Wiki source code of Modelo 203
Version 6.1 by ZERGA BIDEA on 2018/09/10 07:52
Show last authors
| 1 | = SARRERA = |
| 2 | |
| 3 | 352/2018 Foru Agindua, uztailaren 4koa, zeinaren bidez onartzen baitira, batetik, 203 eredua, sozietateen gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuak eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarenak (establezimendu iraunkorrenak eta, atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita , errentak esleitzeko araubidean dauden entitateenak) egiteko erabiliko dena, bestetik, 223 eredua, sozietateen gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuak zerga baterakuntzaren araubidean egiteko erabiltzekoa, eta, azkenik, eredu horiek aurkezteko prozedura eta baldintza orokorrak ezartzen baitira. |
| 4 | |
| 5 | |
| 6 | **Aurkeztera behartuta: ** |
| 7 | |
| 8 | 203 eredua aurkeztera behartuta daude Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zerga eta Ez Egoiliarren gaineko Zergara behartuta dauden subjektu pasiboak (establezimendu iraunkorrenak eta, atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita , errentak esleitzeko araubidean dauden entitateenak). |
| 9 | |
| 10 | Hala ere, aipatutako ordainketa zatikatuak egitera ez dira behartuak egongo, Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Arau Foraleko 13.artikuluaren arabera, mikroenpresa edo enpresa txiki bezala kontsideratuta dauden entitateak ezta Arau Foraleko 56.artikuluko 4. eta 5. azpiataletan aipatutako karga tasaren arabera tributatzen dutenak. |
| 11 | |
| 12 | 203 ereduaren aurkezpena ez da beharrezkoa izango Sozietateen Gaineko zerga edo Ez Egoiliarren gaineko zergetan ordainketa zatikatuak erregulatzen dituen arauen arabera, ordainketa zatikatuak egitera behartuta ez dauden kasuetan. |
| 13 | |
| 14 | |
| 15 | **Aurkezteko epea:** |
| 16 | |
| 17 | Urtero, urriko lehenengo 25 egun naturaletan zergadunak autolikidatu beharko du eta ordainketa zatikatu bat burutu, urte horretako urriaren 1ean indarrean dagoen zergaldiaren likidazioagatik. |
| 18 | |
| 19 | |
| 20 | = ZERGAREN SORTZAPENA = |
| 21 | |
| 22 | **Ekitaldia:** |
| 23 | |
| 24 | Ordainketa zatikatuagatik ordaindu beharreko lau zifrak ezarri beharko dira bertan. |
| 25 | |
| 26 | |
| 27 | **Zergaldiaren hasierako data:** |
| 28 | |
| 29 | Lauki honen barruan, zergaldiaren hasierako data sei zenbakiekin ipiniko da EE/HH/UU (E=eguna, H= Hilabetea, U= urtea). |
| 30 | |
| 31 | |
| 32 | **Baterako tributazioa: Estatua/ Aldundi Foralak/ Nafarroako Erkidego Forala:** |
| 33 | |
| 34 | Modu honetan tributatzen baldin bada lauki hau “X” baten bidez beteko da. |
| 35 | |
| 36 | |
| 37 | **Aitorpen osagarria:** |
| 38 | |
| 39 | Aldez aurretik kontzeptu eta ekitaldi berdinagatik aitorpena aurkeztu eta hori aldatu nahi baldin bada, lauki hau “X” batekin markatuko da. |