluko 2 d) ataleko baldintzak betetzen badituzte.
580
581 //Oraingo ekitaldian gauzatutako zenbatekoa: //oraingo ekitaldian gauzatutako kopurua//.//
582
583 //Gauzatu gabeko zenbatekoa: //automatikoki kalkulatua izango da, eta murrizketa kalkulatzeko zuzkiduraren (7525 laukia) eta gauzatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da, baldin eta aukera __53.2 a) art__. ez bada. Kasu honetan __gauzatutako kopuruaren erdia__ kontutan hartuko da, araudiak dioenez, elementu hauetan egin beharreko inbertsioak, erreserbara eraman den kopuruaren bikoitza izan behar duelako.
584
585
586 **__Erreserbak – Integrazioa__**
587
588
589 //Ekitaldia: //erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
590
591 //Artikulua eta ez betetzearen zergatia: // azaltzen diren aukeretatik dagokiona ipiniko da ez betetzearen zergatiaren arabera.
592
593 //Oinarria//: sartu (integratu) behar den kopuruaren oinarria.
594
595 //Interesak / Errekargua//: berandutza interesak sartzea dagokionean, hauek automatikoki kalkulatuak izango dira eta horretarako hasiera eta amaierako datak ipiniz. Errekargua dagokionean, kopurua ere kalkulatua izango da, ez betetzearen zergatia “erreserbaren erabilpena” ez bada. Ez betetzearen arrazoia erreserba erabiltzeagatik izan den kasuetan, berriz, dagokion errekarguaren kopurua ipini beharko da.
596
597 //Guztira//: automatikoki kalkulatuko da, oinarria eta interesen edo/eta errekarguaren batura izango delarik.
598
599
600 **Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa:** 2/2014 Foru Arauaren 55. artikulua eta bostgarren eta hogeitabostgarren xedapen iragankorra, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra. Ekitaldiko** **aurretiko oinarri ezargarria positiboa denean bakarrik konpentsatu daiteke.
601
602
603 **Kita edo itxadonaldien eragiketen ondorioz sortutako errentengatik doikuntzak 54.10 artikuluan ez daudenak:** 2/2014 Foru Arauaren 55. Artikuluaren arabera, zerga oinarria konpentsatu ahal izango da aurreko ekitaldietako zerga oinarri negatiboekin, baina muga batzuekin. Hala ere, zerga oinarri negatiboen konpentsazioak duen muga ez da aplikagarria izango zergadunaren hartzekodunekin adostutako kitei edo itxaronaldiei dagozkien errenten zenbatekoan. Horregatik, errenta hauen zenbatekoa adierazi beharko da 1573 kasilan, informazio moduan soilik, eta programak zenbateko hori ez du mugarako kontutan hartuko.
604
605
606 **Karga tasak: **hona hemen, orientabide modura, aplikatu daitezkeen karga tasak:
607
608 **1.- Oro har, %24.**
609
610 **2.- Mikroenpresa, enpresa txikiak **badira (sozietateen gaineko zergaren 2/2014 Foru Arauak 14..1 eta 14.2 artikuluetan definitutako eran),
611
612 - **%18**, sozietate kooperatiba babestuak direnean edo babes berezia dutenean, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 26.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
613
614 - **%20**, gainerako entitateentzat.
615
616 **3.- **Gainerako Sozietate kooperatiba babestuak edo bereziki babestutakoak, **%20**ko tasa** **aplikatzen zaie.
617
618 4.- **Herri onurakotzat hartutako fundazio eta elkarteak, herri onurako kooperatibak eta gizarte ekimeneko kooperatibak **direnean, **%10 **aplikatzen da 3/2004 Foru Arauak ezarritako araubidera biltzeko beharkizunak betetzen badituzte.
619
620 **5.- **Honako entitateak direnean **%19** aplikatzen da:
621
622 * Aseguru orokorren mutuak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateak, hurrengo 8. idatz-zatiko tasa aplikatzen ez bazaie, eta lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren mutuak, beren araudian jasotako beharkizunak betetzen badituzte.
623 * Elkarrekiko bermedun sozietateak eta birfinkapeneko sozietateak, Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta badaude.
624 * Elkargo profesionalak, enpresarien eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.
625 * Irabazi asmorik gabeko entitateak, 3/2004 Foru Arauan ezarritako erregimena aplikagarri ez zaienean.
