620 Eredua

Última modificación por ZERGA BIDEA el 2023/11/10 11:17

I. PRESTAKETA

1. AITORPEN ZIRRIBORRO BERRIA

  • Eredua
    Goitibeherako zerrendan aukeratu “620 – Autolikidazioa. Ibilgailu erabilien salerosketa”.
  • Aitortzailea
    Goitibeherako zerrendan aukeratu aitortzailea (subjektu pasiboa).
    Aitortzaile berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den  aitortzaile bat), AITORTZAILE BERRIA botoia sakatu eta bere datuak sartu (IFZ; abizenak eta izena edo enpresaren izena).
  • Urtea
    Goitibeherako zerrendan aukeratu ereduaren prestaketa urtea.
  • Betetzeko modua
    Goitibeherako zerrendan aukeratu eredua “Eskuz” ala “Balorazio-tresnaren laguntzaz” beteko den.
    “Balorazio-tresnaren laguntzaz” betetzea aukeratzen bada, ondoko datuak adierazi behar dituzu:
    • Balorazioaren / 1. Matrikulazioaren data eta garraiobide mota. Erabilera.
      Adierazi garraiobidearen balorazioa egiteko data (salerosketa data), eta 1. Matrikulazioaren data edo zirkulazioan jarri zenekoa. Inportatutako garraioa bada, jarri garraiobidearen ezaugarrien agirian ageri den data.
      Garraiobide mota: eskuratutako garraiobide mota zein den adierazi.
      Erabilera bereziko garraiobidea: jarri BAI baldin eta saldutako ibilgailua bakarrik lotuta egon bada, sei hilabete baino gehiagotan behin betiko lehen matrikulaziotik aurrera, kontraprestazio bidezko gidarien irakaskuntzari edo gidaririk gabeko ibilgailuen alokairuari edo, bestela, taxi, autotaxi edo autoturismoa izan bada.
    • Marka eta modeloa (turismo eta noranahikoak):
      • Marka: Goitibeherako zerrendan garraiobidearen marka aukeratu.
      • Modeloa: Aukeratu eskuratutako ibilgailuaren modeloa. “Iragazi” laukitxoa erabili modeloaren bilaketa errazteko.
    • Zilindrada eta mota (ziklomotor, motozikletak eta quad-ak):
      Hautatu motor mota (ziklomotor eta motorretan), sartu ibilgailuaren zentimetro kubikoak eta adierazi “scooter”-a den ala ez.
    • Balorazioa
      Sartutako datuen arabera, plataformak matrikulatu ondorengo lehen urteko eta eskualdatze urteko batez-besteko salmenta prezioak kalkulatzen ditu.

2. AITORPEN ZIRRIBORROAREN LABURPENA 

Pantaila honetan, aitorpenaren laburpen bat agertzen da, hainbat ataletan sartutako datuen arabera prestatu dena.

Aitorpenaren ataletan sartzeko, AITORPENAREN MENUA botoia sakatu daiteke edo, bestela, AURREKOA eta HURRENGOA botoiak, aitorpenaren urrats guztiei jarraipena egiteko aukera ematen baitute.

Behin atalak eta derrigorrezko datu guztiak beteta, aitorpenaren aurkezpena AURKEZTU botoiaren bidez egin ahal izango da.

AURREBISTA edo PDF botoia sakatuta aitorpenaren  zirriborroa agertuko da, baina ez du balio izango aitorpena aurkezteko.

3. IBILGAILUAREN EZAUGARRIAK 

  • Eskualdaketa data eta Matrikulazio data
    Adierazi garraiobidearen balorazioa egiteko data (salerosketa data), eta 1. Matrikulazioaren data edo zirkulazioan jarri zenekoa. Inportatutako garraioa bada, jarri garraiobidearen ezaugarrien agirian ageri den data. Autolikidazioa balorazio-tresnaren laguntzaz bete bada, programak dagozkion datuak jarriko ditu.
  • Marka – Modeloa – Mota – Potentzia - Zilindrada 
    Garraiobidearen datuak adierazi. Autolikidazioa balorazio-tresnaren laguntzaz bete bada, programak dagozkion datuak jarriko ditu.
  • Motorra 
    Goitibeherako zerrendan aukeratu ibilgailuaren motorra.
  • Matrikula 
    Adierazi garraiobidearen matrikula zenbakia.
  • Txasis zk. 
    Adierazi zein den ibilgailuaren txasis zenbakia.

4. AUTOLIKIDAZIOAREN DATUAK 

Ondoko datuak bete behar dira bakarrik:

  • Batez besteko salmenta prezioa eskualdatze urtean: 
    Autolikidazioa balorazio-tresnaren laguntzaz bete bada, programak aipaturiko salmenta prezioa jarriko du.
  • Salbuetsita:
    Goitibehereako zerrendan aukera hori hautatu eskualdaketa salbuetsita badago
  • Zerga oinarria:  
    Adierazi garraiobidearen benetako balioa.

5. SUBJEKTU PASIBOEN DATUAK EDITATU (eroslearen datuak)

Programak AITORTZAILEAren datuak jasotzen ditu (AITORPEN ZIRRIBORRO BERRIA  pantailan adierazitako aitortzailearenak, hain zuzen).

Adierazi subjektu pasiboaren partaidetza portzentajea.

6. ESKUALDATZAILEEN DATUAK EDITATU (saltzailearen datuak)

Adierazi eskualdatzailearen datu pertsonalak (nortasun agiri mota eta zenbakia, deiturak eta izena edo enpresaren izena) eta bere partaidetza portzentajea.

II. AURKEZPENA

1. EREDUAK NOLA AURKEZTU ETA DIRU-SARRERA NOLA EGIN

Modu hauek daude 620 eredua aurkezteko:

A. Bide TELEMATIKOA, Internet bidez, «ZERGABIDEA» plataforma erabilita.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin hitzarmena formalizatu duten kolektiboetako kideek bakarrik aurkeztu dezakete autolikidazioa bide hau erabilita.

Aurkezpena bide telematikoz egiten bada, emaitza ordaintzekoa izanik, autolikidazioa aurkeztutzat joko da diru-sarrera honako bide hauen bidez egiten denean:

  1. Ordainketa-pasabidearen bidez, abenduaren 11ko 1074/2008 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera (1074/2008 Foru Agindua, abenduaren 11koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zuzenbide publikoko diru-sarrerak ordainketa-pasabidearen bidez ordaintzea arautzen duena).
  2. Ordainketa-gutunaren bidez: Zergabidea plataformatik ordainketa-gutuna inprimatu beharko da, eta ondoren, zenbatekoa erakunde laguntzaileetako batean ordaindu. Gipuzkoako Foru Ogasunean ordainketaren baieztapena jaso eta gero (egun gutxi batzuk), autolikidazioaren aurkezpena automatikoa izango da eta aurkezpenaren egiaztagiria eskuratu ahal izango da.

B. PAPEREZKO EUSKARRIA. Interesdunek zuzenean «ZERGABIDEA» plataformatitik inprimatuz eskura dezakete paperezko inprimakia, betiere dagokion eredua bete eta gero. Orobat, eredu hori Gipuzkoan baimendutako estankoetan ere eskura daiteke.

Aurkezpena paperean egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, inprimakia aurkeztu baino lehen autolikidazioaren zenbatekoa ordaindu beharko da abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga-bilketa Erregelamenduan aipatzen diren entitate laguntzaileetako batean. Hori egin ondoren, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eredua eta hari dagokion dokumentazioa.

Aurkezpena paperean egiten bada ordaindu beharreko kuotarik izan gabe, eredua eta dokumentazioa zuzenean aurkeztuko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan.

C. ZERGA-BULEGOAN, LAGUNDUTA.             

2. EREDUA AURKEZTEKO EPEA

Zergaren sortzapena gertatu ondorengo 30 egun baliodunen barruan aurkeztu behar da, ordainketa burutu eta gero.

3. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Ibilgailuaren salerosketa kontratuaren jatorrizko alea eta kopia.
  2. Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.
  3. Ibilgailuaren ezaugarrien ziurtagiriaren fotokopia.
  4. Eroslearen eta saltzailearen NAren fotokopia.
Etiquetas:
Creado por ZERGA BIDEA el 2023/02/07 11:47
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia