Wiki source code of 620 Eredua

Version 53.1 by ZERGA BIDEA on 2023/02/07 10:56

Show last authors
1 {{box cssClass="floatinginfobox" title="**Contents**"}}
2 {{toc/}}
3 {{/box}}
4
5
6 = **I. PRESTAKETA** =
7
8 == **__{{id name="DECLARACION"/}} 1. AITORPEN ZIRRIBORRO BERRIA__** ==
9
10 * **Eredua**
11 Goitibeherako zerrendan aukeratu “60S – Aitorpen-likidazioa. Sozietate eragiketak”.
12
13 * **Aitortzailea**
14 Goitibeherako zerrendan aukeratu aitortzailea (subjektu pasiboa).
15 Aitortzaile berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den aitortzaile bat), AITORTZAILE BERRIA botoia sakatu eta bere datuak sartu (IFZ; abizenak eta izena edo enpresaren izena).
16
17 * **Urtea **
18 Goitibeherako zerrendan aukeratu ereduaren prestaketa urtea.
19
20 == **__{{id name="RESUMEN"/}} 2. AITORPEN ZIRRIBORROAREN LABURPENA __** ==
21
22
23 Pantaila honetan, aitorpenaren laburpen bat agertzen da, hainbat ataletan sartutako datuen arabera prestatu dena.
24
25
26 Aitorpenaren ataletan sartzeko, MENUA botoia sakatu daiteke edo, bestela, AURREKOA eta HURRENGOA botoiak, aitorpenaren urrats guztiei jarraipena egiteko aukera ematen baitute.
27
28
29 Behin atalak eta derrigorrezko datu guztiak beteta, aitorpenaren aurkezpena AURKEZTU botoiaren bidez egin ahal izango da.
30
31 AURREBISTA edo PDF botoia sakatuta aitorpenaren zirriborroa agertuko da, baina ez du balio izango aitorpena aurkezteko.
32
33
34 == **__{{id name="DATOSOPERACION"/}} 3. AGIRIAREN ETA ERAGIKETAREN DATUAK __** ==
35
36
37 * **Sortzapen data **
38 Adierazi zein egunetan egin den zergapeturiko egintza edo kontratua (eskritura data, kontratuarena, etab.).
39
40 * **Kontzeptua eta gakoa **
41 Goitibeherako zerrendan aukeratu kontzeptua eta dagokion gakoa.
42
43 * **Eragiketaren identifikazioan **
44 Deskribatu egindako eragiketa. Hiri finken eskualdaketetan, helbide osoa adieraziko da; landakoetan, finkak duen azalera eta kokalekua.
45
46 * **{{id name="DATOSDOCUMENTO"/}} Agiriaren izaera **
47 Goitibeherako zerrendan aukeratu zerga sortu duen egintza edo kontratua jasotzen duen dokumentu mota (publikoa ala pribatua). Gainera, izaera publikoa duen agiria bada, honako datuak adierazi behar dira:
48 ** __Dokumentuaren jatorria__
49 Adierazi agiria “notario” batek ala “beste agintari” batek egin duen.
50 ** __Notarioa__
51 Goitibeherako zerrendan aukeratu notarioaren izen abizenak.
52 *** “Beste notario” marka: Notarioa ez bada goitibeherako zerrendan ageri, aukeratu “Beste notario” marka eta adierazi notarioaren izen abizenak.
53 ** __Agintaria__
54 Adierazi agiria egin duen agintariaren datuak.
55 ** __Protokolo zk. / Espediente zk.__
56 Adierazi, hala badagokio, dokumentu notarialaren protokolo zenbakia edo dokumentu judizial edo administratiboaren espediente zenbakia.
57
58 * **Katastroko erreferentzia eta finka zenbakia **
59 Ondasun higiezinen eskualdaketetan eta horien gaineko eskubide errealen kasuan, sakatu "EDITATU" botoia eta adierazi higiezin bakoitzaren finka zenbakia (edo “zenbaki finkoa”).