626 * Enplegua sustatzeko fondoak
627 * Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
628 * Balore eta burtsa sozietate eta agentziak, baldin eta legez Bilboko Balore Burtsako kide badira, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak ezarritakoaren arabera.
629
630 **6.- **Hidrokarburoen ikerketan eta ustiaketan jarduten duten entitateek **%31** aplikatzen dute.
631
632 **7. **- Inbertsio kolektiboko erakundeek **%1, **2/2014 Foru-araueko VI. tituluko V. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikagarri zaienei.
633
634 **8. **BGAEak (7/1998 FA) eta pentsio fondoak (8/1987 Legea) direnean, **%0** aplikatzen da. 5/2012 Legeko 24. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritako prestazioetako bat ematen dutenean.
635
636 == 117.3 artikuluari buruzko informazio gehigarria ==
637
638 **~ **
639
640 **Eskualdatutako elementua**: kode hauetako bat jarri behar da, eskualdatutako elementuaren izaera aintzat hartuta:
641
642
643 1. Ibilgetu ukiezina
644 1. Ibilgetu materiala
645 1. Inbertsioak ondasun higiezinetan
646 1. Epe luzeko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
647 1. Epe luzeko inbertsio finantzarioak
648 1. Epe laburreko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
649 1. Epe laburreko inbertsio finantzarioak
650 1. Bestelakoak
651
652 **Noiz eskuratua:** eskualdatutako elementua noiz eskuratu den adierazi behar da.
653
654
655 **Noiz eskualdatua:** eskualdaketa noiz egin den adierazi behar da.
656
657
658 **Kontabilitate balio garbia:** eskualdatzeko unean elementuak zuen kontabilitate balio garbia.
659
660
661 **Eskualdatze balioa:** ondare elementua eskualdatzeko zenbatekoa.
662
663
664 **Moneta zuzenketa:** 2/2014 Foru Arauak 40.9 artikuluan jasotakoa aplikatu ondoren egindako moneta zuzenketaren zenbatekoa jarriko da.
665
666
667 **Bestelako doikuntzak:** beste doikuntza batzuk egin ondoren aplikatu behar den zenbatekoa.
668
669
670
671 == Kenkariak ==
672
673 **~ **
674
675 **__TicketBAIren inplementaziorako kenkaria/Txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkaria__**
676
677
678 **~ TicketBAIren inplementaziorako kenkaria: **2/2014** **Foru arauaren 122 bis artikuluan aipatutako beharkizunak betetzen dituen sistema informatiko bat erabiltzera behartutako zergadunek ekitaldian egindako inbertsio eta gastuengatik kenkaria sortu ahal izango dute beren kuota osotik, sistema horren ezarpenarekin erlazionatuta badaude FAren 22ª XG xedatutakoaren arabera eta 2/2021 Foru Dekretu Arauan jasotzen denaren arabera.
679
680
681 **~ Txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkaria: **2/2014** **FAren13. artikuluaren arabera mikroenpresatzat edo enpresa txikitzat direnek eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren testu bateratzailea I eranskineko I. sekzioaren 64 eta 65 multzoetan eta 622 taldean sartuta daudenek, kuota osoan kenkaria sortu ahal izango dute digitalki eraldatu eta merkataritza elektronikoa ezartzeko ekitaldian egindako gastu eta inbertsioengatik, 5/2020 eta 11/2020 Foru Dekretu Arauaren 15. artikuluan aurreikusten dena eta 2/2021 Foru Dekretu Arauan jasotzen denaren arabera.
682
683
684 2725 kasilan ipiniko da __ekitaldian eginiko inbertsio eta gastu guztien__ zenbatekoa eta 2726 kasilan, inbertsio hori egiteagatik jasotako diru laguntzaren zenbatekoa. Era berean, zergadunak ipini beharko du 2727 kasilan ekitaldian sortutako kenkariaren oinarria. Oinarria hau ezingo da hauek baino handiagoa izan:
685
686 //a) 5.000,00 euro.//
687
688 //b) 2019an amaitutako azken zergaldiari dagokion negozio zifraren zenbateko garbiaren (NZZG) %1 ekoa. Jarduera 2019. urtearen ondoren hasi bada, jarduera hasi den zergaldia hartuko da. Zergaldia urte naturala baino laburragoa denean edo zergaldi horretan jarduera ekonomikoa hasi denean, NZZG-ri dagokion magnitudea urtebetera eramango da.//
689
690 //NZZG-ren %1eko emaitza hori 500,00 eurotik beherakoa denean (1.500,00 eurotik beherakoa %60ko kenkarirako eskubidea dutenentzat), kenkariaren oinarria bi hauetatik txikiena izango da: inbertsio eta gastuei dagokion kenkariaren oinarria, edo 500,00 euro (1.500,00 euro, %60ko kenkarirako eskubidea dutenentzat).//
691
692
693 Ondoren, dagokion kenkariaren portzentajea aukeratu beharko da ~(%30 edo %60) eta programak kalkulatuko du oraingo __ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa__ (2729 kasila). Zenbateko hori 6533 kasilara eramango du zuzenean, baldin eta zergadunak ez badu KTB eredu bitartez aurreratu kenkaria.
694
695 Zergadunak KTB ereduaren bidez aurreratu izan balu kenkaria, zenbatekoa “//KTB ereduaren bitartez aurreratutako kenkaria//” deritzon kasilan ipiniko du, 6537 kasila markatuko delarik. Hau kontutan izanik, programak kalkulatuko du diferentzia (sortutako kenkaria-KTB bidez aurreratuko kenkaria) eta zenbateko hori 6533 kasilara eramango du. Hau izango da aitorpenean __aplikatu dezakeen kenkariaren zenbatekoa__.
696
697 Azkenik, zergadunak ipini beharko du ekitaldi honetan aplikatuko duen kenkariaren zenbatekoa eta programak kalkulatuko du ondorengo ekitaldietan aplikatzeko geratzen zaion zenbatekoa.
698
699
700 **Kenkaria aldi baterako neurrien lehengoratzeagatik**
701
702 Hogeitalaugarren xedapen iragankorran xedatutakoaren arabera, 2/2014 Foru Araueko 56. Artikuluaren 1. apartatuko a) eta b) letretan, 3 eta 6 apartatuetan jasotako karga tasetan zergapetuta daudenek, baldin eta Balantzeen eguneratzeari buruzko otsailaren 5eko 1/2013 Foru Dekretu Arauan jasotako balantzeen eguneratzera bildu badira. Derrigorrezkoa da aldez aurretik zerga araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarrien atalean 59 laukia (balantzeak eguneratu izana 1/2013 FDA) markatu izana.
703
704
705 **Kenkaria portu agintaritzek egindako inbertsioengatik**
706
707 2/2014 FAaren 60 bis artikularen arabera** **ekitaldian eginiko inbertsio eta gastuen zenbatekoa 2381 laukian ipiniko da eta inbertsio hori egiteagatik jasotako diru laguntzaren zenbatekoa 2382 laukian. Programak automatikoki kalkulatuko du ekitaldian sortutako kenkaria. Zergadunak ipini beharko du zein den ekitaldi honetan aplikatuko duen zenbatekoa eta programak kalkulatuko du ondorengo ekitaldietan aplikatzeko geratzen den zenbatekoa.
708
709
710 **Bereziki babestutako kooperatiben kenkaria**
711
712 Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 27.2 artikuluan eta 2. xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera kalkulatutako kenkaria jarri behar da.
713
714 Bigarren mailako kooperatiba bada, 2/1997 Foru Arauak 28.3 artikuluan jasotakoaren arabera dagokion portzentajea jarriko da.
715
716
717 **Kenkaria zergapetze bikoitzagatik**
718
719
720 Kenkari berri bat sartzerakoan, kenkaria sortu den ekitaldia ipini beharko da lehenik.
721
722 Aurreko ekitaldiren batean sortutakoa bada, orduan sortutako kopurua ipiniko da eta baita aurreko ekitaldietan aplikatutakoa. Programak kalkulatuko du aplikatugabeko saldoa eta "//Oraingo ekitaldiko kenkariaren zenbatekoa//" laukian adierazi behar da sortutako kenkari horretatik zer zenbateko aplikatzen den aitortutako zergaldiko likidazioan.
723
724 Dena den, 2/2014 FAaren 60.5 artikuluaren arabera sortutako kenkaria bada, subjektu pasiboak sortutako kenkaria ipinita, programak kalkulatuko du oraingo ekitaldian aplikatuko dena (beti ere doitutako kuota osoa eta zergapetze bikoitzagatik oraingo ekitaldian aplikatuaren zenbatekoak kontutan hartuta).
725
726
727 **Kuota likidoan %35ean mugatutako kenkariak**
728
729
730 Kenkari berri bati alta ematean, hura sortu zen ekitaldiaren datua sartu behar da lehendabizi:
731
732
733 * Oraingoaren aurreko ekitaldi bat bada, sartu behar dira jatorrizko ekitaldian sortutako zenbatekoa eta ondorengo ekitaldietan aplikatutako kopuruen zenbateko metatua. Programak kalkulatuko du oraingo aitorpenean aplikatu beharreko zenbatekoa nahiz geroko ekitaldietan kenkaria egiteko geratzen den zenbatekoa. Kontuan hartu behar da kenkariak 2/2014 Foru Arauak 67.7 artikuluan jasotako ordenari jarraituz aplikatuko direla. Horrek berarekin dakar, besteak beste, antzinatasun ordena nahiz jatorrizko araudietan jasotako muga errespetatzea: 2011 ekitaldirarte, hau barne, muga kuota likido positiboaren %45ekoa izango da. 2012 eta 2013 ekitaldietan, berriz, portzentaje hori mantentzen da, 7/1996 Foru Araueko 49. artikuluan enpresa txikitzat jotzeko aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten entitateentzat ezik, hauentzat muga %35ekoa delarik. 2014 eta 2017 bitarteko ekitaldietan kenkarien muga kuota likido positiboaren %45ekoa da eta 2018tik aurrera %35ekoa izango da. Dena den, kenkari guzti hauen__ muga osoa kuota likidoaren %35ekoa__ izango da.
734
735 * Oraingo ekitaldian sortutako kenkari bat bada, leiho bat zabalduko da automatikoki, eta bertan jarri behar da, dena delako kontzeptuan, kenkari eskubidea sortzen duen zenbatekoa. Programak egingo ditu ekitaldian sortutako kenkaria zehazteko behar diren kalkuluak. Kenkari hauetan, aldiz, informazio gehiago eskatzen du programak:
736 ** Aktibo ez-korronte berriak: leiho bat zabaltzen da, eta bertan kenkari hori 2/2014 Foru Arauaren 61. artikuluaren arabera kenkari hori sortzeko behar den informazio osoa adieraziko da..
737 ** Enplegu sorrera (lan kontratu mugagabeak bakarrik): goitibeherako menuak eskatzen du aurreko ekitaldiko nahiz oraingo ekitaldiko lan kontratu mugagabea duten langile kopurua. Handitu denean bakarrik irekiko da handitu den kolektiboaren laukia, kenkari eskubidea sortzen duten pertsona kontratatuen kopurua betetzeko.
738
739 **Kuota likidoan %70ean mugatutako kenkariak**
740
741
742 **~ **Kenkari berri bati alta ematean, zer ekitalditan sortu zen sartu behar da lehendabizi:
743
744 * Oraingoaren aurreko ekitaldi bat bada, sartu behar dira jatorrizko ekitaldian sortutako zenbatekoa eta ondorengo ekitaldietan aplikatutako kopuruen zenbateko metatua. Programak kalkulatuko du oraingo aitorpenean aplikatu beharreko zenbatekoa nahiz geroko ekitaldietan kenkaria egiteko geratzen den zenbatekoa.
745 * Oraingo ekitaldian sortutako kenkari bat bada, leiho bat zabalduko da automatikoki, eta bertan jarri behar da, dena delako kontzeptuan, kenkari eskubidea sortzen duen zenbatekoa. Programak egingo ditu ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa zehazteko behar diren kalkuluak.
746
747 Kenkari hauen muga kuota likidoaren %70ekoa izango da.
748
749 Aipatutako muga horietako bakoitzak eragindako kenkariak aldi berean gertatzerakoan, %70eko muga kenkarien %35eko muga bateratua aplikatuta ateratzen den kuota likidoaren soberakinaren gainean aplikatuko da.
750
751
752 **Ikerketa eta garapeneko jardueren kenkariaren informazio gehigarria**
753
754
755 I+G kenkariari dagokionez, atal hau bete beharko da proiektu bakoitzaren xehetasunak adieraziz. Espediente zenbakia deritzon laukian, proiektua identifikatzen duen erreferentzia ipini behar da. SPRI ziurtagiria edo bestelako ziurtagiriak izanez gero, horietan zehaztutako espediente zenbakia jarriko da (adib.: IG-2021/01234). Beste kasuetan, proiektua bere izen edo akronimoaren bitartez identifikatuko da.
756
757
758 **__GUTXIENGO ZERGA__**
759
760
761 Programak berak automatikoki kalkulatuko du 2/2014 FAaren 59.3 artikuluan arautzen den gutxiengo zerga aplikagarria gertatzen den ala ez. Gutxiengo zerga hau Sozietate gaineko Zergaren likidazioan aplikatzen den kasuetan, 1540 laukia markatuta agertuko da, eta programan likidazioaren pantailan behekaldeko eskuin aldean honako mezua azalduaz: “2/2014 FAren 59. artikuluaren arabera, GUTXIENGO ZERGA aplikatzen da”.
762
763 Aipatutako 59.3 artikularen arabera, zerga oinarri positiboak eduki dituzten zergadunen kuota efektiboa, hau da, kuota likidoari kenkariak (foru arau honetako 62.etik 64.era bitarteko
764
765 artikuluetakoak ez beste guztiak) aplikatzearen ondorioko kopurua ezin da izan zerga oinarriaren 100eko 17baino gutxiago, oro har.
766
767 * Enpresa txikiak edo mikroenpresak: zerga oinarriaren 100eko 15.
768 * %19ko karga tasa jasaten duten entitateak: zerga oinarriaren 100eko 11,75.
769 * %31ko karga tasajasaten duten entitateak: zerga oinarriaren 100eko 20,25
770 * Kreditu entitateentzat eta foru arau honen VI. tituluaren VI. kapituluan jasotako erregelei jarraituz zergapetuta dagoen talde fiskal baten barruan dauden entitateentzat taldearen barruan dauden entitateetako bat kreditu entitatea denean, 100eko 13.
771
772 Entitateak aurreko ekitaldiko plantillako lan kontratudunen batez besteko kopurua mantentzen badu edo gehitzen badu, aurreko apartatuko ehunekoak barik ondoko hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren: 100eko 15, 100eko 11, 100eko 13, 100eko 9,75 eta 100eko 18,25.
773
774 * Babestutako kooperatibentzat, 100eko 9, eta empresa txikiak edo mikroenpresantzat, 100eko 8.
775
776 .
777
778 Aurreko ekitaldiko plantillako lan kontratudunen batez besteko kopurua mantentzen badu edo gehitzen badu, aurreko apartatuko ehunekoak 7 eta 6 izango dira.
779
780 == Zerga aldi berean ordaintzea Estatuari, Euskal Herriko foru administrazioei eta Nafarroari ==
781
782
783 Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin hitzartutako Ekonomia Itunari buruzkoak, arautzen du Estatuari eta Euskal Herriko foru administrazioei edota Nafarroako Foru Erkidegoari aldi berean tributatzea. Administrazio bakoitzari egotzi beharreko portzentajeak programak kalkulatzen ditu. Gipuzkoari egozten zaion portzentajea programak berak eramango du likidazioan dagokion laukira.
784
785
786 == Entitate ez-egoiliarrek lortutako zenbait errenta positiboren zerga-oinarriaren barruan sartzea ==
787
788
789 2/2014 Foru Arauaren 48 artikuluaren arabera, entitate ez egoiliarrek lortutako zenbait errenta positiboren zera oinarriaren barruan sartu behar dutenek bete beharko dute bakarrik atal hau.
790
791
792 Entitate aitortzaileak entitate ez-egoiliar baten errenta positiboak sartu baldin baditu bere oinarri ezargarrian, honako datu hauek eman beharko ditu hari buruz:
793
794 * Izena edo sozietate izena.
795 * Sozietatearen helbidea.
796 * Herrialdea. Goitibeherako menuan atzerriko entitatearen egoitzako herrialdea aukeratu behar da.
797 * Oinarri ezargarrian sartu behar den errenta positiboaren zenbatekoa.
798
799 * (((
800 Entitate ez-egoiliarraren administratzaileen zerrenda.
801
802
803 )))
804
805 = GORDAILU DIGITALA - MERKATARITZA ERREGISTROA =
806
807
808 Zergabideak fitxategi bat sortzea ahalbideratzen du, 200 ereduan aitortutako urteko kontuen datuekin, urteko kontu hauek Merkataritza Erregistroan aurkeztu ahal izateko. __Ekitaldiko datuak__ eta baita ere __aurreko ekitaldiko kontuak__ ere sortzea ahalbideratzen da.
809
810 Horretarako honako pausuak jarraitu behar dira:
811
812
813 1) Merkataritza Erregistroaren laguntza programa instalatu behar da, 2021eko gordailu digitala. Besterik ezean, lan direktorio hau agertuko da:
814
815 **//C:\Users\Public\Documents\D2_2021//**
816
817 //(C:\Usuarios\Acceso público\Documentos públicos\D2_2021)//
818
819 [[image:1651478252627-295.png]]
820
821
822 2) **//C:\Users\Public\Documents\D2_2021 //**//(C:\Usuarios\Acceso público\Documentos públicos\D2_2021) karpetara joan behar da eta bertan karpeta berri bat sortu// (aitortzailearen izenarekin, adibidez).
823
824 __Oharra__: gordailu bakoitzeko karpeta bat sortu behar da, hau da, aitortzaile edo gordailu bakoitzak bere karpeta eduki behar du.
825
826
827 3) Ondoren, ZergaBidean, 200 ereduko aitorpena ireki eta **KANPORAKO FITXATEGIAK// //**aukera egin behar da:
828
829 (% style="text-align:center" %)
830 [[image:panteus1.png||alt="pant3.jpg"]]
831
832
833
834 Hurrengo pantailan “//Merkataritza erregistroko kontuak dituen XML fitxategiaren grabaketa//” aukeratu beharko da. Aurreko ekitaldiko datuak baldin badaude eta bidali nahi badira depositora aurtengo datuekin batera, dagokion laukia aukeratu beharko da:
835
836 [[image:image-20200505092838-1.png]]
837
838
839 [[image:1559896805658-327.png]]
840
841
842 [[image:image-20190607103910-1.png]]Ikonoari eman eta fitxategia gorde behar da, ondorengo direktorioan:
843
844 //C:\Users\Public\Documents\D2_2021\[sortutako karpeta]//
845
846 //C:\Usuarios\Acceso público\Documentos públicos\D2_2021\sortutako karpeta]//
847
848
849 4) Azkenik, Erregistroko //Gordailu Digitaleko programa ireki eta esportatuko informazioa azalduko da~://
850
851 [[image:1651479259110-775.png]]
852
853
854
855
856 = ONDARE SOZIETATEAK =
857
858
859 Programak automatikoki kalkulatuko ditu ekitaldiko sarrera osoak eta Galdu-Irabazien kontutik hartuko dira.
860
861
862 Entitateak PFEG Foru Arauaren 32. artikuluan aipatzen diren eta etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinak dituenean, __zuzenketei __dagokien atalean ipiniko ditu, baldin baditu, eraikinak eskuratzen, birgaitzen edo hobetzen inbertitutako besteren kapitalen interesen zenbatekoa eta, higiezin bakoitzeko errentamendu edo lagapenen sarreren %20a. Bien baturak ezin izango du higiezin bakoitzarentzat, etekin garbi negatiborik eman.
863
864
865 Halaber, entitatearen sarreren artean baldin badaude beste ondasun higiezin batzuk lagata edo haien gaineko erabilera eta gozamen eskubideak eratuta lortutako etekinak, __zuzenketei__ dagokien atalean ipiniko dira, baldin baditu, etekinak sortu dituzten ondasunak, eskubideak edo erabili eta lupertzeko ahalmenak eskuratzeko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren inoren kapitalen interesen zenbatekoa eta, higiezin bakoitzetik ateratako errentamendu edo lagapenen sarreren %30a. Bien baturak ezin izango du higiezin bakoitzarentzat, etekin garbi negatiborik eman.
866
867
868 Galdu-Irabazien kontutik hartutako sarreren artean dibidenduak eta entitateen mozkinen partaidetzak badaude (PFEG 3/2004 FAren 34. artikuluaren a) eta b) apartaduan aipatzen direnak), __zuzenketei __dagokien apartaduan ipiniko da (4230 laukitxoan) dagokion zenbatekoa, beti ere, gehienez 1.500 euroko zenbatekoa.
869
870
871 **3/2014 FAko 66. artikuluko integratzea eta konpentsatzea**: Atal honetan ipiniko dira ondare irabazi eta galeren zenbatekoa, eta kapital higigarriaren etekinak positiboak eta negatiboak, PFEG 3/2004 FAren 63. artikuluaren b) eta c) apartaduan arautzen direnak.
