036 Eredua
- 1. ATALA. AURKEZTEKO ARRAZOIAK
- 2. ATALA. KOKALEKUA
- 3. ATALA. BESTE DATU ZENTSALAK
- 4. ATALA. ESKAERA BEREZIAK
- 5. ATALA. ZERGA EGOERA ETA AITORPEN-LIKIDAZIOAK
- 6. ATALA. AMAIERA
- 7. ATALA. BATASUN BARRUKO ERAGIKETAK
- I. ERANSKINA. SOZIETATEEN GAINEKO ZERGARI LOTU GABEKO ENTITATEETAKO KIDE EDO PARTAIDEEN ZERRENDA
- II. ERANSKINA. LURRALDE ESPAINIARREAN EGOILIARRAK EZ DIREN SUBJEKTU PASIBOAK ETA BEZ-AREN BESTE HAINBAT EGOERA ETA AUKERA
- III. ERANSKINA. ONDORENGOEN ZERRENDA
1. ATALA. AURKEZTEKO ARRAZOIAK
1. ZENTSU AITORPENA AURKEZTERA BEHARTUTA DAUDENAK
Zentsuko alta, aldaketa eta bajen berri ematera behartuta daude Gipuzkoan empresa jarduera edo jarduera profesiónalak egin edo egingo dituzten persona edo entitateak edo lurralde horretan atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako errentak ordaintzen dituzten persona edo entitateak, bai eta empresa jarduera edo profesional gisa jarduten ez diren persona juridikoak ere baldin eta haien batasun barruko ondasunen erosketak BEZari lotuta badaude.
2. AURKEZPENAREN ZERGATIA. IFZ- AREN, IZENAREN EDO IZEN SOZIALAREN ALDAKETA
2.1 AURKEZPENAREN ZERGATIA
2.1.1 ERAGIKETAK HASI AURREKO AITORPENA
Aitorpen hau aurkeztu beharko dute enpresariek edo profesionalek, haien jardueraren xede diren ondasun salmentak edo zerbitzu prestazioak benetan maiztasunez hasi aurretik jasan dituzten kuoten itzulketa eskatzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitzen duen abenduaren 29ko, 102/1992 Foru Dekretuak, 111. artikuIuan jasotakoaren arabera.
"2. Atala: kokalekua", "3. Atala: datu zentsalak" eta "5. Atala: zerga egoera eta aitorpen-likidazioak" bete behar dira kasu guztietan.
Aurkezteko epea. Eragiketak egiten hasi aurreko aitorpen zentsalak aurkezten den data eta ondorengo hilabete barneko baliozko data izan dezake gehienez.
2.1.2 ERAGIKETAK HASI IZANAREN AITORPENA
Empresa jarduera edo jarduera profesional bat edo batzuk hasi behar dituzten enpresari edo profesionalek, baita enpresari edo profesional izan gabe, atxikipen edo konturako sarrerak egitera lotuak dauden errentak ordaindu edo zor dituzten persona juridikoek eta entitateek aurkeztu beharko dute aitorpen hau. Era berean, enpresari edo profesional gisa jardun gabe, edo atxikipenei lotutako errentarik ordaindu gabe, BEZari lotutako europar batasun barruan ondasun erosketak egiten dituzten persona juridikoak ere aurkeztu beharko dute aitorpen hau.
Kasu guztietan"2. Atala: kokalekua", "3. Atala: datu zentsalak" eta "5. Atala: zerga egoera eta aitorpen-likidazioak" bete beharko dira. Gainera, dagokion kasuan, "4. Atala: eskaera bereziak", "7. Atala: batasunaren barruko eragiketak", l.go Eranskina, kide eta partaideena, eta ll. Eranskina, ez egoiliarren eta BEZaren beste hainbat egoera eta aukerena bete beharko dira.
Aurkezteko epea. Jarduerak hasi, atxikitzeko obligazioa sortu edo batasun barruko eragiketak egin aurretik. Epe barruan aurkeztutako aitorpena bai PFEZ eta BEZeko, bai Sozietateen gaineko Zergako aukerak, altak eta uko egiteak aitortzeko balio du.
2.1.3 ALDAKETA AITORPENA
ldentifikazio datuak edo zentsu aitorpenaren ataletan jasotako datuak aldatzen direnean aurkeztu behar da aitorpen hau. Atalean eskatutako datu guztiak bete behar dira. Aldaketak indarrean noiz sartuko diren adieraziko da.
Zerga betebeharren aldaketak "4. Atala: datu zentsalak"-ean jaso behar dira, aukera egin edo uko egiteko; "5. Atala: zerga egoera eta aitorpen-likidazioak" zerga betebeharrak adierazi behar dira.
Aurkezteko epea.
-Datuen aldaketa: oro har, hilabeteko epean, aldaketa eragin duten gertakariak izan diren egunetik aurrera.