60 Katastroko erreferentziarik eta finka zenbakirik ez duen finka berria baldin bada, jatorrizko finkaren datuak jarriko dira.
61
62 == **__{{id name="DATOSAUTOLIQUIDACION"/}} 4. AUTOLIKIDAZIOAREN DATUAK __** ==
63
64
65
66 * **Aitortutako balioa **
67 Adierazi egindako eragiketa juridikoagatik subjektu pasiboek Zerga Administrazioan aitortutako balioa.
68
69 * **Salbuetsia / Zergari lotugabea **
70 Goitibeherako zerrendan hautatu ondoko aukeretako bat:
71 ** __“Salbuetsia”__: egindako eragiketa juridikoa salbuetsita dagoenean.
72 ** __“Zergari lotugabea”__: egindako eragiketa juridikoa ez dagoenean zergari lotuta.
73 ** __“Baliorik gabe”__: egindako eragiketa juridikoa lotua eta salbuetsi gabea denean, baina ez duenean baliorik.
74 ** __Hutsik__: Aurreko hiru kasuetako bat bera ere ez denean betetzen.
75
76 * **Onura fiskalaren funtsa **
77 Zehaztu zein xedapenetan eta zein artikulutan jasotzen den onura fiskala (salbuespena, murrizpena, hobaria) edo, kasua bada, zeinek uzten duen eragiketa zergapetu gabe.
78
79 * **Autolikidazio mota **
80 Goitibeherako zerrendan aukeratu autolikidazio mota:
81 ** __“Arrunta”__
82 ** __“Zuzenketa”__ : aurretik aurkeztutako autolikidazioa zuzentzeko eta kopuru gehigarri bat ordaintzeko aurkezten dena.
83
84 * **Oinarri ezargarria **
85 Egindako eragiketaren benetako balioa adierazi.
86
87 * **Murrizpena**
88 Jarri oinarri ezargarriari aplikatu beharreko murrizpen portzentajea.
89
90 * **(Murrizpenaren) zenbatekoa **
91 Honako eragiketaren emaitza da: Oinarri ezargarria – Murrizpena ~(%)
92
93 * **Oinarri likidagarria**
94 Honako eragiketaren emaitza da: Oinarri ezargarria – (Murrizpenaren) zenbatekoa
95
96 * **Tasa**
97 Aplikazioak eragiketari aplikatu beharreko zerga-tasa adierazten du.
98
99 * **Kuota**
100 Honako eragiketaren emaitza da: Zerga oinarria * zerga-tasa.
101
102 * **Hobaria**
103 Adierazi kuotari aplikatu beharreko hobariaren portzentajea.
104
105 * **(Hobariaren) zenbatekoa**
106 Honako eragiketaren emaitza da: Kuota * Hobaria ~(%)
107
108 * **Aurreko kuoten kenkaria (aurretik aurkeztutako autolikidazioen zuzenketa)**
109 Aurretik ordaindutako kuoten zenbatekoa adierazi.
110
111 * **Ordaintzekoa, guztira **
112 Honako eragiketaren emaitza da: Kuota – (Hobariaren) zenbatekoa – Aurreko kuoten kenkaria.
113
114 == **__{{id name="DATOSSUJETOS"/}} 5. SUBJEKTU PASIBOEN DATUAK EDITATU __** ==
115
116
117 * **Subjektu pasiboa**
118 ** __Lehenengo subjektu pasiboa__: programak AITORTZAILEAren datuak jasotzen ditu (AITORPEN ZIRRIBORRO BERRIA pantailan adierazitako aitortzailearenak, hain zuzen).
119 ** __Bigarren eta hurrengo subjektu pasiboak__:
120 Aukeratu subjektu pasiboa goitibeherako zerrendan.
121 Subjektu pasibo berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den subjektu pasibo bat), BERRIA botoia sakatu eta bere datuak adierazi.
122
123 * **Partaidetza portzentajea **
124 Adierazi subjektu pasibo bakoitzaren partaidetza portzentaje edo koefizientea.
125 Subjektu pasiboen partaidetza portzentajeen batura 100 izan behar da.
126
127 == **__{{id name="DATOSTRANSMITENTES"/}} 6. ESKUALDATZAILEEN DATUAK EDITATU __** ==
128
129
130 * **Eskualdatzailea**
131 Aukeratu eskualdatzailea goitibeherako zerrendan.
132 Eskualdatzaile berri bat aukeratzeko (hau da, zerrendan ageri ez den eskualdatzaile bat), BERRIA botoia sakatu eta bere datuak adierazi.
133
134 * **Partaidetza portzentajea **
135 Adierazi eskualdatzaile bakoitzaren partaidetza portzentaje edo koefizientea.
136 Eskualdatzaileen partaidetza portzentajeen batura 100 izan behar da.
137
138 = **II. AURKEZPENA** =
139
140 == **__{{id name="FORMAPRESENTACION"/}} 1. EREDUAK NOLA AURKEZTU ETA DIRU-SARRERA NOLA EGIN__** ==
141
142 Modu hauek daude 60A, 60S eta 60T ereduak aurkezteko:
143
144 I.- Bide **TELEMATIKOA**, Internet bidez, «ZERGABIDEA» plataforma erabilita.
145
146 Hala ere, 60A, 60S eta 60T ereduak ezingo dira bide telematikoz aurkeztu ondoko bi kasu hauetan:
147 a) Zerga egitatea eskritura publiko batean dokumentatu denean.
148 b) Zerga egitatea gozamen bat azkentzea denean (usufruktuaren iraungitzea).
149 OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin hitzarmena formalizatu duten kolektiboetako subjektuei ez zaie murrizketa hori aplikatuko.
150
151 Aurkezpena bide telematikoz egiten bada **emaitza ordaintzekoa** izanik, autolikidazioa **ez da aurkeztutzat joko** harik eta **diru-sarrera** bitarteko elektronikoen bidez egin arte, ordainketa-pasabidea erabilita, abenduaren
152 11ko 1074/2008 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera (1074/2008 Foru Agindua, abenduaren 11koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zuzenbide publikoko diru-sarrerak ordainketa-pasabidearen bidez ordaintzea arautzen duena).
153
154 II.- **PAPEREZKO EUSKARRIA**. Interesdunek honela eskuratu dezakete paperezko euskarria: eredua PDF formatuan inprimatuz Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikotik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) eta Ogasun eta
155 Finantza Departamentuaren webgune ofizialetik (https://www.gipuzkoa.eus/ogasuna), edo, bestela, zuzenean «ZERGABIDEA» plataformatitik inprimatuz, betiere dagokion eredua bete eta gero. Orobat, eredu horiek Gipuzkoan
156 baimendutako estankoetan ere eskura daitezke.
157
158 Aurkezpena paperean egiten bada **emaitza ordaintzekoa izanik**, inprimakia aurkeztu baino lehen autolikidazioaren zenbatekoa ordaindu beharko da abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Gipuzkoako
159 Lurralde Historikoko Zerga-bilketa Erregelamenduan aipatzen diren entitate laguntzaileetako batean. Hori egin ondoren, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan aurkeztu ahal
160 izango dute eredua eta hari dagokion dokumentazioa.
161
162 Aurkezpena paperean egiten bada **ordaindu beharreko kuotarik izan gabe**, eredua eta dokumentazioa zuzenean aurkeztuko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan.
163
164 == **__{{id name="PLAZOPRESENTACION"/}} 2. EREDUA AURKEZTEKO EPEA__** ==
165
166 Zergaren sortzapena gertatu ondorengo 30 egun baliodunen barruan aurkeztu behar da, ordainketa burutu eta gero.
Zerga Bidea
2017 Gipuzkoako Foru Aldundia