872
873
874 Entitatearen ekitaldiko sarreren artean ondare irabaziak badaude, “ondare galeren” laukitxoan ipinitako zenbatekoa likidaziora eramango da, aurretiko oinarri ezargarria gutxituz, dituen ondare irabazien zenbatekoraino Entitateak “Aurreko ekitaldiko ondare galerak” baditu, zenbateko hau 4252 laukitxoan ipiniko da eta ekitaldiko ondare irabazi/galeren saldo positiboarekin konpentsatuko da. Likidaziora eramango den zenbatekoa ekitaldiko ondare galeren eta aurreko ekitaldiko ondare galeren batura izango da, 3/2004 FAaren 66. artikuluan araututakoaren arabera.
875
876
877 Entitatearen ekitaldiko sarreren artean aurrezkiaren etekin positiboak badaude, “Aurrezpenaren errenta negatiboak” laukitxoan ipinitako zenbatekoa likidazioara eramango da, aurretiko oinarri ezargarria gutxituz, dituen aurrezpenaren errenta positiboraino. Entitateak “Aurreko ekitaldiko errenta negatiboak” baditu, zenbateko hau 4253 laukitxoan ipiniko da, eta ekitaldiko errenta positibo/negatiboen saldo positiboarekin konpentsatuko da. Likidaziora eramango den zenbatekoa ekitaldiko errenta negatiboen eta aurreko ekitaldiko errenta negatiboen batura izango da, 3/2004 FAaren 66. artikuluan araututakoaren arabera.
878
879
880 **Zerga oinarria/Oinarri likidagarria:** Aurretiko zerga oinarria ondare irabazi eta galerak alde batetik eta aurrezkiaren etekinak beraien artean bestetik, integratze eta konpentsatzearen bidez murriztuko da.
881
882
883 55.5 artikuluak ezarritakoaren arabera, ondare sozietateek ezin izango dituzte beren zerga oinarriak konpentsatu ondare sozietate moduan tributatu ez zuten zergaldiei dagozkien zerga oinarri negatiboekin.
884
885
886 Entitateak aurreko ekitaldiren batean, ondare sozietatea ez zenean, erreserben murrizketa aplikatu izan balu, eta 2/2014 Foru Arauaren 51, 52 edo 53. artikuluetan ezartzen diren baldintzak bete ez baditu, sartu beharreko kopuruak jarri beharko ditu, “integrazioa” atalean sartuz, kontutan izanik erreserba mota eta ez betetzearen zergatia zein izan den, beti ere oinarriaz gain, araudiaren arabera kalkulatutako interes edo errekarguekin.
887
888
889 **Zergapetze bikoitza sahiesteko kenkaria**: 2/2014 FAaren 60.1, 60.5 eta 60.6 artikuluetan ezarritakoaren arabera dagozkien zergapetze bikoitza sahiesteko kenkariak adieraziko dira.
890
891
892 **TicketBAIren inplementaziorako kenkaria: **2/2014** **Foru arauaren 122 bis artikuluan aipatutako beharkizunak betetzen dituen sistema informatiko bat erabiltzera behartutako zergadunek ekitaldian egindako inbertsio eta gastuengatik kenkaria sortu ahal izango dute beren kuota osotik, sistema horren ezarpenarekin erlazionatuta badaude FAren 22ª XG xedatutakoaren arabera eta 2/2021 Foru Dekretu Arauan jasotzen denaren arabera.
893
894
895 **Txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkaria: **2/2014** **FAren13. artikuluaren arabera mikroenpresatzat edo enpresa txikitzat direnek eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren testu bateratzailea I eranskineko I. sekzioaren 64 eta 65 multzoetan eta 622 taldean sartuta daudenek, kuota osoan kenkaria sortu ahal izango dute digitalki eraldatu eta merkataritza elektronikoa ezartzeko ekitaldian egindako gastu eta inbertsioengatik 5/2020 eta 11/2020 Foru Dekretu Arauaren 15. artikuluan aurreikusten dena eta 2/2021 Foru Dekretu Arauan jasotzen denaren arabera.
896
897 Zergadunak sortutako kenkariengatik aplikatu beharreko zenbatekoa ipiniko beharko du.
898
899 = INPRIMATU =
900
901
902 Programak aukera ematen du aitorpeneko zirriborroa inprimatzeko.
903
904
905 Programako “inprimatu” botoia sakatu eta gero aitorpena PDF artxibo eran sortzen da. Artxibo honetatik inprima daitezke aurretik bete diren 200 ereduaren orriak.
906
907
908 = AITORPENAREN AURKEZPENA =
909
910
911 Aitorpen guztiak modu telematikoz bakarrik egin behar dira, nahitaez. Pasahitz operatiboa, B@KQ edo sinadura elektronikoa erabilita baino ezingo dira autentikatu transmisio telematikoak.