-Betebeharren aldaketa: aldaketa horrek eragindako aldizkako lehen aitorpena edo aldaketa hori gertatu ez balitz aurkeztu behar litzatekeen aitorpena aurkezteko epearen azken egunera arte.
-Araudian jasotakoak.
2.1.4 AMAIERA AITORPENA
Aitorpen hau aurkeztera behartuta daude empresa jarduera edo jarduera profesional guztiak amaitu dituztenek edo, enpreari edo profesionalak izan gabe, atxikipenari lotutako etekinak ordaintzeari utzi diotenek.
Atal hau betetzean, amaiera eguna eta arrazoia adierazi behar dira (jarduera amaitzea, desegitea, likidatzea). Likidaziorik egin ez duten persona juridikoak direnean (fusio, bereizketa osoa eta aktibo eta pasibo osoaren lagapena salbu), "5. Atala: Zerga egoera eta aitorpen-likidazioak", bete beharko dute, eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko betebeharra adierazi.
Amaieraren arrazoia fusioa, erabateko bereizketa edo aktibo eta pasiboaren lagapen osoa izan denean, entitateak eragiketaren azalpen laburra aurkeztu beharko du, bertan merkataritza eragiketaren izena eta deskripzioa agertuz, entitate eskuhartzaile guztiak identifikatzeaz gainera (lFZa eta izen deiturak edo sozietate izena).
Amaieraren arrazoia jarduera amaitzea eta zerga helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpora aldatzea ez denean (heriotza, desegitea, likidazioa, fusioa, erabateko bereizketa edo aktibo eta pasiboaren lagapen osoa), ondorengoen lll. Eranskina bete beharko dute, eta aurkezpena ezin izango da bide elektronikoz egin, heriotza kasutan izan ezik.
Aurkezpen epea. Hilabeteko epea, aipatutako amaieraren ondorengo egunetik aurrera. Dena dela, amaieraren aitorpena hilabeteko epean aurkeztu beharko da Merkataritza Erregistroan oharpenak deuseztatu ondoren, sozietate bat likidatzen denean, edo fusio, erabateko bereizketa edo aktibo eta pasiboaren lagapen osoa dela medio desagertzen denean. Heriotza kasutan, epea sei hilabetekoa izango da heriotza egunetik hasita.
2.1.5 IFZ-AREN ETA/EDO IFZ-AREN TXARTELAREN ESKAERA
Sozietateek eta gainerako entitateek lFZa eta/edo lFZaren txartela eskatu beharko diote Gipuzkoako Foru Aldundiari:
- Gipuzkoan eratzen direnean edo Gipuzkoan zerga helbidea kokatzen dutenean.
- Lurralde espainiarrean egoitzarik ez badute, establezimendu iraunkorra Gipuzkoan dutenean.
- Lurralde espainiarrean egoitzarik ez badute eta establezimendu iraunkorrik gabe bertan aritzen badira, euren ordezkariaren zerga helbidea Gipuzkoan dagoenean.
- lFZaren identifikazio txartelaren datuak aldatu eta beste txartel bat eskatu behar dutenean, betiere zerga helbidea Gipuzkoan badu.
Kokalekuari buruzko atala eta lFZaren eskaerari buruzkoa bete behar dira. Errenten esleipen erregimeneko entitateak izanez gero, partaideei buruzko l. Eranskina ere bete beharko da.
Pertsona juridikoak direnean, zerga egoerari buruzko atala eta aitorpen-likidazioei buruzkoa ere beteko dira. Baldin eta Sozietateen gaineko Zergari lotuta badaude eraketa dela eta IFZa eskatzen dutenean, l. Eranskina beteko dute, eta eranskin horretan bazkide, kide edo partaide sortzaileei edo eraketa sustatzen dutenei buruzko informazioa adierazi behar dute, partaidetza portzentaia jarrita.
Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateak direnean, ll. Eranskina bete behar dute.
Aurkezteko epea. Sozietateek eta gainerako entitateek hogeita hamar eguneko epean aurkeztu behar dute eredua, lurralde espainiarrean eratu edo kokatu ondorengo egunetik aurrera edo lFZaren txartel berria eskatzeko aldaketak edo zirkunstantziak gertatzen direnetik aurrera.
IFZ-AREN ESKAERA. DOKUMENTAZIOA
Zenbaki eskaera. Dokumentazio hau aurkeztu behar da: entitatearen eraketa agiria (eskriturak, aktak, kontratuak eta abar), aitorpenaren sinatzailearen nortasun agiriaren kopia (enpresaren administratzaile edo ahalordedun batena), ahalordeei buruzko agiriaren kopia, erregistroetako inskripzioaren kopia.
Txartelaren eskaera galera dela eta. Aitorpenaren sinatzailearen nortasun agiriaren kopia aurkeztu behar da, bai eta haren ahalordeen kopia ere.
Txartelaren eskaera, izaera iuridikoa edo izendapena aldatzeagatik. Ondoko hauek aurkeztu behar dira: aldaketa hori benetan gauzatzen duen agiriaren kopia, aitorpenaren sinatzailearen nortasun agiriaren kopia eta haren ahalordeen kopia, eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren jatorrizko agiri zaharra eman behar da.
lFZa, deiturak eta izena edo sozietate izena aldatzeari buruzko laukietan zehaztu behar dira aurreko datuetatik zein aldatu nahi den eta zergatik, eta datu berriak lehen orriko 1 eta 2 laukietan jarri behar dira.
Behin betiko txartelaren eskaera. Ondoko hauek aurkeztu behar dira: aitorpenaren sinatzailearen nortasun agiriaren kopia eta Merkataritza Erregistroko zigilua jasotzen duen eskriturako orriaren kopia edo erregistroko inskripzioaren justifikazioa.
Amaieragatik deuseztatzeko eskaera. Entitatea likidatu edo desegiteko erabili den agiria aurkeztu behar da, dagokion erregistroan inskribatua. l. eranskina bete behar da, errenten esleipeneko entitateak badira. Aitorpenaren sinatzailearen nortasun agiriaren kopia aurkeztu behar da, bai eta haren ahalordeen kopia ere, eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren jatorrizko txartel zaharra aurkeztuko da.
2.2 IFZ-AN, IZENEAN EDO IZEN SOZIALAN ALDAKETAK
Aldaketaren zergatia, 212 laukia, 10, 20 edo 30 izan daiteke. Aldaketaren arrazoia izena edo arrazoi sozialaren aldaketa bada, ezin da momentuan erabiltzen ari den berdina izan. Aldaketa horien kasuan eta entitateen forma juridikoaren kasuan, aldez aurretik zeuden aldatu nahi diren datuak zehaztu beharko dira, baita aldaketaren zergatia. Aitorpenarekin batera aldaketa baieztatzen duten dokumentuak aurkeztuko dira. Lauki hauek identifikazio datuetan erroreak komunikatzeko ere erabiliko dira.
2. ATALA. KOKALEKUA
Zerga helbidea:
A) Pertsona fisikoak direnean, zerga helbidea ohiko egoitzarena izango da gehienetan. Ekonomia Itunak jasotakoaren arabera, pertsona fisikoek ohiko egoitza Gipuzkoan dutela ulertu behar da baldin eta zergaldiko egun gehienetan lurralde horretan ematen badute (ikus Ekonomia Itunari buruzko 12/2002 Legeak 43. artikuluan jasotakoa).
B) Pertsona juridikoak direnean, zerga helbidea sozietatearen helbidea izango da gehienetan, betiere kudeaketa administratiboa eta negozioen zuzendaritza azken horretan zentralizatuta badaude.
C) Establezimendu iraunkorrarekin aritzen diren subjektu pasibo ez-egoiliarren zerga helbidea kudeaketa administratiboa eta negozioen zuzendaritza kokaturik dauden tokia izango da gehienetan.
D) Establezimendu iraunkorrik gabe aritzen diren subjektu pasibo ez-egoiliarren zerga helbidea Espainian izendatutako ordezkariaren zerga helbidearena izang da gehienetan.
Sozietate helbidea: bakarrik pertsona juridikoek eta errenten esleipen erregimenean ari diren entitateek bete behar dute atal hau. Sozietate helbide gisa agertzen da merkataritzako sozietateen estatutuetan.
Jardueraren helbidea: jarduera egiten den tokia izango da, bai pertsona fisikoentzat, bai juridikoentzat. Derrigorrezkoa da 2. atala dagonean, aurkezpenaren zergatia “eragiketak hasi aurreko aitorpena” denean izan ezik.
3. ATALA. BESTE DATU ZENTSALAK
Gipuzkoan al duzu egoitza?: “Bai” erantzun behar diozu galderari, baldin eta zerga helbidea Gipuzkoan baduzu. Beste kasutan “Ez” erantzun behar da.
Eragiketak hasi aurreko aitorpenerako proposatutako kenkariaren behin-behineko portzentaia: eragiketak hasi aurreko aitorpena denean, BEZaren ondorioetarako proposatutako behin-behineko portzentaia jarri behar duzu, betiere %100aren ezberdina bada.
Jarduera ekonomiko nagusia: epigraferik ez dagoenean, lauki hau beteta egon behar da, hasi aurreko aitorpena denean izan ezik, non edozein balio jar daiteke.
Jardueraren ohiko eta benetako hasiera data: jardueraren ohiko hasiera zein egunetan gertatu den adierazi behar da, eragiketak hasi izanaren aitorpena aurkeztean.
Ba al duzu Telefono mugikorren, bideo-joko kontsolen, ordenagailu eramangarrien eta tableta digitalen birsaltzaile izaera, BEZaren araudiko 84.Bat 2. artikuluaren arabera?: “Bai”erantzun beharko duzu egoera horretan bazaude eta “Ez” egoera horretan egoteaeri uzten diozunean.
Sozietate lozorrotuaren izaera: sozietate lozorrotutzat hartzen dira partaidetzak, akzioak eta fondo propioen gainerako tituluak hirugarren batzuei gerora eskualdatzeko asmoz eratzen diren eta eskualdaketa gauzatu egin bitartean inolako jarduera ekonomikorik egin gabe egoten diren sozietateak.
Izaera juridikoa: ezin da hutsik geratu aitortzailea persona juridikoa bada eta IFZaren letra hauetako bat bada: A, B, C, D, F, G, N, P, Q, R, S, U, V edo W.
3. Atala egonik, lauki hau bete behar da, IFZaren letra hauetako bat bada: A, B, C, D, F, G, N, P, Q, R, S, U, V edo W.
Izaera juridikoen kodea hutsik ez badago, IFZaren hasierako letrarekin bat egon behar da eta, hutsik badago, aldiz, IFZa letra hauetako batekin hasi behar da: H, J edo E.
4. ATALA. ESKAERA BEREZIAK
“X” jarri behar da bidezko laukietan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren eskaera bereziak egiteko.
ESKAERA BEREZIAK
Ondoren zerrendatuko diren a), b), c), d), f), g) eta h) erregimenen eta metodoen aldeko aukerak eta uko egiteak jardueraren hasieraren aitorpenean adierazi ahal izango dira.
PFEZaren zenbatespen metodoa:
a) Zuzeneko zenbatespen erraztua: metodo honen aldeko aukera, ondorioak izan behar dituen urteko martxoaren 1a baino lehenago egin behar da. Ezingo da modalitate hau hautatu baldin eta jardueraren batean zuzeneko zenbatespen arruntaren metodoko arauak aplikatzen badira edo aurreko urtean jarduera guztien eragiketa bolumena 600.000 euro baino handiagoa bada.
Atal honetan inolako aukerarik adierazten ez bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zuzeneko zenbatespenaren erregimen arrunteko araudia izango da aplikagarria.
BEZaren erregimen bereziak eta aukerak:
b) GFAko Egoitza Elektroniko bitartez BEZeko Erregistro Liburuak eramateko aukera, uko egitea edo baztertzea komunikatzea: aukera edo uko egitea ondorioak izan behar dituen urte naturalaren aurreko urteko azaroan aurkeztu behar dira.
c) Faktura egiteko obligazioa hartzaileek edo hirugarrengoek beteko dutenaren komunikazioa: aukera edo uko egitea, ondorioak izan behar dituen urte naturalaren aurreko urteko azaroan aurkeztu behar dira.
d) Kutxa irizpidearen araubide bereziaren aukera: kutxa irizpidearen araubide bereziaren aukera eta uko egitea, ondorioak izango dituen urte naturalaren aurreko urteko abenduan egin behar da. Araubide berezi honen aukera subjetu pasiboak araubide berezi honetatik baztertuak ez dauden eragiketa guztie adierazia izan behar da. Erregimen berezi honen aplikazioari uko egiteak hiru urteko epeko eragina dauka gutxienez.
e) Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezia: erregimen honen aplikazioari uko egiteak BEZaren erregimen arrunta hiru urtetan gutxienez aplikatzera eramaten du. Erregimen honetatik kanpo geratuko dira BEZaren Erreglamentuko 43. artikuluan jasotzen diren erosketak eta/edo diru sarreren kopuruak gainditzen dituztenek.
f) BEZaren erregimen berezi erraztua: erregimen honi uko egiteak hiru urteko ondorioa izango du gutxienez, eta denbora horretan Zergaren erregimen arruntaren arauak aplikatu beharko dira. Erregimen berezi honen aplikaziotik kanpo geratuko da, BEZaren Erreglamentuko 36. artikuluko erosketa eta/edo diru sarreren kopuruak gainditzen badira.
g) Hileko itzulketa erregistroan alta edo baja ematea: hileko itzulketen erregistroan alta edo baja ematea, oro har, erregistroan sartzea nahi den urtearen aurreko azaroan eskatuko da. Inskripzioa erregistroan ondorioak izango dituen urtarrileko batetik aurrera egingo da. Dena den, erregistroan inskribatzea eskatu dezakete, aldizkako aitorpen-likidazioak aurkezteko epearen barruan, lehen aipatutako epean erregistroan inskribatzeko eskatu ez dutenek eta jarduerak egitera zuzentzeko asmoz ondasun edo zerbitzuak erosi dituzten enpresari edo profesionalek. Bi kasuotan, aitorpen-likidazio horien likidazio aldia amaitu eta ondorengo egunetik aurrera izango du ondorioa erregistroko inskripzioak. BEZaren Erreglamentuko 30.3 d) artikuluak jasotzen duen baldintza betetzen ez denean erregistroan baja eskatzea derrigorrezkoa da. Eskaera baldintzak betetzen ez diren hileko aitorpen-likidazioa aurkezteko epearen barruan egingo da, eta ondorioak hil horren hasieratik izango ditu. Ezingo da inskripziorik eskatu baja aurkeztu den urte natural berean.
h) Ondasun erabilien, artegaien eta abarren erregimen bereziaren aldeko aukera: mozkin marjina batera zehaztea: aukera hau ondorioa izango duen urte naturala hasi aurreko abenduan egin behar da. Aukera horri epe berean uko egiten bazaio, aukeraren epea luzatu egingo da ondorengo urteetarako eta, gutxienez, ondorengo urte naturala amaitu arte.
i) Alta edo baja Batasun barruko operadoreen erregistroan.
Alta: zerga horri lotutako ondasunen batasun barruko salmentak edo erosketak hasi aurretik aurkeztu behar da.
Baja: BEZari lotutako jarduerak amaitu ahala aurkeztuko da, baina horrek berarekin ez du ekarriko baja ematea zergapekoen erroldan, eta aurreko 12 hilabeteetan ondasunen batasun barruko erosketa edo salmentarik egin ez dutenean.
¿Errentak esleitzen dituen entitate bateko bazkide, komunero edo partaide al zara?: errentak esleitzen dituen entitate bateko kidea zaren edo ez adierazi behar duzu (ondasun komunitateak, banatu gabeko herentziak edo sozietate zibilak). Baiezko erantzuna bada, entitatearen izena eta IFZa jarri behar dituzu. Entitatearen IFZa E, H edo J letraz hasi behar da.
5. ATALA. ZERGA EGOERA ETA AITORPEN-LIKIDAZIOAK
Atal honetan zerga egoera adierazi behar duzu zure jarduera guztien arabera, eskaera bereziei buruzko atalean egindako aukerak kontua hartuta.
Empresa handiaren izaera al duzu? Eragiketa bolumena 6.010.121,04 €tik gorakoa denean.
Laburbilduta aipatu daitezke zergadunen zergen ordainarazpenerako Administrazio eskuduna zehazteko arauak:
Sozietateen gaineko Zerga eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga
A) Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio bakarrik Sozietateen gaineko Zerga eta BEZaren ordainarazpena, kasu hauetan:
a) Zerga helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikoan dutenean eta aurreko ekitaldiko eragiketa-bolumen osoa 10 milio eurotik gorakoa izan ez denean.
b) Bakarrik GIpuzkoa jarduten direnean eta aurreko ekitaldiko eragiketa bolumen osoa 10 milioi eurotik gorakoa izan ez denean, zerga helbidea edonon edukita ere.
B) Gipuzkoan eta beste edozein lurraldetan (amankomuna nahiz foru lurraldea) jarduten diren eta aurreko ekitaldiko eragiketa bolumen osoa 10 milioi eurotik gorakoa izan duten zergadunek, batera ordainduko dituzte zergak Administrazio bakoitzean, zerga helbidea edonon edukita ere. Ekitaldiaren barruan lurralde bakoitzean egindako eragiketa bolumenaren hein berean ordainduko dituzte zergak (eragiketak non egin diren zehazteko, ikus Ekonomia Ituneko 16. eta 28. artikuluak).
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
A) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainarazpeko du baldin eta zergadunak Gipuzkoan badu ohiko egoitza.
B) Familia-unitate bereko zergadunek ohiko bizilekua toki desberdinetan baldin badaukate eta zergak batera aitortzea erabakitzen badute, araudiari jarraituz kalkulatutako oinarri likidagarririk handiena duen kideak ohiko bizilekua duen lurraldeko Administrazioak izango du eskumena.
Sartuta al zaude baliokidetasun errekarguaren erregimen berezian? Baldin eta badira ondasun higigarrien edo ibiltzeko gai diren ondasunen salmentak haien kasa nahiz hirugarrenen bitartez sarritan egiten dituzten persona fisikoak edo errenten esleipen erregimeneko entitateak, ondasun horiek fabrikazio, lanketa edo eskulanketa prozesuen menpe jarri izan gabe, eta ondasun salmenta horiengatik Gizarte Segurantzari, bere entitate kudeatzaile edo laguntzaileei edo enpresari edo profesional ez direnei aurreko urtean ordaindutako kontraprestazioen baturak gainditzen badu egindako ondasun horien salmenta guztien %80.
6. ATALA. AMAIERA
Gipuzkoan egindako jarduera guztiak zein egunetan amaitu diren adierazi behar da, bai eta amaieraren arrazoia azaldu ere.
Amaieraren arrazoia fusioa, erabateko bereizketa edo aktibo eta pasiboaren lagapen osoa izan denean, entitateak eragiketaren azalpen laburra aurkeztu beharko du, eta bertan merkataritza eragiketaren izena eta deskribapena agertu, entitate eskuhartzaile guztiak identifikatzeaz gainera (IFKa, eta izen-deiturak edo sozietate izena).
Baldin eta jardueraren amaiera sozietatea desegin edo likidatzearen ondorioz eman bada, erabakiaren data eta erregistroko inskripzio data jarri beharko dira.
Amaieraren arrazoia jarduera amaitzea eta zerga helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpora aldatzea ez denean (heriotza, desegitea, likidazioa, fusioa, erabateko bereizketa edo aktibo eta pasiboaren lagapen osoa), ondorengoen III. eranskina bete beharko da.
7. ATALA. BATASUN BARRUKO ERAGIKETAK
Urrutiko salmentak
Ondasun salmentei helmugako herrian finkaturiko zergak aplikatuko zaizkie baldin eta ondasun horiek EBko beste estatu batetik igorri edo garraiatu badira eta herri horretan badute helmuga, beti ere baldintza hauek betetzen direnean:
1. Ondasunak saltzailearen bitartez edo bere kontura igortzea edo garraiatzea.
2. Salmenta horien hartzaileak zergari lotu gabeko ondasunen batasun barruko erosketak egiten dituzten pertsonak izatea (nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezian dauden zergadunak, subjektu pasibo salbuetsiak eta enpresari edo profesional moduan jarduten ez diren pertsona juridikoak) edo, bestela, subjektu pasiboa ez den beste edozein pertsona izatea.
3. Saltzen diren ondasunak jarraian adieraziko direnak ez izatea:
a) Garraiobide berriak, BEZaren 102/1992 Foru Dekretuko 13. artikuluaren 2 zenbakian definituak.
b) Instalatu edo muntatzeko ondasunak, BEZaren 102/1992 Foru Dekretuko 68.bi artikuluan aipatuak.
c) Sorburuko estatuan ondasun erabilien, arte-lanen, zaharkinen eta bilduma-gaien erregimen berezian tributatu duten salmentei dagozkien ondasunak.
4. Enpresariak edo profesionalak, aurreko zenbakietako baldintzak beteta, beste estatu kide batetik zergaren aplikazio lurraldera egindako salmenten zenbateko osoa, zerga kenduta, 10.000 eurotik gorakoa izatea aurreko urte naturalaren barruan.
Atal honetan jasotakoa, nolanahi ere, urtearen barruan egindako salmentei aplikatuko zaie aurreko paragrafoan adierazitako kopurua behin gainditu ondoren.
Goian adierazitako baldintzetan burutzen diren emateak ere helburuko lurraldean egindakotzat hartuko dira, aipatutako gehieneko zenbatekoa gainditzen ez badute ere, beti ere enpresariek tributu ordainketa; lekutzat luzapen edo garraioaren abiapuntuko elkartekidea hautatu dutenean. Gutxienez bi urte naturalerako egingo da aukera, eta ondorioa izan behar duen urte naturalaren aurreko abenduan aurkeztu behar da. Behin bi urte naturalak igarota, subjektu pasiboak berritu beharko du aukera. Hori egin ezean, atzera egiten duela ulertuko da zuzenean.
Beti ulertuko da zerga bereziei lotuta dauden eta aurreko atalaren 1. eta 2. zenbakietan azaldutako baldintzetan egiten diren ondasun entregak zergaren aplikazio lurraldean egin direla, igorpenaren edo garraioaren iriste tokia lurralde horretan dagoenean.
Aurreko paragrafoan aipatutako ondasun entregen zenbatekoa ez da kontuan hartuko aurreko hiru eta lau ataletan jasotako mugak zehazteko.
Telekomunikazio, irrati, telebista eta bide elektronikoz emandako zerbitzuak
Zergaren aplikazio lurraldean bakarrik finkatuta dauden subjektu pasiboek, baldin eta beharkizun hauek betetzen badituzte:
1.- Zerbitzuak enpresaburu edo profesional ez diren eta beste estatu kide batean bizilekua edo ohiko helbidea duten hartzaileei ematea bide elektronikoz edo telekomunikazio, irrati eta telebista zerbitzuen bidez.
2. Zenbateko osoa -zerbitzu prestazio horien zerga kenduta- handiagoa ez izatea aurreko urte naturalean 10.000 euro edo orri moneta nazionalean dagokion kopuru baliokidea baino.
Atal hau bete beharko dute, aipatutako zerbitzuak helmugan tributatzeko aukera erabili ahal izateko, haien zenbatekoa edozein izanik ere (BEZaren Legearen 70.Bat.8 artikulua). Aukera hori gutxienez bi urte naturalerako egin beharko da. Aukeraren hasiera data adierazi beharko da.
Atal hau bete beharko dute, behean aipatzen diren kasuetan, beste estatu kide batean bakarrik finkatuta dauden eta bide elektronikoz edo telekomunikazio, irrati eta telebista zerbitzuen bidez enpresaburu edo profesional ez diren eta beste estatu kide batean bizilekua edo ohiko helbidea duten hartzaileei zerbitzuak ematen dizkieten subjektu pasiboek:
1. Aurreko urtean 10.000 euro baino handiagoa izan denean enpresaburu edo profesional ez diren eta Batasunaren lurraldean -salbu establezimenduko estatu kidean- bizilekua edo ohiko helbidea duten hartzaileei emandako zerbitzu horien zenbatekoa.
2. Uneko urtean 10.000 euro baino handiagoa izan denean enpresaburu edo profesional ez diren eta Batasunaren lurraldean -salbu establezimenduko estatu kidean- bizilekua edo ohiko helbidea duten hartzaileei emandako zerbilzu horien zenbatekoa.
3. Establezimenduko estatu kidean aipatutako zerbitzuak helmugan tributatzearen aldeko aukera egin dutenean, haien zenbatekoa edozein izanik ere.
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezian dauden subjektu pasiboak, salbuetsitako subjektu pasiboak eta enpresari edo profesional moduan jarduten ez diren persona juridikoak
A) Batasunaren barruko ondasun erosketak ez dira zergari loturik egongo, horiek egiten dituenak ondoko hauek direnean: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezian dauden zergadunak, jarduera garatzeko erabilitako ondasunei dagokienez, zergan kenkari osoa edo partzialerako eskubiderik sortzen ez duten eragiketak bakarrik egiten dituzten subjektu pasiboak eta enpresari edo profesional moduan jarduten ez diren persona juridikoak.
B) Aipatutako pertsonek egiten dituzten batasun barruko ondasun erosketak ez zergapetzeko, ezinbesteko baldintza izango da horien zenbateko osoa 10.000 eurotik beherakoa izatea aurreko urte naturalean. Beraz, urte naturalaren barruan zergari lotu gabe egongo dira aipatutako zenbatekoraino iristen diren arte.
C) Garraiobide berrien eta zerga bereziei lotutako ondasunen erosketei ez zaie aplikatuko atal honetan xedatutakoa.
D) Dena den, lehenago deskribatutako eragiketak, nahiz eta muga ez gainditu, zergari lotuta geratuko dira horiek egiten dituzten pertsonek hari lotuta geratzea aukeratzen dutenean. Edozein momentutan egin ahal izango da aukera, eta gutxienez indarrean dagoen urtea amaitzeko falta den urtea eta ondorengo bi urteak hartuko ditu, eta hurrengo urteetan izango ditu ondorioak harik eta atzera egin arte.
Aukera egina dela ulertuko da, aitorpen zentsala ez aurkeztu arren, aitorpen-likidazioaren zergaldian egindako ondasunen batasun barruko erosketei dagokion aitorpen-likidazioa aurkezten den momentutik.
I. ERANSKINA. SOZIETATEEN GAINEKO ZERGARI LOTU GABEKO ENTITATEETAKO KIDE EDO PARTAIDEEN ZERRENDA
Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35. artikuluan aipatutako sozietate zibilei (nortasun juridikoa izan edo ez), banatu gabeko herentziei, ondasun komunitateei eta gainerako entitateei dagozkien errentak, hurrenez hurren, bazkideei, oinordekoei, komuneroei edo partaideei esleituko zaizkie, kasu bakoitzean aplikagarriak diren arauei eta akordioei jarraiki. Zerga Administrazioak akordio horien berri modu sinesgarrian izan ez badu zati berdinetan esleituko dira.
Ente horiek eragiketa sozietarioengatik aurkeztu beharreko aitorpenez gain, eranskin hau erabiliko dute errentak esleitzen dituzten entitateen osaera eta kideen arteko esleipen portzentajeak jakinarazteko. Azkenik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren metodoak eta BEZaren zenbait erregimen berezi aukeratu nahiz horiei uko egiten zaiela jakinarazteko ere erabiliko da eranskina.
Nortasun juridikoa duten entitateak eratzen badira, I. eranskinean adieraziko dira bazkide, kide edo partaide sortzaile nahiz sustatzaile bakoitzaren deiturak eta izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta zerga helbidea, partaidetza kuota jarrita.
Oharra: zentsu aitorpen bana aurkeztu behar dute errenta esleipeneko erregimenean dauden entitateetako komunero edo kideek, baldin eta behartuta badaude konturako sarrerak egitera. Aitorpen horretan adierazi behar dira zein entitatetakoa den, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen metodoen aukerak eta ukoak egiteko erabili ahal izango da. Azken kasu horretan, beharrezkoa da entitateko kide guztien adostasuna.
II. ERANSKINA. LURRALDE ESPAINIARREAN EGOILIARRAK EZ DIREN SUBJEKTU PASIBOAK ETA BEZ-AREN BESTE HAINBAT EGOERA ETA AUKERA
Subjektu pasibo ez-egoiliarrak
Pertsona edo entitate ez-egoiliarren kasuan, ondoko hauek eman beharko dute izena zentsuan:
a) Pertsona edo entitate ez egoiliarrak, lurralde espainiarrean establezimendu iraunkorraren bidez jarduten denean edo, bestela, atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako errentak ordaintzera mugatzen denean.
b) Lurralde espainiarrean egoitzarik ez duen pertsona edo entitate berberaren establezimendu iraunkor guztiek, baldin eta horietan abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak 17. artikuluan jasotzen dituen zirkunstantziak gertatzen badira. Horrelakoetan, hasieraren aitorpen zentsalean establezimendu iraunkorrari emandako izena adierazi behar da. Desberdina izango da aitorpenean aipatzen den entitatearen izenaren aldean.
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga
Lurralde espainiarrean establezimendu iraunkorraren bidez aritzen diren subjektu pasibo ez-egoiliarrek abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak establezimendu iraunkorretarako jasotzen duen erregimen orokorra aukeratu nahi badute Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga ordaintzeko, eragiketak hasi izanaren aitorpen zentsalean adierazi beharko dute. Aukera hori egin ahal izateko, dena den, ezinbestekoa izango da subjektu pasibo horiek honako jarduerak egitea: sei hilabetetik gorako iraupena duten eraikuntza, instalazio edo muntaia lanak, denboraldiko edo urtaro jakineko jarduera edo ustiapen ekonomikoak, edo natur baliabideen miaketa jarduerak.
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren beste hainbat aukera eta egoera tributario
Hainbanaketa bereziaren erregela aplikatzeko aukera egitea edo aukera horretan atzera egitea. Hainbanaketa bereziaren erregela aplikatzeko aukera ondorioak sortu behar dituen urtea iritsi aurreko abenduan egingo da; hala ere, jarduerak hasten direnean edo sektore desberdindua eratzen duen jarduera bati ekiten zaionean, erregela aplikatzeko aukera jarduera horietan ondasun salmentak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi diren zergaldiko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea amaitu arte egin ahal izango da. Aukera horretan atzera egin nahi bada, atzera egite horrek ondorioak sortu behar dituen urtea iritsi aurreko abenduan adieraziko da beti.
Hainbanaketa orokorraren behin behineko portzentaia aldatzea. Aurreko urterako finkatu den hainbanaketaren behin betiko portzentaia aldatzea eta, bere ordez, behin-behineko portzentaia bat aplikatzea eskatu ahal izango da aldaketa garrantzitsu bat ekar diezaioketen zirkunstantziak gertatzen direnean. Eskaera hori portzentaiak ondorioak sortu behar dituen urteko urtarrilean aurkeztuko da edo, bestela, aurreko urtean behin betikotzat jo den portzentaia aldatzeko zirkunstantziak gertatu ondorengo hilabetea amaitu arte.
Inbertsio urrearen erregimena. Zentsuan jakinaraziko da erregimen honetan sartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla.
III. ERANSKINA. ONDORENGOEN ZERRENDA
Atal honetan, beren ondorengoei buruzko informazioa bete beharko dute heriotzarengatik (pertsona fisikoak) eta iraungita egoteagatik (pertsona juridikoak) enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan jardueraren AMAIERA komunikatzen duten pertsona fisikoek edo entitateek, alegia, “Amaieraren arrazoia” hauetako bat denean: desegitea, likidazioa, xurgapen bidez fusioa, enpresa berriaren sorrerarengatik egitea, bereizketa, aktibo eta pasiboaren lagapen osoa edo heriotza.
Kasu horietan, atal honetan komunikatu beharko dira, ondorengo bakoitzaren nortasunaz gain (lFZa eta izen-deiturak edo sozietate izena), likidazioan egokitutako portzentaia eta kuota (eurotan) edo, erabateko bereizketa bada, jasotako ondare kuota.
Aipatutako arrazoietako batengatik iraungitako sozietateek zentsu aitorpenarekin batera aurkeztu beharko dituzte, eskritura publikoaz eta dena delako erregistro publikoko idazpenen deuseztapen efektiboaren ziurtagiriaz gain, bazkide likidatzaileen edo xurgapen, fusio edo erabateko bereizketako prozesutik ateratzen den entitatearen nortasunari, portzentaiei eta kuotei buruzko egiaztagiriak. Baldin eta hala agertzen badira eskritura publikoan edo iraungipenaren egiaztagirietan, ez da agiri gehiago aurkeztu beharrik izango.
Pertsona fisikoen heriotza gertatzen denean, enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan baja komunikatzeko zentsu ereduarekin batera aurkeztu beharko dira heriotza ziurtagiria, azken borondateen ziurtagiria eta testamentua edo oinordekoen aitorpenaren notario akta eta haien nortasun agiriak. Herentzia banatu gabe dagoenean, lFZaren identifikazio txartelaz eta haien ordezkariarenaz identifikatuko da.