912
913
914 Telematikoki egiten diren transmisio guztietan, autolikidazioaren kopia bat inprimatu daiteke, zigilu digitalaz hornitua, aurkezpena egin izana frogatzeko.
915
916
917 **Aurkezteko epea**
918
919
920 25 egun naturaleko epean aurkeztu behar da aitorpena, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera kontatuta.
921
922
923
924 **Aitorpena Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztea**
925
926
927 Aitorpena bete ondoren, “ //aurkezpena// ” botoia sakatu bezain pronto transmititu beharreko fitxategia sortzen da eta ondoren egoitza elektronikotik sartuta bidali ahal izango da. Hortik aukeratutako identifikazio sistema osatu ondoren transmititu daiteke aitorpena.
928
929
930
931 **Aitorpena beste Administrazio batzuetan aurkeztea (Estatua, Bizkaia, Araba eta Nafarroa)**
932
933
934 Aitorpeneko ezaugarrien atalean baterako tributazioa aukeratzen bada, Gipuzkoan aurkezteko artxiboa sortzen denean Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Estatuan aurkezteko fitxategiak ere sortzen dira.
935
936
937 Beste Administrazioetan aitorpena aukeztu ahal izateko, “**kanporako fitxategiak**” atalera jo behar da, eta bertatik fitxategi motaren aukeraketa egingo da. Estatuko Administraziora bidaltzeko bada, aitorpen osoaren zirriborro bat inprimatu ahal izango da, baita XML fitxategia ere. Aldiz, Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetara bidaltzeko bada, XML fitxategiaren grabaketa bidez egingo da.
938
939 Programak adierazten dituen aukerak hauek dira:
940
941
942 * Lurralde erkidegoko ziriborroaren inprimakia. (Estatuko Administrazioan aurkezteko).
943 * XML fitxategiaren grabaketa Araba, Bizkaia, Nafarroko edo Estatuko Administrazioetan aurkezteko.
944
945 Beste administrazioetarako fitxategiak transmititzeko, lurralde horietako Administrazioaren webgunean sartu behar da eta bertako azalpenak jarraitu.
946
947
948 * Aitorpena Estatuko Administrazioan aurkeztea
949
950 Aldi berean Estatuko Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “**kanporako fitxategiak** atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta aitorpena PDF formatuan inprimatu ahal izango da Administrazio horretan aurkezpena egin ahal izateko, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak bere Web orrialdean azaltzen dituen pausoak jarraituz. Programak XML fitxategia sortuko du ere, fitxategi hau Zerga Administrazioko Estatu Agentzian aurkeztu ahal izateko.
951
952 XML fitxategi hau lortzeko, “//beste administrazioak//” aukera eginez, fitxategia gorde egingo da **Modelo200_2021_AdminXML.zip**, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena.
953
954 Aitorpena PDF formatuan eta baita fitxategia ere, Zerga Administrazioko Estatu Agentzian aurkeztu ahal izango dira, bere Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituz.
955
956
957 * Aitorpena Bizkaia, Araba eta Nafarroko Administrazioetan aurkeztea
958
959 Aldi berean Administrazioan tributatzea badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu beharreko fitxategia sortu ondoren, “**kanporako fitxategiak** atala aukeratu beharko da, goian aipatu bezala eta XML fitxategi bat sortuko da. Ondoren, “//beste administrazioak//” aukera eginez, fitxategia gorde egingo da **Modelo200_2021_AdminXML.zip**, eta barruan karpeta bat sortuko da Administrazio bakoitzerako dena.
960
961 Bizkaia, Araba edota Nafarroko Administrazioetarako fitxategia bidaltzeko, dagokion karpeta aukeratu beharko da eta bertan gordeta dagoen fitxategia bidali beharko da, bere Administrazioaren Web orrialdean azaltzen diren pausoak jarraituaz.
962
963 Fitxategiaren izena ezingo da aldatu.
964
965
966 **Frogagirien aurkezpena**
967
968
969 Aitorpen eredua onartzen duen Foru Aginduan aipatutako **dokumentazioa** eta, oro har, subjektu pasiboak erantsi nahi dituen bestelakoak **telematikoki** aurkeztu behar dira. Horretarako, Zergabideko urdin koloreko alderditik sartu beharko da, bidalitako aitorpena aukeratuz, eta ondoren dokumentazioa gordeta dagoen fitxeroak bidali.
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia